Aniztasunaren tratamendua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi printzipio hauek aintzat hartuta dago antolatuta: ikasleak askotarikoak direla eta horientzako denentzako hezkuntza eskaini behar dela. Aniztasun horri erreparatuz, geure proiek- tuan zehaztu ditugun neurriak ikasle bakoitzaren beha- rrizanetara egokituta daude, ikasturteko oinarrizko gaita- sunak eta helburua lortze aldera. Aniztasun horri heltzeko eta emaitza akademikoak hobetzeko, gainera, zenbait neurri hartu beharko dira batzuetan: esaterako, talde malguak eratzea, kasuan- kasuan behar den laguntzarako ekimen zehatzak, ikas- gelan banaketak egitea, curriculuma bera egokitzea eta abar. Horri guztiari aurre egiteko, prebentziorako neurriak eta neurri osagarriak dakarzkizuegu proiektu honetan; une baten edo bestean, edozein ikaslek behar izango ditu eta. Hain zuzen ere, ondoko orrialde hauetan ikaslearen li- buruko unitateei dagozkien lan-fitxak datoz. Fitxa bakoi- tzean, pare bat orritan edo, landutako edukiei buruzko ariketak jaso dira. Proposamen didaktikoan, eta fitxa hauen soluzioetan, zehaztu egiten da ariketa hauetako zeintzuk erabil dai- tezkeen edukiak indartzeko, eta zeintzuk edukiak sakontzeko. Hala eta guztiz ere, irakasleak berak iku- siko du gero zein ariketa erabili zein ikaslerekin, bakoi- tzaren beharrizanaren arabera.
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Aniztasunaren tratamendua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bi printzipio hauek aintzat hartuta dago antolatuta: ikasleak askotarikoak direla eta horientzako denentzako hezkuntza eskaini behar dela. Aniztasun horri erreparatuz, geure proiek-tuan zehaztu ditugun neurriak ikasle bakoitzaren beha-rrizanetara egokituta daude, ikasturteko oinarrizko gaita-sunak eta helburua lortze aldera.Aniztasun horri heltzeko eta emaitza akademikoak hobetzeko, gainera, zenbait neurri hartu beharko dira batzuetan: esaterako, talde malguak eratzea, kasuan-kasuan behar den laguntzarako ekimen zehatzak, ikas-gelan banaketak egitea, curriculuma bera egokitzea eta abar.Horri guztiari aurre egiteko, prebentziorako neurriak eta neurri osagarriak dakarzkizuegu proiektu honetan; une baten edo bestean, edozein ikaslek behar izango ditu eta.Hain zuzen ere, ondoko orrialde hauetan ikaslearen li-buruko unitateei dagozkien lan-fitxak datoz. Fitxa bakoi-tzean, pare bat orritan edo, landutako edukiei buruzko ariketak jaso dira. Proposamen didaktikoan, eta fitxa hauen soluzioetan, zehaztu egiten da ariketa hauetako zeintzuk erabil dai-tezkeen edukiak indartzeko, eta zeintzuk edukiak sakontzeko. Hala eta guztiz ere, irakasleak berak iku-siko du gero zein ariketa erabili zein ikaslerekin, bakoi-tzaren beharrizanaren arabera.
1. Bi azpiunitate dituzte. Zelularen organulu txikienak dira.
A. Kromosomak bereiztea zuzentzen dute zelulak ugaltzean. Zelula-mugimenduak, flageloak esaterako, eragiten dituzten egiturak eratzen hartzen dute parte.
2. Harizpiz osaturiko bi zilindro huts dira.
B. Zelularen proteinak fabrikatzen dituzte.
3. Bi mintz dituzte: kanpokoa lisoa da, eta barrukoa gandorrak osatuz tolesten da.
C. Bertan gertatzen da zelula-arnasketa; elikagaiak oxigenoaren aurrean erretzen dira energia lortzeko, eta CO2 askatzen da.
4. Digestio-substantziaz beteriko besikulak dira.
D. Proteinak fabrikatzen ditu, bere mintzari lotuta dauden erribosomen bidez, eta Golgiren aparatura eramaten ditu.
5. Mintz-zaku lau eta pilatuek osatzen dituzte; besikulak sortzen dira horietatik.
E. Zelula-digestioa egiten dute, hau da, substantziak deskonposatu eta, horietatik, zelularen nutriziorako substantziak lortzen dituzte.
6. Elkarren artean komunikatuta dauden zakuek eta kanalek osatzen dituzte. Horietako batzuek mintzari lotutako erribosomak dituzte.
F. Hondakinak, zelulara erantsitako substantziak deskonposatu eta, horietatik, zelularen nutriziorako substantziak lortzen dituzte.
GIZA ZELULEN ORGANULUEN FUNTZIOAK
A Jarri izena organuluei, eta lotu itzazu egitura batekin eta funtzio batekin.
A Markatu X urdin batez ugaltze-funtzioa egiten duten aparatuen eta sistemen irudiak; X berde batez nutrizio-funtzioa egiten dutenak, eta X gorri batez, harreman-funtzioa egiten dutenak.
B Idatzi adierazitako aparatu eta sistema hauen izenak.
A Kontsultatu www.anayadigital.com orrian «Organoak emateko eta transplantatzeko prozesua » izeneko aurkezpena, eta eskema batean laburtu zein urrats dituen proze-su horrek.
EL UNIVERSO Y LOS MODELOS PLANETARIOSNOLA EGITEN DEN ORGANOEN EMATEA ETA TRANSPLANTEA
Mitokondrioa eta Golgiren aparatua geure zelulen organuluak dira, eta oso funtzio garran-tzitsuak dituzte. Mitokondrioetan gertatzen da zelula-arnasketa, prozesu horren bidez hartzen baitu zelulak energia guztia; Golgiren aparatua zelulan zehar substantziak erama-ten dituen sistema nagusia da.
A Kontsultatu www.anayadigital.com orrian «Zelula-arnasketa» aurkezpena, eta eran-tzun galdera hauei.
a) Zein substantzia hartzen dituzte mitokondrioek zelula-arnasketa egiteko?
d) Organismoak kanpora bota behar du mitokondrioetako zelula-arnasketaren honda-kina den karbono dioxidoa, hondakin toxikoa baita. Azaldu nola egiten duen orga-nismoak substantzia hori kanporatzeko.
Metabolismo basala (MB) egunero egonean gaudela, oinarrizko funtzioak egiteko (zirkulazioa, arnasketa, gorputzeko tenperatura, eta abar) behar dugun energia kanti-tatea da. Metabolismo basala ez da finkoa; tailaren, pisuaren, adinaren, sexuaren eta abarren arabera aldatzen da.
FAOren arabera (Nazio batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundea), metabolismo basala kalkulatzeko, beheko taula honetan ageri diren formulak erabiltzen dira.
10-18 urte 19-30 urte 31-60 urte
Gizonak MB = 12,2 x m (kg) + 746 MB = 14,7 x m (kg) + 496 MB = 8,7 x m (kg) + 829
Emakumeak MB = 17,5 x m (kg) + 651 MB = 15,3 x m (kg) + 679 MB = 11,6 x m (kg) + 879
Ekuazio hauen bitartez kalkulatzen da metabolismo basala sexua, adina eta pertso-naren masa kontuan hartuta. Adierazi, berriz, kcal/egun unitateetan adierazten da.
A Zertarako behar du organismoak energia, egonean, atsedenaldian, dagoenean?
Metabolismo basala handitu egiten da eguneroko jardunean; esaterako, ibiltzerakoan, sukaldean aritzerakoan edo telebista ikusterakoan. Jarduera horiek guztiek energia kontsumitzen dute (kcal). Energia hau metabolismo basalari gehitzen zaionean, orga-nismoaren eguneroko beharrizan energetikoak lortzen dira. Horri eguneko kaloria beharra (EKB) deritzo.
Praktikan, organismoaren eguneroko beharrizan energetikoak (kcal/egun unitatetan adierazita) kalkulatzeko, metabolismo basala eta faktore baten arteko biderketa egiten da; sexua eta jarduera fisikoa aintzat hartzen dituen faktorea, hain zuzen. Hona he-men taula batean adierazita:
EGONEAN(telebista ikusi,
irakurri...)
JARDUERA ARINA(zerbitzariak,
tailerretako lana...)
NEURRIZ(tenisa, golfa…)
HANDIA(futbola,
atletismoa...)
