Top Banner
XIII 2015eko ekaina
16

Bipuntuzero XIII

Jul 22, 2016

Download

Documents

 
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Bipuntuzero XIII

XIII 2015eko ekaina

Page 2: Bipuntuzero XIII

Koordinazioaeta Diseinua

Testugintza

Argazkiak

Zuzentzailea

Inprimategia

Iker Moreno

Guratz AzpirozItsaso BakedanoGoreti EtxepareMaider IriarteIrune IturbideKoldo Los ArcosIker MorenoIrene NarbarteAmaia SanchezIsmael Yagüe

Karrikaluze Elkartea

Miren Munarriz

Ultzama

LG NA 742-2012 Eusko Jaurlaritza etaAtarrabiako Udalarendiru laguntzazargitaratua.

XIII 2015eko ekaina

Page 3: Bipuntuzero XIII

Bada hilabete pare bat martxan jarri zela Euskalerriairratia.eus izeneko agerkari digitala, Euskalerria Irratiaren ekimenez, Tokikom eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioaren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. Iruñerrian sortua bada ere, Nafarroa osoko euskaldunei hurbileko informazioa ematea du helburu; horretarako, kazetari, iritzi-emaile eta informatzaile sare zabal bat batu du (tartean Karrikaluze), anitza eta gaitasun handikoa.

Agerkarian sartzen bagara, harritu eginen gara: Iruñerriari buruz gainerako egunkari eta aldizkarietan aurkitu nahiko genituzkeen infor-mazio eta iritziak topatuko ditugulako. Politika, gizarte eta kulturaren alorrean sortzen diren ekimen eta berrietatik hasita, iritzia, umorea eta kiroletaraino; baita agenda bat ere. Webguneak aukera ematen digu Euskalerria Irratia zuzenean nahiz nahieran entzuteko. Bideoak ez dira falta, eta gunearen irudi argia argazkiaz ongi hornitua dago. Hitz gutxi-tan: lorpen handi bat Nafarroako euskalgintzan.

Euskalerriairratia.eus agerkari digitala da, paperezko bikirik ez duena (noizko Arabako Alea aldizkariaren pareko zerbait?); baina ko-munitate txiki batek zaila du urrats hori ematea, gastuak izugarriak dira eta. Gainera, publiko gazte eta heldua erakartzea helburu duenez, gaur egungo kontsumo moldeetara ederki egokitzen da (nahiz ezin den ahaztu paperezko bertsio baten balio sinbolikoa).

Eta behin puntu honetara helduta, badago egin beharreko galdera bat: nondik heldu ote da hain egitasmo zabala egituratzeko indarra? Urte luzeetan Nafarroako euskalgintzak aurre egin behar izan die bo-teretik heldu zaizkion eraso, ezinikusi eta mespretxuei; zailtasun eko-nomiko itzelak izan ditu jarduerari eusteko, eta ia ezinean dabil beste berri batzuei ekiteko. Gainera, euskalgintzaren barruan komunikazioa eta elkarlana ez dira inoiz errazak izan; partekatzeko aukeretan, maiz, huts egin dugu. Baina oraingo honetan, bai, agerpen indartsua lortu da.

Zorretan ere bada zerbait: ohiko agerkarietan ia itogarria izate-raino heltzen den publizitatearen tokia hemen txikia da, egitasmoaren etorkizuna bermatzeko gutiz beharrezkoa den arren. Eta azken aipa-men bat: non dago Nafarroako Gobernuaren logoa? Ez dugu, bada, topatu.

Aunitz urtez, Euskalerriairratia.eus!

[+] ANTZERKI EMANALDIA· Antzerki tailerreko kideen lana· Ekainaren 11n· 20:00etan· Atarrabiako kultur etxean

[+] BATERA HIRI TAILERRAK· Ekainaren 22tik 30era· 9:00etatik 14:00etara· Atarrabiako kultur etxean· HH2 - LH6· 70€· IZEN EMATEA: maiatzaren 18tik 22ra

[+] UDABLAI HIRI TAILERRAK· Hiru hamabostaldi: · Uztailaren 27tik 31ra · Abuztuaren 3tik 14ra · Abuztuaren 17tik 28ra· 9:00etatik 14:00etara· Atarrabiako kultur etxean· HH2 - LH6· IZEN EMATEA: udaletxean, 012 telefono zenbakian, maiatzaren 19tik ekainaren 5 arte

Iruñerrikoagerkari digitala:

euskalerriairratia.eus

Page 4: Bipuntuzero XIII

“Inprobisazioafuntsezkoa da

antzerkigintzan”Itsaso Bakedano

Kaixo, Itsaso. Zu Karrikaluzeko antzerki tailerreko irakaslea zara. Kontai-guzu pixka bat tailer hau nola sortu zen eta zer-nolako garapena izan duen.

Antzerki tailerrak gutxi gorabehera hiru urte daramatza martxan. 2012ko martxoa al-dera hasi ginen lehendabizikoz, eta lau hilabete eskaseko ikastaroa egin genuen. Tailer hura laborategi antzeko zerbait izan zen; oraindik ez ginen partaide asko bildu eta esperientzia oso polita bizi izan bagenuen ere, ez genuen emanaldi berezirik egin. Hala ere, antzerki-gintzan oinarrizkoak diren arau eta teknikak landu genituen: ikusleei bizkarrik ez ematea, ikusleen arreta foku bakar batean zentratzea, ahotsa lantzea...

Aurreko bi ikasturteetan, ordea, urritik ekainera ibili ginen lanean. 2013ko ekainean herrian ireki berri zuten betaurreko denda xelebre baten inguruko emanaldi xume bezain laburra taularatu genuen Gazteneako agertokian. Iaz, aldiz, denbora eta gogo gehiago genituen eta aireportu batean isolaturik gelditzen diren ezezagun batzuen istorioa eskai-ni genuen kultur etxeko gune eszenikoan. Aurten, iazko esperientzian oinarriturik, beste koxka bat estutzen saiatzen ari gara.

Esan genezake, hasierako hilabete haiek antzerkira hurbiltzeko hastapen saioak izan zirela eta beste hiru ikasturte hauetan antzerkigintzan sakontzen joan garela. Hala ere, azken hiru ikasturteetan egitura berdina mantendu dugu.

