2004 urtea Uztailak 18 Igandea Alea: 1172 www.kronika.net ANDONI Ledesmak urte asko daramazki Hernanitik kanpo. Teologia ikasketak Madrilen bukatu eta Brasile- ra joan zen apaiz. CPT (Co- mision Pastoral de la Tierra) eta PS (Pastoral Social)eko ki- dea da. Lehena gobernuaren Nekazari-Erreformak aurre- ra egin dezan lanean ari da, MST (Movimiento de los Sin Tierra)-koekin batera. PSek hirietan lan egiten du; giza eskubideez, presoez, droga arazoez, prostituzioak sortzen dituen arazoez... arduratzen da. Sermoi motzeko apaiza da, beraz, Andoni, pulpitotik metro batzuk beherago lan egiten dutenetakoa. Q Zein funtzio du Brasilen eliza katolikoak? Zein da zuen eginkizuna? Ez da berdina hemen edo han apaiz izatea. Hemen instituzio laikoak eta erlijiosoak bereizirik daude; zorionez ziurrenik. Han elizak hemen agian udaletxe batek beteko lituzkeen funtzi- oak bete behar ditu, funtzio so- ziala du. Erlijioa ulertzeko beste modu bat da. Ez dugu gure erli- jioa inposatzen; hori legez ere debekatuta dagoen zerbait da. Hala ere, ez goaz horretara; gu- re komunitateetan erlijio oso ezberdinak biltzen dira. Q Migrazioak, kolonoak... zer esan nahi dute zuretzat? Lehenengo, duela hogeita ha- mar bat urteko migrazioa gerta- tu zen, Brasil hego aldetik ipar alderako norabidea izan zuena. Diktadura militarraren garaian "Tierra para todos" kanpaina hasi zuen gobernuak ipar aldeko lurrak okupatzeko. Jende batek lur sail handiak eskuratu eta jauntxo berri bilakatu ziren. Lurrok indigenei kendutako lurrak ziren. Nekazaritza ko- mertzial horrek gainera errepi- deak eskatzen ditu... Kapitalismoaren bilakaera- ren ondorioz lurren kontzentra- zioa gertatu zen eta jende asko lurrik gabe geratu. Lurrez jabetu zirenei jarritako baldintza lur horretarako proiektu bat izatea zen. Euskal Herriaren tamaina- ko lurrak ditu zenbaitek, asko, landu gabe; urtetan egon dira horrela. Zenbait nekazari dikta- dura amaitu ostean antolatzen hasi ziren; lurrak hartu eta lan- tzen. Lur haiek landu gabe bal- din bazeuden ez ziren jauntxo haienak, gobernuarenak baizik. Hemen antolatuta dagoen guz- tia mehatxupean bizi da, jaun- txoen, fazendeiroen, mehatxu- pean eta beraz, bizia galtzeko arriskuan. Q Eta gazteek zer itxaropen dute horren guztiaren erdian? Ez dute etorkizunik. Hirira joan nahi izaten dute eta uler- tzekoa da, baina, inongo pres- takuntzarik gabe alde egiten dute. Diote analfabeto tasa %20koa dela; guk badakigu askoz altuagoa dela. Hirian ere miseriarekin topo egiten dute. Q Zein dira arazo nagusiak? Lurraren arazoaz hitz egin du- gu. Neri oso larria iruditzen zai- dana indigenen arazoa da. Kendu zituzten lurrik gehienak indigenenak ziren. 1975 ingu- ruan, kanpaina hartan kendu zizkieten lur asko behiak jartze- ko erabili ziren. Deforestazioa handia izan zen eta indigenak gero eta gehiago desplazatzen joan ziren. Gainera indigenak nomadak dira eta espazio zaba- la behar dute mugitzeko. Ez da nahiko leku konkretu batean hektarea bat ematearekin. Guk indigenen alde egiten dugu, jauntxoen eta urre bila- tzaileen aurka. Mehategi abera- tsenak indigenen lurretan daude gainera. Hori gutxi ez balitz, ku- tsaduraren arazoa dago. Meha- tzariek