Top Banner
danbolin 2007/12 79. alea KANPOTAR HERRITARTUAK SEI GIZON ELEKTROKUTATUAK jardunian Vanesa ugarte
24

79 - 2007 abendua

Mar 06, 2016

Download

Documents

DANBOLIN

deskribapena
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: 79 - 2007 abendua

danbolin2007/12 79. alea

KK AA NN PP OO TT AA RR HH EE RR RR II TT AA RR TT UU AA KK SS EE II GG II ZZ OO NN EE LL EE KK TT RR OO KK UU TT AA TT UU AA KK

jardunian

Vanesaugarte

Page 2: 79 - 2007 abendua

E g i n z a i t e zDanbolin-zulo

K u l t u r E l k a r t e k o b a z k i d eDeitu berehala 943 147 123 telefonora.(urteko kuota 20 €)

LL aa gg uu nn dd uu zz uu kk ee rr ee pp rr oo ii ee kk tt uu aa ss ee nn dd oo tt zz ee nn !!

Page 3: 79 - 2007 abendua

AA TT AA RR II KK OO AA .. Gabonak gainean izanik, garai hau heltzeanurtero gauza bera pentsatu ohi dut: “Nola da posible hain egun gutxitan, hain-beste jatea eta hainbeste diru gastatzea oparitan eta bestelako kontuetan?”. Egiada, baita ere, urtero kontu bera etorri arren burura, ni ere zurrunbilo horretanmurgiltzen naizela, eta nahiz eta ez ditudan Gabonak gustuko, (betiko kontuen-gatik: falta direnak dituzu gogoan, senide guztiak elkartzen dira, joan den urtekobalorazioa, datorren urterako plangintzak... uffffff! Gorroto dut!) konturatu ga-be, ni neu ere merkataritza zentro handietako egun-pasatan murgiltzen naiz.Hala ere, Gabon garai honek badu zestoarrontzat zera berezi bat. Soro Peri egu-naz ari naiz, jakina! Ondo gogoratzen naiz, haurra nintzela gurasoekin kalera

ateratzen nintzenean, Soro Peri egu-naz ez nintzela gehiegi jabetzen.Olentzerok ekarritako opariak lagu-nei erakusteko eguna izan ohi zenabenduaren 26a niretzat. Baina ur-teak aurrera joan ahala, egun ho-rren zentzua ulertzen eta egunazgozatzen hasi nintzen. Lehenengoparrandak ere hasi nintzen bota-tzen, taloak jatera gustura ateratzennintzen, baita azoka ikustera ere, etahalako batean, ez dakit nori baserri-tarrez jantzi behar zela bururatu zi-tzaion! Hura poza nirea! Beti gusta-tu izan zait baserritarrez janztea.Garai hartan Zestoan ez zen horre-lako egunik ospatzen, eta San Toma-

setan Azpeitira baserritarrez jantzita joaten ginen urtero. Baina ni ez naiz azpei-tiarra, ezta nahi ere, eta nik nire herriko festa giroan baserritarrez jantzi nahinuen.Lehenengo urte hartan, oso herritar gutxi jantzi ginen baserritarrez. Ez dakitzenbat urte izango nituen, baina nahiko gaztea nintzen (oraindik ere hala naiz,baina...) eta lagunak ere ez ziren guztiak jantzi. Ondo gogoratzen dut, jantzi ezziren haiekin haserretu egin nintzela eta hurrengo urterako guztiak konbentzitugenituela.Urteen poderioz ordea, Soro Peri egunean baserritarrez janztea ohitura bilakatuda, eta dagoeneko herritar gehienak janzten gara. Ez dugu zalantzarik izaten, etagoizean goizetik ateratzen gara baserritar jantziak soinean ditugula: goizeko azo-ka ikusi, trago batzuk hartu, sagardo eta gazta dastatzeaz gozatu eta egun guztikofesta giroan murgiltzera.Hala ere, ziur nago oraindik badirela herritar mordo bat baserritar jantziak janz-ten ez dituztenak, eta horiei zuzendua doa hilabete honetako Atarikoa. Gogoratu,gure ohiturak ez baditugu galdu nahi, gure aletxoa ipintzea beharrezkoa dela.Soro Peri eguneko ohitura hori mantentzea ere gure esku dago beraz, eta horre-gatik zuzentzen naiz zuregana, sekula baserritar jantzia janzten ez duzun ho-rrengana... Aurtengoan, jantzi baserritarrez eta atera kalera euskal giroaz goza-tzera!

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Naiara Expos i to A lberd i

34 610 13 14 16 20 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

KK AA NN PP OO TT AA RRHH EE RR RR II TT AA RR TT UU AA KK

AA II ZZ AA RR NN AA KK OOEE SS KK OO LL AA BB EE RR RR II AA

FF UU TT BB OO LL TT XX II KK II TT II KK

FF UU TT BB OO LL HH AA NN DD II RR AA

JJ AA RR DD UU NN II AA NN

VV AA NN EE SS AA UU GG AA RR TT EE

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OO

SS EE II GG II ZZ OO NN

EE LL EE KK TT RR OO KK UU TT AA TT UU AA KK

diruz lagundutakoa

Page 4: 79 - 2007 abendua

enb idoa I . TXATO-TANKEA

“Gogoratzen al duzue Gariren abesti hura?“…plazer txiki hauengatik ez balitz…” etahain txikiak ere. Askotan entzun eta esan

izan dugu bizitzaren heren bat gutxienez galdu egiten du-gula. Bizitzaren zati batek bizi izan gabe ihes egitenomen digula.Gaur kafesne bati begira jarri naiz, txato-tanke bat zenzehazki, eta bizitza bera zela irudikatu dut. Kafesne tan-tak, gure egunak, orduak, plazer txikiak… kontatzen has-tea ezinezkoa zela eta gainera tabernan jendea zegoenezzoratu egin ote naizen pentsatuko dutela eta, kafesne tra-goak kontatzea bururatu zait.Egunaren heren bat gutxienez lotan pasatzen dugula kon-tuan izanik, tragoxka eder bat eman diot kafesneari. Le-henengoak zapore gazi-gozoa zuen, gaueroko ametseneta goizeroko esnaeraren arabera aldakorra den zaporea.Txatoa nabarmen txikitu zait, jakina, baina oraindik be-roa dago.Beste heren bat lanean joaten zaigu. Oraingo honi ez diotia zaporerik hartu, beste norbaitek emandako zurrutadaluze bat bezala iruditu zait. Beno, txatoaren herenarekingeratu naiz eta jadanik epeltzen hasi da.Komunari ere bere denbora eskaintzen diogu, batzuk bes-teek baino gehiago, ados, baina hau ere nahitaezko zatibat da guztion bizitzan. Beraz, kafesnea ahora hurbildudut berriro.

Hurrengo zurrutadan ikasketak, etxe-ko lanak, konpromisoak, derrigorrez-ko zenbait betebehar, gaixoaldiak…edan ditut. Ia kafesnerik gabe geratunaiz.Geratzen den gutxi horretatik ordea,zati bat alferrik galtzen dugu. Kon-tzienteki, nahiz eta gero damutu, ba-tzuetan denbora xahutu egiten dugubesterik gabe, inolako zukurik ateragabe; telebista da adibide on bat. Ka-fesne parrasta mahai gainera botatzeabezala izango litzateke. Horixe egindut eta hara!, aparra bakarrik geratuzait, hotz-hotza. Bai, horixe da bene-tan nahi duguna, nahi dugunarekin,nahi dugun moduan egiteko geratzenzaiguna. Plazer txikiak asetzeko, gurebizitzari zentzua emango diona gara-tzeko daukagun apurra aparra da.

Ezer gutxi txato-tankearen osotasunean.Orain norbaitek, beldurtuta, kafesnea aparrik gabe gusta-tzen zaiola esango du, neuri ere bai, egia esan. Baina, ha-la ere, hobe nuen badaezpada ere cappuccino bat eskatuizan banu, apar askorekin.

Ba, 2007anbajan egonnaiz, lanik egingabe eta nahinuke senda-tzea. Istripu batizan nuen lan-tokian eta eznaiz osatueta… laneanhasteko prestnago, bainaezin dut.

Joxe Unanue

36 urte

Bidaiatu egin-go nuke, baka-rrik, edozein le-kutara, gertu,urruti… Motxilahartu eta benga!

Pello Iparragirre

48 urte

Z e r e g i n g o z e n u k e2 0 0 8 a n , 2 0 0 7 a n e g i n e zd u z u n a ?

