Zer da emakumea? Zer gizona? Bideo berri bat sortzeko ideia berri bat asmatu Emakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!! Helburuak: • Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea ▪ Gure etxeko pertsonen lanari buruzko hausnarketa egitea: sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta esparru publikoan eta pribatuan egiten diren lanak ezberdinduz eta kontuan hartuz ▪ Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez) ▪ Edertasunaren irudia kulturalki eraikia dela konturatzea: gaur eguneko edertasunaren irudia kritikatzea: berdina da neska eta mutilarentzat? ▪ Hizkuntzak islatzen duen sexismoaz jabetzea • Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak agerian jartzea, batez ere fisikoak ez direnak • XXI. mendeko emakume eta gizona asmatzea bideoa erabiliz eta sarean partekatzea
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Zer da emakumea? Zer gizona?Bideo berri bat sortzeko ideia berri bat asmatuEmakume eta gizonak, bai, baina XXI. Mendekoak!!
Helburuak:
• Generoa, sexua, rolak, estereotipoak eta aurreritziak zer diren jakitea
▪ Gure etxeko pertsonen lanari buruzko hausnarketa egitea: sexua, rolak, generoa, estereotipoak, eta esparru publikoan eta pribatuan egiten diren lanak ezberdinduz eta kontuan hartuz
▪ Esparru Pribatua eta esparru publikoa ezberdintzea: Zeintzuk dira esparru publikoan ematen diren lanak? Zeintzuk pribatuan? Lan horien izenak zerrendatu (20 bakoitzeko gutxienez)
▪ Edertasunaren irudia kulturalki eraikia dela konturatzea: gaur eguneko edertasunaren irudia kritikatzea: berdina da neska eta mutilarentzat?
▪ Hizkuntzak islatzen duen sexismoaz jabetzea
• Aurreko gaiekin loturik gertatzen diren indarkeria ezberdinak agerian jartzea, batez ere fisikoak ez direnak
• XXI. mendeko emakume eta gizona asmatzea bideoa erabiliz eta sarean partekatzea
4. Ideien ekaitza: zenbat eta gehiago izan,gehiago duzue aukeratzeko, asmatzeko, moldatzeko (ideien ekaitza -zirriborroa- irakasleari erakutsi, behar lagundu ahal dizuet)
5. Berrikusi BeldurBarik Spot-a eta irakurri BeldurBarikLehiaketa_laburtua (beherago)zuen ideia “Beldurbarik” jarrerarekin bat eginez, eta irakasleari aurkeztu:
▪ zer egingo duzuen,
▪ zer kontatuko duzen,
▪ nola kontatuko duzuen, eta
▪ taldekide bakoitzak egingo duena zehaztuz
6. Bideo ederrak sortuko dituzue (Aukeratu ondo zer sartuko duzuen, merezi duen alaez: zenbat eta laburragoa hobe!!!) eta sarean partekatu
Emakumea eta gizona zerdiren eta zer ez direnari buruzjakin beharreko terminoak:(BeldurBarik programatik: Terminoen Glorarioa)
Sexua:Gorputzaren marka genitala da, pertsonakjaiotzean, edo aurretik ere, ar edo eme bezalasailkatuak edo diagnostikatuak direnarenarabera.
Generoa:Genero kontzeptuak ezberdintasun sexualareneraikuntza kulturala azpimarratzen du. Hau da,emakume eta gizonen jarduerak, jokaerak etafuntzioak kulturalki eraikiak dira, ez biologikokideterminatuak (erabakiak). Ez da unibertsala etaez da naturala. Aldatu daiteke.
Esparru pribatua:Tradizionalki familiari, menpekotasunak dituzten pertsonen zainketari, etxeko-lanei eta abarrei atxikitutako esparrua.
Sozietate patriarkala:Egitura politiko, ekonomiko, ideologiko eta psikologikoen sistema unibertsala, historian zeharrekoa, zeinen bidez gizonek emakumeen papera zein den edo zein ez den aukeratzen duten, emakumeak gizonenganako menpetasunean jarrai dezaten.
Genero rolak:Talde edo sistema sozial zehatz batean, maskulino edo femenino bezala ulertutako portaera arauen multzoa.
