-
AMERIKETAREKIKOANTZINAKO
HARREMANAKKarlox Barrentsoro
Inken kronikek diotenez, 1526. urte inguruan Eguzkiarenseme zen
Huayna Kapak inka edo jainko biziak, itsasoarenbeste aldetik
itsasuntzi bitxi eta handiez etorritako gizon zu-rien berri izan
zuen. 1532. urtean Pizarro espainiarra Ekua-dorreko itsasertzetan
lehorreratu zen eta hegoalderantz abia-
tuz, Inken Inperio osoa zeharkatu zuen.
Baina ordurako badirudi ketxua-rrek itsasoz beste aldetik
etorritako gizonzurien berri bazeukatela; beren kroniketanmakina
bat aldiz hitz egiten bait da itsa-suntzi handietan eta itsasoa
zeharkatuzetorritako gizon zuri bizardunetaz. Izenaere ba omen
zeukaten beraientzat: vira-kotxak, eta neurri haundi batean
jainkot-zat harturik zeuzkaten.
Honetaz ezin dugu gauza handirikzehaztu, baina dirudienez
antzinateanamerikar zibilizazioen eta Mundu Zaha-rrekoen arteko
harremanak ez ziren falta.Amazonia osoan zehar aurkituriko
Kristoaurreko 2.000 urteko zeramikek adibi-dez, Ekialde Hurbileko
zenbait zerami-ken antz handia daukate dekorazio aldetik.Mahua
izeneko indiarren hizkuntzaksenidetasun handia du hizkuntza
semiti-koekin, eta ketxuera hizkuntzak ere baiturkierarekin. Mexiko
zaharrean horrenugari zerabilten Artizar eta Sugearenelkartzea,
izugarri erabiltzen da oraindikere Ekialde Hurbileko
inskripzioetan; RasSramrakoetan batez ere. Brasildar inskrip-zio
zahar eta egyptiera zaharraren artean2.000 lotura baino gehiago
aurkitu dira.Bitxikeriak?, kointzidentziak?, edo agianantzinako
harremanen fruituak?
Amerikar biztan-leriaren hastapenak
Teoria asko dagobertako amerikar biztan-legoaren presentzia
adie-razteko orduan. Batzukorain dela 13 edo 15.000urte, azken
glaziarraldia-ren garaian, mongoloidearrazako herri bat Sibe-riatik
abiatu zela eta zeha-ro izozturik zegoen Be-ringen Itsasartea
zeharka-tuz, Alaska aldera igarozela defendatu dute. Bes-te batzuek
berriz, Atlan-tiar Ozeanoa edo OzeanoBarea untzi xumeez ze-harkatuz
hara joandakoenondorengoak direla
Brasilen aurkitutako pintura honek 30.000 urteko adina du.
Karbono-14z eginiko datazioaren arabera.
baieztatzen dute. Thor Heyerdahlnorvegiar esploratzaile ospetsua
haueta-ko bat dugu.
Badaude Atlantiar Ozeanoan At-lantida izeneko kontinenteko azken
biz-tanleak direla esaten dutenak ere. Ale-xandre Dorozynskik azken
urte hauetanaurkituriko eta karbono hamalauz data-
turiko arrasto ugarietan oinarriturik de-fendatzen duenez,
gizakia lehenengo al-diz amerikar lurraldeetan orain dela40.000
urte inguru azaldu zen, azkenaurre-ko izozte edo glaziarraldiaren
garaian.Aukeratutako bidea, izozturik zegoenBeringeko Itsasartea
izan zen. Bigarrenmigrazioa, mongoloide arrazakoa eta bide
-
bera hartutakoa, orain dela 13 edo 15.000urte gertatu omen zen,
azken glaziarral-dia izan zenean. Hala eta guztiz ere, gal-dera
asko airean gelditzen zaizkigu. Zeinmotatakoa ote zen Ameriketan
azalduta-ko lehenengo gizakia?. Orain dela 40.000urte Homo Sapiens
deitutakoa sorturikegon arren, artean bizi omen ziren Nean-derthal
izeneko gizakiak ere. Neandert-hala ote zen lehenengo amerikarra?.
