This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
pARTE hartu 7.- 10. orria GAZTEAKTION 2011KO STREET FASHION 11. orria
GAZTEAKTION 2011
6. a leaDOAN
2012ko APIRILA
6. a leaDOAN
2012ko APIRILA
2
E! Eta hirugarrenaren bila goaz!!! Jada 3 urte egingo ditugu ADI aldizkaria kalerat-zen!!! Extra! Extra!!!
Eta ez pentsatu adarra jotzen gaudenik. Beno apur bat. Eta zer? Gure “eta zergatik ez?” fi-losofiarekin berrikuntzez beterik ekiten diogu 2012ari. Zeintzuk diren berrikuntza hauek? Aaaaaaaaa! Ba ez ditugu denak esango le-henengo alean! Hurrengoko ADI!txb aldizkari-aren aleei itxaron behar izango duzue.
Ale honetan ADI!txb aldizkariak 2011ko Gaz-teaktionen eginiko photocall-a izango da gure street fashion-a. ArgipeanClik Argaz-kigintza Taldeko mutilak (zein jatorrak, eder-rak eta grazia handikoak diren… hori diote beraiek,ja,ja,ja,…eta ArgipeanClik taldean neskak noiz?… talibanak zarete ala?ja,ja,ja) arduratu ziren lan horretaz. Bide batez ohar bat: estudio bat egiteko lokal baten bila dabiltza ArgipeanClik taldekoak! ;)
Eta nola ez gaztekationera etorri ez zinetenoi kontatuko dizuegu zeintzuk aukera ederrak galdu zenituzten: kalitatezko kontzertuak, super funtzionarioaren antzerki paregabea, RekeSound taldeko DJ-a (Ei! Ze ona, jendeak flipatu zuen…) eta ADI jaia, Ba bai! Gure al-dizkariak izan zuen bere tartea gazteaktionen:
pintxoak + photocall-a. Gure 2. urtea izanik etxebarritarrak gonbidatu nahi izan genituen gurekin hori ospatzera.
Eta 2012an ere GazteAktiona izango dugu Etxebarrin. Parte hartu nahi duzu? Zure ek-arpenak egin? Laguntza eman?... Ba ziur an-tolatzaileek gustura jasoko dituztela! Aurten-goa iazkoa baino hobeagoa izango da!
Musika, agenda, liburuak, elkarrizketa, garra-si, zuk zer, informatika… Ale honetan tarte berezia emango diogu informatikari. Mundu zoro horren inguruan egunean egon behar dugu.
Orain ia ez da albistea, eta gainera fidantza-pean kalean utzi zuten, baina zer pentsatzen dugu Kim Dotcomni buruz? Ba al dakigu zer egin nahi zuen? Zergatik izan zen megaup-load mundo mailako deskargen eta biltegi-ratzeen gunea? Amaieraren inguruko xeheta-sun batzuk emango ditugu.
2012ko lehen alea bero-bero dator eta gainera eztabaida sortu asmoz. Eta nola ez, aldizkaria egiten lagundu nahi baldin badu-zu, jakin ezazu baldintza hauek betetzea eta izatea ezinbestekoa dela: grina, umore ona, adarra jotzen jakitea, kazetari espiritua eta jar-rera, jarrera ona! Zure zain gaude!!
adi jaia
. . .
GAZTEAKTION
Aitor I. Fernando N. Iñigo S.Eloy V.E.C.
Zuriñe A.Danel M. Eneko C. Joshua M.Montxo H.Haizea M.
EGILEAK
3
KIROLAKfutbola
MAIATZAK 6 Athletic Club - Getafe CF.
MAIATZAK 13 Finalas LFP Levante UD - Athletic Club
saskibaloiaMAIATZAK 2 Gescrap Bizkaia - Unicaja
MAIATZAK 6 Caja Laboral - Gescrap Bizkaia
MUSIKAAPIRILAK 30 Fuzztones Jimmy Jazz (Gasteiz).
MAIATZAK 18 Benito Lertxundi. Euskalduna.
MAIATZAK 2 Sergio Dalma “Los grandes temas italianos de Via Dalma II”. Euskalduna.
MAIATZAK 19 Su Ta Gar. Bribay Jazz Club (Logroño).
MAIATZAK 3 De Pedro. Kafe Antzokia (Bilbo).
MAIATZAK 23Diego Torres. Kafe Antzokia (Bilbo).
MAIATZAK 3 7 Seconds + 25th Coming Fire Jimmy Jazz (Gasteiz).
2012ko urtarrilaren 19an itxi zuten MegaUpload. Ordura arte, web gune horretan erabiltzaileek 1GBeko fitxategiak jaits zitzaketen doan eta 100 GBerainokoak ordainduz.
