-
z HERNANI
Astearte goizetanere, hitzorduakPlax! zerbitzuaren «harrera
ona»nabarmentzeaz gain, zerbitzuazabaldu egin dutela
jakinarazizuten atzo Udalak eta Plax! zer-bitzuaren arduradunak.
/2
z ASTIGARRAGA
Aiztondo eta Iraurgiabesbatzak, gaurKontzertua izango da
gaur,Andre Maria elizan, bi abesba -tzaren doinuekin:
AstigarragakoAiztondok eta Azkoitiko Iraurgikkantatuko dute,
elkarrekin. /11
z GOIZUETA
Hodei Magoakhasiera, agendariOtsailetik apirilera bitarteko
kul-tur agenda prestatu du Udalak,eta datorren ostiralean
emanendiote hasiera, Hodei Magoa kon -painiaren ikuskizunarekin.
/14
z EREÑOTZU
Auzo Batzarra gaur,2019rako asmoezGaur goizerako deitu du Auzo
Ba - tzarra, Ereñotzuko Auzo Udalak.2018ko kontuak, eta
2019rakoproiektu eta asmoak azaldukodituzte. Maiatzeko hau tes
kundeeiburuz ere ariko dira. /15
EH MUS TXAPELKETA
Probintziakoan,lau bikote /8-9
2019ko otsailaren 16a, larunbata ::: 6.662 zk. :::
www.kronika.eus :::
DATORREN ostiralean izango da Bertso Gutiziak ekitaldia, Basque
Culi -na ry Centerren. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Unai
Agirre etaOnin tza Enbeita arduratuko dira bertsoen zatiaz; eta
afariaz, BCCkoikasleak. Horietako hirurekin, Jeongsoo Lee, Juan
Campillo eta MarcosLópezekin, hitz egin du Kronikak. «Jendea pozik
ateratzea» dute hel-buru, «eskuzabaltasun ekintza» baita
sukaldaritza, beraientzat. /6
z BERTSO GUTIZIAK
Basque Culinary Centerreko ikasleakarduratuko dira, datorren
ostiralean, BertsoGutiziak ekitaldiko luntx-afariaz. Haietakohiruk,
aurreratu dute nolakoa izango den.
Sukaldaritza, «eskuzabaltasun ekintza»
GAUR KRONIKANHernani /2-7Urumea Herrigunea, JasotaBezala,
kirolak, eskelak...
Astigarraga /10-12Gazteria Plana, odol ematea,zinea, Korrika,
kirolak...
Goizueta /14-15
Ereñotzu /15
Arano /15
Hernaniarren artean zabaltzea dute helburu AGIAC
elkartekohainbat kidek, baita autokontrola ezagutaraztea ere.
/4-5
Oinarrizko ezagutzekin,bizi kalitate hobea
-
// 22019-02-16 larunbata
z UNIRAID RALLY SOLIDARIOA
Uniraid rally solidariorako, laguntza bilaMarokoko basamortuan
zehar egiten den Uniraid rally solidarioan har-tuko dute parte Axel
Jauregi eta Jon Zarautz hernaniarrek hilaren 23tikaurrera.
Lasterketan zehar, bidean zehar pasako dituzten herrietakoeskoletan
material solidarioa uztea da helburua; material hori jasotzeneta
beren partehartzea ekonomikoki laguntzeko dirua biltzen aritukodira
gaur Nafar kalean. Kixkal eta Garin tabernen artean jarriko
dutepostua 11:30etatik 14:30etara eta 17:30etatik 20:30etara.
Aporta -zioa egiten dutenen artean, gazta eta afariak zozketatuko
dituzte. yy
z GAZTELEKUA
Aerorunba saioa gaur, Jenny PerlazarekinOtsaileko egitarauari
jarraituz, aerorrunba saioa izango dute gaurGaztelekuan, Jenny
Perlazaren eskutik. Bihar, aldiz, makillaje tailerraizango da
gaztetxoentzat. yy
z PEÑA OTAÑO ELKARTEA
Urteko batzarra, biharBihar egingo du urteko batzarra, Peña
Otaño elkarteak. Goizeko10:00etan izango da aurreneko deialdia, eta
orduerdi beranduago,10:30etan izango da, bigarren deialdia.
Elkartean egingo dute. yy
z ZINEA
Bi pelikula gaur, BiterinBi pelikula jarriko dituzte gaur
Biterin. 16:30etan, Dragon Ball SuperBroly jarriko dute, euskeraz
eta denentzat; eta 19:30etan eta22:30etan, aldiz, El Vicio del
Poder. yy
Lizeaga auzoko bizilaguneiAzken aldi honetan zenbaitiritzi eta
zalantza iritsi zaizki-gu Auzo Plazari buruz, alegia,“Lizeaga 3.0”
prozesuaren le -hen egitasmoaren egungo ego-erari buruz, eta une
honetanproiektua zein puntutan dago-en argitu nahi dugu.
Plazako lanak 2017ko urria-ren 2an hasi eta 2018. urtehasiera
aldera bukatu ziren lo -rategien zati baten berronera -tzearekin
batera. Handik aurre-ra bilera pare bat izan zi renGibelalderen eta
Udalaren arte-an, hain zuzen, lorategien be -rroneratze-lan horiek
osa zi te -zen eskatu eta elkartearen al -detik ezadostasuna
azaltzeko,esku-hartze batzuk zirela-eta.
Bilera haien harira, auzola-nean egiteko asmoa daukagun
lorategien diseinua jasoko zu -en planoa egiteko eskatu zi -tzai
gun, baita eskalan garatube har izan genuen altzarienaere; azken
horiek aukeratzeko,Udalak berak iradokitako hiruenpresaren katalogo
digitalakizan genituen oinarri. Eskatu -ta ko guztia 2018ko
apirilaren24an helarazi zitzaion Udalari.
Handik gutxira, udal-tekni-karien eskariz, aldaketa ba tzukegin
genituen lorategien disei-nuan, eta uztailaren 11n aur-keztu genien
proiektu egokitua.
Udalaren erantzunik ez ge -nuela-eta, irailaren 18an eska -era
bat erregistratu genuenbertan beste bilera bat eskatze-ko;
gai-zerrendan hainbat ur -tetatik hona erantzunik gabeutzitako
zenbait zeuden, beste-ak beste, Auzo Plazaren egoera.
Bilera urriaren 1ean egin zen.Geroztik, gaur arte, ez dau-
kagu beste berririk. Lorategienberroneratzea bideratzeko la -nak
besterik ez.
Gure aldetik, bi hilabetetanzehar, aurreikusitako hirumu
raletako bat egin dugu, etaudaberriaren hasieran lorate-gien
auzolanean hasteko as -moa dugu.
PD: Plaza bat txukuntzekobi urte behar baditugu, zerbeharko da
auzo osoa eralda -tzeko?, ikusiko al dugu?
Gibelalde. Lizeagako Auzo Elkartea.
Domingo Pavón Largo,Sebastián Arratibel
Plazaola, Javier EsparzaAbalde eta Juan José
Sagarna Clemente
1 JASOTA BEZALA
4 Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen,
NAN edo EHNA erakustea eta telefonoa 4 Gehienez 1.800
karaktereonartuko dira 4 Kronikak beste hizkuntzetan jasotako
kartak euskeratzen ditu 4 Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail
ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko garaian izan daitezkeen
gaizki ulertuak.
HERNANI
MAKINA bat jarduera antolatuditu Urumea Herri Guneak,aste
honetan ere. PalestinianAnimal League (PAL) taldekokideek eskaini
zuten hitzaldiaasteazkenean intersekziona li -tatearen inguruan,
eta gaurbazkari begano musikatuaizango da, familia osoaren
-tzat.
Haur, guraso, gazte zeinhelduek bazkaldu ahal izango
dute Herri Gunean, 13:00etatikaurrera, 5 euroren truke. Baz
-karia, gainera, Erroka Taldeakgirotuko du.
Arratsaldean, tailerrakArratsaldeko 15:30etan hasita,haurrentzat
tailerrak izangodira: buztina, mural margoke -ta, kolagea,
eraikuntza... egin -go dute. Parte hartzeko, 3 euroordaindu beharko
dira. yy
Familia osoarentzakobazkari beganoa, gaurOndoren, 15:30etan,
haurrentzat tailerrakegingo dituzte, Herri Gunean bertan.
z URUMEA HERRIGUNEA
PAL taldeko kideek eskaini zuten hitzaldia asteazkenean.
2015etik 200 arreta bainogehiago eskaini ditu Plax!ekBerrikuntza
gisa, «ordutegia zabaldu dugu», azaldu zuen NereaSancho arduradunak
atzo; astearte goizean ere artatuko dute.
z UDALA BERDINTASUNA
2015EAN jarri zuen martxanHernaniko Udaleko Berdinta -sun sailak
Plax! sexu eta bi -kote aholkularitza zerbitzua,Arremanitz
kooperatibareneskutik. Lau urte pasa diraordutik, eta horien
balorazioaegin zuten atzo Garazi EtxarriBerdintasun zinegotziak; Ne
-rea Sancho Arremanitz koo pe -ratibako kide eta
zerbitzuarenarduradunak; eta Itziar Bar -banchok, Hernaniko
LehenMailako Arretako UnitateBuruak.
Sanchok azaldu zuenez,«zerbitzua sortu zenetik, 200arreta baino
gehiago eskainidira». Gainera, goranzko joeranabarmendu zuen:
«azken ur -teetan joera nagusia izan dazerbitzua gehiago erabiltze
-koa, eta itxaron zerrenda ohi -koa izan da».
Zerbitzuak «harrera ona»izan duela ere aipatu zuenGarazi Etxarri
Berdintasunzinegotziak, eta beraz, Udalakzerbitzua eskaintzen
jarraitu -ko duela iragarri zuen.
Berrikuntzekin, gainera:«ordutegia zabaldu dugu»,jakinarazi zuen
Sanchok.Hortaz, ostegun arra tsal detan
eta larunbat goize taneskaintzeaz aparte, aste ar tegoizetan ere
izango dahitzordua hartzeko aukera.
30-50 urtekoei zuzenduta Batik bat 30-50 urte bitarte -koei
zuzendutako zerbitzuada: «a din-tarte horretan ger ta -tzen baitira
bizitzan alda ketaga rran tzitsu asko: hau rrakizatea, senideen
zaintza, ez -kon tzak, banaketak...», onar tudu ar du radunak.
Sexuari dagokionez, aldiz,emakume zein gizonezkoenkopurua «oso
antzekoa» izandela adierazi zuen.
Osakidetza bidez, herritarrakHerritarrek zerbitzuaren
berrinondik izan duten ere, aztertudute: «Osakidetzaren bidez
etahedabideetan eta sare so zia -letan egiten diren kanpainenbidez
hurbiltzen dira herritargehienak gure zerbitzura»,Nerea Sanchoren
hitzetan.
Bitartekari lan hori berretsizuen Itziar Barbanchok: «zer bi
-tzuaren hasieratik parte hartudugu eta pazienteren batek
gaihoriekin lotutako arazo batduela antzeman dugunean,zerbitzu
horretara bideratuizan dugu, zerbitzu profe -sionala eta doakoa».
yy
Nerea Sancho, Garazi Etxarri eta Itziar Barbancho, atzo.
-
// 3 2019-02-16 larunbata HERNANI
ADITUAK ESANA
Kumeen zaintzarako etaheziketarako aholkuak
Kume baten etorrera beti dapozgarria; izan ere, kide berribat
gehitzen dugu familiara.De na den, ba tzuetan, hainbategoeraren au
rrean nola jokatuez jakiteak arazotxoak sortu di -tzake.
Canexioneko kideok lagunga-rriak izango zaizkizuen go men -dio
batzuk eskaini nahi dizki-zuegu:l Kalitatezko alimentazioa au -
keratu, txakur arraza eta ta -ma i na horri dagokiona.l Bakunazio
eta desparasitazio
protokoloa jarraitu. Egin kon -tsulta albaitariari, eta go
goratuotsaila eta martxoan zeharCane xio nen egiten baduzu,
Kitinteresgarri bat jasoko duzulaopari.l Bainatzekotan, ur
berotanegin, eta ondo lehortu gero.
l Kumearen sozializazioarekinazkar hasi, estimulu eta
egoeraberri posibleak ezagutzen utziz:soinuak, autoak, haurrak,
bestetxakurrekin harremantzen...Eta saiatu beti positiboa izaten.l
Eguneroko ohiturak lehenbai-lehen sortu, baina kontuan izanikasteko
denbora ere beharduela. Gauzak ondo egiteansaritu.l Oinarrizko
obedientzia orde-nak erakutsi. l Edozein zalantza edo arazoizanez
gero, kontsultatu profe-sional batekin.Gai horien inguruan doako hi
-tzaldi bat emango dugu Cane xi -o nen, otsailaren 23an,
goizeko11:00etatik 12:00etara.
