JUUL 2012 LIBURU eta ILUSTRATZAILE BOZKATUENAK
JUUL 2012LIBURU eta ILUSTRATZAILE
BOZKATUENAK
Mamu tren mamu tren
Egilea: Jacques DuquennoyArgitaletxea: Alberdania
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?lng=ca&str_mod=col&id_coleccion=19&int_pas_ini=0&id_libro=527
Erne, mesedez!
Mamu trena ateratzear dago!
Nork nahi du buelta bat?
Manuk abisua eman du...
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
Jonasek badu arazo potolo bat
Egilea: Juan Kruz IgerabideMarrazkiak: Mikel ValverdeArgitaletxea: Aizkorri
http://www.everest.es/asp/imagen_grande.asp?titulo=Detalle+de+portada&codfac=8482633945
Arreba txikia jaio zenetik, gutxi
gorabehera?; gutxi gorabehera
harrezkero, Jonasek arazo larri bat dauka.
Aldizka, arazoa desagertu egiten zaio,
baina azken aldi honetan egunero izaten
du, egunero-egunero, eta oso kezkaturik
dago Jonas, eta gurasoak ere oso
kezkaturik daude. Zein arazo du Jonasek?
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
Amets handi bat
Egilea: Felipe ugaldeArgitaletxea: Pamiela-Kalandraka
http://www.pamiela.com/index.php?page=shop.product_details&category_id=26&flypage=flypage.tpl&product_id=567&vmcchk=1&option=com_virtuemart&Itemid=132
Bazen behin ñañarro bat
amets handiak zituena, irrikan zegoen
hazteko, handia izateko, norbait izateko,
ez pasatzeko... inoren oharkabean.
A KATEGORIA - Haur Hezkuntza - Ama Ikastola
Hortza galdu du Jonek
Egilea: Josu WaliñoMarrazkiak: Ander HormazuriArgitaletxea: Aizkorri
http://www.everest.es/asp/imagen_grande.asp?titulo=Detalle+de+portada&codfac=8482633805
Hortza galdu du Jonek. Erori eta galdu egin zaio.
Pozik jarri da, halako batean hortza erori zaiolako
bere lagunei bezala. Baina hortza galduta ez du
burukoaren azpian jartzeko hortzik izango, eta
orduan... nola ekarriko dio oparia Perez
sagutxoak?
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
Itsasoa etxe barruanEgilea: Harkaitz CanoMarrazkiak: Mikel ValverdeArgitaletxea: Elkar
http://www.elkarargitaletxea.com/liburuak/default.cfm?atala=prentsa_bulegoa_erakutsi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.102004&produktu_izenburua=%3CPRE%3EITSASOA%20ETXE%20BARRUAN%3C/PRE%3E&mota=azalak&motatitulu=Azalak&produktu_mota=1&fitxatik_dator=1
Jorge sinetsita zegoen bere etxeko sukaldea
itsasoa zela. Sukaldeko horma zuria eta urdina zen:
urdina erdiraino eta zuria hortik sabaraino.
Horregatik sartzen zen beti Jorge sukaldera urpeko
betaurreko eta guzti. Gurasoek, ordea, kezkatzen
hasi ziren. Hala, sukaldeko paretari urdin kolorea
kendu, eta horiz margotu zuten gurasoek. Baina
irudimena ezin da pintura kolore batez ezabatu, eta
Jorge oso haur irudimentsua denez, itsasoa sikatu
eta basamortu bilakatu zela pentsatu zuen. Eta
arrainak desagertu egin ziren sukaldetik, bai, baina
horrekin batera gamelua sortu zen. Eta handik
aurrera durbante batekin sartzen zen Jorge
sukaldera.
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
Mari Ttipia Zugarramurdiko akelarrean
Egilea: Mikel TellagorriMarrazkiak: Jose Ignacio TrekuArgitaletxea: Sua
B KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 1. eta 2. maila
Lehen Maila 1. eta 2. urtea
http://www.sua-ediciones.com/artikulua.cfm?kodea=138.42002&hizkuntza=1
Nur eta etxe sorginduaEgilea: Toti Martínez de LezeaMarrazkiak: Juan Luis LandaArgitaletxea: Erein
http://www.erein.com/libro/nur-eta-etxe-sorgindua
Ikasturtea bukatu da eta Nur Larrabetzura itzuli da
berriro, udako oporretarako. Lagunekin ibiltzeko
eta jolas egiteko garaia da. Bizikleta, patina eta
igerilekua, batez ere, dira eguna betetzen diotenak.
