Alegria-Dulantziko Udala Ayuntamiento Alegría-Dulantzi LIBURUAREN EGUNA EGITARAU BEREZIA 2017 APIRILA ALEGRÍA-DULANTZI ARGAZKI ERAKUSKET A “HEGAZTIEN MUNDUA” Apirilaren 24tik maiatzaren 6ra – Kultur Etxean Erakusketa oso interesgarria, zeinetan Gasteizko eraztun berdeko hegazti egoiliarren eta migratzaileen argazki bilduma ikusteko aukera izango duzun. Horrez gain, aragoiar eta kataluniar pirineotako harrapakaririk adierazgarriena ere ikusiko dugu, ugatza, hain zuzen ere. Egilea: Pedro Pérez LIBURUAREN EGUNA Alegría-Dulantzik bat egingo du ospakizun honekin hainbat jarduera berezi eta dibertigarri antolatuz, ez ezazu galdu!!! Apirilaren 25ean, asteartea, 17:00etatik aurrera Plazan. Liburuaren merkatu txikia: “Irakurgaiak opari” standaren bitartez liburuak eta gauza bereziren bat oparituko dizugu. Ilustramatona: Hurbildu eta zure erretratua eskuratu. Ilustrapados-eko marrazkilariek bi minututan egingo dizute. Literatura-eskulanak: Umeek eskulanak egiteko aukera izango dute Olga Alvaradoren laguntzaz. Aurpegi-margoketa: Ludotekako Soraya eta Cintiak ipuinetako pertsonaia bilakatuko gaituzte Zientzia jolas dibertigarria: Etor zaitez laborategi mugikor honetara eta zure esperimentua egin – Newtonen diskoa. Ipuin kontalariak Ane Gebarak “Aterpeko Sekretuak” kontatuko dizkiguzu Argazki lehiaketaren sari banaketa saioa: Duo de Cellosen eskutik irekiera, Musika eskolako Marta Pelejero eta Javier Martinez irakassleek osatua Horrez gain… liburutegiko eta bertako zerbitzuen eta egitasmoen stand dibulgatzailea izango dugu. IDAZLEAREKIN TOPAKET A “IDAZTEAREN ESPERIENTZIA” Asteazkena, apirilaren 26a -19:00etan-Kultur Etxean ALVARO ARBINA: “La mujer del reloj” Alvaro Arbina Gasteizko idazle gazteak bisitatuko gaitu, eta eta bere lehenengo lana idaztearen inguruko esperientzia kontatuko digu, “La mujer del reloj”, eleberri historikoaren atalean arrakasta handia izan duena. EGITASMOA: IRAKURRI , GOZATU ETA OPARITU!! Apirilean eta maiatzean liburutegian euskarazko liburu bat eskatu eta irakurriz gero, saria izango duzu! Ez galdu aukera, liburutegira hurbildu eta eskatu liburu bat euskaraz! Laguntzailea: Topagunea