AlbertoFernandez
HERRIZ herri deitu zituen kon -tzentrazioak Gure Esku
Dagok,asteartean, Kataluniako poli -ti karien epaiketa hasi zenegu
nean; eta atzo, FrancescMatas Sallaren hitzaldia izanzen Biterin,
epaiketaren ga -ko ak emateko.
Elkartasun ekintza horiek,Donostian izango dute segi da,bihar.
Izan ere, manifes ta zioaegingo dute, Groseko Ka ta lu -nia plazan,
12:00etan hasita.
Bertaratzeko deia luzatu die -te, hernaniarrei ere.
Konponbide politikoarenalde, manifestuaIldo beretik, manifestua
argi -taratu zuten astelehenean,Konponbide politikoaren alde,arlo
ezberdinetako 68 herritarezagunek sina tu ta. Horienartean daude,
besteak beste,Jesus Uzkudun eta KattalinMiner herna nia rrak.
yy
Donostian segida bihar,elkartasun ekintzekManifestazioa egingo
dute Kataluniaplazan, eguerdiko 12:00etan hasita.
z GURE ESKU DAGO
INAUTERIEI emango die hasie -ra, beste urte batez, Inude
etaArtzainen konpartsak. Hurren -go igandean aterako da, otsai
-laren 24an, goizeko 11:45etanUrumea ikastolatik.
Bertatik, Sandiusterrira igo -ko dira, gero Elkano kaletik jai
-tsi eta Plazan sartzeko. Hortikaurrera, Kaxkoan barrena ibi -li ko
dira, Zinkoeneara jaitsi etaberriro Plazara bueltatuta, eki -taldi
nagusia antzezteko. Egu -ral di txarra egingo balu, Atse -gindegin
izango da ekitaldia.
170 bat haur, konpartsanHaur askok hartuko dute partekonpartsan,
urtero bezala. Guz -tira, 170 inguru izango dira, etahorietako 46,
dantzariak, Inudeeta Artzainak, hain justu.
Haien aurretik joango dira,garai bateko hainbat eta hain -bat
pertsonaia: globeroak, piru -leteroak, barkileroak, umezai -nak,
alkatea, udal-idazkaria,sen dagileak, erizainak, argaz -ki
lariak... Baina pertsonaiak
ba karrik ez, musikariak ereizango dira, konpartsan: txa -ran
ga, eta 50 bat ikaslek osa -tutako danborrada.
26garren edizioa izango duaurtengoa, Inude eta
Artzainenkonpartsak. yy
Jaioberriak eta makilak hartuta,badatoz Inude eta
Artzainak!Hurrengo igandeanaterako da konpartsa,goizeko
11:45etan,Urumea ikastolatik.
z URUMEA IKASTOLA
Zinkoenean ere dantzatuko dute, Inude eta Artzainek.
ORAIN urtebete hasi zuenHer naniko Udalak, 2018 urte -aren
hasieran, hilobiratzeunitateen errolda egunera -tze ko prozesua.
Horretarako,«hilerriko errolda xahutzekolanak» hasi zituen, eta
jaki -na razi du, bukatzear daudela.
«Lanak hasi genituenetikurtebete pasa den honetan,lehenik eta
behin, eskertunahi dugu herritarrek eginduten ahalegina eta izan du
-ten jarrera, lan honetan la -guntzeko, eta prozesua aurre -ra
eraman ahal izateko», na -barmendu du Udalak.
Eta horrekin batera, jaki -narazi du hilabete eta erdikoepea
bukatuko dituztela la nak:«martxoaren 31n bukatuko
dugu hilerriko errolda egu -neratzeko prozesu hau. Etabehin
aldaketa guztiak eginondoren, publiko egingo dugueguneraketa,
hilabeteko epeautziz edozein errekla mazio -ra ko», aurreratu
du.
Aldaketak egiteko aukeraoraindik, zita hartutaEdozein kasutan,
gogorarazidute, aukera dagoela orain dik,aldaketak egiteko. Eta
horre -ta rako, derrigorrezkoa da zitahartzea, «denontzat ahaliketa
erosoena izateko».
Zita hartzeko, bi bide jarridituzte aukeran: 943 33 70
00telefonora deitu; edo emailabidali, [email protected]
elektronikora. yy
Laster bukatuko duUdalak, hilobien erroldaeguneratzeko
prozesuaMartxoaren 31ean bukatuko ditu lanak,eta herritarren
ahalegina eskertu du.
z UDALA HILOBIRATZE ERROLDA
Hitzaldia eskaini zuen atzo, Biterin, Francesc Matas Sallak.
-
// 42019-02-16 larunbataHERNANI
GIPUZKOARRON artean 400 baz-kide inguru dauzka AGIAC Gi -puz ko
ako Antikoa gulatu en El -kar te ak; horien artean, dozenabat dira
hernaniarrak, nahizeta gaixoak gehi ago direla usteduten. Horietako
bat da TomasOsam bela, egun Gipuzkoako el -karteko idaz karia
dena.
Baldintza patologikoengatik,odola koagulatzea«Antikoagulatua
egotea daodo la ohikoa baino likidoagoaizatea», azaltzen du
TomasOsam be lak.
Ildo beretik azaltzen duteadituek: normalean, «o dolakoa gulatu
gabe da bil zirkula-zio-sistematik. De na den, na -tu ralki koagula
tze ko ahal me -na ere badago kasu zehatze-tan», esaterako, mozten
gare-nean edo zauriak es tal tzeko.
Beste kasu batzuetan, or -dea, «odola koagulatu daitekeodol
zirkulazioaren barruanbaldintza patologikoengatik.Bal dintza
horietan sortutakokoaguloak tronboak deritzo,eta zainak edo
arteriak oztopa-tu ditzakete, odol-fluxua ozto-patuz». Normalean,
bihotzekogaitzen bat daukaten pertso-nak izaten dira.
Azkeneko kasu honetandau denek osatzen dute, hainzuzen, AGIAC
elkartea.
Autokontrola sustatzea, helburuGipuzkoan 14.000 pertsona in
-guru dira antikoagulatuak,hau da, odola likiadoago egite-ko
Syntrom bezalako medika-mentua hartu behar dutenak:«K bitamina da
odola koagu-latzen duena; bitamina horidenok daukagu barruan
etaetengabe sortzen dugu. Medi -ka mentu horrek K bitamina-ren
aurkakoa da, koagulazioaazkartzen du», elkarteko idaz-kariaren
hitzetan.
Zailtasunen artean, eba-kuntzak nabarmentzen dituz-te:
«odoltsuak izaten direlako»,onartzen du.
Horiek hobetu egiten diramedikamentuarekin: «TAOakedo ahozko
tratamendu anti-koagulanteak ebakuntzetako
zailtasunen pronostikoek %76hobetzen du; [...] autokontro-lak
%16 hobetzen du pronosti-ko hori, TAOaren sistema tra-dizionalekin
alderatuta», argi -tzen dute AGIACen web-orrial-dean.
Pronostikoaren hobekun -tzan zerikusia duten faktoreakbi dira,
Elkartearen ustez: bate-tik, «kontrolen maiztasuna, etabe raz,
tratamenduaren egoki -tza pena»; eta bestetik, «interes-dunaren
partehartzea bere tra-tamenduan eta kontrolean».
Horiek kontuan hartuta,autokontrol hori sustatu etaHernaniko
bizilagunen arteanzabaltzea da AGIAC elkartekohernaniarren asmoa.
Baina ez
bakarrik herrian, baita Gi puz -koan zehar ere:
«Elkartearenhelburua indarrak batzea da,baita autokontrolaren
bidezgaixoa ahalduntzea ere», dioOsambelak.
Elkartearen sorrera, EduardoTamayori esker2012an hasi zuen
Eduardo Ta -mayo medikuak AGIAC elkarte-aren ibilbidea: «kontrola
hobe-tu zite keela erakutsi nahizuen». Orduan sortu zen
auto-kontrolaren ideia: «talde batsortu zuen eta autokontrolaegitea
proposatu zien».
Lan horretan, gainera,Roche farmazeutikaren lagun -tza jaso
zuen, autokontrolera-
ko aparatuak egiten dituenare-na, hain justu.
Proba horren emaitzak es -kuetan zituztela, autokontrola-rekin
jarraitu nahi zutela era-baki zuten probetan partehartu zuten
gaixoek, Osam -belak adierazi bezala. «Osaki -detzak esandakoan
egin beha-rrean (2-3 astetik behin), nahi -ago baitzuten astero
etxeankontrolak egin».
Eta halaxe sortu zuten El -kartea 2013ko maiatzean,nahiz eta
azaroan inskribatuzuten, ofizialki.
Bi mediku, kontrolean partehartzenEgun ere, nahiz eta
jubilatutaegon, Eduardo Tamayok la -nean jarraitzen du Elkartea
-rekin, boluntarioki. Autokon -tro laren jarraipenean dabil,Osa
kidetzak jarritako besteme diku batekin batera: «ja -rrai pena
egiten digute», dio.
Lan hori egiteko, autokon-trolerako aparatuak egitendituen
farmazeutikak berakgaratutako aplikazioa erabil -tzen dute: «INRa
da neurtu
behar dena. Horreta rako, pin -txatu egiten zara,
odol-tantajartzen duzu tira batean, etaaparatuak ematen dizu
INRa.Normalean, 2 eta 3 arteaneman behar du», azaltzen duElkarteko
idazkariak.
Aparatuak ematen dizunzenbakiaren arabera, AGIACelkarteak, kasu
honetan, etaOsakidetzak, bertaratzen dire-nen kasuan, taula batzuk
ditueginak. Bertan zehazten da,INRaren arabera hartu beha-rreko
Syntrom kopurua zeinden, eta gaixoak zenbat egune-tara egin behar
duen hu rrengokontrola.
Kontrola egiteko tirak,Osakidetzaren eskutikMedikua bakarrik ez,
odolaneurtzeko tirak ere Osakide -tzak ematea lortu dute:
«duelaurte eta erdi guk erosi behargenituen». Hortaz,
pixkanakaaurrerapausoak ematen aridira.
INRa, bizitza erritmoarenaraberakoaAntikoagulatua izateak
egune-
AGIAC elkarteko kideetako batzuk hernaniarrak dira; tartean da
Tomas Osambela, ezkerretik hasita lehenengoa, da idazkaria.
«Elkartearen helburua indarrak batzea da, baitaautokontrolaren
bidez gaixoa ahalduntzea ere»Gipuzkoan 14.000 pertsona dira
antikoagulatuak; medikamentua hartzen dute K bitaminaren aurkakoa,
etakontrolak egiten dituzte haren eraginak neurtzeko. Gehiengoak
Osakidetza bidez egiten ditu, eta horietatik, 404pertsona
autokontrolatzen dira, AGIAC elkarteak eskaintzen duen aukeraren
bidez. Batzuk hernaniarrak dira.
z GIPUZKOAKO ANTIKOAGULATUEN ELKARTEA
2012an hasi zuenEduardo Ta mayomedikuak
AGIACelkartearenibilbidea: «kontrolahobetu zite keelaerakutsi nahi
zuen».
Odola neurtzekotirak Osakidetzakematea lortu du:«duela urte eta
erdiguk erosi behargenituen».
-
roko bizitzan eragina daukalaonartzen du Tomas Osam -belak,
«baina ez jendeak pen -tsatzen duena bezainbeste».«Gertatzen dena
da, adibidez,barazkiek bitamina K daukate-la, eta beraz, Syntromak
era-gin gutxiago izatea egiten du.Txokolatea eta alkohola ere,
ezdira onak», azaltzen du.
Dena den, «zure gorputzakegunero gutxi gorabehera gau -za bera
egiten badu, INRa ema-ten dizunean, zure gorputzakbizitzen duen
egoeraren arabe-ra ematen dizu. Hortaz, badagobarazkiak jaten
ditunik, bainaastero barazki berak jatenditu», onartzen du.
Ondorioz, dio: «ohitu egitenzara hala bizitzera».
Egoera aldatu egiten da,aldiz, egunerokotasuna alda -tzen
denean: «ohiturak alda -tzen direnean, denoi gertatzenzaigun
bezala: Gabonetan, opo-rrak direnean...». Baina baitaebakuntzak
daudenean ere:«interbentzio kirurgikoen au -rrean medikamentua
uzteariutzi behar diozu interben tzio -ak odoltsuak izaten
baitira».
Dena den, egoera hauen au -rrean, «2-3 astetan normaltasu-
nera bueltatzen zara, INRarenrango normaletara, alegia», az -
pimarratzen du.
Goiz Eguzki jubilatuen elkartearekin bilera, aurreragoEta hori
guztia azaltzeko lane-tan dabiltza momentu honetanAGIAC elkarteko
kideak, unehonetan, bereziki, autokontro-laren aukera egon
badagoelazabaltzeko asmoarekin: «horibaita idealena, gure
gaixotasu-na guk geuk kudeatzea, dauz-kagun ezagutza
gutxiekin».
Zabalkuntza hori beraienesku dagoela onartzen dute:«gaixotasun
bera daukateneiguk azaldu behar diegu aukerahau daukatela». Dena
den, argidaukate autokontrola egiteko,«nahi izatea»
garrantzitsuadela.
