IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika ARTE-HEZKUNTZA LEHEN HEZKUNTZAKO 2.ZIKLORAKO BALIABIDEAK ZER AURKITUKO DUT HEMEN? Lan honetan zehar, plastikako klasean erabili ahal izateko eskulanak aurkituko dituzu. Lehen Hezkuntzako 2.Ziklorako pentsatuak daude, baina beste maila batzuetarako ere baliagarriak izan daitezke. Eskulanak gehienek material ezberdinen berrerabilpena dute helburu. Material hauek, edozeinek bere etxean aurki ditzakeenak dira. Antolaketari dagokionez, erabiliko ditugun materialaren arabera sailkatuta daude, adibidez; botoiekin egindako gauzak, komuneko kartoizko tutuekin egindakoak, txotxekin eta abar. ZIKLOKO HELBURUAK Plastika-baliabide eta -teknika desberdinak erabiliz adieraztea eta komunikatzea. Ekoizpen artistiko kolektiboak egitea modu kooperatiboan. Konfiantza izatea eta saiatua izatea ekoizpen-artistiko pertsonalak egiteko orduan. Norbere eta besteen ekoizpenak errespetatzea eta iritzi kritikoa adieraztea. ZIKLOKO GUTXIENEKO HELBURUAK 1. Norberaren eta besteen ekoizpenak errespetatzea. 2. Saiatua izatea ekoizpenak burutzerakoan. 3. Plastika-teknika desberdinak erabiltzea. 4. Norbere ekoizpenen bidez zerbait adierazteko gai izatea.
18
Embed
Arte Hezkuntza-Lehen Hezkuntza-Eskulanak Educación artística Primaria Manualidades
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
ARTE-HEZKUNTZA
LEHEN HEZKUNTZAKO 2.ZIKLORAKO BALIABIDEAK
ZER AURKITUKO DUT HEMEN?
Lan honetan zehar, plastikako klasean erabili ahal izateko
eskulanak aurkituko dituzu. Lehen Hezkuntzako 2.Ziklorako
pentsatuak daude, baina beste maila batzuetarako ere baliagarriak
izan daitezke.
Eskulanak gehienek material ezberdinen berrerabilpena dute
helburu. Material hauek, edozeinek bere etxean aurki ditzakeenak
dira.
Antolaketari dagokionez, erabiliko ditugun materialaren arabera
sailkatuta daude, adibidez; botoiekin egindako gauzak, komuneko
kartoizko tutuekin egindakoak, txotxekin eta abar.
ZIKLOKO HELBURUAK
Plastika-baliabide eta -teknika desberdinak erabiliz adieraztea eta komunikatzea.
Ekoizpen artistiko kolektiboak egitea modu kooperatiboan.
Konfiantza izatea eta saiatua izatea ekoizpen-artistiko pertsonalak egiteko orduan.
Norbere eta besteen ekoizpenak errespetatzea eta iritzi kritikoa adieraztea.
ZIKLOKO GUTXIENEKO HELBURUAK
1. Norberaren eta besteen ekoizpenak errespetatzea.
2. Saiatua izatea ekoizpenak burutzerakoan.
3. Plastika-teknika desberdinak erabiltzea.
4. Norbere ekoizpenen bidez zerbait adierazteko gai izatea.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
BOTOIEKIN EGINDAKO ESKULANAK Botoiekin egindako egutegia
ZER BEHAR DUGU?
Marko bat oihal puska bat kola txintxetak botoiak feltroa
NOLA EGITEN DA?
- Lehenengo markoa forratuko dugu aukeratu dugun oihalarekin.
- Ondoren, zenbakiak kartulina batean inprimatuko ditugu eta
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
banaka moztuko ditugu.
- Botoi bakoitzean zenbaki bat itsatsiko dugu.
- Kontuan izan 7 zutabe eta 6 ilara egin behar dituzula botoiekin
eta hilabetearen izena jartzeko tokia utzi behar duzula, beraz, joan
zaitez frogak egiten itsatsi aurretik.
- Botoiak non kokatuko dituzun erabaki duzunean, marka ezazu
errotuladore batekin dagokion tokia.
- Botoi bakoitzaren atzealdean txintxeta bat itsatsi.
- Azkenik, dena muntatu:hilabetearen izena, asteko egunak eta
zenbakiak.
- Markoaren atzealdean gutun-azal bat itsatsi dezakezu sobratzen
diren hilabete eta zenbakiak gordetzeko.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Botoiekin egindako katilua
ZER BEHAR DUGU?
