http://jolastenikastenhbo.blogspot.com.es/search/label/EUSKARA-1.zikloa http://jolastenikastenhbo.blogspot.com.es/2017/01/jolastenikasten-280.html http://www.aittu.net/?q=haurbideoak BASERRIKO ANIMALIAK Zein irudi da? Jolasa: non dago ………………? Bingo, dominoa Irudia-hitza elkartu Zein soinuz hasten/bukatzen da? Zenbat golpe ditu? Zenbat soinu ditu? Zeinek du soinu bera? Hitzen diktaketa Irudiari buruzko informazioa: gidoia jarraitu
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
3 hilabete, 3 aste eta 3 egun, 115 egun, baserriko txerrama handiena haurdun geratu zenetik erditzeko ordua ailegatu zen arte. Maritxu txerrama izateko prest zegoen. Gau gogorra izan zen Maritxurentzat, gauerdian hasi, eta egunsentira arte ez baitzuen erditu azken txerrikumea; lehenengo 1, gero 2, ondoren 3, beranduago 4…, eta guztira 11. Hamaika txerri txiki jaio ziren bata bestearen atzetik.
-2-
Txerrikumeei titia emateko orduan gorriak ikusi zituen txerramak, soilik 10 titi baitzituen, eta txiki guztiek batera nahi izaten zuten titia hartu.
-3-
Laster handitu ziren, eta baserriko txoko ezberdinetatik kuxkuxeatzen pasatzen zuten eguna; lokatzetan jolastea zen gehien gustatzen zitzaiena. Zoriontsu bizi ziren denak, beno, … ia denak.
-4-
Izan ere, azkena jaio zen txerritxoak, jolastu beharrean, beste animaliei begira ematen zuen eguna: behiak, zaldiak, ahuntzak, ardiak, oiloak, ahateak…, den-denak ikusten zituen bere txokotik, eta bazuen zalantza bat buruan bueltaka.
-5-
Egun batean erabaki sendoa hartu zuen: EZ DUT TXERRIKUME IZAN NAHI!! Sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zahar batean, korapilatu zuen ondo, lotu zion makila bati eta… TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-6-
Ibili eta ibili larreraino iritsi zen, eta behiek, harriturik, galdetu zioten:
-Zer duzu txerrikume?
-Ez dut txerrikume izan nahi!! -erantzun zien txerritxoak.
-Orduan izan zaitez behi! -gonbidatu zuten behiek.
Ideia izugarri ona iruditu zitzaion; bere gauzak txukundu, eta behiekin joan zen larrera.
-7-
Hasieran poz-pozik egon zen behien artean, baina orduak joan eta orduak etorri, gero eta gehiago aspertzen zen; gainera, ez zuen batere atsegin belarra jatea. Txerrikume ez zuen izan nahi, baina egun guztia larrean aspertuta egotea ere… argi zeukan erabakia: Sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zahar batean, korapilatu zuen ondo, lotu zion makilari, eta… TIPITI TAPATA bideari ekin zion.
-8-
Ibili eta ibili zaldiekin egin zuen topo, eta zaldiek, harriturik, galdetu zioten:
-Zer duzu txerrikume?
-Ez dut txerrikume izan nahi!! -erantzun zien txikiak.
-Orduan izan zaitez zaldi! -esan zioten zaldiek.
Bere gauzak gorde, eta zaldiekin batera abiatu zen larrera.
-9-
Segituan konturatu zen zaldi bizitzak ere ez zuela etorkizun handirik, egun osoa korrika ematen baitzuten alde batetik bestera. Hura nekea! Sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zahar batean, korapilatu zuen ondo, lotu zion makilari eta…, TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-10-
Ibili eta ibili, ahuntzekin egin zuen topo baserri ondoko harkaitzetan. Eta ahuntzek, harriturik, horrela galdetu zioten:
-Zer duzu txerrikume?
-Ez dut txerrikume izan nahi!! -erantzun zien txerriak.
-Orduan izan zaitez ahuntz! -esan zioten.
Bere gauzak ziztu batean antolatu, eta bat egin zuen ahuntzekin.
-11-
Ez zitzaion gehiegi kostatu konturatzea ahuntz izateko ere zailtasunak izango zituela, mendian gora eta behera ez baitzen batere trebea gure txerritxoa, harkaitzetatik saltoka larri-larri baitzebilen. Berriz ere sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zaharrean, korapilatu zuen ondo, lotu zion makilari eta…, TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-12-
Ibili eta ibili, ardiengana ailegatu zen; hurbildu aurretik ondo pentsatu zuen, baina zeukaten lasaitasuna ikusita ez zitzaion ideia txarra iruditu. Bere gauzak utzi, eta artaldearekin elkartu zen.
-13-
Baina ailegatu bezain pronto, txakur ziztrin bat zaunkaka eta kosk eta kosk hasi zitzaion bere atzetik. Hartu bere gauzak, sartu oihal zaharrean, lotu makilari eta…, TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-14-
Apur bat aurrerago oiloekin egin zuen topo; oilo izaten ere saiatu zen, baina nahiko traketsa zen, eta konturatu gabe apurtzen zizkien arrautza guztiak.
