Top Banner
1 Arturo Kanpion Jaimebón Iruñean jaio zen 1854eko maiatzaren 7an. 1808an Napoleonen armadarekin Nafarroako hiriburura iritsi eta Independentzia Gerra amaitu ondoren burnidenda bat ipini zuen ofizial frantses baten iloba zen. Lehen eskolak bere jaioterrian jaso eta Oñatiko Unibertsitatean Zuzenbidea hasi ondoren, 1876an amaitu zuen karrera, hori Madrilen. Urte horretxetan plazaratu zen bere lehen liburua, Consideraciones acerca de la cuestión foral y los carlistas en Navarra, 1876ko otsailaren 7ko data duen lana, hau da, azken gerra karlista amaitu baino zenbait egun lehenagokoa. Foruak arriskuan zeudela igerriz, ahaleginak egin zituen El Imparcial bezalako egunkariek Nafarroari egozten zizkioten espainiartasunaren kontrako irainak gezurtatzen, argudioen artean esanez Nafarroako eskualderik foruzaleenak, Mendialdeak alegia, 200 borondatezko baino ez zizkiola eskaini karlisten armadari, eta, aldiz, foruzaletasun gutxienekoak, Erriberak, bostehun gizon inguru armatu zituela. Lehen lan garrantzitsua izan zen hura kazetari, historilari, literatur kritikari, nobelagile, entsegulari, politikari, gramatikari eta euskalari lanetan, beti ere Euskalerriaren alde ardatzaren inguruan, gailendu zen nafar idazle honen bizitzan. AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza ARTURO KANPION ARTURO KANPION (1854-1937)
16

ARTURO KANPION - Euskadi

Mar 26, 2022

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: ARTURO KANPION - Euskadi

1Arturo Kanpion Jaimebón Iruñean

jaio zen 1854eko maiatzaren 7an.1808an Napoleonen armadarekinNafarroako hiriburura iritsi etaIndependentzia Gerra amaitu ondorenburnidenda bat ipini zuen ofizialfrantses baten iloba zen.

Lehen eskolak bere jaioterrian jasoeta Oñatiko UnibertsitateanZuzenbidea hasi ondoren, 1876anamaitu zuen karrera, hori Madrilen.Urte horretxetan plazaratu zen berelehen liburua, Consideraciones acercade la cuestión foral y los carlistas enNavarra, 1876ko otsailaren 7ko dataduen lana, hau da, azken gerrakarlista amaitu baino zenbait egunlehenagokoa. Foruak arriskuanzeudela igerriz, ahaleginak egin zituenEl Imparcial bezalako egunkariekNafarroari egozten zizkiotenespainiartasunaren kontrako irainakgezurtatzen, argudioen artean esanezNafarroako eskualderik foruzaleenak,Mendialdeak alegia, 200 borondatezkobaino ez zizkiola eskaini karlistenarmadari, eta, aldiz, foruzaletasungutxienekoak, Erriberak, bostehungizon inguru armatu zituela.

Lehen lan garrantzitsua izan zenhura kazetari, historilari, literaturkritikari, nobelagile, entsegulari,politikari, gramatikari eta euskalarilanetan, beti ere Euskalerriaren aldeardatzaren inguruan, gailendu zennafar idazle honen bizitzan.

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ARTURO KANPION

ARTURO KANPION (1854-1937)

Page 2: ARTURO KANPION - Euskadi

2

Nafarroako Euskara Elkartearenbultzatzaile izan zen, IruñetikGorteetako diputatu hautagaitzaintegristaren barruan, Bizkaitik senatari,Eusko Ikaskuntzaren ohorezkolehendakari, Euskaltzaindiarensortzaile, Zientzia Moral eta PolitikoenAkademiako, Histori Akademiako etaEspainiako Erret Akademiako urgazle,Euskal Esnalea-ren lehendakari,Nafarroako Monumentu Historiko etaArtistikoen Batzordeburu...

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

GRAMATICA BASCONGADA DE LOS CUATRO DIALECTOSLITERARIOS (1884)Euskarari buruz Eusko Pizkundeak eman zuen obrarikoparoenetakoa izan zen Kanpionen Gramatika hau, laueuskalki besarkatzen zituena. Hitzaurre bizi bateanhizkuntzaren defentsa etnokultural hunkigarria eskaintzen du.Herri baten hizkuntza salbatzeko egindako lana da hau.