GIZONAK EKB = MB x 1,2 EKB = MB x 1,56 EKB = MB x 1,78 EKB = MB x 2,1
EMAKUMEAK EKB = MB x 1,2 EKB = MB x 1,55 EKB = MB x 1,64 EKB = MB x 1,82
C Kalkulatu zer beharrizan energetiko izango duen ariketa fisiko handia egiten duen eta 80 kiloko masa duen 45 urteko gizonezko batek.
MB =
EKB =
D Kalkulatu zure beharrizan energetikoak, pentsatuz ariketa fisikoa neurriz egiten duten horietakoa zarela.
MB = EKB =
E Pertsona batek guztira behar duen energia zehaztu ondoren, gogoratu beharra dago energia horren % 60 gluzidoek eman behar dutela; % 30, lipidoek, % 10, proteinek. Zenbat energia eman behar dute gluzidoek, lipidoek eta proteinek C ataleko pertsonaren kasuan?
D Ondoko zirkuitu nagusia begien aurrean duzula, azaldu zer ibilbide egiten duen oxige-no ugari duen odolak ezkerreko bentrikulutik irteten denetik bihotzera berriz bueltatzen den arte.
Geure organismoan gertatzen diren prozesu batzuk neurtzea garrantzitsua da jakiteko osasuntsu gauden eta gure sistemek egoki diharduten. Gernua produzitzeko prozesua edo bihotz-taupadak neurtzerakoan balio «anormalak» emanez gero, esaterako, osasun arazoak daudela eman dezake aditzera.
Orain, aipatutako prozesu batzuk neurtuko ditugu.
A Jakinda egunero gutxi gorabehera 1,5 litro gernu botatzen dugula:
b) Puxikak gehienez gorde dezakeen gernu kantitatea 700 cm3 dela jakinik, puxikan 300 cm3 dauzkagunean txizalarri izaten garela jakinik, zenbat bider joan beharko dugu egunean txiza egitera?
B Pultsua bihotz-taupadek zehazten dute, hau da, bihotzak arterieetan zehar bidaltzen duen odolaren erritmoak. Azaleko arteria bat topatu eta berori leunki sakatuta neurtu dezakegu, hiru atzamar gainean jarrita: erakuslea, erdikoa eta eraztun-hatza.
Minutuko diren pultsazioak ez dira berberak gizaki guztietan:
• Urtebetetik beherako haurrek 130-140 pultsazio izaten dituzte minutuko.
• Umeek, 80-100.
• Helduek, 70-80.
• Edadekoek, 60 edo gutxiago.
a) Neurtu pultsua bi ikaskideri, hainbat egoeratan (egonean, minutu bat oinez ibili ostean, minutu bat saltoka ibili ostean, berriz ere egonean). Gero, adierazi grafiko batean zer datu lortu dituzun.
A Kokatu egitura hauek belarrian dagokien tokian: Cortiren organoa, entzumen-pabi-lioia, koklea, hezurtxo-kateak, hodi erdizirkularrak, tinpanoa, entzumen-hodia.
Begi normal batean, argi-izpi guztiek erretinaren gaineko puntu batean egiten dute bat, eta kristalinoak fokatu egiten ditu. Erretinan eratzen diren irudiak iraulita ageri dira. Bur-muinak berak interpretatu behar ditu zuzen gero.
Hala eta guztiz ere, ikusmenean izaten diren arazo nagusi bietako bat, miopia edo hipermetropia izanez gero, esaterako, ez da horrelakorik gertatzen.
Begi miope batek begi-globo luzexka dauka, eta erre-tinaren aurreko puntu batean fokatzen ditu objektuak; hortaz, irudia lausoa da.
Hipermetropiaren kasuan, berriz, kontrara gertatzen da: begia laburregia da eta argi-izpiek erretinaren atzean egiten dute bat.
A Aztertu irudi hauek, eta esan zein irudi ikusiko duen begi miope batek, eta zein irudi begi hipermetrope batek.
B Bi akats horiek zuzentzeko, lenteak daude. Lente konkabo edo dibergenteak, argi-izpiak banandu eta atzerago batzea eragiten dutenak; eta lente konbexu edo kon-bergenteak, argi-izpiak bildu eta aurrerako batzea eragiten dutenak.
4. unitatea. 11. lan-fitxa
Ojo miope CorrecciónOjo hipermétrope Corrección
3 4
Fokua
FokuaLente konbergentea
Lente dibergentea
Aztertu irudi hauek, eta esan zein lente erabili den miopia zuzentzeko, eta zein lente hipermetropia zuzentzeko.
A Antzeman ondoko testuan diren errakuntzei, eta idatzi ezazu berriz ere zuzenduta:
«Espermatozoide edo gameto arrak zelula handi eta mugikorrak dira. Horietan be-reizten dira: burua, mitokondrio ugarirekin; bitarteko pieza, zelula-nukleoarekin; eta isatsa, flageloarekin».
«Normalean, giza-espeziean, haurdunaldiak bakunak, enbrioi bakarrekoak, izaten dira. Batzuetan, baina, haurdunaldi multipleak ere gertatzen dira, eta enbrioi bat baino gehiago garatzen dira; enbrioi bi garatzea da ohikoena, eta horrelakoetan, jakina, bi-kiak jaiotzen dira. Bi eratakoak izan daitezke bikiak:
• Biki dizigotikoak: espermatozoide desberdin bik ernaldutako bi obulutatik sortzen dira. Beraz, amaren umetokian batera garatu arren, ez dute ADN bera eta izan dai-tezke sexu berekoak edo ez.
• Biki monozigotikoak: espermatozoide bakar batek ernaldutako obulu batetik sortzen dira. Hortik ateratzen den zigotoan, ernalketaren lehen egunetatik zelulak bereizi eta bi enbrioi independente eratzen dira. Horietako bakoitzetik sortuko da gizaki bat. Kasu honetan, izaki biak sexu berekoak izaten dira, eta, zigoto berberetik sortuak direnez, ADN bera daukate».
a) Bilatu hiztegian zer esan nahi duen unibitelino hitzak, eta esan loturarik duen az-tertutako kasu horietako baten batekin.
C Osasun publikoaren neurriak gobernuetako administrazio erakundeek abian jartzen dituzten neurriak dira, herritarren osasuna zaintzeko. Idatzi neurri horietako batzuk.
A Antzeman ondoko testuan diren errakuntzei, eta idatzi ezazu berriz ere zuzenduta:
«Jaiotzarik harako immunitatea immunitate espezifikoa da eta organismoa inbaditzen duten patogeno guztien aurka jotzen du. Honako hauek osatzen dute: kanpoko babe-sek eta linfozitoek. Humore-erantzun primarioa, esaterako zauri bat egiten dugunean gertatzen da; horixe dugu immunitate erantzunaren adibide bat, jaiotzarik harako im-munitatearen eraginez».
A Ondoko testu hau www.anayadigital.com atarian den beste testu honen zati bat da «antibiotikoak erantzukizunez erabiltzea». Irakurri eta erantzun galderei.
«Antibiotikoak ez dira eraginkorrak birus, onddo eta parasitoen kontra egiteko. Halako batean, konturatu ziren antibiotiko batzuek ez zituztela osatzen artean osatu izandako infekzio batzuk. Izan ere, nolabait esateko, bakterioek botika horiei aurre egiten ikasi zuten behar ez zenean erabiltzeagatik (hotzeria, gripe eta antzeko gaitz birikoei aurre egiteko erabiltzeagatik, esaterako) edo behar ez bezala neurtuta ez hartzeagatik (or-duak aintzat hartu gabe, tratamendua erabat bukatu gabe utzita...).
Txarto osatutako infekzio batetik bakterio batzuk bizirik geratuz gero, gerta daiteke antibiotiko horri aurre egiteko gai izatea eta, beraz, aurrerantzean tratamendua era-ginkorra ez izatea.
Antibiotikoa erantzukizunez erabiltzea da norberak bere kabuz ez hartzea: medikuak baino ez daki zehazten zenbateko dosia hartu behar den, zenbat bider eta zenbat e gunean».
a) Burutik beherakoa daukan pertsona batek antibiotikoa hartzea erabaki du, osatzeko. Ondo egingo du? Eman azalpenak.