Ildo horretatik, beren bizi -tzan autokontrolak suposatuduen
aldaketa azaldu nahidiete herritarrei, eta horretara-ko, jo dute
Goiz Eguzki jubila -tuen elkartera. Haiekin bilerabat egitekotan
dira, AGIACelkartearen berri eman, etaautokontrolaren aukera
aur-kezteko asmoarekin. yy
// 5 2019-02-16 larunbata HERNANI
Definitu apur bat zure burua: non egin dituzu orain arteko
ikasketak?, baduzu hobby edo zaletasunik?Unibertsitatean hasi baino
lehen, Herna-ni ko BHI Institutuan burutu nituen nire ikasketak.
Zaletasunei dagokionez, kiro-lak oso gustoko ditut, batez ere
arrauna, eta bidaiatzea. Zergatik aukeratu zenuen myGADE gradua?
Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea?Batxilergoan nengoenean
ekonomia zen nire ikasgairik gustukoena. Enpresaren eta ekonomiaren
munduak asko erakar-tzen ninduen eta Batxilergoa amaitzean gai honi
buruz gehiago jakin nahi nuela erabaki nuen; beraz, Enpresen
Adminis-trazioa eta Zuzendaritza gradua ikastea erabaki nuen.
Mondragon Unibertsitatea aukeratu nuen gradu guztian zehar en-presa
batean lan egiteko aukera eskain-tzen zuelako. Nola baloratzen duzu
orain arte bizitako esperientzia?Esperientzia ezin hobea izan da.
Jende be rri ugari ezagutu dut eta kanpora ikas tera joatean
esperientzia berriak bizi di tut. Uste dut orain askoz presta-tuago
nagoela lan munduan sartzeko.
Nola definituko zenuke myGADEn ja-sotzen duzun ikasteko
metodologia?Talde lanean oinarritutako metodolo-gia da. Gradu
guztian zehar talde lanak egi ten ari gara eta, nire ustez, hau oso
baliagarria da gero enpresa munduan lan egiteko. Gainera
irakasleekin du-gun erlazio oso gertukoa da. Arazo bat izan
dudanean beti egon dira prest irtenbidea bilatzeko.
Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?Gehien gustatzen
zaidana da lehen ur-tetik lan egiteko aukera ematen duela. Nire
ustez hau oso garrantzitsua da; izan ere, badaude gauza asko klase
batean irakasle batek irakatsi ezin ditzakeenak, lanpostu batean
bakarrik ikasi daitezkeenak.Lanean ari zara ikasten duzuen
bitartean, Dual ereduan. Non ari zara jardunean?Nire praktikak
BASMODEC S.L. enpre-san ari naiz burutzen, Hernanin, lehen
mailatik. Enpresa honek pintura eta dekoraziorako produktuak
saltzen ditu. Hasiera batean biltegian egiten nuen lan, bezeroei
arreta ematen, fakturak eta albaranak egiten… Bertan hasi
nintzen
benetako enpresa munduari buruz ikas-ten. Gaur egun berriz,
bulegoan egiten dut lan, telefonoari arreta emanez, faktu-razioa
egiten, produktuei sarrera ematen biltegian…Zer nolako ekarpena
egiten dizu eredu dualak?Eredu duala Mondragon Unibertsitateak
eskaintzen duen abantailarik onena da. Enpresan nagoen bitartean
klasean ikasten ditudan gauza asko praktikan jar ditzaket. Gainera,
lanean nagoen bitar-tean klasean ikusten ez ditugun gauza eta
kontzeptu berri asko ikasten ditut. Bikaina da ikasten nagoen
bitartean lanean egotea, nahiz eta batzuetan oso gogorra
izan.Atzerrira joateko aukerarik izan duzu?Bai, aurreko urtean
Erresuma Batuan egon nintzen, Sheffielden, sei astez. Aur-ten
Budapestera (Hungaria) noa, bost hilabetez. Etorkizunari buruz
zeintzuk dira zure asmoak?Gradua amaitzean master bat egitea
gustatuko litzaidake, baina oraindik ez daukat erabakita zeri
buruz. Gainera, beste hizkuntza bat ikasi nahiko nuke, seguruenik
alemana.
“Eredu duala Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen
abantailarik onena da”Iker Imaz Gonzalez (21 urte, Hernani) myGADE
(Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, duala) graduko laugarren
maila ikasten ari da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza
Fakultatean.IKER IMAZ GONZALEZ
2012AN aurreneko probak egineta emaitzak aurkeztu ondo-ren,
autokontrolaren bueltanan tolatu da AGIAC elkartea. Etahura
hobetzea da haien helbu-rua: «zure tratamendu
antiko-agulatzailearen kalitatea ho -be tzea. Etorkizuna eta eran
-tzun kizunaren artean», dioha ien leloak.
Egun, 2019ko au rreneko da -tu en arabera, 404 pertsonadauz kate
autokontrolpean; etahorietatik, %71ak kon trol ezinhobea dau
ka.
Datuak hobetzea, helburuKalitatea hobetzearekin
batera,autokontrolatzen den gaixoenkopurua ere areagotu eginnahi
dute, «bizitza kalitatea erehobetzen» duelako.
Bazkide egitea eta ikastarobat burutzea, ezinbestekoaSyntroma
hartu eta ohikokon trolak betetzen dituztenekhar tu dezakete parte,
betiere,gaixoak autokontrolatzekogo goa izanez gero. Horrezgain,
AGIAC elkarteko bazkideegin beharko du gaixoak, eta
ikastaro bat egin, autokontro-laren, aparatuaren eta
aplika-zioaren ingurukoa; horieidagozkion kuotak ere ordain-du
beharko dira.
Aurreneko proba egin zute-netik, Roche farmazeutikare-kin
elkarlanean aritu dirahorretarako. Hain zuzen, apa-ratua eta baita
gaixoa etamedikua ha rre manetan jar -tzen dituen apli kazioa
(mugi-korraren bi dez edota ordena-gariluaren bidez erabili
daite-ke) ere, harek eginak dira.
Autokontrola, bizi-kalitatearen alde
Autokontrola hedatzea eta harenkalitatea hobetzeaizan da AGIAC
elkartearen helburua, sortuzenetik.
Autokontrola «daidealena, guregaixotasuna gukgeuk
kudeatzea,dauzkagun ezagutzagutxiekin»
Goiz Eguzkijubilatuen elkartekoordezkariekinbiltzekotan
dira,elkartearen etaautokontrolarenberri emateko.
Autokontrolatuen%71ak kontrol ezinhobea dauka.
-
// 62019-02-16 larunbataHERNANI
BASQUE Culinary Centerrekoikasleak dira Jeongsoo Lee he
-gokorearra (Suri deitzen dioteeskolan) Joan Campillo valen
-tziarra, eta Marcos López san -turtziarra. Eta hiruek har tu
kodute parte, «ilusio haun diz»,Ber tso Gutiziak ekitaldiko biga
-rren zatia prestatzen, guti zie na,sukaldari eta zerbitzari lane
tan.Datorren ostiralean izango da,BCCn bertan, Kronikak an to la
-tuta, Insa lusen laguntza re kin.Arra tsaldeko 19:00etan ha si
koda bertso saioa, Maialen Lu -janbio, Aitor Mendiluze, UnaiAgirre
eta Onintza Enbeita re kin;eta gutizia bereziz osatu ta koafariaz
gozatuko dute gero.
«Ekitaldi bakoitza erronkabat da guretzat, guztiak dire la -ko
ezberdinak. Eta Bertso Guti -ziak ekitaldiak, ilusio haundiaegiten
digu, urteekin BCCkotra dizio bilakatu delako. Urterosaiatzen gara
hobetzen, jen -deak ahalik eta gehien gozatude zan», azaldu du
Lópezek.
Sukaldaritza tradizionala,ukitu moderno batekinBertan eskainiko
dutenari bu -ruz, aurrerapen bat egin dutehiru ikasleek:
«sukaldaritzatradizionala egiten dugu, bai naukitu moderno batekin.
Horiizaten da jendeak bilatzen due -na. Hori bai, ekitaldi
bakoitzaezberdina izan dadin, plater be -reziak prestatzen ditugu
bakoi -tzean», dio Campillok. Leek na -barmendu du, euskal
ekitaldibat izango denez, hori izangodela «oinarrizko inspirazio
itu -rria». Hori horrela, «tradizioaneta euskal produktuetan» oina
-rrituko dira, Lópezek azalduduenez: «kalitate ezin hobea -ren eta
zapore onenaren adi bi -de dira bertako produktuak».
Jeongsoo Leek dioenez, «ber -tso saioaren ondoren, afari
batmomentu ederra da, konpai -niaz eta giroaz gozatzen jarrai
-tzeko». Eta jendea errepika tze -ko gogoz atera dadin
saiatukodira: «eskuzabaltasun ekintzabat da sukaldaritza,
guretzat.Gure onena ematen dugu, jen -deak ahalik eta gehien goza
-tze ko. Eta lortu dugula ikustendugunean, gure
sentimenduadeskribaezina da», dio Lópezek.
Bere hitzak berretsi dituztebeste bi ikasleek: «sukaldariizatea
ez da lanbide erraza, bai -na hala ere, gauza asko era -kutsi
dizkit. Poz haundienak,lan gehien dagoen momen tu enondoren iristen
dira. Platerekbezeroak asebete dituztela iku -si dezakezu, eta
horrelako gau -zekin konturatu nintzen, su kal -daritza zela nire
bizitzako bidea.Jatea zerbait gehiago izateanahi dut; esperientzia
parega -bea», dio Leek.
Campillok, bere aldetik, na -barmendu du: «presiopean
lanegitearen txispa hori gustatzenzaigu; azkar egitea baina
ondo.Eta benetan asebetetzen gai -tue na da, ikustea
komentsalakpozik geratu direla».
20 bat laguneko taldea,zerbitzu onena ematekoBertaratuak gustora
atera tze ko,talde haundia ariko da lanean,
20 bat lagunekoa: «gutxienezzortzi sukaldari izango gara,eta
10-12 zerbitzari egongelan,platerak zerbitzen eta
edariakeskaintzen», azaldu dute.
«Erronka nagusia da, egon -gela eta platerak prest
izatea,komentsalak iristen diren mo -menturako. Horretarako,
ondoantolatzea funtsezkoa da», na -barmendu du Campillok.
Sukaldariak, bi egun lehe -nago hasten dira lanean: «per -tsona
bakoitza plater bat edo bipres ta tzeaz arduratzen da, etaaurreko
bi egunetan aritzengara lanean, egunerako denaprest izateko», dio
Lópezek.
Dena puntu-puntuan izanbehar dute egongelakoek ere,eta ekitaldia
hasi aurretik, «ten -tuz begiratzen dugu, ontziak,mahai-tresnak eta
kopak txu -kun-txukun daudela», azaldudu Jeongsoo Leek.
Egongelanaurreneko esperientzia izango
du berak, eta honetatik askoikastea espero du.
«Ikuspegia zabaltzenlaguntzen digu BCCk;sukaldeko lana baino
askozere gehiago da sukaldaritza»Egongelako lan hori da,
BasqueCulinary Centerren deskubritudutenetako bat. «Gastrono mia
-ren inguruko ikuspegia za bal -tzen laguntzen digu BCCk. Era
-kusten digu, pentsatzeko etaego era jakin bati heltzeko mo -du
ezberdinak daudela. Kon tu -ra tzen gara, sukaldatzea zatibat
bakarrik dela, eta ez duzertan zabalena izan», adierazidu Marcos
Lópezek.
Hala uste du Jeongsoo Leekere: «chef baten egiteko nagu -sia ez
da teknika kulinarioakikastea bakarrik; baita pro duk -tu, zerbitzu
eta negozio berriaksortu eta garatzea ere. Produk -zio kulinariotik
harago doaz,bai na ezinbestekoak dira, aha -lik eta ondoen
garatzeko».
Ikasturtearen hasieran, Mu -garitz jatetxeko Joserra Calvokeman
zien hitzaldi bat daukagogoan, Joan Campillok: «egon -gelaren
alderdia zabaldu zigunberak, askok buruan ez ge neu -kana.
Sukaldeko lana bakarrik
ikasten dugula pentsatzen du -gu askotan. Horrelako hitzaldiasko
izaten ditugu, eta klaseanere sortzen dira gaiak, erakus -ten
digutenak sukaldeko lanakbaino askoz ere gehiago delasukaldaritza,
eta asko dau ka -gu la deskubritzeko, oraindik».
«Produktu berarekin, biplater ezberdin bezain goxoprestatuko
dituzte, kulturaezberdineko sukaldariek»Munduko txoko guztietatik
eto -rritako ikasleak daude BCCn;eta guz tiak datoz bat, hori
osoaberas ga rria dela denentzat.