Kazetaritzan ere lan garrantzitsuaegin zuen: Iruñeko El Arga eta Lau-Buru egunkari foruzaleen, eta joerakatolikoaren zabalkunderako El Aralaregunkariaren sortzaileetako bat izanzen; Bilboko El Noticiero Bilbaíno etaLa Unión Vasco-Navarra-n egin zuenlanik; Iruñeko El Eco de Navarran;Donostiako El Pueblo Vascon; MiguelLoredo portugaletetarrak 1876anMadrilen sortu eta euskal aldundiekforuen aurkako erasoei aurre egitekobultzatutako La Paz egunkariforuzalean; karlisten El Siglo Futuron;Barcelonako La España Regionalen;eta, azkenik, Kanpion gaztearenkazetari lanak argitaratu zituen lehenegunkarian, iganderoko La Montañaegunkari errepublikano federalean, nonantzerkiari eta musikari buruzkoartikuluak idatzi baitzituen Batxilergoaikasten zuen bitartean.

Garaian garaiko gaiei buruz, ikuspegipolitikoaren inguruan nagusiki, eginzituen iritzi-lanek ez zioten Kanpionigalerazi jakinduriazko idazlanakagertzea bere inguruko aldizkarizientifikorik garrantzitsuenetan: RevistaIntemacional de Estudios Vascos,Euskalerriaren-alde, Revista Euskara,Boletin de la Comisión de MonumentosHistóricos y Artisticos de Navarra,Euskal Erria, Revista del Antiguo Reinode Navarra, Revista de Vizcaya,Ilustración de Alava, etab.

Page 3: ARTURO KANPION - Euskadi

3

Literatur lanak

Arturo Kanpionen lanak ez diraalderditasunik gabekoak. Idazle honenbizitzaren konpromezua bereliteraturgintzan ispilatzen da, etanagusiki gazteleraz idatzia egon arren,ez zitzaion bere garrantzia aitortugaraiko Espainiako letretan, Miguel deUnamunok eta Emilia Pardo Bazánekgoraipatu bazuten ere.

Kanpionek literatur prestakuntzaklasikoa izan zuen, eta gainera osoondo ezagutzen zuen bere garaikoliteratura frantsesa. Victor Hugoriburuz egin zuen azterlanak (1885)idazle horren lana sakonetikezagutzen duela erakusten du, etaliteraturgile frantsesak munduariburuzko ikuspegi katolikorik ez izateagaitzestekoa iruditu arren, ez dituhorregatik laudatu gabe uzten harenirudimen joria eta haren lanenzirraragarritasun sakona. Literaturaerrealista eta naturalista ondoezagutzen zituen, baina bizitzariburuzko bere ikuspegia katolikoaizanda, ezin zituen literatur joerahoriek onartu; hartara, bere literaturlanetan errealitatea isladatu nahi bainaliteraturaren alorrean edozein arnasdeterminista edo logiko etazientifikoegia onartu nahi ez duenarenerrealismo ohiturazalea baino ez daagertuko.

Elaberri historikoen ildotik egindakoD. García Almorabid (1889) lanetik,elaberri ohiturazale eta tesizaleagobatera igarotzen gara La BellaEasorekin (1907), tartean geratzendelarik Blancos y Negros (1898),liberalen eta karlisten arteko liskarrakagertzen dituzten elaberri historiko-politikoen joerakoa.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

REVISTA EUSKARA (1877-1883)Kanpionen lehen lanak aldizkarietan agertu ziren, eta lastererakutsi zuten haren kazetari-lumaren trebezia. Azkenkarlistada ondoko aldizkarietan (lehenengo Madrilen, etaIruñean gero) polemista bortitza izan zen. Revista Euskara-renarima eta eragilea izan zen, eta berrogeitik gora aldizkari etaegunkaritan idatzi zuen ondoko urteetan.