HomoSapiensa ote?. Gaurko arrastoekin ezinda inolako erantzunik
eman, baina agianazken urte hauetan azaltzen ari diren etalaster
azalduko diren aztarna eta hezurrenarrastoen azterketa zehatzak
lagundukodigu galdera honi eta antzeko beste bat-zuei ere egoki eta
zuzen erantzuten.
Feniziar inskripzio bat Brasilen
Cyrus H. Gordonek, Estatu Ba-tuetako Brandeis-eko
Unibertsitatekoirakasle eta arkeologo ospetsuak, 1.872.urtean
Brasileko Parayba-ko haitz bateanaurkituriko inskripzio bitxia
deszifratudu. Cyrusek itzuli egin du inskripzioafeniziar alfabetoaz
baliaturik. Ikusdezagun testua:
"... Kanaako semeak gara, eta Erre-geren hiria den Sidonetik
gatoz. Mer-kataritzan saiatu nahian genbiltzan, ekaitzbatek herri
urrun eta menditsu honetarabidali gintuenean. Hiran errege
handia-ren hemeretzigarren urte honetan, gaztebat sakrifikatu dugu
indar handiko jain-ko eta jainkosen ohorez.
Itsas Gorriko Ezion-Gaber-etikabiatu ginen hamar itsasuntzitan.
Bi ur-tetan, danok elkarrekin nabigatu genuenHam-eko lurraldea
inguratuz. Ekaitzikaragarri batek flotatik banatu gintuen,eta
ondoren gure lagunen bila ibili ginen.Horrela, hamabi gizon eta
hiru emakumeiritsi ginen lur berri honetara. Neuk,almirante bezala,
lur honetako aginteahartzen dut. Jainko goiztiarrek eta jain-kosa
ahaltsuek babes gaitzatela!."
Hauxe da gaur daukagun daturikzaharrena eta garbiena, baina
hemen galt-zen diegu arrastoa kostalde hauetaraekaitzak bidalitako
feniziar marinel mer-katariei. Hortik aurrera zer gertatu zen,
bertako biztanleekin zer nolako harrema-nak izan zituzten eta
beraiengan zer no-lako eragina izan zuten, guztiz
ezezagunazaigu.
Historiagatik ondo dakigu feni-ziarrak zein trebe ziren; bai
merkataritzaneta bai nabigazioan. oso untzi handiakomen zituzten
eta beraiekin Mediterra-nioko merkatal harremanetaz nagusituziren.
Beren hiriak: Tiro, Sidon, Gades,Kartago, ... kostaldean kokaturik
zeuden,eta beraietatik abiatzen ziren beren itsa-suntzi handiekin
munduko hamaika baz-terrerantz. Mediterraniotik kanpo ereibiliak
ziren eta beraiek deskubritu omenzituzten Iparraldeko Itsasoko
eztainu–irlak (Kasiteride Irlak = Britainiar Irlak).Ordurako Afrika
osoa itsasoz inguraturikomen zeukaten, eta ondo ezagutzen
omenzituzten Kanariar Irlak ere.
Zehaztasun historiko hauek ikusi-rik, erraz sines daiteke
Brasileko inskrip-zioak esaten duena.
Bestalde logikoa dirudi noizbait bai aldebateko edo besteko
biztanleek itsasoazeharkatu izatea ere.
Ozeaniar herriak eta japonia-rrak
Bestelako harremanen teoriak etahistorioak badaude, baina
zoritxarrez ezdugu froga handirik ezer baieztatu ahalizateko. Egia
esateko paralelismoak ba-daude ozeaniar herrien eta Ozeano
Ba-rearen beste aldeko itsasertzetan bainat-zen direnen artean,
beren eraikuntza, zera-mika, eta bestelako kultur
ezaugarrienaldetik. Baina besterik ez.
Bestalde logikoa dirudi, noizbaitbai alde bateko edo besteko
biztanleekitsasoa zeharkatu izatea ere, baina eus-karri fisikorik
ez dagoenez, asmazio etaburutazioen arloan gelditu beharra
dau-kagu.
