OBJEKTU HEZITZAILE DIGITALEN DISEINU ETA GARAPEN EKINTZAK: PROGRAMA INSTITUZIONALAK. 1. Indarrezko ideia bat: IKTen integrazio eraginkorra hezkuntza sisteman Sareak bere zerbitzuetan, edukietan, aplikazioetan eta irtenbideetan erakusten dizkigu dituen baliabide guztiak eta baita horiek hezkuntzaren zerbitzura aukera ezberdinen bidez nola jartzen diren. Manifestazio instituzionalak (internazionalak, europearrak, nazionalak…) zein hezkuntza administrazioak IKTek praktika pedagogikoen garapenarekin erlazioan eskaintzen dituzten aukerak aurrera eramanteko beharra goraipatu dute. Hauek irakaskuntza/ikaskuntza autonomoa, flexiblea eta intererlazionatua eskaini behar dute, oro har. Beraz, hartu beharreko neurriak mota integralekoak izan beharko dira eta zenbait esparruetarako irtenbideak begietsi beharko dira: infraestruktura, euskarri tekniko eta pedagogikoa, baliabide eta material digital hezitzaileak, formakuntza eta dinamizazioa, integrazio kontestuala eta sistemikoa, administrazio bermatzea, eta iniziatiba edo proposamen berritzaileen babesa. 2. Eduki hezitzaile digitalak akzio estrategikorako modelo gisa Sormena bermatzeko, kalitatezko material digital hezitzaileen zabaltzea eta ebaluaketa sustatzeko beharra dago. Zerbitzu eta eduki hezitzaile digitalen lengoaia oraintsu sortzen eta garatzen ari dela kontsideratuz, hauen elaborazio prozesua analizatzea ezinbestekoa suertatzen da eta, era berean, heziketa eredu eraginkorrak, berrerabilgarriak eta elkartrukagarriak somatzea bermatzen duten ebaluaketa ereduak sistematizatzea. Eduki hauen kalitatea, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna asko baloratzen dira. IKTen erabileran oinarritzen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak zuzendu ahal izateko, ezinbestekoa izango da “ezagutzaren gestio” azkarra ahalbidetuko duten kalitate-, katalogatze- eta indexatze-kriterio eraginkorrak eta baita proposatuak izan diren formakuntza maila identifikatzea eta edukien izaera akademikoa eta profesionala nabaritzea ere. Dena den, erabiltzaileen dibertsitatea dela eta, garrantzitsua da kolektibo bakoitzak dituen eskakizunak zein hauen eskari espezifikoak asetzea, zeintzuk, zenbaitetan, kurrikuluarekin edo hartzaileen adinarekin zerikusia duten eta, beste batzuetan ordea, irakaslegoak IKTen inguruan duen formakuntzarekin; baina beti bi eskubide errespetatzeko: maisu/maistra bakoitzak bere hezkuntza praktikan duen askatasuna eta ikaslegoak ikasteko egitean duena. Helburua sare bitartez, modu irekian eta doainean, publikoki partekatua izan daitezken eduki eta material katalogo zabala eta askotarikoa sortzea da. Hezkuntza
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
OBJEKTU HEZITZAILE DIGITALEN DISEINU ETA GARAPEN EKINTZAK:
PROGRAMA INSTITUZIONALAK.
1. Indarrezko ideia bat: IKTen integrazio eraginkorra hezkuntza sisteman
Sareak bere zerbitzuetan, edukietan, aplikazioetan eta irtenbideetan erakusten
dizkigu dituen baliabide guztiak eta baita horiek hezkuntzaren zerbitzura aukera
ezberdinen bidez nola jartzen diren.
Manifestazio instituzionalak (internazionalak, europearrak, nazionalak…) zein hezkuntza
administrazioak IKTek praktika pedagogikoen garapenarekin erlazioan eskaintzen dituzten
aukerak aurrera eramanteko beharra goraipatu dute. Hauek irakaskuntza/ikaskuntza
autonomoa, flexiblea eta intererlazionatua eskaini behar dute, oro har.