A Jonen ama antibiotikoa hartzen ari da eztarriko infekzio bat kentzeko. Astebetegarre-nean, oraindik ez du hobekuntzarik igartzen. Medikuak esan dionez, hartzen ari den botika hori ez da beharbada egokiena infekzioa eragin dio bakterioari aurre egiteko. Ez erratzeko eta duen infekzio hori kentzeko egokiena den antibiotikoa errezetatzeko, medikuak antibiograma bat egingo dio. Jonen amak ikusmina du, zer ote den antibio-grama hori. Hortaz, web orri batean behean ageri den informazioa topatu du. Irakurri, eta erantzun galderei.
ANTIBIOGRAMAK
Ir
BurutzapenDeskripzio Materialak
Inhibizio-haloa Antibiotikoa duen diskoa
Bakterio koloniak
Periren plaka
ANTIBIOGRAMA
1) Bakterioa kultibatzen da Periren plaka batean.
2) Ondoren, kultibatze-plakan paperezko diskoak jartzen dira, disko bakoitzak antibiotikoetako bat duela kantitate zehatz batean.
3) Denbora bat egin eta gero, diskoetako bakoitzean, inguru zabal edo estuago batean, ez da bakteriorik agertuko. Inhibizio-halo deritzo inguru horri.
4) Antibiotikoa zenbat eta eragingarriagoa izan, orduan eta zabalagoa izango da inhibizio-haloa.
Antibiograma bat egiteko, urrats hauek bete behar dira:
MIKROBIOLOGIA Materia
Egile
Hasiera Aztergaiak Bideoak Argitalpenak
A
B
C
D
a) Zein da antibiotikorik eraginkorrena bakterio zehatz horiei aurre egiteko?
A 1:50 000, eskalako mapa topografikoan, bi gune elkarrengandik 8 cm-ra daude. Kalku-latu zein distantzia dagoen benetan bien artean, kontuan hartuta lurra laua dela eta bertan errepide artez batek batzen dituela bi tokiak.
MAPA TOPOGRAFIKOAK
7
B Begiratu ondoko mapa topografikoari, eta erantzun galderei.
C Mineralak diren zehazteko ezaugarrietako bat da dentsitatea. Hiru mineral laginen masa eta bolumena neurtu dira. Atera zer dentsitate duen bakoitzak, eta zehaztu zer den bakoitza, kontuan hartuta hauexek direla mineralen dentsitateak: magnetitarena, 5,2 g/cm3; kuartzoarena, 2,7 g/cm3, eta sufrearena, 2 g/cm3.
A Bi motatako harriak daude lurrazalean: exogenoak eta endogenoak. Azaldu zergatik deitzen diren horrela, eta zein harri dauden mota bakoitzaren barruan.
A Egin kontzeptu-mapa bat harri sedimentario motak azalduta.
HARRI SEDIMENTARIOAK ETA ERREGAI FOSILAK
7
B Adierazi taula batean zein alde dagoen eta zein antzekotasun ikatzaren eta petro-lioaren sorreran. Zure ustez, ondo dago erregai fosilak direla esatea?
A Aireko hezetasun absolutua (HA) da airean dagoen ur-lurrunaren kantitate osoa, g/m3 unitatean emanda.
Aireko hezetasun erlatiboa (HR) da airean dagoen ur-lurrunaren portzentajea, kon-tuan hartuta tenperatura zehatz batean egon litekeen ur-lurrunaren geihenezko kanti-tatea (HM).
HR = HA/HM · 100
Tenperatura zehatz baterako saturazio puntua da tenperatura horretan gehienez egon daitekeen lur-lurrun kantitatea. Tenperatura zenbat eta beherago, puntua ere jaitsi egiten da.
a) Zer esan nahi du airearen hezetasun erlatiboa % 50ekoa dela badiogu?
b) Jakinik 15 °C-ko tenperaturan, saturazio-puntua 13 g/m3 dela eta hezetasun erla-tiboa % 50ekoa dela, ur-lurruneko zenbateko masa egongo da 3 m3 airetan?
c) Troposferako goialdean, tenperatura gainazalean baino hotzagoa da. Zer alde izango da hango saturazio-puntuaren eta gainazalekoaren artean? Horren arabera, zer gertatuko da?
B Bereizi itzazu esaldi hauetan zein den egia (E) eta zein gezurra (G); gezurra direnak moldatu eta egia bihurtu.
a) Eremu baten azalaren azpira iragazten den ur kantitatea ez da harrien iragazkortasunaren araberakoa.
b) Lurpeko urak azaleko urak baino abiadura handiagoan mugitzen dira batetik bestera, azpian ez dutelako oztoporik aurkitzen.
c) Iragazitako urek harri iragazkorrak zeharkatzen dituzte, eta lurrazalaren barrualderantz doaz, harik eta jarraitzen uzten ez dien harri iragazgaitzeko geruzaraino heldu arte.
d) Estalaktitak sabaitik hazten diren forma puntazorrotzak dira.
e) Torkak onil itxurako sakonuneak dira.
C Idatzi zer izen duten ondoko irudi hauetan ageri diren forma karstikoek.
A 1. mapak adierazten du zenbat eguzki-energia iristen den penintsulako lurralde gai-nera. Erabilitako neurria: kilowatt-ordu metro karratuko.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
9
2. mapak adierazten du Espainiako hainbat lekutan haizeak harrapatutako abiadura (v) eta sorgailu batek urtean egin dezakeen ordu kopurua.
Energia eolikoa ustiatzeko gune onak
A gunea = v > 8 m/s, 3000h/urte-tik gora.B gunea = 7 < v < 8 m/s, 2250-3000h/urte.C gune = 6 < v < 7 m/s, 1750-2250h/urte.D gunea = 5 < v < 6 m/s,1250-1750h/urte.E gunea = v < 5 m/s, 1250h/urte-tik behera.
A Biomasa erabiliz erregai likido batzuk lor daitezke, bioerregaiak deritzenak. Etanola eta biodiesela, besteak beste.
Ondoko diagrama hauetan konparatuta datoz zer emisio kutsagarri eragiten dituzten etanolak eta gasolinak batetik, eta biodieselak eta gasolioak bestetik. Aztertu itzazu grafikoak eta esan zein erregai gomendatuko zenukeen kutsadura atmosferikoa mu-rrizteko.
B Diagrama hauetan azalduta dator nola erabili diren energiak (1. diagrama) nola erabi-li diren elektrizitatea lortzeko (2. diagrama) XX. mendearen amaieran, eta zein erabile-ra izango duten ustez etorkizunean, hurrengo urteetan. Azaldu, testu labur bat idatzita, zer ondorio atera dituzun diagramen azterketatik (nola ari den aldatzen, zure ustez, energiaren erabilera, zer zerikusi izango duten garapen bidean diren herrialdeek pla-netako atmosferako kutsaduran …).
B 2. grafikoak britainiar batek egunean kontsumitzen duen ur kopurua dakar adierazita (175 litro, ur saretik). 1. grafikoak Blangladesheko nekazari batek kontsumitzen duena (45 litro, putzu batetik).
a) Konparatu bi grafikoak eta esan zer alde ikusten dituzun bi herritarren kontsumo-ohituretan.
A Aztertu ondoko irudiak, eta azaldu zer aldaketa jasan duen nekazaritza-eremu izatetik meatzaritza eta industriarako erabili den eremu izatera pasatu den paisaiak.
WWF Espainiak emandako datuen arabera (aldizkaria: Panda,108. alea, 2009ko negua):
Espainia da, Europako estatuetan, bioaniztasun oparoenetakoa duena. Animalia eta landareetan, 85 000 espezie ditu –Europako guztien % 54– :8 000 landare, 15 000 onddo, 50 000 ornogabe eta 635 ornodun espezie. Aberastasun natural hori babeste-ko, eta espezieen trafikoa, gehiegizko arrantza eta neurrigabeko ehiza eta klima-al-daketa eragozteko, aurrerapen handiak egiten ari diren arren, oraindik ere bioanizta-suna arriskuan dago. Adibidez:
– Urtean 30 milioi animalia hiltzen dira ibilgailuek harrapatuta.
– Txarto jarritako argindar sareek 25 000 hegaztiren heriotza eragiten dute urtean.
– Azken hamabost urteetan, galtzeko zorian dauden bost espezietan, 20 000 hegazti harrapari hil dira pozoituta.
– Aurreko hamarkadan, hamar bat hartz arre hil dira pozoituta.
– Hainbat lekutan, txarto erregulatutako nekazaritzaren eraginez, hezeguneak sika-tzen ari dira.