Page 4: ARTURO KANPION - Euskadi

4

José María Peredaren estiloarenjarraitzaile eta literatura osianikoareneta Walter Scott-en mireslea izanik,bere joera erromantikoa Euskarianaosatzen duten kontakizun laburretakoaskotan azaltzen da. Gastón deBelsunze, El coronel Villalva, Loshermanos Gamio, Una noche enZugarramurdi, Pedro Mari, El últimotamborilero de Erraondo eta El bardode Itzaltzu bezalako kontakizunlaburretan ere isurtzen ditu bereelaberrietan ematen dituen ideiak, betiere kontrakotasun baten inguruanagertzen direnak, euskaltasuna etaatzerritartasuna kontrajarriz; haietanematen dituen irtenbideak euskal

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKARIANA(1896-1936)1896tik gerra zibilaarten argitaratuz joanzen bilduma literarioluze hau, hamabiemanalditanbanatuta.Euskaltasunarengogoeta historiko-sozio literarioa daberau. Batez erehistoria eta euskarariburuzkoakdarabiltza.

nortasunaren osagai diren ontasuna,langiletasuna, bakezaletasuna,ohitura, familia, arrazaren garbitasuna,berdintasuna, askatasuna, fedea etahizkuntzaren aldekoak dira.

Kanpion eta euskara

Arturo Kanpion euskaldun berriaizan zen, Zuzenbide ikasketak amaituarte ez bait zuen ikasi euskara.Hizkuntzaz arduratu ziren euskalintelektualen eta kanpokoen antzera,badirudi normalean ez zuela jasotakohizkuntza erabiltzen, baina, hala ere,ondo menperatzen zuenhizkuntzalaritzaren eta gramatikarenikuspegitik; hartara, zenbait idazlantxiki egin zituen euskaraz, bestebatzuk itzuli, eta literatur lehiaketaaskotako epaimahaietan parte hartuzuen.

Bere lehen lan garrantzitsuanbertan, Consideraciones acerca de lacuestión foral y los carlistas enNavarran, agertzen da euskararenaldeko bere interesa, euskalnortasunaren osagai funtsezkoairuditzen baitzitzaion gaztetandik.Mendialdearen eta Erriberaren artekogatazkan, azkena agertzen da osagainegatibo bezala, lehena, aldiz, euskalbertuteen alderdi ona delarik.Banaketa horrek inplizituki daramanfuntsezko elementua Erriberan

Page 5: ARTURO KANPION - Euskadi

5

euskara galduta egotea da, hainzuzen, eta gertakari horrek,Nafarroako eskualde horretangaztelaniaren osagai kanpotarranagusi izateak alegia, familia,hizkuntza, ohiturak eta abar suntsitzenzituen. Kanpionen literatur languztietan azaltzen da gatazka hori.

Dirudienez, 1878 ingururako lortuzuen euskara ondo ikastea, bereikasketak amaitu eta urte gutxitara.Revista Euskararen lehen zenbakian,1878an, gipuzkeraz moldatutako

Orreaga izeneko balada argitaratuzerakusten du. Louis Lucien Bonaparteprintzeak bultzatuta, balada horigipuzkeraz, bizkaieraz, lapurteraz,zubereraz eta Nafarroako 18azpieuskalkitan argitaratu etaaztertzera erabaki zen, eta horretarakoJean Duvoisin, Luis Iza eta Agirre,Mendigatxa eta beste batzurenlaguntza izan zuen. Asmo hori 1880raarte atzeratu zuen, bere euskara mailahobetzearren.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

DON GARCIA ALMORABID (1889)Eleberri historiko honek XIII. mendeko kronika ematen digu.Berau izan zen Kanpionen lehenengo nobela, Iruñeko Nafarreriaauzoko erreboltetan oinarritua (Tolosa: Eusebio López).

Page 6: ARTURO KANPION - Euskadi

6

BLANCOS Y NEGROS (1898)Blancos y Negros izan zen, Kanpionen baste lan literarioenartean, kritikak gehien hobetsi izan zuena, Unamuno tarteko.Nafarroaren nortasun historikoa defendatzeaz gain,hizkuntzaren ata hiztungoaren eskubideak era aldarrikatuzituen Kanpionek hemen, erdal eskolaren bidegabekerienkontra.

Beran, 1880ko abuztuaren 4 eta5ean ospatu ziren Euskal Jaietan,Arturo Kanpionek eta Hermilio Olorizekgaztelerazko eta euskarazko lanakerrezitatu zituzten. Revista Euskarakzioen bezala, Kanpionek argi erakutsizuen bere euskara mailan egin zuenhobekuntza bai eta bere irakurle dohaibikainak ere, Arrese Beitiaren Azken,agurrak Ama euskeriari eresiaerrezitatuz.