Interneteko atari horrek egileen eskubideen arau-hauste larria eragin zuela argudiatuta, Estatu Batuetako FBIk enpresa horretako buruak atxilotu eta web gunea zerbitzurik gabe utzi zuen. MegaUploadeko sortzaile eta arduradunek 50 urterainoko espetxe zigorrari eta hainbat milioi dolarreko isunari egin beharko diote aurre.
Bestalde, abenduaren 30ean onartu zuten hain eztabaidatua izan zen Ekonomia Jasangarriaren Legea edo “Sinde” legea, Interneteko legez kontrako deskargak arautzeko. Erabiltzaile eta elkarte askok, FACUA, Pirata Alderdia eta 20Minutos egunkaria besteak beste, euren desadostasuna azaldu zuten eta protesta handiak egin ziren, hainbat sare sozialetan ekitaldiak antolatuz.
Dena den, ekintza horiek ez zaizkie doan irten gobernuei. Anonymous elkarteak Estatu Batuetako Justizia Saileko ataria kolapsatu zuen DDoS ziber-eraso baten bidez MegaUpload
itxi zutenean, eta Sony Music-etik abesti eta bideo gehienak hartu eta deskarga askean jarri zituzten. Era berean, Sinde legea kongresuan bozkatu zuten unean PSOEren, SGAEren eta Kultura Ministerioaren web guneak zerbitzutik kanpo utzi zituzten hainbat orduz ziber-erasoen eraginez.
Gainera, interneteko pribatutasuna urratzen duten eta prozedura judizialik gabe atariak zentsuratzeko baimena ematen duten PIPA eta SOPA legeei
erantzunez 2012ko Black March delakoa antolatu dute Anonymous taldekoek, hilabete horretan zehar
musikarik, bideorik edo filmik ez deskargatzeko eta ez ikusteko, galera ekonomikoak eragiteko asmoarekin.
Hala ere, oraindik eMule eta BitTorrent bezalako P2P sareen bidez deskarga daiteke edozein motako softwarea. P2P sareen erabiltzaileak hainbeste milioi izanik eta WiFi sare publikoetatik sartutako ordenagailuen identifikazioa hain zaila izanik, badirudi alde batera utzi dutela erabiltzaile bakoitzari isuna jartzearen mehatxua egitea. Aldiz, gehiago saiatu dira P2P sareetan partekatzen diren fitxategien bilatzaileak ixten. Esate baterako, The Pirate Bay Torrent fitxategien bilatzailea debekatuta dago Irlandan, Alemanian eta Danimarkan, diskoetxeek eragindako presioaren ondorioz.
Hala ere, horrelako web gune baten ispilu bat era daiteke beste zerbitzari batean ordu gutxi batzuetan, eta oso zaila da atzerriko zerbitzarietan babestuta dauden atarietara sarbidea mugatzea. Beraz, ez dirudi momentuz interneteko deskargak amaituko direnik.
INTERNETEKO DESKARGEN BORROKA
5
G A R R A S I
ZUK ZER ???B a z e n e k i e n megaupload-ek diskoak saldu nahi zituela be-
rarentzat salmentaren %10a izateko eta egilearentzat %90a? On line bidezko eta salmenta merkeago bat onartuko zenuke?
Andres Tejo20 urte
Artista baten materialaren banaketa laguntza izugar-ria da, beraz, logikoa da MegaUpload-ek %10-eko irabazia nahi izatea. Ez da hain arriskutsua MegaUp-
load-eri apustu horrek ematea, bakoitzak jakin behar du zer egin duen, eta nola banandu egin den bere lana. Badaude erregistro metodo onak lapurreta saihesteko. Ikuspegi ona eman behar diegu banaketa metodo horiei, eta bult-zatu on-line egitura, salmentak zabaltzeko. Nire aldetik, uste dut garrantzitsua izango litza-tekeela diskoen salmenta internetera irekitzea. Kontuan izan behar dugu saltzaileentzat dis-koak saltzea munduan zehar oso egokia dela; beraz, horrelako baliabideak erabiltzea lagun-garria izango da ez musikarientzat bakarrik, baizik eta merkatua zabaltzeko ere. Diskoen prezioa ez zait garestiegi iruditzen, baina egia esan hauen murrizpenak erosketak gero eta handiagoak ekarriko lituzke. Izan ere, pertso-nok prezio baxuak nahiago ditugu, eta horrela produkzioa gainditu egingo zen.
