-
Lehen Hezkuntzako 5. mailarako Arin-arin liburua Zubia
Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza
Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa
Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko
talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde
honek esku hartu du:
TESTUA Idoia Aranberri Jon Ander Rojo Josu Goikoetxea
IRUDIAK Paul Caballero Nuria Hernández
EDIZIOA Ainhoa Basterretxea
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZA Joseba Santxo Maite López-Sáez
Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuan bertan
egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak, eskemak eta gainerako
baliabideak ikasleak koadernoan egin beharrekoen ereduak baino ez
dira.
LEH
EN
HEZ
KU
NTZ
A5 Euskara Arin-arin
-
Proiektuaren aurkezpena
Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu
arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen
ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da
Egiten Jakin Zurekin.
Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren
hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko
eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik
datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea
XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak
garatzen.
Komunikazio-trebetasunak
Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela
eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait
programaren bitartez:
– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.
– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.
– Idazteko gogoz. Idazmena.
Pentsamendu-abileziak
Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten
Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu.
Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar
diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker,
ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko
dituzte:
– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak
laburbiltzea.
– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.
– Ezagutzak elkarrekin lotzea.
Estrategia eta errutina horiek barneratzea lagungarria izango da
pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun
handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal
bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori
nabarmentzeko.
Adimen emozionala
Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko.
Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko
helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:
– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.
– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.
– Emozioak adieraztea.
– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.
Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen
emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta
proposamenak nabarmentzeko.
EGITEN JAKIN
zurekin
-
Sormena
Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru
desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen
aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera,
gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:
– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko
gaitasuna.
– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.
Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude
nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden
jarduerak.
Lan kooperatiboa
Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak
lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz,
elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek
egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:
– Bikoteak.
– Taldetxoak.
– Ikastalde osoa.
Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.
Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat
erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza
kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.
Ikaskuntzaren autorregulazioa
Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute
ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko
gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko
du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.
Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien
bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola
egin duten ebaluatuko dute.
Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta,
Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago,
ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak
dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren
berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela
eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko
baitugu.
-
1. unitatea. Bizi-bizirik
......................................... 13
2. unitatea. Zuhaitz onak, itzal ona ......................
29
3. unitatea. Natura garbi ......................................
43
4. unitatea. Elkarrekin bai ondo! ..........................
59
Elkarlanean
............................................................ 72
ERANSKINA. Gehiago jakiteko
5. unitatea. Denok kirolari ....................................
77
6. unitatea. Hodei guztien gainetik ......................
93
7. unitatea. Mendi, itsaso eta lautada ................ 111
8. unitatea. Hodeiak haserre ..............................
127
Elkarlanean
.......................................................... 140
ERANSKINA. Gehiago jakiteko
9. unitatea. Mundua azoka ................................
145
10. unitatea. Gizartean bizi ................................
161
11. unitatea. Iragana, orain ................................
179
12. unitatea. Ekaina eder, uda halaber .............. 195
Elkarlanean
.......................................................... 208
ERANSKINA. Gehiago jakiteko
Aurkibidea
-
Edukien mapa
UnitateakHitz egiteko gogoz
Irakurtzeko gogoz
Entzuteko gogoz Gramatika OrtografiaEgiten jakin(Testu-tipologia
eta Idazmena)
Irakurtzen jarraitzeko gogoz
Lexikoa Literatura
1. Bizi-bizirik
13
Txori zauritua Malen animaliazalea
Hegaztien ospitalea(Informazioa eskatzea eta ematea)
Izena, aditza eta esaldia
Letra larria Liburu baten fitxa Sinonimoak eta antonimoak
Literatura-generoak
2. Zuhaitz onak,
itzal ona29
Larunbaterako planak
Etxeko pikondoa Omako haranean zehar(Orientabideak ematea)
Izenondoak eta izenlagunak. Aditza
S, X, Z, TS, TX, TZ
Azalpen-testua Gizon-emakume heldu guztiei (Gutun irekia)
Hitz polisemikoak Kontakizuna
3. Natura garbi43
Tetrabrik baten historia
Argi ibili! Paisaia harrigarria (Harridura azaltzea)
Mugatzaileak eta mugagabea
A itsatsia Iritzi-artikulua Hitz elkartuak I Olerkia
4. Elkarrekin bai ondo!
59
Elkarlanean Giacomo kristalezkoa
Mikel Martinez(Nork bere burua aurkeztea)
Zenbatzaileak. Aditza
Zenbakiak nola idatzi
Arautegia Hitz elkartuak II Antzerkia
5. Denok kirolari
77
Olinpiar Jokoak Kopako finala Ianire Elorriaga, skate
txapelduna(Asmoa azaltzea)
Izenordainak. Perpaus elkartuak: juntadura
Komaren erabilera
Biografia Egile-atzizkiak (-ari, -gile, -gin, -le, -tzaile)
Prosa eta olerkia
6. Hodei guztien
gainetik93
Artizarra Eguzkia, Ilargia eta Ura
Eguzki eta Ilargi amandreak(Kontrako ideiak azaltzea)
Deklinabidea. Aditza: nor-nori-nork
H letra Iragarkia Eguzki-lore (Entziklopediako definizioa)
Atzizkiak (-gai, -gailu, -ki, -kin)
Ipuina
7. Mendi, itsaso eta lautada
111
Aurrera mendizaleak!