1881eko Irungo Euskal Jaietan,Kanpionek euskarazko poesia sariakerabaki zituen epaimahaian partehartu zuen, eta epaimahaietan partehartu ezezik, euskaraz idatzi ereegiten zuela frogatzeko, KanpionekAldundiak euskal elezahar edokondairarik onenari eskainitakoidaztegi bat irabazi zuen Denboraanchiñakoen ondo-esanakizenburukoarekin.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 7: ARTURO KANPION - Euskadi

7

Nolanahi ere, Kanpionek askoz erekalitate handiagoko literatur lanakidatzi zituen gazteleraz euskarazbaino, eta halaxe aitortu ere aitortzenzuen nafar idazleak, 1910ean, EuskalEsnalearen batzarrean, euskara«hizkuntza zoragarria, nire burutazioeta sentimentuak bere adierazpideetanisurtzeko, trebeziaz erabili nahikonukeena» zela esanez.

Euskal antzerki lehiaketa, euskarakatedra, euskal jai askotan eta bestehainbat ospakizunetako epaimahaietanhartu zuen parte.

Kanpion eta gramatika

1884ean hasi zen hilabetero argitaraematen euskarari buruz Kanpionekegin zuen obrarik handiena, Gramáticade los cuatro dialectos literarios de lalengua euskara, Tolosako E. Lópezinprimategiak -euskal laneninprimatzaile nagusiena, Novia deSalcedoren Hiztegia, oker etimologikozbetea, argitaratzeagatik MiguelUnamunok gaitzestu zuena-.Argitarapena 1886ko ekainaren 24eanamaitu zuen. Dena dela, lehenemanaldiak 1879-80ko RevistaEuskaran, Euskal Errian 1881ean, etaberriro Revista Euskaran 1881-82anagertu ziren. Lanak berak aurrekari batizan zuen, Donostian, 1883anplazaratu zuen Ensayo acerca de las

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EL GENIO DENABARRA (1905)

1884-88etanargitaratzen hasitako

saiakera historiko hau,heldutasuneko obra

da. Bukatu gabe utzizigun, baina ondoko

hainbat ediziotanosatuz joan zen beti

(1914, 1916,1936,1942,1971,

etab.). Nafarrei berenhistorias ulerpen etaharrotasun berri bat

emateko idatzitakoa daberau.

leyes fonéticas de la lengua euskaraizeneko entseguarekin.

Kanpionen Gramáticak, eranskinaketa guzti, 900 orri inguru ditu, eta bereegileak betebehar hirukoitz batierantzunez argitaratzen duela dio:betebehar akademikoa (zientziamodernoaren eskariei erantzutekomoduko gramatikarik ez zegoelako),politikoa (bigarren gerra karlistarenondoren Euskal Herriak jasan zuen«lapurreta basatia»gatik), etapertsonala ere («zainetan euskalodola eraman eta euskaldunenjatorrizko hizkuntza ez jakiteak lotsatuegin ninduen»).

Page 8: ARTURO KANPION - Euskadi

8

Hitzaurre moduko atal luze bateaneuskararen garrantzia goraipatzen du,bere antzinatasunagatik historiarakoere hizkuntza interesgarria delaesanez, horren bidez mugimenduaketa bilakaerak antzeman baitaitezkeindoeuroperatik eratorritakohizkuntzetan dirauten beste hitzbatzuekin gonbaraketak egitean.Euskara euskal nortasunaren etanazioaren bereizgarria den aldetikikertzen du: «Gaitzen den euskal hitzbakoitzak nazioaren arimaren zati batdarama berekin».

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

NABARRA EN SUVIDA HISTORICA(1914) Historia, zuzenbideaeta hizkuntza izanziren KanpionekEuskal Herriari etaNafarroari ikusi zizkiennortasun-agirigiltzarriak. Honelakolanetan, iraganaaztertuz ere ulertu etasustatu nahi izan zueneuskal etorkizuna.

Arturo Kanpionen iritziz tamalgarriada espainiarrek euskara ikertzekointeres gutxi izana, hartaz arduratudirenean gutxiesteko izan baita, AitaMariana, Traggia, Gregorio Mayáns ySiscar-en kasuetan bezala.Euskararekiko gutxiespen hori, aldiz,atzerriko hizkuntzalari handi batzuenlanarekin aldatuko da; haien artean,Humboldt, Louis Lucien Bonaparte,Julien Vinson, Van Eys, Schieicher,Webster, etab.