Mikel Tenllado18 urte
Ez nekien Megauplad-ek hori egitea pentsatua zeukanik; ideia ona iruditzen zait, baina dirua irabazi nahi badu artis-ta baten lana saltzen horren onarpena edo baimena es-
katu beharko du. On-line eta merke erosteko aukeraren alde agertuko nintzateke, noski, bai-na on line egiten diren salmentak dagoeneko existitzen dira. Hala ere, nola egingo dira merkeagoak? Horretarako saltzaileek gutxiago irabazi beharko dute, eta ez dut uste diru gutx-iago irabaztea nahi duen enpresak daudenik.
Zalakain Uriel21 urte
Megaupload-en ekimena interesgarria zen oso bai musika zaleentzat baita artistentzat ere, bientzat mesedegarria baitzen. In-ternetek erlazio zuzena es-
kaintzen du egileen eta erosleen artean; gaur egun ez dugu CD edota DVD garestiak erosi beharrik gustuko dugun musika entzuteko, in-terneten bidez lor dezakegu; beraz, garraioa, paketatzea eta dena delakoa desagertzen da. Era berean, interneten bidez artistak mundu osoan ezagutaraztea eskaintzen du marketing kanpainarik egin gabe, gaur egun edozein ar-tista has daiteke bere karrerarekin interneten, bertan informazioa askoz arinagoa baitoa. Honek guztiak, dirua eta energia aurrezteaz gain, baztertuak izan diren artisten ezagupena bultzatzen du, disko industria oztopo bihurtuz; hala ere, “industria kultural” multinazional ind-artsuek gobernuengan presioa egiteko ahal-men handia daukate.
6
Noiz jakin zenuen aktore izan nahi zenuela?
Ba orain erantzun behar izango nuke “2 urte nitu-enetik…”. Baina hori ez da egia. Besterik gabe egun batean ohartu nintzen nire bizimodua ez nuela atsegin, eta bide berriei bilatzeari ekin nion, eta ibilian egun nabilen bidea aurkitu nuen. Nire oinek egun zapaltzen duten bideak goizero zo-riontsu egiten nau. Irrifarra nire ondoan dago.
Nolakoa da egun bat zure bizitzan?
Astelehena-nagia.Asteartea- estresagarria.Asteazkena- Yoga egitea bezala, neketsua baina erlaxatua.Osteguna- energiaz baterikoa.Ostirala- musikaz beterikoa.Larunbata- dibertigarria.Igandea- familiarra.
Antzerkigintzatik bizi daiteke?
Etxe handi eta dotore bat, yate bat eta hilabetero soldata finko bat izateaz gain, besteak bezala oporretara joan nahi izatea eta abar zure xedea ez baldin bada; orduan bai, antzerkigintzatik bizi daiteke.
Zeintzuk dira zure etorkizuneko aukerak?
Urteek irakatsi didate egunez egun bizi behar dela. Jada ez dut itxaroten, apur bat hobeagoa izaten saiatzeaz gain, nire ingurukoak asko babestu nahi ditut. Honela bada, ez nago etorki-zuneko aukera eta itxaropen handien beharretan!
Zeintzuk dira esku artean dituzun proiektuak?
Gertukoena Tolosako Topic-era (Txontxongiloen Europear Zentrua) joatea haurrentzako lan bat prestatzera. Bitartean nire errrejidore eta zuzen-dari laguntzaile lanetan jarraituko dut…eta nola ez nire Tandem antzerki taldearekin batera mila proiektua aurrera eraman nahi ditut. Zein izan da zuretzat lanik garrantzitsuena?
Nola ez denak iruditzen zaizkit direla garrantzit-suenak, baina bat nabarmentzera “behartzen” banauzu, ba nik bi aipatuko nituzke; alde batetik, “Amores de Barra”, Tandem teatroren lehen lana izateaz gain eskolatik kanpo atera nintzelako; eta, beste aldetik, “Las alba” Europako ateak ireki zizkidalako.
Azkenik zerbait nabarmendu edo aipatu nahi duzu…
Elkarrizketa eta aldizkari hau. Mila esker zuen es-fortsuagatik….
ELKARR IZKETAIzaskun Fernadez. Etxebarritar hau azken urteetan antzerkigintzan ari da lanean. Hori dela-eta, beregana hurbildu gara bere berri izan asmoz… Aipagarria da luzatutako galdera guztiak sentimendu osoz erantzun dituela.
Izaskun Fernández
7
EGIN CLIK
TAMAINAK ETA AKABERAK (IPAD 2 - Samsung Galaxy Tab 10.1)
Galaxy Tab modeloa zabalagoa
da eta iPad 2 modeloa berriz ga-
raiagoa (horizontalki begiratuta).
iPad 2 modeloaren atzealdea
aluminiozkoa da, eta Galaxy Tab
modeloa berriz zuria eta plas-
tikozkoa.
iPad 2 modeloaren bozgorailuak
atzealdean daude, sareta batean.