J osune i ze ta

Page 5: 79 - 2007 abendua

IRUordu falta dira kontzertua hasteko Bomboneran. Sarrera merkea erosteak hori dauka, toki dexen-tea hartzeko lehenago etorri eta harri gainean jarrita egon behar dela ipurdia ez sentitzeraino.25 bat gradu itzalean historiako futbolari onena jaio den estadioan.Beroa nagusi Caminito kaletik gertu, turistentzat arriskutsua ez den leku bakarrenetakoa, Bocaauzoan. Papa Noelek beroa pasatzen du gabonetan Buenos Airesen. Ea kostaldera gerturatu etahorrela samurtzen zaidan familiaren eta Soro Periaren falta sentsazioa…Futbol zelaira sartzerako, poliziak ur botilak eta boligrafoak kendu dizkigu; nik esan diet aldiz-kari inportante baterako artikulu bat idatzi beharra dudala, baina akreditazioa eskatu didate…(Jone, bidali zerbait, ezta?). Eskerrak poltsiko batean erabiltzen ari naizen arkatza azaldu zai-dan.Batzuek lapurtu eta besteek saldu. Esaten dute Argentinan negoziorako aukera txikiena ere on-do aprobetxatzen dutela: laino bat agertu orduko kale kantoian hiru lagun dituzu aterkiak sal-tzen. Edo paper konturen bat konpontzeko erakunde publikoetara joaten bazara, sarreran ber-tan, atea zaintzen bezala pare bat boligrafo saltzaile ikusiko dituzu, barruan boligraforik ez du-zula topatuko abisatzen. Beharrak ingenioa bizkortzen duela, hori izango da.Duela bi aste uraren gerra erraldoi bat antolatu zuten Buenos Airesen, antolatu bai, baina inorere ez zen azaldu han, hala ere bost pibe 125 ur sifoi hartuta iritsi ziren parkera peso batzuk ira-bazteko asmotan.

Estadiora inguratu eta auto garbitzaile eta “aparkatzaile” inprobisatuak zeuden. Eta edariez etachoripanez gain, katalejoak eta kontzertuko posterrak, kamisetak, pinak, giltzatakoak eta kantubildumak ere eskaini dizkigute.

Badatoz Serrat eta Sabina: “¡Que alegría volver a casa en tan buena compañía”.

Ondo pasa Soro Perian!

Neure bu-ruarentzat egin-go nuke, gehia-go pentsatu. Le-hen oso gutxipentsatu deteta… Neure bu-rua zaindu, aur-ten baino gehia-go.

Beni Zinkunegi

60 urte

Lasaiago bi-zi, ze damaki-gun martxa hauoso-oso estre-santea da, mailaoso haundia da.Lasaiago bizi-tzen saiatu.

Imanol Esnal

47 urte

5Ba, oporreta-

ra joan gizonare-kin, biok baka-rrik, umerik ga-be. Berdin zaittokia, astebetebat bada ere,biok bakarrik.

Marian Ibarguren

41 urte

e nbidoa 2 . Mar i an ton ia ar tano

Lana gutxieta bizimoduhobea eramandatorren urtean.Ez naiz gaizkibizi baino…

Mari Angeles Korta

69 urte

H

Page 6: 79 - 2007 abendua

Azkeneko urtetan herrian etxebizitzamordoka egin da. Bertakoek erosi dituzte batzuketa beste batzuk kanpokoek bete dituzte. Batekbaino gehiagok esan izan du: “Hau da marka!Halako herri txikia izan eta kalean gurutzatutakobatzuk ez ditugu ezagutzen, eta asko gazteakdira!”. Beharrak eraginda, etxebizitza merkeagoenbila, etorri da gazte asko Zarauztik, Zumaiatik,Azpeititik eta ez hain gertuko herrietatik. Zestoabizitokitzat aukeratu duten hiru bikoterekin hitzegin dugu, Zestoara zergatik etorri direngaldetzeko eta baita ere zer moduz bizi direnjakiteko. Hauexek dira aukeratutako bikoteak:Amaia Larrañegi eta Urko Mager, Benji Perez etaNerea De Arriba, eta Ainara Garrido eta JoseMinguez.

Amaia Larrañegieta

Urko Mager

K a n p o t a rh e r r i t a r t u a kEz datoz etxebizitzak merkeak direlako,beraien herrietan garestiago direlako baizik.Dena dela, etxebizitzaren prezioa arrazoinagusi dela kontuan izanda, elkarrizketatuditugun hiru bikoteek aurkitu diote herriaribestelako erakargarritasunik. Azken urteotako jendearen etorrera dela etaestatistika datu batzuk begiratu nahi izanditugu herriaren nondik-norakoak zehatzagoezagutu nahian. Hona datu batzuk:

EETTXXEEBBIIZZIITTZZAA BBEERRRRIIAAKK EEGGIITTEEKKOO BBAAIIMMEENNEENN KKOOPPUURRUUAA

1998: 211999: 22000: 222001: 722002: 382003: 862004: 32005: 102006: 158

22000055EEAANN::- 47 haur jaio ziren.- 29 herritar hil ziren.- Beraz, hazkundea 18 biztanlekoa izan zen.- 157 etorkin heldu zen herrira.- 128k emigratu zuten.- Beraz, joan baino 29 gehiago etorri ziren.

22000011EEAANN::0 eta 19 urte artekoak ziren biztanleen%%1177,,77..20 eta 64 urte artekoak ziren biztanleen%%6611,,33..65 urtetik gorakoak ziren biztanleen%%2211..

ZZEESSTTOOAARRAA EETTOORRTTZZEEKKOO AARRRRAAZZOOII NNAAGGUUSSII EETTXXEEBBIIZZIITTZZAA MMEERRKKEEAAGGOOAAKK

Page 7: 79 - 2007 abendua

7latorioa dauka, farmazia, denda asko,harategia eta arrandegia... minimoakdauzka eta eguneroko bizitza egitekomugitu beharrik ez daukazu”. Zerbi-tzuak nahikoa, eta gainera, herri txikikobizitza eta lasaitasuna eskertzen dituz-te. Orain, udan-eta, Zarautza joaten di-renean estresatu egiten omen dira jendeasko dabilelako, auto asko ere bai... etaelkar ezagutzen ez duen jende asko.Zestoan lasaitasuna aurkitu dute eta de-nak elkar ezagutzen duten tokia. Horiez da denen gustuko izaten, baina za-rauztar hauek onerako baloratzen dute.Zestoan gustura bizi direla azpimarratudigute, baina guk galdetu diegu ea ze-ren falta sumatzen duten eta hauexekesan dizkigute boteprontoan: “Trena,igerilekua, zona batzuk hobeto argizta-tzea iluntzen duenean paseatzeko, Bai-nuetxe aurreko errepideko pasabidea,espaloiak gurpildun aulkientzako hobe-to moldatuak... baina ez gara gehiagokexatuko, bestela herritarrak haserretu-ko zaizkigu kanpotik etorri eta horrelakexaka ari garelako”.Aukera izanez gero Zarautza itzuliko aldiren galdetu diegu eta biek seguruerantzun dute: “Ez, orain ez ginatekealdatuko, hemen lasai bizi gara”.

Badira zazpi urte Zestoan bizi direla. Zarauztarrak diraAmaia (35 urte) eta Urko (30), seme-alabak berriz “zesto-ar peto-petoak”. Lau urteko Oihan Erdikaleko etxean sar-tu eta astebetera jaio zen. Itsaso txikiak bi urte ditu. Za-rautzen alokairuan bizi ziren eta etxea erosteko inten-tzioz hasi zirenean, ikusi zuten hango etxebizitzenprezioak ez zirela parte onekoak. Inguruko herrietan be-gira hasi ziren, bai alokairuko etxeak ikusten eta baitaerostekoak ere. Aizarnazabal, Aizarna, Zumaia, Oikia,Arroabea... horiek denak pasa eta Zestoako Erdikalekoetxea erostea erabaki zuten. Etxebizitza erosi eta bi urtezobratan aritu ziren, poliki-poliki, lan eta lan ilusioz bete-ta. Bitartean bai Zarautzen eta baita Zestoan alokairuanegon ziren.Zestoan ez zuten inor ezagutzen, baina Erdikalean obre-tan pasa zituzten bi urteetan herritar asko ezagutu omenzuten. Amaiak hala kontatu digu: “Lanean ari ginela, jen-dea arrimatu egiten zitzaigun eta galdetzen zigun: “Zuzein zara? Nondik etorri zara? Zergatik etorri zara Za-rauztik? Eta zein familiatakoa zara?”. Herri txikitako jen-deak jakin-min handia izaten du nonbait eta denak za-rauztarrei galdezka. Beraz, lehenengo ezagutu zituztenherritarrak Erdikalean gora eta behera sarri ibiltzen dire-nak izan ziren. Ondoren ezagutu zituzten dendariak, pa-rrandaren batean edo bestean ezagututako gautxoriaketa Oihan eta Itsaso etorri zirenean, nola ez, gurasoak.Zestoa zergatik aukeratu zuten galdetu diegu biei. Arra-zoi bat nabarmena da eta hasieran azaldu dugu: etxebizi-tzen prezioak. Beste gauza bat ere hartu zuten kontuanZestoara etortzeko: herria ondo komunikatua egotea. Ba-tez ere, autopista gertu edukitzea baloratu zuten lanakanpoan egin eta etxera erraz itzultzeko. Zarautz bezala-ko herri handitik etorrita zerbitzu aldetik-eta zer moduzdagoen Zestoa galdetu diegu eta hara erantzuna: “Anbu-

···

ia Larrañegieta

Urko Mager

t a ra r t u a kERDIKALEKO LAUKOTEA

Page 8: 79 - 2007 abendua

Bilbotarrak dira biak. 29 eta 25 urte dituzte. Benjiorain dela hamar bat hilabete etorri zen bizitzera Zes-toara, Nereak berriz, pare bat hilabete daramatza. Ne-rea administraria da eta Zarautzen egiten du lan. Ben-jik dio (Benjirekin egin genuen elkarrizketa) Nerearigehiago kostako zaiola herrira ohitzea etorri berria de-lako.Benji informatikaria Bilbon jaio eta han bizi izan zen,baina Londresen lau urtez bizi izan da eta Zestoaraetorri aurreko urtea Zarautzen egin zuen. Alokairuagaresti zegoela uste zuen ordea, eta etxebizitza bilahasi zen Zarautz inguruko herrietan. Bilbotarrak eder-ki esplikatu digu nola hasi zen etxe bila, hau da, “Ben-jiren teknika” erabiliz: “Zarautz erdigune hartu eta zir-kuluak egiten hasi nintzen, erdigunetik gertuen zeu-den herrietan begiratzen hasi nintzen etxebizitzenprezioa eta herriko zerbitzuak kontuan hartuz. Poliki-poliki zirkulua handitzen zihoan”. Orio, Usurbil, Zu-maia, Iraeta eta Elorrian, esate baterako, ibili zen bilaeta azkenean Zestoan erosi zuen etxea. Nabarmena dazergatik etorri den Benji Zestoara bizitzera; etxebizi-tzak merkeago daude, baina berak ondo argitu digu:

“Merkeago daude, ez merke”.Prezio kontuengatik bizi da Zes-toan, baina esan digu herriko la-saitasuna atsegin duela. Pixka batharritu gaitu komentario horrekZarautz izan baita bere azken bi-zitokia; ezin esango dugu hiri ika-

ragarria denik. Berriz azpimarratu digulasaitasunarena: “Londresen bizi izannintzen eta halako hirian nahikoa eginnuen. Zestoan lasai bizitzen da etagustatzen zait”.Herriak zer hutsune dituen uste duengaldetu diogu eta segituan bota du:“Pobreen garraiorik ez dago, hemen ezdago trenik, ez metrorik... autobusakdaude baina ordutegiak...”. Eta behineskatzen hasita igerilekua izatea gus-tatuko litzaioke.Herri bizitzarik egiten duen galdetudiogu eta esan digu eguna lanean pa-satzen duela Donostian eta Zarautzengelditzeko ohitura duela. Han aurki-tzen du bere afizioetako bat, eskalada,praktikatzeko tokia eta lagun giroa.Beraz, herrian, batik bat asteburuetanegoten da. Benjik aitortu digu Zestoanere, beste tokietan bezalaxe, koadrilensistemak funtzionatzen duela eta ho-rietako batean sartzea ezinezkoa dela.Zirrikitu bakarra okurritu zaio: herrianantolatzen diren mila modutako eki-taldietan, ikastaroetan eta bestelakoe-tan parte hartzea. Eta horretan saiatu-ko dela dio; euskararekin bezalaxe.Orain dela ez asko hasi zen euskaraikasten eta “Londresen ingelesa bezalaZestoan euskara” praktikatzeko inten-tzioa du.

···

Benji Pérez eta

Nerea De Arriba

BILBOTIK ETORRI BERRIAK

Page 9: 79 - 2007 abendua

Ainarak 27 urte ditu eta zarauzta-rra da, Josek berriz, 28 ditu eta zu-maiarra da. Zarrek, artzain-txaku-rrak, urtebete dauka. Duela bi urtebikote moduan etxebizitza eroste-kotan hasi ziren eta lehendabiziZarautzen begiratu zuten. Erostekoetxe garestiegiak zeudela konturatuziren. Ondoren, Zumaian egin zu-ten bilaketa eta han ere oso garestizeudela ikusi zuten. Zestoan aldiz,etxe berria erosteko aukera izanzuten eta Lasaon lan egiten zute-nez, eta autobus zerbitzu egokiazegoenez, Zestoan bertan erosi zu-ten etxea. Aurretik ez zuten Zesto-aren ezagutza handirik, gaztetxoazela Sastarrainera eskalatzera etaespeleologia egitera etortzen zeladu gogoan Ainarak. Baina lankidebat ez ezik ez zuten inor ezagu-tzen herrian.Urtebete da, jada, Zestoan bizi di-rela eta herria oso polita iruditzenzaie, mendiz inguratua. Iraeta etaSastarraingo pasealekuak oso gogokoak dituzte eta he-rria zerbitzuz ondo osatuta dagoela uste dute. Egune-roko bizitza bertan egiten dute. Batez ere, astean ze-har, erosketak egitera eta kafea hartzera irteten dira.Herriko berri Danbolin aldizkariaren bidez eta kaleanjartzen diren kartelen bidez izaten dute. Atsegin dutejendeak kalean kasu egitea. Hala ere, gazte taldetansartzea zaila dela uste dute, gauean ere ez dira askoateratzen hemen, beraien jaioterriko lagunak manten-tzen dituzte, eta Zestoako festak Zarauzko Euskal Jaie-kin batera izaten direnez, ez dute herriko festetan par-te hartzen. Herriko zerbitzuak nahikoa direla uste du-te; erosketak egiteko denda ugari, haurtzaindegia,osasun zerbitzua... herria txikia izanda ere zerbitzuakondo. Anbulategiak, esate baterako, grazia egin zienhasieran. Leku gutxiko egoitzan zerbitzu asko eskain-tzen omen dira. Beraiek ere, osasun zentro berriarenzain omen daude. Kiroldegiarekin aldiz, sorpresa txa-rra izan zuten. Bizkarreko arazoak direla-eta igeri egi-tea komeni zitzaien eta begia bota zioten kiroldegiari;kanpotik ikusita kiroldegian igerilekua zegoela omenzirudien, baina ez zuten halakorik aurkitu. Gaur egunZumaiara joaten dira igerilekura eta Zestoaren beharhandienetakotzat horixe jo dute.Herrian oso gustura daude, baina noiz edo noiz be- L iern i Arr ie ta On in tza I rure ta

iba

SASTARRAIN BIDEANTXAKURRAREKIN PASEOAN9

raien herrira itzultzea ez dute bazter-tu, batez ere familiarekiko gertutasu-nagatik. Ainarak eta Josek Zar artzain-txakurra kumea zela ekarri zuten Zes-toara, abenduaren 19an urtebete egindute elkarrekin. Zaunka ugari egitendie ezezagunei Zarrek, baina, hala ere,jende berria ezagutzen laguntzen dieladio Ainarak.

Ainara Garridoeta

Jose Minguez

Page 10: 79 - 2007 abendua

Lan handia dago egiteko jendeare-kin. Zaldien kasuan egin behar dena daberaiek ulertzeko modu batean egin la-na. Gero nagusiak hartu eta ez badakinola tratatu gure lana pikutara joatenda. Animalia hauek oso garbiak dira,gustura badaude ondo, ulertzen baduteondo, baina ez badute ulertzen ez dutekasurik egiten edo urduri jartzen dira,deskonektatu egiten dute. Arazoak or-duan hasten dira, eta pentsatzen duguzaldiak ez duela lan egin nahi, baina ezda hori, beti egoten da arrazoiren bat,hauek ez daukate maleziarik.

Laguntzailea ere baduzu…Bai, Fatima, Burgoskoa da eta prakti-

ketan dago hemen eta asko laguntzendit. Fraisoron ikasi zuen, nekazaritza-eskolan, eta orain beka bat eman dioteeta nirekin dago. Lehendik ganaderitzaegin zuen, beno explotaciones ganaderaszehazki esateko.

Eta zuk prestakuntza berezirikegin duzu langintza honetan jardu-teko? Ikasketak…

Bai, albaitaritza hasi nuen, bainautzi egin nuen, urte asko ziren. Egia dagerora baliagarri izan zaidala ikasitakogauza asko. Baina beno, lehen ikasita-ko gauza asko ezabatu egin behar izanditut. Luzirekin topo egin nuen eta iku-si nuen hau guztia sinplea dela. LuziRis etologo galestar bat da. Etologoekanimali espezieek beren inguruneanduten portaera aztertzen dute. Azkenfinean zaldia ezagutu eta horren arabe-ra jokatu, horixe egin behar da. Hare-kin ikastaroa egin nuen, ahoa zabalikgelditu nintzen… eta esan nuen: ‘Uf,hau bai’. Erabat konbentzitu ninduen.Bizi guztia darama zaldiak aztertzen,hezitzen; domatze edo otzantze natu-rala egiten du.

Etorrarako bidean gora egin dugu, etaIbaiederreko ur-sarea pasatzeko zabaldu zutenbide parera iritsi garenean ezkerrera hartu. Tipi-tapa oinez gindoazela bidera atera zaigukoadrila: Vanesa eta Fatima, eta haiekin bateraEder, Sei, Boira, Wendolin eta Alaitxo zaldiak.

Jone eta Artzaitxakurrak ez zirenaparte. Zaldiekinpaseatuz aritu garajardunian eta zaldieibegirik kendu gabeerantzun die Vanesakgure galderei.

Zer da zuretzat hauguztia ofizio bat…?

Bizitzeko modu bat, lan-bide bat, dena. Animalieklan asko dute. Kontua ez da

eguneko nire orduak egin eta martxa. Edo neuk egitendut edo beste norbait eduki behar dut hauek guztiakzaintzeko.

Zeure zaldiekin egiten duzun bizimoduaz gain,oker ez banago, zaldiak domatzera ekartzen dituz-te zuregana…

Beno, domatzera esaten da, baina niretzat bi hilabete-tan ez da domatzen. Heziketa lana berriz, zaldiak jaio-tzen direnetik egin behar da. Hezi, bideratu… batzukgazteak izaten dira, montatzen hasi nahi direnak. Bestelaberriz, badaude erresuminduta edo ohitura txarrak hartu-ta daudenak edo arazoren bat eduki dutenak…

Alde handia egoten da zer etxetatik datozen eta zaldianola bizi izan den. Etxekoek zaldia nola tratatu duten…faktore asko daude. Animaliek, ondo egoteko, askatasu-na behar dute, belarretan eta lagunartean bizi, beraien ar-tean erlazionatzen ikasteko, elkar errespetatzeko, kon-portatzen ikasteko. Txikitan hori ez badute eduki kon-ponbidea zaila da; bakarrik hazi den batek hori dena ezdauka.

Zaldiak hezitzea da, beraz, zure lana. Eta jabeekjasotzen dute prestakuntzarik edo, aurrerantzeannola zaindu jakiteko?

JOndo egoteko

behar dutena daaskatasuna, belarra

eta lagun arteanbizitzea”

ardunian

VanesaugarteZALDIEN MUNDUAN DOMINATZAILERIK EZ

"

Page 11: 79 - 2007 abendua

1

Aurrera begira zer proiektu dituzu?Nabe bat. Aterpe bat. Orain daukadana hilabete batean

egin genuen lagun batek eta biok. Aitak lagundu zidanbeheko txabolak egiten. Justu-justuko bat eginda ikusinuenean, lanean hasi nintzen. Zaldiak ez ditut entzerratu-ta eduki nahi, baina apartatu nahi baditut, edo berezitaedukitzeko zerbait behar dut. Hona, adibidez, ezin dutzaldi entero bat, indartsu bat, ekarri.

Gehienetan beti kanpoan ibiltzen dira. Euri asko egitenbadu eta blai eginda badaude, sartzen dira barrura, bainahotza ondo aguantatzen dute.

Gustatuko litzaidake leku bat izatea hezitzeko, ikasta-roak etxean eman ahal izateko.

Oso interesantea da: askotan gauza sinpleak dira, bainainork ez badizu esaten, nola ikusten duten, nola entzutenduten… Adibidez, zergatik ezin zara atzean jarri? Ba, ezzaituztelako ikusten, ez da besterik, begiak alboetandauzkate eta parean jartzen bazara ere zaldiak ez zaituikusten.

Nola erakutsi? Mundu guztian arazo bera dago eta as-ko da, guk zaldiak dominatu egin nahi ditugulako. Be-

Hemen zuekin edukitako zaldiakgero jabeari itzultzea ere ez da baxamurra izango batzuetan…

Pena ederra ematen du… txikitxohauek gainera… faltan ez zaituzte bo-tako, baina ezagutu bai. Eta gero ikas-tarotako zaldiak… beti gogoarekin ge-ratzen zara… Hasten zara lanean, ikus-ten duzu buelta ematen ari direla eta,orduan… dena bukatu egiten da.

Beraz, ikastaroak ere ematen di-tuzu…

Bai, batzuk zaldi “heziketakoak” etabeste batzuk “montakoak”. Katalunianeman dut ikastaro bat duela gutxi.Mendikoirako ere eman izan ditut aur-ten; Kantabrian ere eman ditut ba-tzuk… Taldea osatzen denean batzukdeitu egiten dizute, ondo ibili garen le-kuetatik eta ezagutzen gaituzten lekue-tatik deitu egiten digute.

Pixkanaka zalditegira iritsi gara,eta han Vanesak bere lana egitekomodua azaldu digu…

Lan egiteko erak eta montatzekoerak daude. Zu jarri zaitezke zaldiarengainean eta esklabo bezala tratatu: “Nikagintzen dut eta zuk nik esandakoaegin behar duzu” edo berarekin bat egindezakezu. Gu horretan ari gara, jendearihori ulertarazi nahian. Montatzerakoanere, beti silla gabe montatzen dugu jen-deak zaldia sentitzeko. Ez da “horra jo-an nahi dut, tiroia eman, gelditu, bengatiroia berriz”. Asko da gorputz hizkun-tza eta koordinazioa. Mugitzea nahi ba-dut mugitzen hasiko naiz neu, pelbisamugituko dut horretarako, gelditzekoblokeatu egingo naiz. Zaldiak hori sen-titu egiten du. Geratzen denean saritzenbadut hobe, uler dezala ondo egin due-la, baina ‘oso ondo’ esatea nahikoa da,ez daukat azenario bat eman beharrik.

Jendeari erakutsi egin behar zaio,menderaketarik ez dugula ezertarakobehar. Armoniaren bila goaz gu, beraie-kin batera, ahal dela bat egin, bi orekakbat egin eta listo. Horrela, beraiek ereondo pasatzen dute.

···

1

Page 12: 79 - 2007 abendua

raien munduan dominatzeak ez du existitzen. Hori hastenda etxean sartu eta itxitura batean sartzen ditugunean etapentsua ekartzen diegunean.

EDER, hori Gorbeiako pottokazale batena da. Bi urtedauzka, irenduta dago, eta bi edo hiru aldiz mangadan sartu-ta ibili da. Eta hori zer den? Ba, menditik jaisten dituzte po-ttoka denak eta multzotan “manga” batean sartu, batzukdestetatu egiten dituzte; alegia: umeak kendu amagandik…Baina dena azkar eta presaka, txutatu desparasitatzeko, bai-na sekula ez dute izan harremanik gizakiarekin eta urtean bialdiz jaisten dira eta galdu-galduta daude, ez dakite zer pasa-tzen den. Eta hori dena pasata, berriz mendira eramaten di-tuzte. Eta jakina, horiek jada ez dira basatiak, erresumindutadaude.

Gero ikusten dute pertsona bat eta ihesi joaten dira. Be-rrehun metro baino gutxiagora ez zitzaidan hurbiltzen eta iaudara guztia pasa dut berarekin lo egiten. Ze hobeago loegotea baino, ez zara mugitzen, belarra hor jartzen duzu, etapoliki-poliki hurbiltzen doa. Ikusten du gizakiak ez diola era-sotzen. Denda jarri euria egiten bazuen ere eta hortxe… la-gunen bat etortzen bazen ondo, horrelaxe…

BOIRA. Behor hau ikastaro batekoa da, Kataluniatik ekarriziguten, orain dela hiru bat urte edo. Etorri zen gizon bat etaesan zigun: ‘Behor hau erotuta dago’. Jende guztia hegan bo-tatzen zuela eta ez dakit zenbat kontu. Karakter handiko be-horra da. Baina egurrarekin hasi ezkero batzuk eraso egin di-zute, duten indarrarekin. Eta beste batzuk etsi egiten dute,matxakatuta daude, egurra jaso eta jaso. Orduan, hori ebita-tzen ikasten dute. “Nahi duzuna egingo dut, baina ni ez jo”.Beste batzuk berriz ezin dute jasan eta defenditu eta defen-ditu egiten dira. Horietako bat da Boira, egurra eman diote,berak ez du barkatu eta hemen dago orain. Jabeak esan zi-gun “Edo hezitzen duzue, edo haragitara doa”. Baina bi hiruegunetan miraririk ezin da egin, ikusi bai eta bideratu erebai, baina horrelako behor ona ikusi eta mataderira? Eztapentsatu ere, hau Zestoara, hau zoratuta ez dago. Kamioiansartu eta etxera. Urtebetean edo ez nuen ezer egin, ezin zenikutu ere egin. Beti ihesi. Baina ikusten zuen beste zaldiakgainera etortzen zitzaizkigula eta poliki-poliki hasi zen gertu-ratzen. Hasi nintzen xuabe-xuabe montatzen, silla gabe, jaki-

na. Pentsatzen nuen silla, ezproiak,egundoko burni zaharrak sartuta etahorrela arituko zirela behor horrekin.Orduan nik eskema denak puskatu be-har nizkion. Buruko ziztrin bat jarri,ezer gabe jarri gainean eta horrelaxe ha-si nintzen eta orain ere horrelaxe dabil.Hori bai, edozeinek ezin du montatu,baina lasai bazoaz ba, bai.

SEI, AMASEI BERE AMA ETA ALAI-TXO. Pottokak dira, oso antzinako arra-za. Autoktonoa izatean ikasi dute bene-tan ondo defenditzen eta mendi haue-tan bizitzen eta, horregatik, oso egoeragogorretan bizitzeko gai dira. Gizakiakeskua gutxi sartu duen arraza da. Askodefendatzen dira, leku itxi batean edoinguratuta sentitzen badira ez dute etsi-tzen, beste zaldi askok egiten duten be-zala. Urtebeterekin ere ikusi egin beharda nola defenditzen diren, karakterradute. Niri hori gustatu egiten zait. Etaonean goxo-goxoak dira. Muga batzukjarri behar dira, baina beraien beharrakerrespetatuz.

Mantentzeko oso gutxi behar dute.Mendian ibiltzen dira zoragarri, todote-rrenoak dira. Umeentzat oso egokiak di-ra. Aulkia jartzeko, orrazteko, zaintze-ko eta bertan dauzkazu.

Ez daukazu hainbeste ordaindutakoponiak ekarri beharrik!

WENDOLIN. Lau urteko behorra, an-glo-arabea. Lau urtean Elgoibarko etxebatean eduki dute beste zaldi batzue-kin. Ez zekien sokatik ibiltzen, buruaikutzeko sekulako arazoak zeuzkan.Pentsua jatera etorri eta heltzea baze-neukan, baina oso erresuminduta zego-en. Ikututa dago, baina gaizki ikututa.

Oso petrala da, eta gainera, asko izu-tzen da, ez da batere ibili mendian. Oi-nez ekarri nuen Elgoibartik, bere etxeanbizi zen zaldi batekin, poliki-poliki har-tu eta zazpi edo zortzi ordutan. Hilabe-te darama hemen eta jarri naiz gainean,baina behor horrekin ezin duzu pausubat azkarrago eman, bere erara ibili be-harduzu.

···

M argar i e i zag i rre

Page 13: 79 - 2007 abendua

3AIZARNAKOeskolari

AGURRAGure eskola zaharra desagertzera doan honetan,

goraipamen bat egin gabe ezin gelditu. Eta goraipamena bakarrikez, zerbait gehiago ere merezi duelakoan nago. Eraikuntza horriamaitu zaio bere epea aizarnarren heziketan. Orain, aro berrikoetxe polit batek hartuko du bere tokia.

Aizarnan jaio garen gehienok hortxe hartu genituen lehenengoikasketak, maila xumean, beharbada. Baina garai hartako egunatseginak, jolasak, izan ditugun lagunak, hartu ditugun zigorrak…Zeinek ez ditu gogoan, oraindik ere?

Gogoan hartzekoak dira, izan ere, hortik pasa diren maisuak etamaistrak. Denek utzi dute herrian beren seinalea edo marka. Hasiikasgelan mozkortzen zenarekin eta segi sasimaisuekin, Francorenjarraitzaile sutsuekin, “señorito” trajeatuekin… Eta profesional ego-kiekin ere bai, jakina.

Nobela luze bat egiteko gai faltarik ez luke izango idazle batekeskola horretako pasadizoekin eta kontuekin.

Ikastetxe horretatik pasa den belaunaldi bakoitzak izango dubere historia kontatzeko. Nik, neuk bizi eta ezagutu dudana azal-duko dut ahal dudan egokien.

Gogoan ditut oraindik, eskolako lehen egunak, benetan goxoak

eta gustukoak. Apaiz bat zegoen maisu egun haie-tan: Don Juan Epelde, gero misioetara joan zena.Hark bai harreman egokiak zituela txikiekin, gozo-ki eta guzti!

Geroztik, esaerak dioen bezala, la letra con lasangre entra ezagutu nuen nik.

Bigarren maisua, adibidez, aizarnar batekin ez-kondu eta bertan bizi izan zen. Ez nago seguru,baina gerran zauritu eta gero irakasle postua hartu-takoa zela ematen zuen. Gozokiekin izandako har-tu-emanetatik, gerrikoarekin ematen zituen zigo-rrak ikusi eta jasotzera pasa nintzen. Trauma haun-dia izan zen niretzat.

Ondoren, maisu frankista sutsua ezagutu nuen,ondo gogoan dutoraindik. FrancokEspainia salba-tzeko barku txikixaxtar batean pa-sa zuela “estre-txua” kontatzenzigun hormakoargazkian zegongizonari begira.Eta, jakina, gure-tzat heroi batzen gizon bibo-tedun hura. Ha-lere, urte askopasa aurretikkonturatu nin-tzen “istorio” ho-rrek beste alderdi bat ere bazuela kontatzeko.

Ardoarekin arazoak zituen beste maisu bat ereezagutu nuen. Goizeko orduak oso astunak izatenzituen eta, bezperan mozkortu bazen, goizean jaiere izaten genuen askotan. Eta gu, eguna joan etaeguna etorri, goizero elkarri galdezka: “Hi, atzomozkortu al huan maisua?” Erantzuna baiezkoabazen, hura poza! “Bale gaituk! Gaur ere goizeanez diagu eskolarik!”

Baina, ez pentsa eskola horretan dena ezkorrazenik. Emaitza onak lortu dituen eskola izan dela,seguru nago. Aizarnarrok nahiko maila egokiaeman dugu edonon, eta bereziak eta diplomatikoakgarela ere esaten dute. Diplomazia hori, eskola ho-rretan hezteak eta bailarako mikroklima bereziakeman ote digu, bada?

Agur bat, bada, gure eskola zaharrari. Eta ongietorri ikastola berriari!

JON EGIGUREN

1

Page 14: 79 - 2007 abendua

Ab e n d u a r e n 6 t i k 9 r a t a n g o t o p a ke t a kizan ziren Zestoan. Espainiako, Alemaniako, Eus-kal Herriko, eta jakina, Argentinako jendea bildu

zen Arozena hotelean, guztira ia berrehun lagun. Dantza egiteaz gain eta ikastaroan parte har-tzeaz gain, Urola bailarako bazterrak ezagutzeko eta hemengo sukaldaritzaz eta ohiturez goza-tzeko aukera ere izan zuten. Horren adibide dira, besteak beste: abenduaren 8an herriko kirol-degian egin zuten sagardo dastatzea eta festa: abenduaren 9an, berriz, dozenaka bikotek dantzaerakustaldi berezia (milonga) eskaini zuten udaletxeko arkupetan, dantzarako abileziak eraku-tsiz.

I t x a r o p e n a d a n t z a t a l d e a , iazko hutsunea eta gero, indarrezetorri zaigu aurtengo emanaldian ere. Kiroldegiko harmailak bete eginziren, eta ekitaldian herriko haur eta helduak dantzan ikusteko aukeraizan genuen. Gainera, ekitaldiaren amaieran, dantzari helduek, koreo-grafia berezia eskaini zieten han bildu ziren guztiei. Dantza saioan,Itxaropenako kideek, Marian Larrea abeslari herritarraren laguntza ereizan zuten eta han bildu zirenek Furra furra abesti ezaguna abestu zu-ten. Dantzen haria markatzen izen handiko musikariak aritu ziren: Ga-rikoitz Mendizabal, Jagoba Astiazaran, Iraitz Zabaleta, Txomin Mujikaeta Sebastian Etxeberria. Eutsi horri lan ederra egiten ari zarete eta!

danbolinzulo

G i p u z k o a k o B e r t s o l a r i T x a p e l k e t a r aautobusa antolatu zuen Erralla Bertso Esko-lak. Autobusa antolatzeak berekin dakartzanbeldur, antolatutakoa arrakastatsua izan zenazkenean. Bertso usainera gerturatzen denjende asko dagoen seinale.

L i n u x i k a s t a r o a i z a n d a h e r r i a nUdaleko Euskara eta Gazteria sailek an-tolatuta. Ikastaroan bildu diren herrita-

rrek, software librearen inguruko ezagu-tza jasotzeko aukera izan dute.

Page 15: 79 - 2007 abendua

1

5

I n g u r u m e n s a i l a k a n t o l a t u t a herriko hainbat haur, Ezkio-Itsasoko ba-serri ekologiko batean izan dira egunpasa. Ogia egiteko prozesua ikasi zu-ten, eta, bide batez, beraien eskuekin ogia egiteko aukera ere izan zuten.Horrez gain, nekazaritza ekologikoaren berri ere jaso zuten.

Z e s t o a n M e r k a t a r i E l k a r t e a r e nsorrera ospatzeko, hainbat ekitaldi izandira. Horien artean aipatzekoa da herrikomerkatariek egin duten zozketa eta baitaluntxa edo mokadutxoa ere. Era guztie-tako ekitaldiak izan dira: gaztaina erreakbanatu dituzte eta trikitilariak ere izandira herriko kaleetan zehar.

Z e s t o a k o L i b u r u t e g i a n Osaba Patxiren koadernoa ipuin ilustra-tuaren aurkezpena izan zen abendua-ren 12an. Imanol Azkuek idatzi du la-na eta Txiki Agirre Keixeta eta Rober-to Gutierrez arroaarrak arduratu diraliburuaren marrazki eta diseinu lanez.

a l e / b a l eK A L E . ZUBIMUSU BASERRIAREN ATZEKO ALDEAN

ZABOR ETA ZERRIKERIA PILA BATEKIN AURKITU DIRA LORA-ZAINAK, BELARRA MOZTU DUTENEAN. POSIBLE OTE DA?

B A L E . URTE ETA ERDI PASA ONDOREN BAINA

KONPONDU DUTE BENTAPELIGRORA BIDEAN DAGOEN ESER-LEKUAREN BIZKARRALDEA.

k

Page 16: 79 - 2007 abendua

enpresarentzat lana egiteko aukera.Han-haietan hasiko zen, seguru askolanean, eta argindar lineak zabaltzenzihoazen neurrian, Mateok ere bateraeta bestera mugitzen joan beharkozuen, hogeita bederatzi urterekinZestoara iritsi zen arte.Herri handia, aberatsa, txukuna irudi-tuko zitzaion Zestoa Mateori. Izanere, Espainia osoan hain ezagunabihurtzen ari zen gure hiri termalean,hiru bat mila kristau bizi ziren ordu-rako. Haren herrian, Berberanan, be-rriz, ez ziren laurehun biztanlera iris-ten. Herri noblea bezain pobrea zenhura. Zestoako uda garaietako jaun-txo, aristokrata, apaiz ospetsu, artis-ta… hemengo afanik ez zegoen han.Baina zer axola zion… Ez zen huraMateoren gustuko giroa; hark nahia-go izango zuen bere lagunartekoa:herriko tabernatan tragoxka batzukhartu, broma batzuk kontatu, herrikoneska gazteei begiratu… Ez zuen, ha-la ere, asti handirik izango kontu ho-rietarako. Jango bazen lana egin be-har gogor, goizetik iluntzera, jo etake, uda eta negu. Zestoako giro go-

Z e s t o a t i k . E z b e h a r i k a r a g a r r i a .

S e i g i z o n e l e k t r o k u t a t u a k

917. HOTZ IKARAGARRIA ZEN ABENDU

HARTAN; HARREZKERO, EGUN BAKAR BATZUK KENDU-TA, APENAS EGIN OMEN DUEN HAINBESTE HOTZ. BUR-GOS ALDEAN EZ ZEN BERORIK IZANGO, EZ, ALAJAINA.Izotzaz zuri egongo zen Berberana. Jelatuta, Hume-cillo ibaia. Eta haren ondoan, irmo, Velascotarrendorrea, han inguruan pasatzen zen guztia zelatatzen.Baina ez zegoen han Mateo Salazar gaztea, aurrera-go aipatuko ditugunetatik ezezagunena, baztertue-na, arrotzena seguru asko. Mateo ez zegoen han,baina litekeena da bere pentsamendua hara begiraegotea: Gabonak laster iritsiko ziren, eta ez ote zu-ten ba mereziko etxekoek erregalotxo bat, han fami-liakoekin partekatzeko? Bakailao puskatxo batzuk,eskukada bat sardina zahar, errezil sagar batzukerreta jateko… gauza xumeren bat, esku-erakutsibat. Ez ote ziren ba ondo etorriko hemengo jaki ho-riek hango baratxuri zopa eta Losako patata fama-tuekin batera jateko? Aita hila zitzaion ordurakoMateori, eta amak gobernatzen zuen etxea ahalzuen moduan. Seme-alabek gazterik hasi behar izan-go zuten lanean. Mateok argindar lineak jartzen aur-kitu zuen ogibidea. Berberanatik ez oso urruti, Toba-lina bailaran, argindarra sortzeko ur-salto eta zentralgarrantzitsua egina zuten, Espainian lehena eta garaihaietan Europako handiena, Handik sortu zitzaionMateori Bilboko Compañía Hidro-Eléctrica argindar

1

Page 17: 79 - 2007 abendua

xoan baino ordu gehiagopasa beharko zituen, bai,inguruko mendi bazte-rretan.Negu hartan Santa En-grazia eta Etumeta alde-an zebiltzan argindar li-nea tiratzen Mateo etalantalde guztia. BazuenMateok paraje haiek on-do asko ezagutzen zi-tuen laguna: ErrezilgoManuel Ibarguren. Ho-geita hamasei urte. Etu-metako Josepa Antonia-rekin ezkondua, sei se-me-alabaren aita.Enkargatuak ere, ManuelUranga zestoarrak, ongi ezagutuko zituen hangobazterrak, baina gainontzekoak, Mateo bera bezala,kanpokoak ziren: Asteasukoak, Lizartzakoak, Amu-rriokoak, Markinakoak…Egunak zeramatzaten Aizarnako paraje haietan lane-an. Material guztia eramana zuten ingurura. Huraizaten zen lehendabiziko lana. Gero posteak sartzenjoaten ziren. Asko jarrita zeuzkaten jada, baina lan-tegia izaten zen hura: lurra topatzen zutenetan, on-do; harria azaltzen zen tokietan izango ziren kon-

tuak: hartu punteroa eta hargin-mailua, palan-ka eta borrak, eta zuloa egitera. Hango dioskaketa puta hotsak. Hura izaten omen zen lan go-gorrena. Behin posteak jarrita, isolatzaileak edokikarak jarri behar. Hanketako kakoekin igo go-ra, daratuluarekin zuloak egin postean, sartukikarak eta listo. Ondoren kablea zabaldu be-harko zuten, eta linean zehar luzatu. Lanakematen zituen horrek ere. Gero berriz, bi pos-tetik behin-edo, kablea gora altxatu, pixkana-ka-pixkanaka luzatzen jarraitzeko. Bospasei la-gun behar izaten omen ziren linea ondo tira-tzeko. Kablearen indarraren eraginez posteakez erortzeko, berriz, urkila moduko egur ba-tzuk jartzen omen zizkieten. Eguna joan, egu-na etorri, horrelaxe, linea bukatu arte.Hala jardungo zuten 1917ko abenduaren 11koastearte goiz malapartatu hartan ere. Baina

egun hartan, bukatu egin zen dena; bai behintzat Mate-orentzat, baita egun hartan berarekin zebiltzan beste-entzat ere.

k . r i k a r a g a r r i a .

e l e k t r o k u t a t u a k

1

7

···

“Elektrizitateak,zientziari etaindustriari hainbesteonura eskaintzendizkion indarzoragarriak, kontuhandiz erabili ezeangizateriari ezbeharbeldurgarriak ekartzendizkion horrek, berriroere gertakari ikaragarribat eragin du, etamiserian utzi ditulangileen familiaxumeak” (La Voz de Guipúzcoa, 1917koabenduaren 13a)

Page 18: 79 - 2007 abendua

1917ko abenduaren 13ko La Voz de Guipúzcoa egunka-riak zekarren notizia: “Desde Cestona. Horrible desgracia.

Seis hombres electrocutados”[Zestoatik. Ezbehar ikaraga-rria. Sei gizon elektrokuta-tuak]. Eta ondoren jartzenzuen gaztelaniaz: “[Abendua-ren 11ko] astearte goizekohamabietan (…), sei langilezebiltzan argindar linea jar-tzen. Dirudienez, kablea tira-tzen ari zirela, erori egin zi-tzaien, eta altako alanbreaukitu zuen. Talka egitean,langileak erabiltzen ari zirenkablera pasa zen indarra, eta

kalanbre bortitzaren ondorioz sei langileak hi-lik eta erreta geratu ziren”.Aizarnako Ipintza baserritik Santa Engrazia al-dera goazela, bi oroitarrik gogoratzen dutegertakizun latz hura; gaztelaniaz batak, euska-raz besteak: “Rogad a Dios en caridad por las al-mas de D. Rufino Segurola de Asteazu; D. MartínArrate de Lizarza; D. Mateo Salazar de Berberena(Burgos); D. Juan Guinea de Amurrio (Álava) y D.Francisco Iturriaga de Marquina (Vizcaya) quemurieron aquí por un accidente eléctrico el 11 dediciembre de 1917. R. I. P.”; “ErregutuyozuteJaungoikoari / On Manuel Mª Ibarguren / ani-maren sufragioan / iltzan abenduaren 11 ga-rren egunian / bere jayotzaco 36 garren / urte-an 1917 / Etumeta”.Gainerako xehetasunak La Voz de Guipúzcoaegunkariaren bidez jakin ditugu. Hara itzulpe-na: “Ezbeharra eragin duen argindar linea Bil-boko Compañía Hidro-Eléctricarena da. Gerta-kizunaren berri izan ondoren, agintariei jaki-narazi zitzaien guztia, eta baitaelektrizitate-etxeari ere; Félix Diaz Zestoakoingeniaria hurbildu zen istripu lekura. Epaite-giak hilotzak jaso eta kanposantura eramatekoagindu zuen. Gaur, osteguna [abenduak 13],izango da hildakoen aldeko hileta-elizkizuna,Zestoako parrokia-elizan. Kablearen jabea denargindar etxeak ezbehar horrek sortutako gas-tuak eta kalteak bere gain hartzea eskaini du”.

