-
8
1. Fitxa: Ba al dakizu zer den basoa kudeatzea?
Eskupekoa: Aitona-amonek edo senitartekoek eskupekoa ematen
dizutenean …Zer egiten duzu?
* Guztia gastatzen al duzu?* Dena gordetzen duzu
itsulapikoan
edo soilik zati bat?
* Hori egin ezean, zer uste duzu gertatuko zaiela basoko
biztanleei?
* Eta guri?
Zure logelan: Goizean jaikitzen zarenean ziurrenik norbaitek
zure logelako leihoa irekiko du…
* Zergatik irekiko ote du leihoa?
* Leihoak irekiko ez bagenitu, zer gertatuko litzateke?
Basotik egurra eta beste hainbat produktu lortzen da baina ez da
dena batera gastatu behar, bestela desagertu egingo litzateke.
Ba al dakizu basoan antzeko zerbait gertatzen dela? Zuhaitzek
CO2 a xurgatu eta guk arnasten dugun oxigenoa ekoizten dute, beraz,
gure logelako leihoen antzeko funtzioa betetzen dute.
Bai EzDena Soilik zati bat
-
9
Zure logelan: Gela zikin badago garbitu egin behar da.
*Zerekin garbitu ohi da?
*Izaki bizidun horiek egongo ez balira, zein izango litzateke
basoaren itxura?
Armairuan: Zure armairua jada oso erabilia dagoen eta bere
funtzioa bete duen arropaz betea dagoenean eta arropa berria
gordetzeko tokia behar duzunean zer egiten duzu?
* Arropa berria gordetzeko tokia egiteko arropa zaharra
erretiratzen al duzu?
Objetuen mailegua: Norbaiti zerbait uzten diozunean, nola
gustatzen zaizu bueltatzea?
*Berdin al zaizu zikin edo puskaturik bueltatzen badizute?
Horrela gerta ez dadin...
*Zerbait esaten al diozu objektua utzi diozun pertsonari?
Zer?
Ba al dakizu basoan badirela funtzio horixe betetzen duten
zenbait animalia?Badira zenbait ornogabe eta onddo, egurra,
animalien hondakinak eta orbela deskonposatuz elikatzen
direnak.
Bai Ez
Basoan beharrezkoa da dagoeneko beren funtzioa bete duten eta
gehiago haziko ez diren zuhaitzak moztea, zuhaitz gazteei tokia
uzteko. Era berean, zuhaitz zaharren egurra aprobetxatzen da eta
hildako egurra uzten da basoan.
Bai Ez
-
10
Gaixorik zaudenean:
*Eskolara joaten al zara?*Zergatik?
Basoan antzeko zerbait gertatzen da, basoa garbi eta zaindua
mantentzeko bertara gerturatzen den jendeak zaindu eta errespeta
dezan lortu behar da. Beraz, hori adierazten duten kartelak edo
langileak aurkituko dituzu basoan.
Bai Ez
Basoan ere badira gaixotzen diren zuhaitzak eta gainontzekoak
“kutsatu” ez ditzaten moztu egiten dira.
Anima zaitez eta gurekin batera parte har ezazu Bertizko
Jaurerria Natur Parkeko basoaren zaintzan!
Hauxe, zuk zure bizitzan egin dezakezunaren eredu bat da; zure
gauzak eta denbora antolatu, egunerokotasunean jardun….hau da, zure
denbora, dirua, ondasunak kudeatzen dituzu… hobeto bizi ahal
izateko. Basoan gauza bera egin daiteke, kudeatzeak zaintzea eta
babestea suposatzen du, oxigenoa ekoiztu, lurzorua eutsi, animalia
eta landareentzako bizitikoa izan eta egurra eta elikagai iturri
izaten jarrai dezan. Eta honek guztiontzako onura dakar.
Check Box1: OffCheck Box2: OffCheck Box3: OffCheck Box4:
OffText5: Bizitoki eta elikagairik gabe geratuko lirateke eta
ezingo litzateke bizi. Text6: Elikagai, sendagai, erregai egur edo
aisialdirako lekurik ezingo genuke eskuratu. Text7: Gela aireztatu
eta airea berriztatzeko. Text8: Arnasteko arazoak izango genituzke.
Text9: Hautsa kentzeko zapiekin, garbitzeko produktuekin. Text10:
Hondakin guztiak metatuko lirateke, lurra pobretu egingo litzateke
eta emakortasuna galduko luke. Check Box11: OffCheck Box12:
OffCheck Box13: OffCheck Box14: OffText15: Utzitako objetua kontuz
erabil dezala eta zain dezala esaten diogu. Check Box16: OffCheck
Box17: OffText18: Ikaskideak kutsatu ditzakegulako.