berria larunbata, 2012ko abenduaren 22a mantangorri mantangorri 3 ZU ERE ARTiSTA Kaixo, MANTANGORRI! Mari Domingi Antiguako Jakintza ikastolan egon zen abenduaren 14an. Azken egunetan ikastola girotzen ibili ginen, ongietorria emateko. Gure txikiak oso gustura eta erne egon ziren Mari Domingik Olentzero nola ezagutu zuen kontatu zuenean. Gainera, opari bat ekarri zigun: Olentzerori emateko eskutitza. Kaixo, MANTANGORRIko lagunak! Bilboko Ibaigane ikastetxeko Haur Hezkuntzako umeok beti gabiltza birziklatzen, planeta zaintzea gustatzen zaigulako. Gabonak hortxe dauzkagunez, urtero legez, jaiotza prestatu dugu, eta, aurten, etxean zeuden CD zaharrekin egin dugu. Gustatzen zaizue? Gabonetan etxean zuhaitza edota jaiotza jartzen badituzu, litekeena da horien goialdean isatsa duen izar bat jarri izana. Baina ba al dakizu ezin dugula jakin ustez hiru erregeek ikusi zutena zer izan zen? Jakina da garai hartan fenomeno astronomiko asko gertatu zirela. Batetik, Jupiter eta Saturno planetak elkarrengandik oso gertu zeuden garai hartan, eta, biak oso distiratsuak izanik, zerua asko argituko zuten. Bestalde, horietako planetaren bat izar distiratsu baten ondoan jarri izana ere izan liteke, aurreko kasuan bezalaxe argi asko sortuko zelarik. Gure Eguzki Sisteman zehar bidaiatzen duen kometa bat ere izan zitekeen. Kometek, gainera, gaur egun dekoratzeko erabiltzen ditugun izar horien antza dute. Buru distiratsu bat dute, eta horren atzetik isats luze bat. Objektu hotzak dira, eta Eguzkira hurbiltzen diren neurrian berotu egiten dira, haien gainazala poliki-poliki lurruntzen doalarik; horregatik sortzen da isatsa. Arrazoia dena delakoa izanda ere, gaur egungo tradizioekin lotuta dago Gabonetako izarra. Ziurrenik, hori ere, fenomeno zientifiko batean oinarritutako tradizioa. www.eurekamuseoa.es Tel.: (0034) 943-01 24 78 Gabonetako izarra EUREKA! ZiENTZiA MUSEOAREN TXOKOA Objektu hotzak dira kometak, baina Eguzkira hurbiltzean, berotu egiten dira, eta haien gainazala lurrundu egiten da, eta isats luzea sortu. Errege Magoek zeruan ikusi zutena kometa bat izan zitekeen.