Thor Heyerdahl norvegiar esplo-ratzailea ederki saiatu da
itsasuntzi xu-meez Ozeano Barea zeharkatuz burutudituen ibilaldien
bidez posibilitate haudemostratzen. Baina hala eta guztiz
ere,gaurko zientzilari askok ez diote ahalbide
-
honi jaramon handirik egiten. Beraientzat garaibateko Ozeano
Barea zeharkatze honek, ez duinola ere oinarri zientifikorik.
Beste zenbait zientzilariren ustez berriz,nahikoa frogaturik
dago orain dela lau mila urte(garai hartan Ozeano Bareko nagusi
japoniarrakziren) Ekuadorreko Valdivian lehorreratu zirela.Gizakia
beti gizaki eta eritziak beti eritzi, noski!.
Euskal Balenzaleak
Nahiz eta gaur egun euskal balenzaleakIparrameriketako Labrador,
Ternua —Terrano-va—, eta Kanadako iparraldeko itsasertzetara
zeinurtetan iritsi ziren zehazten zaila izan, badirudiColomb iritsi
baino askoz lehenago han zebiltzalabalearen arrantzan jo eta ke.
Han noiztik zebiltzanez dakigu, baina gure arrantzaleen artean
ohiturazaharra zela, zahar–zaharra eta urteetan zehar luzeiraun
zuena zela bai.
Lope Martinez Isastik, XVII. mendeko le-zoar historialariak bere
Compendio Historial deGuipúzcoa izeneko liburu mardulean, honen
berriematen digu, eta berak dioenez, euskal balen arrant-zaleek
Ternuara joateko zeukaten ohitura zahar-zaharra zen;
aspaldi-aspaldiko ohitura zaharra.Euskal balenzaleen zenbait
aztarna gelditu zaigu,bai bertakoen hizkeran, bai beren erreminta
etaarrantza-tekniketan, eta baita bertako toponimianere.
Orduko dokumentaziotik dakigunez, eus-kaldunek bertako
indiarrekin zerabilten harreman-hizkuntza euskara zen. Eta
dirudienez, bertakoekoso ongi ikasi zuten euskaraz; euskaldunekin
berentratuak egiteko heinean bai behintzat.
Aipatutako Lope Isasti historialariak 1.625.urtean idatzitako
liburu ospetsuan kontatzen digu-nez, Ternuako indiarrek oso ondo
omen zekiteneuskaraz1, eta euskaldunekin zituzten harremanak
1 Euskara ez eta euskal truke-hizkuntza ezagutu zuten
seguruenik. Ikus JAKIN, 48 zenbakia, 53. orrialdea.
guztiz baketsuak izaten ziren. Euskalarrantzaleek "Zer moduz?"
galdetzen diete-nean —jarraitzen du Isastik— "Apaizakhobeto!"
erantzuten diete adiskideki, nahiz etagehienek apaiza zer den oso
ondo jakin ez.Gure hizkuntzan hitz egiten eta tratuak egitendituzte
beti eta askotan han ezagutzen ez dituz-ten sagardo eta ogiaren
truke, arrai lanetanlagundu egiten diete.
Feniziarrak oso merkatari onak ziren, eta merkataritzak
bultzaturik itsaso
Hau ikusirik, Joanes Etxeberri Ziburukoakidatzitakoa etorzen
zaigu gogora" ... edo chalupa irauli gabe guillaz gaineraedo
bereguin eraman gabe urtan behera ..."
-
guztietara abiatu ziren.
Colomb Ameriketara iritsi aurretik badirudi hangoitsasertzetan
euskal arrantzaleak baleak harrapatzenjo eta ke zebiltzala.
Dirudienez, euskaldunek hasiera-hasieratik Ter-nua ezagutu
zuten, eta geroxeago Kanadako itsasertzaketa San Lorentzo
golkokoak, beren kaia, badia, lurmu-tur, golko eta bestelako toki
geografikoak euskarazbataiatu zituztelarik: Balen Badia,
Barba-Zulo, Anton-Portu, Igarnatxoa, Etxaide-Portu,
Burua-Xumea,Burua-Aundia, Uli-Zulo, Plazenzia, Baratxoa,
Opor-Portu, Portutxo, Badia-Aundia, Niganitz, Mingaiñ,Sagenai,
Eskumiñak, San Joan,... Badaude bestalde,nahiz eta beste
hizkuntzatan egon, oraindik ere
euskaldunen orduko presentzia adierazten digutenizenak: Baye de
Bizkaye, Port-aux-Basques, Baye-aux-Basques, Exafaud-aux-Basques,
Anse-aux-Basques, Les escumins, Ile-aux-Basques, ...
