Top Banner
Kostaldeko bitxikeriak Mendiko ulua Desertu ezkutua Bi norabide: - Euskal Herriko Erlaitza - Flyshen paradisua bagitxin/k Munduari so Txile
16

Bagitxin/k

Mar 27, 2016

Download

Documents

Hilabetekari honetan, Euskal Herriko txoko ederrenen informazioa eta argazki bilduma zoragarri bat biltzen du. Horretaz gain, hilero munduko txoko ezberdin bat aurkezten digu. Honetan, Txile aurkezten digu.
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Bagitxin/k

Kostaldeko bitxikeriak

Mendiko ulua

Desertu ezkutua

Bi norabide: - Euskal Herriko Erlaitza

- Flyshen paradisua

bagit

xin

/k

Munduari so

Txile

Page 2: Bagitxin/k

bagit

xin

/k

Page 3: Bagitxin/k

AURKIBIDEA

3

hILABETEKARI HONEK, EUSKAL HERRIKO TXOKORIK EDE-RRAK ESKAINTZEN DIZKIGU. HILERO LEKU EZBERDINEIBURUZKO INFORMAZIO ETA ARGAZKI BILDUMA ZORAGA-RRI BAT AURKEZTEN DIZKIGU. BAINA EZ HORI BAKARRIK,MUNDUKO BESTE TXOKO EDER BATZUK ERE ESKAINTZENDIZKIGU. ALE HONETAN, ANDEEN ITZALPEAN KOKATU-RIKO TXILE ESKAITZEN DIGU

bagit

xin

/k

Satiagotik bertsotan--------------------- 4-5 or

Kostaldeko bitxikeriak------------------ 6-7 orGaztelugatxeko Doniene

Mendiko ulua-------------------------------- 8-9 orKakoeta, Prinioetako Amazonia

Desertu ezkutua---------------------------10-11 or

Bardeak, basamortua baino zerbait gehiago

Bi norabide----------------------------------12-13 orFlyshen paradisua eta Euskal Herriko Erlaitza

Munduari so---------------------------------14-15 orTxile, Andeen itzalpean

Ireki aldizkaria eta murgil zaitez gure herriko txokorik ederrenetan....

Page 4: Bagitxin/k

Txilen bizitzen igaro ditut

bost hilabete jadanik

ta ez da egon ikusi ez dudan

herrixka edo mendirik

nahizta ederra izan guztia

gogoratzen naiz oraindik

mundu osoan ez dago gure

herria bezalakorik

Eneritz Arzallus

Santiagotik...

Page 5: Bagitxin/k

Nork ez du maite bidaiatzea

behintzat ahal den neurrian

urrutikoak liluraturik

arreta jarriz berrian

baina une batez ohar gaitezen

begiratuz sorterrian

zenbat paisaia ta txoko eder

ditugun Euskal Herrian

Page 6: Bagitxin/k

Kostaldeko bitxikeriak

Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi

daiteke. Bakiotik lau kilometro ipar-ekialdera dago, eta udalerri horretakoa da Gaztelugatxeren

mendebaldeko erdia; ekialdeko erdia, berriz, Bermeokoa da.[1] Uhartetxoaren gorenean dagoen

baselizariGaztelugatxeko Doniene edo San Juan Gaztelugatxekoa[2] deritzo, eta Euskal Herriko

interesgune turistiko garrantzitsua da. 231 eskailera igo behar dira baselizaraino heltzeko.

Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Ho-

rrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da. Aipatzekoa da Oskorri euskal folk

talde ospetsuak leku honi buruzko Gaztelugatxe izeneko abesti ederra sortu zuela.

Doniene edo San Joan (Donibane bezalaxe, San Joanen euskal izenetariko bat zen Done Iba-

netik ei dator Doniene izena) Euskal Herriko santutegi garrantzitsuenetarikoa da. Aspalditik in-

guruko biztanleen eta arrantzaleen erromesaldien leku izan da. Katolikoek San Joanen jaiotza

ekainaren 24ean eta martirioa abuztuaren 29 ospatzen dituzte.Itsaso gainean dagoan gaztelua

dirudi harkaitz honek. Bi esangura eman leioz izenari: Gaztelu-hatx (haitza gaineko gaztelua)

bata eta Gaztelu-gatx (bertara heltzea gaitz daukan gaztelua) bestea.

Historiari dagokionez,Bizkaiko jaunak, 1053. urtean, Jakatik (Huesca) hurbil dagoen San Juan

de la Peña monasterioarieman zion santutegia. XVIII. mendetik aurrera, San Juan de Gaztelu-

gache erdal izenarekin ageri dira dokumentuetan, eta Doniene izen herrikoitzat[erreferentzia

behar] mantendu zen.

Gaztelugatxeko Doniene

6

Page 7: Bagitxin/k

Sutea

1978. urteko urriaren

10ean tenpluari su eman

zioten eta sakrilegio-egi-

leek santuaren burua

haitzetatik behera bota

zuten. Doniene Santute-

giko Zaintzaile Taldea

sortu zen horren ondo-

rioz, eta bi urte igarota

tenplua berreraiki zen.

Hegaluze saria jaso zuen

talde horrek.

Itsasaldea menderatzeko leku estrategiko ona da harkaitza. Izan be, historiak ba-

diosku, Gaztelugatxe erresistentziaren gotorleku bihurtu zala Gaztelako erregea Al-

fontso XI.aren inbasioari aurre eginez. Gaztelugatxen defendatu ziran 7 zaldun

bizkaitar (euren artean Juan Nuñez Larakoa, Bizkaiko jauna) euren gizonekin (Joan

Mendotzakoa eta Martin Arostegikoa bermeotarrak tartean zirela). Hilabete baino ge-

hiagotan jasan zuten armada ondo antolatu haren erasoa; azkenean, gaztelarrak,

apal-apal eginda joan beharra izan eban bere lurretara, setiatuta egozanek erakutsi

eben adorearen aurrean. 1334. urtea izan zen eta Gaztelugatxeren guda arloko orririk

distiratsuena idatzi zan.

BITXIKERIA

7

Page 8: Bagitxin/k

Mendiko ulua

Kakoeta, Pirineoetako Amazonia

Nafar Pirinioetara hurbildu gara oraingoan. Bi eguneko bideak, Kakoetako (Zuberoa) arroilan gora eginez, ia

2.000 metroko tontorretaraino eraman gaitu lehenik, Nafarroako mugaraino. Handik behera Belaguako aterpet-

xean topatu dugu atsedena. Gaua bertan egin eta bigarren egunean, berriro gora egin dugu mugaraino. Orain-

goan ordea, behera egiteko beste arroil bat aukeratu dugu, Holtzartekoa. Gorabehera dezenteko bidean, nekea

ahaztu egiten da arroilen ebaki ikusgarriei, udazkeneko basoen koloreei, belardi leunei eta Pirinioetako tontor

elurtuei begira. Zerua ere lagun izan dugu, goizeko lehen euri eta lanbroek eguzkiari egin baitiote bide; eta biga-

rren etapari ekin baino lehen ere, opari ederra egin digu zeruak.

Kakoetako aparkalekuan ekingo diogu oinez asteburu honetako ibilbideari. Baina abiapuntua kilometro batzuk

lehenago ipintzea ere komeni da: Atharratzen egin dugu geldialditxoa gosari legea egiteko, plazako okindegiko

croissant erraldoien aportazio kalorikoa beharrezkoa izango baitugu malda luzean gora flakiak jota bukatu nahi

ez badugu.

Gosalduta, Larraineko bidea hartu eta Kakoetako aparkalekura iritsi gara. Kakoetako arroil ikusgarria barrutik bi-

sitatzea merezi du, baina gaurkoan Infernuko zubia pasa eta bide hartan gora egingo dugu arroila ezkerrean

utziz (GR-10). Baserriz baserriko bidea ederra omen da, baina laino hertsiak ez digu metro gutxitara ikusten

uzten. Beti bide berari jarraiki, poliki-poliki eta lainopean ia 1.000 metroko desnibela gainditu eta Anhaouko lepora

iritsi gara. Atertu du, lainoa apurka badoa eta eskuinean Sarimendiko tontorra ikus dezakegu. Aurrean Ezkanto-

laren 1.511 metroak ditugu eta norabide hura da jarraitu behar duguna. Ezkerrera dugun pista hartu dugu eta

hura jarraituko dugu kilometro batean. Ondoren hegoalderantz hartuko dugu berriro, maldan gora eginez. Malda

8

Page 9: Bagitxin/k

gogor samarra, baina terreno garbia dugu aurrean. Euria egin du azken egunotan eta ur dezente datorkigu maldan

behera, nonahi errekatxoak osatuz. Gu uraren kontrako norabidean goaz, ordea, Binbaletako lepoaren bila.

Iritsi gara lepora. Iparraldera begira Zuberoako lurrak ditugu ikusgai, hegoaldean aldiz Nafarroa, eta ekialdean,

hortxe bertan, Binbaletaren tontorra (1.758 metro). Norberak ikusiko du

aldapa labur baina gogorra igotzeak merezi duen ala ez; badaezpada,

gogoan izan eguneko azken goranzko metroak direla tontorrera bitar-

teko hauek.

Hemendik aurrera, beraz, behera egin behar dugu, muga jarraituz 253.

mugarriraino, hots, Urdaite edo Arrakogoiti izenez ezagutzen den lepo-

raino. Puntu hauxe da Kakoetako arroilaren burua eta ikusmira ederra

eskaintzen digu ezker-eskuin.

Bertatik Nafarroa aldean dagoen Aterpe Militarra ere ikus daiteke da-

goeneko eta Belaguako aterpetxea, gure helmuga gozoa, pixka bat go-

raxeago dagoela badakigu. Sei ordu pasatxo dira Kakoetatik abiatu

ginela, baina bateren batek oraindik gogoa eta indarra baditu gorantz

ekialdera jo dezake Lakhorako gailurreraino (1.877 m.), iparraldeko ma-

gala zeharkatuz eta garai honetan Ihizkundizeko basoak eskaintzen

duen polikromiaz gozatuz. Gogoan izan, hala ere, azken txanpa luzea

eta gogorra egiten dela. Behin tontorrera iritsita, hegoaldera eginez be-

rehala topatuko dugu aterpetxea.

Arrakogoitin gora jarraitzeko tentazioari eutsi badiogu, ordea, ganadua-

rentzako bide ugarietako bat hartu eta arazorik gabe, ordu erdi barru,

Belaguako aterpetxean egongo gara.

Ohea aukeratu (zurrungari itxura dutenetatik aldenduz, ahal dela), dutxa

beroa hartu eta ederki afaldu ondoren, goiz joan gara lotara, biharko

deskantsua beharko dugu eta. itu dituenean. Distantzian luzeagoa da

gaurko bidea, atzokoa baino. Baina gorako bidean 400-500 metroko

desnibela besterik ez dugu egin behar eta gero jaistea egokituko zaigu.

Esan bezala, bezperako bidea hartuko dugu lehenik, mugarriz mugarri.

Ordubetean-edo Binbaletako lepora iritsi eta ez dugu iparraldera joko

atzoko bidetik; horren ordez, muga jarraituko dugu mendebalderantz,

Xotako leporaino. Parez pare dugu Xardekagainaren tontorra (1.893

metroko gailur honi Barazea ere esaten diote Iparraldean); baina ekial-

deko kresta nahiko konplikatua denez, gailurra eskuinean utzita, aurrera

jarraitu dugu 247. mugarriraino, Utururdinetako leporaino.

Bertatik, mendebaldeko magaletik askoz errazago egin daiteke tonto-

rrerako bidea. Ikusmira ederra agerian utzi digu eguraldi onak: ekialdean

Pirinioetako tontor elurtuak ikus

daitezke. Buelta eman eta Orhi

dugu parez pare.

Hemen amaitzen da gorako bidea.

Gure hauspoak ez du gehiago su-

frituko, baina belaunen txanda

dator orain. Ia 1.900 metrotara

gaude eta gure helmuga aldiz, han

behean dago, 380 metrotara. Holt-

zarteko arroilburuaren bila abiatu

gara, muga utzi eta iparraldera

eginez, ardi bideak aprobetxatuz.

Beti behera eginez, eta zaldiak

adi-adi begira ditugula, Burutxie-

tako bordara eta bertatik pasatzen

den pistara iritsiko gara. Pistari ez

diogu kasurik egingo,

Argi dagonena da, Kakoetako pa-

rajeak zoragarriak eta liluragarriak

direla edozeinentzako. Magia

kutsu bat ere badute bere basoek.

9

Page 10: Bagitxin/k

Basamortu ezkutua

Bardeak, BASAMORTUA BAINO ZERBAIT GEHIAGO

Azken urteotan asko hitz egin da eskualde honi buruz, baina gehienetan bere paisaje

bitxia edo aisialdia igarotzeko dituen aukerak aipatzeko besterik ez da izan. Hau dela

eta, nahikoa inguru ezezaguna da, eta badago oraindik ere basamortua baino ez dela

uste duenik. Errealitatea ordea, oso bestelakoa da, eta higadura handia jasaten duen

eta landare-estaldura baxua duen leku ugari dagoela egia bada ere, oro har natur abe-

rastasun handiko tokia da.

Bardeak Nafarroako hego-ekialdean kokatuta dagoen 42.500 ha-ko eta

forma irregularreko eremu zabala dira. Ez dute gune populaturik beren

baitan eta ez daude inolako udalerrira adskribatuta, historian zehar lor-

tutako eskubideak direla eta ustiaketa Erret Bardeetako Elkartea osat-

zen duten herri eta udalerrien esku dagoelarik. Elkarte hau, Bardeen

inguruan dauden Alesbes, Argetas, Azkoien, Balterra, Buñuel,

Kapanaga, Kadereita, Kaparroso, Zarrakaztelu, Korella, Kor-

tes, Faltzes, Funes, Fustiñana, Martzilla, Melida, Milagro,

Santakara eta Tuterak, Olibako Monastegiak, eta Erronkari

eta Zaraitzuko ibarrek osatzen dute, eta Bardeen jabe

da 1980. urteaz geroztik.

Bardea zuria Marmaba eta Tromasti ugariz josi-

tako higadura-depresio handia da.

J. Larrañaga

Bardeetako ustiaketa-mota nagusia

abeltzantza, eta bereziki artzantza

izan da mende askotan, baina udazkena eta negua bertan igaroten

duten ardien kopuruak beherantz egin du urteak igaro ahala, eta bereziki XX. mendean zehar. Aipagarria

da, esate baterako, 1600. urtean 300.000 ardi baino gehiago edo 1854. urtean 163.400 buru zenbatu

ziren bitartean, 1983. urtean 78.000 buru inguru baino ez zela egon, azken urteotan antzeko kopuruak

zenbatu direlarik.

Nekazaritzak aldiz, gorantz egin du XIX. mendeaz geroztik, eta gaur egun ia Bardeen azaleraren erdia

(21.000 ha gutxi gorabehera) lantzen da. Hauetan gehienak, 20.000 ha hain zuzen, garia eta garagarra

lantzeko erabiltzen diren sekain-lurrak dira eta abeltzantza dela medio ustiaketa-erregimen berezia dute,

urte batean landu diren lursailak hurrengo urtean landu gabe utzi behar direlarik.

Ustiaketaz hitz egitean ezin ahaz dezakegu Defentsa-Ministraritzak 1951. urteaz geroztik eta 2001. urte-

rarte alokatuta duen 2.000 ha-ko tiraketa-eremua. Eremu hau Espainiako eta EEBBetako hegazkinek

erabiltzen dute eta gaur egun koartel bat ere badu bere baitan.

Klimari dagokionez, Bardeetako klima mediterraniar kontinentala dela kontsidera dezakegu. Plubiosita-

tea eskasa izaten da (batezbeste 400-450 mm ur biltzen dira urtean) eta oso aldakortasun handia dago

urte batetik bestera. Gainera oso egun gutxitan egiten du euria (urteko batezbestekoa 60 egunekoa da),

egiten duenean eurijasa bortitzak bota ohi dituelarik. Haizeak, batez ere ziertzoak (ipar-ekialdeko hai-

zeak), oso maiz jotzen du eta honen eta udako tenperatura altuen eraginez ebapotranspirazioa oso han-

dia izaten da. Ondorioz, uda beroa ezezik lehorra izaten da, ur-defizit nabaria egoten delarik. Negua

aldiz, lehorra baina nahikoa hotza izaten da, eta aski arrunt dira izozteak.

10

Page 11: Bagitxin/k

Jatorri geologiko eta geomorfolikoa

Bardeak, Ebroko Depresio deritzon unitate geologikoaren iparraldean kokatuta daude. Depresio hau Tertziarioko

orogenia alpetarrean sortu zen, Pirinioek eta Iberiar Mendikateak gora egitearen ondorioz Ebroko blokea hon-

doratu zenean. Bardeak, Eozenoaren amaieraz geroztik (duela 38 milioi urte) eta Koaternarioaren hasiera bitar-

tean aipatu mendikate hauetatik higatu eta bertara garraiatu ziren materialez (buztin, igeltsu, harearri, kararri

eta konglomeratuez) osatuta daude. Material hauek, Ebroko arroa osatzen zuten ibai eta lakuetan jalki ziren

eta geruza sedimentario erdi-horizontalak eratu zituzten. Dena den, zenbait kasutan, geruza hauek Ebro

ibaiak eta honen adarrek Koaternarioan zehar eratutako ibai-terraza eta glazisen (ibai-terraza eskegien) az-

pian gelditu dira.

Bardeetako geomorfologiaz hitz egitean, ezinbestekoa da prezipitazio-erregimenak izan duen garrant-

zia aipatzea; eurien intentsitate handiak sekulako garrantzia izan baitu bertako ezaugarri diren kar-

kaba, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekukoen eraketan. Lehenengoak, eurijasen ondorioz

eroritako urek material bigunak (limoak eta buztinak) higatzean sortutako sakan estuak dira. Ertz

malkartsuak izaten dituzte, eta etengabe aldatzen eta hazten ari dira. Sorgin-tximinia eta mui-

noak berriz, gogortasun handiko materialez (harearri edo kararriz) osatutako geruzen babesa

dela eta higatu gabe gelditu diren buztinezko mendiskak dira. Hauek normalean taula-

forma dute eta sarritan oso malkartsuak dira.

Bertako heterogenotasuna kontutan hartuz, hiru unitate paisajistiko argi bereizten

dira Bardeetan. Iparraldekoa, El Plano izenekoa, Aragoa ibaiaren ibai-terraza es-

kegi edo glazisa da; gaur egun ibaia bera baino 130 m gorago dagoena. Me-

seta horizontalaren forma dauka eta ez du higadura nabaririk jasan. Honen

hegoaldean eta hainbat ezponda eta labarrez bereizita, Bardea Zuria dago.

Bigarren hau karkaba, trokarte, sorgin-tximinia eta muino lekuko ugariz jo-

sitako higadura-depresio handia da, eta bere erliebe eta egitura bitxiak direla

eta bardea guztiko lekurik ezagunena da seguraski, izena udako ebaporazioa-

ren ondorioz azaleratzen den gatzaren koloretik datorkiolarik. Azkenik, Bardea Zu-

riaren hegoaldean kokaturik, egitura-plataforma eta muino lekukoz osatuta dagoen Bardea

Beltza dago.

Baina, tira, azken aldian hitzetik hortzera dabilen gune babestua Bardeak

dira; alde batetik, UNESCOk, azkenean, biosferaren erreserba titulua

emango diolako eta, bestetik, tiro-eremuaren inguruko eztabaida pil-pilean

dagoelako. Gune paregabe hori ongi ezagutu eta hainbat jenderen ikus-

puntua ezagututa, bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

Bardeetan sekula egon ez denak ere, gune horrekin hainbat hitz lotzen

ditu: Europako basamortua, paisaia ikusgarriak, Nafarroako eremu leho-

rra, natur parkea, tiro-eremua... Zerrenda luze horri, maiatzetik aitzina,

UNESCOk ematen duen biosferaren erreserba titulua gehitu beharko

zaio. Eta bertako biztanle asko kontra agertu badira ere, tiro--eremu izaten

jarraituko dute.

Bardeak, kontradikzioaren erdian

11

Page 12: Bagitxin/k

Bi norabide Flyshen paradisua

Flysch-aren Ibilbidea (Zumaia - Deba - Mutriku)

Gipuzkoako mendebaldeko kostaldeko itsaslabar ikusgarriek altxor berezi bat dute gordean: historia geologiko-

aren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz geruzatan idatzita. Denboran bidaia zoragarria egiteko aukera eskeint-

zen dizugu. Flyscharen ibilbidea itsas trabesia batean egiteko

aukera duzu, mendi irteera nahiago baduzu, berriz, ibilbidea

oinez ere egin dezakezu. Kontsulta ezazu bisita egutegia :

www.mutriku.net; www.deba.net; www.zumaiaturismoa.net

Mutriku, Deba eta Zumaiaren arteko marearteko zabalgunea, "na-

turagune interesgarri" egin zuten. 8 kilometroko itsasertza da eta

munduko interesgarrienetarikoa da bertan garatzen diren ele-

mentu biologiko eta fenomeno geologiko oparoak direla eta.

Flysch formazioak.Geruza sekuentziak dira. Horietan "milorri"

izugarri gisa, geruza gogorrak (kareharriak eta hareharriak) eta

bigunak (tuparri eta haitz buztintsuak) tartekatzen dira.

Flysch-en inguruan deigarri eta miresgarriena da horiek uretan

hirurehun bat metrotan barrena nola sartzen diren, saihets-hezu-

rra balira bezala.

Sarritan, itsaslabarretan, Mendata eta Sakonetan gertatzen den bezala,hasieran horizontalak ziren geruzak

orain modu bertikalean ikus genitzazke.Guzti hau duela 40 milioi urte Orogenia alpinoan lurrak barnean izan

zituen mugimendu indartsuengatik gertatu zen. Geruza horietan flysch-ak sortzean eratutako amoniteen fosilak

eta beste ornogabe batzuen aztarnak ikus daitezke.

Debako marearteko zabalgunea biologiaren ikuspegitik oso aberatsa da. Itsasoko landaretza "itsasbelar" ez-

berdin eta interesgarriez osaturik dago,hala nola Ulva,letxuga txikiekin duen antzekotasunagatik ezaguna,edo

benetako zelai itxura duen mantu gorrixka, Coralina Officinalisa.

Nola iritsi:

ITSASPE kanpinetik, joateko bidetik,"Sakoneta"-ra jartzen duen bidea hartuz, edo pixka bat aurrerago,"Men-

data" jartzen duena.

N-634 bidetik,Errota-Berri baserrira doan pista hartuz,Sakonetatik gertu.

Elorrixa auzoko herrigunetik, iparraldera,itsasertzera doan mendi-bidetik.

12

Page 13: Bagitxin/k

Alde batetik mendiak eta beste aldetik hondartzak, hareatzak eta itsaslabarrak…

Bidartetik Hendaiara, Itsasertzeko bideak euskal kostaldeko paisaia ederrenetarikoetan zehar, panorama ikusgarrie-

nez beteriko 25 kilometro eskaintzen ditu.

Jende guztiarentzat zuzenduta dago, etapaka edo egun batean bere osotasunean (gutxi gorabehera 7 orduetan)

egin daiteke edo hainbat egunetan, ondare bikaina eta bidean dauden herriak ezagutzeko denbora hartu nahi bada.

Bideak zortzi sarrera-ate nagusi ditu eta bidearen alboetan dauden sei

interpretazio-postu . Horrela ibiltariek geldialdi hezigarriak eta temati-

koak egiteko aukera izango dute, horrela kostaldea, surfa, arrantza,

edo Donibane Lohizuneko badia hobe ezagutu ahal izango dute.

G.R. 10etik Hendaiatik Banyuls-sur-Mer-a doan ibilbideak hilabete erdi

edo bi hilabeteko ibilbidea eskatu dezake.

Ibiltariek berrogeita hamar etapa dituen egundoko abenturara ekiten

diote, haietako batzuk etapa horiek hainbat egunetan bukatzea eraba-

kitzen dutelarik.

Aterpeetan eta nekazal etxeetan gelditzen dira, bidea goi-mendietatik

eta haranen barrenetatik igarotzen baita. Paisai aniztasun ikaragarria

deskubritzeko aukera dute, Euskal Herriko eragin ozeanikoetatik Albè-

res-etako lehortasun mediterraneoa arte.

Egunean 7 edo 8 ordu ibiliz gero, hamabost egun behar dira Hendaiatik Col d´Aubisque-ra joateko. Mendi-bideak

marka gorri eta zuriekin balizatuta daude.

Hondartzan dagoen “Croisière” kasino zeharra periplo honen hasiera-puntua da. G.R.ak ondoren eremu baxua ze-

harkatzen du eta Behobiatik gurutzatzen du. Biriatou-ko Xoldokogaina menditik (Hendaiatik 5kmtara dagoenetik) do-

azen mendi-bideek mendiko etapei ekiteko aukera ematen dute.

“Kostaldeko bidean” kokaturiko Hendaiak Santiago de Compostelara

doazen erromes ugarien bisita izan ohi du. Historialari anitzek bide hori

zaharrenetarikoa izan daitekeela esatean bat datoz.

kontsideratzen zen, garai hartan musulmanen eskuetan zeuden Nafa-

rroako lurraldeak ekiditen baitzituen.

Bide hori Bizkaiko Golko guztian zehar luzatzen da, lehenengo Gipuz-

koa eta ondoren Bizkaia zeharkatzeko. Kantabria aldera jarraitzen du

eta azkenik Galiziara iristen da.

Erromes-maskor ospetsuak Hendaia Irunekin lotzen duen (egoki izen-

dutako) Santiagoko zubia hornitzen du.

Euskal Herriko erlaitza

Euskal Herriko Erlaitza: Hendaiatik Bitarteraino

13

Page 14: Bagitxin/k

Txile Hego Amerikako estatua da, Ozeano Bareko kosta zerrenda luzea hartzen du Andeen

eta itsasoaren artean. Muga luzea du Argentinarekinekialdean; ipar-ekialdean, Boliviarekin;

eta iparraldean, Perurekin.

Hiriburua Santiago da, eta bigarren hiria eta portu nagusia, Valparaiso.

Txilek zerrenda estu baten itxura du, ipar-hego 4.200 km dituena, Andeak eta Ozeano Ba-

rearen artean. Zabalera handiena 440 km da eta estuena, 90 km. Sumendi ugari ditu eta lu-

rrikara gunean dago, Pazifikoko Gerrikoan, Nazca Plakaren subdukzioaren gainean, Hego

Amerikar Plakaren azpian.

Hego muturrean, Andeak itsasoraino iritsita,

Suaren Lurraldea eta uharte ugari daude, Hor-

nos lurmuturreraino. Hegoalderago, berriz agert-

zen da, Penintsula antartikoan.

Ozeano Barean, Txilek uharte batzuen jabe da,

hala nola, Juan Fernández uhartedia eta Pazko

uhartea.

Ibai gehienak Andeetatik Ozeano Barera doaz

zuzenean; herrialdea estua izanik, ez dira lu-

zeak. Goi-ordokian Lauca eta Lluta ibaiak

daude, Bolivia eta Txileren artekoak, eta 100 km

baino laburragoak dira. Erdi-iparraldekoak neka-

zaritzarako garrantzitsuak dira, hala nola, Elqui

ibaia (170 km) eta Maule (240 km). Ibaiok elur

urtuek sortzen dituzte udan eta euriak neguan.

Biobió ibaiak Araucania eskualdean du iturria eta

380 km luze da; haren ibilguan zentral hidroe-

lektriko batzuk daude.

MUNDUARI SO

Txile, Andeen itzalpean

14

Page 15: Bagitxin/k

Patagoniako ibai nagusiak Futalefú, Palena, Baker eta Pascua dira. Aintzirahandiena General

Carrera da, Suaren Lurraldean.

Pinochet diktadorea 1995ean.

Gizakiaren lehenengo aztarnak Goi Paleolitoaren amaierakoak dira eta Txileko jatorrizko biz-

tanleak iparraldean aimarak, atacamarrak eta diagitak eta hegoaldean maputxeak izan ziren.

Muturreko hegoaldean txonoak, yamanak, alakalufeak eta onak bizi ziren, eta Pazko uhartean

kultura polinesiaraurreratu eta misteriotsua.

Fernão de Magalhães esploratzaile portugaldarra hara iritsitako lehendabiziko europarra izan

zen, 1520eko azaroan gaur egun haren izenarekin deitutako Magallanes itsasartean zehar igaro

zenean. Espainiar konkistatzaileak 15 urte geroago lurraldea menperatze saiatu ziren, baina

Diego de Almagrok lehendabizikoan porrot egin zuen. Pedro de Valdiviak, azkenean, 1541ean

leheno kokalekua sortu zuen, "Santiago de Nueva Extremadura" izenekoa, egungo hiriburua

dena. Geroago, borroka gogorrak izan zituzten maputxeek espainiarren aurka, hiru mende iraun

zuen Araucoko Gerran.Txileko kapitaintza nagusia edo Txileko Erresuma (1541–1818) Espainiar

Inperioaren kolonia hegoaldetarrena izan zen, baztertua eta pobretua.

XIX. mendeko hasieran herrialdeak autodeterminazioa lortzeko prozesua hasi zen, José de San

Martín eta Bernardo O'Higginsen eskutik; azkenean1844ko apirilaren 25ean, herrialdeak inde-

pendentzia lortu zuen. Mende hartako bigarren erdialdean, hala ere, gerra egin zuen Txilek Bo-

liviaren aurke, mugarekin zerikusia zuten ika-mikak zirela-eta, eta azkenik 1904ko urriaren 18an

bake akordioa izenpetu zuten bi herrialdeek; horren ondorioz, boliviarrek itsas-kostaldea galdu

zuten.

Santiago: ( gaztelaniaz Santiago edo Santiago

de Chile) Txileko hiriburua eta hiri nagusia da,

herrialdeko erdialdean kokatua.

2002an 5.428.590 biztanle zeukan hiri ingu-

rune osoak, 37 komuna edo distrituk osatuta.

Komuna hauek aldi berean beste hainbat au-

zotan banatzen dira.

1541eko otsailaren 12ean sortu zuen Pedro de

Valdivia espainiarrak "Santiago de Nueva Ex-

tremadura" izenarekin, eta hurrengo hilabete-

etan bertako amerindiarrak hiri berria

suntsitzen saiatu ziren.

1810ean, Txileko independentziaren proze-

suan, Errepublikaren hiriburu izendatu zuten,

eta hurrengo urteetan bataila nabarmenak ger-

tatu ziren hirian, Chacabucokoa eta Maipú-

koa.

MUNDUARI SO

15

Page 16: Bagitxin/k