Orain, Espainiaren erronka da Natura 2000 planaren barruko lekuak babestea. Eu-ropar Batasuneko babestutako guneen sarea da. Bertako baliabide naturalak babes-tea ezezik, gune horietako garapen ekonomiko eramangarria ere lortzea dute hel-buru.
Natura 2000 sareak Espainiako lurren % 25 hartzen ditu, eta, besteak beste, katamo-tz iberiarra, eguzki-arranoa, hartz arrea, basoilarra, atun gorria, egiazko kareta eta zenbait zetazeo eta marrazo babesten dituzte.
A Garapen iraunkorra lortzeko, beharrezko dira bai erakundeen ekintzak (ministerio, ingurumen sail, udal eta abarrenak) bai talde partikularrenak (fundazioak, gobernuz kanpoko taldeak eta talde ekologistak) zein bakarkakoak.
a) Bilatu informazioa zure erkidegoan ingurumena zaintzeko aurrera eramaten ari diren neurriren baten gainean, eta idatzi labur-labur zein diren ekimen horren hel-buru nagusiak.
A 1. Mintz plasmatikoa. 2. Nukleoa. 3. Zitoplas-ma.
B 1. Gezurra. Mintz plasmatikoak substantziak zelularen barrutik kanpora pasatzea, eta alde-rantziz, kontrolatzen du. 2. Gezurra. Nukleoak zelularen funtzioak kontrolatzen ditu barruan duen ADNri esker. 3. Egia 4. Gezurra. Nukleoak zelularen material genetikoa dauka, kromatina eran. 5. Gezurra. Zitoplasman daude zelula-organuluak.
2. lan-fitxa (indartzeko)
A 2-Zentrioloa-A. 3-Mitokondrioa-C. 1-Erriboso-ma-B. 6-Erretikulu endoplasmatikoa-D. 4-Liso-somak-E. 5-Golgiren aparatua-F.
3. lan-fitxa (indartzeko)
A 1. Ehun konektiboa. 2. Nerbio-ehuna. 3. Ehun muskularra. 4. Ehun epiteliala.
B 1. Nerbio-ehuna. 2. Muskularra. 3. Odol-ehu-na. 4. Hezur-ehuna.
C Egun konjuntiboak lotu eta erlazioan jartzen ditu bestelako ehunak. Ehun kartilaginosoa eskeletoaren parte da, eta gorputzaren atal bigunei eusten die. Ehun adiposoa organis-moaren energia-erreserba nagusia da, eta isolamendu termikoa ematen du. Hezur-ehu-na eskeletoaren osagai nagusia da; organis-moari eusten dio, eta bizi-organoak babesten ditu. Odol-ehunak plasma esaten zaion ma-trize likidoa du, eta plasman suspentsioan daude odol-zelulak.
D Zelula-bereizketaren prozesuaren bidez, ze-lulak espezializatu eta lana banatzen dute; espezializatu ondoren, bildu eta ehunak osatzen dituzte.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A Nutrizio-funtzioa: digestio-aparatua, arnas aparatua, zirkulazio-aparatua, sistema linfa-tikoa eta iraitz-aparatua.
Harreman-funtzioa: nerbio-sistema, sistema en-dokrinoa, gihar-sistema eta eskeleto-sistema.
Ugaltze-funtzioa: ugaltze-aparatu arra eta ugaltze-aparatu emea.
B 1. Ugaltze-aparatu arra. 2. Digestio-aparatua.3. Iraitz-aparatua. 4. Lokomozio-aparatua (mus-kulu-sistema). 5. Lokomozio-aparatua (eskele-to-sistema). 6. Sistema linfatikoa. 7. Sistema endokrinoa. 8. Arnas aparatua. 9. Ugaltze-apa-ratu emea. 10. Zirkulazio-aparatua. 11. Nerbio-sistema.
5. lan-fitxa (indartzeko) A Hainbat eratara erantzun dezake ikasleak,
betiere informazioa aurkezpen batetik atera eta eskema moduan antolatuta.
6. lan-fitxa (sakontzeko)A a) Oxigenoa eta nutrizio-substantziak hartzen
dituzte.
b) Energia, karbono dioxidoa eta ura.
c) Airetik hartzen du, arnas aparatuan sartzen da, odoletara doa birika-albeoloetan zehar, eta zeluletara, odol-kapilarren bitartez.
d) CO2 zelulatik irteten da eta odoletara doa kapilarretako hormak zeharkatuta; gero, odo-letik airea pasatzen da birika-albeoloetara, eta arnasbeheran kanporatzen da azkenik.
e) Eskema aurkezpenean azaltzen den iru-diaren antzekoa izan behar da.
B a) 1. funtzioa. Garraioa eta biltegiratzea: Gol-giren aparatuak erretikulu endoplasma-tikoak sortutako substantziak biltzen ditu eta, besikulen bidez, zitoplasmara bidal-tzen ditu. Besikula horietako batzuk subs-tantzia horien biltegi bihurtzen dira; beste batzuk (jariatze-besikulak) mintzeraino doaz eta bertatik substantzia horiek kanpo-ratzen dituzte.
2. funtzioa. Zelulen arteko digestioa: Gol-giren aparatuak erretikulu endoplasma-tikoak sortutako digestio-substantziak bil-tzen ditu eta besikuletan biltzen dituzte; horiek izango dira lisosomak. Lisosomak fagosoma izeneko besikulekin lotzen dira gero, fagosomak zelulak sortzen baititu
zitoplasman elikagaiak hartzearekin bate-ra. Lisosomen substantziek janari partiku-larrak digeritzen dituzte: elikagaiak zito-plasmara pasatzen dira, eta hondakinak kanporatu egiten dira.
b) Lisosomak eta biltegiratze-besikulak.
2. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A Elikagaiak: glukosa, bitaminak, proteinak, al-midoia, sakarosa, kaltzioa eta fosforoa.
Janariak: esnea, madaria, pizza, amuarraina, arrautza, makarroiak eta txahalki xerra.
B A-2 eta 3; B-1; C-1 eta 2; D-2; E-3.
2. lan-fitxa (indartzeko)
A I. taldea. Elikagaiak: gluzidoak. Funtzioa: energetikoa.
II. taldea. Elikagaiak: lipidoak. Funtzioa: ener-getikoa.
III. taldea. Elikagaiak: proteinak. Funtzioa: plastikoa.
IV. taldea. Elikagaiak: proteinak eta kaltzioa. Funtzioa: plastikoa.
V. taldea. Elikagaiak: bitaminak eta minera-lak. Funtzioa: erregulatzailea.
VI. taldea. Elikagaiak: bitaminak eta minera-lak. Funtzioa: erregulatzailea.
B a) Taldeen koloreek talde horietako janariek organismoan duten funtzioa adierazten dute.
b) Talde gorriko janariek organismoari eragi-ten diote funtzio plastikoa; talde berde-koek, funtzio erregulatzailea; eta talde horikoek funtzio energetikoa.
c) Talde bakoitza tamaina desberdinez adie-razten da; dietan duen garrantzia kontuan hartuta. Noizean behin hartu behar diren janariak sarri hartu behar direnak baino ta-maina txikiagoan adierazten dira.
A Organismoak energia behar du, egonean, atsedenaldian dagoenean, oinarrizko funtzioak betetzeko.
B a) MB= 15,3 · 65 kg + 679 = 1 673,5 kcal/egun
b) MB = 8,7 · 75 kg + 829 = 1 481 kcal/egun
c) Ikasle bakoitzak berea.
C Lehenengo norbere metabolismo basala kalku-latzen da:
MB = 8,7 · 80 kg + 829 = 1 525 kcal/egun
EKB= 1252 · 2,1 = 3 202,5 kcal/egun
D Ikasleak bere masa eta adinari dagozkion kalkuluak egingo ditu.
E Gluzidoek eman beharreko energia: 3 202,5 · 60/100 = 1 921,5 kcal/egun
Lipidoek eman beharreko energia: 3 202,5 · 30/100 = 960,75 kcal/egun
Proteinek eman beharreko energia: 3 202,5 · 10/100 = 320,25 kcal/egun.
3. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A Marrazkian organismo zelulabakar bat agertu behar da, eta bertan adierazi, gezi bidez, substantzia nutritiboak eta oxigenoa nondik sartzen diren zelulan zuzenean, eta hondaki-nak zitoplasmara irteten direla, baita CO2 ere.