Aurrerago, berriz, honako hau dio egunkariak: “Atzoarratsaldeko hiruretan [abenduak 12], Diaz eta Zurria-rain Zestoako mediku jaunek eta Egiguren Azpeitikomediku jaunak autopsia egin zieten sei hildakoei. Peña-fiel Gobernadore Zibil jaunak dolumin telegrama bidalidio Zestoako alkateari”.

FERNANDO ARZALLUS

···

BBIIKKTTIIMMAAKK

MMaarrttiinn AArrrraattee PPeelllleejjeerroo 26 urteGurasoak: Jose Manuel (hila) eta Frantziska, biak LizartzakoakHerria: LizartzaEzkongabea

JJooaann GGuuiinneeaa GGaavviiññaa 38 urteGurasoak: Nikasio (hila) eta Rita, bata Ojulikoa, bestea AmurriokoaHerria: Amurrio (Araba)Ezkondua, Sergia Garinekin. Seme-alabak: Jose, Julio eta Frantziska

MMaannuueell MMaarriiaa IIbbaarrgguurreenn UUrriiaa 36 urteGurasoak: Jose (hila) eta Frantziska, biak ErrezilgoakHerria: ErrezilEzkondua, Josepa Antonia Lazkanorekin. Seme-alabak: Jose Maria,Akilino, Jose Frantzisko, Joakin, Josepa Inazia eta (…).

FFrraannttzziisskkoo IIttuurrrriiaaggaa IIrriioonnddoo 35 urteGurasoak: Joan Domingo (hila) eta Juliana, biak ZiortzakoakHerria: Ziortza (Bizkaia)Ezkongabea

MMaatteeoo SSaallaazzaarr YYeerrrroo 29 urteGurasoak: Gregorio (hila) eta Isabel, bata Berberanakoa,bestea San Pantaleon de LosakoaHerria: Berberana (Burgos)Ezkongabea

RRuuffiinnoo SSeegguurroollaa UUzzkkuudduunn 39 urteGurasoak: Jose Frantzisko eta Frantziska Inazia (hila), biak AsteasukoakHerria: AsteasuEzkongabea

Page 19: 79 - 2007 abendua
Page 20: 79 - 2007 abendua

frogatzeko gogoa zuten eta zaharrenek onartu, eta frogaegin dugu.

Futbol talde bat sortzeak lan handia ematen al du?Lana beti izaten da, baina talde berria sortzea baino

gehiago; lehengo taldeak beste bide bat hartzea izan da.Iaz baino talde handiagoa denez, aurreko urteko kamise-ten berdinak eskatu dira taldea osatzeko. Jokatzeko ezin-besteko ekipamendua bakarrik daukagu, ez dugu txanda-lik. Entrenatzeko jertseren bat lortzea ongi etorriko litzai-guke. Lan handiena entrenatzaile berria bilatzea izan zen.Askotan, nesken talde bat gidatzeko pazientzia handia be-har da.

Zer moduz moldatzen zarete entrenatzaile berria-rekin?

Oso ondo. Mikel Etxeberria da gure entrenatzailea eta

Nola sortu zen areto futbolautzi eta zelaiko futbolean hastekoideia?

Egia esan ez dakit oso ongi nondiksortu den ideia. Niri beti gustatu izanzait areto futbola eta aurreko denbo-raldia amaitu zenean galdetu zidatenzer egin nahi nuen. Nik jarraitzekoasmoa nuen, baina zelaiko futboleanhasteko asmoa zegoela esan zidaten.Futbol zelai berriak bultzatu zigulaesan liteke. Jendeak frogatzeko gogoazuen. Denboraldi batez zelai handianibili eta nola moldatzen garen ikusinahi genuen. Gazteek futbol zelaia

Abenduaren 1ean Iraetako futbol zelaia inauguratu zen. Aldaketa handia izan daZubiaurre atzean utzi eta Iraetara joatea. Herritarrek ohiturak aldatu behar izan dituztefutbola ikusteko edo jokatzeko. Berrikuntza handiena, ez da leku aldaketa izan ordea,Zestoako nesken futbol taldearen sorrera baizik. Urteetako ohiturak eta aurreiritziakalbo batera utzita nesken bi talde sortu dira. Lehenengoa, neska gaztetxoen futbolzortziko taldea, eta bigarrengoa, helduen taldea. Bi taldeek astean zehar elkarrekinentrenatzen dute, nahiz eta talde bakoitzak partidak maila desberdinetan jokatu.Nagusien taldeak liga amaitu berri du, eta jokatu dituzten bederatzi partidetatik lauirabazi dituzte. Orain, kopa hasi dute eta taldeko kapitaina den Naiara Bereziartuarekinhitz egiteko une aproposa izan da. Taldeko kapitainari denboraldiaren lehen zatiaz, eta,neska talde berria izanik, dituzten erronken inguruan galdetu diogu.

Futbol txikitikfutbol handira

Page 21: 79 - 2007 abendua

12

oso ongi konpontzen gara. Asko es-kertzen diogu gurekin egin duen lana.Gu, esan liteke, zerotik hasi garela etaberarentzat ere gogorra izan behar dutalde berri batekin ia zerotik hastea.Baloia borobila zela bagenekien, bai-na beste dena berak erakutsi beharizan zigun.

Nolakoak izan ziren lehenengoentrenamenduak?

Lehenengo bi asteetan korrika askoegin genuen eta ia baloirik ez genuenukitu. Baloiarekin hasi ginenean gus-tura ibili ginen. Zelai erdia erabiltzengenuen entrenamenduetan, hala ereeskola umeak ematen genuen, denokbaloiaren atzetik korrika ibiltzen gi-nen. Entrenatzailea arduratu da joka-lari bakoitzak zer postutan jokatu be-har duten erabakitzeaz. Berak agin-tzen du.

Zein egunetan eta zenbat orduzentrenatzen duzue?

Ni, lana dela eta ezin naiz entrena-menduetara joan. Horrek pena handiaematen dit, entrenamenduetan ereongi pasatzen baitut, baina lana delaeta ezin naiz joan. Taldea astelehene-tan, asteazkenetan eta ostiraletan en-trenatzen da, ordu eta erdiz.

Taldeak zer iritzi du futbol ze-lai berriaz?

Alde onak eta txarrak ditu. Aldage-lak eta zelaiak oso ondo daude, bainahotza eta eguraldi txarrak jasan beharditugu han. Partida bat jokatzen ariginela futbol zelaiaren ondoko bara-tza batean belar txarrak erretzen hasiziren eta kea guregana etorri zen. Iabertan ito ginen!

Baina alde txarren artean garrantzi-tsuena distantzia da, urruti dago. Gukautoak ditugulako, baina garraio pu-blikorik ez dago eta gazteenek ez du-te nola joan eta hori arazo handia da.

Jendea hara nola eraman ez daaurreikusi.

Liga amaitua dagoeneanzein da taldearen balora-zioa?

Nik, pertsonalki, oso ondoikusten dut taldea. Hasi ginene-an nahiko ezkorra nintzen. Ze-lai berria, talde gaztea... zelaiberriari neurria hartzeko lanakizango genituela uste nuen.Partidak jokatu ditugunean iku-si dugu ahal dugula eta ez gare-la beste taldeak baino gutxiago.

Igoera fasea jokatzeko ez gara sailkatu baina hori ez zengure helburua denboraldia hasi zenean. Gure lehen urteada eta gure helburua ikastea da. Horregatik, gure antzekomaila duten taldeen aurka jokatu nahi genuen.

Kopa hasi da, eta zer helburu duzue?Ahal dena egingo dugu. Mikelek irabazteko asmoa

izan behar dugula esaten du. Helburua irabaztea da, bai-na gero ahal dena egingo dugu eta ahal dugun ondoenajokatzen saiatuko gara.

Zer alde dago mutilen partida baten eta nes-ken partida baten artean?

Nesken partidetan jokoa makalagoa da, ez dahain joko azkarra. Mutilek futbola gehiago bizi dute,esperientzia gehiago dute, eta hori jokoan antzemanegiten da.

Ikusleen jarrera asko aldatzen da mutilen etanesken partida baten artean?

Egunak zer ikusi handia izaten du. Preferentekoekpartida izaten badute, gure partida ikustera jende gu-txi etortzen da. Baina beste taldeen partidarik ez ba-dago, jendea etortzen da gureak ikustera. Ikusle askoikusminak bultzatuta, nesken arteko partidak nola-koak diren ikustera etortzen dira.

Zuen partida batera lehen aldiz joaten den nor-baitek, zer ikusiko du?

Guk ere egunak izaten ditugu. Batzuetan beste taldekoentrenatzaileek futbolean jokatzen dugun lehen urteaizateko ongi jokatzen dugula esaten digute, eta beste ba-tzuetan harridura azaldu dute ligan bosgarren amaitzekogai izan garelako. Denok bezala, egun onak eta txarrakizaten ditugu.

Nola animatuko zenituzke gazteak futbolean jo-katzera?

Gazteak oso animatuak ikusten ditugu eta animatubeharrik ez dago. Inplikazio handia dute eta alde horre-tatik etorkizunean taldeak aurrera jarraitzeko arazorik ezdu izango. Norbaitek jokatzen hasi nahi badu taldeko ki-deren bati galdetzea besterik ez du, edo entrenamendubatera azaldu. Aurten agian ezingo zaio fitxarik egin par-tidak jokatzeko, baina entrenamenduetan lekua izangodu, eta datorren denboraldiari begira fitxa nola egin hitzegingo genuke.

URKO CANSECO, EDURNE SORALUZE

tik

Page 22: 79 - 2007 abendua

abEENNDDUUAA

23 IIGGAANNDDEEAA

13:00etan, GarikoitzMendizabal eta Aitor Furun-darenaren kontzertua, Uda-letxeko Areto Nagusian.

24 AASSTTEELLEEHHEENNAA

Olentzero Kantuztaldekoak goizeko 9:00etanaterako dira Gurutzetik etaauzoz auzo ibiliko dira pre-soei laguntzeko dirua bil-tzen. Arratsaldeko 16:30ean,berriz ekingo diote Uztapideplazatik hasita. •Jaiotza bi-ziarekin ateratzen den talde-ak, berriz, arratsaldeko17:00etan hasiko du ibilbi-dea Eliz Ondotik.

26 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Soroperi eguna.9:00etan Idiakaitz txistulari tal-dearen diana. Barazki eta frutalehiaketa. Urolako X. Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardolehiaketa. Horiez gain, talogileak eta beste salmenta-postu franko,trikitilariak... 13:30ean Gazta eta sagardo dastaketa, plazan. Arra-tsaldean, herri kirol saioa kiroldegian. •Egun horretan bertan,Laranjadin, hondakinen inguruko informazioa emangoduen karpa bat jarriko da goizez. Bertan parte hartzen du-tenei, oihalezko poltsak banatuko zaizkie, hondakinak mu-rrizteko asmoz. Egun hori aprobetxatuz haurrentzako taile-rrak ere izango dira. Paparrean erantsita eraman ohi direntxapak egingo dituzte. Parte hartzaile bakoitzak nahi duenirudia sortzeko aukera izango du. Emaitza, 38 mm-ko dia-metroa duen txapa erakargarri eta erabilgarria izango da.Oharra: urtarrilaren 4an ere jarriko da berriz karpa.

29 OOSSTTIIRRAALLAA

“Preso bat egunkari bat” Mus Txapelketa 22:00etan.

31 LLAARRUUNNBBAATTAA

Etxeratek deituta, elkarretaratze isila “Euskal Pre-soak Euskal Herrira” lemapean 19:30ean.

urTTAARRRRIILLAA

01 IIGGAANNDDEEAA

Agiro Mendi Taldeak, urtero bezala, irteera antolatudu Erlo mendira “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean.

05 OOSSTTEEGGUUNNAA

Errege Magoak18:30ean iritsiko dira Akoa-ra. Lehenengo, San Joanegoitzan utziko dituzteopariak; 19:00etan herrikokaleetara gerturatuko dira.

santa inesak Iraetan

17 LLAARRUUNNBBAATTAA

10:00etan txupina-zoa. Ondoren Euskadi mai-lako Spiuk Ziklokros cha-llangean.

18 IIGGAANNDDEEAA

12:00etan esku pilo-ta finalerdiak.

21 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

11:00etan meza na-gusia eta 14:30ean bazkide-en bazkaria.

23 OOSSTTIIRRAALLAA

22:00etan Mus Txa-pelketa Azkarra.

24 LLAARRUUNNBBAATTAA

14:00etan baba-janherrikoia Gure Ordeka el-kartean. 17:30ean pailazo-ak eta jarraian txokolateaeta buruhandiak. 20:00etan

trikipoteoa. 21:00etan herri afaria frontoian.23:00etan dantzaldia Trikizio taldearekin.

25 IIGGAANNDDEEAA

10:30ean Zestoako musika bandaren kalejira.12:00etan esku pilota finala. 17:00etan harri-jasotzesaria; Aimar Irigoien, Izeta II, Izeta III eta Ostolaza.18:15ean dantzariak.

••Leihoak berritzeko dirulaguntza deialdia ateradu Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ingu-

rugiro sailetik jakitera eman digutenez. Informaziogehiagorako deitu 943 147 010 (Izaskun Larrañaga)edo 94 403 56 00 / 94 403 56 80 telefonoetara.

a g e n -d a

Page 23: 79 - 2007 abendua

32

••2007KO UDAL AURREKONTUA ALDATZEA ONARTU

DUTE. Azken udalbatzarrean aho batez onartu zu-ten 2007ko udal aurrekontua aldatzea. Izan ere, urte hasie-ran aurreikusitakoa baino gehiago izan dira, bai diru-sarre-rak eta baita gastuak ere. Zenbait proiektu ez dira egin eta,

bestalde, hainbat proiekturen gastuak asko igo direla azal-du du Alazne Olaizolak, alkateak. Aurreikusi eta egin ez diren proiektuak honako hauek dira:bainuetxeko pasabidea, Idiazpiko igogailua, Kiroldegiko be-rrikuntzak, Zestoako haur eskola handitzeko lanak, Arroa-beko plaza konpontzeko lanak eta Arroabeko ekipamen-duak. Proiektu horietarako 902.000 euro bideratuta zeuden.Bestalde, egin diren hainbat proiekturen aurrekontuek (au-zoetako konponketak Erein programaren bitartez, kirolgu-ne berria, Iraetako kirolgune ingurua, Arroabeko haur esko-la eta etxe babestuak) gehikuntza nabarmena izan dute, eta874.605 euroko gastua ekarri dute, aurreikusitakoa bainogehiago.Hori dela eta, egin gabe gelditu diren proiektuetara bidera-tuta zegoen dirua, zor horri aurre egiteko erabiliko dutelaazaldu du alkateak Gehikuntza nabarmenetakoa izan duenproiektuetako bat Iraetako kirolgunea eta kirolgune inguruaizan dira. Aurreikusitakoa baino, 330.000 euro gehiago kos-tatu da hori guztia.Urte hasieran aurreikusitakoaren arabera, 632.096,54 euro-ko mailegua eskatu beharko luke Zestoako Udalak, bainaaurrekontu aldaketari esker, mailegu txikiagoa eskatuko du-te; 470.000 euroko mailegua, hain zuzen ere.

u d a l e k o b e r r i a k

••EUSKAL SELEKZIOAREN ALDEKO MOZIOA

ONARTU DUTE. Azken udalbatzarrean,Zestoako Bai Euskal Herriari herri ekimenak aur-keztutako mozioa onartu zuten aho batez. Euskalselekzioaren ofizialtasunaren esparruan egindakosalaketen eta aldarrikapen saioen alde agertu zirenzinegotziak.Azken hilabeteotan Euskal selekzioak izan ditueneraso guztien aurka agertu zen mozioa, eta herria-ren ordezkari diren instituzioen aldetik, erantzunsendo bat eskatu zuten herri ekimeneko kideek.Bestalde, euskal herritarren artean hedatuta dago-en ofizialtasunaren nahiak eta beharrak, instituzio-en babesa behar duela azaldu zuten herri ekime-neko kideek. Horrela, udalbatzak honakoa onartu zuen: EuskalHerria, nazio bat izanik, bertako kirolariek, berennazioaren koloreekin euskal selekzioa ordezkatuz,nazioarteko txapelketetan parte hartzeko eskubi-dea dutela. Bide batez, ESAITek abenduaren 29anBilbon Euskal Herria, nazio bat, selekzio bat lelopeanantolatutako ekimenetan eta zehazki arratsaldeanizango den manifestazioan parte hartzeko deiaegin du. Udalak. egun horretan herritarrak Bilbo-raino aldarrikapen hori eramateko erraztasunakipiniko dituela onartu zuen udalbatzak.

Page 24: 79 - 2007 abendua

IIGGNNAACCIIOO AARRTTEETTXXEE AALLBBEERRDDIIgguurruuttzzee kkaalleeaa,, 11 ZZEESSTTOOAAtteell .. 994433 114477 440033 -- 660000 554444 773344

I LU M I N A Z I OA , P O RT E R O AU TO M AT I KOA K

E T X E B I Z I T Z A KO I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .

G O X O T A S U N A E R A I K I T Z E N

EKAINELEKTRIZITATEA

B E R O G A I LU P E RT S O N A L I Z AT UA K

urru t i ko ag in te e ta guz t i !