Beraz, hartu beharreko neurriak mota integralekoak izan beharko dira eta zenbait
esparruetarako irtenbideak begietsi beharko dira: infraestruktura, euskarri tekniko eta
pedagogikoa, baliabide eta material digital hezitzaileak, formakuntza eta dinamizazioa,
integrazio kontestuala eta sistemikoa, administrazio bermatzea, eta iniziatiba edo
proposamen berritzaileen babesa.
2. Eduki hezitzaile digitalak akzio estrategikorako modelo gisa
Sormena bermatzeko, kalitatezko material digital hezitzaileen zabaltzea eta
ebaluaketa sustatzeko beharra dago. Zerbitzu eta eduki hezitzaile digitalen lengoaia
oraintsu sortzen eta garatzen ari dela kontsideratuz, hauen elaborazio prozesua
analizatzea ezinbestekoa suertatzen da eta, era berean, heziketa eredu eraginkorrak,
berrerabilgarriak eta elkartrukagarriak somatzea bermatzen duten ebaluaketa ereduak
sistematizatzea. Eduki hauen kalitatea, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna asko
baloratzen dira. IKTen erabileran oinarritzen den irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak
zuzendu ahal izateko, ezinbestekoa izango da “ezagutzaren gestio” azkarra ahalbidetuko
duten kalitate-, katalogatze- eta indexatze-kriterio eraginkorrak eta baita proposatuak
izan diren formakuntza maila identifikatzea eta edukien izaera akademikoa eta
profesionala nabaritzea ere.
Dena den, erabiltzaileen dibertsitatea dela eta, garrantzitsua da kolektibo
bakoitzak dituen eskakizunak zein hauen eskari espezifikoak asetzea, zeintzuk,
zenbaitetan, kurrikuluarekin edo hartzaileen adinarekin zerikusia duten eta, beste
batzuetan ordea, irakaslegoak IKTen inguruan duen formakuntzarekin; baina beti bi
eskubide errespetatzeko: maisu/maistra bakoitzak bere hezkuntza praktikan duen
askatasuna eta ikaslegoak ikasteko egitean duena.
Helburua sare bitartez, modu irekian eta doainean, publikoki partekatua izan
daitezken eduki eta material katalogo zabala eta askotarikoa sortzea da. Hezkuntza
komunitatea osatzen duten kide guztientzat eskuragarri egongo dena eta aspektu
didaktikoak, teknologikoak eta legalak beteko dituena.
3. Zer ulertzen dugu eduki hezitzaile digitalak entzutean?
Teknologiaren garapenak berak, aukera sozialen eta didaktikoen berritzeak, lengoaiaren
esplorazio jarraituak eta behar berrien agerpenak, etengabe eraikitzen ari den begirada
irekia eta emankorra izatea eskatzen du galdera honi erantzuna eman nahi badiogu.
Hurbilpen bat egiteko, terminoaren esanahia <<bricosoftware>> izenez ezagutzen den
eredu konstruktibo eta irekitik; arlo eta maila hezitzailearen arabera ezberdindutako
pakete global gisa azaltzen den faktoretzako produktu integralera dagoen eduki hezitzaile
digital orori zabaltzen da.
4. Eduki hezitzaile digitalen diseinurako eta garapenerako plan instituzionalak
Lisboa estrategiari eta ondoren <<2010: Una Sociedad de Información Europea para el
Crecimiento y el Empleo>> estrategiari erantzun gisa, <<AVANZA>> planaren barneko
<<Internet en la Escuela>> (2002-2005) eta ondoren <<Internet en el Aula>> (2005-2008)
jarri izan dira martxan.
Horretaz gain, estatuko hezkuntza administrazio ezberdinak esparru hontako
ikerketa eta garapena aurrera eramateko iniziatibak azaltzen ari dira. Hezkuntza eta
Zientzia Sailak eta baita komunitate autonomoek ere martxan jarri dituzte multimedia
materialak sortzeko proiektuak, eta europa mailan Minerva programa abian dago baita ere.
