-
Lanpostuen bereizketak lidergo karguetara heltzea eragozten
dio emakumeari---
Izaskun LandaidaMAZ BASAURI, ROCKEIN ETA FESTIBAS, MUSIKAREN
TOPAGUNEAK BASAURIN
Itziar Elorriaga Geure hezkuntza eraiki dezagun 12
Biki Pozo Ongi etorri Marieneara 5
Basauriko euskalgintza Euskaraz biziko gara 9
Dani Maiz Aitzinera itzuli behar? 12
Leire Palacios Gu(re) ama(k) 8
Janire Lopez Nork zaindu behar ditu gure txikiak? 9
3
Ganorabako Komiki Lehiaketan parte hartzeko epea 27ra arte
zabalik 6
Txapelketa
iritziak
Irantzu Chaurrondo: Musikarekin nire ekarpentxoa egin diot
Basauriri 8
Elkarrizketa
4
HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA
DOAN GEURIA.EUS2015 MARTXOA #006
Bilbondo edo Mercadona ez dira mehatxu tokiko saltokientzatn
Bilbondoren auzia, saltoki handien eta txikien arteko borroka eta
Mercadona izan dira hizpide
n Jos Feijo Basauriko Merkatarien Elkarteko lehendakariarekin
eta Basauriko Udalarekin hitz egin du Geuriak
Basauriko Udalak ez dizkio 6,6 euro ordaindu beharko Eroskiri
EAEko Auzitegi Nagusiak Eroskiren erre-klamazioa atzera bota du.
2011. ur-tean Bilbondoren handitzea bertan behera geratu zen
Udaleko osoko bilkurak horrela adierazita. Eroskik erabaki
horrekiko desadostasuna adierazi eta Administrazioareki-ko
Auzibidean helegitea aurkeztu zuen, nahiz eta ez zen onartua izan.
Horregatik, Eroskik 6.665.320 euro
erreklamatu zizkien Basauriko Uda-lari eta Eusko
Jaurlaritzari.
Jos Feijo Basauriko Merkata-rien Elkarteko lehendakariak auziari
buruz duen iritzia jaso du Geuriak, eta egun saltoki handiek eta
txi-kiek dituzten ezberdintasunen zein 2015erako iragarritako
Mercadona-ren irekieraren inguruan ere galde-tu dio. Azken honen
harira, hainbat kartel agertu dira Basaurin Merca-donaren
irekitzeari ez! lelopean 2
BILBONDO AUZIA: KRONOLOGIA
Gure hezkuntza eraikitzeko pausoak Basaurin
Arizko Ikastolan egindako elkarretaratzea :: Geuria
2
7
M8
-
GUREKIN HARREMANETAN
JARTZEKO [email protected]
Bidali zure albistea:
4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),
kontaktua (emaila / telefono zenbakia)
4 30 lerro inguruko idatzia
4 albistea, kronika, gomendioa
Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk
idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira
2011. urtetik gaur egunera arte ga-tazka izan da nagusi Eroski
eta Ba-sauriko Udalaren artean. Orain dela lau urte, azaroan,
Bilbondoren han-ditzea bertan behera geratu zen legealdi honetako
gobernuak ho-rrela adierazi ondoren, eta eraba-ki horrek Eroskiren
desadostasuna ekarri zuen. Orduan, banaketarako kooperatibak udal
dekretua epai-tegira eraman zuen, baina Admi-nistrazioarekiko
Auzibideak atzera bota zuen helegitea.
Eroskiren erantzuna ez zen asko luzatu eta 6.665.320 euro
erre-klamatu zizkien Basauriko Udalari eta Eusko Jaurlaritzari,
Bilbondo-ko Xehetasun Azterketa deusezten zuen deklarazio
judizialaren onda-rezko erantzukizuna egotzita. Hala ere, 2015eko
otsailean jakin denez,
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzi-tegi Nagusiaren
Administrazioare-kiko Auzibideak ez du eskaera hori onartu; hain
zuzen ere, Xehetasun Azterketa horrek Eusko Jaurlaritza-ren
Jarduera Ekonomikoetarako Lu-rralde Plan Sektoriala (LPS) urratzen
zuen.
Sententziaren arabera, hirigin-tza aukerak ez dira
konpentsaga-rriak eta garai bateko Basauriko Hiri Antolakuntza
Planak (HAPO) ahalbi-detzen zuenez, Eroskik aukera ba-zuen lurzoru
gehiago eraikitzeko. Haatik, ez zuen eskuarte hori agortu eta
bitartean LPSa indarrean sartu zen.
Epaia lasaitasunez eta pozta-sunez hartu dugu. Izan ere,
Eroskiri ordaindu beharra traba ekonomiko handia izango zatekeen
hainbat ur-tez eta horrek Basauriko Udalaren ahalbide
inbertitzaileari kalte egin ziezaiokeen, diote Basauriko
Uda-letik.
MAIDER IBAEZ Basauri
Bilbondok duen lurzoruaren zati handi bat betetzen dute
aparkalekuek :: Geuria
Eroskiri 6,6 milioi ordaindu beharra traba ekonomiko handia
izango zatekeen
ERALDAKETA-OBRAK ZORU KOMERTZIALEAN Hiri Antolakuntza Planak
alda-keta puntuala izan zuen 2014ko otsailean, Zabalandi (Bilbondo)
gunearen inguruan. Udal ordezka-riek -EAJren, PSEren eta Bilduren
aldeko botoekin eta PPren abs-tentzioarekin- Bilbondoren handi-tzea
ezeztatzea erabaki zuten eta HAPOaren testu berria idatzi zuten:
2000. urteko HAPOak zioenez, guz-tira 47.368,96 metro karratu izan
zitzakeen Bilbondok, baina merka-taritzarako 36.976 metro karratu
ditu eta horiek errespetatzea ados-tu zuten.
Beraz, gainontzeko 10.392 metro karratuek erabilera komer-tziala
izatea debekatu zuten: Bil-bondoko jabeek konponketa- edo
eraldaketa-obrak burutu ditzakete, betiere metro karratu
komertzialak errespetatzen badituzte, adierazi zuten udal
ordezkariek.
Saltoki handiak eta tokian tokiko merkatarienak hizpide izan
dira Bilbon-doren handitzea aztergai izan denean. Jos Feijo
Basauriko Merkatari Elkarteko lehendakariaren esanetan, gaur egun
saltoki handiak ez dira mehatxu tokiko merkatarientzat. Garai
batean hala zen, baina orain gau-zak aldatu dira.
Basauriko Udalak eskatuta, Gizaker enpresak herriko gaiei
buruzko ikerketa martxan jarri zuen irailean eta 18 urtetik gorako
400 bizilagunek
EGUN SALTOKI HANDIAK EZ DIRA MEHATXU TOKIKO SALTOKIENTZAKO
hartu zuten parte. Azterketaren arabera, %96,3ak eguneroko
erosketak herrian bertan egiten ditu. Horren inguruan Feijok bere
poztasuna adie-razi du: Merkataritzari dagokionez, Basaurik
denetarik du eskura: saltoki handiak zein txikiakm eta herritarrek
oso ondo baliatzen dute hori.
Bestalde, Bilbondoren handitzearen prozesua luzea izan dela dio
Feijok: Hasieratik bagenekien Bilbondoren handitzea legearen kontra
zihoala, baina aurreko udal gobernuak ez zuen horrela ikusi. Hala
ere, guk gureagatik borrokatu genuen eta, horrela, Bizkaiko
Auzitegiak eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman ziguten:
Bilbondok eraldaketak egin di-tzake, baina lurzoru komertzialean
soilik.
Bestalde, Basaurin Mercadona irekitzearen harira, legea betetzen
ari direla adierazi dute Basauriko Merkatari Elkartetik eta, beraz,
zer esanik ez dutela: Etor dadila nahi duena, legeak errespetatzen
baditu, noski.
Jose Feijo | Basauriko Merkatarien Elkartea
BASAURI. Bost urte barru Eus-kadin eraiki nahi dituen 25
su-permerkatuetako bat Basaurin kokatzea erabaki du Mercado-nak,
eta martxoa eta apirila bi-tartean eraikuntza obrak hastea
aurreikusi dute, 2015eko bu-kaeran irekitzeko.
Egoera honen aurrean Mer-cadona supermerkatua Basau-rin ez
irekitzearen aurkako kar-telak jarri ditu herrian zehar Gazte
Komunistak taldeak, Mercadonaren irekitzeari ez! lelopean. Mezuak
honakoa dio: Basauriko eta Barakaldoko tal-deen kanpaina bertako
herrie-tan Mercadonaren berehalako inaugurazioen kontra.
Merkata-ritza txikiari kalte egiteko beste kolpe bat. Euren onurak,
gure hondamena.