Arrasto gehiago ere badira. Esate baterakoBadia Haundia edo
"Grande Baye" deiturikoanazaldutako San Joan izeneko euskal
balenontzia;1.565. urtean hango uretan urperatu zena. Pla-zenzia
izeneko herrian aurkitutako XVI. mende-ko itsasgizonen hilobiak,
euskal etxeen arrastoak,zenbait lanabes eta bestelako tresnak,
...
Bertakoekin zer nolako harremanak izanzituzten ondo ezagutu ez
arren, badaukagu ho-netaz Isastik bere liburuan emandako
zenbaitargitasun. Martinez Isastik dioenez, hango uretanbalea asko
omen zegoen, baina itsasertzen on-doan higitzen ziren izotzmendiak
(iceberg-ak)zirela eta, harrapatze-lanak oso zailak
zitzaizkieneuskaldunei. Bertako biztanle basatiek ere, osotraba
haundia egiten zieten. Isastiri jarraituz ter-nuar kostaldeko
biztanleak bi eratakoak zirelaikus dezakegu:
"... Eskimal izenekoak dira okerrenak, guztizsalbaiak eta
ankerrak, uztaia eta geziak erabilt-zen arras trebeak eta beraiekin
harrapatzen di-tuzte gure gizonak gero jateko. Besteak menditaredo
kanal izenekoak baketsuagoak dira. Gurebalenzaleekin hitz egiten
dute, eta eskimalak noizdatozen abisatzen diete..."
Oso adierazgarriak dira Patri Urkizuk bereBertso zahar eta berri
zenbaiten bilduma izenekoliburuan agertzen dizkigun 1.798. urteko
zenbaittesturen artean agertzen diren Ternuari buruzkohonako bertso
hauek ere:
– Ternura da mortu hotza,eremu triste arrotza,laboratcen ez den
lurra,neguan bethi elhurra.
-
– Han oïhan, sasi handiac,larreac eta mendiac,harri, arroca
gogorrac,lur agor eta idorrac.
– Han otsoac eta hartçac,basoco beztia gaïtçac,alimalien
herria,desertu icigarria.
teke Ternuako beothuksak eta euskal-dunak nahasturik zeudela.
XVIII. men-dean jende dezentek uste zuen Labra-dorreko eskimalak
bertakoek euskaldu-nekin izandako nahasketaren fruitu zi-rela. Gaur
egun ez zaie teoria hauei jara-mon handirik egiten; ez bait da
inolaz ereeuskaldunak horrelako mestizatze han-dira iritsi zirenik
sinisten.
Nolanahi ere, inor gutxik eztabai-datzen du bi taldeon arteko
harremanakoso handiak izan zirela, eta ondorioz,bertako kanadiarren
bizimoduan arrastougari utzi dutela; arrantza-tekniketan,
to-ponimian eta baita oroimen kolektiboanere.
Amaitzeko zera aipatu beharra da-go: XVII. mendeko euskal
idazleen ar-tean badaudela balenzale hauek eta berenTernuarako
bidaiei buruz zenbait berriematen digutenak ere,
garrantzitsuenakJoanes Etxeberri Ziburukoa, Arnaut Oihe-narte eta
Axular direlarik. Ikus dezagungure idazle finak, 1.643. urtean
argitaratueta gure literaturaren barruan idazlangorenentzat
harturiko "Gero" izenekoliburuan azaltzen digun paragrafo
adie-razgarria:
Gizon batec, bere herritic kanporaIndietara edo bertçe lekhu
urrun bateta-ra partitçen denean, eta oraiño bere
– Ternuan dire salbaïac,ere isquimaü etsaiac,guiça bestia
cruelac,hillic jaten mariñelac.