Estereotipoak:Giza talde batek beste giza talde baten inguruan dituen idei, sinesmenedo pentsamenduak dira. Nazionalitate, etnia, genero edo erlijio zehatz bateko pertsonak “xuhur”, “gaizkileak”, “ahulak” edota “kontserbadoreak” direla esaten dugunean estereotipatzen dugu. Ikasitakoa da eta estereotipoekin konparatuta nagusi edo menpeko sentitzen gara (ZER PENTSATZEN DUT).
Aurreiritziak:Giza talde eta giza talde hori osatzenduten pertsonen gaineko ebaluaketa positibo edo negatiboak dira. Alde emozionala dira (sentitzen duguna) eta jardutean sortzen dira, estereotipoen sorreraren ostean osotzen dira (ZER SENTITZEN DUT).
Diskriminazioa:
Giza talde edota pertsonen artean berdintasuna ukatzen duen jarrera da. (ZER EGITEN DUT)
Sexismoa:
Diskriminazio modu aktibo eta zehatza da. Emakumezkoak direna edo egiten dutena gaitzesten eta baliogabetzen duen jokabide edo jarrera da, emakumeak ezkutatzen ditu.
Proposamen sortaGenero rolen azterketa
Ikastetxean, etxean, kalean, dendan, diskotekan
Bururatu zaizu ideia on bat? Oraindik ez ba duzu, irakurri proposamen sorta, galderak, gaiak, elkarrizketak,
antzezkizunak…
Zer da lana? Zerrendatu, ezberdindu• Esparru Pribatuan: familian, etxeko lana• Esparru Publikoan:
Zer dira oporrak? Igande edo jai egun baten azterketa/antzezkizun istorio imajinagarria edo imaginaezina
Etxean, kalean, lanari buruzko galdeketa
Zer da edertasuna? Zelakoa da neska polit bat? zelakoa mutila? zelakoa ni? zelakoa zu? Emakume-piruleta? Erosi eta euki daiteken gauza bat? Berdin gertatzen da gizonarekin? Zergatik?Zenbat balio du emakume bat? Eta gizon bat? Uste duzu prezioa jar daitekela?Edertasunaren ereduak aldatzen dira: ikasiak, kulturalak, eta denboraren araberakoakDiskriminatua sentitu zara zure itxura fisikoagatik? Zergatik ez maitatu garena?
Autoestimua bi taila handiago zirujia estetikoaren bidez ?
Nolakoak? Gazteen arteko harremanak: aztertu, ikertu, behatu, identifikatu, desberdindu, antzeztu, kritikatu, hitz egin, jolastu, galdetu, alderantzikatu, proposatu, aldatu....
• antzekoa da neska edo mutilek egiten dutena?• irakasleei galdeketa bat egin dezakezue: neska eta mutilen jarrerari buruz,
ezberdintasunak, sexismoa, estereotipoak…
Indarkeria fisikorik gabeko eraso sexistak: ikusi dituzu? nola? zer erantzun?
Sexismoa ipuinetan: emakumearen eta gizonaren rolak aztertu.... bukaera berribat asmatu…
Mandrakaren historia: ikastetxeko argazkien bildumatik abiatuz gogoeta egitea, sentimenduak, kezkak, garena onartzeko arazoei aurre egiten, autoestimua indartzeko, ezetz esateko, maitatzeko, pentsatzeko, eredu izateko... berdintasunerako Dekalogoa sortu
Sexismoa hizkuntzanDrive karpetan gehiago
Real Academia Españolaren hiztegian agertzen diren “Hombre” eta “Mujer”, definizioen konparaketa eta sexismoaren ikuspegitik aztertzea.
• Gizon eta emakumeri “berezkoak” zaizkien “Masculino” eta “Femenino” ezaugarrien azterketa kritikoa.
• Sexismoa eta diskriminazioa salatu RAE-ri eskutitz baten bidez gure ikuspegia adieraziz, eta aldaketa eskatuz.