San Juan bezperan iritsi da, gainera, magiazko
gauarekin batera: suak egin eta mozorrotzeko
gaua, sorgin-gaua. Nur eta lagunak amamaren
etxeko sotoan sartzen dira, mozorrotzeko asmoz,
baina etxe sorgindua aipatzen du norbaitek…
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
Bat PatEstoldetako munstroaEgilea: Roberto PavanelloArgitaletxea: Mezulari
http://www.mensajero.com/web/catalogo/producto_detalleeu.php?libro=1588
Kaixo! Bat Pat naiz. Ileak lazteko moduko istorio bat
kontatuko dizuet... Prest al zaudete?
Munduko eltxo guztiak! Silvertarrak eta ni Castle
parkean egun-pasa polita egiten ari ginen, parkeko
lakua lapiko baten moduan irakiten hasi zenean.
Pixka bat geroago, arrautza ustelena bezalako kirats
jasanezina zabaldu zen, eta Martini betaurrekoak
lausotu zitzaizkion...
Zalantzarik ez zegoen: berriz ere arazotan sartuta
geuden!
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
Nur eta alfonbra hegalariaEgilea: Toti Martínez de LezeaMarrazkiak: Juan Luis LandaArgitaletxea: Erein
http://www.erein.com/libro/nur-eta-alfonbra-hegalaria
Nur Damaskora, Siriako hiriburura, doa oraingo
honetan bere gurasoekin. Nurren aita han jaioa da,
eta urte luzeak eman ditu hara itzuli gabe. Hiri
zaharreko kaleetan hara eta hona ibiliz, zokoan
sartuko dira, azoka tradizional handian; eta han,
gozoki, urrin, xaboi eta janari-gozagarrien artean...,
alfonbra-dendamisteriotsu, magiko bat aurkituko
dute Nurrek eta bere lehengusuek.
Damaskoko zokotik gure saguarentzako
alfonbratxoa dakarkigu Nurrek.
C KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 3. eta 4. maila
Lehen Maila 3. eta 4. urtea
GregGizajo baten egunkariaEgilea: Jeff KinneyArgitaletxea: Alberdania
http://www.alberdania.net/liburua_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=gizajo+baten+egunkaria&int_pas_ini=0&id_lib
ro=605
“Ospetsua izango naiz egunen batean; baina, oraingoz,
hemen nabil, institutuan, ergel nazkagarri pila batek
inguratuta”.
Nerabea izatea gauza gogaikarria izan daiteke, benetan.
Eta inork baino hobeto daki hori Greg Heffleyk:
institutuan hasi berria da, eta mutil txakil hazi gabeak
beraiek baino mutil handiago, maltzurrago eta bizarra
egiten hasiekin nahasian dabiltza korridoreetan.
Gregek bere egunerokoan dioen moduan:
“Ez dezala inork pentsa ‘Egunkari maitea, hau’ eta
‘Egunkari maitea, beste hura’ ibiliko naizenik”.
Eskerrak Greg Heffleyk esaten duena eta egiten duena
oso bestelako gauzak diren!
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
Rita Robinson
Egilea: Mikel ValverdeArgitaletxea: Elkar
http://www.elkarargitaletxea.com/default.cfm?atala=artikulua_ikusi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.139004
Rita kanpin batera joan da oporrak pasatzera. Ez dago
gustura, eta marmarka igarotzen du egun osoa. Behin,
Robinson Crusoeri buruz hitz egin zioten, eta hark uharte
galdu batean bizi izandako abenturak ezagutu zituen.
Rita bera ere antzeko egoera batean suertatuko da;
ekaitz gaizto batek uharte batera eramango du, eta han
bakarrik moldatu behar izango du, harik eta, behin,
hondartzan jendez betetako ontzi arraro bat agertu zen
arte...
Ritak daukana estimatzen eta adiskidetasuna zein
garrantzitsua den ikasiko du abentura irraragarri
honetan.
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a
Hamaiketan igerilekuanEgilea: Antton KazabonMarrazkiak: Aitziber AlonsoArgitaletxea: Txalaparta
http://www.txalaparta.com/prod/eu_ES/////hamaiketan%20igerilekuan/12//2585/Hamaiketan+igerilekuan.html
Norbaitekin barre egitea gauza ederra da. Norbaiti
egitea, berriz, ez da batere polita. Okerrago oraindik
norbait jipoitzea.
Haurtzaroan denok izan gara inoiz Iker edo Xele. Nor ez
da izan noizbait Garikoitz, Markel, Beñat edo Joxi?
Tarteka-martekako pasadizoak direnean ez dute,
beharbada, garrantzia handiegirik. Eguneroko kontua
denean, ordea, arazo bilakatzen da. Bullyingaren
kontrako istorio xume eta hunkigarria duzu hau.
D KATEGORIA – Lehen Hezkuntza 5. eta 6. maila
Lehen Maila 5. urtea, Kolegio 6.a