C Azaldu labur-labur zer alde dagoen organismo zelulabakarrek eta organismo plurizelularrek substantzien trukea egiteko duten moduan.
Organismo zelulabakarrak inguruarekin zuze-nean egiten du trukea, zelula bakar horren gainazal osoa kanpoaldearekin kontaktuan baitago. Organismo plurizelularretan, zelularik gehienak ez daude kanpoaldearekin kontak-tuan. Horregatik, organismo hauek kanpoal-
dearekin trukea egiteko gainazalak eduki be-har dituzte, horietatik zehar irten eta sartu daitezen substantziak. Substantziok gorputz osoan zabaltzen dira garraio sistema bati es-ker (zirkulazio-aparatuari esker). Substantziak odoletik zeluletara pasatzen dira barne-ingu-runearen bitartez. Inguru hori osatzen baitute zelulak bustitzen dituzten likido guztiek.
2. lan-fitxa (indartzeko)
A Erantzunak argi utzi behar du digestio-hodia janariak digeritu eta elikagai bihurtzen dituen hodi luze bat dela eta bertan egiten dela subs-tantzien truke, elikagaiak odolera pasatu dai-tezen.
B Listu-guruinak: listua jariatzen dute. Gibela: behazun-xixkuan gordetzen den behazuna jariatzen du. Pankrea: pankreako urina jaria-tzen du.
B Biriketako albeoloen barruan, odoleko CO2 airera pasatzen da, eta aireko oxigenoa odo-lera.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A Hauek gezurra dira: 1, 3 eta 4.
B a) Hau da ordena zuzena: D, B, A, C.
b) 1-D; 2-C; 3-B eta 4-A.
C a) Oxigeno ugari duen odola ezkerreko ben-trikulutik irteten da.
b) CO2 ugari duen odola birika-arterietatik ir-teten da biriketarantz.
c) Arteriak kapilarretan adarkatzen dira. Kapi-larrek oxigeno ugari duen odola banatzen dute organo guztietan zehar, eta hondakin-gaiak biltzen dituzte.
D Ezkerreko bentrikulua, arteria aorta eta karo-tida, gorputzeko organoak, kaba zainak eta eskuineko aurikula.
5. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Hauek dira barne-ingurunea osatzen duten likidoak: hesteetako plasma, linfa eta odola.
b) Sistema linfatikoak linfa garraiatzen du. Linfa kolore argiko likidoa da eta plasma interstiziala oinarri hartuta eratzen da.
c) Sistema linfatikoak hiru funtzio ditu: zelu-len artean geratzen den gehiegizko plas-ma biltzea, gantzak eramatea eta globu-lu zuriak fabrikatzea.
B Ikasle bakoitzak bere testua idatzi behar du gernua nola sortzen den azaltzeko, liburuan azaltzen den antzeko erara.
7. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Iraitz-aparatuak ez ezik, beste organo ba-tzuek ere hartzen dute parte hondakin-substantziak iraizten. Gibela, birikak eta izerdi-guruinak dira.
b) Gibelak globulu gorriak degradatzetik sor-tzen diren substantziak kentzen ditu; subs-tantzia horiek bilisean bildu eta gorozkien bidez kanporatzen dira.
c) Birikek iraitz-funtzioa ere badute, zelulen jardueran sortutako CO2 kanpora ateratzen dutenez gero.
d) Izerdi-guruinek izerdia eratzen dute; izer-diak gernu diluituaren antzeko konposi-zioa du.
B 1. Poroa. 2. Izerdia. 3. Izerdi-guruina.
8. lan-fitxa (indartzeko)
A A-3; B-4; C-1; D-3; E-4; F-1.
B a) Hortzak sarri garbitu eta aldian-aldian den-tistarengana joatea.
b) Dieta orekatua eta kirola egitea.
c) Modu egokian jartzea, noizean behin mu-gitzea, eta, ahal den guztietan, ariketa fi-sikoa egitea.
9. lan-fitxa (sakontzeko)
A a) 1,5 litro eguneko/1 440 minutu eguneko == 0,0015 litro minutuko.
b) Egunean 1,5 litro, hau da, 1 500 cm3, sor-tzen badira, eta puxikak txizalarria sentitze-ko behar den kantitatea, 300 cm3 bada, bost bat bider egin beharko dugu txiza egu-nean.
B Ikasleek gai izan behar dute barradun grafiko batean pultsazioak irudikatzeko. Denbora kontuan hartuz gero, igarriko dute zenbat denbora beharko duen ikaskideak pultsua handitzeko edota egonean bihotzak dituen taupadetara itzultzeko.
4. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A 1. Hartzailea. 2. Nerbio-sistema. 3. Endokrinoa. 4. Efektorea.
B Nerbio-sistemak nerbio-bulkada bidez bidal-tzen du informazioa, neurona deritzen zelu-len bitartez.
Sistema endokrinoak hormonen bidez bidal-tzen du informazioa, odolean zehar doazela.
B Orekaren sentipen-zelulak utrikuluan, saku-luan eta kanal erdizirkularretan daude.
C Ikusmenaren hartzaileak begietan daude, eta argiaren intentsitateari buruzko fotorrezeptore sentikorrak etra ikustearen erantzuleak dira.
D Argia korneara heltzen da, eta horrek begi-ninira bideratzen du. Begi-ninia ireki edo itxi egiten da, argiaren intentsitatearen arabera. Argiak kristalinoa zeharkatu eta horrek erreti-nan fokatzen du. Erretinan, zelula fotorrezep-toreek garunera nerbio optikoaren bidez bi-daltzen dituzten nerbio-bulkadak sortzen dituzte; garunaren irudi bihurtzen dira.
4. lan fitxa (indartzeko)
A 1. Zelula-gorputza. 2. Dendrita. 3. Amaierako botoia. 4. Axoia.
B Hainbat neuronaren axoiak bildu eta nerbio-zuntzak eratzen dira. Era berean, zuntz ho-riek bildu eta nerbioak osatzen dituzte.
C a) Nerbio-bulkada neuronaren mintzaren bi-dez transmititzen da, dendrita edo zelula-gorputzetik axoiaren amaieraraino.
b) Neurotransmisore neuronek askatutako substantzia kimikoen bidez transmititzen da nerbio-bulkada sinapsiaren bidez.
c) Nerbio-bulkada neurona transmisorearen axoiaren muturreraino heltzeak, neuro-transmisoreak espazio sinaptikora isurtzea eragiten du. Neurotransmisoreak neurona hartzailearen zuntzarekin lotzen dira eta nerbio-bulkada sortzen dute horretan. Ner-bio-bulkada, neurona horren bidez, bere axoiraino transmititzen da; bertan, deskri-batutakoaren moduko prozesua sortzen da berriz.
Garuna Sentimen-organoen informa-zioa jasotzen du, prozesatu eta erantzunak bidaltzen dizkie or-gano efektoreei. Garunean dau-de funtzio aurreratuak; esate-rako, oroimena, adimena eta borondatea. Garuneko azalean informazioa kontziente bihur-tzen da.
Zerebeloa Oreka eta borondatezko mugi-menduak kontrolatzen ditu; ibil-tzea, korrika egitea edo bizikle-ta gainean ibiltzea, adibidez.
Enbor entzefalikoa
Entzefaloa bizkarrezur-muina-rekin lotzen du. Atal nagusiak, bizkarrezur-erraboilak oharka-beko funtzioak kontrolatzen ditu; esaterako, arnasaren mu-gimenduak eta bihotz-taupaden erritmoa.
Bizkarrezur-muina
Bizkarrezur-muinean zehar doaz nerbio-bulkadak; hartzai-leetatik entzefalora, eta entze-falotik efektoreetara. Erantzun bakunak diren egintza erre-flexuak kontrolatzen ditu.
Nerbio-sistema somatikoa
Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
Autonomoa Oharkabeko mugimenduak kontrolatzen ditu.
Sinpatikoa Organismoa erne jartzen du.
Parasinpatikoa Organismoa erlaxatzea eragi-ten du.
6. lan-fitxa (indartzeko)
A 1:G; 2:G; 3:G; 4:E.
B 1. Hartzaileak estimulua hartzen du. 2. Senti-pen-nerbioak bulkada bidaltzen du bizkarrezur-muineraino. 3. Elkartze-neuronak berehalako erantzunerako agindua ematen du. 4. Nebio eragileak agindua darama organo efektorerai-no. 5. Organo efektoreak erantzuna ematen du.