Badaude bestalde, harreman haie-tatik euskaldunak eta bertako
indiarrakasko nahastu edo mestizatu zirela baiez-tatzen dutenak
ere. Askotan entzun dai-
Iparrameriketako toponimiak euskaldunak datzartzagu etengabe
burura.
Badia Handia deiturikoan, euskal itsasuntziak ainguraturik.
-
Beren drakkar azkarrekin wikingoak ipar aldeko itsasoan jaun eta
jabeak bihurtu ziren.
herrico agherrian, comarcetan eta ter-minoetan denean, maiz
behatçen du gibe-lat bere herrico mendietart. Baina aitçi-na
iraganez gero, itçultçen da bertçealderat, ioan behar duen eta
dohan lekhuhartarat: eta han aldiz, bere begiac, etagogoa ere
ibentçentu.
Wikingoen ordua
Gure aroko 200. urte aldean hasiomen ziren Iparraldeko germaniar
edowikingoen lehenengo migrazioak. Berendrakkar azkarrekin
aldameneko itsaser-tzak eta ondoren Europa osokoak era-sotzen eta
lapurtzen hasi ziren. Europakoherriak izuturik omen zeuzkaten,
etakostaldeko herrietan wikingoak deabruensemeak zirela pentsatzen
zuten. X. men-deko Ingalaterran "WIKINGOEN ERA-SOALDI ANKERRETATIK
LIBRAGAITZAZU JAUNA!" errezatzen zuten,otoitz hau adierazgarri
dugularik.
Badirudi wikingoen erasoaldi etazabaltze-bidaien atzetik arrazoi
asko zeu-dela. Batzuek beren demografiaren han-ditze ikaragarria
aipatzen duten bitartean,besteek eskandinabiar buruzagi eta
erre-geen intolerantzia agertu eta onartzen dutearrazoirik
handientzat.
Eskandinabiatik Mendebalderantzabiatu ziren; Feroe irletara,
Islandiara etagero Groenlandiara, 980. urtean iritsiz.1.002. urtean
Erik Gorria ospetsuarenseme zen Leif Erikson-en untziakWinland-eko
(Iparramerikako) itsasert-zetara iritsi ziren. Bertakoekin
izandako
harremanez ezer gutxi dakigu, baina Es-tatu Batuak eta Kanadaren
arteko LakuHandiak izeneko lurralde zingiratsuanaurkituriko haitz
batean egindako ins-kripzio batetik (harri ruriko
deritzonetik)atera dezakegunez, 1.370. urte inguruanwikingoak
bazebiltzan lur-eremu hotzhaietan.
Testimonio aldetik ez dago gauzahandirik; iturririk
garrantzitsuenak (Is-landiar Sagak deiturikoak) gertatukoa bai-no
200 urte geroago idatziak izan baitziren. Beraietan azaltzen dira
beraz,Winland-i buruz ezagutzen ditugun lehe-nengo albisteak.
Badirudi 986. urtean Is-landiatik aldenduriko Erik Gorriaren
wi-kingoek zenbait kolonia finkatu zituztelaGroenlandiako
kostaldeetan (bat ekialdealdean, eta beste bat mendebaldeko
itsa-sertzetan) eta dirudienez bigarren ho-netatik abiatu zen
geroago (1.000 urteinguruan), Eriken semea, Leif
Eriksonmendebalderago zeuden beste lurraldee-tarantz, periplo
honetan hiru irla berriaurkituz: Winland (mahatsaren
lurra),Markland (basoen lurra) eta Helluland(harri leunen
lurra).
Zenbait ikerlarik XVI. mende bu-kaerako eta XVII.eko hasiera
aldeko ma-petan erroturik defendatzen duenez, Win-land
bataiatutakoa Ternua litzateke,Markland Labradorreko Penintsula
etaHelluland, agian Baffin izeneko irla.
Uste denez, wikingoen buruzagihauek lur berri hauen
kolonizazio-pro-zesuari ekin zioten, Groenlandia eta
Ipa-rramerikako kostaldeetan kolonia eta
lantegi txikiak eraikiz. Orduko agirieketa aurkituriko zenbait
arrastok (txanpon,lanabes, arma, eraikuntzen hondakin, ...)hori
azaltzen digute behintzat. Gaur egunoraindik ondo ez dakiguna
wikingoenkolonia hauei geroago gertatu zitzaienada; misterioski
desagertu bait ziren islan-diar sagetan isladaturiko oroimena
ezikinolako berririk utzi gabe.