5. Eduki hezitzaile digitalen garapena “Internet Eskolan” planaren barnean
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko <<Centro Nacional de Información y Comunicación
Educativa (CNICE)>> deiturikoak aurrera eraman ditu eduki hezitzaile digitalen produkziora
bideratutako ekintzak, zeintzuk hasieratik irekiak, egokigarriak, modularrak eta malguak
izateagatik nagusitu diren. Honek <<Internet en la Escuela>> planaren markoan hezkuntza
administrazio ezberdinen eskuetatik eginiko kolaborazio ekintzen pautak markatu ditu.
Plan hau, erreflexiorako, berrikuntzarako eta esperimentaziorako espazio bat
bermatzen duena, haur eta lehen hezkuntzara zuzendu da batik bat. Duten
espezifikotasunagatik eta dibertsitateagatik, bi proiektu hauek nabarmentzen dira,
zeintzutatik bat hezkuntza behar berezietara zuzenduta dagoen (Proyecto Aprender) eta
besteak ordea, komunikabideen integrazio kurrikularra bermatzen du (Mekos).
Printzipio gisa lan kolaboratiboa hartuz, adituen hiru profil ezarri dira (edukiak,
produkzio grafikoa eta audiobisuala eta garapen teknikoa) esparru konkretu bakoitzean
aplikatutako IKTekin esperientzia duten koordinatzaile batek zuzenduak. Horrela, hamalau
lantalde abian jarri ziren.
Produzitutako edukiak Creative Commons baimen pean banatzen dira, zeinak zabaltze
askea ahalbidetzen duen.
CNICEk proposatutako edukiak (Palladium, EduSport) zein <<Internet en la Escuela>>
programaren bitartez hezkuntza administrazioek burututako kolaboraziotik sortutakoak,
beren webguneetan sartuko dituzte material eraldagarriak eta garapenerako dokumentu
estrategikoak.
<<Internet en la Escuela>> planak instituzio ezberdinen kolaborazioa ahalbidetzen zuen
bide irekia ezarri zuen. Era berean, formakuntza ekintzak aurrera eraman dira SIDAR
Fundazioaren bitartez. Aholkularitza eta lan baterakorra ere mantentzen da ONCErekin
eta beste berri batzuei eman zaie hasiera; CESyA (Centro Español para el Subtitulado y la
Autodescripción) eta Real Patronato para la Discapacidad bezalako instituzioekin hain
zuzen ere. Beraz, <<Internet en la Escuela>> planak eduki hezitzaile digitalen produkziorako
lerro nagusiak ditu, formen, hauek finkatuko dituzten denboren eta erabileren inguruko
orientazioa emanaz heziketa ez unibertsitarioko ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak
egunerokotasuneko errealitate gisa azalduz.
6. Lan eredu berriak: “Internet Ikasgelan” planaren osagarri diren edukiak
<<Internet en el Aula>> (2005-2008) planak hezkuntza esparruan inklusio digitalari
heltzen dio, lan kolaboratiboan oinarritzen diren produkzio prozesuen bitartez, zeintzuetan
eduki digital irekiak bitarteko eta jomuga diren. Kolaborazio bitartez egindako edukiek
askotariko agenteak inplikatzen dituzte: errepresentazio organuluak, erabaki komiteak,
komite teknikoak, talde koordinatzaileak, IKTen aplikazioan eta erabilerak adituak,
programatzaileak, garapenera dedikatuak, adikor eta intelektual aholkulariak.
<<Internet en el Aula>> planakorain arte Interneta zabaltzea bermatzeko dauden
helburuen hedatzea bilatzen du, eta baita elaborazio, difusio eta erabilerarekin zerikuasia
dutenak sustatzea ere. Prozesu hauetan ezinbestekoa suertatzen da <<objektu digital
hezitzailea>> (ODH) kontzeptua, bere izaera modularra, malgua eta irekia dela eta.
<<Internet en el Aula>> planaren kolaborazio prozesuek eta lan sistemek euren
atentzioa <<ikaskuntza objektuan>> (IO) jartzen dute.
7. Estandarren aplikazioa eduki hezitzaile digital irekien garapenerako
IKTen erabilera bermatzen duen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak gero eta
handiagoa den hezkuntza baliabide irekien (REA) eskari bat sustatzen du. ODHen gestio
eta garapena aurrera eramateko asmoarekin, estandar hezitzaile eta teknologikoen
aplikazioa bilatzen da.