B a) Traumatismoak ezbeharrez sortzen diren gaitzak dira.
b) Mendetasuna sortzen da substantzia baten beharrizana oso handia denean; hain da handia, oso zaila da substantzia hori har-tzeari uztea.
c) Alkoholaren edo beste droga batzuen kon-tsumoa; esaterako, kokaina, cannabisa eta pilulak.
C Neurrien artean hauek aipa ditzakete: argi bi-ziegia eragoztea, substantzia sumingarririk ez hartzea, giro zaratatsutik aldentzea, eta abar.
11. lan-fitxa (sendotzeko)
A 1. irudian miopia duen begi bat ageri da, iru-dia erretinaren aurrean eratzen baita. 2. irudia hipermetropia duen begia ageri da, irudia erretinaren atzean eratzen baita.
B 3. irudian lente dibergentea ageri da; argi-iz-piak banantzen ditu eta, horren eraginez, iru-dia atzerago sortzen da. Miopia zuzentzeko erabiltzen da. 4. irudiko lentea, berriz, konber-gentea; argi-izpiak batzen ditu, irudia aurrera-go sor dadin. Hipermetropia zuzentzeko era-biltzen da.
5. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A Giza ugalketa sexuala dela esateak esan nahi du gizaki berri bat sortzeko, beharrezkoa dela bi sexuetako gizabanakoen bi ugaltze-zelula (ga-metoak) batzea.
B Nerabezaroa, gutxi gorabehera, 8tik 18 urtera arteko bizitzako aldia da.
C Nerabezaroan gorputza hazi egiten da, eta ugaltze-organoak (sexu-karaktere primarioak) garatu eta funtzionatzen hasten dira. Mutilek lehen eiakulazioa daukate, eta neskek lehen hilekoa.
D
2. lan-fitxa (indartzeko)A
3. lan-fitxa (indartzeko)
A «Espermatozoide edo gameto arrak zelula txiki eta mugikorrak dira. Horietan bereizten dira: burua, zelula-nukleoarekin; bitarteko pieza, mi-tokondrio ugarirekin; eta isatsa, flageloarekin».
SOLUZIOAKSOLUZIOAK
SEXU-KARAKTERE SEKUNDARIOAK
MUTILETAN
SEXU-KARAKTERE SEKUNDARIOAK
NESKETAN
Zakila eta barrabilak hazten dira.Zabaldu egiten da gorputza eta gihar-masa.Ahotsa baxuago bihurtzen da.Biloa hazten da besapeetan, pubisean, bularrean eta aurpegian.
Sexu-organoak handitu egiten dira.Bularra hazten da.Aldakak zabaltzen dira.Gerria estutzen da.Biloa hazten da pubisean eta besapeetans.
FUNTZIOA LETRA IZENA
Jariakinak fabrikatzen dituzte; horiek, espermatozoideekin batera, semen edo hazia eratzen dute.
A Prostata
Gernua eta semena kanporatzea.
B Uretra
Testosterona eta espermatozoideak sortzen dituzte.
E Barrabilak
Honen barruan garatzen da enbrioia.
J Utero edo umetokia
Barrabilak estaltzen ditu. C Eskrotoa
Espermatozoideak biltzen ditu heltzen diren artean.
D Epididimoa
Epididimoa uretrarekin komunikatzen dute.
F Hodi deferenteak
Obulutegi bakoitza umetokiarekin lotzen dute.
H Falopioren tronpak
Umetokia kanpoaldearekin komunikatzen du.
K Bagina
Espermatozoideak emakumezkoaren ugal-aparatuan uzten ditu.
B a) Obulu edo gameto emeek nukleo bat dute eta zitoplasma, hiru mintzek inguratua: bi-telino, peluzidoa eta koroa radiata izene-koek.
b) Espermatozoideak eratzeari espermato-genesia deritzo eta semen-hoditxoetan gertatzen da, bertan baitaude zelula ger-minalak.
c) Obuluak eratzeari obogenesia deritzo, eta bi etapatan gertatzen da obulutegietan.
d) Heldu gabeko obuluen inguruan beste ze-lula batzuk bildu eta folikulu deritzon egi-tura sorten dute.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Folikulua hazten den bitartean, FSH hor-monak folikulua heltzea eragiten du eta estrogenoak eta LH hormonak jariatzen ditu. Gorputz luteoa hazten den bitartean, berriz, progesterona eta estrogenoak sor-tzen dira.
b) Obulazioan, hipofisiak LH hormona ugari jariatzen ditu.
c) Ernalketarik ez badago, gorputz luteoa en-dekatu eta hormonak jariatzeari uzten dio. Ondorioz, endometrioa desegin egiten da (menstruazioa gertatzen da) eta beste ziklo bat hazten da.
5. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Ernalketan gertatzen den prozesua.
b) Falopioren tronpetan gertatzen da.
c) Espermatozoideak eta obuluak.
B Fetuak arnasa hartzen du oxigenoa zilborres-te bidez hartzen baitu. Oxigeno hori amaren odoletik datorkio.
C a) Karena. b) Amniosa. c) Enbrioi-garapena. d) Erditzea.
6. lan-fitxa (indartzeko)
A 1. Gizonezkoaren haziaren lagin bat. 2. Ema-kumezkoaren obulutegitik obuluak ateratzea. 3. Laborategian ernaltzea. 4. Enbrioia umeto-kian jartzea.
A Intseminazio artifizialean emaile baten es-permatozoideak sartzen dira emakume ba-ten umetokian. Ernaltzea modu naturalean, berez, gertatzen da. In vitro ernalketan, la-borategi batean egiten da ernalketa, hartu-tako obuluak eta esperma erabilita; hori lortu eta gero, enbrioia sartzen da amaren ume-tokian.
7. lan-fitxa (indartzeko)
A A-2; B-1; C-3; D-1; E-3.
B 1:G; 2:G; 3:E; 4:G; 5:E.
C Ikasleek emandako erantzunen artean egon-go dira seguruenik dieta orekatua egitea, egu-nean zortzi ordu gutxienez lo egitea, alkohola eta drogak ez hartzea...
8. lan-fitxa (sendotzeko)
A a) Unibitelino hitzak esan nahi du obulu bakar bat ernaldu eta banatu egin dela; beraz, anaia edo ahizpak, sexu berekoak, izango dira eta berdin-berdinak. Biki monozigo-tikoak.
b) Biki dizigotikoak genetikoki desberdinak dira. Monozigotikoak berriz berdin-berdinak.
c) Biki monozigotikoak berdin-berdinak dira, beraz, zaila da gorputzez bereiztea. Bes-teek ez dute derrigorrean berdinak izan be-har, eta neba-arrebak izan daitezke.
6. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A Ikasleek 3. eta 4. erantzunak markatu beharko dituzte.
B Erantzunen artean, hauek egon daitezke: jan aurretik eskuak garbitzea, egunero dutxatzea, hortzak garbitzea...
C Ikasleek testu liburuan jasotako neurrietako ba-tzuk aipatuko dituzte seguruenik; adibidez, pre-bentziorako, osatzeko eta errehabilitaziorako osasun-sistema egokia edukitzea, eta elika-gaiak ondo kontrolatzea...
A a) Gaixotasun infekziosoak organismoan sartzen diren organismo patogenoek era-gindakoak dira; esaterako, birus, bakterio, protozoo, onddo eta ornogabe ba tzuek eragindakoak. Gaixotasun horiek transmiti-tu egiten dira.
b) Infekzioso ez diren gaixotasunen eragi-leak beste batzuk dira: zahartzea, jaiotzarik harako ezaugarriak, eta abar. Gaixotasun horiek ez dira transmititzen.
B 1-B-D-E; 2-A-C-F.
C
3. lan-fitxa (indartzeko)
A «Jaiotzarik harako immunitatea immunitate inespezifikoa da eta organismoa inbaditzen duten patogeno guztien aurka jotzen du. Ho-nako hauek osatzen dute: kanpoko babesek eta fagozitoek. Hanturazko erantzuna, esaterako zauri bat egiten dugunean gerta tzen da; horixe dugu immunitate erantzunaren adibide bat, jaio-tzarik harako immunitatearen eraginez».