Nolakoa da egitura hori?Lehenengo hilabeteetan jolas dramatikoak egiten ditugu, gorputza askatu eta antzez-

penean murgiltzen joateko. Ondoren inprobisazioak egiten ditugu, izan ere, nire ustez, inprobisazioa funtsezkoa da antzerkigintzan. Eta bukatzeko, ekainaren 11n taularatuko dugun antzezlana prestatzen hasi gara.

Zer kontatzen ahal diguzu inprobisazioari buruz?Ba lehen esan dudan bezala, antzerkigintzan oinarrizkoa dela uste dut. Eta zergatik

esaten dut hau? Normalean agertoki batera ateratzen garenean antzezleok ez dugu asko inprobisatu behar izaten. Baina demagun bat-batean gutako baten burua txuri gelditzen dela, edota foku bat apurtzen dela eta ez dela nahi dugunean pizten. Egoera horietatik onik ateratzeko beharrezkoa izaten da inprobisazioa.

Guk, ordea, sortze prozesuaren abiapuntu gisa hartzen dugu.

Azalduko al diguzu hori pixka bat gehiago?Inprobisazioari esker momentukoak diren gauzak ateratzen dira, gauza espontaneoak.

Guk normalean aldez aurretik baldintza edo faktore batzuk zehaztu egiten ditugu, hala nola espazio konkretu bat, pertsonaia zehatz batzuk edo erabili behar ditugun objektu batzuk. Horiek dira gure inprobisazioetako abiapuntuak.

Beste batzuetan, denon artean adosten dugu zer kontatu nahi dugun. Modu oso oroko-rrean. Eta segituan antzezten hasten gara, ikusteko antzezle bakoitzak zer dakarren an- tzeztokira.

Ekainean amaituko da Karrikaluzek laugarrenez antolatu duen antzer-ki tailerra. Bertako kideek, iaz bezala, antzerki emanalditxoa eskainiko digute ekainaren 11n Atarrabiako gune eszenikoan, eta gu haien irakasle Itsaso Bakedanorekin bildu gara emanaldi horren prestaketari buruz hitz egiteko.

ANTZERKI TAILERREKO SORTZE PROZESUA

Page 5: Bipuntuzero XIII

Tailerreko partaideek esan digute inprobisazioetan ez diezula beste batek dakarren hori alboratzen uzten. Beti onartu behar dituztela beste kideek bat-batean proposatzen dituzten egoerak.

Inprobisazioak nahi dugun moduan egin genitzake. Baina bai. Inprobisazioetatik mamitsua den zerbait atera nahi badugu, ezin ditugu besteen proposamenak baz-tertu. Egoeran sartzen diren faktore berri guztiak onartu eta integratu behar ditugu. Kide batek ilargian gaudela esaten badu, ilargian egongo gara, eta kitto. Ezetz esa-teko, justifikazio sendo bat beharko dugu. Bestela, partaide bakoitzak egoera bere eremura eraman nahi izaten du, kaosa sortzen da eta ikusleak ez du ulertzen zer gertatzen ari den —orain ilargian daude, eta orain ez—. Beraz, desoreka horiek ekiditeko modurik eraginkorrena proposamen guztiekin aurrera egitea da. Gainera, absurdu horretatik egoera harrigarri eta irrigarriak sortzen dira maiz.

Nolakoa izan da aurtengo sortze prozesua?Aurten hasieratik nahiko argi izan dugu zer kontatu nahi izan dugun. Gaia hasie-

ratik zehaztuta izan dugu. Gero, inprobisazio saioak egin ditugu gai hori abiapuntu gisa hartuz. Baina inprobisazioetatik adar berri asko luzatu zaizkigu eta konturatu garenerako denak korapilatuta genituen. Tailerreko partaideak itotzen hasiak ziren, eta dena ordenatzeko denbora hartzeko proposatu zidaten.

Antzezle bezala, istorioaren egitura zein zen jakitea behar zutela esan zidaten. Eta krisi txiki horretatik asko ikasi dudala esan dezaket. Nik beti nahiago izan dut sortze prozesua ahalik eta irekien uztea, istorioak berak gidatzen gaituelako. Baina badakit antzezle bezala oinarri bat behar dela, ziurtasun puntu bat. Eta saio gutxi gelditzen zaizkigunez, presioak ere eragina dauka.

Ez dakit. Zuzendari gisa, antzezleen beharretara egokitu behar izan dut neure burua. Eta egoera horretatik asko ikasi dudala onartu behar dut.

Zer izan da sortze prozesurako oztopo handiagoa, egitura edo gai konkretu bat erabili nahi izatea ala inprobisazioetatik atera diren egoe-rak?

Nik uste bien nahasketa bat izan dela. Batetik, inprobisazioetatik egoera korapi-latsuak sortu dira, eta bestetik, aukeratu genuen gaia orokorregia zen —sakelako telefonoak, aplikazioak...—. Nik, gaiari dagokionez, garaikidea zen zerbait egitea nuen buruan, eta gure pertsonaiak sakelako telefonoak izatea proposatu nien. Bai-na hainbat saio egin ostean, ikusi dugu zailtasunak besterik ez dizkigula ekarri.

Iaz oso pozik gelditu zineten ikasturte osoko emaitzarekin. Nola doa aurtengo lana?

Hankaz gora esango nuke nik (kar, kar, kar!). Hala ere, bagoaz. Poliki-poliki, baina bagoaz. Iaz martxa ho-netan itxiago genuen dena, baina aurten zertxobait badugu. Ziur naiz zerbait egingo dugula.

Iazko esperientzia politaren ondoren, aurten exijentzia maila igo dugu. Hobea den zerbait egin nahi dugu. Eta horrek gure abiadura mantsotu du. Baina zerbait aterako da.

Ekainaren 11ko emanaldia ikustera joate-ko arrazoi bat emango diguzu?

Bai noski! Ikusgarria den zerbait eskaini nahi dugu euskaraz, eta horretan ari gara. Gaine-ra, berritzailea den zerbait aurkeztu nahi genuke.

Egia da gurea ez dela talde profesional bat, baina tailer bat izateko maila ona dugula uste dut.