Euskal ikerlarien artetik, KanpionekAita Larramendiri aitortzen dio euskalgramatikaren sortzailea izatea, etaPedro Pablo Astarloa, Kardaberaz, A.Xaho, Lardizabal, Duvoisin, Manterola,Aizkibel eta beste hizkuntzalarienlanaren garrantzia goraipatzen du.

Arturo Kanpion euskara hizkuntzaaglutinanteen artean sailkatzearenalde agertzen da, eta hizkuntzauraloaltaikoen eta amerikarren arteankokatzen du. Hizkuntzaren hedapenaridagokionez, Louis Lucien Bonapartekbere hizkuntz mapan azaldutakoarekinbat dator, bai eta ikerlari hark euskarazortzi euskalkitan eta hogeitabostazpieuskalkitan banatzeko izan zuenirizpidearekin ere. Kanpionek, herrizherriko sailkapena eginez, euskalkienlurralde-hedapena ikusi etahizkuntzaren soinu eta artikulazioak,hitzak elkarketaren eta eratorpenaren

Page 9: ARTURO KANPION - Euskadi

9

bidez sortzeko gaitasuna, beremalgutasuna eta aditz sistemagoresten ditu. Euskarazko esaldiarenosakera aztertzean, euskara nagusikiatzizki bidezko hizkuntza dela baieztendu, bai eta eraikuntza horrenbikaintasuna aldarrikatzen ere,osakera ezin hobearen eredutzathartuak ziren hizkuntza klasikoenperfekzioaren aurrean.

Bere Gramáticarekin, Kanpionekhutsune bat bete nahi zuen, euskalhizkuntza ikasten lagun zezakeengramatika onik ez zegoelako; denadela, ezin esan daiteke garbitasunpedagogikoa zenik bere helburua,gaur egun irakas-metodotzat hartzenditugunen moduan, baizik eta azalpenzientifiko zehatz eta zorrotz bat egitea.

Bere eritziz, gramatikaren helburuakez du hizkuntzari buruzko azterketateoriko hutsa izan behar, hizkuntzenbalioa, berez, beren ohizko erabileranbatez ere antzeman eta uler baitaiteke.

Baina Kanpionek ez du bere obraegiten halako asmo zientifiko edopedagogiko bategatik bakarrik: halakosentimentu nazional batek erebultzatzen du, hizkuntza baita harenbaliorik handiena. Hizkuntzaren aldekojarrera honek bere benetako izaerajasoko du nazioaren aldarrikapen, etaohiturak eta hizkuntza suntsitu nahidituzten legeen aurkako errebolta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKARA BATUAZ(1920)

Euskalkiak ezagutuz(bere Gramatika horrenlekuko) ongi prestaturik

zegoen Kanpionhizkuntza nazionalbezala ikusi zuen

euskarari bide zabal etabatuagoak ere lantzeko.

Euskaltzaindiak, sortuberri hartan, berari eta

Broussain-i eskatu zienbatasunerako egitasmoa

prestatzeko.

bihurtzen denean: «Inoiz eremenperatua izan ez den gureburujabetasun nazionalaren lekukobizia eta froga da; eta bereiztengaituen elementu bat da, geureizatasun berezia ematen diguna, eta,hortaz, amarrukeriaz beterikobideetatik bilatzen eta gauzatzen ariden gure erabateko asimilazioaoztopatzen duena».

Euskal nortasunari 1876ko legeakzekarkion arriskuaz oharturik,indargabetzea eskatzen du, bereustez euskararen gainbehera etadesagerpena eragingo baititu. Bereesanetan, euskal hizkuntzak ez du

Page 10: ARTURO KANPION - Euskadi

10

NARRACIONES BASKAS (1923)Madrilen eman zen argitara Kanpionen liburu hau (Espasa-Calpe, 1923). Kontaketa laburra oso maiteaizan zuen Kanpionek.

desagertu behar, historiaurretikomonumento bat delako, hau da,urruneko garaietatik iritsitako lekukobakarra, eta, beraz, oso baliagarriadelako hizkuntzen bilakaera aztertuahal izateko.