B Ikasleek euren liburuan ageri den eskemaren antzekoa egin beharko dute. Aintzat hartuko da memoriadun antigorputzak eta linfozitoak sortzen direla azaltzea.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Ez du ondo egingo, antibiotikoek ez dute-lako birusek eragindako gaitzik osatzen. Be-raz, ez dute burutik beherako edo hotzeria osatzen.
b) Hainbat erantzun aukeran. Asmoa da ikas-leek aurkezpena begiratzea eta penizilina-ren kasua aipatzea.
5. lan-fitxa (sendotzeko)
A a) A antibiotikoa.
b) C antibiotikoa.
c) Inhibizio haloaren eraginez; zenbat eta han-diagoa, eragingarriagoa izango da, eta al-derantziz.
B Antibiotikoz tratatuta, bakterio barik azaltzen den eremua da, handiagoa edo txikiagoa.
Antibiotikoz bustitako diskoak bakterioak za-baldu eta ugaltzea eragozten duelako.
C Hainbat erantzun aukeran. Penizilinari buruzko txostena.
7. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Lurreko aldaketak bultzatzen dituen ener-gia barruko berotik, grabitatetik eta Eguzkitik dator.
b) Lurra planeta dinamikoa da, Lurreko hiru geruzei (atmosferari, hidrosferari eta geosferari) eragiten dieten etengabeko aldaketak izaten dituelako.
c) Lurrak esfera forma duenez eta errota-zio-ardatza inklinatuta dagoenez, eguz-ki-izpiek angelu desberdinekin jotzen dute alde bakoitzean.
d) Poloetan, argi izpiak zeihar heltzen dira, eta gutxiago berotzen dute.
B a) Gezurra. Poloetan ekuatorean baino zei-harrago iristen dira eguzki-izpiak.
b) Gezurra. Atmosferako aire-masak grabita-teari esker eusten dio Lurraren inguruan.
c) Egia.
d) Egia.
e) Gezurra. Lurraren barruko energia da geo-logia-prozesu endogenoen eragilea.
2. lan-fitxa (indartzeko)
A a) A-3; B-5; C-4; D-1; E-2.
B a) Antizikloia. b) Antizikloia. c) Depresioa.d) Depresioa. e) Antizikloia. f) Depresioa.
C Airea, berotzen denean, hedatu egiten da, hau da, bolumena handitzen du; beraz, masa berbera denez, dentsitatea gutxitzen da, eta dentsitate gutxiagokoa izanik, pisu gutxiago du eta gorantz doa.
Ekuatorean eguzkiak gehiago jotzen due-nez, gehiago berotuko da; beraz, ekuatore-ko gainazala ukitzen duen airea beroago egongo da, pisu gutxiago izango du eta go-rantz egingo du. Poloetan, aldiz, guztiz kon-trakoa gertatzen da; eguzkiak gutxiago be-rotzen du, airea hotzagoa da eta beherantz doa.
3. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Hidrosferako urak dira ozeanoak, glazia-rretako izotza, lurpeko urak, gainazaleko urak (ibai, laku,urmael, errekak, eta abar) eta hodeiak.
b) Likidoa (ozeano, ibai eta lurpeko uretan) eta solidoa (glaziarretako izotza).
c) Eguzki-energia eta grabitatea.
d) 1. Azaleko ura lurrundu egiten da. 2. Ur-lurrunak gora egiten du. 3. Ur-lurruna hoz-tu egiten da. 4. Hodeiak eratzen dira. 5. Prezipitazioak sortzen dira. 6. Ura lurraza-lean zehar dabil.
B A-2; B-4; C-5; D-3; E-1.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Bai, badira antizikloiak; A letra bidez adie-razten dira. Antizikloia Atlantiko gainean dago.
b) Bai, badira depresioak; B letra bidez adie-razten dira. Depresio bat dago Britainia Handiko kosta aurrean.
c) Isobarak. Lerro hauek osatzen ditzten pun-tuek presio atmosferiko berbera daukate. Presio atmosferikoa, milibarretan neurtzen da normalean.
d) Britainia Handiko uharteetan eguraldi makurra izango dute, gainean dute-eta de-presio bat, eta depresioek eguraldi txarra dakarte.
e) Iberiar penintsula zeharkatutako frontea hotza da; triangeludun lerro urdinak iru-
dikatzen du. Fronte horren eraginez, pen-intsulan hotz egingo du eta zaparradak botako ditu. Fronte beroa Europa gainean dago.
5. lan-fitxa (indartzeko)
A Benetako distantzia = 8 cm x 50 000 cm/1 cm = = 400 000 cm = 4 km
B a) Distantziakidetasuna 20 m da
b) C puntua 870 metroan dago, F puntua 690 metroan.
c) 2,8 cm x 10 000 = 28 000 cm = 280 m
d) Sakana F puntuan dago, gailurrak A, B eta C puntuetan, eta zelaia E puntuaren ipa-rrean.
6. lan-fitxa (indartzeko)
A 1. Konposizio kimiko zehatzeko solidoak izan behar dute. 2. Jatorri naturala. 3. Kristal-egi-tura.
B Kobrea mineral natiboen taldekoak da. Anbarra ez da minerala, erretxina fosilizatua baizik; hau da, eratzerakoan izaki bizidun batek hartu du parte. Beira ez da minerala; ez du kristal-egitura eta, gainera, gizakiek sortua da. Olibinoa minerala da, silikatoen taldekoa.
C LAGINAMASA
(g)BOLUMENA
(cm3)DENTSITATEA
(g/cm3)MINERALA
1 80 40 2 Sufrea
2 135,2 26 5,2 Magnetita
3 218,7 81 2,7 Kuartzoa
7. lan-fitxa (indartzeko)
A Zer geologia-prozesuk eraginda sortzen di-ren, batekoak edo bestekoak dira. Harri en-dogenoak, geologia-prozesu endogenoek sortzen dituzte. Harri exogenoak, geologia-prozesu exogenoek sortzen dituzte.
C Harri bat metamorfizatzen denean, eraldake-ta birkristalizatzea da, tenperatura igoeraren eraginez. Horrela, mineraletako kristalak han-ditu egiten dira, bai eta mineralen orientazioa ere, presioaren eraginez.
D Marmola, metamorfismo termino batek sor-tua, eta gneisa, metamorfismo dinamotermiko batek sortua.
Metamorfismo dinamotermikoaren eraginez sortutako harriek foliazioa jasaten dute, pre-sioaren eraginez; hau da, mineralak lamina-tan atontzen dira.
8. lan-fitxa (indartzeko)
A 1:G; 2:E; 3:G; 4:E; 5:E; 6:G.
B Ikasleek harrien edo legarren zatiak ondo be-reizita marraztu beharko dituzte, trinkotzea-ren kasuan, eta askoz ere hurbilago, zemen-tatzearen kasuan.
9. lan-fitxa (indartzeko)
A
B ANTZEKOTASUNAK ALDEAK
Harri sedimentarioak eratzen diren giro berean izaki bizidunen hondakinak aldatzetik sortu dira. Lurperatutako geldikinak bakterioen eraginez eraldatzen dira.
Ikatza hondakin begetaletatik sortzen da. Petrolioa, ostera, itsas organismo nimiñoen (izaki planktonikoen) hondakinetatik sortzen da.Ikatza kontinenteko arroetan sortzen da: delta, padura, zingiretan eta abar; petrolioa sakonera gutxiko itsas arroetan.
Bai, ondo dago erregai fosilak esatea. Batetik, erre egin daitezke eta energia askatu. Eta bestetik, fosilak bezala, sedimentu-geruzen artean lurperatuta geratu diren izaki bizidunen hondakinak eraldatzean sortzen dira.
10. lan-fitxa (sendotzeko)
A a) Eduki dezakeen hezetasunaren erdia daukala esan nahi du.
b) HR = HA/HM · 100; HA = HM · HR/100; HA = = 13 g/m3 · 50/100 = 6,5 g/m3
Ur-lurrun kantitatea = 6,5 g/m3 · 3 m3 = 19,5 g
c) Tenperatura jaisterakoan, saturazio-pun-tua ere jaitsi egiten da eta, horren eragi-nez, ezin dio horrenbesteko ur-lurrun ko-puruari eutsi. Soberan dagoen ur-lurrun kantitatea hoztu egiten da atmosferako hauts partikulak ukitzerakoan, eta ur tan-tak eratzen dira. Tanta horiek atmosferan suspentsioan geratzen dira, eta hodeiak sortzen dira horretara.
8. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)
A Osatu esaldi hauek:
a) Erliebea modelatzea modelatzearen era-gile deritzenek lurrazaleko harrietan era-giten dituzten aldaketen multzoari esaten zaio.
b) Hauek dira modelatzearen eragileak: ai-rearen tenperatuta eta hezetasuna, hai-zea, prezipitazioak, grabitatea, ur-laste-rrak, itsasoaren mugimenduak, izotza eta abar.
c) Erliebearen modelatua faktore hauen ara-bera aldatzen da:
– Eskualde bakoitzeko klima.
– Lurraldeko harrien klaseak eta antolatze-ko modua.
– Landaredia.
d) Hauek dira geologia-prozesu exogenoak:
– Higadura.
– Garraioa.
– Jalkitzea.
B 1. Batez ere, harri motak izan du eragina. 2. Batez ere, klimak eragin dio.
2. lan-fitxa (indartzeko)
A Termoklastia basamortuetan gertatzen da, tenperatura aldaketa handiak izaten direlako bat-batean, egunetik gauera. Hori dela eta, intentsitate desberdinez dilatatzen dira ha-rriak kanpotik eta barrutik, eta tentsio horrek harriok apurtzea eragiten du.
B Landareen sustraiek eragindako meteroriza-zio fisikoa da. Sustraiek harrien arrakaletan egiten dute indarra, eta presio horren eragi-nez apurtu egiten dira.
C Hartxingadia. Meteorizazioaren eraginez apurtutako harrien zatiak jausi egiten dira gra-bitatearen eraginez eta oinarrian metatzen dira.
3. lan-fitxa (indartzeko)
A Ur-lasterrek eragin egiten diete aldapa gu-txiko eta landaredia eskaseko lur bigunei ba-tik-bat.
B Hartze-arroa (higadura eta garraioa), hustubi-dea (higadura eta garraioa) eta deiekzio-ko-noa (jalkitzea).
C Meandroa. Barruko ibarrean jalkitzea, eta kanpokoan, higadura.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Akuiferoak poroak eta arrakalak urez guz-tiz aseta dituzten lurrazalaren azpiko harri iragazkorrak dira; hau da, lurpeko uraren metatzeak dira.
b) Akuiferoan, urak harri iragazkorra ase egi-ten du maila jakin bateraino; maila freatiko esaten zaio horri. Erliebeak maila freatikoa mozten duenean, eta ibai askoren jatorri diren iturriak sortzen dira.
B a) Gezurra. Eremu baten azalaren azpira ira-gazten den ur kantitatea harrien iragazkor-tasunaren araberakoa da.
b) Gezurra. Lurpeko urak azaleko urak baino abiadura txikiagoan mugitzen dira batetik bestera, poro eta arrakaletatik zehar mu-gitzen dira eta.
c) Egia.
d) Egia.
e) Gezurra. Torkak pareta oso bertikaleko sakonune handiak dira.
C 1. Harroila. 2. Galeria. 3. Sima. 4. Leizea.
5. lan-fitxa (indartzeko)
A Olatuek harri zatiak atera, herrestatu eta jaur-tigai eran kostaren kontra botatzen dituzte; horrela handiago bihurtzen du uraren higadu-ra-ahalmena.
Itsasaldiak gauza dira solteko material ugari herrestatzeko.
Lasterrek, itsasertzeko lasterrek batez ere, material kantitate handia garraiatzen dute, hareak eta lohiak batez ere.
Olatu, itsasaldi eta lasterrek mugitutatako materialak jalkitzen direnean, modelatu for-mak sortzen dira.
B 1. Arkudun itsaslabarra. Itsasoaren higadu-rak sortua.
C a) Glaziarrak eskualde oso hotzetan eratzen diren izotz-masa erraldoiak dira: poloetako zona zabalak hartzen dituztenei kasko po-lar esaten zaie; medialdeetan daudenei, berriz, haran-glaziar.
b) Morrenal zentralak, alboetakoak edo ter-minalak izan daitezke.
c) Glaziarretako haranek U forma dute.
7. lan-fitxa (indartzeko)A Eragin eolikoa haizearen abiaduraren arabe-
rakoa da, solteko materialen kopuruaren ara-berakoa, eta landarediaren presentziaren araberakoa.
B 1. Dunak haizeak garraiatutako materialak metatuta sortzen dira.
2. Urradura eolikoaren eraginez, harriak hi-gatu eta irudikoa bezalako barrunbeak, arkuak eta egiturak, eratzen dira, onddo itxurakoak. Izan ere, harrietan zatirik bigu-nenak eta haizealdean daudenak gasta-tzen dira gehien, eta gogorrenak eta ba-bestuenak gutxien.
9. UNITATEA
1. lan-fitxa (indartzeko)A a) Kanariak, Andaluzia, Galizia…
b) Batez beste, egunean eguzki-ordu gehien dituzten horietan.
c) Hainbat erantzun aukeran. Ikasleak zein erkidegotakoak diren, halakoak izango dira erantzunak.
2. lan-fitxa (indartzeko)
A Biodiesela, gasolioak baino hidrokarburo eta partikulen emisio guxtiago eragiten dituelako; etanola, gasolinak baino CO2 gutxiago isur-tzen duelako atmosferara, nahiz eta nitrogeno konposatu gehiago sortu.
B Hainbat erantzun aukeran, eta hainbat gaita-sun baloratu ahal izango dira: ikasten ikaste-ko gaitasuna (ikasteko teknika desberdinak erabiliz), mundu fisikoaren ezagutza eta inte-rakziorako gaitasuna (gaur egungo munduari buruzko informazioa bilduz), gaitasun mate-matikoa (diagrametan adierazitako zenbakiz-ko datuak interpretatuz), gaitasun linguistikoa (zuzen eta modu koherentean idatzitakoa azalduz)...
3. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Industria handiko aldeetan kontsumitzen da ur gehiago.
b) Seigarren postuan. munduko batezbeste-koa baino bi bider gehiago kontsumitzen da, eta Afrikan kongtsumitzen dena halako lau.
B a) eta b) Hainbat erantzun aukeran. Aintzat hartuko da Britainia Handian komunetan, lo-rategietan eta autoa garbitzen erabiltzen du-ten uraren datuei erreparatzen badiete.
4. lan-fitxa (indartzeko)
A Osatu ura edateko bihurtzeko prozesuaren eskema.
1. Disolbatutako gatzak kentzea 2. Partikula solidoak
B Laburbildu taula honetan zer funtzio duten uraren tratamendurako estazioetan erabiltzen diren tratamenduek.
TRATAMENDUA FUNTZIOA
1. Tratamendu fisikoa
Hainbat etapatan, ordenan, solido handiak, hareak, koipea eta partikula txikiak ezabatzen dira.
2. Tratamendu biologikoa
Uraren materia organikoa ezabatzen da.
3. Tratamendu kimikoa
Gatzak eta metal astunak ezabatzen dira.
4. Lohientratamendua
Lohiak bildu eta biogasa, ongarriak eta abar tratatzeko erabiltzen dira.
5. lan-fitxa (indartzeko)
A Hainbat erantzun aukeran. Aintzat hartuko da nola azaltzen duten gaia ikasleek idatziz, bai eta argin-dar sareari, eraikitako zubiei, autobideei, eta kea botatzen duten fabrikei erreparatzen dieten ere.
6. lan-fitxa (indartzeko)
A a) Espainian espezieen % 54 daudenez, eta horiek 85 000 direnez, hiruko erregela egin-da, erraz aterako zaie, gutxi gorabehera, Europan 157 407 espezie daudela.
b) Ibilgailuek harrapatuta, argindar sareek hilda, pozoituta.
c) Natura Europar Batasunak babestutako guneen sarea da. Beronen bitartez, ba-liabide naturalak babestu eta, aldi berean, garapen ekonomiko eramangarria lortzea dute helburu.
A a) Kostaldea, hezeguneak eta basoak.
b) Hainbat erantzun aukeran. Aintzat har-tuko da ikasleek azaltzea Natura sareak baliabide naturalen erabileraren eta ingu-rua zaintzearen arteko oreka bilatu nahi duela. Hori dela eta, basoak nekazaritza-rako soiltzea eta nekazaritza-teknika okerrak erabiltzea debekatuta daude, lu-rrak ahortzen dituztelako. Nekazariek, dena den, ez ei dituzte neurriak ondo ulertzen.