Batetik, ODHen diseinu, garapen, administrazio, bilaketa, bisualizazio eta
berreskuratze prozesuak estandarizatzea bilatzen da. Hau, birrerabileran eta
interoperabilitatean zentratu delarik.
Bestetik, ODHen konbinaketa, paketatzea eta trasferentzia gestionatzen dituzten
prozesuetan jarri da ikusmira.
a. Garapen prozesuen estandarizaziorako, administraziorako, bilaketarako,
bisualizaziorako eta ODEren errekuperaziorako proiektuak
Momentu hontara arte gehien garatu izan diren prozesuak dira. Heziketa eta
Zientzia Ministerioaz gain, Industriakoa, Turismoa eta Komertziokoa eta SC36-Tecnologías
de la Información para el Aprendizaje-ren barrenean dauden komunitate autonomoek
eramaten dute aurrera.
Proposamena ondorengoa izan da; learning object metadata (LOM), Learning
Technology Standars Committee (LTSC) estandarra. Horrela, hartzailea izango den
programa instituzionalen eta komunitate hezitzailearen behar espezifikoak begiestea eta
asetzea bilatzen da.
b. Konbinaketa, EMPAQUETAMIENTO eta ODE trasferentziarako
prozesuen estandarizaziorako proiektuak
Administrazio berdinek parte hartzen dute, AENOR izan ezezik, baina horretaz
gain, askoz ere garapen txikiagoa dute. Izan ere, jatorrizko estandar bat txertatzea
erabaki da eta ez berri baten diseinua lantzea. Prozesu horiek Global Learning Consortium-
eko eta bere SCORM bertsioko IMS estandarrak erabiliz egingo dira.
OBJEKTU DIGITAL HEZITZAILEA (ODH)
DEFINIZIOA, ARKITEKTURA, AGREGAZIO MAILAK ETA TIPOLOGIA
1. Sarrera Multimedia: bitartea eta gailua kontsideratuz, eduki digital hezitzaileak zerbitzura
dauden multimedia aukera guztiak aprobetxatu behar dituzte
Interakzioa: eduki digital hezitzaileei aplikatzen zaizkien ikaskuntza estrategiak
eta metodologiak bitartekari hauen izaera interaktiboak eta murgilkariak
eskaintzen dituen aukerak kontuan izan behar ditu zehaztutako helburu
pedagokioen erdiesterako.
Sarbidea: Sarbide irekia izan behar dute; hau da, edozein erabiltzaile izan behar
da sartzeko gai, baita hezkuntza behar bereziak dituzten pertsonak ere.
Malgutasuna: erabiltzaileek eduki digital hezitzaileak eraldatzeko eskubidea izan
behar dute, betiere ikuskapenarekin.
Modularitatea: Agregazio mailen arabera ezarritako organizazio modularra izan
behar dute.
Egokitzapena eta berrerabilpena: Xedeak eta funtzionalitatea konpartitzen
dituzten bitartean, ikaskuntza moduluak edo objektuak beste unitate didaktiko
batzuetan erabiliak izan daitezke.
Interoperabilitatea: eduki digital hezitzaileak aurkibideaz, eta kalitatezko
etiketatze eta katalogatze kriterio eraginkorrez hornituak egon behar dute.
Eramangarritasuna: paketatze eta trasferentzia sistema estandarrak jasan behar
dituzte, hauek konpartitzea posible izan dadin eta bermez eta funtzionalitate
totalaz integra daitezen.
2. Estandarrak
Estandarizazioarekin zerikusia duten prozesuak, ereduak eta ikerketak ondorengoak
dira:
Metadatos: LOM, DublinCore, etab.
Item digitalen kudeaketa: IMS, SCORM, etab.
Komunikazioa: lengoaia neutroak, sistema eragileaz at daudenak eta baita
erabiltzen ari den sofwareaz, XML, web Zerbitzuak, esaterako.
3. Objektu Digital Hezitzailea (ODH). Definizioa eta Arkitektura
Eduki hezitzaile digitalen ekoizpenak eredu gisa hartzen du “ikaskuntza objektua”, item
digitalen azpiegitura bezala ulertua, zeinak bere kabuz, funtzio didaktiko espezifiko bat
aurrera eramaten duen.