Ikerlari batzuen ustez, wikingoakbertakoekin nahastu egin ziren.
Honelazioen behintzat Wilhjalmur Stefanssoniparramerikarrak
1.939.ean New Yorkenargitaratu zuen "Un solved mysteries ofthe
Artic" izeneko liburuan. Gauza beradefendatu zuen geroago, 1.941.
urteanJon Duason islandiarrak.
Wikingoen zenbait agiri eta kro-nika zaharretan, bertako
biztanleen berriematen zaigu skraeling izenaz deiturik.Agian hauek
izan ziren kolono wikin-goen desagerpenaren eragileak. XIII.mendeaz
gero Europatik joandako kolo-noek ez zuten inolako arrastorik
utzi.Hauxe da arazoa. Ez testu idatzirik, ezgrabatutako
oroigarririk, ... Groenlandia-ko Upernivik izeneko kolonia
zaharreanazaldutako harrizko tumulua salbuespe-na dugu, eta bertan
grabaturik kontatzenzaigunez, 1.333.eko apirilaren 25ean,bertan
egon ziren groenlandiar ekialdekokolonia batetik etorritako hiru
wikingo.Baina 1.341. urtetik aurrera galdu egitendira mendebaldeko
amerikar lurraldeenalbiste guztiak. Zer gertatu ote
zitzaienkolonoei?. Tenperatura hotzak, gaitzezezagunak, izurritea
ala pirata edo ber-tako biztanleen erasoak izan al ziren be-
-
ren desagerpenaren zioa? Denak hil oteziren? Nahastu egin al
ziren bertakoekinzenbaitzuek dioten bezala, edo 1.637.urtean
dataturiko testu batek dioen beza-la, Iparrameriketako
lurraldeetarantzabiatu ote ziren?
Oraindik erantzunik gabe dagoeneztabaida luzea dugu. Gauza zera
da;XVIII. mendean, Hans Egede daniarmixiolaria kolonizazio berri
bati hasieraemanez, Groenlandiarantz abiatu zenean,ez zuela inor
aurkitu, inuit izeneko es-kimalak ezik.
Piri Reis almirante turkiarrarenmapak
1.920.eko azaroaren 9an, MalilEdhem, Museo Nazional
Turkiarretakozuzendariak, Istambuleko Topkaki mu-seo ospetsuko
inbentario eta sailkapenariekiteko orduan, ustez galdurik
zeudenXVI. mendeko Piri Reis almirante turkia-rraren lurbira osoko
mapak aurkitu zi-tuen. Kronikek diotenez, bi mapa hauekPiri Reis
berak eginak dira; lehenengoa
1.513. urtean eta bigarrena 1.528.ean.Mapa misteriotsu hauetan,
Atlantikoosoko itsasertzak azaltzen dira: amerika-rrak,
europearrak, afrikarrak, Arktikokoaketa Antarktikokoak. Eta hauxe
da harri-garriena; garai haietan Anktartida guztizezezaguna bait
zen.
Ez dakigu bere datu kartografikoakzein iturritatik atera zituen,
baina beremapetan azaltzen diren xehetasun askoguztiz ezezagunak
ziren bere garai-kideentzat. Berak bere liburu batean esa-ten
duenez, Alexandro Haundiaren garai-ko liburu batean oinarritu zen,
eta Co-lomb berak bere Ameriketarako bidaiaantolatu zuenean, ba
omen zuen liburuzahar honen berri ere. Mallery
kartografoamerikarrak dioenez, Pirisen mapetanazaltzen diren
Groenlandia eta Anktarti-da, poloetako izoztea gertatu
aurretikdiseinaturik omen daude. Bestela nolaezagutu zitzakeen
horren zehazki Pirisekizotz azpian zeuden itsasertzak?