[IM]

Aktore ala zuzendari?Ezingo nuke erabaki. Niretzat biak dira

zailak, ardura desberdinak dira.Oraingo honetan eszenatik kanpo

kokatzea egokitu zait, eta erantzukizun handia da hori! Azken finean obraren arduraduna zara. Antzezle oso finak daude aurten antzerki tailerrean, baina hori guztia jaso, bildu eta muntatu behar duzu. Eta lan handia da. Erabaki asko zehaztasun handiz hartu behar dira: orain dantza hau, orain posizio hau... Niri, behintzat, zaila egiten zait.

Eta antzezle gisa aritzeak beste zail-tasun batzuk ditu: publikoaren aurrean zaudela, besteak beste.

Horregatik ezin izango nuke erabaki.

Page 6: Bipuntuzero XIII

Zer da inurritegi hau?Txanba: Inurritegi hau Atarrabian sortu den espa-

rru berri bat da, gazteen topaleku bat. Bertan gazteak

biltzen gara, eta elkar ezagutzeko aukera ematen digu.

Azkeneko urteetara arte izan dugun eremuetatik des-

berdina da eremu hau.Karmele: Inurriekin erlazionatu dugu guztia konpa-

raketa gustatu zitzaigulako: inurriek taldeka lan egiten

dute, eta horretan oinarritu gara, hain zuzen ere, inu-

rriek erakusten duten elkarlanean.

Zein helbururekin sortu da?K: Helburu nagusia gazte guztiak elkartzea izan da.TX: Bai, eta horretaz aparte gazteok elkar ezagu- tzeko, aktibatzeko eta saretzeko esparru berri baten beharra zegoela ikusi zelako; eta era berean, bajere-tako gazteei, lagun taldeei edo kuadrillarik edo bajera-rik ez duten gazteei Atarrabian gauzak egiteko aukera emateko.Esparru berri hau sortu zen ikusten genuelako he-rriak ekintzak prestatzen zituenean herriko gazteak hartzaile baino ez zirela. Gazte kolektiboekiko existi- tzen zen urruntasun horrekin apurtu nahi genuen; hau da, hartzaile vs. emaile errutinarekin amaitu eta espa-rru berri bat sortu nahi izan dugu gazte kolektiboetatik kanpo.

Helburuak bete dira?TX: Tira, momentuz bi elkargune garrantzitsu izan ditugu. Alde batetik, bilera formatuan egin genuena, eta beste aldetik, afari bat. Nik uste dut baietz, oraingoz gure helburuak bete ditugula, orain arte gerturatzen ez zen jendeak parte hartu du eta jende berria mugitzen hasi da.

K: Bai, hori da. Adin tarte desberdinetako gazteak elkartu gara bi dinamika hauetan, eta horrek gure ar-tean ezagutzen lagundu gaitu. Lehen gazte asko bistaz baino ez ginen ezagutzen; orain, ordea, sortu dugun harremanari esker, kalean hitz egiteko aukera dugu.

TX: Azken finean, harreman horiek sendotzen eta sustatzen ari gara.

Nola antolatzen zarete?TX: Kultur etxean izan genuen bileran hainbat dina-

mika prestatu genituen, eta horiek burutu ahal izateko

zazpi lantalde sortu genituen. Bada, bilera amaitu eta

gero ere zazpi lantalde horiek mantendu genituen pro-

posatu genuen hurrengo ekintza aurrera eraman ahal

izateko. Talde bakoitzean adin tarte desberdinetako

gazteak geunden eta talde bakoitzak afarirako zerbait

egin behar zuen. Lan horiek egiten genituen bitartean

gure harremanak lantzeko aukera izan genuen.

Ekintzak nola erabakitzen dira?TX: Oraingoz guztion artean erabakitzen dugu nolakoa izango den hurrengo ekintza. Lehenengo bilera hartan afariaren proposamena atera zen, eta lehen aipatu dugun bezala, zazpi taldeetan banatu ginen. Talde bakoitzak arduradun bat hautatu zuen eta beste talde bat sortu zen zazpi taldeetako ar-duradunekin, afaria koordinatzeko. Talde bakoitzeko arduradunak bere taldeari helarazten zion bere lana zein zen, eta horrela bermatzen zen talde guztiek afarian parte hartzea eta guztion artean elkarlana egitea.

Nola sortu zen esparru hau?

K: Egia esan ez dakit. Nik mezu bat jaso nuen

bilerari buruzko informazioarekin, eta horrela hasi

nintzen inurritegi honetan parte hartzen.

TX: Berez kultur etxeko bilerarekin hasi zen, bai-

na aurretik Atarrabiako zortzi gazte elkartu ginen.

Bakoitzak bere ideiak zituen, baina guztiok ikusten

genuen behar argi bat: Atarrabiako gazteen arteko

harremanak sustatzeko, saretzeko eta orokorrean

aktibatzeko esparru berri bat sortu behar zela.

Nahiz eta elkartzen ginen zortzi gazteon artean

batzuk beste gazte kolektibo batzuetan egon, modu

pertsonalean ikusi genuen behar hori, eta esparru

berri bat beharrezkoa zela ikusi genuen.

Hasieran ideiak botatzen hasi ginen, gazteak

elkartzeko modurik hoberena zein ote zen asmatu

nahian, eta argi ikusi genuen lehenengo kontaktua

bilera handi baten bitartez izan behar zela. Horre-

tarako, ideia hau Whatsapp bidez zabaldu genuen,

baita ahoz aho ere. Horri esker, lehenengo bileran

60 gazte biltzea lortu genuen, eta arrakasta ikusita

oso pozik atera ginen bileratik. Eta gero afaria…

K: Bai, eta afarian 110 lagun inguru bildu ginen.

Afarian bertan ezagutza jolasak ere egin genituen,

eta oso ongi atera ziren. Afariaren ostean proposa-

menak egin genituen: bakoitzak beste gazte batzuk

ezagutzeko modurik hoberena zein zen idatzi zuen,

eta paretan jarri genituen guztiak. Afariaren ondo-

ren egingo genuen hurrengo ekintza zein izango

zen bozkatu genuen, eta asteburu-pasa bat antola-

tzea erabaki genuen guztion artean.