Galaxy Tab modeloak ez du
botoirik hasierako pantailarako
(Honeycomb-ek ez dituzten
bezala); hau da, iPad
*HoneyComb = Android bertsio-
ak duen botoi borobila bezala.
Orain dela 5 urte nork pentsatuko zuen teknologia hainbeste
dezake edukia, eta kamera nagusiarekin kalitate berberean jaso ditzake (5 megapixel eta LED flash-a)
edo, 720p bigarren mailakoarekin. Soinuaren gaia ere asko landu du modelo honek.
Motorola Xoom 2 modeloa Android 3.2 bertsioarekin heldu da eta ez dakizu noiz eguneratuko den
4.0. bertsiora.
ATSEGIN DUGU
• Motocast (Motorolaren doako aplikazio esklusibo
honen bidez zure ordenagailuko musika, argazkiak, filmak
eta agiriak erreproduzitu daitezke edonon eta edonoiz)
• Ura, hautsa, erorketak, pitzadurak eta antzekoen
aurrean babesa
• Kalitatea/prezioa
EZ DUGU ATSEGIN
• 16 GB-etara mugatua
• 3G-rik ez izatea
• Autonomia hobetu daiteke Egilea: Zuri
10
1. Izenburua: Zu bezain ahul.
Egilea:Karmele Jaio.
Argitaletxea: Elkar, 2007.
2. Izenburua: Atsekabe zaitut.
Egilea: Iratí Jimenez.
Argitaletxea: Txalaparta, 2010.
1. Izenburua: Jesús me quiere.
Egilea: David Safier.
Argitaletxea: Seix Barral, 2010.
2. Izenburua: Delirium.
Egilea: Lauren Oliver.
Argitaletxea: SM, 2010.
Euskal Herria natura aldetik aberastasun handiko herria da, txangoak egiteko aukera zabala eskainiz.
Mendi-ibilbide bat egiten dugunean, naturaz gain, inguru horretako kultura eta historia barneratzen ditugu, gure herria ezagutzeko aukera ezinhobea izanik.
Hona hemen xendazaletasunaren inguruko web gune batzuk:
TTIPI - TTAPA
http://www.gipuzkoamendizmendi.net/
Gipuzkoako Parke naturalen inguruko informazioa es-kaintzen digu. Orrialde honen helburua inguru natural hauen historia, kultura, paisaia eta ibilbideak ezagutzera ematea da. Mendi-ibilbideen informazio osoa eta GPS-ra jaisteko aukera ematen digu.
http://www.senderismoeuskadi.net
Eusko Jaurlaritzak kudetzen duen orrialde honetan na-turarekin harremana duten link ezberdinak izateaz gain, Urdaibaiko, Debagoieneko eta Arabako Mendialdeko ibilbideen informazioa topatzen dugu. Ibilbideak PDFn zein GPSra jaisteko aukera daukagu.
http://isb.bizkaia.net/senderosmapa.asp?idioma=EU
Bizkaiko Foru Aldundiko orrialde honetan Lurralde His-torikoan aurkitu ahal ditugun hainbat ibilbideen infor-mazioa topatzen dugu, paparean zein GPSra jasiteko aukera izanik.
http://www.urremendi.org
Urremendi Busturialdeko Landa Garapen Elkartea da. Orrialde honetan besteak beste, Busturialdeko inguruan egin daitezken oinezko zein BTT ibilbideak aurki ditza-zkegu. Informazioa paperean zein GPSan deskarga-tzeko eskuragarri dago.
Egilea: Eider A.
11
Para ellos, para ellas, para los rockeros, para los fans, para los babys, para los ai-tas-amas, para los del gazteaktion, para la chavalería, para los payasos, para los magos, para los de la peluca, para los que no tienen complejos… para todos… el photocall de ADI!txb estuvo presente en el GazteAktion 2011 para todo aquél que quiso hacerse una foto, no dejó titere con cabeza, aquel que pasó por el photocall, se pudo disfrazar, pudo hacerse el serio, pudo sentirse topmodel por un momen-to, pudo hacer el loco y nadie le diría nada por que hacerse el loco viene bien de vez en cuando, y como no! se hizo una foto de lo más elegante para publicar toda la recopilación en éste número de ADI. El-egantes, de calle, casuales, sport, hasta con tachuelas los había en nuestro photo-call de lo más chip!! para dejar sin comen-tarios a los de Etxebarri Street Fashion.s
quienes hicieron las fotos?? los chicos de ArgipeanClik, que las publicarán en su flickr para el disfrute del personal, y para el que quiera pueda descargarselas… vale, ya sabemos que vamos un poco tar-de… pero a veces las cosas hay que hac-erlas a su debido tiempo, no? y como se suele decir, más vale tarde que nunca…