Mendizaleak Surfean Mundakako olatuan(Konparazioak egitea)
Deklinabidea. Erlatibozko perpausak
Jatorri-atzizkia Egunerokoa Atzizkiak (-tsu eta -ti)
Kontalaria eta pertsonaiak
8. Hodeiak haserre
127
Trumoiaren atzetik, euria
Euria dakar Astebururako planak(Proposamenak egitea)
Deklinabidea. Moduzko perpausak
Bi puntuak eta etenpuntuak
Prozedura Atzizkiak (-ero eta -ka)
Alegia
9. Mundua, azoka
145
Oinetakoak merke Ospitaleko gela batean
Inkesta (Iritzia azaltzea)
Deklinabidea. Kausazko perpausak
Bait- partikula Albistea Onomatopeiak Bertsoa eta olerkia
10. Gizartean bizi
161
Alkatearekin hizketan
Erreginaren agerraldia
Haurren eskubideak (Konbentzitzea)
Deklinabidea. Perpaus osagarriak
Orduak nola idatzi
Kazetaritza-elkarrizketa
Hildaren eguneroko bidaia (Kronika)
Hitz-familiak Olerki askea
11. Iragana, orain
179
Asper-asper eginda Belatza eta ehiztaria
Trumoi eta Eguzkilore(Sentipenak adieraztea)
Aditz trinkoak. Denborazko perpausak
-IN-, -IL- / Ñ, LL Informazio-orria Alor lexikoa Bat-bateko
bertsoak
12. Ekaina eder, uda
halaber195
Oporrak prestatzen Senegalera goaz Jantzi artean(Lagunarteko
hizkera erabiltzea)
Adizlagunak eta aditzondoak. Konparazio-perpausak
Marra elkarrizketan
Galdetegia Zehaztasuna Bertso jarriak
-
UnitateakHitz egiteko gogoz
Irakurtzeko gogoz
Entzuteko gogoz Gramatika OrtografiaEgiten jakin(Testu-tipologia
eta Idazmena)
Irakurtzen jarraitzeko gogoz
Lexikoa Literatura
1. Bizi-bizirik
13
Txori zauritua Malen animaliazalea
Hegaztien ospitalea(Informazioa eskatzea eta ematea)
Izena, aditza eta esaldia
Letra larria Liburu baten fitxa Sinonimoak eta antonimoak
Literatura-generoak
2. Zuhaitz onak,
itzal ona29
Larunbaterako planak
Etxeko pikondoa Omako haranean zehar(Orientabideak ematea)
Izenondoak eta izenlagunak. Aditza
S, X, Z, TS, TX, TZ
Azalpen-testua Gizon-emakume heldu guztiei (Gutun irekia)
Hitz polisemikoak Kontakizuna
3. Natura garbi43
Tetrabrik baten historia
Argi ibili! Paisaia harrigarria (Harridura azaltzea)
Mugatzaileak eta mugagabea
A itsatsia Iritzi-artikulua Hitz elkartuak I Olerkia
4. Elkarrekin bai ondo!
59
Elkarlanean Giacomo kristalezkoa
Mikel Martinez(Nork bere burua aurkeztea)
Zenbatzaileak. Aditza
Zenbakiak nola idatzi
Arautegia Hitz elkartuak II Antzerkia
5. Denok kirolari
77
Olinpiar Jokoak Kopako finala Ianire Elorriaga, skate
txapelduna(Asmoa azaltzea)
Izenordainak. Perpaus elkartuak: juntadura
Komaren erabilera
Biografia Egile-atzizkiak (-ari, -gile, -gin, -le, -tzaile)
Prosa eta olerkia
6. Hodei guztien
gainetik93
Artizarra Eguzkia, Ilargia eta Ura
Eguzki eta Ilargi amandreak(Kontrako ideiak azaltzea)
Deklinabidea. Aditza: nor-nori-nork
H letra Iragarkia Eguzki-lore (Entziklopediako definizioa)
Atzizkiak (-gai, -gailu, -ki, -kin)
Ipuina
7. Mendi, itsaso eta lautada
111
Aurrera mendizaleak!
Mendizaleak Surfean Mundakako olatuan(Konparazioak egitea)
Deklinabidea. Erlatibozko perpausak
Jatorri-atzizkia Egunerokoa Atzizkiak (-tsu eta -ti)
Kontalaria eta pertsonaiak
8. Hodeiak haserre
127
Trumoiaren atzetik, euria
Euria dakar Astebururako planak(Proposamenak egitea)
Deklinabidea. Moduzko perpausak
Bi puntuak eta etenpuntuak
Prozedura Atzizkiak (-ero eta -ka)
Alegia
9. Mundua, azoka
145
Oinetakoak merke Ospitaleko gela batean
Inkesta (Iritzia azaltzea)
Deklinabidea. Kausazko perpausak
Bait- partikula Albistea Onomatopeiak Bertsoa eta olerkia
10. Gizartean bizi
161
Alkatearekin hizketan
Erreginaren agerraldia
Haurren eskubideak (Konbentzitzea)
Deklinabidea. Perpaus osagarriak
Orduak nola idatzi
Kazetaritza-elkarrizketa
Hildaren eguneroko bidaia (Kronika)
Hitz-familiak Olerki askea
11. Iragana, orain
179
Asper-asper eginda Belatza eta ehiztaria
Trumoi eta Eguzkilore(Sentipenak adieraztea)
Aditz trinkoak. Denborazko perpausak
-IN-, -IL- / Ñ, LL Informazio-orria Alor lexikoa Bat-bateko
bertsoak
12. Ekaina eder, uda
halaber195
Oporrak prestatzen Senegalera goaz Jantzi artean(Lagunarteko
hizkera erabiltzea)
Adizlagunak eta aditzondoak. Konparazio-perpausak
Marra elkarrizketan
Galdetegia Zehaztasuna Bertso jarriak
-
Liburuan erabili diren ikurrak
Ikur honek adierazten du jarduera horiek ikaskidearekin egin
beharko dituzula.
Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.
Jarduera egin aurretik entzungaia aditu behar duzula adierazten
du ikur honek.
Ikur hori duten jardueretan, zure hausnartzeko gaitasuna erabili
beharko duzu batez ere, ondorioak ateratzeko.
PEN
TSAMENDUA
Sormena atalean aurkituko dituzun proposamenetan, irudimena
baliatu beharko duzu, ideia originalak proposatzeko.
SORMENA
Ikur hori duten jarduerek sentitzen duzuna adieraztera eta
besteen lekuan jartzera bultzatuko zaituzte.
EMOZIOAK
-
Hitz egiteko gogoz
1 Aztertu argazkia eta azaldu.
• Zertan ari dira bertako neska-mutilak?
• Zu gustura egongo zinateke haien lekuan?
• Zer animalia ageri dira bertan?
2 Deskribatu argazkian ageri diren animaliak eta azaldu haiei
buruz dakizun guztia.
3 Irakurri beheko lelo hau eta azaldu zure ikaskideei zer
ekartzen dizun burura.
4 Binaka jarrita, eztabaidatu. Ikasgelan maskotak izatea
gustatuko litzaizueke? Zer maskota ekarriko zenukete?
Pentsatu irakaslea konbentzitzeko argudioak.
5 Ba al duzu maskotarik? Hitz egin zure maskotari buruz
ikaskideei.
Entzuteko gogoz
6 Entzun Txori zauritua elkarrizketa eta aipatu bertan parte
hartzen duten neska-mutil batzuen izenak.
7 Zer txoriren izena aipatu dute?
Bizi-bizirik1
Animaliak ez dira jostailuak.
9
-
Irakurtzeko gogoz
Malen animaliazaleaBetidanik nahi izan nuen bizi baserri batean,
animaliaz eta zuhaitzez
inguratuta. Baina, pisu batean bizi ginenez gero, ezin eskatu
zaldi bat, ezin eduki gereziondo bat, ez baitago horretarako
espaziorik nire loge-lan. Horregatik, txakur bat edukitzearekin
konformatzen nintzen. Eta hori esaten nien gurasoei.
–Txakurrik etxean ez, Malen! –esaten zidan amak.–Animaliek
naturaz inguraturik egon behar dute, eta ez adreiluz eta
baldosaz –gehitzen zuen aitak.–Orduan, katu bat.–Ezta pentsatu
ere!–Ez zenuke jakingo katu bat zaintzen!–Orduan, loro bat.–Hori
ere ez.–Orduan, hamster bat.–Ez!–Orduan, dortokak.–Ezta
ere!–Orduan, arrainak.–Inoiz ere ez! Hau ez da zoo bat!Eta,
aurpegia amorrazioz gorri eta haserrez puztuta, neure gelan
sar-
tzen nintzen, atea indarrez itxiz, kolpeak sortutako haizeak
nire ama eta
5
10
15
20
Alaine Agirre
Bermeon (Bizkaia) jaio zen. Fisika ikasi ondoren, Euskal
Ikasketei heldu zien. Nagusi zein haurrentzako liburuak idazten
ditu.
Hau ez da zoo bat liburuare-kin, Lizardi Saria irabazi zuen,
baina beste hainbat lan ere idatzi ditu haurrentzat, bes-teak
beste:
• Nire potxolina maitea.• Nora joan da aitona?• Txokolatezkoa
izan nahi
nuke.
10
-
1aita hegan eramango zituela pentsatuta. Baina nire gurasoak
handiak dira, beraiek esaten duten moduan «nagusiak», eta, beraz,
haizeak era-mateko pisutsuegiak.
Nik, hala ere, nire planekin jarraitzen nuen. Txakur bat eduki
nahi nuen, eta lortuko nuen, kosta ahala kosta. Gelan sartu bezain
laster pentsatzen nuen bertan geratzea, ez irtetea inoiz, harik eta
txakur txiki polit bat ekarriko zidaten arte. Noiz edo noiz
telebistan entzun bezala, gose-greban hastea ere pentsatzen nuen.
Baina, orduan, aitak patata- tortilla prestatzen zuen afaritarako,
eta usaina nire logelaraino sartzen zen atearen zirrikitutik, eta
ondoren nire sudur-zuloetatik, eta, eta, eta… Eta gelatik irteten
nintzen, gosetuta baina lotsatuta.
Uda osoa pasatu nuen ama eta aita, nor bere aldetik, limurtu
nahian. Alferrik izan zen, ordea.
Udaren amaierak udazkena ekarri zuen, eta haizeak orbela daraman
modu berean ekarri zuen ikasturte berria. Eskolara bueltatzeko
garaia zen, bosgarren maila egitera, eta, egia esan, urduri samar
nengoen, bai-na hori ez zen kurtso hark zer ekarriko zidan ez
nekielako. Izan ere, nor eta andereño Ana tokatu zitzaidan
irakasle.
Andereño Anak, maisu eta maistra guztien artean jatorrena
izateaz gain, bazuen gauza bat niri interesatzen zitzaidana: haren
gela landarez eta animaliaz josita zegoen beti. Nahi zuenak landare
bat edo beste era-maten zuen; arrainontzi bat ere bazuen, arrain
mota desberdinez betea; terrario batean, bi dortoka handi, bizitzak
pisu larregi baleuka legez mugitzen diren horietakoak; eta
bazeukan, eduki, musker bikote bat ere, dortokena baino terrario
handiago batean, beren harri, adar eta argie-kin. Niretzat,
paradisua.
Lehendabiziko egunean, andereño Anak honela esan zigun
denoi:–Hemen ikusten dituzuen animalia eta landare guztiak ezin
dira bizi
guk zaintzen ez baditugu; horregatik jolas-orduetan, banatu egin
be-harko dituzue zaintza-lanak.
Niri begiak ireki eta ireki eta ireki egin zitzaizkidan,
zuloetatik ihes egin arte kasik, entzuten ari nintzena sinetsi
ezinik.
–Badago boluntariorik? –galdetu zuen ondoren andereño
Anak.Zalantza-izpirik barik, beso biak altxatu nituen, zerua ukitu
arte kasik.–Ni neu, andereño, neu!!! –egin nion aldarri, eta,
ondorioz, barreka
hasi ziren beste guztiak.Hortik aurrera, nire bizitzako
ikasturterik zoroena eta zoragarriena
hasi zen.
AlAine Agirre Hau ez da zoo bat! Elkar (moldatua).
25
30
35
40
45
50
55
zirrikitu: ate eta leihoak itxirik daudenean, haien azpian
geratzen den irekidura luze eta estua.
limurtu: konbentzitu.
orbel: hosto erori eta ihartuen multzoa.
terrario: sugeak, dortokak saguak eta abar hazteko erabiltzen
den beirazko kutxa.
legez: bezala.
aldarri egin: oihu egin.
Nire emozioak ezagutzen ditut
Gertatu al zaizu inoiz, protagonistari bezala, gurasoekin
haserretzea? Zer egiten duzu horrelakoetan?
EMOZIOAK
11
-
1 Idatzi istorioaren protagonistari buruz dakizuna.
Kontatu ahalik eta gauza gehien: non eta norekin bizi zen, zer
arazo zuen, arazoa nola konpondu nahi zuen, nolako izaera zuen…
2 Erantzun galderei.
• Zein maskota eskatu zizkien Malenek gurasoei?
• Zer erantzuten zioten gurasoek? Aipatu erantzun bat baino
gehiago.
• Gurasoek emandako arrazoiak zuzenak iruditzen al zaizkizu?
Zergatik?
3 Idatzi irakurritakoaren laburpena.
• Hasteko, esan arazoa zein den.
• Ondoren, aipatu gertakari garrantzitsuenak.
• Azkenik, azaldu amaieran zer gertatu zen.
4 Adierazi zer esan nahi duen esapide honek.
• Txakurra lortuko nuen, oso garestia izan arren.
• Txakurra lortuko nuen, oso zaila izan arren.
• Txakurra lortuko nuen, kostaldera joan behar banuen ere.
5 Adierazi. Zein da terrarioa? Zer da bestea?
• Deskribatu terrarioa ahalik eta zehatzen.
6 Idatzi labur-labur.
• Maskota hartuko bazenu, zer egingo zenuke, erosi ala adoptatu?
Zergatik?
Irakurgaia lantzen
ULERMEN-TESTA
1. Zer zen Malenek gurasoei eskatzen ziena?
a) Baserri batean bizitzea.
b) Etxez aldatzea.
c) Etxean maskota edukitzea.
2. Zer egin zuen hori lortzeko?
a) Gose-greba egin zuen.
b) Gurasoak konbentzitzen saiatu zen.
c) Bere gelan sartu, eta lortu arte ez zen bertatik irten.
3. Zer gertatu zen uda amaitu zenean?
a) Gurasoek txakurtxoa ekarri zioten Maleni.
b) Ez zen ezer gertatu.
c) Eskola hasi zen.
4. Zergatik zegoen Malen urduri ikasturtea hastean?
a) Ez zuelako eskolara joan nahi.
b) Tokatu zitzaion andereñoa oso zorrotza zelako.
c) Bere gelan landareak eta animaliak egongo zirelako.
5. Zer ez zegoen Malenen ikasgelan?
a) Arrainak arrainontzi batean.
b) Sugea terrario handi batean.
c) Bi musker beste terrario batean.
6. Zertarako aurkeztu zen boluntario Malen?
a) Andereñoari laguntzeko.
b) Ikasgela txukuntzeko.
c) Landareak eta animaliak zaintzeko.
Txakurra lortuko nuen, kosta ahala kosta.
A B
12
-
1 Entzun Hegaztien ospitalea eta aukeratu erantzun zuzenak.
• Nola du izena hegaztien ospitaleak?
a) Txori Etxea. b) Arranopola. c) Arrano Etxea.
• Non dago?
a) Donostian. b) Ibarran. c) Astigarragan.
• Zein hegazti mota daude han batik bat?
a) Hegazti exotikoak. b) Oiloak. c) Hegazti harrapariak.
• Nolako zauriak izaten dituzte hegazti gehienek?
a) Tiroak. b) Traumatismoak. c) Iltzeak hegoetan.
• Erraza al da hegaztien hegoak sendatzea?
a) Oso erraza da. b) Erraz samarra da. c) Ez da batere
erraza.
2 Azaldu zure hitzez.
• Zer gertatzen zitzaion elkarrizketan aipatzen den
aztoreari?
• Nola zauritu zuten?
• Nork eraman zuen hegaztiak sendatzeko zentrora?
• Azkenean, sendatu egin al zuten?
3 Irakurri elkarrizketatuaren erantzunak eta adierazi zer
galdetu dion elkarrizketatzaileak.
4 Prestatu hegaztiak sendatzeko zentroko zuzendariari egingo
zenizkiokeen bizpahiru galdera.
• Zer gehiago jakin nahi duzu Arrano Etxeari buruz?
5 IKT. Saiatu galdera horien erantzuna bilatzen, Arrano Etxearen
webgunea aztertuta.
6 Binaka jarrita, mintzatu gogokoen dituzuen maskotei eta haien
beharrizanei buruz.
• Prestatu elkarri egingo dizkiozuen galderak, maskotak
direla-eta.
• Erantzun galderei eta eztabaidatu bakoitzaren gustuei
buruz.
1
Zaletasunez hasi nintzen. Animalien kontuak asko gustatu zaizkit
beti eta nire etxea zoologiko txiki baten modukoa izan da.
Egia esan, ez ditut zenbatu, baina berrogeita hamar bat daude
etxean orain.
Hasiera batean, ez nuen laguntzarik, baina orain Foru Aldunditik
dirua jasotzen dut.
Entzuteko gogoz Informazioa eskatzea eta ematea
13
-
Oiloa ala arrautza? Lagun batek zera esan zion beste bati,
adarra jo nahian:
–Zer izan zen lehenago, oiloa ala arrautza?
–Oiloa, jakina! –erantzun zuen besteak.
–Ba, oker zaude. Oiloak baino askoz ere lehenago baziren
arrautzak... dinosauroenak baina! Kar-kar-kar...
Arrazoi zuen. Aurrerantzean badakizue zer erantzun galdera hori
egi-ten dizuenari!
1 IZENAK ETA ADITZAK. Sailkatu izenak eta aditzak
zerrendetan.
Izenak: Aditzak:
2 IZEN MOTAK. Sailkatu izenak taulan.
3 IZEN ARRUNTAK ETA BEREZIAK. Lotu izen arruntak eta bereziak
koadernoan.
uhartea • • Carmen
aldizkaria • • Gaztezulo
musika-taldea • • Izaro
opera • • San Telmo
museoa • • Huntza
artista • • Gabon
gaua • • Oteiza
GRAMATIKA Izena eta aditza
lagun esan adarra oiloa arrautza erantzun zaude
dinosauroa galdera egiten existitu arrazoia
IZEN BEREZIAK
IZEN ARRUNTAK
Joxepa behia
Saturno
taldea
Mediterraneo
abes
laria
itsasoa
hiria
Rihanna
Osasuna
Paris
planeta
behia
Joxepa
14
-
4 ADITZAK. Osatu esaldiak, aditz hauetatik egokiena jarriz.
• Hegazti mota asko .
• Pinguinoek ezin hegan egin.
• Pterodaktiloa antzinako hegaztia .
• Delta-hegalean ibili al inoiz?
• «Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez alde
egingo…».
5 ADITZ TRINKOAK. Bete esaldietako hutsuneak, hitz bakarreko
aditzak edo aditz trinkoak erabiliz.
• Ba al panderoa jotzen? Eta adarra?
• Orain, ni ez parkera, etxerako lan asko ditut-eta.
• Hor txolarre gogaikarriok! Ereindako ale guztiak jango
dizkidate!
• Ni orain bizikletan ; gero, motorrean ibiliko naiz.
• Gu erabat ados irakaslearekin, ezta?
6 ADITZ LAGUNTZAILEAK. Aukeratu aditz zuzenak eta kopiatu
esaldiak osorik koadernoan.
• Tiranosaurus Rex izeneko dinosauroak hortz ikaragarriak
zizkion. du. zituen.
• Ikusi al inoiz ostruka-arrautzarik?
dituzu duzu zenuen
• Ba al galeper-arrautzatxoak pintxoetan erabiltzen direla?
dakizkizu
zenekizkien
zenekien
• Ikusi al mokoa tukanari? Hori da hori mokotzarra!
diozu
diezue
duzue
7 ADITZ BEREZIAK. Berridatzi esaldiok, hitzak ordenaturik.
• duzu? / esan / nahi / Zer / izan
• gehiago / ote / eskatzerik? / dago / Ez
• digute / janarazi. / osoa / platerkada / Ezin
• inori / eragiten. / horiek / diote / Pailazo / ez / barre
• jantzita. / duzu / Detektibea / hori / gabardina / ematen
1
IZENA ETA ADITZA
• Izena. Bi izen mota daude: arruntak (letra xehez idazten dira)
eta bereziak (letra larriz idazten dira).
Joxepa (izen berezia) behia (izen arrunta)
• Aditza ekintza adierazten duen hitza edo hitz multzoa da.
Oiloak arrautza errun du (aditza).
• Aditzak hitz bakarrekoak izan daitezke (aditz trinkoak), edo
hitz bat baino gehiagokoak (aditz perifrastikoak).
Olatzek bi txanpon dauzka (aditz trinkoa). Oilarrak harra jan du
(aditz perifrastikoa).
zara zuen dute daude zen
15
-
GRAMATIKA Esaldia
ESALDIA EDO PERPAUSA
Esaldiak edo perpausak beti eduki behar du aditza.
• Baiezko perpausetan, aditza amaieran egon ohi da.
Irakasleak (nork) zerbait (zer) esan du (aditza).
• Galderazko perpausetan, aditza galdetzailearen ondoren jarri
ohi da.
Zer (galdetzailea) esan du (aditza) irakasleak? (nork).
• Ezezko perpausetan ere, aditza EZ partikularen ondoren ageri
ohi da.
Irakasleak (nork) EZ du (ezezkotasuna) esan (aditza) ezer
(zer).
• Galdegaia esaldian garrantzi berezia hartzen duen hitza da.
Galderarik badago, galderari erantzuten dion hitza da galdegaia.
Beti agertzen da aditzaren ezkerrean.
Nork erosi du papera? JOSUK (galdegaia) erosi du papera.
8 GALDERAK. Egin galderak, adibidean bezala:
• Maitek esan du hori. Nork esan du hori?
• Bihar ikusiko dugu filma.
• Trenez etorriko omen dira.
• Mendira joango gara.
• Hitz luze bat osatuko dut letra hauekin.
9 BAIEZKO ESALDIAK. Eman baiezko erantzunak, adibidean
bezala.
• Badakizue noiz datorren? Bai, badakigu.
• Ba al dago gatzik?
• Badute etortzeko astirik?
• Badira ordu biak?
• Bagara gauza ariketa ongi egiteko?
10 EZEZKO ESALDIAK. Berridatzi esaldiak ezezko eran, adibidean
bezala.
• Atzo patata tortilla afaldu nuen.
Atzo ez nuen patata tortillarik afaldu.
• Zure ordenagailua behar bezala dabil.
• Kutxa horretan zerbait dago.
• Gaur norbait etorriko zaizu bisitan.
11 HITZEN ORDENA. Berridatzi esaldiak koadernoan, hitzak
ordenaturik.
• den. / nola / ez / behar / hori / egin / Nik / dakit
• ez / badago / bagoaz. / Lekurik / ere, / gu
• Han / inolako / ziguten / eman. / ez / azalpenik
• jo / duzu / uste / digutela? / adarra / Ez
• jakiterik / diren. / Ez / horiek / nola / arazo / dago /
konponduko
12 GALDEGAIA. Erantzun galderei, adibidean bezala.
• Nor etorri zen iluntzean? (Amaia)
Amaia etorri zen iluntzean.
• Nora joango zarete asteburuan? (atzerrira)
• Zer irakurri diozu haurrari? (ipuin berria)
• Nola jantzi du Kepak jertsea? (atzekoz aurrera)
• Zenbat txanpon sartu behar dira makinan? (hiru)
16
-
IZEN BEREZIAK
• Leku-izenak:
• Pertsona-izenak:
• Animalia-izenak:
• Erakunde-izenak:
• Jaiegun eta entzute handiko izenak:
• Astronomiako izenak:
• Ikasgaien izenak:
• Sarien izenak:
Errobi
1 LETRA LARRIA. Berridatzi testutxoa, letra larria egoki
erabiliz:
Gauez basoan
gaua zen eta ez zen ezer ikusten. horregatik pentsatu genuen sua
egitea. handik ordu pare batera, su txiki batek pixka bat argitzen
zuen gure ingurua. orduan bai gustura! baina non zeuden sara eta
xabi? iratiko oihanean galdu genituen eta batek jakin non zeuden
une hartan… goizean haien bila irten beharko genuen.
2 LETRA LARRIA IZEN BEREZIETAN. Berridatzi hitzak koadernoan,
letra larria kontuan harturik, adibidean bezala.
• errobi ibaia Errobi ibaia • artizarra
• ane olaizola epailea • urteberri-eguna
• pintto txakurra • lizarrako udala
• biologia eta geologia ikasgaia • urruzuno saria
3 LETRA LARRIA IZEN BEREZIETAN. Sailkatu aurreko ariketako
hitzak eta eman beste adibide bana.
ORTOGRAFIA Letra larria 1LETRA LARRIA NOIZ ERABILI
• Letra larria idazten dugun edozeren hasieran erabili behar da,
bai eta puntuazio-marka hauen ondoren ere: puntua, galde- edo
harri-dura-marka eta etenpuntuak.
• Letra larria izen bereziekin ere erabili behar da:
pertsona-izenak, ani-malia-izenak, leku-izenak, erakunde-izenak,
jaiegun eta entzute han-diko izenak, astronomia-izenak, ikasgaiak,
sarien izenak…
Ander, India, Eusko Jaurlaritza, Maiatzaren Bata, Eguberriak,
Lur planeta, Euskara eta Literatura, Nobel saria…
17
-
EGITEN JAKIN Liburu baten fitxa
FITXA
IZENBURUA: Hatz miragarria
EGILEA: Roald Dahl
ARGITALETXEA: Zubia-Santillana
ARGITARATZE-URTEA: 2018
LIBURUAREN LABURPENA: Zortzi urteko neskato batek dohain berezia
du: eskuineko eskuan duen hatz mira-garriaz gogoko ez dituen gauzak
eta jendea zigor ditzake, haien itxura aldatuz. Hori dela eta, egun
batean, ehiza krudelean sarriegi aritzen diren auzoko batzuk bere
hatz miragarriaz seinalatu eta…
1 Irakurri Hatz miragarria liburuaren fitxa, eta, ondoren,
liburu bereko pasartea.
Gure ondoko etxaldea Aznar senar-emaz-teena da. Bi seme ditu
Aznar familiak: Peru eta Eneko. (…)
Gauza bat gustatzen zitzaien Aznar aitari eta bi semeei beste
ezer baino gehiago: ehi-zan egitea. Larunbatero, goizean goiz,
es-kopetak hartu eta basora joaten ziren ani-malien eta txorien
atzetik ibiltzera, tiro egiteko. Peruk zortzi urte besterik ez
zuen, eta bazeukan bere eskopeta eta guzti.
Ez zait batere gustatzen ehiza. Ezin dut hi-tza entzun ere egin.
Ez dago ongi gizakiok animaliatxoak hiltzea ongi pasatzeko.
Horre-gatik, saiatu egiten nintzen Peru eta Eneko ehizatik
aldentzen. Haiek bisitatzen nituen bakoitzean, ahal nuen ongien
azaltzen nien zergatik utzi behar zuten ehiza, baina barre egiten
zidaten beti.
Behin Aznar jaunari zerbait esan nion ehi-zaz, baina berak
aurrera jo zuen niri begira-tu ere egin gabe.
Orduan, larunbat goiz batean, Peru eta Ene-ko ikusi nituen
aitarekin basotik etortzen, orein gazte eta eder bat zintzilik
zekartela.
Horrek haserretu egin ninduen, sutu, eta haiei oihuka hasi
nintzen.
Mutilek barre egin zidaten eta imintzioka hasi ziren, eta Aznar
jaunak etxera joateko eta ganoraz hitz egiten ikasteko esan
zidan.
Horixe entzun behar, gainera!
18
-
2 Zer atal ditu aurreko orrialdeko fitxak? Zerrendatu.
3 Zer-nolako informazioa aurki dezakezu liburuaren fitxan?
Aukeratu.
Liburua nork idatzi duen.
Liburuko istorioa nola bukatzen den.
Liburua zein argitaletxek eman duen argitara eta noiz.
Egileak non idatzi duen liburua.
Liburua nori gustatu zaion eta nori ez.
Liburuak zer izenburu duen.
Liburuaren laburpentxoa.
4 Erantzun galderei.
• Zer pertsonaiak hartzen dute parte liburuaren pasarte
horretan?
• Nor da protagonista?
• Zer arazo du gainerako pertsonaiekin?
• Zergatik haserretu zen bereziki larunbat goiz hartan?
• Liburuaren fitxak dioena aintzat hartuta, zer uste duzu
gertatuko dela gero?
5 Zer jakin duzu istorioari buruz fitxari esker? Azaldu.
6 Fitxan irakurri duzunak istorioari buruzko informazio nahikoa
ematen duela iruditzen zaizu? Lagungarria iruditzen zaizu?
7 Zertarako erabiltzen ditugu horrelako fitxak? Aukeratu.
Zerbaiten ezaugarri nagusiak labur-labur azaltzeko.
Zerbait erostera bultzatzeko.
Gertatu den zerbaiten berri emateko.
1
8 Idatzi asko gustatu zaizun liburu baten fitxa. Egin
honela:
• Bilatu liburuaren ezaugarri nagusiak: idazlea,
argitaratze-urtea, argitaletxea…
• Idatzi liburuaren laburpentxoa. Baina, kontuz, ez eman
informazio gehiegi.
• Prestatu liburuaren fitxa lortutako datuekin eta
laburpenarekin. Ez ahaztu irudiren batekin apaintzea.
• Fitxak zerbaiten inguruko informazio laburra eta zehatza
emateko era-biltzen dira, adibidez, li-buruei, animaliei, filmei…
buruzko informazioa.
• Fitxetan ezaugarri ga-rrantzitsuenak baino ez dira azaltzen,
eta gaine-ra, oso era laburrean.
FITXA
EKIN IDAZTEARI
19
-
Lexikoa. Sinonimoak eta antonimoak
Laurak badu txakur txiki bat Laurak badu txakur txiki bat. Asko
maite du Laurak bere txakur argia, zoriontsu egiten duelako bere
zaunka ozenekin eta bere milika atsegi-nekin.
Lauraren txakurra Rodolfo deitzen da. Lauraren ahizpak jarri
zion izen bitxi hori. Pertsona baten izena da, baina, egia esan,
primeran datorkio. Izan ere, Rodolfok aitonaren auzokoak bezalako
bibote bikaina du.
1 Bilatu testuan hitz hauen esanahi bera duten hitzak, eta
kopiatu.
• berezia: • azkarra:
• ñimiñoa: • aparta:
• zolia: • maitagarria:
2 Berridatzi goiko testua, nabarmendutako hitzen ordez haien
kontrako esanahia dutenak erabiliz. Ondoren, adierazi zer alde
dagoen bi testuen artean.
3 Lotu erdiko zutabeko hitzak sinonimoekin eta antonimoekin.
sendo • • txiro • • hil
piztu • • altxatu • • oker
pobre • • indartsu • • aberats
gogor • • sortu • • bota
zuzen • • zurrun • • itzali
jaio • • izeki • • ahul
eraiki • • artez • • bigun
4 ESAPIDEAK. Adierazi emandakoen antzeko esanahia duten
esapideak.
Oso buruargia zara.
Buruarina zara benetan!
Larrua laztu zait!
Ipurdia txikitu egin zait!
arrunta handia emea tentela eskasa desatsegina
Txoriburu hutsa zara!
SINONIMOAK ANTONIMOAK
Oilo-ipurdia jarri zait!
• Esanahi bera duten hi-tzak sinonimoak dira: azkarra
bizkorra
• Sinonimoak erabiliz, ez dugu hitz bera errepikatu behar, eta
gure hizkera eta idazkera aberatsa-go egiten ditugu.
• Antonimoak aurkako esanahia duten hitzak dira: azkarra
motela
SINONIMOAK ETA ANTONIMOAK
20
-
1Literatura. Literatura-generoak
1 Erantzun galdera hauei:
• Zein hitz azaltzen dira behin eta berriz Magalean izeneko
testuan?
• Zein da Bolizko zotzak testuko ikasgaia?
• Zer gertatzen da, zure ustez, Udako antzezlana testuan?
2 Adierazi goiko testuetatik zein den kontakizuna, zein olerkia
eta zein antzerkia.
Udako antzezlana Agertokiaren erdian, Urdin izeneko gaztea
luzaroan ariko da lagunei deika, oihu eginez. Azkenean, nekatuta,
lurrean eseri eta aurpegia hanken artean ezkutatuko du. Halako
batean, Basajaun sartuko da eta ez du Urdin ikusiko.BAsAjAun:
(Eskuak ahoan, oihuka hasiko da) lujulailu!!!urdin: (Ikaraz
esnatuz) Baina nor zara? Zer da oihu hori? BAsAjAun: Ui! (Urdin
lurrean dagoela ikusita harriturik). Ni Basajaun naiz, inguru
hauetako jauna. Eta zu? Zer egiten duzu zuk hemen?
AizpeA GoenAGA (moldatua)
Bolizko zotzak
Behin, Txinako errege batek
boli puska ba-
liotsu batetik otorduetarako b
i zotz egiteko
agindu zuen. Baina arazo bat
zegoen; izan
ere, bolizko zotzak ezin dira
buztinezko pla-
ter arruntekin erabili, errinozer
oaren adarrez
egindako edalontziekin eta ja
dezko platere-
kin baizik. Ontzi horietan, ezin
dira zerbitzatu
jan-edan arruntak, eta bai go
i-mailako guti-
ziak, adibidez, elefante-buztan
ak. Hartara iri-
tsita, erregeak ez zuen nahiko
jantzi xumerik
ez lastozko etxerik: luxuzko zeta
k eta jauregiak
eskatuko zituen.
–Asko arduratzen nau nora o
te garamatzan
honek guztiak –esan zuen err
egearen ahol-
kulariak.
Eta arrazoi zuen: handik bost ur
tera, erregeak
izututa zeukan erresuma osoa,
eta krudelki zi-
gortzen zituen herritarrak, ber
e desirak bete
ezean.
Eta handik gutxira, bere gutizia
eroaren erruz,
errege hark erresuma osoa gal
du zuen.
Txinako ipuina
(moldatua)
Gure idazle ezagunena
Bernardo Atxaga da euskarazko idazle ezagunena. Euskaraz gain,
munduko hainbat hizkuntzatan irakur daitezke haren lanak. Oso
idazle oparoa da eta hiru generoak landu ditu.
3 IKT. Zein lanengatik egin zen munduan ezagun Bernardo
Atxaga?
• Literaturan hiru genero nagusi daude: kontakizu-na (hitz
lauz), olerkia (neur-titzez) eta antzerkia (elka-rrizketak).
LITERATURA-GENEROAK
LITERATURATIK HARAGO
MagaleanZure musua, pa, nire masailean, zure musua, muin, nire
barrenean, zure musua, pot, daukat bihotzean. Masailean,
barrenean, bihotzean, zure musua igerian.
Jon Suarez
21
-
2 Bereizi esaldi hauetako izenak eta aditzak.
• Anek gaur pastela jan du.
• Osaba Mikel Aldapa kalean bizi da.
• Atzo Aitzol ikusi genuen parkean.
• Etxeko teilatuan zazpi katu daude dantzan.
3 Sailkatu aurreko ariketako izenak.
Izen bereziak:
Izen arruntak:
4 Aukeratu hitz zuzena eta berridatzi esaldiak.
• Gazta guztia saguak/saguek jan dute.
• Osabak opari/oparia bana ekarri digu.
• Ezetz jakin zein marrazki/marrazkia egin dudan nik?
• Gelako mutilak/mutilek oso jatorrak dira.