Objektu Digital Hezitzaile bat (ODH), Material Hezitzaile Digital bat (MHD) edota
Objektu Didaktiko Digital bat (ODD), guzti hauek LOM-ES v.1.0 aplikazio profilaren
arabera objektu digital bati erreferentzia egiteko baliozko adierak izanik, eduki hezitzaile
digital bat da, zeinaren amaierako helburua erabiltzailearen ikaskuntza den. Era berean,
beste objektu sinpleagoekin integratzen bada, multimedia material hezitzaile bat osatu
dezake.
Definizio hau emateko erabiltzen diren irizpideei dagokienez, objektuak irudikatzen
duen informazio motarekin loturik daude (bisuala, entzumenezkoa, sinbolikoa, etab.)
eta/edo hezkuntza proiektu jakin batean duen funtzionalitatearekin. Beraz, objektu
hezitzaileen antolaketak eta sailkapenak Handitzen doan Hierarkia Modularreko
arkitektura bati jarraitzen dio. Modelo honetan agregazio maila bakoitza besteekiko
independentea da, berezko esanahia du eta zeregin jakin bat betetzen du. Hala ere,
independentzia hori erlatiboa da; izan ere, ODH ezberdinen konbinaketak, osagai horien
batuketa egitean lortzen diren esanahi eta funtzio ezberdinak dituen entitate modular
(Objektuak) berriak sortzea ahalbidetzen du. Hierarkia handiago edota agregazio maila
altuago bateko ODH eraikiz.
4. Agregazio-maila eta tipologia
Gai honen inguruko idatzi ugaritan, edozein objektu digitalaren eta ikaskuntza objektu
baten arteko erlazio zuzena onartzen da. Estandar jakin batzuek eta estandarizazio
ekimen ugarik, beraz, edozein objektu digital Ikaskuntza Objektu bat dela esango dute,
bere etiketen artean erreferentzia hezigarriak dituen metadatu eskema estandar bat
jarraituz indexatua eta etiketatua dagoen heinean.
Agregazio-maila eta asoziatutako tipologia batzuk ezartzea ez legoke gaizki; horien
bitartez, hezkuntza sailera zuzendutako objektu digital batzuen karakterizazio didaktiko
inplizitua errazteko.
a. Agregazio-mailak eta tipologiak
Agregazio mailek ODH baten pikortatze estrukturala eta funtzionala definitzen
eta antolatzen dute. Pikortatze hau objektu motarekin eta estaldura
kurrikularrarekin ere erlazionatzen da eta beraz, hiru hauek izango dira agregazio-
maila zehaztean kontuan hartu beharreko hiru aldagarriak. Jarraian, 4 agregazio
mailak azaltzen dira, hiru aldagarri hauek oinarritzat hartuz:
1. Maila: Funtsezko Objektua (FO): media objektuak edo media objektu
integratuak (multimedia) hartzen ditu, eta baita informazioa
Ikaskuntza-ebaluazio eta ezagutzaren barnerapen prozesuetan parte hartzen duten prozesu kognitibo motak dira.
motak zeintzuk diren deskribatzen da; betiere, Metodo Didaktikoaren arabera eta beraz, ikaskuntza diseinu instrukzionalaren oinarri diren paradigma eta eredua.
IKASKUNTZA METODOA PROZESU KOGNITIBOAK
Tradizional/Espositiboa Definitzea, deskribatzea, binakatzea, etiketatzea, bilatzea eta identifikatzea.
Ikaskuntza Aktiborako Metodoak: irakaskuntza tradizionalaren aurrean, metodo alternatiboak; berritzaile izendatuak.
Ikaskuntzaren printzipio eta kontzepzio hauetan oinarritzen direlako nagusitzen dira: ikaskuntza ubikatua eta
esperientzian oinarritua, ikaskuntza auto-gidatua eta ikaskuntzaren kontzepzio konstruktibo eta aktiboa.
Guzti hauekiko COMUNenak diren prozesu kognitiboak: praktikatzea, frogatzea, erreflexionatzea, auto-organizatzea,