Mercadona irekitzearen kontrako kartelak agertu dira
-
Etxebarrin langabeziari aurre egi-teko hainbat neurri hartu ditu
Uda-lak. Enpleguaren zenbatekoa ho-betze aldera, hiru lan-lerro
jorratu ditu udal-gobernuak langabeen kontratazioan zuzenean
eragiteko. Hasteko, Udalak zuzeneko hama-lau lan kontratu egin
ditu: man-tentze-lanetarako sei lagun, antzi-nako anbulatorioa
eraberritzeko lau lagun, gaueko zein eguneko hiri-agente lanak
egiteko beste bi eta web dinamizatzaile eta datu
baseen kudeatzaile bana. Horre-tarako, guztira 225.287,69 euro
bideratuko ditu, 106.362,69 Lan-bideren eskutik eta gainontzeko
118.925 euroak, Udaletik.
Bigarren lan-lerroa obra be-rrietan klausula sozialak sartzea
izan da. Horri esker, obrak egingo dituzten enpresek zazpi
langabe-tu kontratatu dituzte: San Esteban etorbideko
irisgarritasuna hobe-tzeko lanetan langabezian zeuden bi
bizilagunek lan egin dute, Gali-zia kaleko berrantolaketan enpre-sa
adjudikaziodunak bi lagun kon-tratatu ditu eta Andaluzia kalean
arrapala mekanikoak instalatzeko
obretan hiru auzotarrei kontratua egin die. Hirugarrenez,
otsailean udalerriko langabeak kontratatuko dituzten enpresei
diru-laguntzak emateko oinarriak onartu ziren. Sei hilabeteko
iraupean duten kontra-tu berriak diruz laguntzea da as-moa, 3.000
euroko ekarpenarekin. Diru-laguntza horretarako Udalak 30.000 euro
bideratu ditu.
LANGABEZIA TASA BAXUA BAINA GEHIEGIZKOAEtxebarrik %13,7ko
langabezia-ta-sarekin bukatu zuen 2014a, Bizkai-ko eta Euskadiko
batez bestekoen azpitik. Bizkaiak %16,3ko tasare-
Los Coronas, Freedonia eta The Weapons, martxoaren 27an MAZ
Basauriren aurkezpen jaian
Zuzeneko hamalau lan kontratu egin ditu Etxebarriko Udalak
Beharginak lanean Etxebarriko kaleetan :: Artxiboa
MAZ Basauri motorrak berotzen hasi da eta dagoeneko aurkezpen
jaia an-tolatu du. Hitzordua martxoaren 27an, ostiralean, Social
Antzokian. Bertan rockaren eta musika beltzaren bar-nean korronte
ezberdinak ordezka-tzen dituzten hiru talde ariko dira: Los
Coronas, Freedonia eta The Weapons, baita Dino Velver Pinchadiscos,
ere
gauari amaiera egiteko. Laugarren edizio honetan ere,
MAZ Basaurik prezio merkeen aldeko apustua egingo du, bai Social
Antzo-kiko kontzertuen sarreretan, baita an-tzokiko barrako edarien
salneurrian ere. Aldez aurretik erosiz gero, aurkez-pen jairako
sarrerak 8 euroren truke eskura daitezke, eta 10 euroren truke,
egunean bertan erosita. BBK Multizer-bitzu kutxazainak,
kutxabank.es, so-cialantzokia.com eta Social Antzokiko
txarteldegiak (astelehenetik igandera,
arratsaldeko bostak eta gaueko bede-ratziak bitartean) dira
salmenta tokiak.
8.500 LAGUN HIRU URTETANMAZ Basauri Udalak eta Social Antzo-kiak
sustatutako jaialdia da. Aurreko hiru edizioetan guztira 8.500
lagun bildu ditu eta antzokiko sarrerak behin baino gehiagotan
agortu izan ditu. Gainera, jaialdiak Basauri musi-ka erreferente
moduan kokatu du eta herriko ostalaritza eta bizitza kulturala eta
komertziala bultzatu ditu.
Mantentze- lanetarako, eraikin publikoak zaharberritzeko eta
gaueko zein eguneko segurtasuna ahalbidetzeko kontratuak egin dira.
Guztira 225.288 euro bideratuko dira
# 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 3
Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970
- Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege
gordailua: BI-1366-2014
Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa:
Maider Ibaez - [email protected]: 94 440 66 92 -
[email protected]
Kolaboratzaileak: Arizko Ikastola, Dani Maiz, Janire Lopez,
Leire Palacios, AEK Bolintxu, Marienea, Galdakaoko AEK, Biki Pozo,
Itziar Elorriaga
Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio
Inprenta: BEPSA
Laguntzailea: Basauriko Udala
Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea
Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu,
Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol
Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea,
Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol
Elkarteak.
Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak,
agenda [email protected]
MAIDER IBAEZ Etxebarri
kin amaitu du urtea eta Euskal Au-tonomia
Erkidegoak,%15,3arekin. Etxebarriko populazio aktiboan 861 langabe
daude eta %50a bai-no gehiagok 25 eta 45 urte bitar-tean
dituzte.
Loren Oliva Etxebarriko alka-tearen ustez, oraindik ere datuak
oso kezkagarriak dira: Egia da Etxebarriko langabezia tasa
Biz-kaikoa, Euskadikoa edo Espainia-koa baino baxuagoa dela, baina
%13ko tasa hori gehiegizkoa da. Era berean, nahiz eta enplegua
Udalaren eskumena ez izan, kon-ponbidearen zati garela adierazi du
Olivak.
BASAURI Erredakzioa
Konposta egiteko 32 edukiontzi jarriko dituzte San Migelen
BASAURI. Bizkaiko Foru Aldun-diak 66.259 euroko diru-lagun-tza
eman dio Basauriko Udalari 5. edukiontzia San Migel auzoan
hedatzeko. Udaletik aurreikus-ten dutenez, konposta egiteko sistema
apirilean helduko da eta, gutxi gorabehera, giltzarekin ire-kiko
diren 15 edukiontzi eta os-talarientzako beste 17 edukion-tzi
ipiniko dituzte. Guztira, 600 bat ontzi banatuko dituzte
etxe-bizitzetan. Aurretiaz informazio kanpaina zabalduko du
Basauri-ko Udalak, Aste Santua eta gero sistema hau martxan egon
dadin.
2013ko abenduan heldu zen konpostatze sistema Basaurira,
Pozokoetxe auzora, eta horre-tarako Foru Aldundiak 33.128 euroko
laguntza eman zuen. Be-rrikuntza nabarmena ekarri zuen Pozokoetxeko
konpostatze sis-temak, izan ere kozinatu gabeko zein kozinatutako
elikagaiak sar-tzea ahalbidetu zuen.
Txus Martinen bizitza Basaurin hizpide hilaren 11ko
hitzaldian
BASAURI. Txus Lagunen artean hitzaldia antolatu dute Basau-rin.
Martxoaren 11an izango da, 19:30ean Arizko dorretxean. Ber-tan
hizlari izango dira mediku bat, senideak eta lagunak. Txus Martinek
Basaurin izandako bizi-tza eta egun egoera errepasatuko du
hitzaldiak.
Los Coronas :: Artxiboa
-
# 006 GEURIA MARTXOA 20154 HERRIAK
2013. urtean Izaskun Landaidak Ugaoko alkatetza uztea erabaki
zuen Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari izateko proposamena
jaso zuenean. Bere bizitzako erronka-rik garrantzitsuenetarikoa
izan zela adierazi dio Geuriari, nire ibilbide pertsonalean eta
profesionalean be-netan beharrezkoa eta sinisten du-dan lana
delako. Bide erraza ez zela izango jakin arren, oso pozik onartu
zuen Emakundeko zuzendari izateko erronka.
Emakundeko zuzendaria zarenetik bi urte igaro dira. Hasierako
erron-kak gainditu dituzula uste al duzu?Lan egiteko giro aproposa
dagoela uste dut, hori erronka nagusieneta-ko bat zelakoan nago
eta, beraz, bi urte hauetan aurreratutako eta lortu-takoaren ispilu
dela uste dut. Eman-dako aurrerapausoak denon lanari, inplikazioari
eta konpromisoari es-ker eman direla azpimarratu nahiko nuke,
atzetik askoren lana dagoelako.
Hala ere, administrazio publikoek eta gizarteak lan handia egin
behar dute.Genero ikuspegia plan guztietan txertatzen jarraitu
behar dugu. Go-
bernuarekin, Foru Aldundiarekin eta Udalekin lan egiten dugu
euren pro-grama guztietan eta euren politika guztietan emakumeak
eta gizonak kontuan izan ditzaten eta berdin-tasuna susta dezaten.
Horretarako Emakundek neurri eta plan batzuk diseinatzen ditu, hala
nola, Legegin-tzaldi bakoitzeko Berdintasun plana, baita legeak
ere, eta langileen pres-takuntza bultzatzen du berdintasu-naren
kontzientzia handiagoa izan dezaten.
Berdintasun Legeak 10 urte bete ditu aurten. Urte horien guztien
inguruan zer hausnarketa egiten duzu? Azken hamar urteetan Legeari
esker eta erakunde, elkarte, entitate eta pertsona askoren lanari
esker, gizar-te honek pauso sendoak eman ditu berdintasunerantz.