Turismoa gaztelania ezartzeko bideizatea gaitzesten du idazle nafarrak,euskal ohizko baloreak suntsitzen

dituelako; gauza berbera dio eskolaksuntsitzeko eta asimilatzeko duenbotereari buruz, eta eskoletaneraztuna erabiltzea eta maisuerdaldunak ezartzea gaitzesten du.Gainera, euskara galduz gero, euskalnortasuna aldatu egingo litzatekeeladio, hizkuntza eta nortasuna guztizloturik baitaude.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 11: ARTURO KANPION - Euskadi

11

«KANPION» EUSKALTEGIAEuskaltzaleen artean bizirik egon da Nafarroan berezi-berezikiArturo Kanpionen eta haren euskaltzaletasunaren oroitzapena.Iruñean euskaltegi honek darama idazlearen izena.

Louis Lucien Bonapar tereneragina

Kanpionek biziki miresten zuen LouisLucien Bonaparte printzea, NapoleonI.aren iloba, eta bere Gramáticaeskaini zion. Eskaintza Iruñeandatatuta dago, 1884eko ekainaren30ean, idazle nafarrak 1881erakokontsultatu bazuen ere. Arturo

Kanpion eta Bonaparteren artekoharremanari esker, nafarrak oso ondoezagutu zuen printzearen lana;horrela, 1904ean, printzeareneskuizkribuak salgai jartzen direnean,lan horiek 350 liberatan erostekoGipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroakoaldundiek osatu zuten batzordearenpartaide izan zen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 12: ARTURO KANPION - Euskadi

12

Louis Lucien Bonapartek IruñekoRevista Euskaran parte hartzearekin,bien arteko harremanak areagotu eginziren, Kanpion baitzen aldizkariarenbultzatzailea, eta horrela nafarrakEuropako hizkuntzalaritzaren berriedukitzeko eta bere Gramáticanhizkuntzalari handi batek laguntzekoaukera ikusi zuen. Bibliografiaridagokionez, Kanpionekhizkuntzalaritza orokorrari buruzfrantsesez idatzita dauden obrakezagutu nahi ditu, baina Bonaparte ezda hizkuntzalari frantsesen osoaldekoa, eta alemanak goresten ditu.Kanpionek kontutan hartu zituengomendio guzti horiek.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKOIKASKUNTZA(1920)Eusko Ikaskuntzakbere Biltzar NagusiaIruñean ospatuzuenean (1920),Kanpion izan zenbilera-irekierakohizlaria.

Bonaparteren eta Kanpionen artekolankidetza ondoko urteetan erejarraituko zen, Kanpionek Euskal-Erriaeta Revista Euskara aldizkarietanargitaratzen zituen lanei buruzkoiruzkinekin batez ere. Bonapartekmirespena azaltzen dio gramatikarinafarrari, eta Kanpionek kontutanhartzen dituen oharpen linguistikoakegiten dizkio.

Sabino Aranarekik odesadostasunak

1901eko irailaren 16an, EuskalLiteratur Federakundea sortu zuenbiltzar bat egin zen Hendaian;erakunde horrek Iparralde etaHegoaldeko idazle eta gramatikariakbildu nahi zituen, batasun literario etaortografikoaren bidean aurrera egiteko.Euskararen ortografia batzeko oinarriakjartzea zen biltzar horren helburua.

Biltzar horretatik sortutakobatzordeak, Sabino Aranak eta ArturoKanpionek parte hartzen zutelarik,batasun ortografikoan aurrera eginbehar zuen, 1902an Hondarribian eginbehar zen biltzarrean onartua izateko.Hala ere, aranazaleek beren sistemaortografikoa ezarri nahi zuten, etahaien itxikeriagatik haustura gertatuzen mugaz bi aldeetako idazleenartean, bai eta euskararen arestiko

Page 13: ARTURO KANPION - Euskadi

13

batasunera arte iraun ere.Aranazaleen irizpideetatik oso urrunegonda, Kanpionek eraso politikoakjasan zituen, bere irizpideakzientziaren ikuspegitik eztabaidatuordez. Sabino Aranak berak eraso zionarren, Kanpionek ez zien inoizerantzun eraso politikoei, baina bai,ordea, Aranaren hizkuntz irizpideei.