Eta hemendik aurrera zer?K: Esan dugun bezala, boto gehien lortu zuen propo-samena asteburu-pasarena izan zen, eta horretarako hainbat boluntario atera ziren ekintza hori prestatzeko. Boluntario horiek orain beste lantalde bat sortu dute. Pozik atera ginen afaritik, jende berria etorri zelako eta inurritegian geroz eta inurri gehiago garelako. [IN]

Azkeneko boladan inurriz bete zaizkigu sakelako tele-fonoak. Ez dira gutxi izan Whatsappera ailegatu zaiz-

kigun bideo eta argazkiak gazte anitzez osatutako inurritegia sortzeko proposamenarekin. Inurri ho-

rietako birekin elkartu gara egitasmo honen berri eman diezaguten.

Page 7: Bipuntuzero XIII

Apirilaren 25a larunbat be-rezia izan zen Karrikaluze-rentzat eta euskaraz bizi nahi duen edozeinentzat. Goize-ko 08:00etan puntu-puntuan aNAHItasunan geunden. Egun polita hastear zegoen, eta han-txe agertu ginen Karrikaluzeko hamar hezitzaile beste euskara elkarte batzuetako kideekin ba-tera euskaraz bizitzeko eskubi-deen aldeko ekitaldirako azken momentuko gauzak prestatze-ra. Han ibili ginen lan eta lan, aulkiak gora, kartelak behera, eguerdiko ordu batak arte.

Ekitaldia 18:30ean zen, eta Atarrabiako haurrak, gazteak, hezitzaileak, gurasoak, bazki-deak, herritarrak elkarrekin bi-llabesaz joateko 17:30ean gel-ditu ginen Karrikaluzeko atean. Kamiseta berdea soinean, “eus-karaz bizi nahi dut” zioen ban-dera esku artean, gogoak gure gorputzean, euskara gure ahoe-tan; eta dena prest genuenean, Iruñera abiatu ginen.

Bazkaltzeko orduan porra egiteko aukera izan genuen, eta egia esan inork ez zuen asma-tu! Espero baino jende gehiago agertu zen, aNAHItasuna jen-dez lepo zegoen. Ekitaldian Eus-kalerria Irratiko kazetariak izan genituen aurkezle: Juan Kruz Lakasta eta Maialen Huarte. Horiez gain, Anabel Arraiza eta Oier Zuñiga aktoreen laguntza-rekin, publikoak Errigora ekime-

#a

p25a

NA

HIt

asu

na na ezagutu zuen eta “euskaraz

bizi nahi dut” olatu erraldoia egin zuen. Gainera, Demode Quartet taldeari esker dantza-tu eta abestu ahal izan genuen. Festa giroa izan zen nagusi, bai-na ez genuen ahaztu errealitate gordina.

Ez genituen ahaztu Nafarroa hegoaldeko haurrek milaka kilo-metro egiten dituztela euskaraz ikasi ahal izateko, eta une hunki-garria izan zen Adrian Marture-tek eskolara joatean bizia galdu zuela gogoratu genuenean.

Azkenik, Kontseilua osatzen duten elkarte eta taldeak ohol- tzara igo eta egindako lanaren-gatik eskerrak eman zitzaizkien. Paul Bilbao Kontseiluko zuzen-dariak etengabe bota eta erai-kitzen egon ziren lau zutabeak azaldu zizkigun; hizkuntza bat garatzeko ezinbestekoak diren lau zutabe horiek: lege babesa, baliabide egokiak, planifikazioa eta herri gogoa.

Guzti hori dela eta, argi gel-ditu zen Nafarroan hizkuntza politika aldatzea beharrezkoa dela eta maiatzean izango ditu-gun udal eta foru hauteskundeei begira Kontseiluko zuzendariak eskaera garbia egin zuen: Na-farroan aldaketa politikoa ema-ten bada, euskarak zentralitatea izan beharko du egora alda da-din, bestela ez baita aldaketarik egongo.

[IB] [MI]

Page 8: Bipuntuzero XIII

BATERA · INAUTERIAK2015·II·16,17,18,19,20 / Atarrabia

BATERA · ASTE SANTUA

2015·IV·7,8,9,10 / Atarrabia

Page 9: Bipuntuzero XIII

KORRIKA BURRUNBA

2015·III·14 / Atarrabia

ISEKA KANPALDIA2015·V·8,9,10 / Irañeta

Page 10: Bipuntuzero XIII

Karrikaluzeko hezitzaileek drogen

inguruko formazio saio eta ikastaro

desberdinak jaso ditugu, gure ustez,

garrantzitsua baita gai honen inguruan

jakintza minimo bat izatea haur eta

gazteak hezi ahal izateko. Ikastaro eta

saio horietan eta gure artean asko ez-

tabaidatu ostean, ideia batzuk baditu-

gu gaia nondik heltzen jakiteko.

Drogekin, beste gai askorekin ger-

tatzen den moduan, garrantzitsutzat

jotzen dugu gaia ahalik eta modu

objektiboenean lantzea, izan ere, gaia

moraltasun edo pentsaera zehatz

batekin transmitituz gero, pentsaera

horrekin bat ez datorren haur edo

gazteak ez du gure hitzetan sinetsi-

ko. Hau da: beldurra sartu nahian-edo

drogak txarrak direla esaten badugu,

adibidez, eta gure taldeetako partai-

deren batek kontsumitzen baditu, on-

dorio negatiboak pairatu gabe, orduan

gure hitzek fidagarritasuna galduko

dute eta berdin gertatuko da kontrako

argudioa erabiliz gero. Drogak egon

badaude, eta ezin dugu gure haur eta

gazte guztiek ez kontsumitzea berma-

tu. Hortaz, gure helburua izango da

informazioa ematea, gazteren batek

kontsumitzeko erabakia hartuz gero

arrisku gutxiago izan ditzan. Horre-

gatik, gu hurrengo ideietan oinarritzen

gara: alde batetik, drogen inguruko in-

formazio objektiboa ematen dugu, eta

bestetik, haur eta gazte arduratsuak

hezten saiatzen gara; horrela, ardu-

DROGA KONTSUMOADROGA KONTSUMOADROGA KONTSUMOA Nola landuDROGA KONTSUMOA gazteekin Nola landu

gazteekin

ratsuak baldin badira eta drogaren

bat kontsumitzea erabakitzen badute,

haien kontsumoa ere arduratsua iza-

nen dela uste dugulako. Horrekin guz-

tiarekin zera esan nahi dugu: beren

burua maite duten haur edo gazteek

eta beren ekintzek ondorioak dituz-

tela dakiten horiek, arduratsuagoak

izango dira, eta, beraz, kontsumitzea

erabakitzen badute, modu arduratsu

batean egiteko probabilitatea handia-

goa izanen da.