Ibilbide honetan askoren lana eta konpromisoa azale-ratu da eta
uste dut hori dela bidea, bakoitzak bere esparrutik eta duen
erantzukizunagatik pausoak ema-ten jarraitzea, argi baitago ez
garela oraindik helmugara heldu.
Berdintasun Planaren ardatz nagu-sia balioen aldaketa bultzatzea
da.Argi daukagu balioak aldatu ezean ezin dela gizartea eraldatu.
Eta hori izaten da lanik zailena, balioak alda-tzearena. Izan ere,
sinesmen horiek
Teknologia berrien bidez, bikotekideak neska kontrolatu nahi du,
une oro galdetuz non dagoen
rrik ez ikusteak eta ez sentitzeak, eta berdintasuna lortuta
dagoela pentsa-tzeak, arlo honetan lan egiteko beha-rra ez onartzea
dakar.
Izaskun Landaida | Emakundeko zuzendaria
txikitatik ikasi ditugu eta oso zaila izaten da ikasitakoa alde
batera uz-tea. Horregatik uste dugu dela hain inportantea
txikitatik hastea neska mutilei eredu berdinzaleak erakus-ten, ez
eskolan bakarrik, baita fami-lian eta komunikabideen aldetik ere.
Berdintasun Planak administrazioen politiketan berdintasuna
hobetze-ko neurriak hartzen ditu, antolaketa sozial erantzunkidea
garatzeko eta emakumeen aurkako indarkeria de-sagerrarazteko.
Bi generoen artean berdintasun hi-tzak ba al du zerikusirik gaur
egun?Emakumeek orain dela hogei urte baino eskubide gehiago
dituzte-la uste dut. Jendeak gaur egun ez ditu onartzen orain dela
hogei urte onartzen zituen diskriminazio ba-tzuk. Dena den,
oraindik asko dago egiteko. Gazteen artean, adibidez, errespetuzko
harremanak sustatzen jarraitu behar dugu, ikusi baitugu bikoteetan
zenbait kontrol jarrera onartzen dituztela gazte batzuek, eta
jarraitu behar dugu alor guztietan lan egiten. Ikusten ari garenez,
kasu as-kotan teknologia berrien bitartez bi-kotekideak neska
kontrolatu nahi du, une oro galdetuz non dagoen, nore-kin eta abar.
Desberdintasunak han-diak dira oraindik. Eta arazo larri bat dugu
berdintasun itsuarekin: ber-dintasunaren aldeko lanaren beha-
LANPOSTUEN BEREIZKETA
BERTIKALAK ETA HORIZONTALAK ZENBAIT KARGU KONKRETUTARA
BIDERATZEN DU
EMAKUMEA
BALIOAK ALDATU EZEAN, EZINGO
DUGU GIZARTEA ERALDATU
MAIDER IBAEZ Ugao
Izaskun Landaidarekin izan ginen Ugaon, bere jaioterrian ::
Geuria
Enplegu-soldatari dagokionez, emakumeek gizonek baino %26
gu-txiago irabazten dute.Egun, emakume eta gizonen arteko soldata
ezberdintasuna 7.000 euro ingurukoa da EAEn. Lanpostuen be-reizketa
bertikal eta horizontalak zenbait lanpostu konkretutara bi-deratzen
du emakumea edo lidergo postuetara heltzea eragozten dio. Gainera,
kontuan izan behar da asko-tan emakumeak malgutasun handia-goko
lanpostuak aukeratzen dituela, lanean eta familian dituen
eginbeha-rrak orekatu ahal izateko, eta horrek zereginen bereizketa
hori indartzen duela. EAEn zatikako kontratua duten lanpostuen
%85,3 emakumeek be-tetzen dituzte.
Administrazio publikoan emaku-meen presentzia handitu dela
esan-go al zenuke?Bai, eta gainera handitzen doa, bai-na uste dut
emakumeok genero ikuspegia barneratuta izateko lan egin behar
dugula. Politikariak garen emakumeok gai hauez hausnartze-ko,
estrategiak bilatzeko gure ahal-duntzeak garatu behar ditugu. Eta
normalean prozesu hauetan gure au-rreko emakumeen lana aitortzeko
au-kera izateaz aparte, genero ikuspegia txertatuta izateak, gure
atzetik dato-zen emakume gazteei bidea erraztea suposatu ahal duen
aldetik.
-
# 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 5
E raikin guztiek behar dituzte tente manten-tzeko lau pilare
tinko, teilatu iragazgaitza, pareta sen-doak Basauriko Emakumeon
etxeko zimenduek emakume izen propioak eta abizen feministak
dituzte. Polixene Trabudua, Dolo-res Ibarruri, Pepita Nuez edota
Elbira Zipitria dira gure etxeko ge-letako lanaren lekuko.
Ahaldun-tze-prozesuetatik haratago daude gure artean ernaldutako
siner-giak: ikaste prozesu komunak, el-karren arteko errespetua eta
bata bestenganako zaintza.
Historikoki aldarrikatutako gure gune hau bihurtu da suton-do,
aterpe, eskola eta gure ake-larretarako plaza. Hiru urte
Ma-rieneako ateak zabaldu zirenetik eta hamarkada pare bat igaro da
proiektu horrekin amesten hasi ginenetik. Ezinezkoa zirudien hura
egia bihurtu dugu denon ar-tean. Euskal Herriko mugimendu
feministak, baita munduko edo-zein zirrikitutatik gerturatutako
bisitariek ere, inbidiaz begiratzen gaituzte. Gure etxeak horrela
ja-rrai dezan behar zaituztegu.
Martxoa iritsi da. Egutegian zortzia morez tindatzearekin
ba-tera, berdintasunaren alarma guz-tiak pizten dira: egunkarietako
estatistiketan, Teleberriko isto-rioetan, eskoletako
egunerokota-sunean, kalean denak dira al-darrikapenak. Primeran!
Igandean aldarrikatutako dugun hori izan dadila eguneroko
xedea!
Guk nahi dugun bidean bes-te batzuek jarritako harriekin topo
eta estropu egin dugu, api-ka, mina ere hartu dugu; baina zorionez,
altxatzen ere badakigu. Heteropatriarkatua elikatzen du-ten horiek
bestelako karraju ba-tzuetatik eraman nahi gaituzte: bazterretara,
prekaritatera, gure gorputza kontrolatzera, gure bizi-tzak
maneiatzera... Ez diegu utzi behar, ez!
Zapalkuntza hauei guztiei au-rre egiteko beharrezkoak dira
emakumeon etxeak. Anitzak izan arren, elkarrekin eta guztion
ar-tean, lortuko dugu.
Euskal Herria feminismotik eraikiko dugu. Marienean egune-ro da
martxoak 8! Zaretela ongi etorriak!
ONDO ETORRI MARIENEARA
BIKI POZOMARIENEA ELKARTEA
BASAURI
Martxoaren 8a Emakume Langilea-ren Nazioarteko Eguna da. Hala
ere, Hego Uribeko herriek hainbat eki-taldi egiten dituzte urtean
zehar ge-nero berdintasunaren alde egiteko. Horren adibide,
hilabete honetan zehar Basaurik, Galdakaok, Arrigo-rriagak eta
Etxebarrik prestatutako egitaraua dugu.
Marienea da Basaurin jarduerak egiteaz arduratzen den Emakumeen
Etxea, Udalaren Berdintasun saila-ren laguntzarekin. Basauriko
elkarte feministen eta emakumeen elkar-teen elkargunea izanik,
urtean zehar hainbat programa, plan eta proiektu sustatzen ditu,
baita tailerrak, ikas-taroak eta mintegiak ere. Martxoan
MAIDER IBAEZ Basauri
Marieneak egindako kalejira Nagusia kaletik barrena ::
Marienea
Martxoak 8, Emakumearen Eguna 365 egunetan ospatzeko
erakusleihoa
Hego Uribek lanean darrai genero berdintasunaren alde eta horren
isla dira urtean zehar, eta ez martxoan bakarrik, antolatzen diren
jarduera ezberdinak
martxoak 519:00 Emakumeek Mundu Mar-txaren manifestuaren
irakurketaTxalaparta ikuskizuna eta luntxa20:00 Uluka taldearen
kontzer-tua. Doan
martxoak 710:00 Emakumeen Mundu Mar-txaren murala
margotzeaBasauriko emakumeok mundu martxarekin bat
martxoak 811:00 Bilboko manifestaziora irteeraArizgoiti plazatik
Arriaga plazara13:00 Manifestazioa Arriaga plazatik
GALDAKAOmartxoak 517:15 Sor-prendidas antzezla-na Torrezabal
Kultur EtxeanLuntxa eta dantzaldia Gandasegi-ko arkupeetan
martxoak 621:00 Una casa de muecas antzerkia Torrezabalen
martxoak 9 - 1311:00-13:00 eta 17:30-20:30 Irudimenaren indarra
erakus-keta
martxoak 1019:00 Los fenomenos zinema Torrezabalen
martxoak 1117:15 Sor-prendidas antzezla-na Unkina-Meatzetako
eskoletanLuntxa eta dantzaldia
martxoak 1218:30 La sabiduria de nuestras curanderas
hitzaldiaTorrezabal Kultur Etxean
martxoak 1317:15 Sor-prendidas antzezla-na AperribainLuntxa eta
dantzaldia
martxoak 1719:00 Agosto zinema Torreza-balen
ARRIGORRIAGA
martxoak 613:00 Meza Andre Maria Madale-na elizan14:30 Herri
Bazkaria Untzigain jatetxean
martxoak 718:00 Berdintasun Rallya Gazte-gunean
martxoak 16RA ARTESexu esplotazioa argazki era-kusketa Mugarik
Gabeko Medi-kuak-en eskutikUdaletxeko erakusketa gelan18:00-20:00
Astelehenetik la-runbatera12:00-14:00 Igandetan
martxoak 9 ETA 1618:30-20:00 Ariketa abdonimal hipopresiboak
egiteko ikastaroaAbusuko Kultur EtxeanIkastaroaren helburu nagusia
da emakumeek pelbis-zoruko muskuluak indartzea, erditzeak,
menopausiak edo adinak eragin dien narriadurari aurre egiteko.