RIEV aldizkarian gertatu eztabaidaluze batean, Arturo Kanpion«Euzkadi» hitz berriaren ordez«Euskal Erria» izena erabiltzearenalde agertzen da. Baina lasterohartzen da eztabaida horretanAranaren jarraitzaileekabertzaletasuna eta euskalneologismoak batzen dituztela, etaberehala antiabertzaletzat jotzendituztela Aranaren etimologiak etakontzeptu gramatikalak onartzen ezdituztenak; Kanpionek bere buruadefenditu zuen, hizkuntzari buruzkoideien kontra bakarrik zegoelaerakutsiz, bere ustez zientifikotasunikez izanik okerrak direlako, edo gaizkierabiltzen direlako; baina argi uzten duez dagoela Sabino Aranaren ideiapolitikoen kontra.

Kanpionek gaitzestu egiten duSabino Aranaren metodo etimologikoa,«irudipen historiko-linguistikoak»sortzen dituelako, berak onartu ezindituenak. Ez du metodo hori onartzen,

euskararen altxor lexikal guztiahizkuntzaren garbitasunaren kontrakobilakaera baten ondoriotzat ematendelako, eta, horrela, bilakaerarikgabeko eta kutsatu gabeko formazaharrak bilatzera eramaten duelako.Irizpide etimologiko horri barregarriairitzi zion Kanpionek, eta halaxe erabilizuen RIEVen 1910ean argitaratu zuenUn bautizo izeneko sainetean.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKO IKASKUNTZAK OMENALDIA (1930)Beste hainbat kultur erakunderen lehendakaritzarekin batera,Eusko Ikaskuntzako ohorezko lehendakari era izan zen urteluzetan (1918-36). Azkueren ekimenez, Elkarteak 1930eanegin zion omenaldian ageri da hemen, pertsonaia ezagunekinguratuta (Baleztena eta Irujo diputatuak, Altadill, Elortza,Urkixo, Azkue, besteren artean).

Page 14: ARTURO KANPION - Euskadi

14

RIEV aldizkaria

RIEV aldizkariaren lehen aroan,Arturo Kanpionek gogotik parte hartuzuen hizkuntzalaritzari buruzko gaietan,eta hamar lan argitaratu zituen 1907tik1913ra bitartean.

Lehen lanak, «Sobre el nuevo bautizodel Pais Basko» izenekoak, Azkainek ElPueblo Vascon «Euzkadi» izenaerabiltzearen alde idatzi zuen artikulubati erantzuten zion. Aranazaleekinpiztu zen eztabaidak bultzaturik,Kanpionek «Defensa del nombreantiguo, legitimo y castizo de la lenguade los Baskos contra el soñadoEUZKERA» eta «Segunda defensa delnombre antiguo, legitimo y castizo de lalengua de los Baskos contra el soñadoEUZKERA» argitaratu zituen geroago.

«Sobre los nombres de la antiguaBaskonia» 1907-1908.etan agertu zenbeste lan bat da, Los origenes delpueblo euskaldún: Celtas, Iberos yEuskaros izeneko obrako hirugarrenzatiko XIV. ataletik aterea; hartan,hizkuntzari buruzko hainbat datu jasoeta eztabaidatzen ditu, eta NeolitoAroko, Metal Aroko eta antzinakozibilizazioko ondorengo beste garaibatzutako lexikoa aztertzean,iberieraren aztarna izan litezkeenbatzuk aurkitzen ditu euskararen bidez,baina ez da iberismoaren alde ez etakontra ere azaltzen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

EUSKALTZAINDIAK OMENALDIA (1984)Gramatikaren mendeurrena betetzean, Euskaltzaindiak biltzarberezi bat egin zuen Iruñean Kanpionen ohoretan etaAkademiaren gramatika-lanak sustatuz (1984). Ordukoemaitza nagusia Euskal Gramatika-ren lehen liburuki hau da(Iruñea: Euskaltzaindia, 1985).

Page 15: ARTURO KANPION - Euskadi

15

Euskal gramatikaz arduratu zen1909an argitaratu zuen bere «Notamarginal acerca del presente ypretérito transitivos» lanarekin ere;aldiz, joera filologikoagoa dauka1912ko bere «Carta abierta al Sr.Director Propietario de la RevistaIntemacional de los Estudios Vascos»,«urki» hitzaren jatorri indoeuroparrariburuz diharduenak, Urkixo deiturarenjatorriari buruz gertatutako eztabaidabaten ondorioz. Filologikoa da 1920anplazaratutako «La primera etimologiabaska, hasta hoy conocida» izenekoikerlana ere, non baiezten baitu ustezAntso Gartzes Peñalengoak (1053-1076) luzatutako diploma bateaneuskal hitz batzuk aurkitu dituela. Hitzhoriek «aker çaltua» dira. Bere iritziz,«caltu» hori, erronkarierazko «zaldu»da, eta beraz, «artaldea lo dagoenzuhaiztia» izango litzateke.

Euskararen batasuna

Informe de los señores académicosA. Kanpion y R Broussain a laAcademia de la Lengua Vasca sobreunificación del euskera (1920) izenekotxostenak euskara gipuzkeraren, edolapurteraren, edo bien oinarriarekinbatzea proposatzen du. Euskararengainbeheraren zioak aztertzean,honako hauek adierazten dituzte:euskara alde batera utzi duten goi

mailako klaseei herriak ere jarraitzea,derrigorrezko soldadutza, euskallexikoaren urritasuna eta euskalkiugaritasuna; euskararen batasunabizirik dauden euskalkien oinarriarekinegin behar dela proposatzen dute,baina oinarri hartara gainerakoetatikhartutako zenbait osagai moldatuz.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

OBRAS COMPLETASKanpionek bere idazketa-lanak hasi eta mende bat geroagoere badu gaurkotasunik; euskal pentsamenduaren klasiko batbilakatu da. Berrikitan kaleratu dira, lehenengo aldiz gisahonetan, haren «idazlan guztiak» edizio bakarrean osorikbilduta.

Page 16: ARTURO KANPION - Euskadi

16

Euskal hitzen altxorra ugaltzeko,euskalkien arteko truke lexikoa eginbehar da bere ustez, horrela hitzberriak sartu eta neologismoak sortuahal izateko, beti ere zuhurtasunez etajakinduriaz erabiliz hitz elkarketareneta eratorpenaren iturri ia agortezinak.

Hortaz, euskalki bat hartzeko etahizkuntza guztiz berri bat sortzekoaukeren artetik, literatur euskalki bathartu eta eredutzat hartu gabekobesteen elementuekin aberastunahiago du.

Omenaldiak

Kanpionen osasuna nahiko makalduzen 1925etik aurrera, eta ikusmenagero eta okerrago izanda, idazlenafarra bere lanean jarraitu ezinikaurkitu zen. Ugariak izan ziren 1937koirailaren 5ean hil zen arte eskainizitzaizkion omenaldiak: EuskalerriarenAlde aldizkariarena, Euskal EsnaleaElkartearena, Argentinan bizi zireneuskaldunena, Iruñeko EuskalEtxearena, Euskal Herriko TxistulariElkartearena...

Eusko Ikaskuntzak, R. Mª. deAzkuek bultzaturik, omenaldia eginzion 1930ean bere bizitza guztianzehar euskarari eskaini zion lanagatik.Baina omenaldirik hunkigarriena1934ean Iruñeko Euskal Eskoletako

umeek eskaini ziotena izan zen. ArturoKanpionek bere lagunei esatenzienean penaturik zegoela ez zuelakoaxolagabekeriaz beteriko urte haietangazteriaren aldeko jarrera ikusten,«Batzuk badoaz, baina besteak ezdatoz» esan ohi zuen nahigabeturik.Euskal Eskoletako umeen omenaldianplaka bat eman zitzaion, eta bertanhonako esaldi hau agertzen zen:«Batzuek ba dijoaz, bañan besteokbagatoz».

Azken euskal poligrafoak izan zuenazken omenaldia izan zen; duelamende bat baino gehiago berak sortuzuen lehen euskal gramatikamodernoa; borrokan ibili zen euskaragal ez zedin; kulturan eta politikankargu politikorik handienak izan zituen;bere ikerlan historiko, filologiko etaantropologiko guztietanzientifikotasuna ezartzen jakin zuen;giza-zientzietan zeukan jakinduriaazaldu zuen, bai eta maitasun handiaeuskal, hizkuntza eta kulturarekiko,euskal nortasunaren beste edozeinezaugarriren gainetik beti ere euskarajarri zuen lehen intelektualetako batizan baitzen euskal kulturarenmunduan.

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza