Top Banner
BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU- EGUTEGIA
7

BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

May 09, 2023

Download

Documents

Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

Page 2: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

JON URIARTE GARCIA

2008an, balmasedan, eguzki erloju bat eraiki zuten, nahikobitxia dena . Egilea Manuel Gomez Arenaza izan zen.

Page 3: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

Harriz egindako eguzki erloju honek 70 tonako pisua eta 6metroko altuera du, eta hori dela eta, gaur egun nahikozaila da horrelako tamainako eguzki erlojuak ikustea.

Oso erloju bitxia da, ordua esaten digun bi zati dituelako.Alde batetik, goizerako eguzki erlojua daukagu. Egunsentieta eguerdiaren artean, eguzkia gorantz doan bitartean,erlojuko harriak osatutako kurba dela eta, itzala sortzendu eta honek , ordua adieraziz gain baita minutuak ereadierazten digu.

Beste aldetik, arratsalderako eguzki erlojua dugu. Eguerdieta ilunabarrean artean, beherantz doan eguzkiabegiratzerakoan, erloju harriak osatutako kurba gorantzdoan itzala sortzen du eta honek, goizeko eguzki erlojumoduan, ordua zein minutuak markatzen ditu.

Page 4: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

Argazki honetan, ordu bateanzehar dauden minutu guztiakadierazten dira. 2tik 3ra 12marra daude, tamainadesberdinekin. Handienak 2-koeta 3-ko marrak dira. Gerohaien artean erdian dagoena,ordu erdiak adieraztendituena. 2 tik ordu erdirakodistantziaren erdian, baduguhurrengo marra tamainaridagokionez, eta hau laurdenakadierazten dituzte. 2tik 3 rahorrelako 2 marra ikusdezakegu. Azkenik bosnazenbatzen dituzten marratxoakditugu. Marra txiki birenartean 5 puntu edo zulotxodaude, bakoitza minutu batadierazten duena. Puntubatetik bestera 1 cm-kodistantzia dago.

Nire kasuan, arratsaldean joan nintzenez arratsaldekoeguzki erlojuan egin nuen froga eta nire eskuko erlojua etaeguzki erlojuaren arteko aldea 2 ordu eta 10 minutukoa izanda gutxi gora behera. Baina, zer dela eta hain alde handiaerloju batetik bestera? Hona hemen erantzuna.

Page 5: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

Gure ordu ofiziala eguzkiak markatutako orduarekinkonparatuz aurreratuta dago, ordubete neguan eta bi orduudan hain zuzen ere. Horri esker ulertu ahal izango da,urteko edozein egunetan gure eskumutur erlojuek eta harrikoitzalek adierazten digutenaren arteko ezberdintasuna. Izanere, gure erlojuak beti egongo dira aurreratuta ordu batedo bi gehi analeman adierazitako minutu batzuk.

Baina, 6 metroko garaiera duen erloju bitxi hau, lehen esanbezala, ez du bakarrik orduak eta minutuak jartzen; Eguzkiegutegi bat da ere. Eguerdietan eguzkia aztertzean ikusikodugu zeruan hartzen duen gehienezko garaieran dagoela , etahori lortzeko ordu ofiziala egunero aldatuz doazela. Halaere, 365 egun eta ia laurden bat (gure egutegiko urtebetea) pasa ondoren, kokapenak errepikatzen direlaegiaztatu dezakegu. Urteko eguerdi bakoitzeko altuera etaordua kontutan hartuta, 365 puntuko eta “8” formako grafikoberezia lortzen da. Hori dela eta, erloju-eguteki honenegileak Balmasedako hainbat jai desberdin idatzi ditu “8”forma horretan. Forma horrek “analema” izena hartzen du etahori agertzen da harriaren alderdi kurbatuan zizelatuta.Grafiko horren ardatz horizontalean, gure erlojuekin

Page 6: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

alderatuta eguzkiak zenita lortzeko, aurrera edo atzeraegiten dituen minutuak irudikatzen dira. Horrela,Balmasedako ardatzaren ezkerraldera dauden datetan aurreraegiten du eta eskuinaldera dauden datetan, ostera, atzera.

Bestalde, ardatz bertikalean, udaberria eta udazkenahasteko momentuan bertan lortutako bataz besteko balioarenarabera, eguzkiak gainetik ( balio positiboak) eta azpitik( balio negatiboak) dituen graduak irudikatzen dira. Egunbatetik bestera, itzal horizontalak gora egiten duharriaren alderdi kurbatuan uda edo udazkenean eta beheraneguan edo udaberrian. Gainera, itzalak egunero analemadagokion datan mozten du eta egun horretan zenita lortzekoeguzkiak aurrera edo atzera egin dituen minutuak adieraztenditu.

Bitxikeri moduan, hainbat hiriren izena ( Paris, Bruselas,Gazteiz, Madrid eta Balmasedako )agertzen da eta jakindezakegu hiri batean dagoen ordu espezifikoa, nahiz etaBalmasedan eta Madriden, ordu berbera egon, haien arteanminutu batzuen diferentzia dago.

Baina horrez gain , bertikalki dagoen erlojuaz gain, badagoardatz horizontal batean kokatuta dagoen analema erlojubat. Elipsearen ardatz txikian zehar, iparralderantz abiatueta dagokion hilearen altueran jartzean, gure itzalakelpisearen ingurua zeharkatuko du, momentu horretanBalmasedan dagoen eguzki- ordua adieraziz.

Page 7: BALMASEADKO EGUZKI ERLOJU-EGUTEGIA

Neuk ere, froga egin nuen ea ordu egokia aterako zen ala ezjakiteko eta erantzuna hauxe izan zen:

Erlojuak 2 ordu gehiago markatzen ditu, baina lehen azaldusugun moduan, 2 ordu aurreratuta dago beraz froga ondoatera zen.