Bestetik, nork bere buruarenga-nako konfiantza sendotu nahi du
ikastaroak, hainbat egoera dese-roso saihesteko helburuz: gernua
galtzea, maskuria jaustea edo sexu-disfuntzioak agertzea.
martxoak 1319:30 Ultreia antzerkia Abusu-ko Zentro
KulturaleanArrigorriagako Hamaika emaku-me taldearen eskutik
ETXEBARRImartxoak 619:00 Ikaskuntzako desfilea Kultur Etxean
martxoak 708:30 Enkarterrietara txangoa: Arenatzarte parkea, El
Pobal burdinola eta Meatzari museoa. Bazkaria La Arboledan.
martxoak 8Zinema-zikloa Tarrastan
martxoak 16 ETA 17Genero indarkeriaren aurkako prebentzio
ikastaroaEtxebarriko Institutuan
zehar Ondarruko emakume artisten erakusketa bisitatzeko aukera
izan-go da, baita emakume asmatzaileen erakusketa ibiltaria herriko
eskole-tan ere.
Galdakaoko Berdintasun arloak Emakumeak zinemagintzan zi-
kloa eta hainbat antzezlan antolatu ditu herriko emakumeen
taldeekin elkarlanean. Erabide elkarteak ere erakusketak eta
hitzaldiak presta-tu ditu.
Arrigorriagako Udalak eta Ma-dalen eta Sial elkarteek askotariko
elementuez osatutako egitaraua prestatu dute, bai erdigunerako bai
Abusurako.
Etxebarriko Udalak bat egiten du helburu hauekin eta horren
era-kusle dugu Gazteria Zerbitzuarekin elkarlanean osatutako
Emaku-mearen Astea 2015. Martxoaren 8ra arte genero berdintasunaren
gainean kontzientzia hartzea izango da helburu nagusia,
etxe-barritarren parte hartzea bultzatuz.
Martxoaren 8ko argazkiak bidali nahi badituzu
[email protected]
Martxoaren 8ko argazki bildumageuria.eus
-
# 006 GEURIA MARTXOA 20156 HERRIAK
Ganorabako komiki lehiaketak 2.250 euro banatuko ditu
BASAURI. Ganorabako 2015 Komiki Lehiaketan parte har-tzeko
deialdia zabaldu du Ba-sauriko Udal Kultur Etxeak. Nazioarte
mailara hedatzen den lehiaketa da honakoa eta beraz, edonork parte
har de-zake, mugarik gabe, bakarka ala gidoilaria eta marrazkilaria
biak batera, dio Hilario Mozo arduradunak. Lanak aurkezteko epea
martxoaren 27an bukatu-ko da eta posta bidez edo eskuz Pozokoetxeko
Kultur Etxean entregatu behar dira. Orain-dik oso lan gutxi heldu
zaizki-gu, baina jende gehienak azken egunera arte itxaroten du
lanak bidaltzeko, dio Mozok.
Bost sari banatuko dira Ba-sauri Komik lehiaketako irabaz-leen
artean. Lehenengo saria 900 euroko izango da; bigarren sailkatuak
450 euro eskuratuko ditu eta hirugarrenak, 300 euro. Gainera, bi
akzesit ere izango dira: Saririk gabeko euskaraz-ko autorearentzat
300 euro eta Saririk gabeko Basauriko auto-rerik onenarentzat beste
300 euro.
2014AN 104 KOMIKI 2014ko edizioan 104 lan aur-keztu ziren
lehiaketara: 26 Biz-kaitik, 11 EAEko gainontzeko lurraldeetatik, 64
Espainiatik eta 3 Ameriketatik. Antolatzai-leek emakumeen parte
hartzea (24 lan) eta euskarazko lanen presentzia (15) nabarmendu
zuten. Javier Gamboa kazeta-ri eta umorista grafikoa, Asier Sanz
ilustratzaile eta umorista grafikoa eta Raul Sastre itzul-tzailea
izan ziren epaimahaia osatu zutenek. Hilario Mozoren esanetan,
partaidetza dezen-te igo da aurreko urteetan eta azken bietanjaso
dugun komiki kopurua ehundik gorakoak da.
Bestalde, aurten ere Komi-ki Azoka egingo dutela baiez-tatu du
Hilario Mozok, zehazki, apirilaren 26an Pozokoetxe-ko Kultur
Etxean. Egun, bertan eskainiko dituzten hitzaldiak, ikastaroak eta
azoka bera lotze-ko lanetan dihardute.
Tokian tokiko musika taldeen jaial-diaren bigarren edizioa
antolatu du Zirt Zart gazte bulegoak Basauriko Udalaren Gazteria
zerbitzuaren bi-tartez. Festibas jaialdia maiatzaren 16an ospatuko
da Bentako plazan eta Basauriko musika taldeak eta Basozelaiko
Gizarte Etxeko entse-gu gelen erabiltzaileak ezagutaraz-tea da
helburua. 2014an kontzertu aretoa bete egin zen. Finean, herri-ko
musika taldeak dira protagonis-tak eta bertako jendea etortzen da,
dio Jon Martin Zirt Zart bulegoko kideak. Guztira hiru entsegu gela
daude Gizarte Etxean eta iaz 100 musika taldek baino gehiagok
era-bili dituzte.
2014an Basozelaiko Gizarte Etxean izan ziren kontzertuak, baina
aurten Bentako plazara eramango dituzte: Gizarte Etxean kontzertuak
eskaintzea handicap bat da. Asko-tan jendeari kosta egiten zaio
Baso-zelairaino etortzea. Hori dela eta, kontzertuak kalera
ateratzea pro-posatu zioten Udalari: Maiatzaren 16an Bentako Jaiak
izango direla kontutan hartuta eta herriko erdi-gunea izanik,
bertan egitea erabaki dugu.
Inskribatuko diren musika tal-deetatik zortzik izango dute
aukera
maiatzaren 16an 22:00etatik aurre-ra Bentako plazan zuzenean
jotzeko. Aurreko urtean hainbat musika tal-dek eman zuten izena
Festibaseko lehenengo edizioan parte hartzeko, baina guk finkatzen
dugu muga 8 taldetan, dio Martinek. Hala ere, ar-duradunek eurek
erabaki dezakete kopuru hori aldatzea. Jon Martinen esanetan,
euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna dute eta tal-dekideen
adina ere aintzat hartzen dugu, gazteenetatik hasita.
Festibas jaialdian parte hartze-ko Zirt Zart bulegoan edo
Basozelai-ko Gaztegunean eskuragarri dagoen inskripzio orria bete
behar dute interesatuek, eta bertan entregatu martxoaren 29a baino
lehen. Posta
Basozelaitik Bentako plazara ekarriko dugu Festibas, San Isidro
jaietan
Jon Martin | Basauriko Zirt Zart Gazte Bulegoa
bidez eta [email protected] hel-bide elektronikoz ere bidal
daiteke izen-ematea. Inskripzio orriarekin batera musika taldearen
deskriba-pena eta partaide baten NAN zen-bakia edo errolda
ziurtagiriaren fo-tokopia ere bidali behar dira, baldin eta 2013.
urteaz geroztik taldeak ez badu entsegu gelarik erabili.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAKTaldekideren bat Basaurin errolda-tua
egotea edo azken hiru urteetan (2013tik 2015era bitarteko epean),
noizbait, Basozelai Gizarte Etxean dauden entsegu gelen
erabiltzaile izatea. Era berean, parte hartzaileek 16 urtetik
gorakoak izan behar dute.
Eskubi ezker, Jon Martin (Zirt Zart), Julen Armas (The Weapons)
eta Etorne Lexartza zinegotzia :: Geuria
Maiatzaren 9an izango da Rockein! lehiaketaren finala Social
Antzokian
Hego Uribeko Rockein! musika lehiaketaren finala maiatzaren 9an
izango da Social Antzokian. Bertan sei taldek joko dute zuzenean.
Ho-rien artean erabakiko da zein den 2015eko Rockein! txapelkearen
ira-bazlea, baita Hego Uribe eskualde-ko talderik onena ere.