-15-
Bidea jarraitu eta ahateekin egin zuen topo. Haiekin ere saiatu zen, baina, uretan ere ez zen berak uste bezain ondo moldatzen gure txerritxoa. Sartu zituen bere gauza guztiak oihal zati zaharrean, korapilatu zuen ondo, lotu zion makilari eta…, TIPITI TAPATA, bideari ekin zion.
-16-
Gaua iritsi zenean, neka-neka eginda, jarri zuen oihal zaharra buruko moduan, eta lotan geratu zen. Handik gutxira, hodei batek izarrak ezkutatu zituen eta... Hasieran, xirimiria... gero euri tantatxoak... Eta, azkenik, beldurgarrizko ekaitza sortu zen.
-17-
Esnatu zenean, izugarri ondo sentitu zen txerrikumea, fresko eta usain goxo batez inguratuta. Pixkanaka-pixkanaka, alde batera eta bestera itzulipurdika zebilela, aspaldiko oroitzapenak etorri zitzaizkion burura.
-18-
Orduan izan zuen argi, orduan ulertu zuen dena:
LEHEN, ORAIN ETA BETI, TXERRIAK BETI TXERRI!! -19-
EZ DUT TXERRIKUME IZAN NAHI!!
1
Bazegoen behin txerrikume izan nahi ez zuen txerritxo bat. Baina zer izan nahi zuen? Nahi al
duzue gure txerritxoaren istorioa kontatzea? 2
Behin batean, txerrama handi batek 11
txerrikume izan zituen zein baino zein politagoa. 3
Txerrikume guztiak etengabe ari ziren jolasean,
bat izan ezik. 4
Azkenengo jaio zen txerrikumea beti zebilen hesitik kanpora begira beste animaliak zertan
zebiltzan begiratzen. 5
Egun batean, txerri izan nahi ez zuela erabaki zuen. Bere gauza guztiak bildu, eta bideari ekin
zion. 6
4
Bidean behiekin topo egin zuen: -kaixo, behi andrea. Ez dut gehiago txerri izan
nahi! -Ba, orduan izan zaitez behi!
7
Eta hala egin zuen. Behi izan zen, eta egun guztia
ematen zuen belarra jan eta jan. Egunak joan eta egunak etorri, belarra jateaz
nazkatu zen. Behi izatea aspergarria zen. -Ez dut behi izan nahi!
Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion. 8
Bidean zaldiekin topo egin zuen: -kaixo, zaldi! Ez dut gehiago txerri izan nahi!
-Ba, orduan izan zaitez zaldi! 9
Eta hala egin zuen. Zaldi izan zen, eta egun
guztia ematen zuen zelaiaren alde batetik bestera korrika eta korrika.
Egunak joan eta egunak etorri, neka-neka eginda bukatu zuen.
-Ez dut zaldi izan nahi! Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion.
10
Bidean ahuntzekin topo egin zuen: -kaixo, ahuntzok! Ez dut gehiago txerri izan nahi!
-Ba, orduan izan zaitez ahuntz! 11
Eta hala egin zuen. Ahuntz izan zen, eta egun guztia ematen zuen harrietatik gora eta behera,
han erori eta hemen erori. Egunak joan eta egunak etorri, ahuntz izatea oso
arriskutsua zela konturatu zen. -Ez dut ahuntz izan nahi!
Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion. 12
Bidean ardiekin topo egin zuen: -kaixo, ardi andrea! Ez dut gehiago txerri izan
nahi! -Ba, orduan izan zaitez ardi!
13
Eta hala egin zuen. Ardi izan zen, baina heldu bezain laster, txakur bat atzetik jarraika hasi
zitzaion haginka egin nahian. Ardi izatea ere oso arriskutsua zela konturatu zen.
-Ez dut ardi izan nahi! Bere gauzak bildu eta bideari ekin zion.
14
Bidean oiloekin topo egin zuen. Baina handik ere bota egin zuten arrautzak jartzeko gai ez zelako
eta, hain haundia zenez, oilategiko habiak apurtzen zituelako.
15
Ondoren ahateekin topo egin zuen. Baina haiekin ere ezin! Ez zekien igeri egiten eta ahateak egun
guztia ematen zuten uretan batetik bestera. 16
Zer egin zezakeen? Hain zegoen nekatuta!!! Ezin zuen horrela jarraitu. Bazter batean etzan,
eta lo gelditu zen. Lo zegoela euria hasi zen, eta dena lokaztuta utzi
zuen. 17
Eguzkia atera zenean, txerritxoa esnatu egin zen. Lokatzez beteta zegoen buruko lehen iletik
buztaneko azken ileraino. 18
Hura bai sentsazio atsegina! Denbora asko zen hain ondo sentitzen ez zena!
Txerria zen, eta hala izaten jarraitu nahi zuen. Eta egia esan: LEHEN, ORAIN ETA BETI, TXERRIAK BETI