Baina gatozen harira, eta zehatz de-

zagun drogen kontzeptua: zertaz ari

gara drogez ari garenean? Gure nerbio

sisteman aldaketak eragiten dituzten

substantziak dira drogak. Hainbat mo-

dutan sartu ahal ditugu gorputzean,

eta substantzia horiek nerbio siste-

marengan duten eraginaren arabera

hiru multzo nagusitan sailkatzen dira.

Lehenengo multzoan droga kitzikat-

zaileak edo estimulatzaileak ditugu,

gure nerbio sistema aztoratzen duten

drogak alegia: kokaina, anfetaminak

eta tabakoa, besteak beste. Bigarren

multzo batean depresore izenekoak

daude; gure nerbio sistema lasaitzen

duten substantziak dira, eta horien

artean ditugu alkohola, ketamina eta

heroina. Hirugarren multzoan psiko-

delikoak izenekoak daude; gure nerbio

sisteman duten eraginaren ondorioz

errealitatea desberdin ikusarazten

digute. Multzo honen barruan daude

LSD-a, zizak eta porroak, adibidez.

Gure haur eta gazteekin drogen gaia

lantzen dugunean, aisialdirako erabil-

tzen diren drogak besterik ez ditugu

lantzen, eztabaida handia baitago bes-

te substantzia batzuk ere drogak ote

diren zehazterakoan (psikofarmakoak,

besteak beste). Eta hain zuzen ere,

horregatik argitu beharra dago guk

aisialdikoak bakarrik lantzen ditugula.

Droga bat kontsumitzea erabakitzen

badugu hiru zutabe izan behar ditugu

kontuan: pertsona, testuingurua eta

substantzia bera. Lehenik eta behin,

gure burua ezagutzea garrantzitsua

da, drogek ez digutelako pertsona guz-

tiei modu berean eragiten. Alde batetik,

gure alderdi fisikoak garrantzia dauka:

gure pisuak eta altuerak, adibidez.

Baina baita alderdi psikologikoak ere;

egun batean triste bagaude, ziurrenik

droga berak ez digu berdin eraginen

alai gauden egun batekin konparatzen

badugu.

Bigarrenik, testuingurua ere oso ga-

rrantzitsua da, ez baita berdina tes-

tuinguru egoki bat izatea edo ez; hau

da, familian liskar bat izan ostean edo

lagunartean liskar bat izan ostean

kontsumitzean edo gure testuingurua-

rekin ongi gauden egun batean kontsu-

mitzean efektuak guztiz desberdinak

izanen dira. Azkenik, sustantziak berak

ere eragina dauka gugan izanen duen

efektuan; bere konposizioa, kopurua

eta abar. Hortaz, hiru zutabe horiek

aztertzea garrantzitsua da kontsumi-

tzea erabakiz gero.

Laburbilduz, ideia horiek dira Karri-

kaluzeko hezitzaileek buruan ditugu-

nak gure haur eta gazteekin drogen

gaia lantzerako orduan. Baina, esan

bezala, ideia horiek ez ditugu bakarrik

drogei buruz hitz egiterakoan lantzen;

aitzitik, pertsona arduratsuak eta be-

ren buruarekiko leialak eta maiteko-

rrak hezten saiatzen gara etengabe,

drogaren bat kontsumituz gero ere

beren burua maita eta zain dezaten.

[GE]

Page 11: Bipuntuzero XIII

Abuztuaren hasieratik abenduaren bukaera arte Txilera joan nintzen, magis-teritza ikasketak jarraitzera, Palafox ize-neko bekarekin. Joan aurretik kezkak eta beldurrak banituen ere, ez nuke bizitako esperientzia hau ezergatik aldatuko.

Txile oso lurralde luzea eta estua da. Ni Santiago hiriburutik 750 kilometro hegoal-dera dagoen herri batean bizi izan nintzen, Villarrikan. 45.000 biztanle dituen hiri la-sai bat da Villarrika, eta izen bereko laku eta sumendi bat ditu ondoan (sumendia duela hilabete inguru lehertu zen).

Oso gustura egon nintzen hasiera-hasie-ratik. Batetik, hiri txikitxoa izanik berehala ohitu nintzen hango bizimodura, eta ber-tako jendea oso adeitsua, maitekorra eta jatorra denez lehen egunetik oso hurbilak izan ziren. Hori laguntza handia izan zen niretzako, hasieran batez ere. Bestetik, gure antzera joandako atzerritarrik ez egoteak hango jendearekin harreman es-tuagoa egiteko aukera eman zigun, eta gainera, hango unibertsitateak bertako ikasleekin bizitzeko aukera eskaini zigun, eta horri esker ere Txileko kultura eta bi-zimodura gehiago hurbildu ginen. Hizkun- tzarekin ez nuen arazo askorik izan, nahiz eta modismo asko erabiltzen dituzten eta hasieran gauzak harrapatzea kostatu.

Gure egunerokoa honelakoa zen: aste-lehenetan izan ezik gainontzeko astegu-netan klaseak izaten genituen unibertsi-tatean; irakasgaietako bat Mapudungun zen, bertako maputxeen hizkuntza (indi-genena). Horrez gain, astean bitan mapu-txeen landa eskola batera joaten nintzen, 18 haur besterik ez zituen eskola batera haurrekin irakasle praktikak egitera.