urrea bilatzeko merku- rioa erabiltzen dute. Merkurio hori arrainek jan egiten dute eta gero arrain horiek guk jaten ditugu. Gure komunitatean gero eta jende gehiago gaixotzen da kontu hori dela eta. Ura jaio- tzen den tokietan soja landatzen dute orain, eta produktibitatea ahal bezain handiena izateko fertilizanteak erabiltzen dituzte. Horiek lurrean sartzen dira eta ibaietan behera joaten dira ura kutsatuz. Brasilek urez beteta dagoela ematen du baina kutsa- tuta dago eta urarekin arazoak daude. Hirian ere egiten dugu lan presoekin eta abar. Drogaren arazoa larritzen ari den beste arazo bat da. Ipar aldean orain arte marihuana edo hatxisa kon- tsumitzen zuten baina crack-a indar hartzen ari da hemen ere. Prostituzioa da beste arazoetako bat, batez ere haurrena. Haur salerosketa, organo saleroske- ta... duela urte batzuk gure ko- munitatetik hogei bat mutiko desagertu ziren. Hilda topatu genituen eta anputazioekin. Arazo oso larria da. Emakumeek haur gutxiago izan dezaten ere saiatzen gara, baina, hemengo mentalitatea oso matxista da, zaila da ezer egitea. Bilera izan genuen Guatemala, Chile, Venezuela eta Brasileko pastoralek. Globalizazioaz, kapi- talismoaz, hemengo gure etor- kizunaz hitz egin genuen. Ka- pitalismo honen aurka gaude. Sozialismotik hartzen ditugu oraindik ere gure ideia asko. Q Zer eman dizu Brasilek, zer eman diozu zuk? Herna- nira itzultzeko asmorik? Neri, bizitza ulertzeko era hu- manoagoa. Guk kapitalismoaz, estruktura edo sistema handiez hitz egiten dugu, beraiek pertso- netaz hitz egiten dute. Pertsonak ikusten dituzte, humanitate hori irakatsi didate. Guk hara elkar- tasuna eraman dezakegu, ez materiala, bestelakoa. Esaten da Europa, mendebaldea, kapitalis- ta dela. Ongi, egia da; baina, ka- pitalistak gutxiengoa dira nahiz gutxi horiek boterea edo dirua dutenak izan; herria, herritarrak, hernaniarrak adibidez, jende normala dira, ona ziurrenik; ez dira kapitalistak. Itzultzerik egia esan ez dut pentsatu, joa- terik ere, betirako joaterik pen- tsatu ez nuen bezala. T “Elizak Brasilen hemen erakunde laikoenak diren funtzioak betetzen ditu” Q Andoni Ledesma apaiza da eta Brasil ipar aldean bizi da, Altamiran, Amazoniako indigena komunitate batean Q Indigenen arazoak bere egin eta haiekin borrokan daramazki azken urteak Q Lurraren arazoa ez ezik, indigenen egoera, uraren kutsadura... arazo larri asko ikusten ditu. Andoni Ledesma Hernani dabil egun hauetan. “Han ez da hemengo monotoniarik existitzen, egun bakoitza beti ezber- dina da, ez dakit asmatu- ko nukeen hemen apaiz izaten”. “Guk hemen egiten dugun zenbait gauza Erroman ez lukete inoiz ulertuko. Bromatan, baina askotan esaten dugu; "Eskerrak Erroma urruti dagoen!” “Guk indigenen alde egiten dugu, jauntxoen eta urre bilatzaileen aurka. Mehategi aberatsenak indi- genen lurretan daude gai- nera. Hori gutxi ez balitz, kutsaduraren arazoa dago. Mehatzariek urrea bilatzeko merkurioa erabiltzen dute. Merkurio hori arrainek jan egiten dute eta gero arrain horiek guk jaten ditugu”. “Haur salerosketa, organo salerosketa... duela urte batzuk gure komunitatetik hogei bat mutiko desagertu ziren. Hilda topatu genituen eta anputazioekin”.