1.216 TAUPADA UDAL BERRI BATEN ALDE SAGREDO ETA DESPOTISMO ILUSTRATUA Hamarkadak daramatzagu agintari berdinekin. Eroso daude eta errege-erreginak ematen dute. Udaletxea horma bihurtu dute, edo- zein herri ekimenen aurrean zeharkaezin. PSOEk udaletxean: -Ez die auzokoei batzordeetan parte hartzen uzten eta herritarren interbentzioak mugatzen ditu plenoetan. -Dena pribatizatu dute eta kudeaketa enpresen bidez egiten dute. Ez dute auzokoekin eztabaidatzen. Ez dira ekimen garrantzitsurik bult- zatzeko gai. Egoitzarik gabe jarraitzen dugu, kirol edo kultur arloko azpiegiturarik gabe… Auzoak alde batera uzten dituzte. SOUTO, BENEDICTO XVI BEZALA Udaletxea Pilar Soutoren jauregia da. Ez du inoren iritzia aintzat hart- zen, ez du jai batzordea deitzen, kontratazioak ezkutuan egiten… Baina arazo nagusia ez da Andy y Lucas bikotearen kontratazio gares- tia, jai batzorderik ez dagoela baizik. Zer egin behar dute orain herriko elkarteek? Pilar andrearen bulegotik pasa berak oniritzia eman dezan? HAIZE BERRIAK UDALETXERA! Ezin dugu horrela jarraitu. Ezi dugu poltronero hauekin jarraitu. Euren helburu bakarra ipurdia aulkian ondo itsatsita mantentzea da. Baina gauzak aldatuko dira. BILDU indarrez dator udaletxera, gauzak alda daitezkeen uste sendoarekin. 1.216 taupadarekin gatoz eta udaletxea- ren ate leiho guztiak zabalduko ditugu. Udaletxea herrira zabaltzeko ahalegin guztiak egingo ditugu. Hori da gure konpromisoa. ALDAKETARAKO AUKERA BILDU! 1.216 ALDIZ ESKERRIK ASKO, 1.216 TAUPADA! AURRERA HERRIA! bildutrapagaran 1.216 pertsona eta 3 zinegotzi, itxaropena, ilusioa, ideia berriak, indarra… Trapagaran berria eraikitzeko. Hori da herri proiektu alternatibo, ireki, euskaldun eta benetan demokratiko batengan sinesten dugun guztiok dakarguna, hori da gure oinarria. Honetan datza BILDUren indarra, gu guztiongan, zugan eta nigan, aldaketa sozial eta politikoaren bidean egiten ari garen lanean, auzo elkarteetan, eskubaloi edo futbol taldean, gaztetxean, dantza taldean, langabetuen asanbladan edo mendi taldean. 1.216 esker on Trapagaran! Elkarrekin aurrera goaz!