Asteburuetan, berriz, herritik kanpo joa-ten ginen, eta Txile eta inguruak (Argen-tina) bisitatzeko aprobetxatzen genuen couch surfing delakoa eginez. Agian zue-tako askorentzako ezezaguna da couch surfing-a. Bada, bidaiarien sare bat dela

esan liteke: jendeak bere etxeko ohe bat, sofa, lurra eskaintzen dizu musu truk. Sare honetan sartzeko, lehenbizi profil bat sor-tu behar duzu Couchsurfing izeneko web orrian, zure datuekin, argazkiekin, intere-sekin, gustuekin... Nahi duzun informazio guztia eman dezakezu bertan. Horrela, zuk perfil horiek ikusita, interesatzen zai-zunari mezu elektroniko bat idazten diozu hainbat datu adierazita: nor zaren, zure interesak, zein egunetan joateko asmoa duzun, zer-nolako plana duzun… Bes-te pertsona pixka bat ezagutzeko modu bat da hori. Ezin dut ukatu hasieran arris-kutsua dirudiela, edozeinek sor baitezake profil faltsu bat; baina couch hauen etxe-ra joandako jendeak komentarioak uzten ditu, zer moduzkoa den esanez. Guk web orri honi esker, gainera, jende berria ezagu-tu dugu eta tokiak sakonago ezagutu ditu-gu, ahal zuten guztietan couch-ek beraiek erakusten zigutelako herria; horrela, toki turistikoez gain beste gauza eder asko ere ezagutu ditugu.

Abenduan urrutiagora bidaiatzeko aprobetxatu genuen, behin unibertsitatea bukatuta. Hegazkin bat hartu eta Txileko iparraldera joan ginen; eta lehen astean Perura joan ginen autobusez, Cusco eta Machu Picchu bisitatzera. Bertatik Bolivia-ra pasa ginen autobusez; La Paz hiria eta Uyuniko gatzaga ikusi genituen, eta ondo-ren Txileko iparralderantz bueltatu ginen, San Pedro de Atacamaraino. Hirugarren astean beste hegazkin bat hartu eta Pa-tagoniarantz joan ginen, Torres del Painera, trekking egitera. Benetan ikusgarriak dira Hego Amerikan dauden tokiak, jendea eta aurki dezakezun paisaia aniztasuna.

Bidaia honek asko aberastu nau, eta inoiz baino argiago dut esperientzia be-rriak izateko aukerak aprobetxatu behar direla. Eta zuei ere gauza bera gomenda-tuko nizueke: inoiz esperientzia berri bat bizitzeko aukera suertatuz gero heldu bel-durrik gabe; ez utzi aukera hori pasatzen!

[GA]

Bo

sth

ilab

eteT

xile

n

Page 12: Bipuntuzero XIII

ARPEA

BIDEA: Orbaitzetako arma fabri-katik gora abiatu eta laster iritsiko gara 212. mugarriraino. Bertan ko-txea utzi eta oso gertu Organbideko cromlech-a ikusteko aukera izango dugu. Aparkalekuaren eskuinaldean dagoen asfaltozko errepidetik abia-tuko gara oinez; bideak artzain bor-da batzuetara eramango gaitu, eta ondoren eskuinaldetik eginen dugu aurrera azken bordara iritsi arte. Borda eskuinaldean utzita, hesi bat igaroko dugu, eta azkenik, aurrera eginez erreka txiki bat gurutzatuko dugu.

Ardien babeslekua da Arpea leizea. Nafarroako eta Nafarroa Behereko mugarrien artean ibiliko gara ia ibilbide guztian zehar. Errozate, Orhi eta Mendizar tontorrak ikusteko aukera izango dugu.

Zailtasuna: ertainaIraupena: 3 ordu (joan-etorria)Ibilbidea: 13,53 kmDesnibela: 310 m

IOAR MENDIA

BIDEA: Nafarroako hego-mende-baldera joango gara, Torralba del Rio izeneko herria gurutzatu eta kilometro batzuk gora eginez, Ko-desko santutegiarekin topo egingo dugu. Kotxea bertan utzi eta eskui-naldean bidexka bat ikusiko dugu egurrezko kartel baten ondoan. GR1 ibilbidearen hasierako puntua da, beraz, marka txuri eta gorriak jarraituz gero ez dago galtzerik.

Arabarekin muga egiten duen Nafarroako Kodesko mendilerroan dagoen tontorrik handiena da: 1.414 metrorekin.

Zailtasuna: ertainaIraupena: 4 ordu eta 30 minIbilbidea: 12,9 kmDesnibela: 627 m

LAU ESKAPADATXONAFARROAN ZEHAR

Udaberria iritsi da, udako giroan sartzen hasiak gara, eta jendea oporretara nora joango den pentsatzen hasi da jada. Batzuk Afrikara joango dira, beste batzuk Europan geratuko dira, eta beste batzuek, ordea, gure inguruko lurraldeak bisitatuko dituzte.

Gure Nafarroa oso zabala da, eta txoko miresgarri ugari gordetzen ditu. Gaurkoan, bada, horietako 4 emango ditugu ezagutzera.

[AS]

Page 13: Bipuntuzero XIII

XORROXIN

BIDEA: Kotxea Erratzun utzi eta Gorostapalo auzora doan bidea hartuko dugu baseliza txiki batekin topo egin arte. Baselizan behera doan bidexka hartu eta gaztainon-doz beteriko ibilbidean barneratuko gara. Erreka zeharkatu ondoren ur-jauziaren soinuak berak gertu-ratzen ari garela ohartaraziko gaitu.

Baztanen egingo dugun ibilbide honen bukaeran ur-jauzi eder batekin eginen dugu topo. Bidean zehar naturak sortutako txoko politak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste Bidasoa ibaiaren iturburuetako bat: Iñarbegi erreka, hain zuzen.

UGARRONGO ARROILA

BIDEA: Irunberritik Domeñurako bidean, ezkerretara joko dugu Ar-bonies-Murillo jartzen duen errepi-detik. Bi herri hauek zeharkatu eta errepidean aurrera jarraituko dugu Berroia izeneko herrira arte. Ko-txea bertan utziko dugu, iturriaren ondoan, eta hilerri txikirantz doan pista hartuko dugu oinez. Hilerrian bertan dagoen pistaren bestaldeko bidean gora eginen dugu; horreta-rako hesi txiki bat igaro beharko dugu. Bidean aurrera egingo dugu, hainbat zereal sorotatik pasaz.

Lehenengo igoera gogorra gaindi-tu beharko dugu berehala, bideak ekialderantz biratzen duen arte. Bertatik hurbil dago arroilaren he-goaldeko irteera: Pozo Grande; bai-na guk bidean aurrera jarraituko dugu. Aldapa jaitsi eta biratuko dugu, troka bat gainditu arte. Ber-tan arroilaren estugune nagusiraino garamatzan bidexka hartuko dugu; kontuz ibiliko gara altuera berdi-nean mantendu eta bidexka ez galtzeko.

Txaparral basoa eta mendixka igaro eta arroilan bertan dagoen punturik

Erromantzatu ibarreko Berroia herritik abiatu eta Imirizaldura gerturatuko gara (Urralgoiti) Nafarroako ekialdean Areta ibaiak sortu duen arroila txiki eta ezezagun hau ezagutzera.

Zailtasuna: txikiaIraupena: 2 ordu (joan-etorria)Ibilbidea: 9,3 kmDesnibela: 250 m

altuenetik pasako gara. Aurrez aurre Cubillarko harriak iku-siko ditugu. Saiak ikusteko aukera ere izango dugu. Hemen-dik aurrera Areta ibaia ikusi eta entzuten hasiko gara.

Ipar isurialdetik jaitsiko gara, eta altuera galduko dugu ibai-ra heldu arte. Soro baten ertzetik jarraituko dugu, eta ibaia-ren beste ertzera arretaz begiratuz gero AikoaII trikuharria non dagoen asmatzen saiatuko gara. Inguru horretan ere aurki daitezke Aikoal trikuharria eta Aikoa eremua. 1.000 m-ko luzerako sorotik eguneko hirugarren trokara iritsiko gara. Hau zeharkatuta helduko gara gure helmugara, Za-baltza errekaren gaineko zubira eta Imirizaldura eramango gaituen errepidera. Puntu honetan buelta eman eta etorri garen bide beretik itzuliko gara.

Zailtasuna: txikiaIraupena: ordubete (joan-etorria)Ibilbidea: 5,6 kmDesnibela: 130 m

Page 14: Bipuntuzero XIII

Interpretazioakgatazka

sortzaileZiur gatazkaren bat izan duzuela inoiz zuen bizitzan komunika-

tzeko moduagatik; ziur beste batzuetan parean dugun pertsonaren keinu zehatz batek buruhauste izugarriak ekarri dizkizuela, ezta? “Zer adierazi nahi zidan keinu horrekin? Haserre egongo al da?”

Ohikoa den adibide bat jarriko dizuet hobeto ulertzeko: pentsa ezazue neke-neke eginda sentitzen zaren egun horietako bat du-zuela; ez duzue indarrik ezta gogorik ere hitz egiteko eta lagunen batek edota senide batek zuen neke aurpegi hori beraren aurkako haserre gisa interpretatu du. Bikote harremanetan ere horrelako gatazkak izaten dira sarritan; askotan batak eta besteak ez dute berdin interpretatzen hitzik gabeko hizkuntza.

Komunikatu nahi dugun horren eta besteek interpretatzen du-tenaren arteko zubiak batzuetan huts egiten duela adierazteko adibideak baino ez dira aipatu berri ditugun horiek. Batzuetan, horrelako gaizki-ulertuek gatazka larriak ekar ditzakete familia, bikote edota lagunartean.

Hitzik gabeko komunikazioa oso zabala eta aberatsa da, eta gizakion komunikazioaren axioma batek dioen moduan, ezin dugu ez komunikatu; edozein jarrera, keinu edota portaerak zerbait ko-munikatzen du; isilune handienarekin ere komunikatzen dugu.

Bestalde, munduan ez daude bi gizaki berdin, eta hain zuzen ere aniztasun horrek eramaten gaitu modu anitzetan komunikatzera. Komunikatzeko eta komunikazioa interpretatzeko hamaika modu daude, pertsonak bezainbeste, eta nahiz eta kode komun batzuk baditugun, komunikazioaren interpretazioan eragiten duten hain-bat faktore biologiko, kultural eta sozial daude.

Interpretazio modu horien adibide gisa hitzezkoa ez den komu-nikazio tresna unibertsal bat jarriko dizuegu: Whatsapp aplikazio famatua. Hain zuzen ere, aplikazio horren emotikonoak interpre-tatzeko moduak aztertuko ditugu. Izenak berak dioen bezala, bide digitalaren bidez hitzekin askotan komunikatu ezin dena adieraz-teko erabiltzen ditugu emotikonoak; alegia emozioak adierazteko. Elkar ulertzeko errepertorio zabal bat dugu, baina kasu honetan ere komunikazioa ez da beti arrakastatsua izaten. Kuriosoa da

Page 15: Bipuntuzero XIII

nola bakoitzak modu batean interpretatzen dituen iruditxo horiek, eta nola bakoitzak, gai-nera, bere interpretazioa zuzentzat hartzen duen. Zenbat aldiz uste izan dugu errealita-tearen gainean dugun interpretazioa egia bo-robil bat zela? Errealitatearen gainean egiten dugun irakurketa subjektiboa da, eta askotan beste pertsona oker dagoela pentsatzen dugu eta ez berak egindako interpretazioa. Eske-rrak emotikono hauek ez duten gatazka serio-rik sortzen, egoera lasai eta informaletan erabil- tzen baititugu. Hala ere, kontuz ibili behar gara beste egoera batzuetan; adibidez Whatsapp bidezko mezue-kin arazo eta gatazka ugari sortzen dira, testua intonazio ego-kiarekin ez interpretatzeagatik, esate baterako.

Baina, nola saihestu ditzakegu horrelako gaizki-ulertuak? Bada, ez dago erantzun zehatzik, sor daitezkeen gaizki-ulertuak asko eta askotarikoak direlako. Baina komunikazioa hobetzeko moduak existitzen dira: besteei nola komunikatzen garen adieraztea lagun-garri izaten da. Denbora tarte handiak eskaintzen dizkiogu beste gauza batzuez hitz egiteari, bada, zergatik ez eskaini tartetxo bat lagunartean, bikotearekin eta abar metakomunikazioaz hitz egiteari? Ezin dugu ahaztu tresna hauek komunikazioa estandarizatzen dutela, izan ere aplikazio hauek oso mugatuak dira, eta, beraz, norbaitekin eztabaidatu behar badugu bide horietakoren bat erabilita muga horiek gogoan izan behar ditugu. Gomendagarria litzateke horrelako eztabaida batean sartu baino lehen ziurtatzea guk interpretatu duguna benetan besteak adierazi nahi zuenarekin bat datorrela.

Era berean, garrantzitsua da gogoratzea errealitatea subjektiboa dela, pertsonaren araberakoa. Errealitateaz ikusten duguna ez da errealita-tea, baizik eta guk egiten dugun interpretazio bat. Beraz, harremanetan eta bertan ematen den komunikazioan ez dago egia borobilik. Subjekti-bitate horretaz ohartzen bagara, ondokoaren jarrera errazago ulertuko dugu.

Hainbat laguni eskatu diegu emotikono jakin batzuen inguruko in-terpretazioa ematea, eta jarraian duzue bakoitzak emotikono horien inguruan egindako irakurketa. Zergatik ez duzue zuek ere esperimentu txiki hau egiten? Galdetu zuen lagun, senide eta bikoteei emotikono hauen esanahiaz, ziur ez dituzuela topatzen irudi txiki hauek modu berean interpretatzen dituzten bi pertsona. Zorte on! [II]

Page 16: Bipuntuzero XIII

Modu motz batez, esaldi sinple batekin definitu daiteke: Karri-kaluze euskaldunon topagune bat da. Baina esaldi horren atzean dauden gauzak ez dira horren sinpleak.

Euskara bezalako hizkuntza gutxitu bat bizirik jarraitzeko bi zeregin nagusi daude: batetik, euskara ez dakienari ikasteko auke-rak eta motibazioak ematea; eta bestetik, dakienak erabil dezan eremuak sortzea. Karrikaluzek batik bat bigarren atal horretan burutzen du bere lana; hau da, euskaraz dakitenek euskaraz hitz egin ahal izateko eremuak eta baldintzak sortzen eta zaintzen ahalegintzen da gure elkartea, galtzear dagoen animalia espezie bat berreskuratzeko bere ekosistema babestu eta bizirauteko bal-dintzak zaindu behar diren modu berean.

Bada, “ekosistema” horiek sortzen ibili da Karrikaluze hasie-ra-hasieratik: haur eta gazteen aisialdian, kultur jardueretan eta herrigintzan. Hiru eremu horietara heltzeko komunikazio sistema desberdinak garatu behar ziren. “Ekosistemak” zeintzuk ziren ja-kin ondoren, ideietatik ekintzetarako saltoa eman genuen.

Haur eta gazteen aisialdia: Karrikaluzeko atalik kuttunena, za-lantzarik gabe. Larunblai Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailako neska eta mutikoei zuzenduta dago, eta saioak larunbat arratsal-deetan egiten dira. Jauzi Lehen Hezkuntzako 6. mailan ari direnei eskaintzen zaie, hainbat jarduera eginez lagunartean goza de-zaten: tailerrak, kirolak, eskulanak… Iseka 12-18 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduta dago. Eta zikloa ixteko 18 urtetik gorako gazteentzako Formakuntza tailerra sortu zen, etorkizune-ko hezitzaileak formatzeko.

Aisialdi talde horiekin batera urtean zehar beste tailer mota batzuk ere eskaintzen ditugu: Udablai, haurrentzako udako hiri kanpaldiak; Batera tailerrak, oporraldietan lana eta familiaren arteko kontziliazioa sustatzeko (Gabonetan, inauteri astean, Aste Santuan eta ekainean hain zuzen ere); Udako Gazte Kanpal-dia, gaztetxoei zuzenduta; eta azken urteetan Atargiko eskolaz kanpoko tailerrak.

Kultur alorrean haur, gazte eta helduentzako kultur jarduerak antolatzen ditu Karrikaluzek. Jarduera gehien biltzen dituen zikloa

Zer gara?

EuskaldunON astea da. Irailean ospatzen da, asteartetik ostira-la bitarte, egunero Atarrabiako plazan kultur saio bat eskainiz: kontzertuak, antzezlanak, mahai inguruak, hitzaldiak, tailerrak eta pintxo lehiaketa. Larunbatean egun handia da: herri bazkaria, bertso-poteoa eta gauean kontzertu handia.

EuskaldunON astetik kanpo beste hainbat jarduera ere antola- tzen ditu elkarteak. Aurten Sasi-aste kulturala antolatu dugu mar-txoan, antzezlana, film laburren emanaldia eta sukaldaritza tailer bat eskaini genuen. Horrekin batera, urtean zehar beste hainbat kultur emanaldi ere antolatzen ditugu.

Herrigintzak ere badu garrantzia Karrikaluzen. Herriko ospaki-zunetan euskarak bere lekua izatea oso garrantzitsua da, eta hori dela eta, zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: zerbitzua euskaraz ematen duten komertzioak ezagutaraztea, langile euskaldunak behar dituzten enpresa edo partikularrentzako lan-poltsa zerbi- tzua eta itzulpen zerbitzua.

Hori guztia lubrifikatzen duen komunikazio atal bat sortu dugu. Horrela, gure jardueren berri emateaz gain, kalitatezko komuni-kabideak ere sortu ditugu. Horren eredu garbiena Bipuntuzero aldizkaria dugu. Hiru hilabetean behin argitaratzen da, hainbat gairi buruzko artikuluz betea. Horrekin batera www.karrikaluze.org web orria, eta Facebook zein Twitter kontuak ere baditugu. Gure jarduera jarraitu nahi duenak, badu horretarako aukerarik.

Karrikaluzeren atzean lan ikaragarria dago. Elkarteak lortu duen tamainak kudeaketa profesional eta zuhur bat izatera de-rrigortzen gaitu. Beraz, gure koordinatzaileek egiten dutena ez da lan makala. Itsaso Bakedano (aisialdi koordinatzailea), Maider Iriarte (kudeaketa koordinatzailea) eta Iker Moreno (komunika-zioan) dira gure tren honen gidariak. Horiekin batera hezitzaile, boluntario eta kolaboratzaileak ere badaude, bultzaka. Eta ezin ahatz ditzakegu, noski, gure trenaren gasolina diren bazkideak; euren diru laguntzei esker lortu dugulako gure asmoak errealitate bihurtzea.

[IY]

1998. urtean Karrikaluze jaio zenetik gure elkartearentzako hamaika definizio entzun izan ditugu: aisialdi enpre-sa, aldizkari editoreak, lagun kuadrilla, itzulpen zerbitzua, lan-poltsa zerbitzua... Honako lerro hauekin Karrikaluze zer den azaltzen saiatuko gara.