This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
AUZOA Orain Gontzal etxean dago. Seiak dira. Patinetea hartu eta kalera doa. -Ama, parkera noa jolastera! –esaten dio bere amari. Baina amak esaten dio: -Gero joango zara. Lehenago, joan arraindegira eta erosi arraina. Bidean, Gorka eta Izaskun daude eta galdetzen diote: -E! Nora zoaz hain arin? -Arraindegira noa, arraina erostera –erantzuten die Gontzalek. --Etorri gurekin! –esaten dio Gorkak. -Ez, orain ez. Gero joango naiz. Gontzal arraindegira heldu da eta dendariari esaten dio: -Emaidazu arrain hori, mesedez. Dendariak arraina hartu eta eman dio: -Hau arrain freskoa da. Tori!
Baina arraindegian ez daude bakarrik. Arraindegian katu bat dago, eta katuari ere arraina gustatzen zaio. -Umm! Zein arrain goxoa! –pentsatu du katuak. Gontzal parkera doa azkar. Arraina lurrean utzi du eta jolastera doa lagunekin. Baina, bapatean, katua erori da, arraina hartu du eta badoa jatera. -Kontuz! –esaten du Izaskunek. -Katu madarikatua! –oihukatzen du Gontzalek. Katuak arraina jan du eta hezurrak bakarrik utzi ditu. Gontzal oso triste dago eta etxera doa. -Ama, hemen dago arraina! -Ene! Zer da hau? Arraina, baina oso argala.
Larratxo auzoa, Altzan dago. Altza, Donostiako ekialdean kokatuta dago. Hogei milia pertsona baino gehiago bizi dira Altzan. Larratxo kalean hamahiru dorre daude, eta dorre bakoitzean hamahiru solairu. Ea hiru milia pertsona bizi dira Larratxo auzoan. Auzo honetan denda asko eta zerbitzuak daude: botikak, arropa dendak, postetxea, anbulategia… baita eskolak ere. Larratxon bizi diren haurrak, gure eskolara etortzen dira. Asko gustatzen zaigu Larratxoko parkera joatea. Parke honetan mahaiak eta eserlekuak daude, atsedena hartzeko. Umeentzak, txirristrak, zabuak, tirolina…daude. Non dago Larratxo auzoa?