Hilaren 22ra arte egongo da ire-kita parte hartzeko epea. Azken
bi urteetan 200 taldek baino gehia-gok eman dute izena.
Txapelketaren lehen urtean Radiofunkens, ERO eta Kasernarat izan
ziren garaile; eta bi-garrenean, The Weapons, Highlights eta Larry
Bird. Rockein!en parte har-tzeko oinarriak basauri.net webgu-nean
eta Zirt Zart Gazte Bulegoan eskuragarri daude.
HEGO URIBE Erredakzioa
Festibas, Basauriko musika taldeak bultzatzeko jaialdia,
maiatzaren 16an ospatuko da n Parte hartu nahi duten musika taldeek
martxoaren 29a baino lehen bidali behar dute inskripzio orria Zirt
Zart bulegora n Zortzi talde aukeratuko dituzte Bentako plazan
zuzenean jotzeko
Neverend boskotea zuzenean iaz Basozelaiko Aretoan :: Zirt
Zart
Maider ibaez Basauri
-
Gaur egun ahoz aho dabilen gaia da hezkuntza sistemarena.
Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa -LOMCE
gaztela-niazko siglez edo Wert legea goi-tizenaz ezagunagoa- 2013.
urtean sartu zen indarrean Espainian. Or-dutik, Euskal Herrian
horren aurka-ko mugimenduak sortu dira.
Horren adibide da Hezkuntza Plataformen Topagunea. 2014ko
abenduaren 6an lan saioa antola-tu zuten Durangon. Ehun bat lagun
elkartu ziren bertan eta Basauri-ko Arizko Ikastolatik lau lagun
joan ziren: hiru irakasle eta ikasle ba-ten ama. Bertan argi ikusi
genuen ikastolan ere hasi behar genuela
Hezkuntza sistema propio baten aldeko mugimendua hasi da
BasaurinLOMCEri aurre egiteko eta gure hezkuntza eraikitzeko
proposamenak batzen eta hedatzen hasi dira Arizko Ikastolan
gaiaren inguruan gogoeta egiten eta jarrera adostua lantzen,
diote Ikastolako lantaldeko kideek. Pen-tsatu zuten mugimendu
horrek ez zuela soilik LOMCEri aurre egiteko izan behar: LOMCEri
aurre egin bai, baina zergatik, zertarako eta zer lor-tu nahi dugun
kontuan izan behar dugu, hau da, ez da legearen kontra egitea
bakarrik, baizik eta eraikitze prozesu bat zehaztea.
Lan saio horren ondoren, lau la-gunek lantaldea osatu zuten
Arizko Ikastolan zuzendariarekin batera, eta honakoa adostu zuten:
LOMCE-ren kontra gaude, LOMCE ez apli-katzeko konpromisoa landu
nahi dugu, Euskal Herriak bere hezkun-tza behar duela sinestuta
gaude eta horretan egin nahi dugu lan. 2015. urtearen hasieran
baieztapen ho-riek Eskola Kontseiluak onartu eta bere egin ditu.
Lantaldeko kideen iritziz, pauso hori oso garrantzitsua izan da.
Izan ere, guk aurreikusten dugun bide hau eskola komunitate
osoak onartu beharko luke eta es-kola komunitate osoa
ordezkatzen duen organoa Eskola Kontseilua da.
Eskola Kontseiluan aurkeztu baino lehen, Irakasleen Klaustroan
eta Guraso Elkartean aurkeztu zu-ten: Ekimenaren lanbidea txikitik
handira joan da: lehenengo lantal-deak osatu zuen plangintza,
ondo-ren irakasleei eta Guraso Elkarteari azaldu zitzaion, onartu
egin zuten eta orduan Eskola Kontseilura era-man genuen.
KALEAN HEDATUZBehin Eskola Kontseiluak onartuta, ekimena lau
haizeetara zabaltzen hasi dira. Alde batetik, agerraldia egin zuten
Agate Deuna egunean: Basauriko zahar-etxeetara egin zu-ten bisita
eta bidean, elurra lagun, LOMCEren kontrako bertso batzuk abestu
zituzten. Bestetik, LOMCE aplikatzeak ekarriko lituzkeen on-dorioen
berri eman diete ikasleei
Arizko Ikastolako irakasle, guraso eta ikasleak protestan ::
Geuria
MAIDER IBAEZ Basauri
# 006 GEURIA MARTXOA 2015 HERRIAK 7
600 ikaslek parte hartu dute Bidebieta Irratiaren Ahozkotasun
ikastaroetan
Auten, eskualdeko hainbat ikas-tetxek hartu dute parte Bidebieta
Irratiak antolatutako umeentzako irrati eta telebista ikastaroetan:
Basauriko Kareaga Goikoak, Baso-zelai-Gazteluk, Basauri
Koopera-tibak, Etxegaraik, Arizko ikastolak, Bizkotxaldek, Sofia
Taramonak, San Jose ikastetxeak, Urbi institutuak
eta Uribarri institutuak, Galdakao-ko Urreta ikastetxeak eta
Etxebarri-ko Kukullaga ikastolak. Guztira, 600 ikaslek egin dute
ikastaroa (Lehen Hezkuntzako 425 ikasle eta Biga-rren Hezkuntzako
125 ikasle) eta horietako zenbaitek Bidebieta Irra-tiko estudioetan
irratsaioa grabatu dute.
Helburu nagusia euskarazko ahozkotasuna lantzea eta ikasgelaz
kanpo euskararen erabilera bultza-tzea da, baita txikitatik
hizkuntza
ERREDAKZIOA Hego Uribe
gaitasunak sustatzea ere, hala nola, komunikatzeko ahalmena, lan
tal-dean aritzeko trebetasuna eta bat-batekotasuna.
2008. urtean hasi zituen ahoz-kotasuna lantzeko ikastaroak
Bide-bieta Irratiak. Dagoeneko zortziga-rren ikasturtean ari dira
lanean eta aurki bukatuko dituzte ikastaroak. Ondoren, irratian
(92.9 FM) eta in-terneten (bidebietairratia.com) bi-deoan ikusgai
izango dira ikasleek grabaturiko irratsaioak.
eta gurasoei , esaterako, ikas-gaiak garrantziaren arabera
mai-lakatuko liratezkeela eta euskara hirugarren mailan egongo
litza-tekeela, azken mailan, alegia.
Sinadurak bilduko dituzte ikasleen familietan eta Irakasle
Klaustroan. Helburua LOMCErik gabeko Arizko Ikastola lortzea da,
diote.
Guk egiten ditugun ekime-nak kopia litezke, hau da, ez da ezer
esklusiboa. Mugimendu hau beste leku askotan piztu da iaztik
hasita: Gasteizen, Ba-rakaldon edo Sestaon, besteak beste. Hego
Uribe eskualdeko eskolak ekimenera batzea da Arizko Ikastolaren
helburua. Gu Arizko Ikastolako lantaldea bes-terik ez gara eta
herri mailako plataforma bat lortzea da gure helburua. Horretarako,
beha-rrezkoa da zonalde edo herri ba-teko antolaketa egitea,
zehaztu dute.
2015. urtean, besteak beste, bi ekimen berri sortu dituzte
Arizko Ikastolan Guk geure hezkuntza programaren barruan: familien
jolas tailerra eta gurasoen an-tzerkigintza taldea.
Jolas tailerra Sortzen elkar-teari esker jarri dute martxan. Bi
talde osatu dituzte eta guztira sei saio egingo ditu talde
bakoi-tzak, ordu eta erdikoak. Hamaika helduk eta hamalau umek eman
dute izena: Haur Hezkuntzako ikasleak dira denak eta euska-ra da
tailerreko ardatz nagusia. Kantak, esamoldeak, esku-jo-lasak,
harrapaketa-jolasak, zotz egiteko formulak eta jolas ze-rrenda
zabala lantzen dituzte. Tailerra Guraso Elkarteak ordain-tzen
du.
Bestalde, gurasoen antzer-kigintza taldean zortzi lagunek parte
hartzen dute. Euskarabi-la Basauriko elkartearen bidez egiten dute,
eta astero ordu eta erdiz elkartzen dira ikasturte osoan zehar.
Kasu honetan gura-so bakoitzak bere diru ekarpena egiten du.
Ikastolaren helburua, alde batetik, guraso euskaldu-nen artean
euskararen erabilera sustatzea da eta, beste aldetik, prestatu
duten antzezlana ikas-turtearen amaieran ikasleen au-rrean
aurkeztea.
EGUNEROPAUSOAK EMATEN
2008/2009. ikasturtean Arizko Ikastolan :: Bidebieta Irratia
-
Musika eta Basauri lotzen ditugu-nean Irantzu Chaurrondo
datorki-gu burura. Izan ere, azken urteotan erritmoz bete ditu
Basauriko Jaiak Eskarabilleraren omenezko abestia-rekin eta,
gainera, euskara bultzatze-ko Bagara abestiaren abeslaria da.
