1. 2011/12/07 21.zenbakia www.urdanetaikastetxea.org FM 107.95 1. AZALA: Euskararen Eguna 2. INKESTA: Euskararen Eguna 3. Bertsoak 4. Abestia: Behin betiko 5. Argazkiak: Euskararen Eguneko ekintzak 6. Eskolako albisteak: Egitaraua Aurreko ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Urtero bezala, ekintza asko izan genituen eguna girotzeko: telesaio berezia, euskal jolasak, horma-irudiak, ... Goizean 1. zikloko ikasleek horma irudi ederrak egin zituzten “Euskaraz hitz eginez gozatu dezagun” leloarekin eta arratsaldean euskal jolasak ikasi zituzten eskolako ikasle handienekin. Arratsaldean 2. zikloko ikasleek 4 eta 5 urteko ikasleei euskal jolasak erakutsi zizkieten: Altxorraren bila, Esaera zaharrak, Asmakizunak, Animalia familiak, Txantxistegia eta Artxila motxila. 3. zikloko ikasleok, berriz, 1.zikloko ikasleei jolasak erakutsi genizkien: Lehoi baten bila, Joxemartin, Fruituak fruituak kanpora, Zubiri zubiri, Baloiarekin korrika eta Baloia hankartean. Honez gain, Prentsa eta Telebista departamentuetako ikasleok argazkiak eta bideo-grabazioak egin genituen ekintza hauen berri emateko. Azkenik denok eskolako pilotalekuan elkartu ginen bertsoak abesteko eta primeran pasa genuen Euskara Eguna. Euskararen Nazioarteko Eguna 1949. urtetik aurrera ospatzen da urtero abenduaren 3an. Berriemaileak: Liam eta Joanes Maketazio-lana: Liam eta Joanes Joanes, Liam, Haizea eta Olatz 1.zikloko ikasleen horma-irudia EDITORIALA Kaixo, lagunok!!! Liam, Joanes, Olatz eta Haizea gaituzue eskolako egunkaria egiten. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna gai nagusia dugula eta, honen inguruko infor- mazioa emango dizuegu. Espero dugu gure egunkaria zuen gustu- koa izatea. Agur eta ondo pasa euskaraz!
6
Embed
21.zenbakia - Ikastetxeaurdaneta.ikastetxea.net/files/UOE201121.pdf · eta Telebista departamentuetako ikasleok argazkiak eta bideo-grabazioak egin genituen ekintza hauen berri emateko.
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
1.
2011/12/07 21.zenbakia
www.urdanetaikastetxea.org
FM 107.95
1. AZALA: Euskararen Eguna 2. INKESTA: Euskararen Eguna 3. Bertsoak 4. Abestia: Behin betiko 5. Argazkiak: Euskararen Eguneko
ekintzak 6. Eskolako albisteak: Egitaraua
Aurreko ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Urtero bezala, ekintza asko izan genituen eguna girotzeko: telesaio berezia, euskal jolasak, horma-irudiak, ... Goizean 1. zikloko ikasleek horma irudi ederrak egin zituzten “Euskaraz hitz eginez gozatu dezagun” leloarekin eta arratsaldean euskal jolasak ikasi zituzten eskolako ikasle handienekin. Arratsaldean 2. zikloko ikasleek 4 eta 5 urteko ikasleei euskal jolasak erakutsi zizkieten: Altxorraren bila, Esaera zaharrak, Asmakizunak, Animalia familiak, Txantxistegia eta Artxila motxila. 3. zikloko ikasleok, berriz, 1.zikloko ikasleei jolasak erakutsi genizkien: Lehoi baten bila, Joxemartin, Fruituak fruituak kanpora, Zubiri zubiri, Baloiarekin korrika eta Baloia hankartean. Honez gain, Prentsa eta Telebista departamentuetako ikasleok argazkiak eta bideo-grabazioak egin genituen ekintza hauen berri emateko. Azkenik denok eskolako pilotalekuan elkartu ginen bertsoak abesteko eta primeran pasa genuen Euskara Eguna. Euskararen Nazioarteko Eguna 1949. urtetik aurrera ospatzen da urtero abenduaren 3an.
Berriemaileak: Liam eta Joanes Maketazio-lana: Liam eta Joanes
Joanes, Liam, Haizea eta Olatz
1.zikloko ikasleen horma-irudia
EDITORIALA
Kaixo, lagunok!!! Liam, Joanes, Olatz eta Haizea gaituzue eskolako egunkaria egiten. Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna gai nagusia dugula eta, honen inguruko infor-mazioa emango dizuegu.
Espero dugu gure egunkaria zuen gustu-koa izatea. Agur eta ondo pasa euskaraz!
2. Maketazio-lana: Joanes eta Liam
Aurreko ostiralean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen eskolan. Urtero bezala, ekintza asko izan genituen eguna girotzeko: telesaio berezia, euskal jolasak, horma-irudiak, ... 1. Ze jolas erakutsi zenien 1.ziklokoei Euskararen Egunean? 2. Gustatu al zitzaien?
Ibai
1. Zubiri zubiri. 2. Gutxi.
Mikel eta Eneko
1. Joxe Martin. 2. Bai.
Maddi eta Uxue
1. Zubiri zubiri. 2. Bai.
Maider eta Leire 1. Fruta kanpora. 2. Bai.
Aitor eta Eneko
1. Baloia hankartean. 2. Bai.
Markel, Joel eta Nolan
1. Bomba. 2. Bai.
Nerea eta Maddi
1. Baloia hankartean. 2. Bai.
Eider, Ane eta Sara
1. Lehoi baten bila. 2. Bai, asko
Euskararen Eguna
Maketazio-lana: Haizea eta Olatz
3.
Ze egun ote dugu abenduan hirun? Euskararen Eguna ospatzen da lagun; lagun eta hitzekin jolasean jardun
etor zaitez gurekin ta izan euskaldun
euskaraz hitz eginez gozatu dezagun. (berriz)
Maketazio-lana: Haizea eta Olatz
4.
5.
Maketazio-lana: Olatz eta Haizea
1. ziklokoen horma-irudia
Bomba
Joxemartin
Fruituak fruituak kanpora
Denok bertsoak abesten
Aurreko ostiralean Euskararen Nazioar-teko Eguna ospatu genuen eskolan. Urtero bezala, ekintza asko izan genituen eguna girotzeko: telesaio berezia, euskal jolasak, horma-irudiak, ...
Euskararen Nazioarteko Eguna 1949. urte-tik aurrera ospatzen da urtero abenduaren 3an.
6.
Maketazio-lana: Haizea eta Olatz
EUSKARAREN EGUNEKO EGITARAUA
1. ZIKLO Goizeko 10:00etan horma-irudia egiten hasiko gara. Leloa : “euskaraz hitz eginez, gozatu dezagun” Arratsaldeko 15:00etan 3. ziklokoek prestatutako jokoak ika-siko ditugu. 2. ZIKLO
Telebista saioan, Euskararen Eguna dela eta, hainbat aipa-men. 11:30etan jolasak:
Altxorraren bila Esaera zaharrak Asmakizunak Animali familiak Txantxistegia Artxila mortxila
15:00 etan Haur Hezkuntzara 4 eta 5 urteko haurrei jolasak erakustera:
Zotz egiteko abestiak Soka-saltorako abestiak Esku jolasak