• Bide batez, prosesu osoaren grabaketa bideoz egitea; • Bideoa eta eskutitza beste ikastetxe batzuetara bidali eta haien laguntza
eskatzea, (baita irakasleak eta senideak parte hartzera gonbidatu) honela gure eskaera “virala” bihurtzea gerta liteke, eta horrezkero gure helburua lortu
Hizkuntza, pentsamendua eta errealitatea estuki lotuak daude; horregatik, eguneroko komunikazioan emakumea gizonaren menpean jartzen duen hitzaren esanahia arbuiagarria dela uste dut, emakumearen kontrako indarkeria bidezkotzat jotzen baituAdierazgarria da “hombre” eta “mujer” definizioetako testua erabiliz eratzen den hitzen hodeia: saia zaitezte Wordle aplikazioarekin eta ikusikoa duzue (Kode librea da,instalatu, Java onartu, testua “Paste in a bunch of text “ koadroan kopiatu eta GOLotsagarria
Argazki sexisten bilduma
ez YouTube, Google edo internetekoa: Hemengoak, Bilbokoak: kalean, liburuetan ,aldizkari, publizitate, eskaparate,anbulategi, diskoteka, ikastetxe… edozeinleku, baina zuk egindako argazkia…….
Aurreko gai bakoitzeko ba daude portaerasexistak: indarkeria edo sexista den jarrerabati erantzun berria asmatzea: XXI.mendeko emakume eta gizonena (eta ez iaXIX. mendekoak direnak)
Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barikjarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak raikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuarenkalitatea baloratuko da
Proposamenek ezaugarri hauek eduki behar dituzte:
• Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal edo kolektiboa.
• Neskak ahalduntzeko eta beraien autodefentsarako gogoetak eta eztabaidak sortzen dituzten mezuak.
• Mutilek, banaka nahiz taldean, ezberdintasunezko eta indarkeriazko egoeren aurrean jarrera aktibo eta konprometitua dutela erakusten duten mezuak.
• Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditu behar dira. Hau da, ez da bikotekidearengandik edo bikotekide ohiarengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik hitz egin behar.
• Desberdintasuna eta kultura matxistak erabiltzen dituen indarkeria mota guztiak sendotzen dituzten faktoreak ikusgarri egitea.
• Dramari ihes egin behar zaio, eta neskak eta emakumeak ez dira erakutsi behar ezertarako gai ez diren biktima gisa.
• Originalak izan behar dira, bai tonuan, bai gaian, bai mezua emateko moduan.
Adierazpen artistiko mota oro onartuko da:• flashmob• kamera aurrean errezitatutako
AURKEZTEN DIREN PROIEKTUEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK
• Proposamenak originalak izan behar dira, hau da, inori plagiatu edo kendu gabekoak.
• Beste jaialdi edo lehiaketa batzuetan aurkeztutako proiektuak ezin dira hemen aurkeztu.
• Piezak euskaraz, gaztelaniaz, bietan, edo beste hizkuntza batean aurkeztu ahal dira (azken kasu horretan, euskarazko edo gaztelaniazko azpitituluekin).
• Proiektuek gehienez 5 minutu iraungo dute, kreditu-tituluak barne.• Musika erabiliz gero, egile-eskubiderik gabeko musikak erabiltzea
gomendatzen dugu (hau da, copyleft lizentzia daukatenak, edo zuek sortuak direnak). Egile-eskubideak dauzkan abesti bat erabiliz gero, bideoa igo den plataformak bideoaren aurkako neurriak hartzeko arriskua bere gain hartuko du parte hartzaileak.
• Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira, bideo-plataforma batera esteka bat jarriz (Youtube edota Vimeo).
JASOTZEKO EPEA
Lehiaketa irekitzeko eta lanak jasotzeko epea irailaren 12an hasiko da eta
hedapena jaialdi desberdinetan (oraindik zehazteko dago).• Herriaren saria*: 300€
* Lehiaketan partea hartzea EZ DA derrigorrezkoa, baina bai bideoa sarera igotzea.Parte hartzeko orrialde ofizialean dagoen izen ematea egin behar da (baita tutoreen baimena adintxikikoa bazara)... baina pentsa, bideo jada egina duzuela, zergatik ez parte hartu? Batek dakit
nork irabaziko duen... zuk?
Hitz egin irakaslearekin, baina kotuan izan Azaroaren 12an epea bukatzen dela
ARGIBIDE GEHIAGO:
Klik hemen GabrielArestiko Drive Karpetan) edo hemen (orrialde ofiziala)