Musika zainetan eraman du bizitza osoan, baina ez zen bere
gaitasu-naz ohartu nerabea izan arte. Orain, geldiezin dabil
basauriarra, Honat Trikicore taldearekin batera
kontzer-tuz-kontzertuz, eta beti proiektu be-rrien bila.
Irantzu Ariz auzoan bizi izan da beti, Etxegarai ikastetxean eta
Urbi institutuan ikasi eta, ondoren, eus-kal filologiako
goi-mailako ikasketak egin zituen Gasteizen. Irakaslea da orain,
betiere, abesteko grinari aurre egiten. Hori bai, ez ditu inoiz
familia, lagunak, bikotea eta Bizi eta Golfo izeneko bere txakur
maiteak bazter-tzen.
Noiz izan zenuen musikarekin lehen kontaktua?15 urte nituenean
eta halabeharrez. Lagun baten etxean musika entzu-ten ari ginen,
eta orduan, nahigabe, abesten hasi nintzen. Bere ama eto-rri, ahots
polita nuela esan, Basauri Koral Elkartean abesten zuela konta-tu
eta abesbatzan sartzeko proba bat egitea proposatu zidan. Egia
esan,
hasieran ideia baztertu egin nuen, lo-tsa zela eta, baina egun
batzuen os-tean, lagunaren amari deitu eta saia-tu nintzen. Ia
zazpi urte eman nituen abesbatzan eta han ikasi eta bizi izan nuen
esperientziari esker, lotsa gal-du, eta familia eta lagunen aurrean
bakarrik abestera ausartu nintzen.
Basauriko abesbatzak eta Honat erromeria taldeak musika
ezberdi-na lantzen dute. Nola egin zenuen salto batetik
bestera?Abesbatzan nire musikarekiko gri-na handitu egin zen, eta,
bat-ba-tean, bestelako aukerak izan nituen. Lehenengo country
erritmoko talde batean aritu nintzen; nire burua ho-beto ezagutzeko
balio izan zidan. Ondoren, erromeria talde batean saiatu nintzen;
bi urtez egon nintzen haiekin eta esperientzia handitze-ko egundoko
aukera izan zen. Az-kenean, trikitilari baten izena eman zidaten,
talde bat osatzeko abeslari baten bila ari zirela. Proba egin nuen,
eta hasieratik elkar-ulertze handia izan genuen. Ez nuen pentsatu
ere egin, oso erraza izan zen haiekin bat egitea eta orain, lagun
minak gara.
Gogoratzen duzu Honat taldearekin eman zenuen lehen
kontzertua?Bai, eta ahazteko modukoa da. Ez dut esango non izan zen
baina bai, esperientzia falta genuela konturatu ginela:
urduritasuna, kontzentrazio gutxi, etab. Zorionez, orain, hobetu
egin dugu eta kontzertu onak ema-ten ditugula esan dezaket.
Azaldu Honat ezagutzen ez duenari zer motatako kontzertuak
ematen
Marieneari abestuko nioke, emakumeen alde egiten duten lana
goraipatzeko
zara. Zer suposatzen du horrek zu-retzat?Harro sentitzekoa da,
oso esperien-tzia politak dira biak, baina orain-dik ez naiz ohitu.
Bagara abestia, ikastetxeetan jartzen dute askotan, adibidez, umeak
eskolara heltzen direnean. Hori bai, oso pozik nago egin dugun
lanagatik, behintzat, nire ekarpentxoa egin dut Basauriren
alde.
Noren artean zara ezagunago, hel-duen ala umeen artean? Umeen
artean, dudarik gabe. Ba-saurin be bagara ekimerako Baga-ra
abestiaren bideoklipa grabatzeko, hiru ikastetxetara joan nintzen
eda-lontzien jolasa egiteko eta abesteko. Ordutik hona, kalean
agurtzen naute.
Basauriko nori edo zeri gehiago abestuko zenioke? Marieneari
abestuko nioke, emaku-meen alde egiten duten lana gorai-patzeko.
Elkartea hobeto ezagutzeko gogoa daukat, eta agian, nire hurren-go
musika-proiektua izan daiteke. Ekintza interesgarriak egiten
dituzte: erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak, etab. Gainera,
homosexualitateari lekua egin diote eta dakidanez, ema-kume askori
lagundu diete.
Bideoklip bat grabatu beharko ba-zenu, Basauriko zein txokoetan
egingo zenuke? Bentako plazan, Los Burros zonal-dean, Campo de
tiron, San Faus-toetako lonjetan,... Gure herriko leku
esanguratsuenetan. Agian, Soloarte parkera ere joango nintzateke
nire txakurrekin, asko maite ditut eta.
Irantzu Chaurrondo | Abeslaria Honat Trikicore taldean
dituzuenEuskal erromeria taldea gara, ber-tsioak egiten ditugu,
eta deneta-rik jotzeko gai gara: Txanpon baten truke abesti
ezagunarekin hasi eta Guns and Roses taldearen beste batekin amai
dezakegu. Oso kae-roak gara kontzertuetan askotan, gure
gitarra-jotzailea oso rockeroa delako. Hori bai, euskal dantzak ez
ditugu ahazten, eta publikoaren ara-bera eta momentuko eskakizunak
kontutan izanda moldatzen ditugu kontzertuak.
Zenbaitek Honat Trikicore taldea dela dio. Zergatik?Izen horrek
badu bere historia. Ha-sieran Honat taldea ginen soilik, bai-na
gure soinu-teknikari batek esan zigun hardcore motatako taldeak
dauden moduan, guk trikitixa dugu-nez, trikicore motakoak ginela.
Ho-rregatik aldatu genuen izena.
Azkenaldian, eszenatokiari beldu-rra diotela esan dute abeslari
fama-tu batzuek. Ulertzen al duzu senti-pen hori? Beldurra baino
gehiago, estresa dela esango nuke. Lotsa eta beldurra be-zalako
sentimenduak hasieran izatea normala da baina gainditzen dira. Nire
ustez, abeslari famatuek presio handia jasaten dute askotan eta
az-kenean, gorputzak gelditzeko eska-tzen die. Horregatik, agian,
ez dituzte kontzertuak hain eroso ematen.
Eskarabileraren omenezko abestia egin zuen Honat Trikicore
taldeak. Gainera, Bagara Basaurin euskara bultzatzeko abestiaren
abeslaria
# 006 GEURIA MARTXOA 20158 HERRIAK
Honat Taldea erromeriaren ostean, Irantzu, erdian, bost mutil
musikariak inguratuta :: Artxiboa
Irantzu Chaurrondo Basauriko Koralan hasi zen abesten, eta
orain, herriz herri dabil kontzertuak ematen Honat Trikicore
taldearekin n Musika erabili du Basauriren alde egiteko eta,
horregatik, gero eta ezagunagoa da herrian, batez ere, umeen
artean
ENERIZ URRUTXURTU Basauri
Amaren izena jarri zio-ten. Gabonetan ai-tak aitaginarreben
mahaian urtero errepikatu legez zure ama baino emakume
ke-mentsuagorik ez dago munduan eta. Emozionalki ondo hezia eta
indartsua da Elena. Sekula ito ez duten koherenteki eraikitako
hamaika kontraesanetan igerian bizi da. Orain, ipurdia hotz eta
hankak ditu zabalik. Aurrenekoz, bere barnean igerian ari dena ito
nahi du. 35 urteko ikasketa pro-zesua bizi izanak, erabakia
kolo-kan jarri du: Nire edo gurea da momentua?.
Hamar urtez bidaide duen Imanol maite du; laguna, konpli-ze
pasionatua, familia. Nagore ere maite du. Zenbait ostiraletan
elka-rrekin afaltzen dutenean dituzten elkarrizketak. Gauak bat
egiten dituenean. Larunbat arratsaldean Imanolekin etxera bueltatu,
eta sentitzen duen pieza guztien aho-katzea maite du baita ere.
Haus-narketa saio luzeak, lanaldiak, borrokak, sareak, harremanak.
In-tentsitatea frekuentzia berdinean mantenduko du. Isiluneak ez du
etenik izango, momentuan aho itxita dagoen bezala. Lo.
Amak jakin zuenetik zalapar-ta eragin zuen etxean: Ez diot zure
aitari esango, guk konpon-duko dugu. Hogei urte zituen, idazkaritza
ikasketak amaitu berri eta hartutako erabaki bat. Telefo-no dei
batekin egin zuen amak hitzordua eta herriko aldapetan barrena
bidali alaba. Atso batek zabaldu zizkion atea eta hankak. Gomak,
gazak, metalezko tresnak eta plastikoa ipurdi azpian. Han-kak itxi
zituen. Indarra egin zuten; batak zabaltzeko, besteak ixteko.
Karrerako azkenengo urtean zegoen Javi. 80ko hamarkada-ko
krisiaren zartakoak elkarre-kin hartuko zituzten; borrokarik gabe,
bizitzak ez du fruitu gozorik eskaintzen.
Etxeko giltzak sarreran askatu eta bere gelan sartu zen. Javi
por-talean zain. Lau jertse eta bi pra-kekin betetako poltsaren
itxie-rarekin batera agertu zen ama. Atearen atalasean jarrita; oin
bat familia argazkiz betetako korrido-rean, bestea etorkizunaren
hazia gordetzen zuen gelan.