5 Berridatzi esaldiak, hitzak ordenaturik.
• du / bazkaltzeko. / nahi / Anek / arraina
• itxi. / dugu / izan / ezin / Guk / atea
• saguak / Katuak / ditu. / harrapatu / behar
• ez / ematen. / horiek / diote / Zapata / min
6 Berridatzi testutxoa, puntuak eta letra larria egoki
erabiliz.
pintto txakurrahau pintto da pintto oso txakur jatorra da ez du
kosk egiten eta begi bat ixten du jolastu nahi badu pinttok hiru
urte ditu amak oparitu zidan nire urtebetetze-egunean etxera ekarri
zuenean, jaioberria zen pintto.
NIRE AURRERAPENA
1 Irakurri testua eta erantzun galderei.
Itsasoko suge pozoitsua
Sugeak Lurreko kontinente guztietan aurki daitezke, Antartikan
izan ezik. Baina suge lehortarrez gain, badaude itsaso tropikaletan
bizi direnak ere.
Bizitza osoa itsasoan ematen dute eta ez dira inoiz lehorrera
irteten. Arnasa hartzeko birikak dituztenez, noizean behin itsas
gainazalera atera behar izaten dute arnasa hartzeko. Hala ere,
arnasari eusteko gaitasun handia daukate eta gai dira bi ordu
egoteko arnasarik hartu gabe. Are gehiago, ur azpian egiten dute
lo!
Itsas sugeak harrapariak dira; arrainak, aingirak eta
karramarroak jaten dituzte. Baina beldurgarrien egiten dituen
ezaugarria pozoia da. Munduko pozoirik toxikoena dute, kobraren
pozoia baino hamar aldiz hilgarriagoa.
Eskerrak oso animalia baketsuak diren! Izan ere, hozka egin
baino, nahiago dute ihes egin.
Zernola.net (moldatua).• Zergatik dira beldurgarriak itsas
sugeak?
• Zer alde dago itsas sugeen eta itsasoan bizi diren arrainen
artean?
• Itsasoan ez ezik, zer beste lekutan aurki ditzakegu
sugeak?
• Gure kostaldean ere ba al dago horrelako sugerik?
• Zu igerian ikusiz gero, eraso egingo zizutela uste duzu?
Zergatik?
22
-
7 Entzun Liburu baten aurkezpena eta erantzun.
• Nola du izena aipatzen den liburuak?
• Liburu bakarra izango al da, ala sail bateko alea da?
• Nor da liburuko protagonista?
• Gaztea al da?
• Non bizi da?
• Ba al du maskotarik? Zein?
8 Osatu entzungaiko liburuaren fitxa. Jaso bertan datu
hauek:
• Izenburua.
• Egilea.
• Irudigilea.
• Argitaletxea.
• Liburuaren laburpena.
9 Kopiatu hitzak eta idatzi antonimoak.
• ñimiñoa: • estua:
• atsegina: • arrunta:
• itsusia: • tentela:
10 Kopiatu hitzak koadernoan eta lotu sinonimoak.
broma • • eskutitz
jator • • altxatu
gutun • • bueltatu
itzuli • • txantxa
jaso • • atsegin
11 Aukeratu esapide honen esanahi bera duena.
Auzoko umea oso-oso buruarina da.
Auzoko umea buruargia eta dotorea da.
Auzoko umeari txoriak gustatzen zaizkio.
12 Irakurri eta erantzun.
Euria
Heze-heze, busti-busti, euri-euri. Pareta zulotik atera dira
luxe-luxe antena bi. Zeruak negar, barraskiloak irri.
JoxAn ormAzAbAl
• Zer generotakoa da testua?
• Nola daude idatzita genero horretako lanak?
1
AUTOEBALUAZIOA. Erantzun koadernoan.
Ongi moldatu naiz unitateko testuak irakurtzen eta ulertzen?
Laguntza eskatu behar izan dut unitate honetako ariketaren bat
egiteko? Nori eskatu diot laguntza?
Ba al da oraindik ongi ulertzen ez dudan zerbait? Zer egin
dezaket hobeto ulertzeko?
Auzoko umea txoriburu galanta da.
23
-
1 Bilatu testuan ageri diren izenak.
Nire familia
Kaixo, Joseba naiz eta oraintxe bertan konta-tuko dizuet nolakoa
den nire familia. Aitak Ju-len du izena eta oso gizon despistatua
da. Amak Ana du izena eta emakume benetan alaia da. Nire neba
txikiak Ander du izena. An-der ez da batere jatorra, egun osoa
negarrez pasatzen du. Bizer izeneko txakur bat ere ba-daukagu.
Harekin konpontzen naiz ni ondoen.
2 Sailkatu goiko testuko izenak.
Izen bereziak:
Izen arruntak:
3 Berridatzi esaldiak ezezko eran.
• Amonak bi musu eman dizkit.
• Beti-beti egia esan behar da.
• Gure autoa oso ongi dabil.
• Lagunak nire bila etorriko dira.
• Jan ezazu sagar hori.
4 Jarri esaldietan falta diren aditzak.
• Nik askotan esan zuri: agintea ez dabil, pilak agortu .
• Pertsona batzuek ez txakurrak maite.
• Nik ez zuek ikusi, baina zuek ez ni agurtu.
• Saguei ez gazta gustatzen, nahiago omen haziak.
• Mesedez, zuk utziko guraizeak niri?
5 Idatzi koadernoan esaldiei dagozkien galderak.
• Atzotik dakigu nor den irabazlea.
• Oporrak Gabonetan emango dizkigute.
• Biharko iragarri dute eguraldi ona.
• Zazpiak arte egongo gara hemen.
6 Kopiatu oharra eta zuzendu ortografia-akatsak.
7 Eman baiezko erantzunak galdera hauei.
• Ba al zatoz parkera jolastera?
• Aizu, zuk badakizu zer ordu den?
• Ba al duzu ariketa egiteko gogorik?
• Gurasoek badakite etorriko zarela?
• Ba al dute txoriek lumarik?
8 Idatzi koadernoan hitz hauen sinonimo eta antonimo bana.
• bizkorra • poliki
• asko • ederra
• txikia • pozik
• ongi • atsegina
HONAINOKO BERRIKUSKETA
malen:
eman uraza argi eta izpi dortokei, jateko. gero, ureztatu
landareak. ura hartutakoan, ez ahaztu iturria ixtea!
mila esker.
andereño ana
24