Leek berak azaldu du, «osobestelako» gastronomia aurki tuduela
hemen, Hego Korea ko a -ren aldean: «uste dut oso au ke -ra ona
izan zela hona etortzea,ikastera. Ez dut sukaldaritza ba -karrik
ikasten; egunero daukataukera, bertako kultura, hiz -kun tza eta
ohiturak ezagu tze -ko, eta horrek oso zoriontsuegiten nau»,
azpimarratu du.
Gertuagotik, Valentziatik eto -rria da Campillo, eta nabar -men
du du, sei herrialdetakoikasleak daudela bere taldean:«horrek asko
aberasten dugure kultura gastronomikoa».
Izan ere, osagai berberekinsukaldatzeko aukerak asko za -baltzen
ditu, herrialde ezber di -netako kultura eta gastro no mi -ak
ezagutzeak: «sekulako aniz -tasuna dago munduan, eta osomodu
ezberdinetara ikusi etaulertzen dugu produktu bera.Eman patata bat
Limako bati,eta gero Bilboko bati; bi plateroso ezberdin prestatuko
di tuz -te, eta biak oso goxoak», na bar -mendu du santurtziarrak.
yy
Talde lana eta antolaketa ona ezinbestekoa dute sukaldean,
Bertso Gutiziak bezalako ekitaldietan.
«Eskuzabaltasun ekintza bat da sukaldaritza; gureonena ematea,
jendeak ahalik eta gehien gozatzeko»Datorren ostiralean izango da
Bertso Gutiziak ekitaldia, Basque Culinary Centerren; eta sukaldari
zein zerbitzarilanetan ariko dira Jeongsoo Lee, Marcos López eta
Joan Campillo, bertako ikasleak. «Ilusio haundia» egiten
dieekitaldiak. «Sukaldaritza tradizionala, ukitu moderno batekin»
izango da, prestatuko dutena.
z BASQUE CULINARY CENTER BERTSO GUTIZIAK
«Presiopean lan egitearen txispa horigustatzen zaigu; azkar
egitea, baina ondo.Eta benetan asebetetzen gaituena da,ikustea
komentsalak pozik geratu direla»
BERTSO GUTIZIAKOtsailak 22, ostirala, BCCnArratsaldeko
19:00etan, bertsosaioa: Maialen Lujanbio, AitorMendiluze, Unai
Agirre eta OnintzaEnbeita. Unai Elizasu gai-jartzaile.
Ondoren, gutizia bereziz osatutakoluntx-afaria.
Sarrerak: Dobera-Kronikako bazki -deek eta Kronikalariek 20
euro; gainerakoek, 25 euro.
l Hernanin: Kronikaren bulegoan, etaKixkal eta Aralar
tabernetan.l Astigarragan: Ikatza tabernan.
-
// 7 2019-02-16 larunbata HERNANI// KIROLAK
z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK
EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen
abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira
eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.
z ERRUGBIA
Santboiana bihar,aurreneko finaleanAstebeteko atsedenaren
ondoren,Santboiana hartuko du Hernanikbihar, 12:00etan, Lan daren.
Seipartidu falta direnean, bakoitzafinal bat izango da
trikoloreentzat,mailari eusteko lehian. yy
z FUTBOLA
Bi talde nagusiakZubipen, gaurEtxean ariko dira, asteburu
hone-tan, CD Hernaniko neska zein mu -tilen talde nagusiak. Euskal
Ligan,Tolosa hartuko dute Zubipen,18:30etan. Aurretik,
16:30etan,Aretxabaletaren kontra ariko diraOhorezko Erregional
mailako muti-lak. Ez dute sarrerarik kobratuko. yy
z ATLETISMOA
Sagar Lasterrarako,azkeneko asteaDatorren larunbatean izango
daSagar Lasterra, 11:00etan Ibarluzepoligonotik abiatu eta Ave
Mariaparkera, 8,9 kilometroko ibilbidean.11:00etan hasiko da
lasterketa.Izena emateko epea, ostiraleanbukatuko da,
www.kirolprobak.cometa www.rockthesport.com weborrietan, 10 euroan.
yy
XXX. URTEURRENA
Javier Alberdi“PASTELERO”
Togon, deportazioan hila
ETXEKOAK
Hernanin, 2019ko otsailaren 16an
30 urte pasa diren arrenegunero zaude aita, gure bihotzetan.
Maite zaitugu.MARIA TERESA
ARBIZA UGALDE- Goian Bego -
Zure ilobak: Mari Pili, Maribel eta Iñaki, Ana Jesus, Miren
etaErnesto, Martintxo, Jose Luis, Maria Rosa eta Jose;
iloba-bilobak: Leire eta Arkaitz,Eunate eta Urko, Gorka, Ilune eta
Uxue.
Hernanin, 2019ko otsailaren 16an
Tristea izan bada zu galtzea,tristeagoa izango zen zu ez
ezagutzea.
= MARIA TERESA ARBIZA UGALDE(Faustino Elizetxearen alarguna)
Herenegun hil zen, 95 urte zituela - Goian Bego -
Seme-alabak: Maria Rosa eta Rufino Elizalde, Iñaki eta
NekaneArostegi, Javier eta Montserrat Lopez; bilobak: Jon eta
Leire,Aitor, Mikel eta Mirari, Ane, Xabier eta Alba, eta Mireia;
birloba:Laia; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.Haren
animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etorzaiteztela
GAUR, LARUNBATA, arratsaldeko ZAZPIETAN,SAN JOAN BATAIATZAILEAREN
parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik,mila esker.
Hernanin, 2019ko otsailaren 16an
Helbidea: Izpizua kaleaOHARRA: Gorputza Hernaniko ORBEGOZO
EHORZKETA TANATORIOAN egongo daeguerdiko 12:00ak arte.
MARIA TERESA ARBIZA UGALDE
- Goian Bego -
Zure bilobak: Jon, Aitor, Mikel, Ane, Xabier, Mireia eta
Laia.
Hernanin, 2019ko otsailaren 16an
Amoña maitia, zuk emandakoagurekin gelditzen da.
ESTEBAN ETXEBERRIAURREAGA
DOBERA-KRONIKAKO ZUZENDARITZA ETA LANTALDEA
Hernanin, 2019ko otsailaren 16an
Besarkada bat familiari.
I. URTEURRENA
Feli Echegoyen Larrarte2018ko otsailaren 12an hil zen, 74
urterekin
-Goian Bego-
Ahizpak: Faustina eta Mari Carmen, ezkon anai-arrebak,ilobak,
iloba txikiak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.
Urteurreneko meza, BIHAR, IGANDEA, eguerdiko 12:00etan,
SANJOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan. Aldez aurretik, mila
esker.
Hernanin, 2019ko otsailaren 16anHelbidea: Urbieta kalea
=
MIKELI MURGIA ILLARRETA
EVAREN LAGUNAKRakel, Ana, Amaia, Rakel, Vero, Cris, Ainhoa eta
Amaia
Hernanin, 2019ko otsailaren 16an
Besarkada handi bat familiari.
-
// 82019-02-16 larunbataURUMEA
URUMEA bailarako ordezkarigazteenak izango dira Iker Zu -rutuza
eta Borja Tejedor herna-niarrak, probintziako finaletan.Bigarren
izan ziren Hernanikokanporaketan, Txintxua hotele-an, eta
beteranoen kontra gal duzuten finala: «karta onak edobe te rania
izan ote zen? Dene tikpixka bat. Beteraniak beti la -gun tzen du
horrelakoetan»,kon tatu dute bi gazteek.
Edozein kasutan, finalerairis tearekin pozik dagoeneko:«esan
ziguten, finalista izandabi bikoteak geundela sailkatuta
Gipuzkoakora, eta beraz, lasaihartu genuen finala. Ordurakopar
tida asko ziren jokatutako-ak, eta dagoeneko nahiko ne ka -tuta,
katxondeoan jokatu ge nu -en finala bi bikoteek, presiorikgabe»,
diote.
Izan ere, Gipuzkoakora sail-katzearekin «pozik» zeuden Zu
-rutuza eta Tejedor: «egunpasajoango gara Zaldibiara,
ondopasatzera. Eta ea zorte pixka batdaukagun han. Partida ba
tzukjokatu, eta karta onak to ka tuzgero, saiatuko gara zerbaitgehi
ago egiten». Hori bai, urruti
iristeko presiorik ez dau kate,eta ez dijoaz «ezer be rezirik
egi -teko asmoarekin».
«Esaten dute aurrenekoanzortea izaten dela... Ea aurreraino
iristen garen!»Hasiberriaren zortea da, bi her -naniarrek espero
dutena: «la -gu n artean jokatu izan dugubiok, soziedadean eta;
baina bi -ko te bezala, ia inoiz. Ez dakit ezote den aurreneko
aldia izan...»,kontatu du Zurutuzak: «esatendute aurrenekoan zortea
izatendela... Ea aurreraino iristen ga -
ren, orduan!».Gainera, herriko mus txa-
pelketetan bai, baina horrelakotxapelketa batean aurrenekoaldia
zuten biek: «ez zaigu gaiz-ki atera estreinaldia. Osti
raleanbertan, kanporaketaren egune-an, jakin genuen joka tze
koazela; eta animatu egin ginen,elkarrekin apuntatzera».
Aurretik bikote bezala ez ari -tu arren, ondo moldatu zirenbiak,
elkarrekin: «hiru partidajokatu genituen guztira, etakartak
tokatuta eta lasai joka-
tuta, ondo aritu ginen», diote.Jokatzeko modua,
gutxienekoaomen... «Ez dakit ba nik, buruaskorekin jokatzen
dugun!», dioZurutuzak: «Borja akaso segu-ruagoa da, eta niri
gehiago gus-tatzen zait arriskatzea. Bai nahorri buruz ez genuen
hitz egin,jokatzen hasi aurretik. Bakoi -tzak, nahi zuen bezala».
Azkenbatean, «trago bat hartu, jokatueta ondo pasatzea» zu ten
hel-burua, kanporaketa jo ka tzeraanimatu zirenean; «eta ondoatera
zitzaigun». yy
EZ dira hasiberriak musean,Garikoitz Pascual eta JoxemiAyerbe;
ezta bikote bezala ere:«betidanik ezagutzen duguelkar, koadrilakoak
gara, etaaskotan aritu gara elkarrekinmusean», diote. Hori horrela,
ezda harritzekoa, bikote bezalaprimeran moldatzea: «ez dau -ka gu
ohiturarik keinurik egite-ko, baina begirada batekinuler tzen dugu
elkar, askotan»,nabarmendu dute.
Bikote ona osatzen dutela,orain bi urte ere erakutsi zuten.
Izan ere, aurten bezala, Her na -niko kanporaketa irabazi
zutenorduan ere: «Aralar tabernanjokatu zen, eta irabazi egin ge
-nuen. Joan den urtean ez zenkanporaketarik jokatu Herna -nin.
Beraz, gure kasuan, bialdiz jokatu, eta bietan irabazidugu.
Efektiboak bagarela esandaiteke, behintzat».
Aurtengo kanporaketan, au -rreneko partida izan zen, bera -iei
gehien kosta zitzaiena: «gerokarta onak tokatu zi tzaizkigun,eta
haiek agindu zu ten, baita
finalean ere». Eta azaldu dute,gustora aritu zirela
finalean:«par ti da hori polita izan zen, bibikoteak Gipuzkoakora
sailka-tuta geun denez, umore ederre-an aritu ginelako».
«Jakinda zer topatuko dugunGipuzkoakoan, gogotsu
goaz»Gipuzkoakoan duten esperien -tzia, lagun izango dute Zaldi bi
-an: «Ibarran aritu ginen orainbi urte, eta sekulako esperien -tzia
izan zen guretzat. Hura zerzen ezagutzeko balio izan zigun.
Eta aurten, jakinda zer topatu-ko dugun, gogotsu goaz. Gaine
-ra, ikusita formatua aldatukodutela, eta lau bikoteko mul -tzotan
ariko garela hasieran,gutxienez hiru partida ziurta-tuta dauzkagu».
Edozein kasu-tan, ahal duten urrutien iritsinahi dute: «ondo
pasatzea dahel burua, baina ahal den urru-tien iritsi nahi dugu,
eta posible
bada, finala irabaztera joangogara. Musean ez bazaizu gus-tatzen
irabaztea...».
Eta saltsa ere jarri nahi izandu Garikoitzek: «loiolatarra
daJoxemi; eta ni ere bai, izatez,baina 20 urte daramazkit Her
-nanin bizitzen. Txispa jartzekoona da hori, bi loiolatar
izangogarela Hernaniren ordezkari,Gipuz koa ko finalean!». yy
Probintziako finaletan, bailarako lau bikoteBIGARREN fasean
sartu da Eus -kal Herriko Mus Txapelketa, etaprobintziako finalak
jokatukodituzte datorren larunbatean,otsailaren 23an.