- Konpondu duzu, Elena? - Bai.
GU(RE)AMA(K)
LEIRE PALACIOSKAZETARIA
-
# 006 GEURIA MARTXOA 2015 IRITZIA 9
Azken hilabeteotan euska-raren normalizazioari eta
hizkuntza-politikei eragi-ten dien esku-hartze desberdinak ezagutu
ditugu. Ez da gai berria, baina azken aldian nahikoa modu agerikoan
gertatzen ari dela esan dezakegu. Frantziako Gobernuko or-dezkari
Patrick Dallennes eta Espai-niako Gobernuak EAEn duen ordez-kari
Carlos Urkixo gelditu gabe ari dira euskaraz bizitzeko nahia
egikaritzeko hainbat administra-zio hartzen ari diren urratsak
zapuzteko. Nafarroako kasuan ere, Nafarroako Go-bernuaren bitartez
Baztanen izan dugu adibidea.
Carlos Urkixo orain dela hilabe-te batzuk hasi zen zenbait
udalen zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka-ko neurriak hartzen.
Aldi berean, Patrick Dallennes-ek Hen-daiako ikastola laguntzeko
Herriko Etxeak hartutako erabakiaren kon-tra egin zuen lehenik, eta
ondoren, Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial izendatu izana
salatu. Bada, azken egunotan eraso berriak egin dituzte bi
estatuek. Orain dela egun batzuk Paueko Administrazio Auzi-tegiak
atzera bota du Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofizial
izen-datzeko erabakia. Urkixok, bere al-detik, UEMAn dauden 15
udalen aurkako helegiteak jarri ditu estatu espainiarreko gobernu
ordezkari-tzara aktak euskaraz bidaltzeagatik. Eta Gipuzkoako Foru
Aldundiaren euskara plana ere auzitara eraman
Gero eta gehiago dira familian denbora gu-txiegi ematen dugula
ondorioztatzen duten ikerketak. Jostailuen Federazioak burutu-takoa
izan da azken horietako bat, eta, ondorioen arabera, gaur egungo
umeek eguneko orduen %10 baino gutxiago ematen dute familia
harreman zuzene-tan. Komunikazioan asko galdu dela dioskue adituek,
eta horrek kolokan jar ditzakela familiarte-ko lotura afektiboak,
izan ere, el-kar-ulermenerako ezinbestekoa da elkar-ezagutza, eta
horretara-ko, jakina, elkarrekin orduak ema-tea, onena. Ikerketa
horietako asko emakumea lanera hasi izana jartzen dute abiapuntu,
izan ere, bera izan da duela gutxira arte gaur egun haurtzaindegiek
-ba-tik bat- egiten duten zaintza-lana egin izan duena.
Azken hamarkadetan Fami-lia psikologia eta Neurologiaren
ikerkuntzan izan den aurrerape-nari esker, gaur egun badakigu
haurren emozioak modu egokian kudeatzeak eragin zuzena dauka-la
bere garapen afektibo, psikolo-giko, sozial eta kognitiboan, batez
ere lehen 2-3 urteetan. Badakigu, halaber, denbora tarte horretan
familiak izan behar duela erre-ferente indartsuena, presenteen egon
behar duena, egitura horrek ase ditzakelako ondoen umearen
segurtasun eta autoestimu beha-rrizanak, eta horrek eragin zuzena
izango baitu ume horrek heldua-roan izango duen jokabidean.
Aipatu ikerketen arabera, hala ere, gaur egungo jaioberri askok,
familiarekin baino ordu gehiago ematen ditu zaintza zentroetan, eta
zenbait adituren arabera ez debalde, haurtzaindegiek zain-tza-lana
era egokian betetzen badute ere, ezinezkoa baitzaie eta ume
bakoitzari adin horretan ezinbesteko duen arreta afekti-boa
eskaintzea (besoetan hartu, kontaktu fisiko etengabea, arreta
esklusiboa, estres maila baxua...).
Emakumeak etxera itzuli behar al du, orduan, haurraren
lehen urte bi horietan? Ez, berez. Ez, berak nahi ez baldin
badu, si-kiera. Barregarri deritzot haurrak familian haztea eta
emakumeak lan egitea bateraezinak direla esa-teari, eta iraingarri,
lehen urtean haurtzaindegiak beste erreme-diorik ez dagoenean
erabili behar direla uste dugunoi emakumea lanera joatearen kontra
gaudela argudiatzeari. Umeak familia gi-roa behar du lehen bi
urteetan, eta bere garapen maila bakoitzari dagozkionak bermatuko
dizkio-ten hurbileko erreferenteak, bai-na horrek ez du esan nahi
beti eta nahitaez erreferente hori ama izan behar duenik.
Haurtzaindegiak eta 0-2 urteko haurren eskolara-tzea ez dira
emakumearen lanera-ko eskubidea bermatzeko aukera bakarra; ez eta
onena ere, azaldu dugun bezala, epe luzerako inber-tsio soziala
kontuan hartzen bada.
Zergatik bideratzen da hemen kontziliaziorako
diru-inbertsioa-ren zatirik handiena kanpo-zer-bitzuak
finantziatzera, familian inbertitzea epe luzera errentaga-rriagoa
dela argi badago? Zergatik dago hainbesteko aldea zaintza
zentroetara eta eszedentzietara edo etxeko langileak kontratzera
bideratzen den zenbatekoaren ar-tean? Europako herrialde batzue-tan
diru-inbertsiorik handiena lehen urte bietan guraso biek
kon-partitu dezaketen eszedentziara bideratzen da, eta, ostean,
haur-tzandegiak bezain erabiliak diren haur-etxeetara (haurra duen
amak beste 2 edo 3 hartu ahal ditu bere etxean, gobernuak
ordainduko dion lansariaren truke, eta lanera joan behar duten
gurasoak etxe horietan utzi ahal dituzte umeak, eta zaintza familia
giroan izango dela ziurtatu). Haur zaintzaileak kontratatzeko
diru-laguntza ere hemen baino askoz handiagoa da. Haurtzandegi
zerbitzua aukera guztietatik bat baino ez da herrial-de hauetan,
eta ez da erabiliena, han ere emakume asko lanera doan arren.
Horiek horrela, argi dago lane-rako eskubideak ez dituela zertan
kolokan jarri umearen garapen egokia eta familia egitura.
Batera-garriak dira biak, gauzak ondo egi-ten badira, eta ondo
egindakoak ere badira gure inguruan. Oso in-teresgarria iruditu
zait zentzu ho-netan Eusko Jaurlaritzak Haur-Ka-biak martxan
jartzeko egin duen saiakera, momentuz erabilera anekdotikoa baino
ez bada ere, izan ere, gaur egungo zaintza ezintasunari aurre
egiteko kon-ponbide bakarra 0-2 urteko haur guztien eskolaratze
automatikoa bada, nago epe luzera larrutik or-dainduko
dugulakoan.
NORK ZAINDU BEHAR DITU GURE TXIKIAK?
du. Nafarroako gobernuak, berriz, Baztango euskara planari
helegitea jarri dio.
Erantzule nagusiak horiek ba-dira ere, erantzukizuna partekatua
da. Herri honetan ardura politikoa duten guztiek dute afera honetan
erantzukizun maila bat.
Kasu hauek agerian uzten dute gaur gaurkoz euskaldunoi ukatu
egi-
ten zaigula guk nahi eta behar dugun hizkuntza-politika egiteko
eskubidea.
Egoera ho-nen aurrean, he-legiteak jaso di-tuzten udaletako
arduradunek eu-ren jarrera argi azaldu dute eta hartutako eraba-kia
irmotasunez defendatu dute, aurrera jarraitze-ko determina-zioa
erakutsiz. Ez dute euren erabakian atze-ra egingo. Oz-
topoak oztopo, euskaraz bizitzeko erabakiari eutsi diote.
Arduradun politiko hauek hartu duten erabakia txalogarria da
Ba-sauriko euskalgintzan aritzen gare-non iritzian. Hain zuzen ere,
otsai-laren 28an Donostian Kontseiluak deitu zuen
mobilizazioarekin, gure hizkuntza-politikak gauzatzen uz-ten ez
diguten guztien jarrera sa-latzearekin batera, aurrera egiteko
erabakia hartu duten horien jarrera txalotu eta eskertu genuen. Eta
gai-nerako instituzioek ere, hauek abia-tutako bidea jarrai dezaten
animatu nahi ditugu, gero eta gehiago izan daitezen.
BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]
Bidali beharrekoak:
4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua
(emaila / telefono zenbakia)
4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,
kritikak, galderak,hausnarketak
Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-
tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-
tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk
editorialaren
bidez agertzen du bere iritzia
JANIRE LOPEZKULTURA
TEKNIKARIA
BASAURIKO EUSKALGINTZAEUSKARABILA, AEK BOLINTXU ETA ENRIKE JAIO
ELKARTEAK
EUSKARAZ BIZIKO GARA
-
ZINEA
13 n GALDAKAO KORRIKA JAIA21:00 Ortuondo gaztetxea
15 n BASAURI KORRIKA JAIA + PAELLADA11:30-19:00 Solobarria
19 n BASAURI / GALDAKAOUREPELERA AUTOBUSEZ08:45 Basauriko San
Jose eskola09:00 Galdakaoko Ardantza parkea09:15 Usansoloko
Txapelena
24 n BASAURIKORRIKA TXIKIA15:00 Eskoletatik Solobarriara
27 n GALDAKAO / ETXEBARRI / ARRIGORRIAGA10:00 KORRIKA TXIKIA
n SAN MIGEL / USANSOLO15:00 KORRIKA TXIKIA
n BASAURIBERTSO-SAIOA22:00 Txarraska gaztetxea
28 n ARRIGORRIAGA14:00 BERTSO-BAZKARIA
n USANSOLOFUTBOL DERBIA: USANSOLO-GALDAKAO18:00 Unkina
kiroldegia
28-29 n HEGO URIBEKORRIKA BADATOR!23:00 Ugao23:30
Arrigorriaga23:45 San Migel00:00 Basauri00:45 Etxebarri01:05
Aperribai01:20 Galdakao01:50 Usansolo
.
MARTXOAK 6n ETXEBARRI JOSTUNAK DOKUMENTALA19:00 Udalbatza
gela
ANABASA
IKASTAROAK
MARTXOAK 11 n BASAURI LABURBIRA. FILM LABURREN ZIRKUITOA19:00
Pozokoetxe Kultur Etxea
BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]
Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak
laburtuko
ditu luzeegiak badira n
MARTXOAK 13n BASAURI MAGIA: ITUIO IRAKASLEA17:30 Kareaga Gizarte
Etxea Imanol Ituio magoaren eskutik
ANTZERKIA
MARTXOAK 5 - 29n BASAURI ORKIDEAKArgazki erakusketa
Arizkodorretxean
MARTXOAK 5 - 13n BASAURI SAN MIGELEKO AUZO ELKARTEAREN 50.
URTEURRENAArgazki erakusketa TabernaNagusian
martxoak 5n BASAURI MINTZODROMOA10:30-12:00
Solobarria18:30-20:00 Solobarria
n BASAURI IRAKURLEAREN TXOKOA: ERRAIAK DANELE SARRIUGARTE19:00
Pozokoetxe Kultur Etxean, Erraiak liburuaren inguruko hitzal-dia
Danele Sarriugarte idazlearen eskutik
n GALDAKAO HITZALDIA: ERABAKITZEKO ESKUBIDEA, TEORIATIK
PRAKTIKARA19:00 Gandasegiko Areto Nagusian, Gure Esku Dagok
antolatuta
# 006 GEURIA MARTXOA 201510 AGENDA
ERAKUSKETAK
MARTXOAK 27n ARRIGORRIAGA PEPA ETA KUTXO18:00 Abusu
MARTXOAK 28n GALDAKAOHIRU TXERRITXOAK ETA OTSOA18:00
Torrezabal
MARTXOAK 5 - 31n BASAURIURA, HAIZEA, SUA HARRIAK ETA
ORRIALDEAKPozokoetxe Kultur Etxea
HIRUANTZERKIA
MARTXOAK 1320:30 Social Antzokia
.
KORRIKA 19HEGO URIBE
MARTXOAK 18 - APIRILIAK 17n BASAURISAN MIGELEKO ARTISTEN
LANAKTaberna Nagusia
MARTXOAK 12n GALDAKAO BERTSO IKASTAROA19:00 Gandasegi
n BASAURI EUSKARAZ TXIOKA. EUSKALDUNON KOMUNITATEA
TWITERREN18:00 Euskarabilan, Koldo Garciaren eskutik
MARTXOAK 15n BASAURI KEBAB TAILERRA18:00-20:00 Taberna
Nagusia
MARTXOAK 21 eta 27n ARRIGORRIAGA FOFUTXEN TAILERRA21:
17:30-19:30 Abusu Gaztetxokoa27: 18:00-20:00 Gaztegunea
martxoak 7n UGAO IV. INDABA LEHIAKETA9:00 Herriko plaza
n GALDAKAO GAZTE EGUNA USANSOLON11:00 Unkina plaza
martxoak 8n UGAO EMAKUME EKOIZLEEN XV. NEKAZAL AZOKA10:00-14:30
Herriko plaza
n BASAURI XIX. BASAURI DUATLOIA11:00 Artunduaga Kiroldegia
n ETXEBARRIIV. PATIN LASTERKETA - 10 KM11:00 Sabino Arana
kalea
n ETXEBARRI HERRI KROSA - 10 KM12:30 Sabino Arana kalea
martxoak 12n BASAURI SARE SOZIALAK ERABILTZEN IKASI18:30
Solobarriako Batzokian, Igor San Romanen hitzaldia, EGI Basaurik
antolatuta
n ZARATAMO HITZALDIA: GORBEIA, MITOAK ETA EUSKARA19:00 Elexalde
K.E.ultur Etxean, Juan Manuel Etxebarria etnolinguistaren
eskutik
n GALDAKAO BERTSO POTEOA20:30 Gandasegitik, Eneko Abasolo
Abarkas eta Beat Ugartetxea ber-tsolariekin
MARTXOAK 8 n ZARATAMO TXOKOLATADA ETA ZINEMA19:00
Liburutegia
-
# 006 GEURIA MARTXOA 2015 AISIA 11
Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.net webgu-nean
ikusgai izango dira.
SUDOKU ERRAZA
HITZ-GEZIDUNAK FUTBOLARI ARRIGORRIAGARRA
SUDOKU ZAILA
EMAITZAk
BASAURI TELEFONOAK
FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05
87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12
94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre
36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05
44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi.
38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernn Corts 3 94 449 07
02
ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai
G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63
95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart
Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53
61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake
epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20
96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi
kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901
100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81
ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57
28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu
94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko
Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18
71Zutarri K.T. 94 449 20 83
-
Aski jakina da, guk, gurasook, geure eskue-tan dugula
seme-alaben hezkuntza. Balo-reak eta mugak erakusten dizkiegu
txikitatik, gure irakaspenek etorkizuneko gizon eta emakume apartak
egingo dituztelakoan. Horrela, gure esku dago haiei geure hizkuntza
transmititzea, euskal kulturan heztea, hezkidetzan oinarritzea,
irakur-tzeko zaletasuna sustatzea eta jolastea.
Baina ezin da ukatu gure seme-alaben hez-kuntza, ikastetxeetan
osatzen dela. Horregatik, hanka-sartze itzela izango litzateke
gurasook be-raien hezkuntza ibilbidean parte ez hartzea, guk
horretan ere esateko asko daukagu eta.
Gure seme-alaben ikastetxearen parte izan behar dugu, eskola
komunitate osasuntsua osa-tuz, eta nahi dugun hezkuntza sistema,
antolake-ta eta kudeaketa demokratiko eta parte hartzai-lea
eraiki.
Bide horretan jartzen dizkiguten oztopoak gainditzeko ere
funtsezkoa da elkarlana. Zerga-tik ez? LOMCE legea eta Heziberri
markoa gai-nean ditugu: lehena bigarrenaren bizkarrezurra da eta
orain dela 40 urteko hezkuntzara eraman nahi gaitu, ikaslearen
garapena kontuan ez duen hezkuntza batera. Lege horren ostean beste
bat etorriko da eta gero beste bat Hori nahi dugu gure
seme-alabentzat? Gure seme-alaben ibil-bide akademikoa kanpoko
eragileen esku utziko dugu?
Gure seme-alaben hezkuntzan parte hartze-ko, ikastetxeetako
guraso elkarte edota eskola kontseiluetan egin dezakegu lan, baita
gure hez-kuntzaren aldeko ekimenetan ere. Gure herrian geure
hezkuntza eraiki dezagun!
Arizko Ikastolako eskola kontseiluak ARIZKO IKASTOLAN GURE
HEZKUNTZA ERAIKI izeneko lantaldeak aurkeztu zituen proposamen
guztiak onartu zituen. Irakasleak eta gurasoak elkarre-kin argi
adierazi nahi dugu ez dugula LOMCErik nahi, ezta antzekorik ere,
eta gure hezkuntza erai-ki nahi dugula. Zuek ere zuen ikastetxeetan
bide bera erabil dezakezue eta denon artean LOMCE-rik gabeko
Basauri lortu. Gure seme-alaben hez-kuntzarako denbora atera behar
dugu!
Kontrazala
ITZIAR ELORRIAGAARIZKO IKASTOLAKO AMA
AZAL ILUSTRATUA: ESPAINIAR GOBERNUKO WERT LEGEA, AITZINERA
ITZULI BEHAR? EGILEA: DANI MAIZ
GEURE HEZKUNTZA ERAIKI DEZAGUN
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA DOAN GEURIA.EUS 2015 MARTXOA
#006
GERTU-GERTUKOAK EUSKARAZ IRAKURRI
KOMENTATU ELKARBANATU
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA