Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa Junan Fundazioa 1 AURKIBIDEA 1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA 1.1.- PERTZEPZIOA 1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA 1.3- PENTSAMENDU KAUSALA 2.- IPUINA 2.1.- NUSI ETA UDABERRIA 2.2.- KONPETENTZIAK 2.3.- HELBURUAK 2.4.- JARDUERAK 1. NUSI ETA UDABERRIA 2. ENTZUTEN ARI NAIZ 3. MIKROFONOA 4. NOLA SENTITZEN DA NUSI? 5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA? 6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK 2.5.- DENBORALIZAZIOA 3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA 3.1.- KONPETENTZIAK 3.2.- HELBURUAK 3.3.- EDUKIAK 3.4.- JARDUERAK 1. PLANOA 2. HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA! 3. GOAZEN ANTZEZTERA! 4. KOMIKIA 5. ARGAZKIEI UKITUAK EMAN 6. NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK 7. KOADROAREN SEKRETUA 8. SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU 3.5.- DENBORALIZAZIOA
31
Embed
AURKIBIDEA - fundacionjunan.org · ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi hauengatik: ... -Dinamika hori egitean, gainerako ikasleek arretaz begiratu eta aztertu
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 1
AURKIBIDEA
1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA
1.1.- PERTZEPZIOA
1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
1.3- PENTSAMENDU KAUSALA
2.- IPUINA
2.1.- NUSI ETA UDABERRIA
2.2.- KONPETENTZIAK
2.3.- HELBURUAK
2.4.- JARDUERAK 1. NUSI ETA UDABERRIA
2. ENTZUTEN ARI NAIZ
3. MIKROFONOA
4. NOLA SENTITZEN DA NUSI?
5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?
6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK
2.5.- DENBORALIZAZIOA
3.- UNITATE DIDAKTIKO EMOZIONALA
3.1.- KONPETENTZIAK
3.2.- HELBURUAK
3.3.- EDUKIAK
3.4.- JARDUERAK 1. PLANOA
2. HEMENTXE DUZU ARTEAREN ETXEA!
3. GOAZEN ANTZEZTERA!
4. KOMIKIA
5. ARGAZKIEI UKITUAK EMAN
6. NIRE LAGUNEN ARGAZKIAK
7. KOADROAREN SEKRETUA
8. SEKRETUA ASMATU BEHAR DUGU
3.5.- DENBORALIZAZIOA
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 2
1. ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA
1.1.- PERTZEPZIOA
1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
1.3.- PENTSAMENDU KAUSALA
1.- ENPATIA: GAITASUNAREN DEFINIZIOA
Enpatia pertsona arteko eremuaren baitakoa eta adimen emozionalaren
oinarrizko elementuetako bat da. Gainerakoen emozioak ulertzeko
gaitasuna da. Enpatia funtsezkoa da beste norbaiten mezua erabat
ulertzeko, eta horretarako nahitaezkoa da jakitea zer duten atzean beste
pertsona horren jarrerak, keinuak, ahotsaren tonuak edo intentsitateak eta
baita isiltasunak berak ere.
Garapenaren psikologoek diotenez, enpatiak bi osagai ditu:
-Besteekiko erreakzio emozionala, normalean haurraren bizitzako lehen
sei urteetan garatzen dena.
-Haur handiagoek beste pertsona baten ikuspegia zenbateraino
antzeman dezaketen zehazten duen erreakzio kognitiboa.
Ikasi behar dugu enpatia eta beste pertsona batzuen sentimenduekiko
identifikazioa bereizten. Identifikazioaren kasuan, beste pertsonak sentitzen
duenak kutsatzen gaitu eta, horrela, berari laguntzeko gaitasuna mugatu
egiten zaigu.
Gure ikasleekin enpatia lantzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun gaitasunen
zerrenda bat egin dugu. Honako hauek dira:
-Pertzepzioa.
-Emozioen identifikazioa eta adierazpena.
-Pentsamendu kausala.
Lehenago esan dugun bezala, enpatia pertsona arteko adimenaren
eremukoa da. Hala ere, gaia argitzeko xedez, pertsona barneko adimenari
lotutako helburuak eta jarduerak diseinatu ditugu. Ezin dugu ahaztu
emozioak ez direla konpartimentu estankoak eta bakoitza ezin dela era
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 3
isolatuan landu. Kasu honetan, autoezagutza emozionalarekin zerikusia
duten lan-dinamikek parte hartzen dute.
Bukatzeko, Mahatma Gandhiren gogoeta hau transkribatuko dugu:
“Munduko miseria eta gaizki ulertuen hiru laurdenak amaituko lirateke nork
bere aurkariaren zapatak jarri eta haren ikuspegia ulertuko balu”.
1.1.- PERTZEPZIOA
Pertzepzioa nork bere inguruko informazioa bereganatzeko lehen prozesu
kognitiboa da. Hori kontuan harturik, nahitaezkoa da umeak aurrean dituen
estimuluetan arreta jartzen ikastea. Kontuan izan behar dugu emozioak
gutxitan adierazten ditugula hitzez, gehienetan hitzik gabeko baliabideen
bidez adierazten ditugu, hala nola keinuz, jarreraz, ahots-tonuz… Gure radar
sozialak estimuluei erreparatzen ikasteko gaitasuna du oinarri eta, gaitasun
horri jaramonik egiten ez badiogu, huts egingo dugu geure interpretazioetan
eta, ondorioz, geure harreman pertsonaletan.
1.2.- EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA ETA ADIERAZPENA
A) EMOZIOEN IDENTIFIKAZIOA
Nork bere emozioak eta besteenak identifikatzea adimen emozionalaren
gakoetako bat da. Autoezagutza emozionalaz ari garenean, une bakoitzean
zer emozio sentitzen ari garen jakiteaz ari gara. Autoezagutza horren
garrantzia ulertzeko lagungarri izango zaizkigu premisa hauek:
-Enpatia norberaren kontzientziaren gainean eraikitzen da. Besteen
emozioak ezagutzeko oinarria norberaren emozioak ezagutzea da.
-Zenbat eta gure emozioei irekiago egon, are trebeagoak izango gara
besteen emozioak ulertzen.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 4
B) EMOZIOEN ADIERAZPENA
Emozioak adieraztea giza beharra da eta, besteak beste, egonkortasun
emozionalari eusteko aukera ematen digu. Emozioak adieraztea
osasungarria da. Hala ere, emozioak edonola, edonoiz eta edozein
intentsitatez adieraztea ez da osasungarria. Emozioak adierazteko
ariketak egitea garrantzitsua da, besteak beste honako arrazoi
hauengatik:
-Gure eta besteen emozioak identifikatzen laguntzen digulako.
-Dinamika horien bidez emozioen erregulazioa landu ahal
dugulako.
1.3.- PENTSAMENDU KAUSALA
Pentsamendu kausala arazo edo ekintza baten jatorria edo eragilea
asmatzeko gaitasuna da. Gertaera zein emozio baten zergatia bilatzeko
gaitasuna barne hartzen du pentsamendu kausalak.
2.- IPUINA
2.1.- NUSI ETA UDABERRIA
2.2.- KONPETENTZIAK
2.3.- HELBURUAK
2.4.- JARDUERAK
2.5.- DENBORALIZAZIOA
2.- IPUINA
2.1.- NUSI ETA UDABERRIA
NUSI ETA UDABERRIA
Nusi iratxoak egunero ateratzen zuen burua leihotik, poz-pozik. Udaberria
noiz iritsiko zain zegoen! Baina, burua aterata ere, ez zuen ikusten lorerik,
ezta hostorik ere zuhaitzetan. (1)
Horregatik, oso kezkatuta zebilen, eta bilera bat egitea erabaki zuen.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 5
-Ohartu zarete oraindik ez dela Udaberria heldu? –Galdetu zien lagunei.
-Bai, egia da. – Esan zuen Drakik.
Guztion artean, erabaki bat hartu zuten: iratxoa eta Vampi bidaliko
zuten Udaberria bisitatzera. Jakin behar zuten zer gertatzen ari zen. (2)
Hurrengo egunean, bi lagunek bideari ekin zioten. Udaberria leize
batean bizi zen, muino baten goialdean, eta oso zaila zen haraino
iristea. Luze ibili behar izan zuten, ibai bat zeharkatu, aldapak igo... Bidea
guztiz nekagarria zen! (3)
Iritsi zirenean, atea jo zuten. Udaberriak adeitasunez hartu zituen.
-Kaixo, Udaberri. Zutaz benetan kezkatuta gaudelako etorri gara hona.
Zergatik ez zara oraindik paisaia edertzen hasi? –Esan zion Nusik.
-Sentitzen dut. –Erantzun zuen Udaberriak. Ez zaitezte kezka, laster irtengo
naiz neure leizetik. (4)
Hizketan luze jardun ondoren, bi lagunek itzultzeko bideari heldu zioten.
Iritsi zirenean, gainerako lagunak zain zituzten, jakin-minez.
-Zer gertatu da? Zer arazo dago? –Galdetu zieten.
Orduan, Vampi kontatzen hasi zen:
-Bidea oso nekagarria izan da, nik oso gaizki pasatu dut. Egunak eta
egunak eman ditut jan gabe eta eroso lo egin gabe. Atseden hartu
behar dut. Udaberria ondo dago, ez zaio ezer gertatu. Neu nago txarto
benetan. Barka iezadazue, baina atseden hartzera noa. (5)
Nusik, ordea, ez zuen iritzi bera.
-Benetan, kezkatuta nago gure lagunaz. Zerbait du, eta ez digu esan
nahi zer den. Begietara begiratu nion, eta haren tristura antzeman nuen.
Haren ahotsa ez zen betikoa eta, eskua hartu nionean, triste sentitu
nuen, oso triste. (6)
Hitz horiek entzutean, Mai pentsakor geratu zen.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 6
-Laila, zergatik ez duzu zeure bola magikoan begiratzen zer gertatzen ari
den? –Esan zuen sorgin txikiak.
Lailak bere bola hartu, eskuak gainean jarri eta ozenki esan zuen:
-Udaberriari zer gertatzen zaion jakin nahi dut!
Une hartantxe, guztiek ikusi ahal izan zuten zer gertatzen ari zen.
Udaberria triste eta negarrez zegoen, bere lore-koroa galdu zuelako. Ez
zen apaingarri soila, koroa buruan jartzen zuenean benetan magikoa
zirudien zerbait gertatzen zen. Jartzen zuenean, lurretik altxatu, hegan
abiatu eta zelaiak lorez eta zuhaitzak hostoz eta frutaz betetzen zituen.
Baina koroarik gabe, ezin zuen ezer egin, eta Negua oso nekatuta
zegoen jada, atseden beharra zuen. (7)
Galdetu non dagoen bere koroa. –Esan zuen sorgintxoak.
Orduan ikusi zuten zer gertatu zen. Txori batek hartu zion bere txitentzako
koltxoi gisa erabiltzeko. Txoriak ez zekien koroa Udaberriarena zenik. (8)
Arazoa konpondu behar zutela erabaki eta Vampi eta Nusi bidali
zituzten berriro. Txoria bizi zen habiara abiatu ziren elkarrekin, eta
arazoaren berri eman zioten. Txoritxoak berehala ulertu zuen koroa
Udaberriarena zela, eta, gainera, berak edukitzea derrigorrezkoa zela.
Horregatik, bitan pentsatu gabe eman zien. Bi lagunak azkar abiatu ziren
koroa bere jabeari ematera. (9)
Hurrengoa egunean, herria eder-eder zegoen. Udaberria iritsia zen, bat-
batean hantxe zegoen. (10)
*Parentesien artean testuak aipagai duen irudia adierazten da
2.2.- KONPETENTZIAK
Ipuinean agertzen diren dinamikak eta jarduerak abiapuntu hartuta, honako
gaitasun hauek landu ahal ditugu:
1. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 7
2. Gizarte eta herrikidetza gaitasuna.
3. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
2.3.- HELBURUAK
HELBURUAK
NUSI ETA UDABERRIA
PERTSONA ARTEKOA
1. Entzumen aktiboko trebetasunak
sustatzea (1, 2 eta 3).
2. Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan
jartzea (1 eta 2).
3. Emozioei lotutako hiztegia bereganatu
eta erabiltzea (1, 3, 4 eta 6).
4. Beste batzuen emozioak identifikatzea (4
eta 6).
5. Egoera edo une jakin batean emozioen
eragile posibleak zehaztea (5 eta 6).
PERTSONA BARNEKOA
1. Nork bere emozioak identifikatzea. (3).
2. Gure emozioen zergatiak ezagutzea (4
eta 5).
2.4.- JARDUERAK ETA DINAMIKAK
1. NUSI ETA UDABERRIA
2. ENTZUTEN ARI NAIZ
3. MIKROFONOA
4. NOLA SENTITZEN DA NUSI?
5. ZERGATIK SENTITZEN DA HORRELA?
6. EMOZIOEN HORMA-IRUDIAK
Mochil Proiektua: 2. Gida Didaktikoa
Junan Fundazioa 8
1. JARDUERA: NUSI ETA UDABERRIA (lehen irakurketa)
Helburuak:
• Entzumen aktiboko trebetasunak sustatzea.
• Arreta-gunea hitzik gabeko mintzairan jartzea.
• Emozioei lotutako hiztegia bereganatu eta erabiltzea.
Jardueraren deskribapena:
-Haurrak zirkuluan eseriko dira.
-Ipuina irakurriko dugu.
-Guztion artean ipuina laburtuko dugu, irudiak lagungarri hartuta.
-Pertsonaien jokaera aztertu eta horri buruzko elkarrizketa zabalduko dugu
gero. Helburu horrekin, honelako galderak egin ditzakegu:
Ø “Zer gertatzen ari da irudi horretan?” 4. irudia.
Ø “Zer egiten ari da Vampi?”
Ø “Zer egiten ari da Nusi?” Nusiren gorputz-jarrera azpimarratu.