Mapa hauek bultzaturik eta sismo-grafo batez lagundurik,
Malleryk Pirisenmapetan seinalizatutako anktartidakozenbait izotz
azpiko itsasertz zehaztu ahal
izan du. Harrigarria benetan!
Sovietar ikerlariek pentsatzen dute-nez, mapa hauek wikingoen
geografiezagupenetan oinarriturik eginda daude.Hauetako mapa
batzuetan San Lorentzoeta Hudson-eko bokaleak seinalatuz"BJARNI ETA
LEIF-EN AURKI-KUNTZAK" esaten duen testu laburrairakur daiteke, eta
dakigunez, Bjarni Her-jolson eta Leif Erikson 1.002.ean
Iparra-meriketako kostaldeetan ibili ziren. Erru-siarren teoria
honetan finkatzen da na-gusiki, nahiz eta beste herrietako
zien-tzilariek onartu ez. Wikingoen kartografieta geografi
ezagupenak pentsatzen denabaino askoz ere handiagoak
zireladefendatzen duen eskola da. Arazoa zerada: Pirisen mapak hor
daudela eta horjarraitzen dutela beren misterioa gordez.Nork
eginak?. Hori da koxka!.
Kristobal Colomb
Kristobal Colomb-i buruz asko ida-tzi da, eta asko dira bere
sorterriari buruzsortutako eztabaidak. Batzuentzat italiarrazen;
Genoakoa. Besteentzat espainiarra,
Uste denez, wikingoen buruzagiek lur berri hauen
kolonizazio-prozesu bati ekin zioten, Groenlandia eta
Iparrameriketako kostaldean
koloniak eta faktoria txikiak eraikiz.
-
eta badaude euskalduna zela baieztatzendutenak ere. Batzuentzat
Katay (Txina)eta Zipango (Japonia) aldera iritsi nahizuen,
lurbirari itzulia emanez. Besteentzatbazuen beste kontinente baten
berri etabaita hara joateko bidea ondo erakustenzuten mapa eta
nabigazio-karta zaharbezain misteriotsuak ere.
Batzuek diotenez, Colombek ondoezagutzen omen zituen kontinente
urru-naren berri ematen zuten AlexandroHaundiaren garaiko mapa
zaharrak;geroxeago Piri Reis almirante turkiarrakbereak egiteko
oinarri gisa erabili zituenenantzekoak. Piris Reisek bere
liburuanbehintzat, horrela baieztatzen du. Amerikaezezaguna izan
arren, bazegoen berenizatearen zenbait susmo eta esaera.Zenbait
kartografo grekok ziotenez, "...Mendebaldeko itsaso zabalean ba
omendago "Antictoné" (antipoden lurraldea)izeneko kontinente
misteriotsua. SevillakoIsidoro (560-636) gotu jakintsuak erehonako
hau esana omen zuen: "...Ezagutzen ditugun hiru kontinenteez
gainbadago beste bat. Itsasoaz bestalderakokatzen da eta han
eguzkiak gurelurraldeetan baino askoz gehiagoberotzen du. Badago
gutxi ezagutzen deneta itsasoz bestaldeko kontinente
urrunaebangelizatzera joan ziren monje bretoiezmintzatzen zaigun
epopeia dramatikoaere. Jakin badakigu Bretainiakokostaldetik irten
izan zirela baina iritsiote ziren kontinente berrira?.
Hitz bitan, teoria asko, esames as-ko, ... baina beren atzean
zerbait gorde-tzen dutenak dira. 1.492. urtean KristobalColomb-ek
Espainiako Erregeen izeneanamerikar lurren agintea bere gain
hartuzuenean, ez zuen ezer berririk deskubritu,mendebaldeko
kontinenteko biztanleekaspaldi-aspalditik itsasoko bestealdekoekin
harremanak izan zituztelakoeta itsasoko bazter batekoek eta
baibestekoek betidanik beste aldekoen berrizeukatelako. Kristobal
Colomb-ek eginzuen gauza bakarra, europear beharrizanekonomikoei
Ameriketako merkatal etaesplotazio bideak irekitzea eta munduosoan
inoiz ezagutu den genozidiorikhaundienari hasiera ematea izan
zen.Besterik ez!.