Horrela, Gipuzkoako eta Na -
farroako finaletan ariko dira,Urumea bailarako muslariak.Juanito
eta Iban Eskudero aita-seme goizuetarrek, Iruñan dau -kate zita,
Alde Zaharreko Arra -no elkartean, goizeko 08:30etan
hasita. Eta Zaldibian ariko dira,beste hiru bikoteak:
HernanikoGari koitz Paskual eta JoxemiAyer be, eta Iker Zurutuza
etaBorja Tejedor; eta EreñotzukoJoxan eta Hodei Egaña aita-se -
meak. Arratsaldez jokatuko di -tuzte partidak
gipuzkoarrek,15:00etan hasita, ZaldibiakoHerri Antzo kian.
Haietakoren bat Euskal He -rriko finalera iritsiko ote? yy
Gipuzkoako etaNafarroako finalakjokatuko dituzte,gaur
zortzi.
Garikoitz Pascual eta Joxemi Ayerbe.
z EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA
«Keinurik ez; begirada batekinulertzen dugu elkar»Bigarren aldiz
irabazi dute Hernaniko kanporaketa, GarikoitzPascualek eta Joxemi
Ayerbek: «Zaldibian, ondo pasatzea izango dahelburua; baina posible
bada, finala irabaztera joango gara».
z HERNANI GARIKOITZ PASCUAL ETA JOXEMI AYERBE
Borja Tejedor eta Iker Zurutuza.
«Ez dakit ba, buru askorekinjokatzen dugun!»Bigarren izan ziren
Iker Zurutuza eta Borja Tejedor, Hernanikoan:«jakinda dagoeneko
sailkatuta geundela Gipuzkoako finalerako, lasaiaritu ginen denak
finalean, katxondeoan», kontatu dute.
z HERNANI IKER ZURUTUZA ETA BORJA TEJEDOR
-
// 9 2019-02-16 larunbata URUMEA
BIAK etxe berekoak, Portolokoakizanda ere, gutxitan aritu
diraelkarrekin musean, Juanito etaIban Eskudero aita-semeak. Mu -se
ra ko ohituraik ez dute falta,batak zein besteak, baina lagu-nekin
aritzen dira gehienetan.
«Aurreneko aldietakoa» zu -ten bikote bezala, Euskal Herri -ko
Mus Txapelketaren kanpora -keta, Goizuetan: «joan den ur -te an
Alain Goizueta lagunarekinaritu nintzen ni», dio Iba nek,«eta
aurten ere berarekin ari -tzekoa nintzen. Baina azkeneanezin izan
zuen, eta elkarrekin
apuntatu ginen aita eta biok».Eta ederki atera zitzaien!
Irabazi egin zuten elkarrekin:«aurten bikote gutxi xamar
izangara, sei bakarrik. Hala ere, ezgenuen espero irabaztea,
bainazortea alde izan genuen!», azal -du dute. Eta kontatu dute,
fina-la baino gehiago kosta zitzaiz-kiela aurreko
kanporaketak:«finalean nahiko erraz irabazigenuen. Aurreneko ustela
lortu,eta bigarrena irabaztear ginela,ezustean galdu genuen
ordagobat. Baina azkenekoan, kartaonak etorri zitzaizkigun
berri-
ro. Finala baino, aurreko parti-dak izan ziren zailagoak».
«Jokatzeko modu desberdina»,Juanitok eta IbanekIrabazterik ez
zuten espero...eta elkarrekin hain ondo mol-datzerik ere ez, azaldu
dutenez.«Espero baino hobeto moldatuginen. Jokatzeko mo du
desber-dinak dauzkagu biok... Segu ras -ki horregatik moldatuko
ginenhain ondo!», diote. Izan ere,Jua nito aita nahiko segurola
dajokoan, eta Iban semea, be rriz,gehiago arriskatzea gus
tatzen
zaion horietakoa.Desberdin jokatuta ere, mus
jokalari trebeak direla eraku -tsita daukate biek. Juanitokira
bazi izan du Goizuetako txa-pelketa, eta Ibanek, joan denurtean,
Goizuetako kanporake-ta ira bazi bakarrik ez, EuskalHerrikoan oso
urruti iritsi zen,Alain Goizuetarekin: Nafa rroa -ko finala
gainditu, eta EuskalHerriko 128 muslari onenenartean aritu ziren,
final haun-dian. Bertan, ligaxkako hirupartidak irabazi, eta 32
onenenartean sartu ziren, gerora txa-peldun izanen zirenen
kontra
galtzeko azkenean. Iazko balen -tria errepikatzerik ez du
esperoIban Eskuderok, eta horretarakopresiorik, behintzat, ez du
sen-titzen. Baina behin Nafa rroakofinalera iritsita, ahal den
urru-tien iritsi nahi dute: «saiatukogara goizeko
kanporaketetatikaurrera egiten, eta arratsalde-koak jokatzeko
sailkatzen».
Hasierako plana, edozeinkasutan, egun polita pasatzeaizanen
dute: «eguna pasatzerajoanen gara Iruñara, eta aurre-ra egiten
badugu, primeran.Baina bikote pila bat gara, etazaila da», diote.
yy
GABONETAN jokatu zuten kan-poraketa Ereñotzun, abendua-ren 23an,
Irrintzi tabernan.Bai larako aurreneko kanpora-keta izan zen, eta
Joxan etaHodei Egaña aita-semeak, bai-larako aurreneko
sailkatuak,probin tziako finaletarako.
Beraiek nagusitu ziren, be -deratzi bikoteren artean:
«hirupartida jokatu genituen, eta fi -nala erraz irabazi
genuen,Pello eta Jabier Oskozen kon-tra, kar ta onak etorri
zitzaizki-gun eta», azaldu dute.Finalean bakarrik ez, kanpora-keta
osoan izan zu ten zorteona, beraiek diotenez, eta«kar ten
laguntzarekin» lor tuomen zuten pasea.
«Seguru jokatzea gustatzenzaigu bioi»Askotan aritzen dira
museanelkarrekin: «astean behin jo -
ka tzen dugu, elkartean; etaho rre kin nahiko. Baina
txapel-ketarik apenas jokatzendugu». Joan den urtean bai,jokatu zu
ten Ereñotzuko kan-poraketa, baikoitzak lagunbanarekin: «orduan ez
ginenhain urruti iritsi, aurten hobe-to atera zai gu. Baina
tokatzenden egunaren arabera da».
Jokatzeko moduan, antze-koak dira Joxan eta Hodei:
«seguru jokatzea gustatzenzai gu bioi. Eta gauzak
ondodijoazenean, ondo moldatzengara; baina gaizki dijoazene-an...
el ka rri aguantatzea besteerremediorik ez daukagu!».
Orain, Zaldibiara, «egun ez -berdin bat pasatzeko asmoz»joango
dira, baina helbururikez diote jartzen bere buruari:«bazkaldu, eta
partida batzukjokatuko ditugu behin tzat!». yy
Joxan eta Hodei Egaña, erdian, Ereñotzuko kanporaketa irabazi
ondoren.
«Gauzak ondo dijoazenean bai,ondo moldatzen gara...»Joxan eta
Hodei Egaña aita-semeek irabazi zuten Ereñotzuko kanporaketa,
«kartek lagundu» egin zietelako. Antzekoak dira musean,seguru
jokatzea gustatzen zaie. «Egun desberdin bat» bizitzera joangodira
Zaldibiara, datorren larunbatean.
z EREÑOTZU JOXAN ETA HODEI EGAÑA
Iban eta Juanito Eskudero aita-semeak.
«Polita izan da elkarrekin irabaztea, gutxitan jokatu dugu
bikote bezala»Goizuetako kanporaketa irabazi zuten Juanito eta Iban
Eskudero aita-semeek. «Espero baino hobeto» moldatu ziren
elkarrekin: «desberdinjokatzen dugu... horregatik moldatuko ginen
ondo!».
z GOIZUETA JUANITO ETA IBAN ESKUDERO
-
// 102019-02-16 larunbataASTIGARRAGA
«Astigarraga herri gaztea da eta beste euskaldunenardura
berdinak dituzte; prekarietatea eta etxebitza»
«GAZTERIA funtsezko ardatzbat da», adierazi zuen
UrkiriSalaberriak, Astigarragan eginden Gazteria Plan
berriarenDiagno siaren aurkezpenean.Asti garragan egin zen
azkena1990 urtekoa da eta gaur egun-go gazteen errealitatera
hurbil-du eta hobeto ezagutzeko, geroplanak abian jartzeko,
beha-rrezkoa ikusi du Udalak.
Honela, Aztiker Ikerketasozio logikoan espezializatuta-ko
kooperatibarekin kontaktu -an jarri eta diagnosia egitekoes katu
zaio Mikel Arostegi gaz-teri teknikaria eta Gaztelo ka -leko
langileen elkarlanarekin.Ostegunean aurkeztu zu tenlana.
Aztikerreko Xabier Lukekeman zituen datuak. «Hiruadin tartean
banatu ditugu (12-17, 18-25 eta 26-35 urte) galdeke-tak eta maila
kuantitatiboan(datuak lortuz) eta kualitatibo-
an (elkarrizketak eginez)».Emaitzek datu esanguratsu
batzuk utzi dituzte. Kuan ti ta -tiboki kontuan hartu beharomen
da Astigarraga, Euska -direkin alderatuz, askoz erehe rri gazteagoa
dela. Pira mi -dea asko zabalagoa da gazteenadin tartean. Biztan
leria erebi koiztu egin da azken bihamar kadetan. «Horrek esanna hi
du hurrengo bi hamar -kade tan gazteek protagonismohaundia edukiko
dutela he -rrian eta herria oraindik eregehi ago haziko da»,
adierazizuen Lukek.
Antzekotasunak EAErekinKualitatiboki ordea Astiga rragaeta
Euskal Auto nomi Erki -degoaren artean antzekotasu-nak askoz ere
haundiagoakdira. «Euskerari dagokionezgazteenak dira gehien erabil
-tzen dutenak, baina gazteek,
batez ere 18 urtetik gorakoek,gehiago ezagutu arren gutxia-go
erabiltzen dute». Etxebizitzaeta lana dira gehien ardura -tzen dien
bi gai nagusiak.«Gainera jakitun dira lana eginnahi duten arlo
horretan pre-karietatea gero eta haundiagoadela eta horrek
emantzipazioanahi baino beranduago egingodutela».
Aisialdiari dagokionez, bi
adin tarte helduenetan Asti -garragan gune falta nabaritzendute
eta Donostia aipa tzen dahori aurkitzen duten lekubezala. «Musika
entzutea etazi nea aipatzen dituzte. Kiroljarduera ohikoagoa da
mutilenartean».
Arduratzen duen beste gaiakohesio falta da.
«Hazkundedemografikoari lotua dagokohesio falta. Bizikidetza ez
dago arriskuan, baina ez dagoduela urte batzuk zegoen kohe-sio
hori gazte eta helduen arte-an Astigarragan». Datu haueketa gehiago
kontuan hartutaUdalak Gaz teri Plana du abianetorkizunean. Auto no
mia etaemantzipazioa bultzatu, bizikalitatea hobetu, Udala
etagazteak hurbildu eta nortasunkolektiboa erdigunean
jartzeaproposatu zuen Lukek. yy
Udalak Gazteria Plana jarri du abian etalehendabiziko pausoa,
diagnosia, aurkeztudu Aztikerrren eskutik. «Euskera
gutxiagoerabiltzen dute eta herri kohesioa galdu da».
Xabier Luke Aztikerreko arduraduna, Uikiri Salaberria zinegotzia
eta Mikel Arostegi gazteri teknikaria.
z GAZTERI PLANA
Astigarragak CIOT nazioarteko kongresuan hartuko duparte, bere
paisaiaren ekintza plana ezagutarazteko
ASTIGARRAGAK Lurralde Anto la -menduaren Nazioarteko Kon
-gresuan parte hartuko du mar -txoaren 13, 14 eta 15ean San tan
-derren, Kantabriako Uni ber tsi -tateko kanpusean.
Zorione Etxezarraga alkateaizango da ordezkaria eta pasaden
ostegunean udaletxeanaurkeztu zuten CIOT kongresuaFUNDICOT-Lurralde
Antola men - du aren Profesioarteko el kar tekoRaoul Servert
lehendakari orde-arekin batera.
Bede ratzigarren kongresuaizango da eta lehenengo aldizparte
hartuko du AstigarragakoUdalak. Kongresua CantabriakoGobernuaren
eta Eusko Jaur la -ritzarekin batera antolatzen da.
«Nahiz eta Eusko Jaur la ri tza etaForu Aldundiak parte har
tu,aurreneko aldia da Eus kalHerriko udalerri batek par te har -
tzen duena» aipatu zuenServertek.
Guztira 98 txostengile egon-go dira Mundu osotik etorrita-koak.
Eta beraien artean Asti -garragaren proiektuak, paisaiaeta
lurraldearen antolamen-duaren inguruan, leku garran -tzitsua
edukiko du.
2015ean hasi zuen prozesuaSantiomendi-Landarbaso Pai -sa ia rako
Ekin tza Planarekin.«Nork esango zigun urte horre-tan hain ibilbide
oparoa egingogenuenik», aipatu zuen Etxeza -rragak. «Ikasi dugu
lurraldea-
ren ikuspegi berri bat proposa -tzen. Herri tarren
partehartzeaere ezinbestekoa da, eta dato-rren astean bertan saio
berribat dugu. Estrategia propioa daUdala rentzat eta udalerriaren
-tzat. Lankidetza bat egingodugu kongresuan. Erronka etaohore
haundi bat da guretzat.Zer urrats eman ditugun azal-duko dugu,
kokatzeko gureburua txikitasunetik horrelakoitsaso zabalean.
Benetan poz-garria da honelako aukera iza-tea, Udalak egin duen
ahaleginhonek ekarpena egiteko auke-ra. Ekintza planarekin nolahasi
ginen, herritarrei zabal -tzea, partehar tzea... nola izandiren
erakutsiko dugu». yy
Santanderren egingo da martxoaren erdialdean eta Astigarragak
eman dituen urratsak erakutsiko ditu. «Ohoreeta erronka bat da,
gainera kontuan izanda Euskal Herriko lehenengo herria garela
partehartzen», dio alkateak.
z KONGRESUA
Raoul Servert eta Zorione Etxezarraga.
-
// 11 2019-02-16 larunbata ASTIGARRAGA
Azkoitiko Iraurgi eta Aiztondoabesbatzek, kontzertua gaur
AZKOITIKO Iraurgi eta Asti -garragako Aiztondo
abesbatzakkontzertua eskainiko duteelkarrekin, 19:30etan, gaurAndre
Mari elizan. IñakiMadagan eta Igor Arroyozuzendariek zuzenduko
dituzteguztira zortzi abesti. Doinudesberdinak entzungo dituzte
elizara hurbiltzen direnak. Javier Bustoren Lux fulgebi-
tekin hasiko dira eta ondoren-go kantuak abestuko
dituztejarraian hurrenez hurren: Ubicaritas (Ola Gjeilo); Oi
amaEuskal Herri (Benito Lertxundi-harmonizazioa L. Ondarra);Mary
did you know? (Clay
Aiken-Moldaketa Pentatonix);Bésame mucho
(ConsuelitoVelazquez-Moldaketa I. Gal -van); Alfonsina y el mar
(ArielRamirez); Mutil txaleko gorri(Junkal Guerrero) eta S'NaniBog
(Anonimoa 19garren men-deko ortodoxiako liturgia erru-siarra).
yy
Zortzi kantu abestuko dituzte elkarrekin Andre Mari
elizan,19:30etatik aurrera Iñaki Madagan eta Igor Arroyok
zuzenduta.
Añarbe enpresa uraren hornikuntzanegiten ari den obraren
aldaketak,Anuskako lanak luzatuko ditu
AZKEN egunetan ustekabekoasortu da Anuska inguruneanAñarbeko
uren horniketarenberriketan. Añarbek ohartarazidu, Kale Nagusia
perpendiku-larki zeharkatzen duen hodite-rian jarri den giltzak,
dardarakeragin ditzazkela eremuan,horregatik Kale Nagusia 51 zen
-bakiko hoditeria 20 metromugitu behar izan dute Anus kaaldera.
Hiru aste atzeratuko diralanak eta ur mozketa astelehen
gaueanObran egon den norabide alda-ketak, eguraldi txarrari
gehitu-ta, aurreikusita zegoena bainohiru aste gehiago atzeratu
ara-ziko ditu lanak. Gainera, obrakirauten duen bitartean, Anus
ka
parean dauden bi aparkalekuakezingo dira erabili, horietakobat
desgaitasuna dutenentzekodelarik. Oso posible da obrakauzoan dagoen
skate parkekotubo erdiari eragitea, eta beha-rrezkoa izan ezkero
kendu egin-go litzateke.
Gainera, astelehenean,23:00 etatik, astearteko goizeko06:00ak
bitarte ura moztuko da.
Kultur etxeko lorategia berrituko daAñarbeko obrak
aprobetxatuz,Astigarragako Udalak gauregungo kultur etxeko
lorategikobeheko aldea berrituko du.Lanek auzorako
irisgarritasunahobetuko du, eta aldi berean,lorategi-pasealekuko
elementudesberdinak elkartuko dira
ingurunearekin: udal gober-nuak lan egingo du hobetzekoondorengo
elementuak; espaloiestuak, ikusmenarentzat talkahaundia sortzen
duen harre-siak, hondakinentzako konte-nedoreak, lorategiko
errefuxak,bi eskailera, eta zementuzkohodi-erdia.
Argiztatutakoa eta irisgarriaden bide bat eraikitzea
ahalbi-detuko du obrak, atsedenerakoelementu desberdinekin.
Baitaere, bide berria eta Kale Na gu -siaren arteko eremua
birplan-teatuko da, eta elementu be -rriak ere gehituko zaizkie:
itxa-ron lekua, berritutako hiri al -tzariak, aisialdi gunea...
Bizilagunek aldaketen berriizan dezaten, laister bilera
batantolatuko da. yy
z KONTZERTUA
z UDALA
Iñude eta artzaien konpartsa bueltan da Astigarragan
ASTIGARRAGAN galdu zen ospa-kizun bat berreskuratuko
dutedatorren astean. Inauterienbuel tan iñude eta artzaienkon
partsa egoten da herri as -kotan eta herrian ere egingo daaurten
2002 eta 2012 urteenartean egin eta gero. Be reziaizango da, Asti
garragako Inau -teri igan dea: iñude eta ar -tzaien konpartsa
Astigar dan -tza taldeak antolatuko bai tuhu rrengo martxoaren
3an.
Ergobiako plazatik abiatukoda desfilea, goizeko 11:30etan,eta
herria zeharkatu ondoren,Joseba Barandiaran plazarairitsiko dira
ordubetera, eguer -diko 12:30etan. Bertan, plazadan tza saioa
eskainiko dute,herritar guztientzat.
Astigar taldeko dantzariekantzeztu eta dantzatuko duteiñude eta
artzaien paperean;baina kalejiran parte hartzea,irekia izango da,
garaiko jan -tziekin mozorrotuta, zenbaitpertsonaia irudikatuz.
Horre -ta rako, gainera, jantziak ba na -tuko ditu Astigarrek, nahi
du -ten guztientzat, bere egoitzan.
Antzerkiari laguntzeko, nos -ki, musikarik ez da
faltako:txaranga, danborrada, txistu-lariak, trikitilariak...
Azkeneko urteotan Goizue -ta, Oria eta Lantzeko
inauteriakAstigarragara ekarri ondoren,Astigarrek berreskuratu
nahiizan ditu iñude eta artzaiak,partehartze zabalagoa eskain -tzen
baitute. yy
z ASTIGAR DANTZA TALDEA INAUTERIAK
Martxoaren 3an izango da, eta kalejiranateratzeko, jantziak
utziko ditu Astigarrek.
Azkoitiko Iraurgi Abesbatza Astigarragan egongo da gaur elizan
abesten.
Eremuan sortu diren dardaren ondorioz, hoditerian jarri den
giltzaKale Nagusia 51 zenbakitik 20 metro mugituko da Anuska
aldera. Odol ematea datorren
ostiralean egingo da
ASTIGARRAGAKO odol emaileekzita dute datorren
ostiraleanotsailaren 22an, 18:30etatik20:30etara, herriko
anbulate-gian. Odol emaileen elkartetikdei egiten die herritarrei
hur-biltzera, odola behar baita.«Odola ematea beste
batzueibizitzeko aukera ematea da.Emailearentzat une bat bainoez
da, baina gaixo askorentzatbizitza izan daiteke. Odol-emate
bakoitzetik hiru odol-osagai lortzen dira, berezko
aplikazioak dituztenak, etaesan dezakegu hiru gaixorilaguntzen
dietela. Dohaintza ezda izan behar tragedia edolarrialdiko
egoerekin lotuta,baizik eta eguneroko eta ohikoekintza izan behar
du gurebizitzan. Odola ezin da egin».
Elkarteak eskerrak emannahi dizkie, emaile guztiei,Asti ga rra
gako Odol EmaileenElkarteko Ordezkaritzak anto-latu du jarduera
hau, etaUdalak babesten du. yy
z ODOL EMATEA
Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etaraanbulategian izango da.
Odol emaileek zita berria dute datorren ostiralean
anbulategian.
-
// 122019-02-16 larunbataASTIGARRAGA
‘Oihaneko kuadrilla’animazio pelikula, gaur
ZINE saioa eskainiko da gaur,kultur etxean 17:00etan.
Etaaukeratutako pelikula, Oiha ne -ko kuadrilla (The Jungle
Bunch)izan da. Euskeraz emango daeta sarrerak 2 euro balio ditu.Ani
maziozko pelikula da.
Filmak txikienei balio onaketa garrantzitsuak erakustendizkie
eta, horien artean, hona-ko hauek nabarmendu behardira:
elkartasuna, adiskideta-suna eta taldearen indarra.Gainera, Indiana
Jones, Misión:
Imposible eta Rocky saga ezagu-nen erreferentzia
zinematogra-fiko dibertigarriak jasotzenditu. Oihanaren
bihotzeanbide gabekeriaren aurka borro-ka egiten duten
animalientalde baten historia kontatzendu. Maurice, tigre
boteretsuadela uste duen pinguinoa da.Alboan izango ditu
Juniorsemea, tigre-arraina, Miguel,gorila indartsu eta
maitagarria,eta Batricia, iluntasunari bel-dur dion saguzarra.
yy
z ZINEA
17:00etan hasiko da kultur etxean etaeuskeraz eskainiko da 2
euroan.
z HITZALDIA
‘Frustazioaren beharra’, osteguneanJuan Carlos Alonso
psikologoak ostegunean, 18:30etan, hitzaldiaeskainiko du herri
eskolako aretoan. Zer den frustrazioa eta moduegokian seme-alabak
hezteko beharrezkoa dela azalduko du. Gauregun, zergatik den hain
zaila ez esatea eta zein portaeren aurreanerabili behar den ere
argituko du. yy
z IKUSKIZUN MUSIKALA
Sarrerak salgai ‘Epa txiki’ ikustekoDemodé Quartet taldearen Epa
Txiki ikuskizun musikala ikustekosarrerak salgai daude. Musika
umorea eta, beti bezala, abesti tradi-zionalen bertsio harrigarriak
dira. Datorren igandean, otsailaren 24aneskainiko da kultur etxean,
17:00etan. Sarrerak salgai daude 2,5eurotan haurrentzat eta 5
euroan helduentzat. yy
Kilometroak erosi eta laguntzaileegiteko aukerak zabalik
daude
KORRIKA 2019 apirilaren 13kogoizaldean pasako da Asti ga -rraga
eta Hernanitik eta dagoe-neko motoirrak piztu dira etagiroa
berotzen ari da.
Antolatzaileek, aditzeraeman zituzten pasa den
astean,harremanetarako bi deak, kilo-
metroak eskura tzeko etaKorrika laguntzaile
egiteko:[email protected],edo
[email protected] kontaktuan jartzeko helbi-de
elektronikoak.
Horretarako epea zabalikdago, eta aurtengo Korrikaren
kamixetak, bixerak, pinak...eskuragarri daude dagoeneko,AEKren
euskaltegietan. Aur -tengo leloa Klika da eta, aukerabat erakusten
du; «klik egiteaaukera bat delako. Eta euskera-ren alde egitea ere,
au kera batda» diote antolatzaileek. yy
z KORRIKA 2019
Apirilaren 13ko goizaldean pasako da Astigarragatik eta
kontaktuan jartzeko helbidea ‘[email protected]’ da.
Agustin Otxotorena Zipoitzako hitzaldian.
Agustin Otxotorenaeta VenezuelaAgustin Otxotorenak 20
urtedaramatza bizitzen Venezuelaneta azken hilabeteetako
gertaereninguruan hitzaldia eman zuenZipotzan. Aberri
hegoamerikarrakazken hamarkadetan izan dueneboluzio politikoa ere
aztertuzuen hitzaldian. «VenezuelaEstatu Batuetako
inperialismoa-ren jomugan dago eta estatukolpe baten aurrean
gaude.Estatu Batueri aurre egiten dio-nak blokeo ekonomikoa
jasatendu Kuba eta azken urteetanVenezuelari gertatzen ari
zaionbezala. Mendebaldeko herrialde-ek jarraipena egiten diote».
yy
z HITZALDIA
-
// 13 2019-02-16 larunbata ASTIGARRAGA
Euskadi aurrena jardunaldi batenfaltan, Espainiako Kopan
JAIME Romero seigarren etaTelmo Semperena hamaikaga-rren daude
sailkatuta pistakoEspainiako Kopan. Bigarren jar-dunaldia korritu
zen MadrilgoGala pagar belodromoan eta biastigartarrak Euskadiko
selek-zioarekin aritu ziren.
Tempo, scratch eta puntua-ketan korritu zuten larunbataeta
igandean. Romero hirufinaletara sailkatu zen eta hiru-garren,
hamargarren eta lauga-rren amaitu zituen, hurrenezhu rren. Telmo
tempo eta pun-tuaketako finaletan aritu zen
eta hamabosgarren eta zortzi-garren geratu zen.
Selekzioka,jardunaldi baten faltan, Eus -kadik irabazi zuen Galapa
ga -rren Madrilen aurretik. Orainlehendabizi dau de sailkapene-an
Balear irlak eta Valentziarenaurretik. yy
z TXIRRINDULARITZA
Jaime Romero seigarren dago sailkatua eta Telmo
Semperenahamaikagarren Galapagarreko bigarren jardunaldia eta
gero.
z KIROL TABLA ASTEBURUKO PARTIDUAK
z XAGUXAR
Ludoteka arratsaldez irekiko da gaurXaguxarrek antolatuta,
16:30etatik 18:00etara tailerrak, eskulanak,jolasak... antolatuko
dira gaur 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat kul-tur etxean
ludoteka irekian. yy
z MUSIKA ESKOLA
Ikasle helduen entzunaldia, ostiraleanIkasle helduen musika
taldeek otsailaren 22an, ostiralean, entzunal-dia eskainiko dute,
Norberto Almandoz musika eskolan, 20:00etan.Sarrera irekia da.
yy
z GAZTE LOKALA
Eskalatzera irteera eta sukaldaritzaAsteburu honetarako bi
ekintza antolatu dituzte gazte lokalekoek.Gaur eskalatzera irtengo
dira eta bihar sukaldaritza tailerra antolatuda, Indiako
janariekin. yy
z GURASOLAGUN
Beste saio bat, datorren osteguneanGurasoek elkarrekin euskeraz
ari tzeko, Gurasolagun saioa egingo daostegunean, 16:45etatik
aurrera ikastolako jangela txikian. Izenaeman behar da aurretik:
943 33 50 64 edo [email protected]. yy
z PRESO ETA IHESLARIAK
Astelehenean elkarretaratze berriaAstigarragako preso eta
iheslarien senideek gogorarazi dute astero,astelehenarekin
elkarretaratzea egiten dutela Joseba Barandiaranplazaren parean,
iluntzeko 20:00etan. Etzi ere halaxe egingo dute. yy
z MUNDARRO
Iraupen eskia familian egiteko aukeraMundarrok iraupen eski
jardueraz familian gozatzeko Somportera irte-era antolatu du,
martxoaren 9 eta 10ean. Otsailaren 28a arte kirol-degian edo
[email protected] webgunean eman daitekeizena. Martxoaren
1ean, 16:00etan, bilera egingo da kiroldegian irte-eraren
xehetasunak argitzeko. Familientzat prezio bereziak daude etakotxe
partikularretan joango dira. yy
Ez da partidu erraza, Mundarrokgaur Billabonan jokatuko
duena
ASTEBURU garrantzitsua izangoda Mundarroko futbol taldeen -tzat.
Erregional Preferentekotaldeak Billabonaren kontrajokatuko du gaur,
15:30etan,Arratzainen. Aurreko astean2019ko lehenengo
garaipenalortu zuen etxean eta orain bidehorretatik jarraitu nahi
dute
aurkari zuzen baten aurka. Mundarro, hirugarren, eta
Billabonaren, bosgarren, artekopuntu aldea seikoa da.
Bost partidu jokatuko diraZarkumendeginAsteburuan zehar Zarkumen
-degin bost partidu jokatuko dira
eta garrantzitsuena jubenilenada. Lider daude ohorezko mai-lan,
bigarrenarekiko bost pun-tuko aldearekin. Gaur, 15:30etanjokatuko
dute Mariñoren kon-tra, eta irabazi ezkero lidertzasendotuko
lukete. Igoera posibleda eta gaur irabaztea pausohaundi bat. yy
z FUTBOLA
15:30etan jokatuko du Billabonako Arratzainen; ordu
bereanZarkumendegin, jubenilak Mariñoren kontra lidertza
sendotzera.
Euskadiko selekzioko txirrindulari gazteak eta ordezkariak
Galapagarren. Tartean, Semperena eta Romero, eskuinaldean.
Neskak liderraren kontra, kiroldegian
MUNDARROKO neskek aurkarigogorra edukiko dute gaur,16:00etan,
kiroldegiko pistan.Zast neskak liderrak egingo dubisita eta partida
bakarra galdu
dute denboraldi osoan. Azke -neko bi partiduak irabazi dituz-te
astigartarrek, eta estu nahidituzte hartu aurkariak.
Muti lek, berriz, Donostian
jokatuko dute, gaur, 20:00etan,Benta Berriko kiroldegian.
AldeZaharra da lehiakidea, eta asti-gartarrak dira partidua
irabaz-teko faborito. yy
z SASKIBALOIA
16:00etan hasiko da partidua. Mutilak, berriz, Donostiako Alde
Zaharraren aurka ariko dira, 20:00etan, Benta Berrin.
-
// 142019-02-16 larunbataGOIZUETA
Hodei magoaren magia, inauterien xarmaeta zinea, apirilera
bitarteko agendan
BIGARRENEZ kaleratu du Goi -zuetako Udalak, herriko
kulturagenda; oraingoa, otsaila, mar -txoa eta apirileko ekintzei
da -gokiena. Eta hiru hilabete haue -tarako, bost zita jarri
dituzte.
Datorren astean izanen daestreinakoa, ostiralarekin, etamagia
ikuskizuna ekarrikodute Goizuetara: Hodei Magoakonpainia etorriko
da, eta uda-letxeko ganbaran eskainiko dusaioa Hodei Domingo
magoak,Leire Tejero eta Erik Aldazenlaguntzaz. Hiru gazte
nafarrekosatzen dute konpainia.
Ordu magikoa emanaldiaizanen da eskainiko dutena,arratsaldeko
18:30etan hasita,adin guztietako herritarrentzat.
Inauteriak, hiruhilekoarenzita garrantzitsuenaBaina ekintza
bereziak ez, urte -roko zita bat izanen da aurtenere, hiruhileko
honetako ga -rrantzitsuena: inauteriak. Mar -txoaren 3tik 5era
ospatuko di -tuzte goizuetarrek, eta hilaren9an eginen dute Kontuen
Eguna.
Bi aste besterik ez dira ge ra -tzen inauterietarako, eta
beraz,oraindik morrozorik prestatu ezduenak, badu pentsatzen
has-teko garaia! Ohiko egitarauarijarraituta, gaztetxoen Zahagi
Dantza aterako da igandean; etaafaria eginen dute mozorroek,egun
horretan, hurrengo goi-zean ateratzeko, baserriz base-rri.
Asteartean, berriz, he rri kokaleetan ibiliko dira mozorro-ak
goizean, eta Zahagi Dantzaaterako da arratsaldean.
Bi pelikula eta karaokea,martxoan eta apirileanEta behin
inauterietako festagiroa atzean utzi eta kontuakeginda, azkeneko
hiru ekintze-kin borobilduko dute kulturagenda, martxoan eta
apirile-an. Zehazki, bi pelikula jarrikodituzte udaletxeko
ganbaran,eta karaoke saio bat ere anto-latu dute bertan.
Martxoaren 10ean jarrikodu te aurreneko pelikula, arra -tsaldeko
18:30etan, nerabe etahel duentzat: Campeones. Adi -men urritasuna
duten jokala-riz osatutako saskibaloi taldebat da protagonista.
Ordu berean jarriko dutebeste pelikula ere, apirilaren14an,
hilabetea ixteko: Erremen -tari, 16 urtetik gorakoentzat.
Eta karaokea, martxoaren16an egingo dute, arratsaldeko18:00etan
hasita, ganbaran ber -tan. Haur eta gurasoentzakoizango da irekia.
yy
Otsaila, martxoa eta apirilerako kultur agenda eman du aditzera
Goizuetako Udalak, eta inauterien lau egunekofestaz gain, beste lau
ekintza ere izanen dira. Aurrenekoa, magia ikuskizuna, datorren
ostiralean 18:30etan.
z KULTUR AGENDA OTSAILA-APIRILA
Erik Aldaz, Hodei Domingo eta Leire Tejero nafarrek osatzen dute
Hodei Magoa konpainia.
OTSAILAK 22Hodei Magoaren ikuskizuna: Ordumagikoa. Adin
guztietarako. 18:30etan,udaletxeko ganbaran.
MARTXOAK 3-5 ETA 9Inauteriak eta Kontuen Eguna.Prestatu zure
mozorroa eta atera kalera!
MARTXOAK 10Zinea: Campeones pelikula. Nerabeeta helduentzat.
18:30etan, udaletxekoganbaran.
MARTXOAK 16Karaokea. Haur eta gurasoentzat.18:00etan, udaletxeko
ganbaran.
APIRILAK 14Zinea: Errementari pelikula. 16 urtetikgorako
ikusleentzat. 18:30etan, udale -txeko ganbaran.
Antolatzaileak: Goizuetako Udala, KulturTaldea, eta Euskara
Zerbitzua.
OTSAILA-APIRILA KULTUR AGENDA
Lau familiaren bila, astebetez Lauroko ikasleak hartzeko
EREMU euskaldunetako fami-lietan eginen dute
egonaldia,astebetez, Lauro ikastolako gaz -tetxoek; eta
horretarako, bostudalerri aukeratu ditu UEMAk,Udalerri Euskaldunen
Manko -mu nitateak. Aukeratuen arteandago Goizueta, eta orain,
lauha rrera familiaren bila dabilUdala, ikasleak etxean
hartzekoprest egonen direnak.
Pazko astean izanen da ego-
naldia, apirilaren 22tik 28ra;eta gazte bat hartuko du, fami-lia
bakoitzak. Horren truke, 150euroko diru saria emanen dioUdalak
familiari, gaztearen ja -torduen gastuak estaltzeko.
DBH3 edo DBH4 mailakoseme-alaba izatea, baldintzaHarrera familia
izateko, horibai, zenbait baldintza bete be -harko dira. Hasteko,
familiako
kide guztiek izan beharko duteeuskaldunak, eta etxeko hiz-kuntza
ere, euskera izanen da.Gainera, soilik DBH3 edo DBH4mailan dagoen
seme-alabarenbat duten familiek izanen duteikasle bat hartzeko
aukera. Etanoski, gaztea hartzeko logelabat izan beharko dute,
edoadin bereko seme-alabarekinkonpartitzeko bitartekoak.
Harrera familiei, eskatuko
diete, gaztea bederatzi egunezetxean hartzeaz gain,
egunekojatorduak ematea. Eta gaztea-ren adin bereko
seme-alabari,eskatuko diote berarekin ibil -tzea, eta bere
lagunartean txer-tatzea bisitaria, egun horietan.
Loiun (Bizkaia) dago koka-tuta Lauro ikastola, eta UEMAeta Eusko
Jaurlaritzarekin ba te -ra jarri dute martxan proiektuhau, inguru
erdaldunetako gaz -
teek ezagutu ditzaten euskerazbizi diren ere muak, gero be ra
-ien inguru propioan euskera-ren erabilera areagotzeko.
Nahi dute konturatzea, posi -ble dela etxean, kalean eta ba -tez
ere lagunartean, euskerazaritzea. Proiektu pilotu honenemaitzen
arabera, UEMAk etaJaurlaritzak ikusiko dute, nolazabaldu daitekeen
beste eskolaeta udalerri batzuetara. yy
Bost udalerri aukeratu ditu UEMAk, Lauro ikastolako gaztetxoak
eremu euskaldunetako familietan hartzeko; etaGoizueta da horietako
bat. Pazko astean izanen da egonaldia, eta 150 euro emanen dizkio
Udalak familiari.
z UDALA
-
// 15 2019-02-16 larunbata URUMEA
Esperientziadun emakumea lan bila; etxeko lanak egiten, adineko
pertsonak zaintzen, bulegoak garbitzen etab. Deitu: 653 73 36
20
Esperientziadun andreak lan egingo luke adinekoak zaindu edota
lagun egiten eta garbitasunean. Ordutegia: 11:30-17:00. Deitu: 654
122 548
ZUBI-LANALan bila dabilen herritarrak bertan mezu bat jarri nahi
badu, astero jakinarazibeharko dio Kronikari; mezuan azaldu beharko
du zein lan mota bilatzen duen edozertarako eskaintzen duen bere
burua. Aldiz, lana eskaintzen dutenek, iragarkimerke gisa
argitaratu beharko dute lan eskaintza; eta Kronikak, Zubi-Lana
txokoanargitaratuko die, debalde.
Bi kasuetan, ostiral eguerdia baino lehen, iragarkiak
[email protected] helbiderabidali behar dira edo 943 33 08 99
telefonora deituta azaldu. Gehienez 235 karak-tere onartuko dira,
hutsuneak barne.
LAN-BILA
2019ko proiektu eta asmoakazaltzeko, Auzo Batzarra gaur
AUZO Batzarra egingo dutegaur Ereñotzun, urte hasierahonetan
egindakoak azaldu,eta 2019rako dauzkaten pro -iektu eta asmoen
berri ema-teko. Auzo Etxeko kultur are-toan egingo dute, eta goi
zeko10:30etan jarri dute hitzordua.
Landuko dituzten gaienzerrenda ere, aurreratu dute.Hasteko,
2018ko jarduerareneta diru kontuen laburpenaegingo dute. Eta
ondoren hel-duko diote, 2019 urterako pro -
iektu eta asmoak azaltzeari.Aurtengo aurrekontuari bu -ruzko
azalpenak ere emangodituzte, bertan.
Olak Auzo Elkartearenjarduera eta aurrekontua erelanduko dute
batzarrean, etaonarpena ematea bozkatukodute. Eta azkenik, Auzo Uda
-lerako hauteskundeei buruzariko dira; maiatzaren 26anizango dira,
aurten. Eskarizerrenda izango da, gai orde-neko azkeneko
puntua.
«Komenigarria litzateke,ahalik eta auzotar gehienelkartzea
batzarrean»Auzo Udaletik azaldu dutenez,«komenigarria litzateke
aha-lik eta auzotar gehien elkar -tzea batzarrean, ikusita
gaiekauzoarentzat daukaten inte-resa». Horregatik, auzotarreieskatu
diete batzarrera azal -tzeko; eta horrekin batera,bai ta abixua
pasatzeko ere,ba tzarrera joateko interesaizan dezaketen guztiei.
yy
Goizeko 10:30etan jarri dute hitzordua, Auzo Etxeko
kulturaretoan. Auzo Udalerako hauteskundeei buruz ere ariko
dira.
z EREÑOTZU AUZO UDALA
Lehengo zabortegiaren tokian,makina bat zuhaitz berri
AURTEN ere ez diote huts egi-nen, Xalto eskolako
ikasleek,zuhaitz berriak landatzekozitari. Datorren
asteazkeneaneginen dute landaketa peda-gogikoa, eskolak eta Goizue
-
ta ko Udalak elkarlanean; etalehengo zabortegia zegoengunera
joanen dira, autobu-sean. Eskolako 70 haur ingu-ruk hartuko dute
parte, eta be -raz, makina bat zuhaitz berri
landatuko dituzte, zabortegizaharraren inguruetan, Go -ros tingo
pistaren sarreran.
Landaketa lanak bukatu-ta, oinez abiatuko dira alda-pa behera,
herrira bueltan. yy
Landaketa pedagogikoa eginen dute datorren asteazkenean,Xalto
eskolako 70 ikasle inguruk eta Goizuetako Udalak.
z GOIZUETA XALTO ESKOLA ETA UDALA
Martxoaren 16an izanen da urtekobatzarra, bazkide berriak
onartzeko
URTEKO batzarrerako deial-dia egin du Umore Ona elkar-teak:
martxoaren 16an izanenda, elkartean bertan, arratsal-deko
17:00etan, au rreneko de -ialdian; edo ordu erdi beran-duago,
17:30etan, bi ga rrenean.
Sei puntuko gai ordenaprestatu dute, eta batzarreanbertan emanen
zaie onarpe-na, elkarteko bazkide berriei.Hain justu, gaur da
azkenekoeguna, bazkide berriak apun-tatzeko. Horretarako,
elkar-
tera jo behar da, eta bi bazki-deren babesa behar du, baz-kide
berri bakoitzak.
Komisio berriaren aukeraketa, batzarreanBatzarreko bosgarren
puntuaizanen da bazkide berriena;eta aurretik, gai garrantzi -tsuak
landuko dituzte. Au rre -ko batzarraren akta irakurrieta onartu
ondoren, 2018kome moria, gastuak eta ba lan -tzea aurkeztuko
dituzte, eta
2019rako prestatu duten au -rre kontuari onarpena
emateabozkatuko dute.
Eta puntu horien ondo-ren, ko mi sio berriaren auke-raketa
landuko dute. Eskarieta galderena izanen da az -keneko puntua.
Jakinarazi dute, kontuakeskuragarri egonen direlaelkartean,
batzarra baino as -tebete lehenago; eta eguneanbertan ere izanen
dela auke-ra, horretarako. yy
Hilabete barru jarri du hitzordua Umore Ona elkarteak, etagaur
da azkeneko eguna, bazkide berriak apuntatzeko.
z GOIZUETA UMORE ONA ELKARTEA
Inauteriekin egunhaundia, gaur zortzi
DENA prest daukate aranoarrek,Inauteriak ospatzeko.
Urumeabailaran aurrenekoak izanendira, eta egun osoko festa
anto-latu dute, datorren larunbate-an; otsailaren 23an.
Puska biltzearekin hasikodute eguna zomorroek, Izer etaAlabier
trikitilarien laguntzaz;eta bazkaria eginen dute gero,Kontsejun.
Datorren ostegune raarte dago epea, apuntatze ko.
Arratsaldean, berriz, ZahagiDantza izanen da, eta hori
anto-latzeko, gaubela bat eginen dutedatozen egunetan,
gaztetxoekin.Zahagi Dantzaren ondoren, txi-kien desfilea izanen da
Maisu -e nean, Superheroiz jantzita,haur zein heldu.
Eta festa borobiltzeko, elka-
rrekin afaldu eta musika bere-ziaz gozatuko dute, OrkestriñaBand
Jazpanarekin dantzan. yy
Datorren larunbatean ospatuko dituzteInauteriak, Aranon,
Superheroiz jantzita.
z ARANO INAUTERIAK
Umore ederrean ospatuko dituzte aurten ere, Aranoko
inauteriak.
Inauteriak 2019Otsailak 23, larunbatal Puska biltzea, goizean,
Izer etaAlabier trikitilariekin batera.l Zomorroen bazkaria,
Kontsejun.Izenematea, otsailaren 21a arte.l Zahagi Dantza,
bazkalondoren.Gaubela bat eginen dute herriko gaz-tetxoekin,
beraiek antolatu dezaten.l Txikien desfilea, Maisuenean. Gaia:
Superheroiak. Helduei ere,Superheroiz janztea proposatu diete.l
Afaria: ohiko menua; aukera bega-noa izanen da, aurrez abisatuta.l
Afalosteko musika: Orkestriña BandJazpana. Atzoko eta gaurko
doinuak,dantzarako.
z GOIZUETA ERREMONTEA
Ansa II urnietarrarekin gaur, ZubiriAste honetako bigarren
partidua jokatuko du gaur, 16:00etanGalarretan, Aritz Zubiri
goizuetarrak. Ansa II urnietarrarekin ariko da,Matxin III eta
Agirrezabalaren kontra. Ostegunean, 23-30 galdu zuen. yy
-
Argitaratzailea: Dobera Euskara Elkartea Lan-taldea: A.
Arbelaitz, I. Goñi, L. Goñi, B. Los Arcos, A. Moreno, J. Osa, M.
Ramirez de Alda, L. Rekondo eta J. Zubitur. Egoitza: Larramendi 11
(Hernani) % 943 33 08 99 - 688 660 714. Eposta:
[email protected], [email protected], [email protected]
eta [email protected]. Lege gordailua: SS-1469-2018.
2019ko otsailaren 16a, larunbataUrumeako Kronika 6.662 zk.:::
www.kronika.eus :::
EGUR
ALDI
A Aldaketa gutxi, biharko. Hego haizeazakar ibiliko da, baina
ahulduz joangoda. Zerua urdin egongo da goizean, bai -na fronte bat
gerturatu, eta laino ba -tzuk sartuko dira. Min.10º / Max.18º
(e
uska
lmet
)GAUR BIHARGiro eguzkitsua izango dugu gaur ere, etahegoaldeko
haizea ibiliko da. Gainera,indartu egingo da gauean, bolada oso go
-gorrekin. Zerua garbi egongo da, goizetik.Min.10º / Max.18º
& TAXIAK: 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga)
UDALTZAINGOA: 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587
(Astigarraga)DYA: 943 464622 AUTOBUSAK: Garayar: 943 556658
Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948
514037ANBULATORIOA: 943 006666 - 943 203020 (Hernani) 943 33 56 44
(Astigarraga) JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 3311039 Egunez:
Castilla Urbieta, 7 (Hernani) 943 552941 Gauez: Aldabe Perkaiztegi,
8 (Antziola, Hernani) 943 336022
IRAGARKI MERKEAK
Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil.
Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak,herritik kanpo, txikia
etabar. Deitu: 655 715 943
Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta
makineria guztia prest. Bezerokartera haundia eta errentagarritasun
frogagarria. Deitu: 656 709 251
Salgai bi txakurkume ar, zoragarriak, BORDER COLLIE arrazakoak,
100 €-tan. Hilabete etaerdi dute eta denetik jaten dute. Harremana
696 773 161 (Whatsapp bidez)
Hernaniko familia batek pisua erosiko luke Hernanin. Deitu: 692
785 250 / 656 747 023Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia,
osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,
akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren
plaza, 4)
HAUSER & Wirth arte-galeriakHernaniko Chillida-Leku mu se
-oaren ateak irekitzeko ar du rahartu zuen 2017an, eta dagoe-neko
apirilean irekiko dutelairagarri dute. Ordura arte,ordea, izango
dira aukerakEduardo Chillida zenaren obra-rekin gozatzeko.
Aurreko astean, otsailaren7an, inauguratu zuten erakus-keta
berriena. Madrilen jarri duGuillermo de Osma galeriakEduardo
Chillida-Pilar Belzun ceFundazioarekin eta BilbokoCarreras Mugica
galeriarekinelkarlanean.
Martxoaren 27ra arte egon-go da bertan ikusgai, eta ondo-ren,
Bilbora lekualdatuko dute,aipatutako galeriara.
Ibilbide artistiko osoko, 30obra inguruDenera, 30 obra inguru
eramandituzte Madrilera; eskultura(burdinezko lanak,
altzairuzko-ak, marmolezkoak eta buztin-egosiz egindakoak, batik
bat),grabitazioa, collageak eta ma -rrazkiak, tartean. Ardura
dunekazaldu dutenez, Eduar do Chilli -
dak bere ibilbide artistiko oso -an zehar egindako lan
osoarenislada izango da, garai ezberdi-netako lanak egongo
baitira.
‘Tres I’ obra, nabarmendutaGaleriak ohar baten bidez azal-du
duenez, «Chillidaren lanean,materialak euskarri huts izate-ari uko
egiten dio; eta agenteaktibo bilakatzen du artistak, ha -rekin
elkarrizketan jarriaz. Elka -rrekin lan liluragarriak
sortzendituzte, beste euskarritan sor-tutakoekin oso
ezberdinak».
Ildo horretatik, Tres I lananabarmendu dute, 1952an bur-dinez
egindako lan aparta:«burdinezko hiru igitai hartueta espazioarekin
elkarrizketanjarrita eskultura bihurtzen
ditu». Donostiako Haizearenorrazia lanean errepikatu
zuenkonposizio hori, 1977. urtean.
Altzairuarekin eta burdinegosiarekin egindako lanak,ere
baiMonumentaltasunaren biladijoa, ordea, altzairuzko lane-tan. Hori
argi eta garbi ikusikoda erakusketako hainbat obre-tan. 1988ko
Topos, Estela VII dahorietako bat, baita Gure Ai -taren Etxea lana
ere; Gernikandagoenaren altzairuzko azter-lana izango da bertan.
Locma -riaquer VI (1989) izan da nabar-mendutako beste lanetako
bat,bereziki, artista asko asetuzuen lana izan baitzen:
xaflametaliko bat moztu eta geome-trikoki plegatu zuen
Chillidak.
Burdin egosiz egindako
obrak Frantziako Saint Paul deVence herrian sortutakoakdira;
pieza bakarrean uztartzenditu blokearen egoera bolume-trikoa eta
marrazki geometri-koa uztar tzen ditu, inzisioarenbidez edota
oxidoarekin batabestean inprimituz.
Papera ere, elementu aktiboAipamen berezia egin diotepaperaren
gainean egindakolanei; zirriborro izateaz harata-go, azterketa
estetikoa gara tzendu bertan. Bertan eraku tsikodira 50 hamarkada
buka erakoeta 60 hamarkada hasierakotintak; eskuen marrazki
ak;brearekin egindako collageak;baita grabitazioak ere. Az
kenhauetan, euskarria baino es -kul tura bihurtuko du
papera,bolumena emanez. yy
z ERAKUSKETA
Martxoaren 27ra arte jarriko dute erakusketa Guillermo de
Osmagalerian, Eduardo Chillida-Pilar Belzunce
Fundazioarekinelkarlanean. Gero, Bilboko Carreras Mugican ikusi
ahal izango da.
Eduardo Chillidaren 30 obrainguru ikusgai, Madrilen
‘Gure Aitaren Etxea’ lanaren estudio bat ikusi ahal izango da
Madrilen.«Chillidaren lanean,materialak euskarrihuts izateari
ukoegiten dio; etaagente aktibobilakatzen du».
Arga
zkia
: GAL
ERIA
GUI
LLER
MO
DE O
SMA