Kolore eta forma ezberdinetako botoiak Kola gardena Aluminiozko papera Ontzia edo katilu handi bat (molde bezala erabiliko duguna)
NOLA EGITEN DA?
1- Ontziaren barrualdea aluminiozko paperarekin bildu 2- Beheko aldean kola jarri eta hasi botoiak itsasten, bata bestearen ondoan. 3- Ontziaren barrualde guztia botoiez bete. 4- Ontzia nahi dugun tamainakoa denean, forma ezberdina duten botoiak hartu eta azken ilara bat osatu hauekin, hori izango baita ontziaren bukaera. 5- Utzi kola ondo lehortzen. 6- Jarri kola botoi guztien gainean, hobeto itsasteko, eta hatzarekin igurtzi, horrela ontzia erresistenteagoa izango da. 7- Aluminiozko papera kendu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Gabonetako postalak botoiekin
Gabonetako postal hauek oso politak eta originalak dira.
Ikasleekin egiteko aproposak dira, ez baitugu material gehiegi
behar.
ZER BEHAR DUGU?
botoiak: berdeak eta gorriak, horiek baitira gabonetako
koloreak.
kartoi meheak (kartulinak)
oihalak, apaingarri gisa erabiliko ditugunak.
kola gardena
feltroa
NOLA EGITEN DA?
Forma askotarikoak egin ditzakegu; gabonetako zuhaitzak, elur
panpinak, Bizar Zuriak, eta abar. Argazkietan uzten dizkizuet eredu
batzuk.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
KOMUNEKO EDO SUKALDEKO KARTOIZKO TUTUEKIN EGINDAKO ESKULANAK
LOREAK
ZER BEHAR DUGU?
komuneko kartoizko tutuak. Lore bakoitzeko bat erabiliko dugu. margoak barra-kola soka guraizeak
NOLA EGITEN DA?
1. Lehenik, eskuekin kartoizko tutua zanpatu behar dugu, eta 1 cm-ko zabalera duten marrak marraztu behar ditugu, irudian ageri den bezala.
2. Ondoren, tutua moztu egin dituzun marretatik. Lore bakoitzeko bost tira beharko dituzu.
3. Jarraitzeko tirak elkarren artean itsatsi, albo batean kola emanez.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
4. Hatzamarrekin zanpatu ondo itsatsi dadin. 5. Petaloen forma eman ahal izateko, tirak zabalduz joan,
hatzamarrekin biribilduz. 6. Tira guztiak itsatsi ondoren, soka pusketa bat hartuko dugu
lorea zintzilikatu ahal izateko. Ikus irudia.
7. Bukatzeko, tenperaz margotu petaloak eta lehortzen utzi.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Goxokiak gordetzeko kutxak
ZER BEHAR DUGU?
komuneko kartoizko tutuak. Kutxa bakoitzeko bat erabiliko dugu.
tenperak belakia
NOLA EGITEN DA?
1. Lehendabizi alboak barrualdera tolestuko ditugu, forma har dezaten.
2. Ondoren alboak zabalduko ditugu, tutuak duen berezko formara bueltatuz.
3. Tenperekin tutua margotuko dugu eta belakiaz baliatuz, beste kolore bateko biribilak edo orbanak egin ahal dizkiogu
apaingarri gisa. 4. Bukatzeko, lehortzen utzi eta berriro ere alboak tolestu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Kartoizko panpinak
ZER BEHAR DUGU?
komuneko eta sukaldeko kartoizko tutuak. tenperak errotuladoreak pintzelak
NOLA EGITEN DA?
1. Kolore bat aukeratu eta tenperekin tutua margotuko dugu. 2. Lehortzen denean, errotuladore batekin aurpegiko atal
ezberdinak marraztuko dizkiogu; begiak, sudurra, ahoa, eta abar. Nahi ditugun apaingarri guztiak marraztuko dizkiogu.
3. Marraztu ditugun apaingarriak tenperekin margotuko ditugu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
4. Lehortzen denean, beste apaingarri batzuk jarri diezazkiogu; pegatinak, buruan jartzeko antenak…edo bururatzen zaigun beste edozer.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
KARTOIZKO KUTXEKIN EGINDAKO ESKULANAK
MUNSTRO PILOTAJALEAREN JOLASA Haurrei asko gustatzen zaie jolas hau, eta oso erraza da haiekin
egin ahal izateko.
ZER BEHAR DUGU?
kartoizko kutxak tenperak guraizeak pintzelak paper zaharrak bolak egiteko kolorezko zinta isolatzailea
NOLA EGITEN DA?
1. Lehenik eta behin, pentsatu behar dugu nolako itxura eman
nahi diogun gure munstroari. Goiko argazkietan dituzue eredu batzuk.
2. Behin erabaki hori hartuta, gure munstroaren ahoa marraztuko dugu errotuladorez, kontuan izan aho horretatik sartu behar direla botatzen ditugun pilotak.
3. Ondoren, guraizeak hartu eta markatu dugun ahoa moztuko dugu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
4. Tenperak hartu, eta kutxa margotuko dugu aukeratzen dugun
kolorearekin. 5. Lehortzen denean, errotuladorearekin marraztuko dizkiogu
begiak, hortzak eta bururatzen zaigun guztia. 6. Ondoren, tenperak eta pintzela hartu eta marraztu ditugun
zatiak margotuko ditugu. 7. Pilotak egiteko paper zaharrak hartu eta bola forma emango
diegu. Konsistentzia izan dezan, gainetik zinta isolatzailearekin forratuko ditugu.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
ARRAUTZEN KUTXAKIN EGINDAKO KROKODILOA
ZER BEHAR DUGU?
arrautza-kutxak (dozenako bat eta dozena-erdiko beste bat)
komuneko eta sukaldeko kartoizko tutuak (bi) kartoi mehea;bat berdea eta beste bat zuria haria tenpera berdea guraizeak errotuladoreak pintzelak barra-kola
NOLA EGITEN DA?
1. Lehenik, tenpera berdearekin arrautza-kutxak margotuko ditugu. Komenigarria da bi aldiz margotzea, kolorea ondo gera dadin.
2. Kutxak margotuta dituzunean, elkartu biak hariarekin. Bi kutxek elkarri lotuta geratu behar dute, baina kontuan izan krokodiloak mugimendua behar duela; dozenakoa gorputza izango da eta dozena-erdikoa burua.
3. Ondoren, hankak egingo ditugu. Moztu itzazu komuneko tutuak erditik, eta forra itzazu kartoi mehe berdearekin.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
Marraztu behatzak kartoi mehe berdean, eta itsatsi tutu
bakoitzean dagozkionak. 4. Itsatsi hanka bakoitza krokodiloaren alde bakoitzean. 5. Bukatzeko, kartoi mehe zurian begiak marraztu, margotu eta
krokodiloaren buruan itsatsi.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
KARTOIZKO AKUARIO BAT
ZER BEHAR DUGU?
esne-kaxa bat guraizeak
barra-kola zeta-papera
margoak
NOLA EGITEN DA?
1. Esne-kaxa bat hartu, hustu eta buelta eman.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
2. Ondoren, bi leiho handi irekiko dizkiogu akuarioari. 3. Jarraitzeko, berriro tolestu eta itsatsi, baina buelta emanda.
Ikusi irudia. 4. Beheko aldean, zetazko paper zimurtua jarri. 5. Itsasoko bizilagunak marraztu paperean, ondoren margotu eta
mozteko. 6. Errealitate kutsua areagotzeko; paperezko alga batzuk jarri.
IRALE 2014-2015 Itzalai Alberdi Mujika
TXOTXEKIN EGINDAKO KUTXA ZER BEHAR DUGU?
egurrezko txotxak ( 60 kutxa bakoitzeko) kola gardena
margoak kortxo bat
NOLA EGITEN DA?
1. Kutxa kolorezkoa edo egur kolorekoa egin dezakegu. Kolorezkoa izatea erabakitzen badugu, lehenik eta behin errotuladoreekin margotuko ditugu txotxak. Egokiena da kolore bakoitzeko hamar bat txotx margotzea, uniformea gera dadin.
2. Lehenik, kutxaren oinarria egingo dugu. Horretarako; 2 txotx jarriko ditugu, bata bestearekiko 7.5 cm-ra.
3. Ondoren, kutxaren paretak egiten hasiko gara, horretarako, oinarriari buelta emango diogu, eta txotxak itsasten joango gara, aldeak txandakatuz. Kutxaren paretak guk nahi dugun altuera hartzen duen arte jarraituko dugu hau egiten.
4. Orain, tapa egingo dugu: kokatu hasieran bezala txotxa bat alde bakoitzean, eta ondoren, txandatuz, bete bata eta bestearen arteko hutsunea txotx gehiago itsatsiz.
5. Bukatzeko, kortxoa erditik moztu, taparen gainean itsatsi eta prest izango duzu zure kutxa.