datu- · PDF file2017-7-9 XV. urtea. 4.360. zenbakia LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS 1,80 € ITZIAR ITUÑO MIREN GAZTAÑAGA ‘Cabacas auzia’ Akusazioak launa urteko....
Post on 08-Feb-2018
344 Views
Preview:
Transcript
2017-7-9
XV. urtea. 4.360. zenbakia
1,80 €
LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
ITZIARITUÑO
MIRENGAZTAÑAGA
‘Cabacas auzia’Akusazioak launaurteko zigorrakeskatuko dituauzipetuentzat
6
KazetaritzaRikardo Arregi sariak,‘Kulturrizketak’telebista saioari eta‘Kixotenean’ liburuari
8
T. Ezponda«Ez nuke bertsotanegiteko arazorik, bainagogorik ez dut; lagunikgabe, zertarako?»
Elkarrizketa b30
Eurek nahi ez zuten rol batean jarri zituzten duela gutxi: sorgin ehiza baten jomugan. Ostera, une gogorrak igarota, indartsu daude, sormen proiektuetan buru-belarri lanean.
2
Narrazioa
‘Ahazten diren gauzak’
28
Aritz Gorrotxategi
GaurKioskoan
+ 3 €
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
INDARTUTA
ATERA DIRA
ERASOTIKInterneteko sare sozialetan eta zenbait hedabide digitaletan,haien aurkako boikot deialdiak eta erasozko mezuakzabaldu zituzten. Baina «une gogor haiek» pasatu ostean,indartsu daude Ituño eta Gaztañaga. Sormen proiektuetanjarraitzeko gogoz daude bi aktoreak. Horretan ari dira.
2 Ahomentan
Urtzi Urkizu
Zitara iritsi etasentimenduzbetetako be-sarkada luzeaeman diote el-karri Miren
Gaztañagak eta Itziar Ituñok. Be-sarkada luze eta estua. Estu etabortitz hartu nahi izan zituztenInterneten batzuek, baina tenteeta bizi-bizi daude. Casilda Iturri-zar parkera bidean, makina batgai dute solaserako, argazkilariakbere lana egiten duen bitartean.Lagun onak dira Ituño eta Gaz-tañaga. Bilboko antzerki tailer ba-tean ezagutu zuten elkar, bainaGoenkale-n garatu zen haienadiskidetasuna. Andres DanielSainzen For the Good Timesfilmlaburrean aritu dira aurten elka-rrekin lanean, eta lan horretazsuharki hitz egiten dute. Ituñokbezperan hamabi orduz egin dulan Madrilen, La casa de papel te-lesaila grabatzen, eta nekatuta da-go. Argazkiren batean haserreaurpegia jartzeko proposatu diekazetariak, baina nahiago dute
irribarre batekin erantzun jasanbehar izan zutenari. Aktore lane-an jarraitzeko asmoa dute; biziegin dute sormena. Eskertu dutejasotako elkartasuna. Baina, batikbat, sormen bideetan lehen bezalasegitzeko gogoa antzematen dahaien begiradan. Txikitan zer amesten zenutenizango zinetela handitzean?ITZIAR ITUÑO: Neskaz osatutakomusika talde bateko kantari iza-tea zen, adibidez, ametsetako bat.Aktorea izatea ere amesten nuen,baina hain lotsatia nintzen... Gu-rasoekin zinemara askotan joatennintzen txikitan, eta zinema osogauza handia zen niretzat. Bainasinetsi, ez nuen sinesten aktorebilakatuko nintzenik. Kantari etagitarrista izan nahi nuen. MIREN GAZTAÑAGA: Oroitzendut pilotua izan nahi nuela. PerryMason telesaileko Perry Masonabokatua ere izan nahi nuen[Ituño barrez lehertzen ari da].Baita beste hainbat gauza ere: ira-kaslea, dantzaria, abeslaria... Nikzer dakit, hamar mila gauza.Amets asko nituen, eta irudimenbizia ere bai.
I.I.: Ez zenuen ikusten Los Angelesde Charlie?M.G.: Bai [kar-kar]. Zorionez, gau-za asko izan gaitezke gaur egunfikzioaren bidez ere.
Dantza eta musikaMiren, dantzari izateko ametsaaipatu duzu. Zuen jarraitzaile as-kok ez du jakingo dantzan ari-tuak zaretela. Zer sentimendueragiten du dantzak zuengan?I.I.: Zerbait energetikoa da; ez dabakarrik gorputza mugitzea etaizerdia botatzea. Musika dagoalde batetik, eta gorputzaren es-presibitatea bestetik. Sentimen-duak ere mugitzen dira hor, zure-kin batera. Askotan gertatu zaitegun txar-txarra izatea, bainadantza klasean sartu, eta handikbare irtetea: baretasun bat etabeste espiritu bat sentitzea dantzaegin ostean. Uste dut zerbait mu-gitzen dela hor, dantza egitean. M.G.: Burutik gorputzera jaisteagehienetan oso osasuntsua da; onegiten digu. Dantzak eta antzer-kiak aukera hori ematen digute.Antzerkian, bakoitza toki batetikgatoz, eta nik gorputza eta lan fisi-
niretzat hori da... sekulakoa. Osogustagarria da horrelako uneakbizitzea oholtza gainean.Musikari dagokionez, zu, Miren,kantari aritu zinen Sagarroi tal-dean, eta zu, Itziar, egun bi talde-tan zabiltza. Irudikatzen duzuebizitza musikarik gabe?M.G.: Ez. Egun guztia kantuan pa-satzen dut, etxean musika pila batjartzen dut... Txiki-txikitan ispi-luaren aurrean abeslariarenamila aldiz egin ostean, Sagarroitaldekoek esan zidaten: «Anima-tzen zara taldeko partaide izate-ra?». Hori bizi egin behar nuen.Musikarekin zuzenekoa bestemodu batean bizitzen da. Ez daeszenan aktore moduan zaude-nean bezala: desberdina da. Pu-blikoarekin harremanetan jartze-ko modua zuzenagoa da. Gozatuederra izan zen hori esperimenta-tzea.I.I.: Lagun batzuekin musika taldebat osatzen nabil. Kantu propioaksortzen gabiltza, letrak idazten...Ingot izena du, proiektu txikia da.Beste taldea duela hamar bat ur-tekoa da, Dangiliske. Horrekinplaza dantzak jotzen ditugu. Nik
koa oso nireak sentitzen ditutabiapuntu gisa gauzak sortzekoedo lantzeko orduan.Itziar, Seda antzezlanean antzo-kiz antzoki aritu zinen dantzan,2005ean. Oholtza gainean dan-tza egitea zer da zuretzat?I.I.: Oso polita. Nahasten deneandantza, antzerkia eta musika...
Itziar Ituño
(Basauri, Bizkaia, 1974)
Basauriko antzerki eskolan jaso
zuen aktore lanerako presta-
kuntza; gainera, Soziologia
ikasketak egin zituen. Goenkale
telesaileko Nekane ertzainaren
rola jokatu zuen hamahiru urtez,
telesaila 2014an bukatu zen ar-
te. Urte horietan, hainbat an-
tzezlanetan parte hartu zuen,
besteak beste Teatro Paraiso,
Hika, Txalo, Kanpingags eta
Glu-Glu taldeekin. Loreakfilme-
an pertsonaia protagonisteta-
ko bat jokatu zuen, eta rol txi-
kiago bat Lasa eta Zabala lane-
an. Aurten, Paul Urkijoren Erre-
mentari-n ere azalduko da. Gai-
nera, Hikaren Koadernoa zuri
antzezlanarekin jarraitzeko as-
moa du. Bitartean, Antena3eko
La casa de papel telesailean Ra-
quel Murillo poliziaren rola ari
da jokatzen —udazkenean iri-
tsiko dira atal berriak—. TVEko
Cuéntame-n ere aritu da.
LU
IS J
AU
RE
GIA
LTZ
O /
AR
GA
ZK
I PR
ES
S
perkusio txikia jotzen dut, ka-xoia, panderoa... eta Maurizia-ren bat tokatzen denean, kantatuere bai. Egia da musika bestemundu bat dela. Beste gauza ba-tzuk ematen dizkizu; zuzeneanbihotzera doa. Gezi bat. Ta! Miren, arte ederrak ikasi zeni-
tuen zuk Leioako campusean.
Zer eragin izan du horrek gero
zure ibilbidean?
M.G.: Neure burua sormenarekinharremanetan ikusi izan dut beti,orokorrean: margotu, instalazio-ak sortu, mugimendua, maketak,lan eszenikoak... Sorkuntza guz-tiok daramagun zerbait da, ezdaukat horren zalantzarik. Horigaratzea edo ez, zure esku dago.Nik oso berezkoa sentitzen dut. I.I.: Arte ederrak ikastea buruannuen. Baina beldurra sartu zida-ten esan zidatenean marrazketaazterketa bat egin behar zela bo-rragoma erabili barik. Iruditu zi-tzaidan hori ezin nuela egin. So-ziologia irakasle batek esan zidansoziologo ona izango nintzateke-ela. Kasu egin nion, eta soziologiaikasi nuen. Baina beti paseo luze-ak ematen nituen Arte Ederreta-
zioa bizitzak berak eraman nin-duela aktore izatera.I.I.: Har txiki bat duzu barruan.Baina niri ere gauzak etorri eginzitzaizkidan.
Antzerkia1998an, Antzerkiola Imagina-
rioa sortu zuen Ander Lipusek
Bilbon. Han ibili zinen, Miren.
Nola oroitzen duzu garai hura?
M.G.: Batzuk eskola batera sar-tzen dira ofizioa ikastera, eta nikhor ikasi nuen batik bat. Bueno,eta oraindik ikasteko daukagu-na... Han hasi nintzenean, 19 urtenituen, eta oroitzen dut izugarriz-ko lantaldea zegoela, aniztasunhandikoa. Amets asko, energiaikaragarria, lan asko egin genueneta elkarrekin hazi ginen. Oso es-kertuta nago urte haiekin, berezailtasun eta opari guztiekin.Energia handia uzten genuen;dena emanda aritzen ginen. Garaieder eta bizi-bizia izan zen. Zortzi olivetti poetiko (1999) eta
beste lan haiek ikusi zenituen,
Itziar?
I.I.: Bai, Zortzi olivetti poetiko-kklasiko bat izan beharko luke.
Oso lan ausartak ziren. Gorputzaasko erabiltzen zuten. Zerbait ez-berdina zen. «Zein jende interes-garria!», esaten nuen. Baina or-duan ez zintudan ezagutzen, Mi-ren [kar-kar]. Bilboko Minaespazioa oso gune interesgarriazen, alternatiboa. Gaur egun, Pa-bellon6 dago, baina Mina espa-zioa izan zen horren aitzindaria.Lan asko ikustera joaten nintzenhara. Ikasle garaia zen, gauza be-rriak... sekulakoa. M.G.: Beste garai batzuk ziren,desberdinak, ezta? Bilbon besteenergia bat zegoen, egiteko bestemodu bat, espazio motak... ezta?I.I.: Bai, diferentea. Kontzertuakegiten ziren, fusioak...M.G.: Performance asko...1990eko hamarkadako bestekontu bat zen.Antzezlanen batean aritu al za-
rete elkarrekin?
M.G.: Ez, ez dugu egin.I.I.: Baina egin beharko dugu. Eaaukera sortzen den. Ni Hika kon-painian aritutakoa naiz, eta Mirenere bai, baina batera inoiz ez. Ba-tera tokatzeko desiatzen nago.M.G.: Ni ere bai.
TelebistaAntzerkian ez, baina telebistan
elkarrekin aritu zarete, Goenka-
le-n. Zu, Itziar, gutxienez ha-
mahiru urte aritu zinen han lane-
an. Zer eman zizun?
I.I.: Esperientzia eman zidan, tele-bistari begira. Arin grabatzen zen,arin ikasi behar ziren gidoiak; osobizia zen. Saiatzen zara ondo egi-ten eta abiadura onean. Trikimai-luak ikasten dituzu. Mania ba-tzuk ere hartzen dituzu, ordea,onak ez direnak. Goenkale-k au-kera eman zidan euskaraz lan egi-teko. Justu orduan EGA ateratzennenbilen, AEKn ikasten, eta hau-taproba baten ostean deitu nin-duten. Neure burua euskaldun-tzen ere lagundu zidan telesailak.Gustuko lana zen, eta urte askoaktore lanean aritzea ez da txan-txetakoa. M.G.: Niri Goenkale-k, besteakbeste, aktore gehiago ezagutzekoaukera eman zidan, adin eta ibil-bide ezberdinetakoak. Eta horrekirekiera handia eman zidan. Go-enkale-k aukera eman zidan ogi-bide honetako langile eta ikus-puntu gehiagorekin harremane-tan jartzeko. Bestetik, zinemanLasa eta Zabala izan zen nire le-hen filma, eta hor konturatu nin-tzen banekiela nola egon beharzen set batean edo kameren au-rrean, noiz egon isilik, noiz ez,nori egin kasu... Formakuntzahori Goenkale-k eman zidan.Arraldeko platoak zeuden ere-
muan ez da telesailik grabatu
ikasturte honetan. Galera ofizio
askotako langileentzat da, eta
ez bakarrik aktoreentzat, ezta?
M.G.: Fikzioa ETBn oso justu da-bil. I.I.: Go!azen bakarrik dago ETBn.Baina telebistaren eredua erabataldatzen ari da. Telesailei dago-kienez, jendeak Internetetik des-kargatzen ditu, edo plataformadigitaletan dabil: Netflix, HBO...Ikusleak nahieran ikusten ditutelesailak, nahi duen beste. Esan-go nuke zaharkitua geratu delaastean atal bat ematea eta itxaronbehar izatea. M.G.: Interesgarria da hori. Pentsaeskura zenbat eduki dauzkagun.I.I.: Ikusle datuak aparatu horie-kin neurtzeak jada ez dauka zen-tzurik. Ohiko telebista tradizio-nalak zaharkituta gelditu dira.M.G.: Erabat ados nago. Gai berarihelduta, telesail asko ikustekoaukera daukagu, kalitate handi-koak, gainera. Fakturaz gain, te-lesail horietan kontuan hartzeko-ak dira gidoiak, gaiak tratatzekomoduak eta pertsonaia motak.Gurean arriskatzea falta da, sor-tzaileagoa izatea eta bizitza denbezala kontatzea. Proposamenberritzaileagoak behar ditugu.Askotan, klixe batzuetan geldi-tzen gara, eta klixe horiek osoirrealak dira eta jada erabat za-harkituak geratu dira. I.I.: Fikzioan eta beste mota bate-ko programetan ere bai. Bestekate batzuetako saioen kopiakdira, baina eskasagoak, diru gu-txiago dagoelako. Ez baduzu ezerberririk sortzen, ba, gaizki. Kopiaikusteko, badago originala. M.G.: Publikoari fikziozko pertso-naiekin identifikatzea gustatzenzaio. Baina, horretarako, erreali-tatera hurbildu behar dute, edofantasietara... Badirudi arriskuakhartzea dela horrelako pertso-naiak sortzea, baina zer da arris-kua? Adibidez, hitz egitea harre-manez, pertsonez, gure beldureta fantasiez errealitatean direnbezala islaturik? Bestalde, zer es-tereotipo ari gara islatzen gurefikzioan? Sakon hausnartu be-harko genuke. Gauza asko dagoegiteko, zorionez, eta gaitasun etagogo handia daukagu Euskal He-rrian.2008-2009. urteetan, Martina
saioan aritu zinen ETB3n.
M.G.: Ez zen dirutza bat zegoenproiektu bat. Gauza berriak sor-tzeko gogoarekin batu zen jen-dea, arriskatzeko eta dibertitzekogogoarekin. Produktuek horrelabeste freskura bat daukate. Gaiakbeste modu batean planteatzendira. Opari galanta izan zen.
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
3Ahomentan
ko Fakultatetik [Miren, barrez].Bestetik, 14 urterako Basaurikoantzerki eskolan hasi nintzen, afi-zioz, baina pentsatu gabe aktoreizango nintzela.M.G.: Ni ere afizioz hasi nintzenantzerkian. Institutuan, uniber-tsitatean... bilatzen nuen zerbaitzen. Hala ere, beti daukat sentsa- (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)
Miren Gaztañaga
(Errenteria, Gipuzkoa, 1979)
Arte Ederrak ikasten ari zela,
1999an sartu zen antzerki mun-
duan. Antzerkiola Imaginarioa
taldeko kide izan zen zortzi
urtez. Talde askotan aritu da:
Tanttaka, Hika, Trapu Zaharra,
Gorakada... Aktore izateaz
gain, sortzailea ere bada: Ste-
reo antzezlana sortu eta inter-
pretatu zuen 2010ean. Kamikaz
kolektiboko kidea da —Euli-
Giro antzezlana sortu zuten
2013an—. Tanttakarekin Uda
gau bateko ametsa-n aritu zen
iaz, Donostia 2016ren barruan.
Telebistan, ETB3ko Martina
saioa aurkeztu zuen eta Goen-
kale eta Aitaren etxea telesaile-
tan aritu da. Zineman, Lasa eta
Zabala-n, Igelak-en eta El guar-
dián invisible-n parte hartu du.
Datozen hilabetetan Heriotza
bikoitza eta Obabakoak — Bil-
boko Arriaga antzokiak ekoi-
tzia— antzezlanetan arituko da.
I.I.: Cartón-piedra atzean utzi be-
har dugu. Telebista 1990eko ha-
markadan egiten zen modua gaur
egun desfasatuta dago. Ausardia
falta nabari dut.
M.G.: Beldurra dago.
I.I.: Telebista publiko batek ausar-
tagoa izan behar du. Ezin da hain-
beste tematu ikusle datuekin. Pu-
blikoa bazara, pribatuak baino
ausartagoa izan behar duzu.
M.G.: Baina ez da hala izaten.
I.I.: Bai, hori da problema.
ETB1 %1,9 eta %2,1 artean ibili-
ta, merezi al du ikusle datuei
hainbeste begiratzea?
M.G.: Dinamika zaharkitu horiek
hor jarraitzen dute.
I.I.: Proposatu gauza onak, eta
gero jendea joango da ikustera.
M.G.: Iruditzen zait, gainera, fik-
zioei denbora gutxi ematen zaiela
ikusleekin lotura sortzeko. Aita-
ren etxea egin genuen, eta ez zen
iritsi bigarren denboraldia. Ha-
mabost ataletan, zer lotura sor-
tzen duzu publikoarekin?
PrekaritateaEspainiako AISGE fundazioaren
datuen arabera, soilik aktoreen
%8 bizi dira lanbideaz. Aktoreen
prekaritatea ez da gaurko kon-
tua, baina nola ikusten duzue
egoera? Eta zuena?
M.G.: Lan eskaintza ez da handia.
Aktore asko gaude, eta egoera ez
da erraza.
I.I.: Eskaintza interesgarriak badi-
ra, hobeto. Baina lana lan da. Ezin
naiz kexatu. Ez zegoen nire pla-
nen artean, baina Euskal Herritik
Madrilera joan behar izan dut.
Aukerak sortzen dira bizitzan, eta
ea zer pasatzen den. Prekaritatea
hor dago. Goenkale-n hasi nin-
tzenean, gehiago kobratzen nuen
hamalau urteren ostean amaitu
nuenean baino. Hori itzela da.
Tartean lan hitzarmen bat sinatu
zen, baina ez dakit hobera egin
dugun. Pentsatzen dut ezetz. Kul-
turarekin beti dago aitzakia ez da-
dago hausnartzeko eta hobetze-
ko. Bestalde, ematen du beti eske-
an ari garela, gure lana baldintza
onetan egin ahal izateko eskean:
dirua, espazioak... Herriak esker-
tuta egon behar luke kulturare-
kin, kulturan aritzen garenekin...
Zenbat espazio daude hutsik, bai-
na! Zenbat antzerki talde daude
entseguak egiteko tokirik gabe?
Askotan, ordaindu egin behar
izaten dugu horretarako. Lotsa-
garria da. Hemen zerbait badago
funtzionatzen ez duena.
I.I.: Alemanian, herri bateko uda-
lak kontratatzen ditu aktoreak
zuzenean. Urte osoa pasatzen
dute obra bat eta bestea joka-
tzen.
BoikotakEzegonkortasunaren kezka gu-
txi balitz bezala, boikot kanpai-
netan sartu zaituztete. Lehena,
Miren. Martxoan, ETB1eko Eus-
kalduna naiz, eta zu? umore
saioan Espainiaz esandakoaga-
tik, eraso zuzenak jasan zeni-
tuen sare sozialetan eta zenbait
hedabidetan. Nola igaro zeni-
tuen martxoko egun haiek?
M.G.: Esperientzia gogorra izan
zen, arraroa oso. Ez nekien non-
dik heldu istorioari. Baina, zorio-
nez, pertsona zoragarriz ingura-
tuta egon nintzen. Maitasun han-
dia jasotzeaz aparte, aholku onak
eman zizkidaten. Betiko egongo
naiz eskertua. Era berean, opari
asko ekarri dizkidan bizipen bat
izan dela ere esan behar dut, batez
ere eremu pertsonalean. Hala
sentitzen dut. Asko ikasten duzu
halakotan, nahitaez. Gauza asko
geratu dira agerian, eta jendeak
argi eta garbi ikusi ditu. Erantzu-
kizuna hartzeko orduan beldu-
rrek eta interesek irabazi zutela,
adibidez. Nik neure burua defen-
ditu behar izan nuen publikoki,
bestelako babesik gabe. Ez nuen
gainontzeko arduradunen babes
publikorik jaso. Baina horrek in-
dartsu egiten zaitu, eta opari han-
dienetako bat da. Aktore gremio-
koen maitasun guztia jaso nuen,
modu pertsonalean batez ere, eta
4 Ahomentan
goela dirurik, krisia eta abar eta
abar. Futbola denean, ez dago
inolako arazorik. Gizartean indar
handia egiten da futbolaren alde.
Gizonezkoen futbolaren alde.
I.I.: Bai, hori da. Sekulako bultza-
da ematen zaio. Antzerkian ez
daukagu gauza bera. Eta erakun-
de publikoek ez digute kasu han-
dirik egiten. Bultzada handiagoa
egin ahal zen.
Sare handiagoak egin zintezke-
en antzerkia sustatzeko?
M.G.: Sentsazioa dut askotan gau-
zak berriro hasieratik egin behar-
ko liratekeela. Dinamika batzuk
hartuak daude. Bakoitzak iristen
zaigunari heltzen diogu, sutsuki.
Eta zenbateraino aztertzen dugu
benetan gauzak egiteko modua
egokia den ala ez? Bakoitzak esa-
ten du: «Lortu dut lan hau!», eta,
jakina, poztu egiten zara. Baina
zenbateraino zara kritikoa egoe-
rarekin, sareak nola dauden, diru
laguntzak, nola kudeatzen den
dena... Asko dago aztertzeko eta
hobetzeko.
I.I.: Aktore katalan batek kontatu
dit Generalitatearen zentro dra-
matikoa dutela Katalunian. Obra
handiak egiten dituzte, diru la-
guntza handiekin. Katalanez ida-
tzitako antzezlan zaharrak an-
tzezten dituzte, euren klasikoak.
Hori Euskal Herrian ez daukagu.
M.G.: Antzerkiarekin lotutako sa-
reak nola kudeatzen dira? Ez oso
modu malguan eta irekian. Asko
AR
GA
ZK
IAK
: LU
IS J
AU
RE
GIA
LTZ
O /
AR
GA
ZK
I PR
ES
S
horrek indar izugarria eman zi-dan. Baina errealitatea da progra-ma batean agertzen zarela, katebatean, eta egoera zailtzen dene-an, zuk bakarrik defendatu beharduzula zeure burua. Itziar, zuk nola hartu zenituen
Mirenen aurkako erasoak?
I.I.: Ezberdina da zuri tokatzenzaizunean edo lagun bati toka-tzen zaionean. Kristoren ostiatxarra sartu zitzaidan. Zerbaitegin behar zen bultzada nuen.Baina ez dakizu nola lagundu. Ba-tzuetan, zarata handiagoa atera-tzea okerragoa da, hedabide guz-tiak daudelako zain. Mirenen ka-suan, aktoreon aldetik ez zenerantzun indartsurik eman. Ba-bes gutxi eman zela ikusi nuen. La casa de papel telesailaren
estreinaldiaren bezperan, Itzia-
rren aurkako kanpaina etorri
zen. Gero, Euskal Aktoreen Ba-
tasunak erantzun zuen, eta Es-
painiako, Kataluniako eta Eus-
kal Herriko aktoreen zerrenda
luze bat egon zen babesa ema-
nez. Donostiako Zinemaldiak
ere salatu zuen erasoa.
I.I.: Entzun izan dut ezberdinakizan direla kasu biak. Niretzat, ez.Sorgin ehiza egin da Gotzon San-chezen kasuan, Mirenen kasuaneta neurean. Aurretik, Aitor Meri-noren eta Julio Medemen kasuanere bai. Testuingurua ezberdinaizan daiteke, baina guztietanegon da pertsekuzio bat, pertsonabaten karrera eta ogibidea zapal-tzeko. Hori daukagu elkarrekin.Kasualitatez, euskaldunak gara. Miren, zuk nola ikusi zenuen
Itziarren aurkako erasoen oste-
an iritsi zen elkartasuna?
M.G.: Nire ere sentitu nuen, zalan-tzarik gabe. Aktore lagun batekesaten zidan nirea gertatu zeneanhain izututa gelditu zirela, jakingabe zer egin... Itziarrena gertatuostean, «nahikoa da!» esan etazerbait egiteko inpultsu garbiapiztu zela. Nirea gertatu zenean,Itziar izan zen bete-betean ibili zi-renetako bat, Josean Bengoetxea,Tessa Andonegi, Gabriel Ocina,Aitor Merino... eta beste hainba-tekin batera. Azkenean, erabakizen ez egitea zarata handiagorik,hura guztia ez zedin bilakatumunstro handiagoa. I.I.: Bai, hala izan zen. Gero, nireagertatu zen egunetan, esan zida-ten isilik egoteko, ezer ez argita-ratzeko. «Utzi pasatzen» zenmezua eta aholkua. Nekatukodira, eta urak bere bidera joangodira. Isil-isilik gelditzen zara, bai-na tripak jaten ari nintzen. Ema-ten du ni naizela guztiaren erru-duna, eta kaltea egiten ari direnakbeste batzuk dira, eta horiek ezdira isiltzen. Hori ez da bidezkoa.
Beste alde batetik, zure ogibideababestu egin nahi duzu. Guiller-mo Toledo azaldu zen ETBn guriaurpegia ateratzen, besarkadakbidaltzen. Hedabide askorendeiak nituen, eta erabaki nuenhitz egitea, baina nahi nuen to-kietan: Euskadi Irratian, Info7n...Euskal Aktoreen Batasunak gal-detu zidan gaia mugitzeko, etabaietz esan nion. Bultzada mo-mentua zen, eta orduan egin be-har zen.Denok argi genuen ofi-zioa babestea zela kontua. M.G.: Hori irabazi dugu. Zerbaitgertatzen baldin bada, berriz ate-rako gara babes hori ematera.Itziar, esan duzu erasoaldia ger-
tatu zaizuela euskaldunak zare-
telako. Baina Guillermo Toledo
ere aipatu duzu.
I.I.: Ezerosoa den guztiarigertatzen zaio, haien bi-detik joaten ez denari.Toledorekin egon nin-tzen Lavapiesen [Ma-drilgo auzoa], eta esker-tu nion keinua. Hark dioez dela inoiz isilduko. Seiurte dira Espainiako te-lebistan eta zineman ezduela lanik egiten: ze-rrenda beltz batean sar-tu dute. Eskerrak Ar-gentinan eta Mexikonlanak ateratzen zaiz-kion. Askatasuna izanbeharko genuke eraba-kitzeko zer egin nahi du-gun. Lana gauza bat da, eta ni per-tsona moduan beste bat. Zergatikez dut egingo nik nahi dudana,beste inori kalterik egiten ez dio-dan bitartean? Miren, boikot kanpainen atzean
interes asko daude, ezta?
M.G.: Hamar mila gauza daudeikusten ez ditugunak. Nire ka-suan, ikusi nuen kontuz ibili be-har duzula, medioak ez baitirainozenteak. Ikasketa handi bathartu dut. Bat-batean, zure iru-diaren erabilera bat egiten da,baina zu ez zara hor islatzen denhori. Oso zoroa da! Gaitasun horidago, interes batzuei erantzutendien manipulazio mediatikoa egi-teko. Gauza asko komentatzen zi-ren nirea gertatu zenean: interespolitikoak, katearen aurkako in-teresak, Espainiako zinemarenaurkako interesak, kateen artekogerrak egon zitezkeela. Nik zerdakit hor atzean zenbat interesegongo diren, eta zenbat jendedagoen parean, ahuldu nahian.Gu, aktore gisa, oso agerian gaudemamotreto horren erdian. Ikasidut kontuz ibili behar dugula. Fi-gura publikoa bihurtzen zarenhorretan, agerian gelditzen zarahalako egoeretan. Testuinguruazjabetzea garrantzitsua da.
I.I.: Diktadura baten herentzia datestuinguru hori. Tuntuna eznaiz, eta espero nuen egunen ba-tean nire bila etorriko zirela. Tele-sail honekin, ezagunagoa egingonaiz Espainian, eta, ziur aski, ba-tzuk aurka etorriko dira. Ikasketabat izan da, bai. Baina ezkutatzenbanaiz, emango du jota beldurtu-ta nagoela. Baina naizena naiz ni.Aurrerantzean ere, orain arte izannaizena izango naiz, baina kon-tziente izango naiz zer munstrodaukagun aurrean. Lan honetazbizi nahi dut, lan politak egin.Baina, pertsona gisa, hauxe naiz.Ekoizpen etxe batek esaten baduez nauela kontratatu nahi, politi-koki ez naizelako zuzena, oso la-rria da, baina, tira, ez banaiz haiengustukoa...
M.G.: Oso larria da gertatutakoa.Benetan ezagutuko bazintuzte...baina ez da hala. Beldurgarria danola manipulatu ahal duten zureirudia. Sare sozialetan piztu ziren zuen
aurkako erasoak. Twitter kontu-
rik ez duzue, ezta?
I.I.: Ez.M.G.: Nik banuen kontu bat, bai-na ez nuen erabiltzen. Baina baduzue zerbait esateko
sare sozialei buruz?
M.G.: Zer beldurra! Nolako minaegin dezakeen pertsona bakar ba-tek. Zer kontrolaezina den, zerarriskutsua! Zenbat zoro soltedauden hor, anonimatuan. Infor-mazioa asmatzeko gaitasuna topadaiteke bertan. Zer irudi egin di-tzaketen zure argazkiekin... Per-tsona bat berehala epaitzen dugusare sozialetan ikusitakoaren ara-bera: kontuz. I.I.: Nik sekula ez dut izan Facebo-kik, ez Twitterrik. Instagram pen-tsatzen nuen argazkiak igotzekozela, eta besterik ez. Zabaldu etalau argazki nituen hor. Koitaduani. Sekulako astakeriak esan diz-kidate Instagram bidez. Munda-kan [Bizkaia] ateratako argazkibat OK Diariohedabide digitala-ren [Eduardo Indak zuzentzen
du] azalean ikusi nuen. Argazkiakigota, gero ez dira zureak. Edo-nork erabil ditzake. M.G.: Sare sozialek gauza onakizan ditzakete; aktoreen elkarta-sun mugimendua Whatsapp tal-de baten bidez egin zen, adibidez.Baina eskuetatik joaten zaiguntresna bat da.I.I.: Whatsapp talde hori izangozen Euskal Herrian inoiz egin denaktore bilerarik handiena. M.G.: Bai, izugarri ondo funtzio-natu zuen. Baina sare sozialenalde iluna beldurgarria da.Ekainean, hiru Max sarietako
bat jasotzeko orduan, elkartasu-
na adierazi zizueten Kukai dan-
tza taldekoek. Ikusten duzue
zeuen burua Max bat edo Goya
bat jasotzen?
I.I.: Bai noski, ea hala den.M.G.: Jakina baietz [biak barrez].Baliatuko zenukete zerbait alda-
rrikatzeko?
I.I.: Bai, bai. Euskaraz berba egin,ziur. Esango nuke: «Zeinek esan-go zidan niri, sorgin ehiza horre-tan sartu nindutenean, sari hau ja-soko nuela urte batzuen buruan».M.G.: Batek daki! Unean unekoa.
ZinemaMiren, erasoak jaso zenituene-
an, El guardián invisiblefilma ari
ziren ematen zinema aretoetan.
Jokatu zenuen pertsonaia bere-
zia zen, ezta?
M.G.: Bai, aipatu nahiko nuke filmhorretako lana. Pertsonaia oparibat izan zen niretzat. Izugarri go-zatu nuen lanaz eta prozesuaz.Aktore gisa, oso kontent nago filmhori egin izanaz. Goxoki bat izanzen. Gaiztoarena egiten nuen, etaasko disfrutatu nuen. I.I.: Sekulako lana egin zenuen.Nahiz eta asko ibili ziren hori gu-txiesten, kristoren interpretazioona egin zenuen. Itziar, zuk aurten Errementari
euskarazko filmean parte hartu
duzu. Ezusteko polita izan daite-
ke?
I.I.: Ziur film polita dela. Ezustekoa
izan zen deitu nindutenean. Muti-ko bihurri baten ama naiz, eta uneoro errieta egiten diet semeari etasenarrari. Josean Bengoetxeakegiten du senarrarena. For the Good Times film laburra
elkarrekin grabatu duzue, An-
dres Daniel Sainzek zuzendurik.
Ondo joan da?
M.G.: Oso ondo. Aktore bikainakizan genituen ondoan: RamonAgirre, Klara Badiola, Aitor Bel-tran, Iñaki Rikarte, Iñigo Gastesi,Gorka Zufiaurre eta Kiko Jauregi.Gainera, Kimuak-en sartu da, etaoso pozik gaude.Elkarrizketaren hasieran, txiki-
tako ametsak aipatu dituzue.
Orain zeintzuk dira zuen ame-
tsak bizitzan?
M.G.: Bizitza gero eta arintasun
handiagoz bizitzea, gozatzekogaitasuna gero eta handiagoa iza-tea, bizitzari oso prisma zabalezbegiratzeko gaitasuna izatea,maite dituzun pertsonekin goza-tzeko aukera izatea eta barrua etapoltsikoa beteko dizkiguten lanederrak egin ahal izatea.I.I.: Eta denbora, denbora eduki-tzea hori dena egiteko. Lan askodagoenean, ez daukazu denbora-rik ez zuretzat ez besteekin egote-ko. Aurrera eta atzera ibiltze ho-rrekin, ahaztu egiten duzu nondauden gauza inportanteenak.Lagunekin eta senideekin egoteafuntsezkoa da, eta, askotan, biga-rren planoan uzten dituzu.Itziar Aizpuruk aktore lanaz go-
zatzen du 78 urterekin. Adin ho-
rrekin zeuen buruak aktore lane-
an ikusten duzue?
I.I.: Ea hala den, eta adin horrekinhain osasuntsu, argi eta eder gau-den biak. M.G.: Hori baldin bada zorion-tsuen egingo gaituen bidea, hor-txe egongo gara.Eta zoriontsuagoegiten bagaitu munduko puntabatean hondartzako txosna bate-an egoteak, ba, txosnan egongogara. Ez dizkiogu ateak itxiko eze-ri, ezta?I.I.: Ezeri ez.
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
5Ahomentan
ITZIAR ITUÑO: «Lan honetaz bizi nahi dut, lan politakegin. Baina, pertsona gisa, hauxe naiz. Ekoizpen etxebatek esaten badu ez nauela kontratatu nahi, politikoki ez naizelako zuzena, oso larria da»
MIREN GAZTAÑAGA: «Bat-batean, zure irudiaren erabilerabat egiten da, baina zu ez zara hor islatzen den hori. Oso zoroa da! Gaitasun hori dago, interes batzueierantzuten dien manipulazio mediatikoa egiteko»
Gotzon Hermosilla Bilbo
Cabacas auziko akusazio parti-
kularrak launa urteko kartzela
zigorrak eskatuko ditu auzipetu-
tako hiru ertzainentzat. Akusazio
idazkian, «zuhurtziagabekeria
larriko giza hilketa» egozten
diete hiru ertzainei, eta, espetxe
zigorraz gain, sei urteko inhabili-
tazioa eta zigorrak irauten duen
bitartean Iñigo Cabacasen guraso
Fina Lizeranzu eta Manu Cabaca-
sengana ezin gerturatzea ere gal-
degiten dute. Lau urtekoa da
delitu horregatik legeak aurrei-
kusten duen espetxe zigorrik
handiena.
2012ko apirilaren 5ean, larri
zauriturik suertatu zen Iñigo
Cabacas, San Mames inguruan
Athleticen garaipena ospatzen ari
zela, ertzainek jaurtikitako pilota
batek buruan jo zuenean. Bost
egun geroago hil zen, zauri
horien ondorioz. Instrukzio fase
luze baten ondoren, joan den api-
rilean Ana Aurora Torres magis-
tratuak erabaki zuen epaiketa
egiteko izapideak hastea eta hiru
ertzain auzipetzea.
Akusazio idazkian, Cabacas Li-
zeranzu sendiaren legezko ordez-
kariek azaltzen dute partidaren
ostean inguruak Athleticen garai-
pena ospatzen ari zen jendez be-
terik zeudela, eta Maria Diaz de
Haro ondoko kalexkan liskar bat
sortu zela, baina, lekukoen arabe-
ra, liskar hark «oso gutxi» iraun
zuen, eta parte hartu zutenek alde
egin zuten kalexkatik.
Handik gutxira, Ertzaintzaren
zenbait furgoneta agertu ziren,
eta gomazko pilotak jaurti zizkie-
ten inguruan zeudenei. Idazkian
jasotzen denez, ertzainek ez zuten
ohartarazpenik egin tiro egiten
hasi aurretik, eta kalean zeuden
herritarrek ez zeramaten «arma-
rik edo bestelako tresna arrisku-
tsurik, agenteentzat, gainerako
herritarrentzat edo ondasunen-
tzat mehatxurik ekar zezakee-
nik».
Idazkian jasotzen dira hura
gertatu zenean indarrean zeuden
lege eta araudiak, polizien olda-
rraldiak noiz egin behar ziren eta
nolakoak izan behar zuten zehaz-
ten zutenak. Horietan oinarritu-
ta, Cabacas Lizeranzu sendiaren
abokatuek ondorioztatua dute
tiro egin zuten ertzainen eta he-
rritarren arteko aldea «desego-
kia» zela, horrek «ezinbestean»
jarri zituela arriskuan inguruetan
zeuden herritarrak, distantzia
horretan «hilgarriak» suerta zi-
tezkeela piloten jaurtiketak bu-
ruan joz gero, eta oldarraldia ez
zela beharrezkoa izan, ez baitze-
goen arrisku larriko ego-
erarik.
Materialaren artean
izandako zenbait irregu-
lartasunen berri ere
ematen dute akusazio
idazkian. Horren arabera, ez dago
ertzain bakoitzari zer eman zio-
ten jasotzen duen agiririk, bilte-
giaren arduradunak ez zuen erre-
gistro libururik, oldarraldiaren
ostean itzulitako materialari bu-
ruzko informaziorik ez dago, eta
ikerketa hasi aurretik armak gar-
bitu egin zituzten, eta biltegia go-
mazko pilotaz hornitu zuten be-
rriz. «Horrekin zaildu egin zen
ikerketa eta gertaeren argitzea»,
diote Cabacasen gurasoen aboka-
tuek.
Auzipetuen arduraGertaera horietan oinarrituta,
akusazio partikularrak ondorioz-
tatzen du auzipetutako hiru er-
tzainek ardura izan zutela Iñigo
Cabacasen hilketan. 3389 zenba-
kidun ertzainari dagokionez,
hura zen aginte handiena zuena
inguruetan zeuden agenteen ar-
tean, eta operazioaren arduradu-
na zen lekuan bertan —arduradun
nagusia Ugarteko ezinenaz deri-
tzoten ertzaina zen, eta Deustuko
ertzain etxetik zuzendu zuen
operazioa; ez dago auzipetuta,
akusazioak hura auzipetzeko
behin eta berriro eskatu duen
arren—.
Akusazio idazkiaren arabera,
3389 zenbakidun ertzainak «jar-
duerarik ezaz» jokatu zuen, fur-
gonetan gelditu zen oldarraldiak
iraun bitartean, eta ez zuen eman
tiro egiteari uzteko agindurik.
Auzipetutako bigarren ertzai-
na, 5351 zenbakiduna, F-14 fur-
gonetaren arduraduna zen, eta
hirugarrena, 1283 zenbakiduna,
F-13 furgonetaren arduraduna.
Idazkiaren arabera, bi-biek tiro
egiteko agindu zieten ardurapean
zituzten ertzainei, «jardueraren
printzipiorik oinarrizkoenak ere
urratzen zituzten baldintzetan».
‘Cabacas auziko’ akusazioaklauna urteko kartzelazigorrak eskatuko dituAuzipetuta dauden hiru ertzainentzat egingo dute zigor eskaera hori b Hirurei«zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa» egozten die akusazio partikularrak
Joan den apirilean Athleticen zaleek Iñigo Cabacasi egindako omenaldia, San Mamesen. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS
6 Euskal HerriaIGANDEKO BERRIA2017ko uztailaren 9a
Auzitegiakhelegiteakaztertuko ditu
RBizkaiko Probintzia Auzi-
tegiak aztertuko ditu Ca-
bacas auzian aldeek jarritako
helegiteak. Cabacas Lizeranzu
familiaren abokatuek helegitea
aurkeztu zuten, auzipetutako
hiru ertzainez gain beste hiru
ere auzipetzeko, Cabacas jo zu-
tenean tiro egin izana aitortu
duten ertzainak, alegia.
Fiskalak eta auzipetutako
ertzainen defentsa abokatuek
ere aurkeztu dute helegiterik,
baina kontrako bidean: epaike-
tarik ez egitea eta auzia artxi-
batzea galdegiten dute. Joan
den maiatzean, Ana Torres
Castro epaileak atzera bota
zituen ertzainen abokatuek
auzia artxibatzeko egindako
eskaerak, baina, orain, Probin-
tzia Auzitegiak ebatzi beharko
du horren inguruan. Litekeena
da auzitegiaren erabakia dato-
rren astean iristea.
Akusazioaren ustez, ertzainenoldarraldiak arriskuan jarrizituen herritarrak, eta«hilgarria» ere suerta zitekeen
Ekhi Erremundegi Beloki Baiona
Gatazkaren konponbidearen al-deko ekimenak areagotuko diraondoko egunetan. Bihar, Bakegi-leen ordezkaritza bat Parisen iza-nen da instituzio eta talde politi-koekin bilkurak egiteko; PaxkalElgartek euskal kosta zeharkatu-ko du igeri atzo hasi eta uztailaren14ra arte, eta lau gaztek baraualdiaabiatu dute euskal presoen esku-bideen alde. Atzo aurkeztu zutenegitasmoa, Hiriburun (Lapurdi).Uztailaren 22ra arte egonen dirajan gabe, «konponbide gosez».Beren helburua Ipar Euskal Herri-ko gazte kolektibo anitzen babesalortu eta denen artean abendua-ren 9rako Parisen antolatua denmobilizaziora deitzea da.«Jatorri eta engaiamendu» es-
parru ezberdinetako gazte gisaaurkeztu dute beren burua laugazteek. «Gure herriaren geroazarduratzen gara, eta geroari itxa-ropenez so egin nahi diogu». Aie-tetik gaur arte euskal gatazkarenkonponbide prozesua aitzinaraziduten gertakariak «interes han-diz» segitu dituztela adierazidute, eta «garrantzitsutzat» jodituzte. «Espainiako eta Fran-tziako estatuek, ordea, ez duteerakutsi bake prozesuan inplika-tzeko borondaterik, eta blokeoegoerari eutsi diote», deitoratudu Ainhoa Sarasua ekimenekoparte hartzaileak. Apirilaren 8ko eguna «muga-
rri» gisa ikusten dute, eta Bakegi-leen irakurketarekin bat egindute: «Euskal presoak askatzekobidean, aplikatzen zaien salbues-pen legedia bukatzea da hurren-go urratsa». Gazte gisa beren«ekarpena egiteko» erabaki dutebaraualdia hastea, «euskal pre-soen larrialdi egoeraren isla» iza-teko xedearekin. Gazteriarekinharremana izateko ere baliatukodute egitasmoa: «Ipar Euskal He-rriko besta batzorde, gaztetxe, al-derdi, erakunde eta norbanakoei,
euskal presoen eskubideen alde-ko Gazte adierazpenarekin bategitea proposatuko diegu». Saka-banaketa politika etetea, larrikieri diren presoak askatzea eta bal-dintzapeko askatasuna aplika-tzea eskatu dute testu horretan,eta dei egin dute abenduaren9rako Parisen antolatua den mo-bilizazioan parte hartzera.
Gizartearen babes bilaGazteentzako egitasmoa izanikere, gizarte osoan eragin nahikolukete. Bi astez, Bakegileen izene-an bake prozesua babestu dutengizarte zibileko eragileen ordez-kariak Hiriburura joanen dira,gazteei babesa erakustera. «Ho-rietako batzuek 24 orduko ba-raualdia eginen dute gurekin ba-tera», azaldu du Sarasuak. Atzo
berean, Jean Daniel Elixiri elkar-tasun elkarteen zuzendaria etaTxetx Etxeberri bakegile eta Bizimugimenduko koordinatzaileaegon ziren gazteekin. Halaber, egitarau zabala osatu
dute bi asterako: egunero, elka-rretaratzea eginen dute19:00etan, eta, uztailaren 14aneta 21ean, Baionan, Maulen etaDonibane Garazin mobilizatukodira. Horrez gain, hitzaldiak, filmproiekzioak eta eztabaidak iza-nen dira baraualdiak irautenduen bitartean. Atzo, esaterako,Orain bakea dokumentalaproiektatu zuten Etxeberrirenaurkezpenarekin, eta, iluntzean,hitzaldia eman zuen Mixel Ber-hokoirigoinek. Baraualdiaren gunean, preson-
degiko zelda bat ere ezarri dute,
neurri errealetan. «Hona etorri-ko direnei, minutu batzuez bar-nera sartzera proposatuko diegu,27 urte horrelako leku batean da-ramaten presoek zer bizi dutenikus dezaten».
«Konponbide gosez», presoenaldeko baraualdia abiatu duteHiriburun eginen dute baraualdia lau gaztek, uztailaren 22ra arte bGazteriaren babesa nahi dute
Atzo aurkeztu zuten lau gazteek baraualdiaren egitasmoa, Hiriburun. ISABELLE MIQUELESTORENA
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 8a 7Euskal HerriaHarian
Totorikak omenaldigehiago eskatudizkio EH Bilduri
ERMUA bBerandu datozela eta ezdirela nahikoak, baina EH Bildu-ko alkateek Errenteriakoaren gi-sako omenaldi gehiago egin be-harko lituzketela esan du Ermu-ko alkate Carlos Totorikak. Ezkerabertzaleak Blancoren hilketanizandako jarrera txarretsi du.
332ETXERAT-EK ZENBATUTAKO
EUSKAL PRESOEN KOPURUA
Etxerat elkarteak bere azken txos-
tenean jaso duenez —apiriletik
ekainera artekoan—, 332 euskal
preso politiko daude egun orota-
ra. 253 Espainiako Estatuko 42 es-
petxetan daude sakabanatuta, eta
71, Frantziako 21 espetxetan.
EAJk bihar hartukodu gastu mugariburuzko erabakia
BILBO bEspainiako Gobernuakgastu mugari buruz egindakoproposamenaren alde ala kontrabozkatuko duen bihar erabakikodu EAJk. Oraingoz akordiorik ezdagoela baina «erraz» lor daite-keela aurreratu du Aitor Estebandiputatu jeltzaleak.
Garikoitz Goikoetxea Andoain
Kulturaren arloko bi lan nabar-
mendu dituzte aurten Rikardo
Arregi kazetaritza sarietan. Bate-
tik, sari nagusia jaso du Goiena te-
lebistaren Kulturrizketak saioak;
bi kultur sortzaileren arteko sola-
saldiak ditu ardatz, eta epaima-
haiak adierazi du «saio borobila»
osatu dutela. Bestetik, sari berezia
jaso dute Kixotenean erreportaje
liburuaren egileek, Iñigo Astiz BE-
RRIAko kazetariak eta Maite Mutu-
berria ilustratzaileak; «sorkuntza
paregabea» dela goraipatu diete.
Sarien 29. aldia izan da aurten-
goa. Andoaingo Udalak antola-
tzen du, herriko seme izan zuen
kazetariaren omenetan. Euska-
razko kazetaritza lanak goraipa-
tzen dituzte. Sariketatik kanpo, bi
aipamen berezi egin dituzte aur-
ten. Batetik, Ortzadarkultur gehi-
garria, Noticias taldearena; hogei
urte bete ditu aurten. Azaldu dute
erdarazko prentsan «uharte bat»
dela gehigarria, euskal kulturaren
berri euskaraz ematen baitu. Bes-
tetik, Eguna egunkaria gogoratu
dute, sortu zeneko 80. urteurrena
baita aurten; nabarmendu dute
euskarazko kazetaritzan «muga-
rri» izan zela kazeta hura. Eguna-
ren sortzaileak hilak daudenez
gero, garaikurra Bizkaiko Foru
Aldundiak hartu du, Lorea Bilbao
Kultura diputatuak, diputazioko
liburutegian baitago kazetaren
bilduma oso eta ezagun bakarra.
Aipamen berezia Kixotenean
erreportaje liburuak jaso du. Iaz-
ko abuztuan erreportaje sorta bat
argitaratu zuten BERRIAn Astiz ka-
zetariak eta Mutuberria ilustra-
tzaileak, Miguel Cervantes idazlea
hil zeneko 400. urteurrenarekin
bat. Sorta hura orraztu eta osatuta
liburu bat kaleratu zuten Elkar
argitaletxearekin. Lan hori saritu
dute. Epaimahaiaren esanetan,
«irakurterraza» da liburua, «eta
oso goi mailakoa, aldi berean».
Hortaz, «eredugarritzat» jo dute.
Elkarlan eske
Hitzartzea baliatu zuen Astizek
«euskal kulturari buruzko hi-
tzarmena» eskatzeko. Eragileen
eta erakundeen arteko elkarlana,
ikuspegi luzekoa, ez urtez urtekoa.
Lankidetzari buruz aritu zen,
hain justu ere, Estibalitz Alkorta,
Eusko Jaurlaritzako Euskara Sus-
tatzeko zuzendaria. Euskal kaze-
tarien lana goraipatu zuen —«se-
kulako meritua dauka»—, eta na-
barmendu zuen bide horretan
«laguntzeko prest» dagoela go-
bernua. «Elkarlan bideak badau-
de». Ohartarazi zuen komunika-
zioa «funtsezko esparrua» dela
euskara biziberritzeko bidean.
Saria kultur arloko kazetaritzari‘Kulturrizketak’ telebista saioa eta ‘Kixotenean’ liburua nabarmendu dituzte Rikardo Arregi sariek
Behean, Mutuberria eta Astiz, sari berezidunak; ezkerrean, Bilbao, Eguna-ren aipamenarekin; erdian, Goienako kideak, sari nagusiarekin; eta eskuinean, Mikel Mujika Ortzadar-en aipamenarekin. J.C. RUIZ / ARP
Rikardo Arregi sari nagusia Kul-
turrizketak saioak eskuratu du.
Hamar emanaldi egin dituzte az-
ken denboraldian: bi kulturgile
jarri dituzte solasean, aurrez au-
rre, biak bakarrik. Epaimahaiak
nabarmendu du elkarrizketak
«harrapatu» egiten duela ikus-
entzulea, «erraz» jarraitzen dela,
eta horren guztiaren atzetik «gi-
doigintza eta edizio lan handia»
dagoela. Sariketaren helburuak
erabat betetzen dituela, finean.
Taldearen izenean, Oihane Agirre
zuzendariak adierazi du kulturgi-
leak hartu dituztela ardatz, «ezin
eskertuzko lana» egiten dutenak.
Harkaitz Cano idazlearen gu-
tun bat ere irakurri dute —saioan
izana da—. Haren arabera, euskal
kultura eta kazetaritza «ez daude
onenean»; ikusgaitasunik ezaz
aritu da. Agirrek adierazi du eus-
karazko ikus-entzunezkoak sor-
tzen jarraitzeko akuilu dela saria.
Gazteen saria hutsik utzi dute, 29 urtean lehen aldiz
RKazetari Berria saria izan
ohi da Rikardo Arregi sa-
rietan: 27 urte baino gutxiagoko
kazetarien lanak hartzen dituz-
te aintzat. Aurten, baina, epai-
mahaiak erabaki du sari hori ez
ematea. Batetik, azaldu dute
oso lan gutxi aurkeztu direla
atal horretara, eta, bestetik, aur-
keztutako lanek ez dutela sa-
riek eskatzen duten adinako
mailarik. Hortaz, ez dute eman.
3.000 euroko diru saria zen.
Epaimahaiak nabarmendu du
kalitatezko lanak «gero eta
gehiago» direla 27 urtez azpiko
gazteen artean ere. Hori ikusita,
beraz, «erronka» gisa jarri dute
lan horiek aurkeztea sarietara,
«lagin zabal eta adierazgarria»
izateko eta sariak banatzeko.
8 Harian Euskal HerriaIGANDEKO BERRIA2017ko uztailaren 9a
Hilberriak
Jon Rejado
Europako mugara eramangodute aldarrikapena, bigarren ur-tez jarraian. Dozenaka elkartekMelillarako bidea hartuko duteuztailaren 14an (Espainia), Espai-niako Gobernuaren eta EuropakoBatasunaren migrazio politikek«egoera onartezinak» eragin di-tuztela salatzeko. «Migrazio poli-tika hiltzaileen ondorio dramati-koetan jarri nahi dugu arreta»,azaldu dute antolatzaileek. Eus-kal Herritik 200 pertsona inguruaterako dira. Mugak zabalduz
izendatu dute egitasmoa, eta ja-rraipena emango dio iaz Greziarajoan zen karabanari.Melillarako bidea hartuko du-
ten elkarteen ordezkariek kara-banaren helburu nagusiak azalduzituzten atzo, Bilbon. Eskatu duteerrespeta daitezela ihes egin be-har duten «milioika pertsona-ren» eskubideak. Ildo horretan,antolatzaileek hausnartu dute lo-tura zuzena dagoela desplaza-menduen arrazoien eta Europakoagintarien jokabidearen artean:
«Europako, Espainiako zein Eus-kal Herriko gobernuek eta enpre-sek elikatu dituzten gerretatikihesi datoz, gosetik, klima aldake-taren ondorioetatik...».
Uztailaren 22ra arteUztailaren 14an zortzi autobusaterako dira Euskal Herritik, Ka-taluniatik eta Espainiako hainbat
lekutatik. Hilaren 18an Melillaraheltzea dute helburu, eta 22ra artehamaika ekintza eta aldarrikapenegingo dituzte han. Besteak beste,atzerritarrentzako zentro itxieta-tik gertu elkarretaratzeak eta ma-nifestazioak egingo dituzte, Me-diterraneoan hildakoak gogoanhartuko dituzte, eta adingabeenegoera gogoraraziko dute.
Migrazio politikak sortuduen «egoera onartezina»salatuko dute Melillan ‘Mugak zabalduz’ karabanak 450 pertsona izango ditu, 200 EuskalHerrikoak bUztailaren 14an aterako dira, eta 18an helduko Melillara
Karabanaren berri emateko prentsaurrekoa, atzo, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARP
Irurako geltokia kendu du aldundiak,istripua gertatu eta hurrengo egunean
IRURA bGipuzkoako Aldundiak azaldu du Irurako autobus geltokia-ren egoera «aztertzen» ari zirela herenegun istripua gertatu aurretik.Jakinarazi du N-1 autobideko geltoki hori kendu duela, baita beste no-ranzkoan zegoena ere. Bihartik aurrera, autobusak ondoko industrial-de batean geldituko dira. Kamioi batek autobus bat jo zuen herene-gun; hamazazpi lagun zauritu ziren, eta hiru ospitalean ziren atzo.
Ukituak salatu ditu emakume bateksanferminen bigarren egunean
IRUÑEA bIruñeko Udalak sexu eraso baten berri eman zuen atzo goi-zean. Emakume batek salatu du ukituak egin zizkiotela; iluntzera arteez zuten salaketa horrekin lotutako atxiloketarik jakinarazi. Sanfer-minetan egin duten hirugarren salaketa da. Uztailaren 6an bi jarri di-tuzten, baita bi gizonezko atxilo hartu ere. Horietako bat aske utzidute. Leporatzen diotena ukatu du, eta uztailaren 19an epaituko dute.
Istripuaren osteko garbiketa lanak. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
Ezker Anitzaren ustez, haurdunaldisubrogatua «indarkeria matxista» da
BILBO bEzker Anitzak jakinarazi du haurdunaldi subrogatuaren aur-ka dagoela. Alderdiko buruak, Isabel Saludek, adierazi du «horretazarduratzen diren enpresek emakumeen gorputzak ustiatu eta mer-kantilizatu» egiten dituztela. «Emakumeei eraso egiten die, eta adop-zioaren bitartez bidera daitezke asebetetzen dituen nahiak».
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 9Euskal HerriaHarian
Eskelak
(0034) 943-30 40 30
eskelak@bidera.eu
10 Harian ZientziaIGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Juanma Gallego
Begien aurrean
egonda ere, as-
kotan oharka-
bean igarotzen
dira sekretu txi-
kiak. Erreportaje hau sailkatzeko
erabiltzen den zientziahitzaren
atzean, esaterako, zenbaki anda-
na bat dago. Paperezko egunka-
rian irakurriz gero, kodea C100
M20 Y0 K0 da. Webgunean ka-
suan, R0 G127 B170 da. Urdina
esateak ez du balio, finean hori
orokortze bat besterik ez delako.
Kode horiek definitzen dute pan-
tailan edo paperean zein kolore
zehatz azaldu behar den, RGB eta
CMYK kolore sistemaren arabera.
Erabilitako tipografia Bezier kur-
ben arabera diseinatuta dago, hau
da, algoritmo matematikoak era-
bilita.
Horiek ez dira, gainera, idaz-
kiaren atzean dauden zenbaki ba-
karrak. Adibideak edonon daude.
Testua proportzio jakin batean
finkatutako lauki sare baten ara-
bera idatzita dago, eta lerroarteak
ere ondo finkatuta daude: letra
nagusiaren tamainarekiko %45
handiagoa da webguneko lerro-
artea, eta %25 paperekoa.
Ezkutuan dauden zifra horiek
beharrezkoak dira. «Diseinu ba-
ten atzean beti daude zenba-
kiak», azaldu du Elena Gonzalez
EHU Euskal Herriko Unibertsita-
teko irakasleak. Diseinu grafikoa
irakasten du Gonzalezek, eta aur-
ten parte hartu du matematika
eta kulturaren arteko erlazioa
ikertzen duen Kultura matema-
tikaren M-arekin izeneko udako
ikastaroan. Asteon egin dute jar-
dunaldia Bilbon, EHUren Bizkaia
aretoan.
Gonzalezek azpimarratu due-
nez, informazioa jasotzen duen
lagunarentzat nolabaiteko ongi-
zatea bermatu behar du disei-
nuak. «Geometriak eta diseinuak
batera joan behar dute, garunak
batasun hori gustuko duelako».
Zehaztasuna, oreka, simetria eta
horrelako aldagaiak funtsezkoak
dira diseinu bat egiteko.
Aldagai horietako askok oina-
rri matematikoa dutela azpima-
rratu du adituak. «Urrezko oba-
loa, grafiko zirkularra edo espira-
la askotan erabiltzen dira».
Proportzioak eta espazioak ere
zenbakien progresio jakin baten
arabera ezarrita daude.
Diseinu grafikoaren eta mate-
matikaren arteko erlazioaz gain,
beste harreman asko jorratu di-
tuzte ikastaroan. Papiroflexia da
bat: besteak beste, medikuntzan,
robotikan eta aeronautikan era-
biltzen da papiroflexiaren oina-
Kulturaren eta matematikarenarteko harremana aztertu duteEHUren Udako Ikastaroetan.Errealitatea zenbakiz blai dagoelanabarmendu dute batutako adituek.
Matematikarenezkutuko lengoaia
BERRIA
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 11ZientziaHarian
RARGI ALDIANAna Galarraga
Elhuyar Zientzia
Bizi-itxaropenarenmuga
Duela urtebete eskas,pertsonon bizi-itxaro-pena gehieneko mu-gara iritsia zela baiez-
tatu zuten ikertzaile batzuek, Na-turezientzia-aldizkarian argitara-tutako artikulu baten bidez. Iker-tzaile haien esanean, XIX.mendetik aurrera bizi-itxarope-nak gorakada ikaragarria izan du.Horrez gain, gogorarazten duteanimaliekin egindako esperimen-tu genetikoen eta farmakologiko-en emaitzek bizialdia are gehiagoluza daitekeela iradokitzen dutela. Zalantzarik gabe, itxaropen ho-
rrek bat egiten du askoren ame-tsarekin eta zenbait erlijio edo si-nesmenen predikuekin (nahiz etadenek ez duten agintzen betikobizia mundu honetan izango de-nik).Edonola ere, horiek esan ondo-
ren, ikertzaileek beren emaitzakaurkezten dituzte, eta erakustendute ezetz, bizi-itxaropena ezindela gehiago hazi; alegia, mugarairitsi dela. Ondorio horretara iris-teko, 1970etik urte bakoitzeanhildako pertsona zaharrenarenadinari erreparatu zioten.1990eko hamarkadaren erdialde-ra arte, hildakoen adina gero etahandiagoa zen, baina, ordutik au-rrera, planto egin zuen, 114,9 ur-tetan. Akabo, beraz, batzuen itxa-ropenak.Orain, ordea, Natureberak ar-
tikulu horri erantzuten diotenbeste bost argitaratu ditu, bestehainbeste ikerketa-taldek bidali-
takoak. Arrazoibide eta datu des-berdinak erabili badituzte ere,denek esan dute ikerketa harenondorioa okerra zela. Besteakbeste, datu gutxiegi begiratu di-tuztela esan dute. Esate baterako,ez zuten aintzat hartu 2004an hilzen pertsona zaharrena, JeanneCalment izeneko emakume fran-tziarra. 122 urterekin hil zen.Horrez gain, uste dute gaizki
interpretatu dituztela gorakadaorokorrean gertatutako etenak.Luzera-jauziaren eta beste kirolbatzuen errekorretan ere gerta-tzen dira halakoak, baina joeranagusia beti aurrekoak gaindi-tzea dela ohartarazi dute.McGill Unibertsitatekoak (Ka-
nada) are urrutiago joan dira, eta,dituzten datuetan eta kalkulue-tan oinarrituta, iragarri dute2300. urtean pertsona zaharre-nak 150 urte izango dituela. Ko-penhagekoek, berriz, esan duteez dagoela bizialdiaren iraupenamugatzen duen barne ordulari-rik, eta, egongo balitz ere, zahar-tzea motelduko duten aurrerape-nek ordularia aldatuko dutela.Dena den, agian benetako auzia
ez da zenbat urte bizi, baizik etanola. Hain zuzen ere, kezka horiplazaratu du Osasunaren MunduErakundeak. Bizi-itxaropena lu-zatzea lorpen handia dela aitor-tzen badu ere, gizartea egoeraraegokitu behar dela aldarrikatzendu, adineko pertsonen osasunazaintzeko ez ezik, baita gainerakoeskubideak errespetatzeko ere.
rrian dagoen geometria, baita es-paziora bidaltzen diren sateliteeneguzki paneletan ere. Azken urteetan zabalkuntza
handia izan duen beste jarduerabat ere jorratu dute ikastaroan.Bideo jokoak sortzeko prozesuanasko erabiltzen dira zenbakiak.Adibidez, jolasa hartuko duenmundua definitzeko, aljebra line-ala eta geometria erabiltzen dira,bektoreak eta matrizeak baliatu-ta. Mugimendua sortzeko, berriz,transformazio afina darabilte.Mekanika klasikoaren lege fisiko-aren arabera mugitzen dira ob-jektuak, eta, hortaz, ekuazio dife-rentzialak erabili behar dira ho-riek irudikatzeko.
Hiru mendeko misterioa Iaz bezala, ikastaroaren beste atalbat literaturari eskaini diote. RaulIbañez EHUko matematikariariegokitu zaio hori egitea: Ferma-ten teoremak literaturan izanduen eragina aztertu du adituak. Urte luzez matematikarien
grial santua izan da teorema horiargitzea. 1637. urtean abiatu zuenerronka Pierre de Fermat mate-matikariak. Diofantoren Aritme-
tika lana irakurtzen ari zela, para-grafotxo bat idatzi zuen liburua-ren marjinan. Pitagorasen teoremari buruz
hitz egiten zuen Diofantok. Ho-rren arabera, hiruki zuzen batenkatetoen karratuen batura hipo-tenusaren karratuaren berdinada: a2
+b2=c
2. Fermati bururatu zi-tzaion karratua izan beharreankuboa izan zitekeela, edo bi bainohandiagoa den beste edozein po-tentzia: an
+bn=c
n. Esan zuen, or-dea, zenbaki osoak erabilita ez ze-goela ekuazio hori ebazterik. Bai-na harago joan zen. Ohar horre-tan zioenez, bazekien nola adiera-zi ekuazioa ezinezkoa zela, bainaliburu baten marjinan ez zegoentarte nahikorik azalpena jartzeko.«Fermat arras bitxia zen», dio
Ibañezek. «Lanbidez ez zen ma-tematikaria, legelaria baizik, bai-na matematika oso ondo mende-
ratzen zuen, eta gustatzen zi-tzaion beste matematikariak ziri-katzea». Hark egindako enbido-ak hiru mendetan zehar aztoratuditu pentsalari bikainenak. Pixkanaka ebazpen partzialak
topatu zituzten, baina ebazpenorokorra falta zen. Beste zientzienaldean matematika diziplina be-rezia dela azpimarratu du Ibañe-zek. «Azalpen partzialak ez diranahikoak: azalpen osoak beha-rrezkoak dira, logika matemati-koan oinarrituta». Adibide bateman du: «Frogatu ahal duzuproposamen bat betetzen dela laumilioi zenbaki desberdin jarrita,baina ezerk ez du demostratzenlau milioi eta batgarren kasuanere proposamen hori beteko de-nik». Zenbakiak infinituak izan-da, hori benetako arazoa da.«Matematika frogaketan oinarri-
tzen da. Horregatik pixkanakaeraikitako etxe erraldoia da, etaerabiltzen diren osagai guztieninguruan segurtasun osoa izanbehar dugu». Matematikariengan ez ezik,
Fermatek botatako enbidoak era-gin handia izan du literaturan, etaikastaroan horren errepasoa egindu Ibañezek. «Oso kontu litera-rioa da, elementu dramatikoaktartean daudelako». Horregatik,Fermaten teorema nobela asko-tan agertzen da, batzuetan zehar-ka, eta beste batzuetan, bete-be-tean. Umeentzako album irudi-dun batean ere ageri da. StiegLarsson idazlearen Millenium tri-
logian, adibidez, Lisbeth Salande-rrek arazoari ekiten dio. JoaquinLeguinaren El rescoldo nobelanere protagonismo berezia du teo-remak. «Ezinezkoa den zerbaitenparean jarri da askotan. Don De-Lilloren Ratner’s Star nobelan,esaterako, estralurtarrek baino ezomen dute erantzuna».Lisbeth Salanderrek bezala, la-
gun askok ordu asko eman dituz-te irtenbidea aurkitu nahian. Zer-tarako galdu, bada, horrenbestedenbora hain hutsala ematenduen kontu batean? «Tira, horriirtenbide bat bilatzen zitzaion bi-tartean oso matematika ona gara-tu zen», erantzun du Ibañezek.1993an Andew Wiles matema-
tikariak arazoari irtenbidea emanzion. Bide horretan, matematika«erabilgarri» asko sortu zuen.«Egin zuen egiaztapenak kurba
eliptikoekin erlazioazuen, eta horiek, gauregun, kriptografian era-biltzen dira». Erantzun gabeko gal-
dera dago airean? Fer-matek ba al zekien teore-ma hori egiaztatzen?«Matematikari gehie-nek uste dugu ezetz, bai-na ez dago jakiterik», dioIbañezek. Ikastaroaren parte
hartzea ikusita, pozikazaldu da Marta Macho
Stadler ikastaroko zuzendaria.EHUko matematikariak nabar-mendu duenez, azpimarratu dutegauza gehienen atzean matema-tika dagoela. «Matematika era la-saian jorratu dugu, gai eta ikus-puntu desberdinetatik abiatuta».Askotan matematikak ospe txa-rra dauka. «Zaila da, bai, bainaaukera bat eman behar zaio. Ezdut ezagutzen gaiari zintzotasu-nez hurbildu eta gero horretazmaitemindu ez den pertsonarik.Gainera, matematika pixka batjakinda, errazagoa da artelan batulertzea edota egunkarian azal-tzen den estatistika bat gaizki otedagoen jakitea».
Diseinu grafikoan elementumatematiko ugari erabiltzendira, eta, horri esker, lortzen daemaitza ‘atsegina’ izatea
Duela hiru mende bainogehiago Fermatek enbido batbota zuen, eta duela gutxiraarte argitzeke egon da
Diziplina zaila izanda ere,aukera bat eman behar zaioladiote adituek; maitemintzeaerraza dela adierazi dute
Jon Fernandez
Gai arantzatsu bi zeuzkaten
G20ko kideek Hanburgoko ma-
hai gainean: batetik, klima alda-
ketaren kontrako ituna; bestetik,
nazioarteko merkataritzaren
kontrako protekzionsimoa. Le-
henengoan, hemeretziek ez dute
lortu AEBetako presidentea kon-
bentzitzea; eta, bigarrenean, er-
dizka baino ez. Nahiz eta bi gai
horietan indar korrelazioa heme-
retzi baten kontra izan, Donald
Trump ez da kikildu, eta bere ja-
rrerari eutsi dio.
Ekain hasieran erabaki zuten
AEBek klima aldaketaren kontra-
ko Parisko Akordiotik ateratzea,
argudiatuta, besteak beste, itu-
nak eskatutako emisio gutxitzeek
ikazkin estatubatuarrak lanik
gabe utziko lituzkeela. Bada,
Trumpek ez G20ko beste kide
guztiek berretsi dute Parisko
Akordioa, eta atzerabiderik gabe-
ko ituntzat jo dute. AEBen isola-
mendua hain agerikoa ez izateko,
salbuespen bat egin dute, eta pa-
ragrafo bat erantsi diote agiriari,
Etxe Zuriko maizterraren esaldi
batekin: «AEBek estuki lan egin-
go dute beste herrialdeekin ener-
gia fosilak modu garbiagoan lortu
eta erabil ditzaten».
Nolanahi ere, hemeretziek na-
barmendu dute ez datozela bat
adierazpen horrekin, Parisko
Akordioko printzipioen kontra-
koa delako. Areago, Emmanuel
Macron Frantziako presidenteak
iragarri du itun horretan sakon-
tzeko goi bilera batera deituko
duela abenduaren 12rako Parisen.
Bigarren gai arantzatsuan,
merkataritzaren arloan, errazago
lortu dute adostasuna; besteak
beste, Etxe Zuriaren neurrira
moldatu dutelako protekzionis-
moaren kontrako adierazpena.
Denek defendatu dute nazioarte-
ko merkataritza askea, baina
atzerriko hainbat produkturi
muga zergak igoko dizkiela agin-
duta hauteskundeak irabazi zi-
tuen agintariak bainahandi bat
gehitzea eskatu du konpromisoa
sinatzeko, eta onartu egin diote.
Horrela, G20koek ontzat jo dute
merkataritza praktika desleialei
defentsa komertzialeko «legezko
tresnekin» erantzuteko eskubi-
dea. Era berean, MME Munduko
Merkataritza Erakundearen
arauak «hobetzeko» ere eskatu
dute, Trumpek nahi bezala.
Mayrekin ituna, «oso laster»Hanburgoko anfitrioi aritu da
Angela Merkel kantzilerra, eta ai-
tortu du, «gai batzuetan emaitza
onak izan arren», negoziazioak
«zailak» izan direla. Trumpek
klimaren eta protekzionismoa-
ren inguruan erakutsitako jarre-
rari dagokionez, berriz, nabar-
mendu du Europak «bere eskue-
tan» hartu behar duela etorkizu-
na besteen zain egon barik, nahiz
eta gaineratu elkarrekin bakarka
baino gauza gehiago lor daitezke-
ela.
Edonola ere, goi bileraren
emaitza eta ondorio orokorrak
bezain garrantzitsuak edo gehia-
go izan dira bertan agintariek
izandako alde biko bilerak. Vladi-
mir Putin Errusiako presidente-
ak, esaterako, AEBekin harrema-
na hobetzeko aukera ikusten du
Trumpekin berba egin eta gero.
Bestalde, Theresa Mayk harrema-
na indartu du AEBetako presi-
dentearekin, brexit-aren ostean
bi herrialdeen arteko merkatari-
tza itun bat lortzeko asmoz.
«Akordio sendo bat espero dut
oso laster», adierazi du Trumpek.
G20koek klimaren Parisko Akordioaberretsi dute, Trump bazter lagataMacronek abenduaren 12an antolatuko du hurrengo goi bilera klimaz, Parisen bProtekzionismoaborrokatzea adostu dute, baina merkataritza desleialari «legezko tresnekin» erantzutea onartuz
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra eta Donald Trump AEBetako presidentea, atzo, Hanburgon. SEAN GALLUP / EFE
12 MunduaIGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Erredakzioa
Txikizio handiarekin esnatu ziren
atzo Hanburgoko kaleak: galtza-
da harriak altxatuta zeuden leku
askotan, barrikadak egiteko era-
biltzeko, eta banku eta denda ba-
tzuei eraso egin zieten. Istilutsua
izan zen bezperako gaua. Globali-
zazioaren eta kapitalismoaren
kontrako milaka manifestarik
egin zuten protesta, eta ehunka
batzuek indarkeria erabili zuten.
Polizia oldartu egin zitzaien, eta,
denera, ehunka lagun atxilotu di-
tuzte, horien artean David Rincon
bilbotarra.
Ostegun gauerdian atxilotu zu-
ten Rincon: beste zazpi lagunekin
batera afaltzen ari zen tokira sartu
zen Polizia, eta hura eraman zu-
ten. Hamasei orduz komisarian
eduki ostean, epaileak hamabost
egunetarako espetxeratzea agin-
du zuen, instrukzioa luzatuko
duela argudiatuta. Espetxean
dago orain, eta ez abokatua ez la-
gunak ezin izan dira harremane-
tan jarri harekin. Ez dakite zer
egozten dioten ere. Gainera, aste-
lehenera arte ezin dute prozedu-
rarik jarri martxan. Abokatuak
orduan eskatuko du epaiketa az-
karra egiteko prozedura martxan
jar dezatela.
Atzo, hain zuzen, elkarretara-
tzea egin zuten Bilboko Arriaga
plazan, 19:30ean, G20koen kon-
trako herritar taldeak deituta:
Rinconen atxiloketa salatu zuten.
Bihar ere gauza bera egingo dute,
19:30ean, Bilboko Levante pla-
zan. Hanburgon, berriz, G20koen
kontrako manifestazio baketsua
egin zuten atzo. 6.000tik gora he-
rritar atera ziren kalera, Mugarik
gabeko elkartasuna, G20koen
ordez lelopean.
Bilbotar batPoliziakHanburgonatxilotutakoenartean
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 13Mundua Harian
RLEKU-LEKUTANUrtzi Urrutikoetxea
Katalunia, atzera-kontuan
Lehortea hasi da erredak-zioetan, albiste gutxienegon ohi den urteko sa-soia. Katalunian berriz,
egutegia beste era batean doa ar-galduz: erreferendumerako faltadiren egunen arabera (84 egunedo hamabi aste orain bertan). Ja-kina zen aste garrantzitsua zela,galdeketaren data eta galderaezagutu genituenetik eta Diadabaino lehenxeago deialdi ofizialaegin arte gobernuaren aldetikegongo den ekimen garrantzi-tsuena ziur aski: erreferendumhorren argibideak eta zertzeladakezagutzea. Estatu demokratikonormal batean (Danimarka edoKanada, kasurako), deialdiarekinbatera gertatuko litzateke. BainaEspainiako Gobernuak botereexekutiboari uko egin eta judizia-lean ezkutatu duenez estatu gisadaukan auzi politiko nagusia,erridikulu samarrak ere badirengauzak egin behar ditu Katalu-
niako Gobernuak, hala nola egin-go duen guztia esan, baina behinere ez idatzi edo ofizialdu, Madrilialdez aurretik aitzakiarik ez ema-teko.Batzuek puntu absurdo horri
heldu diote Madrilen, Katalunia-ko egitasmoaren seriotasun faltasalatzeko, Espainiaren itxikeria-ren ondorio dela aipatu barik. Etaaste hau oso garrantzitsua izan daargi uzteko Generalitatearen hel-burua errepublika independen-tea dela. Jordi Baiget sailburuakbazka eman zien asteleheneanlehen argudioari heltzen ziotenei.Eta Carles Puigdemont presiden-teak unea iritsi zela ikusi zuen,indar eta botere erakustaldia eginzuen Baiget berehala gobernutikegotzita, eta zalantza guztiakuxatu zituen. Artur Masi CUPekjarritako betoaren ondorioz iritsi-tako agintariak argi utzi zuen be-rak daramala lema orain, bideaoso argi dagoela datozen asteeta-
rako, eta une honetan ezin delazalantzarik egin. Badakit oso maiztuak direla
argudio horiek, errezeloa erebadakartela itsu-itsuan segitze-ra egindako deialdiek, «orain ezda autokritikarako unea», «ezda komeni aurkariari zatiketa-rik erakustea», baina besteinoiz baino garrantzitsuago da.Ezohikoa da egoera Katalunian,erabateko salbuespenekoa, as-teartean aurkeztutako (baina hileta erdi barru arte ofizialkionartu gabeko) legean adieraz-ten den legez: «Lege honekezohiko erregimen juridikoaezartzen du, Kataluniako auto-determinazio-erreferendumaarautu eta bermatzeko helbu-ruarekin. Gatazkan sar litezke-en arau guztien gainetik dagohierarkikoki, Kataluniako he-rriaren oinarrizko eta kendu
ezin zaion eskubide bat arautzenduen neurrian». Hamabi aste falta dira katala-
nek bozkatzeko. Handik egunbatzuk beharko dira, inpugnazioeta berrikusketen ostean, emai-tzak ofizial izateko, baina hortik48 ordura, urriaren erdirako Ka-taluniako errepublikaren aldarri-kapena etor liteke. Haizea aldedute. Edo asmatzen ari dira hai-zea alde jartzen. Espainia kontra,baina zatituta. Batzuk Espainiakokonstituzioko salbuespenekoneurriak eskatzen ari dira; PSOEk ezetz esan du. PSCko al-kateek diote udaletxeak zabaldu-ko dituztela erreferendumerako.Podem-ek ere argi ikusi du de-mokraziaren alde ala kontra ego-tea dagoela jokoan. Ezker ez-in-dependentistako beste eremuan,«Comuns»etan, erreferendu-maren alde mintzatu diren buru-
zagiei aurre egin diete militanteaskok. Kataluniako agendan hil eta
erdi barru dator erreferenduma-ren deialdia, kanpaina eta proze-sua burutzea behingoan, errepu-blikaren sorrerarekin. Baina Ma-drilek badaki beranduegi izanlitekeela, aldarrikapena gauzatu-ta, nazioarteko dimentsioa hartu-ko duelako, eta hasierako jarrerakestatuen aldekoak izan ohi badiraere, aski da estatu txiki batek ai-tortu eta zurruntasun hori pitza-tzea, gainontzekoek ere bide berahartzeko. Independentziaren ai-tortza estatuen erabaki politikoada, baina ondorio juridiko argiakditu: estatu berri baten benetakosorreraren unea da, besteek eurenklubean onartzen zaituztenean.Espainiak badaki oso denbora la-burra gelditzen zaiola ezer egite-ko. Eta agian, hori ere ez.
* Kutxabank kontsumorako mailegu bat zozketatuko du, kanpainan izandako kontratazioen artean (2017/08/31ra arte). Sariaren gehieneko zenbatekoa (printzipala gehi interesak, be-randutza-interesak salbu): 20.000 €. Ikusi zozketaren oinarriak hemen: www.kutxabank.es
Erakunde ikuskatzailea: Espainiako Bankua.Erakunde Mailegu-emailea: Kutxabank SA. Kale Nagusia 30-32. 48009 Bilbo. IFK: A95653077. Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta. Tomoa: 5226; Liburua: 0; Orria: BI-58729; Folioa: 1; Inskripzioa: 1.
Behera-penak!aprobetxatu gure udako eskaintza berezia
MAILEGUKUTXABANK
B h
MAILEGUAK
h
za be
ka erezia
* o mailegu bat zozkakontsumorutxabank kKatazioen artean (ontro kanpainan izandakk
oa (printzipala gehi intero zenbateken gehienekSariaresak salbu): 20.000 €.andutza-interrutxabank.es.khemen: www
o du,etatuko mailegu bat zozkatazioen artean ( /08/312017 a arte).r
beesak,oa (printzipala gehi inter -en oinarriaketarusi zozk Ikesak salbu): 20.000 €.
unde ikakErunde Mailegu-emailea: KakEr
48009 Bilbo.egistrerr
Inskripzioa: 1.
ua.o Bankatzailea: Espainiakuskunde ikale Nagusia 30-32. K.Autxabank Sunde Mailegu-emailea: K
ataritza Erro Merkaik Bizk IFK: A95653077.48009 Bilbo.omoa: 5226; Liburua: 0; Orria: BI-58TToatuta.
Inskripzioa: 1.
ale Nagusia 30-32.oanegistrataritza Err
olioa: 1;omoa: 5226; Liburua: 0; Orria: BI-58729; F
Podemosen barruko zatiketa jarri duagerian Kataluniako erreferendumak
BARTZELONA bEn Comuko Koordinakunde Nazionalak erabakitzekoeskubidearen aldeko mobilizazio gisa babestu du urriaren 1eko galde-keta, baina ez «bete beharreko erreferendum gisa». Oraindik ez dagoargi parte hartzera deituko duten, Podemek herenegun argitara eman-dako manifestuak egiten duen bezala. Pablo Iglesias Podemoseko bu-ruzagiak ez du hori begi onez ikusi, eta agerian utzi du barne zatiketa.
Venezuelak espetxetik atera du Lopez;etxean beteko du orain atxiloaldia
CARACAS bLeopoldo Lopez Venezuelako oposizioko burua espetxe-tik atera zuten atzo. Nolanahi ere, preso jarraituko du; izan ere, aurre-rantzean etxean bete beharko du zigorra. Auzitegi Gorenak «osasunarazoak» aipatu ditu neurria hartzerakoan. Lopezi 13 urte eta 9 hila-beteko kartzela zigorra ezarri zioten; 2014ko otsailetik dago preso.
Abortatzeagatik 30 urteko zigorra ezarridiote emakume bati El Salvadorren
SAN SALVADOR bEvelyn Hernandez haurdun gelditu zen bortxaketabaten ondorioz. 2016ko apirilaren 6an, zortzi hilabete geroago, hilik ze-goen haur batez erditu zen. Poliziak, baina, gorpuak 32 aste zituela on-dorioztatu zuen. Orain, 30 urteko kartzela ezarri diote 19 urteko ema-kumeari. El Salvadorren 17 emakume daude preso abortatzeagatik.
Post hau
Sarri gabe, Euskaltzaindiak (edo Elhuya-rrek, edo Ibon Sarasolak) onartuko dupost-egia (edo egia-ostea, edo egiondo)hitza bere hiztegietan, Oxford ingele-
sezko hiztegiak dagoeneko egin duen bezala edoHizkuntzaren Errege Akademia gaztelaniazkoakeginen duela iragarri moduan. Fin ibili beharko
dira definizioarekin. Nireustez orain artekoek ez du-te gehiegi asmatu. Egia-os-teaz entzuten dudan guz-tia, jartzen dituzten adibi-deak, irudikagarriak egi-ten zaizkit hitza asmatubaino askoz lehenagokoedozein egoeratan. Ez dut
arazorik paradigma aldaketetan sinesteko. Kon-forme nago garai berriko egoera berriek hitz be-rriak behar dituztela. Baina, halere, iruditzen zaithitz gehien-gehienek berdin balio dezaketela,iragartzen dizkiguten aldaketak funtsean egoki-tzapenak baino ez izaki. Digitalizazioak ez duzentsura beste deus bilakatzen. Aurrekoan SotoIvars kazetariari elkarrizketa batean leitu nion bi-zi dugun zentsura-ostean adiskideei diegula izugehien, haiek, gure lagunek berek, behartzengaituztela beste inork baino gehiago, etsaiek bai-no gehiago, isiltzera. Gizakiak inoiz utzi izan baliobezala gregarioa izateari, ondokoaren onarpenabilatzera gehienbat.Post-egia politikoaz ikasi nahi duenak irakur
dezala Zizeron.
JIRAAngel Erro
21. kromosoma
Autobusaren zain nengoela herrikoezagun bi hurreratu ziren geltokira:40-45 urteren bueltako gizona,Down sindromeduna, eta haren
arreba zaharra. Gizonari beha geratu nintzen, ilezuridun mutikotxo bat edo begirakune infantil-dun adindu bat ote zen pentsatuz (biak batera
akaso?) eta neure buruarigaldetuz zer dela eta ez otenuen ordura artean gizonizena erabili izango harierreferentzia egiteko.Arrebak egin zidan kei-nuagatik, nabarmen sa-mar begiratzen ari nin-tzaiola jabetu eta lotsatu
egin nintzen. Laster etorri zen autobusa eta arre-bari eskutik helduta sartu zen. Agian, jaio zenean, medikuek 20-25 urtez bai-
no ez zela biziko esplikatuko zieten beren aita-amei eta agian, horrexegatik ez zuten indepen-dentea izateko moduan heziko (egundo ez dut,esaterako, kalean bakarrik ikusi). Ordea, gauregun, 50-60 urterainoko bizi-itxaropena dute etaasko senideen ardurapean geratzen dira guraso-ak falta dituztenean. Agian, geltokiko gizon harkere, desiratuko zuen lana, etxea, bikotea, seme-alabak edukitzea (ezagutzen ditut urteetan elka-rrekin dabiltzan Down sindromedun lagun bi)eta frustrazioa eragingo zion helduaroan umeta-ko bizimoduarekin jarraitzeak. Edo, agian, ez.Egia esan, ez baitakit ezer berari buruz eta oro-kortzeko joera dugun arren, agian, 21. kromoso-maren alterazioa izango baita aipaturiko bikotea-rekin partekatzen duen ezaugarri bakarra.
Egotearen garrantzia
Margaret Bullen
EHUko irakaslea
Egon behar dudan le-kuan egongo naiz»erantzun zion Urku-llu lehendakariakOihana Etxebarrietalegebiltzarkideari,
galdetu zionean ea Irungo alarde mis-toari babesa ematera joateko asmorikal zuen. «Ikusiko duzu non egongonaizen» esan zuen, ezkutaketan jolas-tu nahi izan balu bezala, sorpresa bateman nahi izan baligu bezala. Baina niIrunen egon nintzen egun osoan, etanik behintzat ez nuen ikusi. Non zegoen gure lehendakaria San
Martzial egunean? Non zegoen Alardeparekidea bere Jeneralaren zain zego-enean San Juan plazan? Ez zegoenberdintasunaren alde udaletxeko bal-koian harrera egitera ateratako ema-kume eta gizonen artean, ezta arku-peetan ere. Ohituta gaude udalarenburua den José Antonio Santano ezikusten bere etxeko balkoian Alardeegunean; izan ere, Betiko alardeariharrera egin ondoren San Martzialmendira joaten da, bizitzan behinkantinera ateratzen diren emakume-ekin santuari arrosa bat emateko,erromerian dantzatzeko, argazki politbat ateratzeko. Non zegoen lehendakaria alarde pu-
blikoan parte hartzen duten neska etamutilei bizkarra ematen zieteneanhainbat irundar zahar eta gaztek? Nonzegoen Kale Nagusian eserita geratzenziren gazteak ez ikusiarena egiten zio-tenean berdintasunari? Agian besteurte batean ere etorri ziren ertzainenartean ezkutatua zegoen zamarra gorriberri batekin, txapel gorri bat buruanizan ordez? Izan ere, hogei urteren bu-ruan berdintasunak babes polizialabehar baitu, kaleetan pasatuko bada.Eta non zegoen Iñigo Urkullu EAJko
batzokiaren beheko balkoian bildu zi-ren emakumeek desfile parekidearibizkarra eman ziotenean? Goiko bal-koian zegoen, txaloak ematen zituz-ten beste hiru lagunekin? Horregatik da hain garrantzitsua
gure presentziarekin besteen jarrerarieragitea. Ez da nahikoa adostasunaadieraztea, ez da nahikoa ordezkariakbidaltzea; egon behar dugu guk, guregorputzarekin espazioa betetzen, gureeskuekin txaloen zarata egiten, gureirribarrearekin ikusten gaituztenakalaitzen.
Euskal Herrian ni baino hobeto ja-kingo duzue zer garrantzi duen egote-ak. Bizitzaren une zoriontsu zein la-tzetan egoteari garrantzia ematen dioeuskal gizarteak; esaterako, iragateerrituetan, haur bat jaiotzen denean,norbait hiltzen denean, egon beharda, ondokoekin ospatzeko edo negaregiteko. Ez da nire herriaren kasua,non intimitatea errespetatzeari lehen-tasuna ematen dion, non mezu edokuttun baten bidez gure sentimen-duak edo gure solidaritatea adieraztenditugun. Hemen ez dut zalantzarikegoteak lehentasuna duela. Egon edo ez egon, horretan datza
galdera. Kasu honetan zalantza ez daizan edo ez izan; galdera hori Hamletiutziko diogu, bere garrantzia ukatugabe. Kasu honetan egotearen garran-tziaz ari gara. Hau da, ez da bakarrikiritzia izatea, ideiak konpartitzea, ba-tzuekin bat etortzea. Eskatzen aridena da: egotea. Posizionamenduagorpuztea. Baloreak haragitzea. Ados-tasuna materializatzea. Eta lehendakariaren presentzia ez
da edonorena, eta horregatik beraegotea oso esanguratsua izango zen.Ez dugu eskatzen Iñigo Urkullu gure-kin egotea —atseginez gonbidatzendugun arren— baizik eta Urkullu le-hendakari jauna egotea: bere pertso-nak oraingoz honetan Euskadikoagintari gorena irudikatzen baitu. Ins-tituzio baten kargua okupatzen dugu-nean, gure presentziak, gure pertso-
nak, gure gorputzak ozenki hitz egi-ten du. Eta gatazka honetan lider poli-tikoen absentzia azken bi hamarkade-tan zehar nabari izan dena da.Nor egoteaz aparte, non egon ere in-
portantea da. Erritualak, politikagin-tza bezala, sinboloz osatuak daude.Lekuak oso esanguratsuak dira. Alar-de egunean, ez da berdin Ajuria Eneanegotea —nahiz eta Alarde mistoarekinados izan— edo Irungo udaletxeko bal-koian egotea, Jeneralaren sarreraikusten, berarekin batera emakumeeta gizonez osatutako tropak agurtze-ko. Balkoiak ez dira bakarrik aginta-riak bertan ikus ditzagun, aukera pri-bilegiatu hartaz balia daitezen; bal-koiek ematen dute hor agertzendirenek handik ikusten dutena baiez-tatzeko, legitimitateko gaitasuna.Bidasoaldekoon Alardeen aferaz ari
garelako, presentziak hitzek bainoozenago hitz egin dezake. Azken bihamarkada hauetan zaila izaten zaigugatazka honi buruz hitz egitea, eta as-kotan keinuek, egiten ditugun jestutxiki horiek hitzak baino askoz gehia-go esaten dute. Gatazka bat enkista-tzen denean, arazo bat tabu bihurtzendenean, negoziazio mahaia hutsikgertatzen denean, egitea eta egoteaizatea eta esatea baino garrantzitsua-goa izan daitezke.Bukatzeko, zeu zara, lehendakari
jauna, keinu hori egiteko pertsonaaproposena. Zeu zara balkoian egonbehar zena. Ez da berdin Emakunde-ko buru den Izaskun Landaidak zureagintea ordezkatzea. Ezta Manuel Le-zertua Arartekoa ere. Ezta EH Bildu,Ezker Anitza-IU edo Ahal Duguko or-dezkariak, nahiz eta haien presentziaestimatu eta eskertu. Eta zer esanik ez,ez da berdin Denis Itxaso PSE/EErenpartetik alkatearen lekuan egotea.Alarde egunean, arratsaldeko desfi-
learen bukaeran euri zaparrada batekharrapatu gintuen. Bustita blai, bainaalai bukatu genuen. Une batez, nirealaitasuna handitu zen, lagun batekesan zidalako goizean norbaitek ikusizintuela. Urkullu lehendakaria, pla-zan, Alarde parekidea ikusten. Egiaote? Azkenean, horrek esan nahi alzuen «ikusiko duzula» esan zenue-nean? Ba, ez, gutxi iraun zuen nire po-zak... Lagunak gaizki ulertu omenzuen, ez zen Urkullu, ez. Eta oraindiknik ez dut ikusi non zegoen eta ez da-kit non egongo den. Baina espero duthurrengoan berdintasunaren aldeegin behar duenean, giza eskubideendefentsa jokoan denean, jakingo due-la lehentasuna ematen egoteari.
Instituzio baten karguaokupatzen dugunean,gure presentziak, gure
pertsonak, guregorputzak ozenki
hitz egiten du
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a14 Iritzia
BIRAMiren Amuriza
Zuzendaria:
Martxelo Otamendi
Zuzendariordea:
Iñaki Petxarroman
Edizio arduraduna:
Idurre Lazkano
Argitaratzailea:
Euskal Editorea SM
Publizitatea:
Bidera publizitatea
Lege gordailua:
SS-0662/03
Batzorde parekidea:
0712I84059
Egoitza nagusia:
Martin Ugalde kultur
parkea. Gudarien
Etorbidea, z/g.
20140 Andoain.
Telefonoa:
(0034) 943-30 40 30
Faxa: (0034) 943-30 09 43
Webgunea:
www.berria.eus
Posta elektronikoa:
berria@berria.eus
Publizitatea:
publi@bidera.eu
Harpidetza saila:
(0034) 943 - 30 43 45
Date:09/07/2017
Exemplaire: 4.360
Editeur: Euskal Editorea s.l.
Directeur de publication:
Martxelo Otamendi
Comission paritaire:
0712I84059
Delegation Labourd:
Lisses 3, 64100-Baiona.
Tel.: (0033) 559256220.
Fax: (0033) 559254303.
E-mail: lapurdi@berria.eus
Ordezkaritzak
Araba:Bizenta Mogel, 6.
Posta kodea: 01008
Gasteiz. Telefonoa:
945-15 04 52. Erredakzioko
faxa: 945-14 83 07.
Posta elektronikoa:
araba @berria.eus.
Bizkaia: Uribitarte kalea, 18,
3. C. Posta kodea: 48001
Bilbo. Telefonoa:
94-435 26 00. Erredakzio-
ko faxa: 94-423 49 75.
Posta elektronikoa:
bizkaia@berria.eus.
Lapurdi:Lisses, 3. Posta
kodea: 64100 Baiona.
Telefonoa: 559-25 62 20.
Faxa: 559-25 43 03.
Posta elektronikoa:
lapurdi @berria.eus.
Nafarroa: Iratxeko Monas-
terioa, 45, 13. Posta kodea:
31011 Iruñea. Telefonoa:
948-36 66 22.
Publizitatea: 948-36 66 23.
Posta elektronikoa:
nafarroa@berria.eus.
berria
HIZPIDEAK
Zirimolatikkanpo
Jon Ordoñez @jonordoez
Miren Gaztañaga eta Itziar Ituño
izan dira azkenak, baina aurretik
izan ziren Gotzon Sanchez, Aitor
Merino eta Julio Medem ere. Hilabete gutxi
pasatu dira bi aktoreei iritzi batzuk ematea-
gatik Espainiatik gupidagabe eraso zietene-
tik, eta irribarretsu agertu nahi izan dute ho-
rri buruz hitz egiteko, «haserre aurpegiare-
kin ez». Eraso bortitzak bezain laburrak iru-
di dezakete euren kontrakoek, litekeena bai-
ta orduan sutan erre nahi izan zituzten
askok haien izenak ez gogoratzea dagoene-
ko. Ezta haien aurpegiak ezagutu ere zine-
man edo telebistan ikusten dituztenean
—boikot eskaeren gainetik, lanean ari baitira
biak—. Baina eraso biak zuzendu zituen
amorruak beren helburua lortu edo ez, gal-
dera bat geratzen da airean, eta hori ez da
ahaztuko, horrelako erasoak errepikatuko
baitira, lehenago ere errepikatu diren mo-
duan: geratu al daitezke horrelako erasoak?
«Diktadura baten herentzia da testuingu-
ru hori», dio Ituñok gaurko elkarrizketan.
Beren iritzi berbera ez dutenekiko herentzia,
desadostasun hori adieraztera ausartzen de-
narekiko herentzia, Espainiaren begietan
euskaldun sinpatiko izatera mugatu nahi ez
duenarekiko herentzia. Egunen batean az-
tertu beharko da nola sortzen diren Gaz-
tañagak, Ituñok eta beste batzuek jasan di-
tuzten boikot eskaerak, zein den abiapun-
tua. Baina batik bat aztertu beharko da noiz
hasten den zirimola dena eramaten berare-
kin; tartean, isilik geratzen direnen adorea.
Kontua ez baita soilik antzoki, telebista edo
zinemako lankideek, eraso berean euren bu-
rua jomugan sentitu dezaketen horiek, ba-
besa ematea. Baizik eta beste esparru ba-
tzuetan egitea, baita herri gisa ere, ez dadin
sorgin ehizarenbeldurra hain azkar barne-
ratu, profesional batzuek euren profesional-
tasuna aldarrikatu behar izan ez dezaten.Gaztañaga eta Ituño. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Kakazotz
Hitzek mundua azaltze-
ko balio badute, kaka-
zotza balio dute hizte-
giek. 1989an ludiak
jiraka segitzen zuen, eta bira bakoi-
tzak behartuta edo, gauza asko ger-
tatu zen munduan. Halarik ere, Ber-
lingo Harresia erori zen urtea izango
da beti guretzat hura.
Egunez egun azaro ilunak zekarz-
kigun irudiek aldaketa gaitzen leku-
ko izango ginela esaten ziguten. Han
zeuden milaka berlindar, hik bultza
gogor hortikan ta bultza nik hemen-
dikanka, itxuraz urteetako amorrua
borra bihurturik, hormatzarra nola
erortzen zen laguntzen. Eta erori
zen, erori zenez; zer aldetara, ez zen
azkarregia izan behar asmatzeko.
Eta jende hura zoriontsua zela azal-
tzeko harresia eta askatasuna izan
ziren gehien entzunarazi zizkiguten
hitzak. Elkarrekin beti, antagoniko.
Erori da azken harresia. Mundua
askeagoa da orain. Eta porlan zati
margotuak nerabeen aldizkariekin
ere ematen zituzten opari,
ez genezan astakeria hura inoiz
ahantzi.
Luzegabe azaldu zuen belarria
gezurrak, ordea. Nola azken harre-
sia? Hor zeuden Ziprekoa, Ipar Irlan-
dakoa, Saharakoa... Denborarekin,
historiaren lekuko izan behar
genuen haiek beste batzuk ikusi
ditugu altxatzen Austrian, Hunga-
rian, Bulgarian, Mazedonian, Saha-
ran, Palestinan, Ceutan eta Melillan,
Mexikon, Calaisen... Zer datorren, ari
zaizkigu esaten: Europar Batasunak
130 milioi euro jarriko ditu Libiak
harresi bikaina jaso dezan, milaka
afrikarri Mediterraneorako bidea
zarratzeko hala; datozen urteetan
Estoniak eta Lituaniak sarez, txa-
rrantxez, harresiz eta dorrez hertsiko
dute Errusiarekin duten muga. Erre-
fuxiatuak direla edo ekialdeko
etsaia, Europa blindatzen ari da,
Trumpen eta Jainkoaren Amerika
bezalaxe. Eta bitxia da. Berlinen
harresia eraistea askatasunarekin
lotzen zuten haiek berak dira orain
libertatea babesteko hesiak beha-
rrezko direla diotenak.
Halakoxe hiztegiekin bultzatzen
gaituzte mundura.
LARREPETIT
Iñigo Aranbarri
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 15Iritzia Harian
Aitor Manterola
Hondarribia Orio da, edo OrioHondarribia da. Koloreak aipa-tuz, berdexka itxura dauka Orio-ko horiak. Beste behin, eta hiru-garren urtez jarraian, Hondarri-biak irabazi zuen atzo Oriokoibaian jokaturiko Eusko Label li-gako estropada. Aurreko biak be-zala, erlojupekoan. Horrenbestez,ligan azken hiru urteetan jokatudituzten zazpi estropadetatik sei-tan lortu du bandera astintzea Mi-kel Orbañanosen taldeak. Espe-zialista bilakatu da erlojua zuku-tzen Ama Guadalupekoa.
Aurtengo ligan, hirugarren jar-dunaldian lortu du bere lehen ga-raipena, eta beste horrenbeste es-tropada jokatu eta gero, hiru ga-raile azaldu dira dagoeneko:Urdaibai aurreneko jardunal-dian, Bilbon; Orio bigarrengoan,Portugaleten; eta Hondarribiaatzo, Orion. Ezin zehatzago bana-tu orain arteko banderak aldezaurretik indartsuentzat jotzen zi-ren hiru taldeen artean. Azkeneko txandan lehiatu zi-
ren hirurak, Kaikurekin batera,eta erreferentzia guztietan izanzen azkarrena Hondarribia. Langehien Urdaibaik eman zion, gai-nean izan zuelako denbora guz-tian. Kaikuk eta Oriok lehen luze-
an eutsi zioten, baina hortik au-rrera atzera geratu ziren. Buruzburuko lehia izan zen azkenekotxanda, baina betiere nahikokontrolpean izan zuen aurkarizuzena gero bandera lortu zuentaldeak. Berriz ere nabarmendu egin
behar taldearena. Hainbatarraunlari tostaz aldatu zituenababor aldean Orbañanosek, horbaitu zuloa, Xabi Etxebesterengaixotasunak sorturikoa. Ez daerraza arraunlari bikain hori or-dezkatzea, baina atzo bete-bete-an atera zitzaizkion leku aldatze-ak entrenatzaile oriotarrari. Ga-raipenari ematen dio zerbaitberezia horrek, eta batez ereezaugarri honek: hamaika harro-biko arraunlari ziren atzo Ama
Guadalupekoa-n arraunean.Zenbaki handia, ezbairik gabe. Garaipenari indarra ematen
dion bestea Urdaibairi azkenekoluzean ateratako aldea da. Hiru-garren ziabogan bi segundo zi-tuen fabore Hondarribiak, etahelmugan, bat gehiago atera zion,3,34 izan arte. Ederki eta bikainbaliatu zuen aldeko ur-lasterra-ren indarra garaileak azkenekoluzean, tarteak zabaltzeko aurka-riei. Oso adierazgarria da Kaikurieta Oriori atera zien zuloa azke-neko luzean: ia bost atera zizkien
bizkaitarrei, eta ia zazpi gipuzko-arrei, atzo etxean aritu zen taldea-ri.
Zierbena, dotoreEguraldiaren baldintzek eraginaizan zuten atzo, eta azkenekotxandan, ur-lasterren indarrabesteetan baino handiagoa izan
zen. Haizeak ere gora egin zuenbigarren eta hirugarren txandan,aurrenekoan izandako indarra-rekin alderatuta. Horrek denakaukera eman zion Zierbenaribanderaren lehian sartzeko; ho-rrek eta bere talde indartsuak. Bi-garren txandan txiki utzi zituenCabo, Tiran eta San Juan, eta hi-rugarren ziabogan, esaterako,Hondarribiak segundo bat gehia-go behar izan zuen. Lan on horrekhirugarren lekua eman zion Zier-benari, garailearengandik zazpisegundo eskasera, eta inoizkoposturik onena du liga nagusian. Lehen txandan, haizea bareen
ibili zen momentuan, nahiz etaur-lasterrak ahulagoak izan,ederki baliatu zuten aukera SanPedrok eta Ondarroak, seigarreneta zazpigarren egiteko azkensailkapenean. Ia zulo erabakiga-rria ireki diote Astillero azkenari,atzo ere ez baitzuen beste inor au-rretik utzi Espainiako taldeak.Gauzak estu, azken-aurreko le-kuan daude, Aresek puntuko de-sabantaila bakarrik duelako SanJuan eta Caborekin, eta Ondarro-arekin eta San Pedrorekin bikoaeta hirukoa. Gaur izango dute beste lehia
eder bat hamabi taldeek. Donos-tian izango da, 12:20 aldera(ETB1).
Berdexka da hori hau
Hondarribiak irabazi du Orion Eusko Label liga honetako bere lehen banderab Erlojuaren aurka, eremu horretan hirugarren urtez jarraian lortu du nagusitzea
Hondarribiko trainerua, atzo, ziaboga egiten, Orioko estropadan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
EUSKO LABEL LIGA
ORIOKO XXVIII. ESTROPADAK
1. Hondarribia 19.31,76
2. Urdaibai 3,34ra
3. Zierbena 7,28ra
4. Kaiku 12,36
5. Orio 17,80ra
6. San Pedro 19,36ra
7. Ondarroa 21,26ra
8. Cabo 21,66ra
9. Ares 26,26ra
10. Tiran 27,93ra
11. San Juan 32,54ra
12. Astillero 39,00ra
SAILKAPEN NAGUSIA
1. Urdaibai 33 puntu
2. Hondarribia 32 puntu pt.
3. Orio 29 pt.
4. Kaiku 27 pt.
5. Zierbena 20 pt.
6. Tiran 18 pt.
7. San Pedro 16 pt.
8. Ondarroa 15 pt.
9. Cabo 14 pt.
10. San Juan 14 pt.
11. Ares 13 pt.
12. Astillero 3 pt.
EUSKOTREN LIGA
LEHEN SAILKAPEN ESTROPADA
1. Hibaika 10.37,12
2. San Juan 3,32ra
3. Orio 16.00ra
4. Arraun Lagunak 21.10era
5. Hernani 27,84ra
6. Deustu 31,34ra
7. Donostiarra 42,08ra
8. Portugalete 43,10era
9. Cabo 44,26ra
10. Lea-Artibai 1.21, 16ra
A. M.
Iluntze berezia izan zen atzokoHibaikarentzat. Traineru denbo-raldiko aurreneko garaipena lor-tu zuen Orion, noiz eta Euskotrenligara sailkatzeko lehen jardunal-dian eta, aldi berean, liga horreta-ko lehen estropada puntuaga-rrian. Bandera eta ligako lehenpostua, beraz. Ezustetzat hartze-ko modukoa da alde horretatikbegiratzen bazaio: orain artekoestropada guztiak San Juanek ira-bazi ditu. Baina ezustearenak in-darra galtzen du beste alde hone-tatik begiratzen bazaio: Hibaikaibili da gertuen Pasai Donibanekotaldetik aurten, eta, gainera, atzo-ko estropada eta gaurkoa (ligakobigarren jardunaldia eta sailka-tzeko biak) ondo baino hobetoprestatu ditu. Estropada osoan ibili zen aurre-
tik Errenteriako taldea. Ziabogabakarrean bi segundo gutxiagobehar izan zituen San Juanen al-dean, eta helmugan, gainera,handiagoa izan zen aldea: 3,32 se-gundokoa. Pasaitarrek kolpeahartu zuten atzo, baina, behintzat,ligarako sailkatzea lortu zuten, le-hen bosten artean egitea nahikoabaitzuten bi egunetako batean. Oriok egin zuen hirugarren, 16
segundora, eta bideratua utzi dusailkatzea, gaurkoaren faltan(12:00etan, Donostian, ETB1).Laugarren lekua Arraunek esku-ratu zuen, eta, leku preziatu horikentzekotan, Hernanik edoDeustuk kenduko diote gaur; seisegundo eta hamar atera zizkienDonostiako taldeak. Dena dela,puntuak hartuko dira kontuanezer baino lehen, eta berdinketabalego jo beharko litzateke biegunetako denboren batuketara.Besteak atzerago geratu ziren.
Hibaikak udakobere lehenbandera astindudu, Euskotrenligaren hasieran
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
17Kirola
Ainara Arratibel
Helmugarako zazpi bat kilometrofalta ziren. Lilian Calmejane (Di-rect Energie) bizikletarekin mu-gimendu arraroak egiten hasizen. Hori ikusita, zale askok pen-tsatuko zuten: «Zer-nolako bide-gabekeria!». Ez zen gutxiagora-ko. Frantziako txirrindulari gaz-teak eskuan zuen garaipena, etapena zen bikietan zituen karran-pengatik Frantziako Tourrekoatzoko etapa ez irabaztea. Beretaldeak hasieratik egindako lantxukuna ezin biribiltzea. Bainakarranpek ere ez zuten geratu, etabera iritsi zen lehen postuanRousseseko eski estazioko hel-mugara. Eskuak pozez altxatu zi-tuen garaipena ospatzeko, baina,iritsi bezain laster, lurrera botazuen bere burua. Masajisten es-kuek arindu zituzten haren ka-rranpak. Horrek eta ga-raipenaren pozak. Etapabizia izan zen, batez bes-teko abiadura orduko 42kilometrokoa izan bai-tzen. Dena den, gaurkoetapa gogorraren eta menditsua-ren zain, faboritoak ez ziren mu-gitu. Beraz, Chris Froomek (Sky)jarraitzen du elastiko horiarekin.24 urte besterik eduki ez arren,
garaipen zerrenda txukuna dudagoeneko Calmejanek. Izan ere,atzo lortutakoarekin, jada Tou-rrean eta Espainiako Vueltan dituirabaziak etapak. Giroa bakarrikfalta zaio, hiru asteko lasterketaguztietan garaipenak lortu dituz-ten txirrindularien zerrendansartzeko. Helmugara iristeko 17
kilometro falta zirenean jo zuenerasoa, eguneko mendate nagu-sia igotzen ari zirela: Combe deLaisia (1.202 metro eta %6,4kopendiza). Zortziko talde bateanzihoan, eta indartsu jo zuen au-rrera. Behin mendatetik pasata, jai-
tsiera erlojupeko baten parekoaizan zen. Atzetik segika zuen Ro-bert Gesink (Lotto), eta bikietanlehen karranpak. Eskarmentuhandiko txirrindularia da Gesink,eta 36 segundo eskasera egonda,bazirudien Calmejaneri presioaegiteko moduan egongo zela. Bai-na ilusioa minari eta esperientzia-ri gailendu zitzaion. Are gehiago,helmugara bitarte aldea areagotuegin zuen Frantziako gazteak, 37segundo atera baitzizkion Gesin-ki. Merezi zuen irabaztea, hasiera-
tik egon baitzen ihesaldietan sar-
tuta. Eguneko lehen ihesaldi ga-rrantzitsua etapak ordubete zera-manean sortu zen, tartekoesprinta pasatu—45,5 kilometro-an zegoen— eta gutxira. Jendetsuaizan zen oso ihesaldia. 50 txirrin-dularik osatu zuten. Tartean zeu-den Calmejane bera, eta MikelLanda (Sky) eta Jonathan Castro-viejo (Movistar) euskal txirrindu-lariak. Hiru minutuko abantailaizan zuten tropel nagusiarekiko.Baina Sky estutzen hasi zen, etaaldea murrizten. 50eko taldeazena hamaseiko bihurtu zen. Bai-na atzean geratutako 34 txirrin-dulariak ez zeuden amore emate-ko prest. Ez, behintzat, Calmejaneeta haren taldea. Haiek atzean ja-rritako erritmoari esker, harrapa-tu egin zituzten, eta zortziko taldebat osatu zuten Combe de Laisiaigotzerako. Hor jo zuen erasoaCalmejanek, eta etapa irabazi.Tourreko sailkapen nagusiko
lehen postuetan dauden txirrin-dularien artean ez zen inor mugi-tu. Skyk kontrolpean izan zuenune oro lasterketa. Gainontzekotalde indartsuek hari utzi ziotenzama guztia.
Karranpek ere ez dute eten Lilian Calmejane frantziarra nagusitu da Tourreko zortzigarren etapan, Rousseseko eski estazioanbGaurko etapa menditsuaren zain, faboritoak ez dira mugitu, eta gauzak berdin daude sailkapenean
Lilian Calmejane atzo lortutako garaipena ospatzen. GUILLAUME HORCAJUELO
Skyk kontrolpean izan dulasterketa; gainerako taldeindartsuek hari utzi diote hori egiteko zama guztia
18 KirolaIGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Marta Bastianellik esprintean irabazi zuen atzoko Giroko etapa. BERRIA
Neyrolles 825 m
2 (3,2 km / %7,2)
Berentin 1144 m
3 (4,1 km / %6,1)
Franclens
484 m
3 (2,4km / %6)
Biche 1.325 m
B (10,5 km / %9)
Grand Colombier
1.501 m
B (8,5 km / %9,9)
Mont du Chat 1.504 m
B (8,7 km / %10,3)
Jongieux 414 m
4 (3,9 km / %4,2)
9. etapa
Nantua > Chambery 181,5 km
GAURKO ETAPA
SAILKAPENAK
BEDERATZIGARREN ETAPA
1. Lilian Calmejane (Direct) 4.30.29
2. Robert Gesink (Lotto Jumbo) 37ra
3. Guillaume Martin (Wanty) 50era
4. Nicolas Roche (BMC) 50era
5. Roman Kreuziger (Orica) 50era
6. Fabio Aru (Astana) 50era
7. M. A. Valgren (Astana) 50era
8. Rafal Majka (Bora) 50era
9. Nathan Brown (Cannondale) 50era
10. Romain Hardy (Fortuneo) 50era
15. Mikel Landa (Sky) 50era
31. J. Castroviejo (Movistar) 50era
37. Mikel Nieve (Sky) 50era
39. Haimar Zubeldia (Trek) 50era
SAILKAPEN NAGUSIA
Chris Froome (Sky) 33.19.10
2. Geraint Thomas (Sky) 12ra
3. Fabio Aru (Astana) 14ra
4. Daniel Martin (Quick)) 25era
5. Richie Porte (BMC) 39ra
6. Simon Yates (Orica) 43ra
7. Romain Bardet (AG2r) 47ra
8. Alberto Contador Trek) 52ra
9. Nairo Quintana (Movistar) 54ra
10. Rafael Majka Bora) 1.01era
16. Mikel Landa (Sky) 1.47ra
25. Mikel Nieve (Sky) 2.42ra
33. Haimar Zubeldia (Trek) 9.16ra
34. J. Castroviejo (Movistar) 9.24ra
107. Imanol Erbiti (Trek) 37.36ra
137. Markel Irizar (Trek) 46.16ra
167. Romain Sicard (Direct) 53.40raaa
EGUNEKO GALERA
Arnaut Demare Txirrindularitzaren alderik gozoe-
na eta mikatzena probatu ditu aste
honetan Arnaut Demarek (FDJ)
Asteartean, irabazi egin zuen Vitte-
leko helmugan. Atzo, berriz, ia eta-
pa hasieratik geratu zen atzean.
Taldekideak ondoan izan zituen,
baina ederki sufritu zuen etapa
amaitu ahal izateko. Helmugan 37
minutu eta 33 segundo galdu zi-
tuen.
EGUNEKO DATUA
Froome, 47egun horiz Chris Froomek (Sky) egunak pila-
tzen jarraitzen du horiz. Atzokoare-
kin, 47 egin ditu Frantziako Tourre-
ko lider gisa, eta jada begiz joa du
50. eguna. Tourra hasi aurretik
esan zuen gustuko duela elastiko
horia, eta lehen astetik jantzi nahi
zuela. Ikusteko dago amaiera arte
eramango duen.
Jaioteguna.1992ko
abenduaren 6a.
Jaioterria.Albi
(Frantzia).
Ibilbidea.Occitane Cy-
clisme (2013), Vende U (2014-
2015) eta Direct Energie (2016tik).
Lorpen garrantzitsuenak. Iaz Es-
painiako Vueltako laugarren etapa
irabazi zuen San Andres Teixidon.
Aurten, Tourrekoaz gain, bost ga-
raipen daramatza, baina bigarren
mailako lasterketetan irabazi ditu
etapa horiek.
IRABAZLEA
LilianCalmejaneTourrean erelortu du etapa
IGANDEKO BERRIA2017ko uztailaren 9a 19Kirola
Ainara Arratibel Gascon
Garaipen gosez zegoen Ale Cipo-llini taldea, Ane Santestebanentaldea. Fabiana Luperirik zuzen-dutako taldea izanda, ezin zenbestela izan. Pedalei eragiten zie-nean, aseezina zen italiarra, etahorixe bera helarazi die bere txi-rrindulariei. Gosea eta presioa zu-ten etxeko lasterketa nagusiangutxienez etapa bat irabazteko.Herenegun saiatu ziren Santeste-banekin eta Janneke Ensingekin.Baina garaipen gose horrek itsu-tu, eta estrategia gaizki atera zi-tzaien. Atzo, azkenean, arantzahori kendu ahal izan zuten, MartaBastianelli esprinterrari esker.Bastianelli bizkorrena izan zen,Pollako helmugan. Atzetik sail-katu ziren Lotta Lepisto (Cervelo)eta Giorgia Bronzini (Wiggle). Ita-liako txirrindulari batek aurtengoGiroan irabazten duen lehen eta-pa izan zen atzokoa.Euskal errepideetan ezaguna
da Bastianelliren abiadura. Aur-tengo Emakumeen Birako lehenetapa irabazi zuen, Iurretan. San-
testebanek esana zuen harekinetapa bat irabazteko itxaropenabazutela Giroan. Atzo zuen azken aukera. Ibilbi-
dea aproposa zirudien harentzat.Are gehiago, etapako lehen 40 ki-lometro gorabeheratsuetan txi-rrindulari bizkorrenetako batzukatzean geratu ostean. Horrek,dena den, bazuen beste arriskubat: esprinterren taldeek ez zutelalan egingo, eta ihesaldiren batsortuz gero errazagoa izango zelahelmugara iristea.Ihesaldia sortu zen. Sei txirrin-
dularik utzi zuten tropela: SofiaBertizzolok (Astana), Elena Cec-chinik (Canyon) Simona Frap-portik (Hitec ) Floortje Mackaijek(Sunweb), Ana Covrigek (Fassa-Bortolo), Audrey Cordonek (Wig-gle) eta Danielle Kingek (Cyclan-ce). Baina eguneko mendate pun-tuagarri bakarra igotzen hasiaurretik—Sala Consilina, hiruga-rren mailakoa—harrapatu egin zi-tuzten. Goian, faboritoak aurreanazaldu ziren. Annemiek vanVleuten (Orica) lehendabizikopostuan igaro zen, eta Elisa Longo
Borghini (Wiggle) hirugarrenean,hain zuzen. Jaitsieran beste ihesaldi bat
osatu zuten Małgorzata Jasinskak(Cyclance), Lauren Kitchenek(WM3) eta Anna Trevisinik (AleCipollini). Hamabost kilometrofalta zirenean, minutu baten al-dea zuten. Baina esprinterrak ezzeuden amore emateko prest, etaluze jarri zuten tropela. Ihesi zeu-denak harrapatu, eta esprinteanamaitu zen etapa. Giroa gaur bukatuko da, eta Ve-
suvion gora (1.281 metro) erabaki-ko da nork irabaziko duen. Giroaelastiko arrosarekin amaitzekohautagaiak sailkapen nagusikolehen laurak dira: Van der Breg-gen, Van Vleuten, Longo Borghinieta Guarnier.
Garaipen gosea aserik Marta Bastianellik Italiako txirrindulari baten lehen garaipena lortu duaurtengo Giroan b Vesuvion gora erabakiko da, gaur, lasterketa
Vesuvio
2 (396 m)
10. etapa
Torre del Greco > Torre del Greco 124 km
GAURKO ETAPA
ITALIAKO GIROA
BEDERATZIGARREN ETAPA
1. Marta Bastianelli (A. Cipollini) 3:05:09
2. Lotta Lepisto (Cervelo) d.b.
3. Giorgia Bronzini ( Wiggle) d.b.
4. Arlenis Sierra (Astana) d.b.
5. Coryn Rivera (Sunweb) d.b.
6. Alexix Ryan (Canyon) d.b.
7. Ilaria Sanguineti (Bepink) d.b.
8. Amalie Dideriksen (Boels) d.b.
9. Emilie Moberg (Hitec) d.b.
10. Natalya Saifutdinova (Astana) d.b.
41. Ane Santesteban (A. Cipollini.) d.b.
NAGUSIA
1. Anna Van der Breggen(Boels) 22.30.06
2. Elisa Longo Borghini (Wiggle) 1.03ra
3. Annemiek van Vleuten (Orica) 1.39ra
4. Megan Guarnier (Boels) 3.07ra
5. Lucinda Brand (Orica) 3.26ra
6. Amanda Spratt (Orica) 3.32ra
7. Katarzyna Niewiadoma (WM3) 4.02ra
8. Karol-Anna Canuel (Boels) 4.22ra
19. Ane Santesteban (A. Cipollini) 8.52ra
Atseden egunarenaurretik, mendikoetapa gogorra
RFrantziako Tourreko tro-
pelak bihar izango du las-
terketako lehen atseden eguna.
Baina aurretik, gaur, mendiko
etapa gogor eta gorabehera-
tsua izango dute txirrindulariek.
181,5 kilometroko ibilbidea osa-
tu beharko dute, Nandu eta
Chambery artean.
Maila bereziko hiru mendate
igo beharko dituzte: besteak
beste, Mont du Chat (1.504 me-
tro, %10,3ko pendizarekin), Bi-
che (1.325 metro, %9ko pendi-
zarekin) eta Grand Colombier
(1.501 metro %9,9ko pendizare-
kin).
Mikel Orbañanos Iribar
Final bat galtzea beti izaten damingarria, eta, atzo, nabarituegin zitzaion Jokin Altunari. 48 orduan bi partida eduki bai-tzituen amezketarrak, etaeskuetatik sufritu egin zuen.Joseba Ezkurdiak eta BeñatRezustak aise menderatuzituzten Altuna eta Jose JavierZabaleta, San Fermin torneokobinakako txapelketako neur-ketan: 22-15. Beroak ere baldintzatu zuen
neurketa. Oro har, ikusleen-tzat ez zen oso partida biziaizan, pilotakada gutxiko parti-da izan baitzen, eta lau pilota-riek huts asko egin baitzituz-ten. Altuna ez zen fin ibili au-rrean, eta Ezkurdiak ederkiatera zion horri probetxua.Atzean, berriz, Rezustak lanakzail jarri zizkion Zabaletari, etadeseroso jokatu zuen. Irabazleek hasiera pattala
izan zuten arren, berehala
esnatu ziren. Altuna eta Ezkur-dia aurreratu ziren lehendabi-zi. Lau tantoren aldea ere izanzuten: 2-6. Halere, partidakoberdinketa bakarrera iritsizirenean (6-6), Ezkurdiak etaRezustak partida irauli, etaaurretik joan ziren une oro,estutasunik gabe. Irabazleekhamar tantoren aldea izanzuten arren, bost tantora hur-bildu ziren Altuna eta Zabale-ta; 20-15. Ezkurdiak aurrean
egindako lan onari esker, 22.tantora iritsi ziren.Bestalde, herenegun gauean
jokatu zen torneoko lehen par-tida. Oinatz Bengoetxeak etaMikel Beroizek mendean hartuzituzten Iker Irribarria eta Ju-len Martija: 22-18. Galtzaileekezinbestean irabazi beharkodiete gaur Urrutikoetxeari etaLarunberi aukera izaten jarrai-tu ahal izateko. Partida, gaur17:00etan (ETB1) izango da.
Nekea nabaritu zaio
Ezkurdiak eta Rezustak 22-15 irabazi diete Altunari eta Zabaletarib Pilotakada gutxiko partida izan da, eta beroak baldintzatu du
Joseba Ezkurdia pilotaria atzoko neurketan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Ezkurdia - Rezusta 22Altuna - Zabaleta 15
Markagailua. 0-1, . 1-3, 1-4, 2-6, 3-6, 6-6, 7-6,
12-7, 14-7, 16-7, 18-8, 19-9, 19-12, 19-13, 20-14,
20-15, 22-15.. Iraupena. Ia ordubete iraun du
San Fermin torneoko binakako txapelketako
neurketak.
Bestelakoak. Labrit pilotalekua ia bete egin
dute pilotazaleek. 1.200 ikusle inguru bildu
dira neurketa ikustera. Giro beroa eta bikaina
frontoian.
20 KirolaIGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Javi Dominguez eta Silvia Triguerosizan dira Ehunmiliak probako garaileak
MENDIA b Javi Dominguezek laugarrenez irabazi zuen gizonez-koen Ehunmiliak lasterketa. Marka berria jarri du, gainera: 22ordu eta 21 minutukoa. Emakumezkoetan, Silvia Trigueros iritsizen lehen postuan. G2H lasterketa, berriz, eguerdian izan zen,eta Daniel Agirrek irabazi zuen, bigarrenez. Emakumezkoetan,Aitziber Osinalde izan zen garailea.
KAE 1 ligan Donostiarrak irabazi dubandera, eta lidergoan sendotu da
ARRAUNA b KAE 1 ligako bosgarren jardunaldia jokatu zen atzo,Donostiako uretan, eta Donostiarrak nagusitasunez irabazi zuenbere txanda, baita bandera ere. Santurtzik, berriz, laugarren pos-tuan amaitu zuen. Beraz, sailkapen nagusian, Donostiarrak seipuntu ateratzen dizkio Santurtzi bigarren sailkatuari. Gaur, sei-garren jardunaldia jokatuko da, Leraten (Nafarroa), 12:00etan.
Javier Dominguez —eskuinean— garaipena ospatzen. JUANAN RUIZ / ARP
Alavesek denboraldi-aurrea biharhasiko du, Zubeldiaren aginduetara
FUTBOLA b Aurpegi berriekin hasiko du denboraldi-aurrea biharAlavesek. Berritasun nabarmenena Luis Zubeldia entrenatzaileaizango da, baina baita Ruben Duarte, Hector Hernandez, EnzoZidane, Ruben Soriano, Alfonso Pedraza eta Guillermo Paripanjokalariak ere. Lehen lan saioa bihar egingo dute, Ibaian. Lehenlagunarteko partida, berriz, Santoñako bertako taldearen aurkajokatuko du, uztailaren 15ean.
RUHINETATIK TIRAKAXabier Lasa
Hizkuntza
tratamendu toxikoa
Tolosako seiak. EITBk adieraz-penetan erabili beharreko hiz-kuntza-tratamendua arautu be-rri du, esan zaigunez, euskaraktoki gehiago izan dezan gaztela-niazko kateetan. Egunerokopraktikak, ordea, auzitan jartzendu printzipio hori lehenesten de-nik, zenbaitetan oso modu deiga-rrian. Azkeneko lagin asaldaga-rria asteazkenean izan genuen,Radio Euskadiko Boulevardsaio-ko albistegian. Tolosako igerile-
kuko (Gipuzkoa) kloro intoxika-zioa zela-eta, sei testigantza labur(bi esaldiz osatua bakoitza) eskai-ni zituzten: lau haur, alkatea etasuhiltzaile bat. Denak gaztelaniahutsean. Seiak euskal hiztunakzalantzarik gabe, D eredua nagu-si den herri euskaldun batean...
Okerrera. Azkenean, egia izan-go da orain aste batzuk oharta-razten ziguna Oier AranzabalekZuzeuagerkari digitalean; hots,
araudi berriarekin aurrerantzeaneuskara entzutea zailagoa izangodela EITBko gaztelaniazko katee-tan. Izan ere, irizpide ugari aipa-tzen ditu estilo liburuak, hizkun-tzaren tratamenduan. Batetik, ai-tortzen baitu politikari bateuskaraz hitz egiten ateratzeakhizkuntzari prestigioa eman die-zaiokeela, eta, honako bi kasuhauetan euskara lehenetsikodela: haur, nerabe eta gazteen ka-suan zein euskara nagusi den he-rrietan. Baina, bestetik, errealita-te elebiduna ikusgai egiteko pre-mia aipatzen du, baldin eta ezbada interes informatiboaren etaaudientzien kaltetan. Eta, gaine-ra, kazetariak elkarrizketatuarigaldetu behar dio ea bi hizkun-
tzetan egin nahi duen; hots,«bai» erantzutera bideratzen daedukazioaz daukan kontzeptuadela-eta euskararekin tematzeraohitua ez dagoen euskaldun hori.Nola arraio ezetz esan aurreanduzun langile koitadu horri; etazer arraio, latza da, gero, euska-raren militante izatea 24 orduz...
Tolosara ekarrita. EITBrenestilo liburuak, azken batean,kazetariaren esku uzten du hiz-kuntzaren tratamendua; horren-bestez, horrek euskararekindaukan kontzientzia maila nola-koa, halakoa izango da emaitza.Tolosara joan zen Radio Euska-diko kazetariak, bietako bat: ezdaki euskaraz, edota, besterikgabe, EITBren estilo liburuakematen dizkion irizpideetatikbere komenentziakoari helduzion: interes informatiboaren etaaudientzien kaltetan izango zelaeuskaraz ematea Tolosako seielkarrizketatuen adierazpenak.Guztiak elkartuta minutu batekoiraupena ez zuten esaldi axal-axalekoak, alegia.
Edu Lartzanguren Donostia
Maitena Salinas Beiztegi (Beasain,Gipuzkoa, 1980) aktorea, doku-mentalgilea, kirol entrenatzaileaeta, batez ere, berak nabarmenduduenez, kazetaria da. ETB1ekoSorginen Laratza saioan hasi zentelebistan, eta Pilotari telesaileanjarraitu zuen. Goenkale-n MireiaMiranda modelo eta bitxi diseina-tzailearena egin zuen. Gaur, Itsa-sontzi baten saioa estreinatukodu, 22:00etan, ETB1en. Ibon Gaz-tañazpi kazetari eta arraunlaria-rekin, portuz portu ibili da EuskalHerriko kostaldean, belaontzi ba-tean.France3 telebistan badute itsa-
soaren inguruko Thalassa saio
klasikoa. Itsasontzi baten zer
da, ETB1eko horren bertsioa?
Saio berezia da Itsasontzi baten.Nik, behintzat, ez dut inon ikusiantzekorik. Naturaltasun handizeginiko saioa da. Ibon eta biokpertsona naturalak gara berez,eta egitasmo honek aukera ema-ten digu guretik azaltzeko eta jen-dearekin konektatzeko. Errazkontsumitzeko saioa da, elkarbi-zitzan azaltzen diren gauzakagertzen direlako, eta jendea denbezalakoa agertzen delako. Eus-kal kostaldean herriz herri mugi-tuko gara, jendea ezagutzen etaitsasoarekin duten lotura erakus-ten. Uretan denbora dezente pa-satzen dugu, kirolarekin loturikogauzak egiten: txibitara joan,arrantzatu, arroketan ibili...Errealizazio aldetik ere berezia
dela esaten duzue. Zergatik?
Oso zainduta dagoelako estiloa:aireko planoak ditugu, geuk ereGo Prokamerak eramaten ditugusoinean... ez da horren ohikoa te-lebistan. Oso kutsu freskoa ema-ten dio horrek.Zer zarete gehiago oraingoan:
kazetariak, kirolariak? Edo, zure
kasuan, aktorea?
Kazetariak gara biok. Baina kiro-lari puntua dugu. Horrek puntubat ematen dio saioari. Baina ak-tore konturik ez, oraingoan. Nineu naiz saioan. Biok gara gu geu.Baina argi dago sasoitsu daudenbi pertsona direla saioan agertzen
direnak. Eta oso saltseroak.Erronkazaletasuna ere islatzenda: erraz asko egiten dugu salto,igo... Saio berriak puntu basatiadu, geuk bezala. Ni kazetari, akto-re eta entrenatzaile izatea guztizkoherentea da: dena da komuni-kazioa. Aktore gisa emozioak ko-munikatzeko ahalmena lantzen
duzu, eta, entrenatzaile gisa, gor-putzaren komunikazio neuro-muskularra aztertzen duzu. Horida nire pasioa.Goierriko (Gipuzkoa) emaku-
meen inguruko Gea dokumen-
tala egin zenuen 2012an. Kosta-
ko herrietako emakumeen nor-
tasun sendoa aztertuko duzu,
orain, Itsasontzi baten saio ho-
rrekin?
Asko sumatu dugu indar hori.Kostan ezagutzen dudan emaku-me bakoitzarekin maiteminduegiten naiz. Umore handia eta in-dar izugarria dute. Ikusten da go-rriak pasatutakoak direla familiaaurrera ateratzeko, baina, era be-rean, eurei esker dutela herriokoraindik halako nortasuna. Gizo-nezkoentzat ere latza izan da kan-poan bizi izana, eta ikusi dut zeinzaila zaien urteak itsasoan emanondoren lehorrera ohitzea. Elan-txoben, Ean, Lekeition, Ondarro-an [Bizkaia] ibili gara. Baita, Mu-trikun, Zarautzen, Zumaian, Ge-tarian ere [Gipuzkoa]. Bermeon,Mundakan [Bizkaia] eta Donos-tian ere izango gara. Lapurdira joateko asmorik ez?
Asmoa bazegoen. Baina ez dakitazkenean zer erabaki dutenekoiztetxekoek. Ondo legoke,kosta nola dagoen ikusita, haus-narketa egin dudalako egunotan.Oso denbora laburrean aldaketahandia gertatu da: lehen arran-tzaz bizi ziren herrietan turismoanagusitzen ari da. Bihotzeko minpixka bat ematen dizu horrek, etahango jendea ere kexu da horre-taz. Itsasoari loturiko euskaldu-naren nortasun hori galtzekoarriskua dago. Kontua izan be-harko genuke turismo horrekinguztiarekin. Saioak lagun dezakehorretaz hausnartzen.Non ikusi duzu nortasun galera-
rik gordinena?
Elantxoben, adibidez. Lekeitionere nabaritzen da itsasotik ez da-tozela horrenbeste arrantzontzi,baizik eta belaontzi edo yateak.Benetan gidatzen duzue ontzia?
Pilartxo izena du ontziak, eta bai,guk eramaten dugu. Eta duela gu-txi sekulako sustoa hartu genuen,gobernua galduta.
«Saio berriak puntubasatia du, geuk bezala»
Maitena Salinas b ‘Itsasontzi baten’ saioko aurkezlea
Euskal Herriko kostaldeko herriak belaontzi batean bisitatuko dituzteSalinasek eta Ibon Gaztañazpik gaurtik aurrera. Turismoarengatikherriok nortasuna galtzen ari direla erakutsi nahi dute, besteak beste.
ETB
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 21Agenda
GAUR
Egonkortuegingo daHodeiak izango dira gaur ere, goizeangoiz bereziki; orduan, mendebaldekohaizea bizi ibiliko da. Eguerdi aldean,ordea, argitzera egingo du, etaostarte batzuk zabalduko dira. Halaere, zaparradak botatzeko arriskua ezda guztiz desagertuko, eta, arratsalde-gau partean, litekeena da bakanen batbotatzea, mendebaldean batik bat. Argiuneeiesker, baliteke tenperatura apur bat igotzea. Bertsolaritza
Emakumeakkantuan
2Emakumeek bertsolari-tzan duten tokia aldarri-katu nahi dute Ez da ka-
sualitateabertso saio musikatua-rekin. Nahitara, emakumeekosatutako taldea osatu dute ema-naldirako. Baina egunen bateanhalakoak kasualitatez antolatu-takoa izatea nahi dute bertsola-riek. Zaldibarko gaurko saioan,Uxue Alberdik, Oihana Bartraketa Nerea Ibarzabalek parte har-tuko dute. Amaia Agirre ariko da,berriz, gai-jartzaile lanetan.
‘Ez da kasualitatea’
Gaur, 18:00etan, Zaldibarko Zaldua
plazan (Bizkaia).
Dantza Dantzara, plazara
3Gaur eguerdian, nahiduenak dantzatzeko au-kera izango du Patxi eta
Konpainiarekin, Bidarten.
Patxi eta Konpainia
Gaur, 12:15ean, Bidarteko herriko
plazan (Lapurdi).
Antzerkia Bizitzaren aldeko lana
1Varsoviako ghettoan kokatutako umezurtz etxe bateko az-ken eguna kontatzen du Treblinkara azken trenaantzezla-nak. Umezurtz etxeko haur eta pedagogo juduak Treblinka-
ko kontzentrazio esparrura (Polonia) eraman aurreko denboranoinarritzen da. Hondarribian ikusi ahal izango da gaur lana.
‘Treblinkara azken trena’
Gaur, 20:00etan, Hondarribiko Itsas Etxean (Gipuzkoa).
MA
NU
EL D
IAZ D
E R
AD
A
Eguraldia
b
Bermeo 17/21
b
Bilbo 18/23
b
Balmaseda 14/23
b
Guardia 15/26
b
Gasteiz 14/27 b
Agurain 12/25
b
Arrasate 15/24
b
Azpeitia 16/24
b
Durango 16/23
b
Donostia 17/22
b
Leitza 14/23
b
Baiona 18/24
b
Abaurregaina 12/22
b
Tutera 17/28
b
Iruñea 16/27
b
Tafalla 17/27
b
Donibane Garazi 15/24
b
Maule 15/23
b
Amurrio 15/24
BIHAR
Goibelago
Fronte batek hodei gehiago eka-
rriko ditu, eta euri langarra egin-
go du, batez ere ipar isurialdean;
hegoaldean, giroa lehorragoa
izango da. Ipar/ipar-mendebal-
deko haizea ibiliko da, eta tenpe-
ratura jaitsi egingo da, hegoalde-
an batez ere; beroenak 20-25
graduren artean geratuko dira.
ISOBARA MAPA
EGUZKIA SORTU GORDE
06:41 21:53
ILARGIA EGUNA
Ilbetea Gaur
Ilbehera Uztailaren 16a, igandea
Ilberria Uztailaren 23a, igandea
Ilgora Uztailaren 30a, igandea
ITSASOA
Mendebal osagaiko haizea, 3-
4ko indarrarekin; arratsaldean
ipar-mendebaldekoa. Itsaskirria
edo itsaskia. Ipar-mendebalde-
ko hondoko itsasoak metro bete
inguruko olatuak altxatuko ditu.
ITSASALDIA ORDUA METROAK
Itsasgora 05:41 3,73
Itsasbehera 11:41 1,21
Itsasgora 17:54 4,03
JOERA
Asteartea 11
Asteazkena 12
Osteguna 13
Egin
Emaguzu zure inguruko ekitaldien berri
http://berria.eus/zerbitzuak/agenda/bidali/ %
22 Agenda IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Zinema
ArabaGasteizFLORIDA. Ikuslearen eguna: asteazkena.
Aurora (Jamas contenta) 18:30Baby Driver 17:30 20:00 22:30Brava 16:30 20:30 22:30Capitán Calzoncillos, su primer ... 12:00El bebe jefazo 12:00Estados Unidos del amor 16:30 20:30
22:30Gru 3, mi villano favorito 12:00 16:30
18:30 20:30 22:30Llega de noche 16:30 20:30 22:30Maudie, el color de la vida 18:20Nur eta herensugearen tenplua
12:00Pulp fiction 19:40Selfie 18:30Señor, dame paciencia 16:30 20:30
22:30Testigo 18:30Un don excepcional 16:30 20:35
22:30Wonder Woman 17:00 22:30YELMO BOULEVARD. Ikuslearen eguna:
osteguna.
Baby Driver 15:50 18:10 20:3022:45
Baywatch: Los vigilantes de la playa 16:20
Capitán Calzoncillos, su primer ... 17:30El bebe jefazo 15:50El hombre del corazón de hierro 16:10
18:40 21:10Gru 3, mi villano favorito 16:00 17:00
18:00 19:00 20:00 21:00 22:00Gru 3, mi villano favorito 3D 16:30
18:30 20:30La momia 17:50 20:10 22:30Llega de noche 16:15 18:15 20:15
22:15Piratas de Caribe: La venganza de ...
16:45 22:30Señor, dame paciencia 18:40 20:40
22:40Un don excepcional 19:15 21:20Wonder Woman 15:45 18:30 19:30
21:15 22:15
BizkaiaBilboCOLISEO CINESA ZUBIARTE. Ikuslearen
eguna: astelehena.
Baywatch: Los vigilantes de la playa 16:00 18:10 20:25 22:35
Capitán Calzoncillos, su primer ... 18:30Día de patriotas 16:00 18:45 21:30Piratas de Caribe: La venganza de ...
16:00 22:15Señor, dame paciencia 16:00 18:10
20:20Wonder Woman 16:10 19:00 21:45GOLEM ALHONDIGA. Baby Driver 17:15 20:00 22:30Eat that question-Frank Zappa ... (JBA)
17:30Estados Unidos del amor 20:00 22:30Gru 3, mi villano favorito 16:30 18:30
20:30Historia de una pasión(JBA) 19:45Maudie 20:00Paraiso(JBA) 22:30Señor, dame paciencia 18:30 20:30
22:30Tom of Finland 17:15 20:00Tom of Finland (JBA) 22:30Un don excepcional 17:30 22:30Verano de 1993 (JBA) 16:30 17:30
22:30Wonder Woman 16:45 19:30 22:15MULTICINES. Ikuslearen eguna: astelehena.
Aurora (Jamas contenta) 17:30Brava 17:30 20:00 22:15Despido procedente 17:30 20:00Día de patriotas 17:15 19:45El hombre del corazón de hierro 17:15
19:45Gru 3, mi villano favorito 17:30Maudie, el color de la vida 19:45Pulp fiction 19:45Sasha 17:15 18:30Testigo 20:00
BarakaldoCOLISEO CINESA MAX OCIO. Ikuslearen
eguna: astelehena.
Baby Driver16:05 17:45 19:30 20:0521:40 22:30
Baywatch: Los vigilantes de la playa16:15 18:45 21:30
Capitán Calzoncillos, su primer ... 16:0018:00 20:00
Dejame salir 21:30Día de patriotas 16:30 19:15 22:00El bebe jefazo 17:15 19:30Gru 3, mi villano favorito16:00 17:00
18:00 18:30 19:05 19:30 20:0521:10 22:10
Gru 3, mi villano favorito 3D 16:35Guardianes de la galaxia Vol. 2 22:00Hermanos del viento 15:45La casa de la esperanza 22:15La momia 16:15 17:45 20:05 22:30Llega de noche15:45 18:30 20:30
22:45Piratas de Caribe: La venganza de ...
16:45 18:00 21:00
PRINCIPE. Ikuslearen eguna: asteazkena.
Baby Driver 17:00 19:30 22:15Estados Unidos del amor 17:30 20:00
22:15Gru 3, mi villano favorito 16:45 17:30
18:45 19:30La casa de la esperanza 19:30 22:00La momia 22:15La Wedding Planner 17:00 19:00
21:00 23:00Maudie, el color de la vida 17:15 20:00Paris puede esperar 17:00 19:45Selfie 19:00 20:45 22:45Señor, dame paciencia 17:15 20:45
22:45Testigo 22:30Un don excepcional 17:30 19:45
22:00Wonder Woman 16:45 22:00TABAKALERA. Luz Obscura (JBA) 20:00TRUEBA. Ikuslearen eguna: asteazkena.
Tom of Finland 19:30Tom of Finland (JBA) 22:45Verano de 1993 (JBA) 16:45 18:45
20:45Wonder Woman (JBA) 16:45 22:00Beasain. Usurbe. La casa de la esperanza. 19:30. 22:00.
EibarKOLISEOA. Ez dago emanaldirik.
ErrenteriaNIESSEN ZINEMAK. Baby Driver 15:50 18:05 20:25
22:45Capitán Calzoncillos, su primer ... 16:00
18:00Gru 3, mi villano favorito16:00 18:05
20:20 22:35La momia 20:10 22:35Llega de noche16:10 18:15 20:20
22:30Señor, dame paciencia16:00 18:00
20:15 22:30Wonder Woman 16:45 19:35 22:30
IrunOCINE MENDIBIL. Baby Driver12:00 16:00 18:10 20:20
22:30Baywatch: Los vigilantes de la playa
20:30 22:45Bebe jefazo 12:15Capitán Calzoncillos, su primer ... 12:00
16:15Gru 3, mi villano favorito12:15 16:00
17:00 18:00 19:00 20:20 21:00Hermanos del viento 12:15La momia 16:00 18:10 22:45Piratas de Caribe: La venganza de ...
18:00Señor, dame paciencia 18:30 20:30
22:20Wonder Woman12:00 16:00 20:00
22:30Ordizia. Herri antzokia. La momia. 19:30. 22:15.Tolosa. Leidor. Marie Curie. 19:30.
NafarroaIruñeaGOLEM BAIONA. Ikuslearen eguna:
asteazkena.
Baby Driver 17:15 20:30El hombre del corazón de hierro 17:15
20:00Gru 3, mi villano favorito 17:30 18:30
19:30Señor, dame paciencia 17:30 20:30Un don excepcional 20:00Wonder Woman 17:00 19:45GOLEM LA MOREA. Ikuslearen eguna:
astelehena.
Baby Driver 17:15 20:00 22:30Baywatch: Los vigilantes de la playa
20:00 22:30Capitán Calzoncillos, su primer ... 17:30Despido procedente 20:30 22:30Día de patriotas 17:30 19:45 22:30El bebe jefazo 17:30Gru 3, mi villano favorito 17:30 18:30
19:30 20:30 21:30 22:30La casa de la esperanza 20:00 22:30La momia 17:15 20:00 22:30Llega de noche 17:30 20:00 22:30Los Pitufos: La aldea escondida 17:30Piratas de Caribe: La venganza de ...
17:00 19:45 22:30Señor, dame paciencia 18:30 20:30
22:30Wonder Woman 17:00 19:45 22:30GOLEM YAMAGUCHI. Ez dago emanaldirik.
LizarraGOLEM LOS LLANOS. Gru 3, mi villano favorito 18:00 20:30Señor, dame paciencia 18:00 20:30
TuteraOCINE. Baby Driver12:00 16:00 18:15 20:30
22:45Baywatch: Los vigilantes de la ... 22:30Capitán calzoncillos 12:15 16:15 18:15Despido procedente 12:15 16:15
18:15El bebe jefazo 12:10Gru 3, mi villano favorito12:30 17:30
19:30 21:30Hermanos del viento 12:00La momia 18:20 20:30 22:40Llega de noche12:30 16:30 18:30
20:30 22:30Piratas de Caribe: La venganza de ...
16:00 20:10Señor, dame paciencia 16:20 18:20
20:20 22:20Wonder Woman 20:30
UharteYELMO ITAROA. Ikuslearen eguna: osteguna.
Baby Driver 12:25 16:00 18:15 20:3021:30 21:35 22:45
Capitán Calzoncillos, su primer ... 12:4517:00
Dejame salir 12:20 15:45 18:30 21:10Despido procedente 12:15 16:00Día de patriotas12:40 16:30 18:55
21:20El bebe jefazo 12:30 15:45El hombre del corazón de hierro12:15
15:45Gru 3, mi villano favorito12:00 12:20
16:00 17:00 17:30 18:00 19:0019:30 20:00 21:00 22:00 23:00
La casa de la esperanza 22:10La momia 19:00Llega de noche12:10 16:15 18:15
20:15 22:15Piratas de Caribe: La venganza de ...
17:55 20:00Señor, dame paciencia 17:35 19:20
21:05 22:50Un don excepcional 12:10 16:45
19:30 22:15
VianaLAS CAÑAS. Baby Driver 15:50 18:05 20:25 22:45Baywatch: Los vigilantes de la playa
20:15 22:35Capitán Calzoncillos, su primer ...
16:00 18:00El hombre del corazón de hierro17:00
19:45 22:30Gru 3, mi villano favorito16:00 18:05
19:20 20:20 22:30La casa de la esperanza 19:45La momia 17:00 22:00Llega de noche 16:15 18:15 20:20
22:30Piratas de Caribe: La venganza de ...
17:00 22:30Señor, dame paciencia16:00 18:05
20:15 22:45Wonder Woman 17:00 20:00 22:00
Nafarroa BehereaDonibane Garazi. Le Vauban. Anastasia. 17:00. Le chanteur de Gaza (JBA). 21:00.Donapaleu. St. Louis. Ikuslearen eguna:astelehena. Bad Buzz. 18:00. Embrasse-moi!. 18:00. 21:00. K.O.. 21:00.
ZuberoaMaule-Lextarre. Baitha. Moi, Moche et Méchant 3. 21:00. Un paese di Calabria (JBA). 21:00.
Señor, dame paciencia15:45 18:3520:35 22:35
Wonder Woman16:00 16:40 18:5020:30 22:00
YELMO MEGAPARK. Baby Driver 15:45 18:05 20:25
22:45Capitán Calzoncillos, su primer ... 16:25Día de patriotas 16:10 18:15 21:35Gru 3, mi villano favorito16:30 17:00
17:30 18:00 18:30 19:00 19:3020:00 21:00 21:30 22:00
Gru 3, mi villano favorito 3D 16:00La momia 20:10 22:25Llega de noche16:15 18:15 20:15
22:10Piratas de Caribe: La venganza de ...
20:45Señor, dame paciencia 18:20 20:20
22:20Un don excepcional 13:50 17:55Wonder Woman16:45 18:30 19:30
21:15 22:15Wonder Woman 3D 15:45
BasauriSOCIAL ANTZOKIA. Baby Driver 17:30 20:00Bermeo. Nestor Basterretxea. Un don excepcional. 19:30.Durango. Zugaza. Baby Driver. 16:30. 18:45. 21:00. Gru 3, mi villano favorito. 16:30. 18:45. Un don excepcional. 18:45. 21:00. Despido procedente. 21:00.Galdakao. Torrezabal. Gru 3, mi villano favorito. 17:00. 19:30. 22:30.Gernika-Lumo. Lizeo Antzokia. Señor, dame paciencia. 19:00. 22:00.
GetxoLAUREN GETXO. Ikuslearen eguna:
asteazkena.
Baby Driver 16:30 19:00 22:00Despido procedente 17:00 22:00Estados Unidos del amor16:20 18:20
20:20 22:20Gru 3, mi villano favorito16:00 17:00
18:00 20:00La casa de la esperanza 19:30 22:00La Wedding Planner16:30 18:30
20:30 22:30Wonder Woman 19:15 22:00
LeioaCINESA ARTEA. Ikuslearen eguna:
asteazkena.
Baby Driver 16:00 18:00 20:1522:30
Baywatch: Los vigilantes de la playa22:15
Capitán Calzoncillos, su primer ... 16:0018:00
Día de patriotas 16:20 19:00 21:40Gru 3, mi villano favorito16:00 17:00
18:00 18:30 19:05 20:05 21:1022:10
La casa de la esperanza 16:30La momia 20:30 22:40Llega de noche 20:00 22:00Piratas de Caribe: La venganza de ...
19:15Señor, dame paciencia16:00 18:15
20:15 22:15Wonder Woman 16:00 18:50 21:45
PortugaleteDOCK BALLONTI. Baby Driver. 16:10 18:10 20:10
22:20Capitán Calzoncillos, su primer ... 16:15
18:30Gru 3, mi villano favorito 16:25 18:05
18:30 20:20La momia 16:10Llega de noche 16:30 18:10 20:30
22:30Piratas de Caribe: La venganza de ...
20:00 22:20Señor, dame paciencia 20:20 22:10Wonder Woman16:05 18:00 20:00
22:10
SanturtziSERANTES. Ikuslearen eguna: asteazkena.
Baby Driver 18:00 20:30Gru 3, mi villano favorito 18:00 20:30Selfie 20:30Wonder Woman 18:00Zalla. Zalla antzokia. Ikuslearen eguna: astelehena. Gru 3, mi villano favorito. 17:30. 20:00.Zornotza. Zornotza aretoa. Ikuslearen eguna: astelehena. La casa de la esperanza. 20:00.
GipuzkoaDonostiaANTIGUO BERRI. Ikuslearen eguna:
asteazkena.
Baby Driver 17:15 19:45 22:15Baywatch: Los vigilantes de la playa
17:15Día de patriotas 16:45 19:30 22:15El hombre del corazón de hierro 17:30
20:45 23:00Gru 3, mi villano favorito 16:45 17:30
18:45 19:30La momia 22:00Llega de noche 16:45 18:45 20:45
22:45Señor, dame paciencia 20:00 22:30Wonder Woman 19:30 22:15
EKITALDIAK
AZKOITIA Juan Bautista Mendi-
zabalen hitzaldia: Urrategiko ama-
ren 400. urteurrena. Ondoren, Iban
Urdangarin eta Larrañaga musika-
rien saioa.
bGaur, 10:45ean, Urrategiko
Egunean.
AZPEITIA Ipurtargi Fest: arti-
sauak, zirku tailerra, piknika, Ekain-
Txou, Iago magoa, afari barazkiza-
lea eta kontzertua Kaluse eta Oc-
chi de Farfalla taldeekin.
bGaur, 11:00etatik gauera,
Loiolako zelaietan.
DONIBANE LOHIZUNE Itsasoaabesbatza.
bBihar, 21:15ean, elizan.
DONOSTIAEton School Symp-
hony Orchestra.
bGaur, 20:00etan, Kursaalean.
GASTEIZBertso saioa: Zigor En-beita eta Xabi Igoa.
bGaur, 15:00etan, Adurtzako
parkean.
HENDAIABaptiste Daleman musi-
karia.
bBihar, 19:00etan, Mimosen
etorbidean.
LEKEITIOKaleka jaialdia: Zirika
Zirkusen Tren geltokia ikuskizuna.
bGaur, 19:00etan, Monolitoa
plazan.
LEKEITIO Juan de Diego Trio.
bGaur, 20:00etan, El Korral de la
Patxekan.
MARKINA-XEMEIN I. Jazz Jaialdia:
Haizea Martiartu & The Dixie
Monsters.
bGaur, 13:00etan, Alde Zaharrean.
MIARRITZEOldarra abesbatza.bBihar, 21:30ean, Santa Eugenia
elizan.
SORALUZE Iñaki Murua eta Millan
Telleria bertsolariak.
bGaur, egun osoan, San Andres
auzoan.
ZALDIBARAfrikako dantzen ema-
naldia, Mlomp taldearekin.
bBihar, 12:00etan, Zaldua plazan.
ZIBURUMilos Unpluggeden ema-
naldia.
bGaur, 19:00etan, Maitenian.
Agenda osoa
ikusteko,
hemen duzu
www.berria.eus-eko
lotura
UsurbilCINESA URBIL. Baby Driver 16:10 17:45 20:10
22:35Baywatch: Los vigilantes de la playa
20:00Capitán Calzoncillos, su primer ... 16:00
18:05Gru 3, mi villano favorito16:00 17:00
18:00 18:20 19:00 20:10 21:1022:15
La momia 15:50 20:20 22:45Llega de noche 18:00 22:50Piratas de Caribe: La venganza de ...
15:45 22:25Señor, dame paciencia15:45 18:35
20:35 22:35Wonder Woman16:00 18:50 20:00
22:00Zarautz. Modelo. Un don excepcional. 19:30.
LapurdiBaionaCGR CENTRE. Baby Boss 11:15Baywatch - alerte à Malibu 11:15 13:45
16:00 20:10 22:30Ce qui nous lie 18:00 20:10Everything, Everything 14:00 18:15
22:15La Momie 13:45 22:20Le Manoir 16:00 22:30Les hommes du feu 11:15 13:45 16:00
18:00 20:30Moi, Moche et Méchant 3 11:15 14:00
16:00 18:00 20:15Moi, Moche et Méchant 3 3D 22:15Mon poussin 11:15 13:40 18:15
20:15Pirates des Caraïbes: La vengeance ...
11:00 15:30 18:00Transformers 5: The Last Knight 13:45
16:30 19:45 22:15Transformers 5: The Last Knight 3D
11:00Wonder Woman 15:30 19:45 22:20L’ATALANTE. Ava 17:00Le Caire confdentiel (JBA) 11:00 19:00Le grand méchant renard et autres ...
15:15Visages, villages 21:00L’AUTRE CINEMA. Ez dago emanaldirik.
AngeluMONCINE. Baywatch - alerte à Malibu 11:00
14:00 16:30 19:30 22:00Ce qui nous lie 18:00La Momie 11:00 14:00 19:30
22:00Les Ex 18:00 22:00Loue-moi!11:00 14:00 16:30 19:30
21:30Moi, Moche et Méchant 3 11:00 14:00
16:00 18:00 20:00 22:00Mon poussin11:00 14:00 16:00
20:00Pirates des Caraïbes: La vengeance ...
11:00 14:00 22:00Transformers 5: The Last Knight11:00
14:00 16:30 19:30 21:30Wonder Woman 16:30 22:00
Donibane LohizuneLE SELECT. Baywatch - alerte à Malibu 14:30Ce qui nous lie 14:30Cherchez la femme 21:30Embrasse-moi! 17:15 21:30Grand Froid 19:15Le grand méchant renard et autres ...
14:30Les hommes du feu 17:00 19:15Loue-moi! 14:45 21:30Moi, Moche et Méchant 314:45 17:00
19:15Mon poussin 21:30Nothingwood (JBA) 19:15Transformers 5: The Last Knight (JBA)
17:30 20:30Visages, villages 17:15Hazparne. Haritz Barne zinema.Wonder Woman. 18:00. Ce qui nous lie. 21:00.Hendaia. Les Varietes zinema. Wonder Woman. 17:00. The Wall.21:00. Kanbo. Aiglon. Le grand méchant renard et autres contes. 16:00. Comment j’ai rencontré mon père. 18:00.The Jane Doe Identity. 20:30.
MiarritzeROYAL. Ava 21:30Ce qui nous lie 19:20Churchill (JBA) 17:45Departure (JBa) 19:30Entre deux rives (JBA) 14:00Grand Froid 17:20 19:45Heis (Chroniques) 21:25Le grand méchant renard et autres ...
14:00 15:40Moi, Moche et Méchant 3 14:00 15:55Urruña. Itsas Mendi zinema. Rara (JBA). 11:00. Marie-Francine. 15:15.Le grand méchant renard et autres contes. 17:00. Ava. 18:30. Nothingwood (JBA). 20:30.
SINOPSIA
‘Día depatriotas’
Zuzendaria:Peter Berg.
Aktoreak: Mark Wahl-
berg, John Goodman, Ke-
vin Bacon. Iraupena:130
minutu. Generoa:Drama.
Herrialdea:AEB. Urtea:
2016. Jatorrizko izenbu-
rua: ‘Patriots Day’.
B i lehergailu zar-
tarazi zituzten
Bostongo (AEB) ma-
ratoian, 2013ko apiri-
laren 15ean. Erasoa-
ren ostean, Tommy
Saunders polizia
(Mark Wahlberg) eta
FBIko agente berezi
Richard DesLauriers
(Kevin Bacon) erlo-
juaren kontra ibiliko
dira, susmagarriak
identifikatu eta atxilo-
tzeko. Ez dira bakarrik
egongo: lekukoak eta
beste hainbat ikerlari
ere lanean ari dira.
IGANDEKO BERRIA2017ko uztailaren 9a 23Agenda
Hamaika08:00:Udako Unibertsitatea. 08:30:NafarroaGaur. 09:30:Udako Unibertsitatea. 10:00:
Esatea Libre. 11:00:EKT 3: Uxoa Anduaga.11:30:Kulturrizketak. 12:00:EKT 3: Mixel Du-cau. 12:30:Kulturrizketak. 13:00:Begia He-gan. 13:30:EKT 4: Uxoa Anduaga. 14:00:Kul-turrizketak. 14:30:Begia Hegan. 15:00:Elka-rrekin. 15:30:Udako Unibertsitatea. 16:00:
EKT 5: Mixel Ducau. 16:30:Udako Unibertsita-tea. 17:00:Kulturrizketak. 17:30:Gurean Gaur.18:00:Bizi Musika. 21:00:Begia Hegan. 21:30:
EKT 4: Uxoa Anduaga. 22:00:#11zapping.22:30:Gurean Gaur. 23:30:Kulturrizketak.00:00:Bizi Musika. 04:00:Telebista 2.1.
ETB 107:10:Kamera ezkutua. 07:55:Euskal Herria:Lau Haizeetara. 08:45:Arbelaitz: Eskua etasua. 09:35:Bizi Berria. 09:50:Egi bidean.10:00:Meza. 11:00:Zu kirolari. 11:35:Traine-ruak: Orioko Bandera. 12:00:Traineruak: Eus-ko Tren Bandera. 12:30:Traineruak: Giroa - Ve-olia Bandera. 14:00:Gaur egun. 15:00:Tourra.9. etapa: Nantua - Chambery. 17:10:ETB Kan-txa, pilota. 20:30:Gaur Egun. 21:00:San Fer-minak 2017. Nafarroako III Trikiti Jaialdia. 22:05:
Itsasontzi Baten. 23:15:Asko maite zaitut.01:55:Wazemank.
ETB 207:10:Crónicas de Euskal Herria. 08:20:Nue-va vida. 08:30:Calle Estafeta. 09:30:ThePamps. 10:45:Rutas por Euskal Herria. 11:15:
La imagen de mi vida. 12:35:Todos los apelli-dos vascos. 13:55:Atrápame si puedes - finde.14:58:Teleberri. 16:20:Zinema. ‘Asesinato enSomme’. 2015. 18:20:Comisario Montalbano.20:15:Historias a Bocados. 21:00:Teleberri.22:10:Zinema. ‘El fraude’. 2012. 00:30:Zine-ma. ‘Otoño en Nueva York’. 2000.
ETB 308:40:Noddy jostailandian. 09:00:3txulo.09:40:Pingu. 10:05:Noddy, jostaliandiakodetektibea. 10:25:Patri postaria. 11:55:Dino-trak. 12:15:Doraemon. 13:15:Aita-amabitximagikoak. 14:00:3txulo. 14:50:Doraemon.15:10:Kaixo Timmy. 15:30:Doraemon eta jos-tailu fabrika. 18:00:Doremiren magia. 18:25:
Nire lagun erraldoia. 19:30:Croodarren egun-sentia. 20:00:Doraemon. 21:30:Costeau ko-mandantearen abentura zoragarria. 22:45:
Martin. 23:35:Kodea Lyoko.
ETB 407:30:ETB Kantxa, pilota. 08:30:Del país delos vascos. 11:40:Tourra. 9. etapa: Nantua -Chambery. 15:05:Robin Food. 16:00:Zinema.‘Los cautivos’. 1957. 17:20:Zinema. ‘Muerte alatardecer’. 1956. 18:50:Ongi etorri. 20:10:Ob-jetivo Euskadi. 20:40:Equipo ED. 21:45:No espaís para sosos. 00:05:Objetivo Euskadi.
La 109:30:Seguridad vital. 09:55:Fantastic Duo.12:05:Españoles en el mundo. 14:00:FlashModa. 14:30:Corazón. 15:00:Telediario1.16:00:Tourra: 9. etapa. 17:00:Zinema. ‘Cam-bio de rumbo’. 2014. 18:15:Zinema. ‘Contact’.1997. 20:30:Aquí la tierra. 21:00:Albisteak.22:05:Zinema: ‘Resacón 3’. 23:40:Zinema:‘Corrupción en Miami’. 2006. 01:40:SOS ali-mentos (Karra al rescate).
La 208:45:En lengua de signos. 09:15:Medina enTVE. 09:30:Buenas noticias TV. 09:45:Sha-lom. 10:00:Últimas preguntas. 10:30:Meza.11:30:Pueblo de Dios. 12:05:Dokumentala.13:00:Libros con Uasabi. 13:55:RTVE respon-de. 14:50:Brain games. 15:35:Saber y Ganarfin de semana. 16:20:Dokumentalak. 18:50:
¡Qué animal!. 19:20:Dokumentalak. 23:00:Zi-nema. ‘El secreto del cofre de Midas’. 2012.00:35:Zinema. ‘La familia’. 1986.
Antena 307:15:Pelopicopata. 10:00:Centímetros cúbi-cos. 10:40:Los Más... 11:40:Ahora caigo.14:00:Los Simpson. 15:00:Albisteak. 15:45:
Kirolak. 16:00:Zinema: ‘La boda de Greta’.19:30:Zinema. ‘Un romance de estado’. 21:00:
Albistegiak. 21:45:Kirolak. 21:55:Eguraldia.22:10:Zinema. ‘Un ciudadano ejemplar’.00:30:Zinema. ‘La vida de David Gale. 2003.
Tele 507:00: I love TV. 08:10:Convénzeme. 09:30:
Cámbiame. 12:30:Perdóname señor. 14:00:
Socialité by Cazamariposas. 15:00:Albisteak.
16:00:Zinema. ‘Vuelo 112: Misterio en el aire’.2017. 18:00:Viva la vida. 20:15:Pasapalabra.21:05:Albisteak. 22:00:Supervivientes.
La Sexta06:45:Bestial. 07:35:Piso compartido. 08:35:
¿Que me pasa, doctor?. 09:40:Zapeando.13:05:Top trending tele. 14:00:Albistegia.15:20:Zinema: ‘Cars’. 2006. 17:30:Zinema:‘Happy Feet 2’. 19:20:Zinema: ‘Buques deguerra americanos’. 20:00:Albisteak. 21:30:
Zinema: ‘terminator Salvation’ 2009. 23:40:Zi-nema: ‘Dos colgaos muy fumaos en Navidad’.01:10:Zinema: ‘Muerte y venganza’.
Cuatro07:00:El zapping de los surferos. 07:30:Malaspulgas. 09:35:La selva en casa. 10:40:Calleje-ros viajeros. 14:00:Noticias Cuatro. 14:45:
Eguraldia. 14:55:Kirolak. 15:45:Zinema. ‘Ma-dagascar 3’. 2012. 17:30:Zinema. ‘Se montó lagorda’. 2003. 19:50:Albisteak. 21:30:Espíritusalvaje. 23:00:Cuarto Milenio.
TF106:30:TFou. 10:10:Euro 2016: au coeur desbleus. 12:00:Les 12 coups de midi!. 13:00:
Journal. 13:30:Reportages découverte. 14:45:
Grands reportages. 16:05:Baby Boom. 17:10:
Sept à huit life. 18:15:Sept à huit. 20:00: Jour-nal. 21:00:Zinema. ‘X-men: le commence-ment’. 2011. 23:25:Esprits criminels. 01:00:
New York, police judiciaire.
France 208:30:Les Chemins de la foi. 11:40:Tourra. 9.etapa: Nantua - Chambery. 13:00: Journal.13:25:13:15, le dimanche. 15:05:Tourra. 9. eta-pa: Nantua - Chambery. 17:15:Stade 2 spécial.18:50:N’oubliez pas les paroles!. 20:00: Jour-nal. 21:00:Zinema. ‘The Ghost Writer’. 2010.23:05:Zinema. ‘Millenium: les hommes quin’aimaient pas les femmes’. 01:45:Zinema. ‘Aubonheur des ogres’. 2013.
France 306:35:Ludo. 08:40:Dimanche ludo. 11:40:Ex-pression directe. 12:00:Le 12/13. 12:10:Di-manche en politique. 12:55:Tourra. 9. etapa:Nantua - Chambery. 15:20:Miss Fisher enquê-te. 17:15:8 chances de tout gagner. 17:55:LeGrand Slam. 19:00:Le 19/20. 20:25:Zorro.20:55:Agatha Raisin. 23:15:Soir 3. 23:35:
Commissaire Brunetti: enquêtes à Venise.
Arte08:15:Passe me voir! 08:40:Chemins d’école,chemins de tous les dangers. 08:55:Sacréesfamilles!. 09:20:Arte Junior, le mag. 09:35:Te-lefilma. ‘Quatre Rois’. 12:50:Puccini, Gershwinet Massenet à Baden-Baden. 13:25:Villagesde France. 13:50: Islande: l’été des renards po-laires. 14:35:La Dordogne. 18:05:Focus Iran.19:00:Personnne ne bouge!. 19:45:Arte jour-nal. 20:05:360º - GEO. 20:50:Zinema. ‘Je suisun aventurier’. 1955. 22:25:Tannhaüser. 02:00:
Zinema. ‘Shining’. 1980.
Teledeporte11:25:Tourra zuzenean: 9. etapa. 13:55:Tourrazuzenean: 7. etapa. 16:00:Motoziklismoa: Gre-ziako Sari Nagusia. 16:55:Tourra. 9. etapa:Nantua - Chambery. 17:55:Errugbia. 18:15:Au-tomobilismoa: Tamaimoko igoera. 18:30:Mo-toziklismoa: Superbike Munduko Txapelketa.Laguna Seca. 19:25:Automobilismoa: Austria-ko Sari Nagusia. 20:30:Tourra. 9. etapa: Nan-tua - Chambery. 22:30:Motoziklismoa: Super-bike Munduko Txapelketa. Laguna Seca.
Hollywood10:35: ‘Santa Claus’. 12:30: ‘Río sal-vaje’. 14:25: ‘Sreck 2’. 16:00: ‘X-Men2’. 18:10: ‘El colecciionista de aman-tes’. 20:10: ‘El diario de Bridget Jo-nes’. 22:00: ‘A todo gas 2’. 23:50:
‘Max Payne’. 01:45: ‘Ojo Asesino’.03:35: ‘Topaz’.
AMC07:30: ‘A mí que me registren’. 09:00:
‘El nuevo caso del inspector Clouse-au’. 10:50: ‘En un rincón de la Tosca-na’. 12:35: ‘El vuelo’. 15:50: ‘Dupli-city’. 18:00: ‘La saga Crepúsculo:Eclipse’. 22:10: ‘Falsas apariencias’.
24 Agenda IGANDEKO BERRIA2017ko uztailaren 9a
Denbora-pasak
SUDOKUA.9x9-ko laukian hutsik dauden gelaxkak bete behardituzu, 1etik 9ra bitarteko zenbakiak idatziz eta kontuan izanikzenbaki bakar bat ere ez dela bi aldiz azaltzen errenkada etazutabe berean, ez eta dagokion 3x3-ko laukian ere.
ATZOKO ERANTZUNAK
9 hizki
Oporraldi
7 hizki
aitorlebulunbaepopeiaeskuerakalorianirekoiturbinausategizarpailzuzemen
6 hizki
aintzaamodioaurtenerabatgizakileundumazelauholde
5 hizki
aitoraiztoaletuarbelbarauegiazhurraigarokaparobaloogaleonestparissalmosartuukituumotuxaiakzoria
4 hizki
deuseper
gabigatzislaitsuitunklikohilorinstoptxipzale
HIZKI KATEATUAK
NAHASIAN. Taulan dagokien tokiraeraman itzazu nahasian eta anagraman
emanak diren zortzi hitzak edo hitzantzekoak, jakinik ezker-eskuin edo
goitik behera irakurri beharrekoak direla.Horra bi letra, laguntza gisa.
J E N D E
U R O A K
L E R G A
I S T I L
A I U T A
U
D
E
B I L D A
Z A L I A
B E K O A
A U R K A
Z O T E L
K I T T U
Z E R R A
E Z K O A
T I R I A
T I R I A
MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
BBK Live jaialdia.Musikak argitudu Kobetamendi
Leku askotako musikazalez bete zenBilbo, The Killers, Phoenix eta RoyalBlood taldeekin, BBK Live jaialdikobigarren egunean, ostiralean b 26
28 Udako narrazioa
Aritz Gorrotxategi30 ElkarrizketaTxominEzponda bertsolaria33 SanferminakGermanRodriguez omendu dute
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
25
26 Udagiro Musika IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9ad
Bilboko BBK Live jaialdia
Iñaki Lasa Etura Bilbo
Gozatzekoa izan zen Bilboko BBK
Live jaialdiko bigarren eguna.
40.000 bat lagun bildu ziren Ko-
betamendin, horietako gehienak
The Killers kartelburuak eraka-
rrita. Ostegunekoak baino gazte-
agoak ziren jaialdira joatea eraba-
ki zuten zale gehienak, estatuba-
tuarrek haien artean duten
harrera onaren adierazle. Giro
ona nagusitu zen Bilbon, eta,
gauean euri apur bat egin bazuen
ere, ez zuen festa zapuztu.
Zaleak ohi baino nagiago egon
ziren arratsaldean, eta nahiko
jende gutxi zegoen Kobetamen-
din arrats partean. Eguzkia desa-
gertzen hasi ahala, baina, tropele-
an iritsi zen jendea, ozta-ozta,
baina garaiz The Killers ikusteko.
Ikusmin handia zegoen eguneko
kontzertu nagusia hasi baino mi-
nutu batzuk lehenago. Phoenix
ikusteari uko egin zioten askok,
Las Vegasko taldea gertutik ikus-
teko asmoz. Horietako batzuk
urrutitik iritsitakoak ziren, New
Yorketik iritsitako ama bat eta
haren bi seme-alabak, kasurako:
«Bost aldiz ikusi dut jada The Ki-
llers; seme-alabak jaioberriak zi-
ren orduan, eta haiekin batera
ikusteko aukera izango dut
orain».
Behe lainoa sartu zen Kobeta-
mendin, eta euria hasiko zuen
edo ez izan zen itxaroten zeude-
nen buruhauste nagusia. Azke-
nean, zirimiri arina ari zuen tal-
dea oholtza gainera igo zenean.
Mr. Brightside abestiaren lehen
akordeekin, baina, inor gutxik
egin zion so zeruari. Edalontziak
hegaka jarri, eta saltoka hasi ziren
guztiak. Spaceman eta Some-
body Told Me jo zituzten jarraian
Las Vegaskoek, eta poz-pozik
zeuden zaleak. Haien ereserki na-
gusietako bi hasi eta berehala
jota, handia zen erritmo hori
mantentzeko erronka. Brandon
Flowers eta taldekideak ez ziren
kikildu, eta emanaldiaren oreka
mantentzen jakin zuten.
Wonderful, wonderful disko
berria argitaratuko dute aurten,
eta aurrerapen abestia jo zuten:
The Man. Abeslariak ahotsarekin
arazo txiki batzuk izan zituen le-
hen kantuetan, baina berehala
konpondu zuten arazoa teknika-
riek. Ataka horretan, mesede egin
zion hiru korularien presentziak.
Hasieran, ia oharkabean pasatu
zen hiruren lana, baina, arreta es-
kainiz gero, garrantzi handia izan
zuen kontzertuak. Oholtza gaine-
an berebiziko ezer egiten ez duen
Eztandak, hiltzaileak eta odolaKobetamendi bete du The Killers taldeakBilboko BBK Live jaialdiko bigarrenegunean. Explosions in the Sky, Phoenixeta Royal Bloodenak izan dira egunekobeste kontzertu nagusiak.
1
2
3
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9 a 27Musika Udagirod
Bilboko BBK Livejaialdia
arren, karisma handia du Flower-
sek, eta nabaritu zen Kobetamen-
din. Dena den, kartelburu izate-
ko, labur samarra izan zen kon-
tzertua: ordubete eta 25
minutukoa. Azken abestiak,
When You Were Young-ek, ero-
mena sortu zuen ikusleen artean,
baina, amaitu zenean, gehiago-
ren eske geratu ziren asko. Ema-
naldia borobilduko zuten Las Ve-
gaskoek bizpahiru kantu gehiago
jo izan bazituzten.
Dotoreziatik erauntsiraSentipen gazi-gozo hura desage-
rrarazi zuen Royal Bloodek. An-
tzeko bi proposamen jarri zituz-
ten ordu berean antolatzaileek:
Ingalaterrako taldea eta Niña Co-
yote eta Chico Tornado. Zale de-
zente bildu zituzten euskal herri-
koek; baina atzerritarrak ikustera
joan ziren gehienak. Oihartzun
handia izan du kaleratu berri du-
ten lanak, eta kritika onak jaso
ditu. Mesfidantza ere sortu du ho-
rrek, eta bikotea gutxiesten saiatu
da bat baino gehiago, «marketina
besterik ez» eta antzeko esaldie-
kin. Aurkakoak isilarazi zituzten
Mike Kerrek eta Ben Tatcherrek.
Oholtza gainean bi bakarrik izan
arren, oholtza betetzeko gai izan
ziren.
Ikusleekin hartu-eman estua
izan zuen Kerrek, eta haren akor-
deei behar bezalako erritmoa
ematen asmatu zuen Tatcherrek
baterian. Bikotea izanik eta blues-
rock doinuak jorratuta, berehala
dator burura The White Stripesen
itzala. Kobetamendiko zuzene-
koan, baina, gertuago egon ziren
Queens of the Stone Age eta hala-
ko taldeen stoner doinuetatik. Bi
diskoetako abestiak jo zituzten,
energia osoz. Kantuan eta dan-
tzan aritu ziren zale asko, taldea
ondo ezagutzen duten adierazle.
Eztabaida txiki bat ere sortu zen
zenbaiten artean: aurretik graba-
tuak ditu doinuak Kerrek edo pe-
dalen bitartez egiten du guztia? Ez
ziren ados jarri.
Bigarren agertokiko kontzertu
jendetsuena izan zen Royal Bloo-
dena, baina ez bakarra. Explo-
sions in the Skyk eta Phoenixek
ere zaleen oniritzia jaso zuten bi
proposamen erabat desberdine-
kin. Bilboko BBK Live bezalako
jaialdi erraldoi bat, 19:15ean, ez da
Explosions in the Sky bezalako
talde bat ikusteko lekurik apro-
posena. Areto edo antzoki bat
egokiagoa da haien musika ins-
trumental dotoreaz gozatzeko.
Post-rock estiloaren talde nagu-
sietako bat dira estatubatuarrak:
maisuki uztartzen dituzte emo-
zioa, melodia eta distortsioa. Ez
dira asko aldentzen estilo horren
ohiko parametroetatik: erritmo
kulunkagarrien errepikapena
hasieran, emeki, progresioa
apurka sartu, abestiek distortsio
zoroan eztanda egin arte.
Gutxitan ikusiko dira Kobeta-
mendiko zaleak hain isilik lehen
ilaretan, kontzertuan sartuta era-
bat. Trantzean zirudien batek
baino gehiagok, begiak itxita ze-
rura begira, zeruko leherketak
benetan ikusten ariko balira be-
zala. Iaz argitaratutako The Wil-
dernessdiskoko abestiak klasiko-
agoekin uztartu zituzten: Your
Hand in Mine eta The Birth and
Death of the Day emozioz beteak,
esaterako.
Gaixo egon arrenExplosions in the Skyren aurretik
jo zuen Izarok. Mallabitarrak
eman zien ongietorria goiztiarre-
nei. Sarrera ondoko agertokian jo
zuen, eta, kontzertua goiz izan
arren, jende andana bildu zen.
Gaixo eman du astea Izarok, eta
barkamena eskatu zuen bere
ahotsagatik: «Behin BBK Liven
joko, eta afoniko egon behar».
Haren ahots eztia ohi baino urra-
tuagoa zegoen arren, horrek ez
zuen baldintzatu zuzenekoa.
Lauko formatuan, kontzertu inti-
moa eman zuen, halako jaialdi
batek bermatzen duen heinean,
bederen. Agertoki txiki batean
jotzeak mesede egin zion.
Denbora darama Izarok OM,
bere lehen diskoa, aurkezten; eta
gero eta gusturago nabari zaio
oholtza gainean. Hasierako per-
tsona lotsati hura aldatzen hasi
da, eta eroso nabari zaio mikrofo-
no aurrean. Irribarrea ezpainetan
zuela amaitu zuen emanaldia,
zaleen txalo artean. Horrela
jarraituz gero, ez da Kobetamen-
din joko duen aldi bakarra izan-
go.
Ia hamar urte bete dira Phoeni-
xek Wolfgang Amadeus Mozart
diskoa argitaratu zuenetik. Ordu-
tik ez dira halako lan borobil bat
errepikatzeko gai izan, baina
oholtza gainera igotzen direnean
eraginkorrak dira oraindik ere.
Dantzarako aproposa den rock
alternatiboa jorratzen dute fran-
tziarrek, eta argi joko ikusgarriak
proiektatzen zituen ispilu erral-
1Explotions in the Sky.Emo-
zioa eta distortsio leherketa.
2 Izaro.Eztarria urratuta ere,
emanaldi oso txukuna.
3Phoenix. Dantzarako rocka .
ARGAZKIAK: MONIKA DEL VALLE /
ARGAZKI PRESS
doi batekin lagundu zuten zuze-
nekoa. Ti Amo kantuarekin hasi
eta 1901-ekin buka, bere saltsan
izan ziren Thomas Mars eta gai-
nontzeko taldekideak, eta dan-
tzan jarri zituzten guztiak. Au-
rreikuspenak gainditu zituzten.
Ez zen gauza bera gertatu Fleet
Foxesekin. Ez da erraza indie eta
folk-rock doinu gozoekin agerto-
ki nagusia betetzea, eta kosta egin
zitzaien estatubatuarrei. Arcade
Fire, Mumford & Sons eta antzeko
taldeek estadio handietan jotzeko
moduko doinuak dituzten bezala,
ez da hori gertatzen Fleet Foxese-
kin. Proposamen intimoagoa da
Robin Pecknold eta enparauena,
eta kalte egin zien horrek Bilboko
kontzertuan. Horrek ez du esan
nahi kontzertu txarra eman zute-
nik, ezta gutxiago ere. Oso kritika
onak jaso ditu Crack-Up diskoak
aurten, eta lan horretan oinarritu
zuten, bereziki, zuzenekoa. Aho-
tsaren harmonia eta ondo neur-
tutako melodiak izan ziren nagu-
si. Blue Ridge Mountains eta
Helpness Blues izan ziren une go-
renak.
The Killersen aurretik jo zuen
Fleet Foxesek, eta kartelburuen
ondoren igo zen oholtzara Tren-
temoeller. Royal Blooden kon-
tzertuaren ostean, umore onean
ziren zaleak, eta dantza gogo hori
mantentzen jakin zuen Danimar-
kako DJak. Doinu ilunagoak jo zi-
tuenean ere, fidel mantendu ziren
ikusleak. Ordu berean, karpa bete
zuten Los Punsetes espainiarren
indie doinuek. Ordu txikitan,
Starman agertokiaren eta Basoa-
ren artean banatu ziren ikusleak,
musika elektroniko eta festa giro
bila. Erruz dantzatu zen jendea
Tennis, Daniless, Yahaira eta
Daphni disko jartzaileekin.
Ahazten diren gauzak
Taberna ireki-
tzera doala,
itsaso aldera
zuzendu du be-
girada. Haize
epela dabil gaur
ekialdetik, arrantza eta legeltxor
usainarekin nahasian. Etxe bloke
baxu sorta bat dauka parean, kai
aldera doana, eta itsasoa erdizka
ikusten da kalexken eta zintzili-
katutako arroparen artean. Ira-
kasleak txikitan erakutsitako
zerbait etorri zaio gogora bat-ba-
tean. «Itsasoa urdina da. Haur
batek ere ulertuko luke begi bis-
takoa den gauza hori. Baina itsa-
soa urdina al da benetan?». Ezer
ez da dirudiena, egin du bere ar-
tean Kyorgos-ek. Tabernaren
sarreran jarri beharko luke
esaldi hura, edo antzeko beste
bat. «Gizakia da gauza guz-
tien neurria». Hori ere
eskolan ikasi zuen. Ez
daki norena den esaldia.
Agian, Delfoseko oraku-
luarena, edo filosoforen
batena.
Bat-batean, haur saldo bat
pasa da korrika tabernaren pare-
tik, eskolara bidean, barrezka eta
algaraka. «Aio, Kyorgos», deia-
dar egin dio haurretako batek.
Yannis dela iruditu zaio, lehen
solairuko bere bizilagunaren
seme txikiena, beti baloiari joka
dabilena, baina hain azkar igaro
dira haurrak, ezen ez baitu astirik
izan haietako bakar baten aurpe-
gia ondo ikusteko. Kyorgos-ek
agur keinua egin die eskuarekin.
Irribarre amultsu bat marraztu
zaio aurpegian, bai eta zimur sor-
ta bat geratu ere agerian, itsaski-
rri itxurakoa. Bizarra igurtzi, be-
soak luzatu, eta sakon hartu du
arnasa hurrena. Hatzetan darda-
ra moduko bat sumatu du bere-
hala, bere borondateari ihes egi-
ten dion eta adinarekin lotzen
duen urduritasun hozkada bat.
Ezkerreko zapatan urratu txiki
bat ikusi du, galtzerdiaren kolo-
rea ikusteko aukera ematen due-
na. Zapataren kolore bereko gal-
tzerdiak erabili beharko ditu
bihartik aurrera.
Gaur zurrunagoa dago atariko
leiho-sare metalikoa, zerbaitek
traba egingo balio bezala. Ohi
baino denbora gehiago behar
izan du hura jasotzeko. Pintura
arrasto gorri txiki batzuk gera-
tzen zaizkio oraindik, orain hila-
bete egin zioten pintadarenak.
Duela aste pare bat, halaber, hil-
dako katu bat utzi zioten etxeko
lanpasaren gainean. Telefono bi-
dezko mehatxuak ere jaso izan
ditu noizbehinka. «Tentuz ibili,
Kyorgos, ezer txarrik gertatzea
nahi ez baduzu». Hitzok esatea
eta deia etetea gauza bat eta bera
da. Ez daude elkarrizketetarako.
Ez du telefonoz bestaldekoaren
ahotsa ezagutzen, baina deigarria
egiten zaio bere izenez deitzea.
Agian, tabernako bezeroren bat
izan daiteke, edo bezeroren baten
senide bat. Jendea burua galtzen
ari da, egin du bere artean Kyor-
gos-ek. Hipnosi edo histeria oro-
kor baten mende bizi direla irudi-
tzen zaio, gero eta beldurtuago.
Horregatik oihu egiten dute gero
eta ozenago, beldurra gainetik
astintzeko. Erasoak ere ugaldu
egin dira. Egunsenti Urrekara-
koek koktelekin eta harriekin
erasotu izan dute Souda-ko kan-
pamentua. Egia da gauzak zaildu
egin direla; berez, lehen ez zeu-
den etxafuegoak botatzeko mo-
duan. Turistak etorri ohi ziren
ontzi edo yateetan; azken aldian,
ordea, ontzietan nola-hala etorri
direnak errefuxiatuak izan dira.
Datuen arabera, turista kopu-
ruak nabarmen egin du behera
azken hilabeteotan. Gora, berriz,
bertako biztanleen suminak, bai-
ta ultrakeriak ere. Denetarik en-
tzuten da bazterretan: «Itzul dai-
tezela beren herrietara!»; «Har
ditzala Europak, ez al da hain de-
mokratikoa eta solidarioa?»;
«Gizajoak, lehenbizi gerra eta
gero hau...»; «Seguru erdia bai-
no gehiago terroristak direla!»;
«Lagundu egin behar diegu»...
Leiho-sarea goratzea lortu
duenean, barrura begiratu du.
Bere sudurraren kurba bezain
ongi ezagutzen du areto hura.
Barra ezker aldean, mahaiak eta
aulkiak eskuinean; ertzak altxa-
tuta dituen ispilu erdi herdoildu
batek luze zabalean hartzen du
atzeko aldea. Herdoila disimula-
tzeko kirolarien posterrak jartzea
erabaki zuen. Hormak kolore
hori higatukoak dira, eta ke geru-
za lodi bat itsatsi zaie, huntzaren
parekoa. Urpeko ontzi batetik la-
purtua dirudien kafe-makina za-
harra ere hor dago, lokalari disti-
ra apur bat emanez.
Belaunak apur bat gogortuta
dauzka Kyorgos-ek, eta pauso
motelean sartu da. Hasperen egin
du. Aulkiak mahaietatik jaisten
hasi da, mugimendu bare eta
neurtuekin. Badaki zein den egi-
tekoen ordena. Arratsari denbora
apur bat kentzen badio, Sonia-
rengana joango da. Sonia Gober-
nuz Kanpoko Erakunde batekin
etorri da Kios-era, ahal duen guz-
tian laguntzera, eta elikadura
kontuak koordinatzen aritzen
da; ez da harritzekoa, bere sorte-
rrian elikagai-bankuan egiten
baitu lan. Frantziarra da, baina
badaki grezieraz, haren aitona
Samos uhartekoa baitzen. Etorri
zenetik dezente argaldu da, eta
gero eta betzulo handiagoak
dauzka. Errefuxiatuen gero eta
antz handiagoa hartzen ari da.
Azala ere ilundu egin zaio, eta
errefuxiatu batek oparitutako
zapi berde batekin babesten da
eguzkitik. «Hainbeste gauza
ahazten ditu munduak», esan
zion lehengoan, «ezen ez baita
ohartu ere egiten zer ahaztu
duen». Kyorgos-ek behin eta be-
rriz errepikatu du esaldi miste-
riotsu hura, burutik joan ez da-
kion. Buruz ikasi du azkenean,
poema bat bezala.
Orain arte Kyorgos-ek ahal
zuen moduan lagundu du: jana-
riarekin, zamaketari gisa, kon-
ponketa txikiak eginez... Errefu-
xiatu batzuen izenak ere ikasi
ditu: Nadim, Ajmal, Kamal... Kei-
nu bidez hitz egiten du haiekin,
edo Soniari eskatzen dio itzul-
tzaile lanak egiteko. Errefuxiatu
familiaren bat etxera ekar deza-
keela ere otu zaio. Egia da etxe
apala duela, bai metro karratuei
bai altzariei dagokienez ere, eta,
gauzak dauden bezala, badaki ez
dela samurra izango. Katu hilek
ez dute hitz egiten, baina hitzen
ordez katuak erabiltzen dituzte-
nek ondo baino hobeto dakite
adierazi nahi duten hori adieraz-
ten. Zenbait bezerok utzi diote
bere tabernara etortzeari; beste
zenbaitek, berriz, ezikusiarena
egiten dute kalean berarekin
topo egiten badute, edo are disi-
muluaren protokoloak bete gabe
ukatzen diote agurra, argi eta
garbi.
Lehen bezeroak sartzen hasi
aurretik, tragoxka bat eman dio
beheko apal batean aparte gorde-
tzen duen ardo botila bati. Badaki
eguerdia iristerako hutsik egon-
go dela, garrafoitik bete beharko
duela berriz. Zapi batez garbitu
du kafe-makina. Kikarak eta pla-
terak prest dauzka. Kyorgos-ek
erlojuari begiratu dio. Atea ireki
du hurrena, eta berehala heldu
dira lehen bezeroak. Lanean ari
dela, ahaztu egin da tarte batez
kanpamentuaz, dei mehatxaga-
rriez, Soniaz... Noizbehinka, tra-
goxka bat ematen dio ardo boti-
lari, ahaztu nahi duen horretaz
ohartuko ez balitz bezala.
HURRENGO IGANDEAN:
Patxi Zubizarreta
AritzGorrotxategiZuzenbidean lizentziaduna da
Aritz Gorrotxategi (Donostia,
1975), baina, besteak beste,
zutabegile, irakasle eta
itzultzaile jardun du. Durangon
eta Donostian antolatzen diren
Pentsamenduaren Poesia
jardunaldietako antolatzaile
taldekoa da. Literaturan
poesia, nobela eta narrazioak
landu ditu. 2000. urtean,
Irun Hiria saria eskuratu zuen
Kafkaren labankada
eleberriagatik. Iaz, berriz,
Donostia Hiriko Kutxa
Literatura saria Zer egingo
dugu orain opariekin ipuin
bildumagatik. Aurten
argitaratu du lan hori Algaida
etxearekin. 2015ekoa da
Koldar hutsa zara (Erein)
haren azken nobela.
28 Udagiro Narrazioa IGANDEKO BERRIA2017ko uztailaren 9a
MARTINTXO
ww
w.tg
a.c
c
Victoria Eugenia Antzokia: 943 48 18 18Antzoki Zaharra T.Principal: 943 48 19 70
WWW.DONOSTIAKULTURA.EUS/SARRERAKDonostia Kultura txartelarekinCon la tarjeta Donostia Kultura
HITCHCOCK. SUSPENSETIK HARAGO San Telmo MuseoaUrriaren 1a arte
IN & AT Okendo K. E.Abuztuaren 26a arte
DONOSTIARI BEGIRAUrgulleko Historiaren Etxea
IPUIN KONTAKETAKEguzkiteka (Kontxa)Egunero. 17:00 Abuztuaren 31 arte
HAUR JARDUERAK URGULLENUrgull. 18:00 Astelehenetik ostiralera Abuztuaren 31 arte santelmomuseoa.eus
AUTOBIOGRAFÍA DE UN YOGUI RAFAEL ÁLVAREZ EL BRUJO
Victoria EugeniaUztailak 09 / 20:00
gaztelania
HOZKAILUAANDER LIPUS PATRICIA URRUTIAVictoria Eugenia ClubUztailak 13-15 / 21:00
euskara
TOC TOCLAZONAVictoria EugeniaUztailak 28-30 / 20:00 29: 20:00 + 22:30
gaztelania
ALTA SEDUCCIÓNARTURO FERNÁNDEZCARMEN DEL VALLEAntzoki ZaharraAbuztuak 01-11 / 20:00
gaztelania
5 Y... ACCIÓN!JAVIER VEIGA MARTA HAZAS CARLOS SOBERAVictoria EugeniaAbuztuak 03-06 / 20:00 05: 20:00 + 22:30
gaztelania
EL TEST LUIS MERLOANTONIO MOLERO MARU VALDIVIELSO ITZIAR ATIENZAVictoria EugeniaAbuztuak 09-13 / 20:00 11: 20:00 + 22:30
gaztelania
24 HORAS EN LA VIDA DE UNA MUJERSILVIA MARSÓ MARC PAREJO VÍCTOR MASSÁNAntzoki ZaharraAbuztuak 12-15 / 20:00 12: 20:00 + 23:30
gaztelania
EL MUNDO DE LA TARÁNTULAPABLO CARBONELLVictoria EugeniaAbuztuak 14-15 / 20:00
gaztelania
42. LIBURU ETA DISKO AZOKAGipuzkoa PlazaUztailaren 16a arte
ZIPOTZ JAIAK: KONTZERTU KLASIKOAKOkendo K.E.Uztailak 13-15 13, 14: 19:3015: 19:00
EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA Victoria EugeniaUztailak 19 / 20:00
52. HEINEKEN JAZZALDIA DonostiaUztailak 20-25 heinekenjazzaldia.eus
REBECCA (REBECA, 1940)HITCHCOCKSan Telmo Museoa (patioa)Uztailak 11 / 22:00
JBA gaztelania
Alfred Hitchcock © Album
Garbine Ubeda Ahetze
1937an Jatsun (Nafarroa Beherea)sortu, eta gaztetan Lapurdiko kos-taldera aldatu zen lan bila TxominEzponda. Ahetzen bizi izan da ge-roztik, eta, hantxe, hain zuzen,omenaldia eskaini berri diote, 80urte beteko dituen aitzakian.80 urte. Baduzu zer konta.
Adin horretara ailegatzen zarela-rik, itxaropena txikitzen da, gero-ko proiektu handirik ezin da egin,ez dut esaten ahal hemendik bosturtera, konparazione, zer eginendudan. Egunean egunekoa bizibehar da. Ahal bezain lasai hartu,eta aurrera.Nola gogoratzen dituzu zure
hastapenak?
Gure garaian ez zen eskolarik, eztabertsolariez ardura hartuko zueninortxo ere. Bertsolaria bere baita-rik sortzen zen, bere nahikunde-ra. Ez zen libururik ez kaseterikaurkitzen ahal. Ondotik etorri di-ra horiek. Zahar batzuk bageni-tuen inguruan, bertsotan gaizkiari zirenak, baina gogoa bazen, etaorduko jendeak maite zuen bertsomundua. 15 urte nituela, ez dakitzergatik, gustu hori etorri zitzai-dan. Urte hartan, Kabalkada eginzuten ene herrian, neroni ere dan-tzan ari nintzen, eta Mattin etaXalbador bertsolariak ekarri zi-tuzten. Haiei entzuten izan nin-tzen, guztiz xoratuta. Ez nuen se-kula amestuko 15 urte barru haie-kin ariko nintzenik bertsotan.Artzaina zinen.
20 urte arte izan nintzen artzain.Ingurumen haietan, afariren batedo antolatzen zelarik, beti bazenbaten bat bertsotan, gaizki, bainabazen beti. Gero soldaduska eto-rri zitzaidan, bi urte pasatu nituenAljeriako gerran. Handik itzulita,artzaintza utzi nuen, ez baitzenbizitzeko manera handirik, etakostaldera etorri nintzen lan bila.Garai hartan, Radio Adour irrati-ko Maite Barrenetxek, Bidarraikobere euskara garbian, bertsola-riak galdatzen zituen igandero.
Gai bat bilatzen zuen, eta behargenituen bertsoak bidali harengaiari. Dibertimendu gisa hartunuen, eta igandero bidaltzen ni-tuen bertsoak. Ordurako, lagu-nartean bertsotan aritua nintzen,eta soldadu garaian ere kantatunituen. Banuen etorria.Nola hartu zintuzten orduko ber-
tsolariek?
Egun batez, uda hondarrean, gu-tun bat heldu zitzaidan irratitik,esanez, gonbidatua nintzela Bes-koitzera, bazkari batera, eta hanizanen zirela Iparraldeko punta-ko bertsolari guztiak, Otsalde ze-nari omenaldia egiteko: Mattin,Xalbador, Xanpun, Zubikoa,Errexil… dozena bat bertsolari zi-ren. Gutuna hartu eta hantxeazaldu nintzen. Maitek irratikoonena hautatu nindutela esan zi-dan, eta beste bertsolari haiek de-nak presentatu zizkidan. Bazka-londoan, bertsotan hasi nintzenzahar haiekin, enetako zaharrakbaitziren. Arratsaldean bertsosaioa bazela eta haiekin kantatu-ko ote nuen. Baietz, nik.Ez zinen lotsatu.
Lotsatu? Lotsatu behar da gaizkiegiteko. Ez nuen ongi abesten, ezbehintzat teknika aldetik nahi be-zala. Orduantxe hasi nintzen.Puntako bertsolari haiek atea za-baldu zidaten, eta geroztik horaritu naiz.Zeure kasa ikasi zenuen bertso-
tan. Ez zenuen etxean jaso.
Adituz ikasi nuen. Belarria duenbatentzat, doinuak berak ematenditu neurriak. Doinuak ongi ikasi,hartan silabak jarri, eta bakarrikentrenatzen nintzen. Eguneroaritzen nintzen bertsotan, goize-tik arrats. Gerora, libururen bateskuratu nuen, eta zoraturik ego-ten nintzen. Hala, hitz batzukikasten dituzu, errima batzuk,baina batez ere entzunez. Banuenerraztasunik horretarako. Behinedo bitan entzun eta berehala sar-tzen zitzaidan doinua. Hegoalde-ra joan nintzenean, bertsolarionak eta handiak atzeman ni-
tuen: Uztapide, Basarri, Lasarte…orduko puntako bertsolariak.Horiek gorago ibili ziren. Amuri-za ateratzen ere ikusi nuen.Gero, mutil anitz etorri zen ho-
nat, eta baziren haien artean ber-tsolariak, ez deklaratuak, bainabertsotan ongi zekitenak. He-men, apezek egiten zuten, Ker-mezan, edo Sara, Urruña, Bida-rrai eta beste herri askotan, zikirofestetan-eta, beti bertsolariakibiltzen zituzten. Nolanahi ere, Iparraldean den
bertso giro hori Hegoaldetik da-tor. Han egiten ziren xapelgoak.Hemen, Xalbador eta Mattinen
garaian bazen girorik, bainahaiek han indartu eta handitu zi-ren, txapelketetan-eta. Xalbadorrez geroztik ere bazen
beste belaunaldi bat, zu tarteko.
Hemen baziren bertsolari politak,baina publikoak erabakitzen du.Xanpun, Alkhat eta hirurok asko-tan bili ginen elkarrekin, bainabesteentzat ez zuten galdera han-dirik egiten, eta elkarretaratzenbaginen, behar zen txapelketa batedo zerbait antolatu. Niri ez zaitegundaino gustatu txapelketa.Behar da prestatu eta nahiago dut
herri festa bat, ironia pixka bat etabarre egiteko kontu batzuk. Garaibatean, Nafarroa Behereko eta Na-farroa Garaiko bertsolariak bateraaritu ginen, eta, urte batez, Nafa-rroako txapeldun atera nintzen.Alta, ez zitzaidan gustatu lehia.Publikoak maite du apustua, bai-na bertsolariendako ez da egokia.Ez dut uste zenbakitzen ahal de-nik. Gure artean badakigu nor dengainean eta nor den behean, etahor tartean ibiltzea ez da gutxi.Egoera oso aldatu da geroztik.
Giroa, entzuleak, bertsolariak, bi-zimodua; dena aldatu da. Lehen,jendea elkarretaratzen zelarik,
besta zen. Orain, gazteakentzunda, irudi luke ber-tsolaritza lana dela. Gukbaino hobeki kantatzendute, baina ez da girorik.Ailegatzen dira, eta hiletabatean baleude bezala,serio-serio bertsoak egin,saioa bukatu eta ospa.Guk, taula gainean ordu-bete egin eta gero, ostatutxokoan beste bi orduzaritzen ginen bertsotan.Beti bazen norbait irriga-rria.Herrietan, auzokideei
ere doi-doi egiten zaieagur, jendeak ez dira el-karretaratzen, harrema-nak aldatu dira. Zuen artekoa ez zen
bertso hutsa.
Bazen laguntasun beroa,konplizitatea, elkar ulertzen ge-nuen bertsorik egin gabe ere. La-gunak maitatu eta galtzen ditu-zunean, silo bat egiten da zureohituretan. Lagun partikularraizan nuen Xanpun, eta gero Alk-hat. Denak galdu ditut, eta irudiluke alargun gelditzen zarela, ba-karrik. Gogoa galtzen da. Irudi-tzen zait oraino ikusiko ditudalatipo horiek, eta badakit ikusikoditudala hiltzean.Ez nuke bertsotan egiteko proble-marik izango, baina gogorik ezdut. Lagunik gabe, zertarako?
Umoreak eta ironiak garrantzi
handia izan dute zure bertso
moldean. Zergatik? Zer da umo-
rea zuretzat?
Gure gorabeherak eta nahigabeakditugu denok, eta benetan maitedudana jendea barrez ikustea da.Bertsolaria entzutea etorri denakpasa dezala ordubete gustura, ba-rrez; tarte horretan ahantz ditzalabere arazoak. Eta, horretarako,zer egin behar duzu? Astakeria as-ko atera, edo norbait zirikatu.Beste norbaitez burlatzen bazara,jendea ukitua da, gustatzen zaio,barre egiten du. Txiste kontalariere aritu naiz, eta astakeria askoesaten da, baina jendeari barreaaterarazten dio. Jendea esku txa-loka eta barrez ikusita, badut ha-lako plazer bat.Zeintzuk izan dira momenturik
gogoangarrienak?
Ez nizuke bat bakarra puntanemango, besteak galtzeko arris-kuan, baina momentu goxo anitzpasatu ditut, baita tristurak ere,lagunak galtzean. Denetarik izanda, bizi normal batean bezala.Iza-tekotan, festa giro hura izan dutbeti gogoan.Soldadutza gerra garaian egin
behar izan zenuen.
28 hilabete eman nituen, luze da.Horietarik 18 Aljerian, eta beste 10hilabeteak Frantzian. Denetarikikusi genuen han. Lagunak galdu,kolpatuak, hilak ere bai… Nik zor-tea izan nuen, arriskuak pasatubai, baina ez bainuen ezer ukan.20 urte nituela joan nintzen, eta ia23 nituen itzuli nintzelarik.Hangoak ikusita, bazenuen go-
gorik bertsotan aritzeko?
Bertsoak geroago etorri ziren, he-mengo bizimodua hartu nuene-an. Banituen 24 urte bertsotan be-rriz hasi nintzenerako. Ezer gutxinuela heldu nintzen, eta lana be-har zen bilatu. Garraiolari aritunintzen lehendabizi. Gero, ardosaltzaile baten etxean, bi urtez.Ondoren butanoa banatzen, be-deratzi urtez-edo. Eta, azkenik,merkataritza agente edo saltzaile.
«Gaur, gazteak entzunda, irudi luke bertsolaritza lana dela»
Txomin Ezponda b Bertsolaria
Xalbador eta Mattinekin hasi, eta bertsolari belaunaldi esanguratsua osatu zuen Ezpondak Iparraldean,Alkhat, Xanpun eta beste hainbatekin, 1980 eta 1990eko hamarkadetan. Umorea eta ironia izan ditu ezaugarri.
30 Udagiro Elkarrizketa IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Iparraldean den bertso giroaHegoaldetik dator; Xalbadoreta Mattinen garaian bazengirorik, baina han indartu ziren»
«Txiste kontalari ere aritu naiz,eta astakeria asko esaten da,baina jendea barrez ikusita,badut halako plazer bat»
«Ez nuke bertsotan egitekoproblemarik izango, baina gogorik ez dut; lagunik gabe, zertarako?»
«Niri ez zait egundaino gustatutxapelketa; publikoak maitedu apustua, baina ez da egokiabertsolariendako»
‘‘
28 urte egin ditut jatetxe, kolekti-
bitate eta halakoetan denetarik
saltzen, erretiroa hartu arte.
Omenaldia egin berri dizute
Ahetzen.
Egun zoragarria pasatu genuen,
Bestaldeko lagun asko etorri zi-
ren. Kantatu, bertsoak bota eta
denetarik egin genuen. Oso gus-
tuko eguna pasatu genuen.
Bertsotan ez zara batere aritzen.
Idatziz ere ez?
Baditut makina bat eginak, ez-
kontzak, besteren erretiroak, ha-
lakoren urtebetetzea… Lagunar-
tean eginak asko, baina eskatzera
ere etortzen zaizkit, edozein arra-
zoi hartuta, lauzpabost bertso es-
katzera.
Gaurko bertsolariekin baduzu
harremanik?
Haiekin aritu izan naiz, Sarako
festetan-eta. Colina, Arzallus
biak, arreba ere poliki aritzen da,
eta gainerakoak. Gazteak dira ho-
riek, eta beste pentsamendu bat
daukate. Oso trebeak dira. Dene-
tarik izan dute lagungarri, libu-
ruak, magnetofonoak, eskolak,
denetarik. Ni ohitura zaharrekoa
naiz. Argazkiak ere nekez hartzen
ditut nik. Orain argazkiak hartu
eta hartu aritzen da jendea. Ni
mementoa gozatzekoa naiz, ez
klik eta klak aritzekoa. Gero, har-
tutako argazki horiek hamar urte
barru ikusi, eta, to, nola zahartu
naizen ikusteko?
Zer zor diozu bertsolaritzari?
Dena. Zor diot nire izena. Txomin
Ezponda ez zen ezagutua izanen
bertsolaritzarik gabe. Lana ere zor
diot, bertsolari izan ez banintz, ez
bainintzen sekula saltzaile iza-
nen. Kirolariari gisa, galdetu zida-
ten ea prest ote nintzen haiekin
lan egiteko, Euskal Herrian eza-
guna nintzelako, eta horrek ateak
zabalduko zizkidalako nonahi,
saltzeko garaian. Egun eder asko
zor diot bertsolaritzari, eta lagu-
nak ere bertsolaritzari zor dizkiot.
Ez nuen sekula ezagutuko lagun
izan dudan talde ederra, bertsola-
ritzarik gabe.
Eta bertsolaritzak zuri, ezer zor
al dizu?
Ezertxo ere ez. Atera naizen aldio-
ro eman dizkidate zorionak, eta
beraz, ezer ez.
Umoreari halako garrantzia
eman diozu. Gaur ikusten al
duzu umorerik bertsotan?
Gero eta gutxiago, baita entzule-
en artean ere. Giro hori aldatu
egin da, eta ez gara lehen bezala
bizi. Bizitza aurrera doa beti, ez da
atzeraka egiten ahal.
Pena da?
Ez. Zoriontsu behar da izan, le-
hengoa ezaguturik eta gaurkoa
ezagutzeagatik. Tristuran ez duzu
onik. Alaiki egon behar da. ISABELLE MIQUELESTORENA
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 31ElkarrizketaUdagiro
Beñat Torres Lete
1Bihar eta datorren igandeanegingo da Busti zaitezkan-paina, hogeigarrenez. Ara-
ba, Bizkai eta Gipuzkoako igerile-ku eta hondartzetan egingo da:Bizkaiko 42 herritan, bihar; Gi-puzkoako hamabi herritan,bihar; eta, Araban, bost herritan,datorren asteburuan. Parte har-tzeko, nahikoa da igeriketarakozehaztutako lekuetan nahi adinametro egitea. Kanpainak bi helburu nagusi
dituela azaldu du Ademgik, es-klerosi anizkoitza pairatzen dute-nei errehabilitazioa eskaintzendien zerbitzuak: batetik, gaixota-sun sendaezin horrek sorrarazten
dituen arazoak gizarteari jakina-raztea, eta gizartea sentsibiliza-tzea; bestetik, esklerosi anizkoi-tza pairatzen dutenei eskaintzenzaizkien errehabilitazio zerbi-tzuak (fisioterapia eta logopedia)finantzatzeko dirua lortzea.Hiru probintzietan ekitaldi na-
gusirako elkarguneak ezarri di-tuzte: Gipuzkoan, DonostiakoKontxako hondartzan egingodute, bihar, 12:00etan. Bizkaian,berriz, Getxoko Areaga hondar-tzan izango da, hori ere bihar,12:00etan. Araban, ostera, dato-rren igandean izango da, egunosoz: Gasteizen, Gamarran etaMendizorrotzan bilduko dira;Araian, Laudion eta Agurainenere egingo dute.
Gaixotasunaren alde egitekobeste modu batzuk ere badaude.Kukuxumusuk, adibidez, kan-paina horretarako diseinatu duenmaterial sorta aurkeztu du: mo-txilak, elastikoak, soinekoak etazapiak. Araba, Bizkai eta Gipuz-koako esklerosi anizkoitzarenerrehabilitazio zentroetan eta hi-riburuetako merkataritza zentro-etako Forum Sport dendetandaude salgai. Antolatzaileek, bes-talde, jendea animatu dute #Bus-tiZaitez2017 traola erabiltzera,kanpainak ahalik eta «oihartzu-nik handiena» izateko.
‘Busti zaitez’
Bihar, Getxon (Bizkaia) eta Donos-
tian, 12:00etan.
Bustitzeko garaia daEsklerosi anizkoitzaren alde bustiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoanb Hondartza eta igerilekuetan egingo da ‘Busti zaitez’ kanpaina
Occhi di Farfalla etaKaluse AzpeitikoIpurtargi Festen
MUSIKA bHirugarren urtez ja-rraian ospatuko dute Loiolakozelaietan (Azpeitia, Gipuzkoa)Ipurtargi Fest eguna. Eguneanzehar, eskualdeko artisauen era-kusketa, familiarentzako zirkutailerra, piknika, magoak eta afa-ri begetarianoa izango dira. Egu-na amaitzeko, Kaluse eta Occhi diFarfalla taldeen kontzertua izan-go da (21:30).
Occhi di Farfalla, Bonberenean (Tolosa, Gipuzkoa) jotako kontzertu batean.
PROPOSAMENAK
Bisita gidatuak Arrasateko altxorezkutuak ezagutzen
2Debagoieneko TurismoSailak bisita gidatua an-tolatu du gaurko:
12:00etan izango da, ArrasatekoSan Balerixoko ermitara (Gipuz-koa). Ermita, Ignaziotar Bidearenparte izateaz gain, benakeroenbatzarleku ere izan zen. Bisitanparte hartzeko erreserba egin be-har da: (0034) 943-79 64 63.
Ezkutuko altxorrak
Gaur, 12:00etan, Arrasateko San
Balerixo ermitan (Gipuzkoa).
Jaialdia Uda giroaHendaiako kaleetan
3Bihartik asteazkenera,Karrika Arteak egitas-moak Hendaiako kaleak
hartuko ditu. Hiru egunez, Eus-kal Herriko nahiz nazioartekomusika emanaldiak, zirku ikus-kizunak, suarekin egindako ko-reografiak eta umorea ardatz du-ten saioak ikusi ahal izango dira.Ekintza gehienak arratsalde-gaupartean izango dira.
Karrika Arteak
Bihartik asteazkenera, gau-arratsal-
detan, Hendaian (Lapurdi).
32 Udagiro Zipriztinak IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
«Pertsonaiakonplexuenakgizonezkoentzat izan dira gehienetan;emakumeok haiekbezain interesgarri eta konplexuak gara»Naomi WattsAktorea
700KONTXAKO HONDARTZAKO
LIBURU KOPURUA
Donostiako Kontxako hondartzak
liburutegi bat izango du uda oso-
an. 60 metro koadroko espazio
batean 700 liburuko bilduma bat
jarri dute, irakurri nahi duen hark
har ditzan. Ondoren, itzuli egin be-
harko dituzte. Liburuez gain, egu-
neroko prentsa, aldizkariak eta ko-
mikiak ere eskuragai izango ditu
hondartzara joaten denak.
Joxerra Senar Iruñea
Datorren urtean40 urte betekodira Espainia-ko Polizia Ar-matuak, ordu-ko grisak, Ger-
man Rodriguez tiroz hil zuela.Iruindarrek ez dute ahaztu nahi1978ko sanfermin haietan gerta-tutakoa. Rodolfo Martin Villa zenEspainiako Gobernazio minis-troa, eta poliziek Iruñea hartu zu-ten 1978ko uztailaren 8ko arra-tsalde hartan. Zezen plazan tirokasartu ziren, eta, kanpoaldean,German Rodriguez ORTko mili-tantea hil zuten. Biharamunekoprotestetan, Donostian, JosebaBarandiaran hil zuten. Hori izanzen gertakari haien emaitza laz-garriena, baina, gainera, ehunkapertsona zauritu zituzten, horie-tako bederatzi, balaz. Iruindarren
memoria kolektiboan, betirakoiltzatuta geratu ziren sanferminbeltz haiek.39 urte iragan dira. Bitarte luze
horretan, ezein instrukzio epai-lek edo fiskalek ez ditu ordukogertakariak ikertu, are gutxiagoinor epaitu. Rodriguez eta Baran-diaranen hiltzaileei eta gertakarihaien arduradun politikoei ezdiete zigorrik ezarri. Guztiz alde-rantziz: asteon Martin Villakdomina jaso du. Duela bi urteaukera sortu zen Rodriguezeknolabaiteko justizia izan dezan.Nafarroako Parlamentuak,2015eko martxoan, polizia indar-keriaren biktimen legea onartuzuen, baina Espainiako Gober-nuak helegitea jarri zuen AuzitegiKonstituzionalean, eta, harkepaia eman zain, indargabetutadago behin-behinean.Alta, 78ko Sanferminak Gogo-
an herri ekinbidearen bultzatzai-
tik, ekarpenak egiteko konpro-misoa hartu dute.Urratsak egiteko gertu dira.
«Adi ekimenei». Iker Tubia atzo-ko omenaldiaren aurkezleakamaieran dei hori egin zien ber-tan bildutako ehunka herritarrei.Orreaga etorbidearen inguruakjendez gainezka zeuden, eta inoizbaino jende gehiago elkartu zenatzo. Han ziren Joseba AsironIruñeko alkatea eta udal gober-nuko hainbat zinegotzi (MaiderBeloki, Patri Perales eta Joxe La-calle). Polizia indarkeriaren bikti-men senide batzuek 78ko sanfer-minak gogoan leloa idatzia zuenkartelari heldu zioten.Barberren eta Kowachen ara-
bera, 1978ko gertakariek helburupolitiko argia izan zuten. «Estatueredu zehatza ezartzea eta erregi-men frankistarekin sekula hautsiez duen eskuinaren proiektu po-litikoa finkatzea». 78ko Sanfer-minak Gogoan herri ekinbidea-ren arabera, gaur egun «egoeraez da aldatu», eta horren adieraz-le izan daitezke mozal legea etaZigor Kodearen azken aldaketa.Hala, Altsasuko (Nafarroa) etaErrenteriako (Gipuzkoa) gazteakgogoan izan zituzten. Bi auzi des-berdin izanagatik, bi kasuetan te-rrorismo delitua egotzi diete Au-zitegi Nazionalak, eta, Altsasuko-en kasuan, asteon jakin dafiskalak 62 urtera arteko espetxezigorrak eskatu dituela. Jendeaktxaloen bidez elkartasuna adiera-zi nahi izan zien gazteei.
Lore eskaintza
Une ederrak izan zituen omenal-diak. Hasieran eguzkipean, hodeibeltz batek mehatxatu zuen gero.Baina ekitaldia amaitu arte eutsizion ateri. Irati Majuelok eta SaraiRoblesek hiruna bertso kantatuzituzten. Gainera, Irune Tubiadantzariak aurreskua dantzatuzuen hilarriaren aurrean. Amaie-ran, Fermin Balentzia abeslari ta-fallarrak German Rodriguezenomenez sortutako Hilarria kantakantatu zuen.
1978ko uztailaren 8an, Espainiako Polizia tiroka sartu zen zezen plazara.Kanpoan, German Rodriguez iruindarra hil zuen. 39 urte igarota, ez dute inorepaitu. Ekitaldi batean, 78ko Sanferminak Gogoan taldeak konpromisoa hartudu polizia indarkeriaren biktimek justizia izan dezaten ekarpenak egiteko.
Urratsak egiteko gertu
Irune Tubia dantzaria, aurreskua dantzatzeko prest. Jende ugari elkartu zen atzoko omenaldian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
leek ez dute besoak gurutzatutageratu nahi. Urtero legez, atzokoegunez egindako omenaldian,erreferentzia egin zioten 2018koefemeride bereziari: «Ekin die-zaiogun bideari urtebete barrubiltzen garenean esan ahal izate-ko urratsak egin ditugula gertatu-
takoa aitortua izan dadin, justiziaeta erreparazioa izan dezaten»,azpimarratu zuten Xabier Barbe-rrek eta Amaia Kowachek, talde-ko kideek. Euren ustez, «ez dagogizarte demokratikoago bate-rantz aurrera egiterik 1978ko ger-takariak argitu gabe». Horrega-
Sanferminak 33
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Ion Orzaiz Iruñea
Goizero-goizero,09:30ean zabal-tzen dute Gazte-luko plazakoleihatila. Ez dira
15 minutu igaro ere, eta, dagoene-ko, ilara luzea osatu dute hogeibat pertsonak etxolaren aurrean.Handik ordubetera, bikoiztu eginda leihatilaren aurrean informa-zio eta aholku bila doazenen ko-purua, eta, eguerdirako, guztizamaitu zaizkie itsasgarriak eta li-buruxkak. Lepo dago eraso sexis-ten aurkako gunea. Iazko markahautsiko dutela diote udal ardu-radunek.Emakumezkoak dira erabil-
tzaile gehienak, baina gizonak ereikus daitezke ilaran. Zahar zeingazte. Eskuorriak hartzera datozhorietako asko. Eskuorriak etaesku gorriak, hori baita Eraso se-xistarik gabe, Iruñea aske izene-ko kanpainaren irudia. Itsasga-rria, eskupaper eta pin gorriakbanatzeaz gainera, ordea, ezin-
besteko lana egiten dute gune ho-rretan: arreta, laguntza eta infor-mazioa eskaintzen dute. Eta leihobat zabaltzen diete jai parekideeta askeei.Iruñeko Udalak sexu erasoen
aurkako arreta gunea paratzenduen hirugarren urtea da, eta, ur-tero, handitu egin da erabiltzailekopurua. 2015ean, 4.500 infor-mazio eskaera erregistratu zituz-ten; iaz, berriz, 5.000 inguru. Uz-tailaren 15ean emanen dituzteaurtengo datuak, baina kopuruhorien gainetik ibiliko direla ustedute, sanferminetako lehen biegunetan 1.500 pertsona bildubaitziren Gazteluko plazako etxo-lara.
Eragileekin elkarlaneanOro har, herritarrek izan ditzake-ten zalantzak argitzen saiatzendira informazio guneko langile-ak. Eskuorriak eta pinak bana-tzen dituzte, eta, iaztik, laguntzazerbitzua ere eskaintzen dieteeraso baten biktima izan direnei,udalaren baliabide medikoak, ju-
ridikoak, psikologikoak eta poli-zialak eskura jarrita. Informazioguneaz gainera, 112 larrialdietakotelefono zenbakira deitzeko go-mendioa ere egin dute udal ardu-radunek. Orain arte, hiru salaketa erre-
gistratu dituzte sexu erasoen aur-kako informazio gunean, igurtzi,irain eta ukitzeei loturikoak. As-tebururako, ordea, jende uholdeaespero zuten Iruñeko Alde Zaha-rrean, eta jende kopuruak goraegitearekin batera salaketak ereugarituko direla uste dute. Horidela eta, zabaldu egin dute Gazte-luko plazako zerbitzuaren ordu-tegia: sanferminak bukatu artezabalik egonen da, 09:30etik14:00etara, eta, arratsaldez,18:00etatik 00:00etara.
Hirugarren urtez jarraian, indarkeriamatxistaren aurkako arreta gunea jarridu Iruñeko Udalak festaren erdigunean.Lehen bi egunetan, 1.500 bat pertsonabertaratu dira, informazio eske.
Esku gorri batbaino gehiago
Urtero bezala, Gazteluko plazan paratu dute sexu erasoen aurkako informazio gunea. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
I.O. Iruñea
Balorazioak egiteko goiz denarren, sexu erasoen aurka eginikoinformazio kanpainarekin «po-zik» agertu da Iruñeko Berdinta-sun eta LGTBIQ zinegotzi LauraBerro (Iruñea, 1987).Gazteluko plazako arreta gunea
jendez lepo egon da festaren le-
hen egunetan...
Bai, oso pozik gaude. Bi egunekodatuak soilik hartuta, 1.500 infor-mazio eskaera erregistratu ditu-gu. Jendetza da hori. Argi geldituda sexu erasoen auziak interesapiztu duela, eta jendeak beha-rrezkotzat jotzen duela halakozerbitzu bat.Orain arte, hiru emakumezkok
salatu dituzte sexu abusuak.
Asko dira?
Bat izanda ere, gehiegi izanen li-rateke. Hori esanda, iaz baino gu-txiago dira, eta, oraingoz, behin-tzat, intentsitate baxuko abusue-kin lotutakoak: igurtziak etahalakoak. Ez da egon intentsitatealtuko sexu erasorik —biktimarifisikoki min emateko saiakerabat, esaterako—. Berri ona da hori.Zer esaten diezue informazio
gunera galdezka doazenei?
Sexu eraso guztiak salatzeko be-harra nabarmentzen dugu. Osogarrantzitsua da. Ukituak, irai-nak... horiek ere delituak dira, etaaurre egin behar zaie. Eraso batenlekuko direnei, berriz, esaten die-gu jarrera aktiboa izan behar du-tela: emakumeari laguntza eskai-ni, eta, intentsitate baxuko eraso-en aurrean, erasotzaileari argiutzi halako erasoak onargaitzakdirela.Aldatzen ari al da sanferminen
irudia?
Laukoak gobernatzen duenetik,udalak ahaleginak eta bi egin ditusanferminak legerik gabeko festaizan ez daitezen. Jaien irudia goi-tik behera aldatu nahi dugu, ezdaitezela kontsumo basatian etasexismoan oinarritutako festakizan. Finean, bi kontzeptu horieklotura zuzena dutelako: emaku-meak ere kontsumitzeko pro-duktu bihurtzen ditu egungo gi-zarte matxistak. Eta ez da atzerri-tarren arazoa, bertokoek ere osobarneratua baitute eredu hori.Mugimendu feministak hamar-kadak daramatza jai eredu ma-txista hori salatzen. Lan horrenfruituak biltzen ari gara orain.
«Mugimendufeministakurteetan eginikolanaren fruituakbiltzen ari gara»
Laura Berro Berdintasun zinegotzia
IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
34 Udagiro Sanferminak IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Iker Tubia Iruñea
Kalean ematen ditu sanferminakAngela Epalzak (Iruñea, 1987),edo txosnetan lanean, Herri San-ferminak plataformako kideabaita. «Parte hartzerik gabe, san-ferminik ez».Ez zenuen atera behar, baina...
Hurrengo egunean bazkarira joa-teko gutxi atera nahi duzuneangertatzen da hori.Zuritoa edo marianitoa?
Bezperan parranda egin badut,muztioa; bestela, marianitoa.Garbigailua zenbatetan?
Egunero, maizter asko izaten di-tudalako.Hamaika anekdota, seguru.
Uztailaren 6 batez txirrina jo zu-ten, eta kanpoko lagun batzuk zi-relakoan ireki nuen. Tipo bat zen,mozkor-mozkor eginda, etxekosalaraino sartu zen, eta orduankonturatu zen nahastu zela.Gosaltzeko, txokolatea eta txu-
rroak edo kafe kargatua?
6an, hamaiketakoa. Bestela, kafeaedo zuzenean muztioa eta frijituak.Tonbolan tokatu zitzaizun...
Oliba bote bat.
«Bezperanparranda eginbadut, muztioa;bestela,marianitoa»
Angela Epalza
Herri Sanferminetako kidea
JAGOBA MANTEROLA / ARP
Asko aldatu dira gauzak Iruñe-an borrak kendu, dialektika ikas-taroetara bidali, eta soinu igorleakeman zizkietenetik AldaketarenLagunei. Baten bat atxilotu nahiizanez gero, aparatua frekuentziaaltuenean jarri eta ustezko delitu-gile hori segundo batzuez gortueta atzeman ahal dute orain, horibai, jipoitu gabe. Soilik tinpanoaarinki minduta. Errepresioa erre-
gimenaren kontuazen, ez Aldaketare-na. Herritarrekinbatera lan egitea dapolitika berria, 2073.urtean.—Baina, E. andrea,
eta iazkoa gertatzenbada? —galdetu dio,nekez, AldaketarenLagunak taldeko4.639 kideak E. an-
dreari. Jakinda iazkoa ia aipaezinadela. Armairuan gorde beharrekogaia. Tabua. —Ez esan tontakeriarik, 4.639.
Hori ez da gertatuko, ezinezkoada, beharrezko neurri guztiakhartu ditugu. Ezin gara katrami-
Norbaitek zerbaitgaldetzekotan,honela agurtu be-har duzue: «Kai-xo, Hola, Hello,
Bonjour, Saluton!». Ordena ho-rretan. Esperantoa goraka doa,eta ezin dugu inor kanpoan utzi.Eta, gero, galde iezaiozue zer mo-duz dagoen, bost hizkuntzatanhori ere, senti dezala berarekinzaudetela, ondoan, laguntzen:triste badago, besarkatu eta erre-pikatu aplikazioaren 7.0 gidanipinitakoa; lagun hurkoren batbehar badu, zuek zarete momen-tu horretan; gose bada, oroitu he-rritarrak elikatzeko oinarrizkoaperitibo kit osasungarriki ore-katua dugula, ez hamaiketakobat izateko bezainbeste, baina baibrunchbat baino gehiago, pilulabakarrean funtsezko bitaminaguztiak dauzkana; galdu bada,emaiozue eskua, eskanea iezaio-zue hatz erakusleko identifika-gailua eta eraman Girien Meeting
Point-era; eta, isunen bat jarri be-har baduzue, beti irribarrez ipini.Herritarrak eta gu bat gara. De-non hobe beharrarengatik ari ga-ra.Etxeberria/Eche-
verria/Etcheverria/Echeverry/Etchxe-rripé udaltzainbu-ruak azken agin-duak eman dizkieagenteei, uztailak 5dituenean. Egun ba-karra baino ez da fal-ta jaiak hasteko.Orain, udaltzainakez dira udaltzainak. Figura hierar-kiko hori amaitu egin zen Aldake-ta iritsi eta bi legealdira. Aldaketa-ren Lagunak deitzen dira,2034tik. E. andrea, beraz, ez daudaltzainburua, baizik eta Alda-ketaren Bideratzaile Ez-Gorena.
Polizia, Aldaketaren laguna
latu urte bateko akatsarekin. Iaz-koa gaizki joan zela, bai, ados,noski. Batzarrean gaude, etahemen guztiok ondorioztatugenuen horizontalki hala izanzela, errore bat. Ez dakit nolalortu zuten. Dena dela, lasai ibilgaitezke: Etxabakoitzen dago AHerri Mugimenduaren HerriGune Parte Hartzailea, eta Sarri-gurenen, B Herritarren JardunAskatzailearen Zonalde Horizon-tala. Txantrean, Arrotxapean etaAntsoainen, Aren eszisioa izanzen D Eremu Antikapitalista etaParte Hartzaile Benetan Horizon-tala eta Alde Zaharrean, frikihoriek, F Utopiaren Txoko Ber-dinzale-koak. Egon zaitez lasai,lau katu dira, eta oso banatutadaude. —Bai, E. andrea —ausartu zen
Aldaketaren Lagunak taldeko3.384 kidea—, iaz ere lau katu zi-ren, eta, hala ere, lortu zuten:Txupinazoa izorratu ziguten, ho-gei minutu atzeratu zen pankartaerraldoi madarikatu horrekin...Herria da aldaketa jartzen zuen...Baina zer gehiago nahi dute? Zer
esan nahi zuten horrekin? Zeinpitzadura klase daukate? Dena al-datu da erregimenaren garaitik.—Jende horri gertatzen zaiona
da ez duela memoria historikorik,gehiago baloratuko bailuke bes-tela orain daukana—, ziurtatu duAldaketaren Lagunak taldeko3.384 kidearen ondoren eseritadagoen 1.837k. —Aldaketaren etsaiak dira, hori
baino ez. Eskuinari egiten diotemesede —erantzun du batzarra-ren izkina batean jarrita dagoen5.374k. —Lasai, aurten ez da halakorik
gertatuko -Ahots irmoz mintzatuda E anderea-. Hogeita bi prozesuparte hartzaile ditugu martxan bi-llabesen ordutegiak finkatzeko,gune komunitarioen izenak ze-hazteko sei prozesu ez-lotesle, bieraikinen aurrealdeak margotze-ko bi herri bozketa, liburutegiaordu erdi gehiago irekitzeko sina-dura bilketa, jaietako kartelak au-keratzeko irizpideak zehaztekobilera irekiak, udaletxeko leihoakaldatzeko auzolanak... Zer gehia-go nahi dute ba?
BAZEN BEHIN...Saioa
Alkaiza
«Errepresioa erregimenaren kontua zen, ez Aldaketarena». JESUS DIGES / EFE
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a 35SanferminakUdagiro
EUSKAL EGITARAUA
12:00. Kalejira, San Jose plazatik
Errekoleteraino, Kuxukuxtu talde-
arekin.
18:00. Kiki eta Moko pailazoak,
Oinez gunean, Takonerako Vista
Bellan.
19:00. Sakatu Elektrotxaranga,
Herrikoan.
20:30. Mun kontzertua, Oinez gu-
nean.
23:30.Selektoras de Guerrillas,
Katakrakeko Black Fermin jaian.
DIANAK GAUR NON
Egunero, diana 06:45ean, Pam-
plonesa musika bandarekin. Gaur-
koan Zapateria kaletik.
KONPARTSEN IBILBIDEA
Autobus geltokitik. Bake plaza,
Oliveto kondearen etorbidea, Tu-
tera, Zaragozako etorbidea, Leire,
Bergamin, Arrieta, Amaia, Leire eta
Aralar (atsedenaldia Eskolapioe-
tan). Aralar, Erriberri, San Fermin,
Bergamin, Tafalla, Zangoza, San
Fermin, Galizia etorbidea eta Fo-
ruen plazatik geltokira.
EGURALDIA
GAUR
Max.:27°. Min.:16°.
GAUR
Max.:22°. Min.:14°.
FERMIN LINE
Harmonie Bayonnaise
Baionako musika bandak 138
urte ditu, eta, gaur, Gurutzeko
plazan joko du, 13:00etan.
EGUNEKO EGITARAUA
08:00.Entzierroa. Festetako hiru-
garrena. Puerto de San Lorenzo
(Salamanca, Espainia) ganadute-
giko zezenak.
11:00. Jauzien jaia, Gazteluko pla-
zan.
11:30. Hauek festak hauek!Aska-
tasun plaza. Haurrendako jardue-
rak. Bi ordu eta erdiz, 14:00ra arte.
11:30. Ordu berean, Birjolastu, Ta-
koneran, Larraina parkearen ingu-
ruetan. Jolasgunea, osagai birzi-
klatuekin, PAI konpainiaren esku-
tik. 14:00etara arte.
12:00.Musika kalean, Udaletxe
plazatik abiatuta.
12:00. Jota kantaldia, Sarasate pa-
sealekuan. Hermanas Flamarique,
Amaren dantza emanaldia, ordu-
betez, 20:00etara arte.
19:00. Musika kalean, San Saturni-
no kaletik eta Estafeta kaletik abia-
tuta.
20:00.Dantzaldia, Gurutzeko pla-
zan. Meteoro 2.0 orkestrarekin. Bi
ordu inguruz joko dute, 22:00ra
arte.
20:00.Txotxongiloak, Askatasun
plazan. Etxe sorginduaren miste-
rioa (euskaraz), Bagabiga antzerki
taldearekin.
20:00. Jazz kontzertua, Konpainia
plazan. New Contours taldeak
joko du.
21:00.Euskal dantzak, Gazteluko
plazan; txistu eta gaitekin dantza
egiteko aukera. Amaieran, larrain
dantza, egunero legez.
21:00. Antzerkia kalean. Karlos
III.aren etorbidean: Gipsy Circus,
Kull D Sac konpainiaren eskutik
(Valladolid, Espainia).
21:45.Zezensuzkoa, San Domin-
go kalean gora, Udaletxe plaza eta
Kale Berriraino.
23:00.Sanferminetako Su Artifi-
zialen Nazioarteko XVIII. lehiaketa,
Ziudadelan. Diseinugilea: Marco
Orzella. Orzella Fireworks su
etxea, Altipiani di Arcinazzo (Ita-
lia).
23:30.Kontzertua, Foruen plazan:
lehenik Zea Mays, eta hura amai-
tutakoan, 01:00etan, El Columpio
Asesino.
23:30.Dantzaldia, Gurutzeko pla-
zan, Meteoro 2.0 orkestrarekin,
01:30era arte.
23:30. Dantzaldia, Gazteluko pla-
zan, Tarantella orkestrarekin.
02:30era arte.
23:45.Kontzertua, Jazzfermin ata-
laren barruan, Compañia plazan.
Charenee Waderen kontzertua,
Offering: music Of Gil Scott-Heron
& Brian Jackson.
00 :00.Musika kalean, Udaletxe
plazatik irtengo da.
Tafallako Jota Eskola eta Rondalla
Tafallesa.
12:00.Ordu berean, herri kirolak,
Foruen plazan. Gaurkoan Nafarro-
ako Aizkolarien Binakako Txapel-
keta jokatuko da. Nafarroako Gur-
di-jasotzaileen Txapelketa ere
egingo dute. Era berean, Inaxio
Perurena harri-jasotzaileak era-
kustaldia egingo du.
13:00.Txistularien alardea, San
Jose plazan. Txistularien 58. alar-
de-kontzertua izango da, Mugaren
bi Aldeetan izenburuarekin. Muga-
ren bi aldeetako kontrabandisten
istorioak ekarriko dituzte gogora
musika emanaldi horretan.
17:30. Zaldunen, mandakoen eta
musika bandaren desfilea, Udale-
txe plazatik zezen plazaraino.
18:00.Hauek festak hauek!,Aska-
tasun plazan. Haurrendako jar-
duerak. 21:00etara arte.
18:00.Ordu berean, Birjolastu, Ta-
koneran, Larraina parkearen ingu-
ruetan. Jolasgunea, osagai birzi-
klatuekin, PAI konpainiaren esku-
tik. 14:00etara arte.
18:00. Ordu berean, Musika kale-
an. Jota erronda egingo dute Uda-
letxe plazatik irtenda.
19:00.Dantzaldia, Gazteluko pla-
zan Tarantella orkestrarekin,
20:30era arte.
19:00. Dantzak, Sarasate paseale-
kuan. Otsagabiko Muskildako
Zea Mays taldeak Foruen plazan joko du, gaur, 23:30ean. JAGOBA MANTEROLA / ARP
# MEMELOAK
PARISTIK DATORREN ARTISTABAT NAIZ NI...
GLU-GLU-GLU, GLU-GLU-GLUU...
JAG
OB
A M
AN
TE
RO
LA
/ A
RG
AZ
KI P
RE
SS
36 Udagiro Sanferminak IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
Udagiro b 37Sanferminak
IGANDEKO BERRIA
2017ko uztailaren 9a
1 Su artean.Mañueta txurreria
sonatua sanferminetan eta urrian
baizik ez dute irekitzen. Txurroak
egiten jo eta su ari dira egunotan.
Kanpoan, ilara luzeak.
2 Ri-rau. Iruñeko Foruen plaza
herri kirolen topalekua da. Atzo,
sigi-saga ibili ziren egurra zerrare-
kin mozten.
3 Tatxan!Hamaika kultur ekitaldi
badira ere, batzuek ez dute eurena
eman gabe utzi nahi. Dantzari fi-
nak badira Iruñean.
4 Laralarala.Euskal kantek hartu
dituzte Iruñeko karrikak Orreaga
fundazioak antolatutako ekital-
dian. Aprobetxatu behar lehenbi-
ziko egunetan oraindik ahotsa so-
bera urratu gabe dela.
ARGAZKIAK: JAVIER LIZON (1) / EFE;
IDOIA ZABALETA (2 ETA 3), JAGOBA
MANTEROLA (4) / ARGAZKI PRESS
1
4
2 3
Iaz zezen batek atera ordurakoatzera egin zuenez, ikusmin han-dia zegoen. Inondik inora ez zenespero, baina iazkoa errepikatuegin zen. Santo Domingo aldapa hasie-
ran dauden ukuiluetako ateaireki, eta sei zezenek zalantzaegin zuten; ez zekiten atera edoez. Joaldunen inguruan bueltabat eman ondoren, ziur eta ziztubizian irten ziren. Bost zezen tal-dearen buruan jarri ziren bereha-la. Haietako bat, ordea, atzeangelditu zen, motelago ari zelakolasterka. Ia korrikalariak zeudentokira iritsi zenean, izutu etaatzera egitea erabaki zuen. Ezus-tean harrapatu zituen atzeanzeuden unaiak, eta hesiaren bestealdean babestu behar izan zuten. Entzierroa hasi eta minutura
ateratzen diren joaldunei eskerjarraitu zuen aurrera Diputadodeituriko zezenak. Gainontzeko-
ak zezen plazako ukuiluetara sar-tzen ari zirenean abiatu zen SantoDomingoko aldapan gora. Hala, atzokoan, bi entzierro
erabat desberdin ikusteko aukeraizan zen. Alde batetik, lehen bostzezenak ziren protagonista, eta,bestetik, bakarrik gelditu zen ze-zena. Lehen taldeak izugarrizkoabiadura ezarri zuen, eta korrika-lariek orekari eusteko arazo askoizan zituzten. Lehen postuanzihoan zezenak korrikalari batziztatu zuen Santo Domingon.Hala ere, ez zuen pausoa inolazere galdu. Izan ere, Udaletxeko
San
Domingo
kalea
Udaletxe
plaza
Mercaderes
kalea
Estafeta
kalea
Telefonica
aldea
Zezen plaza
San
Domingoko
ukuiluak
Kailejoia
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
Adark. Denb.
Adarkatu bat
Adarkatu bat
ENTZIERROA
3
2
2.58
4.00
Jose Escolar
1
Naiara Elola Iruñea
Sinestezina dirudien arren, hiru-garrenez ere, Jose Escolar (Avila,Espainia) ganadutegiko zezen batukuiluetatik irten eta, metro gu-txi batzuk egin ostean, berriz ereatzera egin eta ukuiluetara sartuzen. Ondorioz, oso luzea izan zensanferminetako bigarren entzie-rroa. Orotara, lau minutu beharizan zituzten ibilbidea gauzatze-ko. Korrikaldi politak egiteko au-kera izan zen arren, une oso arris-kutsuak ere izan ziren. Zezenek bilagun adarkatu zituzten; bat,Santo Domingoko aldapan, etabestea, Udaletxeko plazan. Biaklarri daude Nafarroako OspitaleGunean. Zortzietan puntuan lehertu zen
bigarren entzierroari hasieraeman zion suziria. Jose Escolarganadutegiko zezenek parte har-tzen zuten hirugarren aldia zen.
Bi entzierroezberdinegunbereanIaz bezala, Jose Escolar ganadutegikozezen bat ukuilura itzuli da entzierroaabiatu eta berehala b Lau minutu beharizan dituzte ibilbidea guztiek egitekob Zezenek bi lagun adarkatu dituzte
2
38 Udagiro Sanferminak IGANDEKO BERRIA
2016ko uztailaren 9a
plazara iritsi zirenean, despistatu
xamar zihoan beste korrikalari
bat adarkatu zuen. Gainontzeko
lau zezenak gainetik pasatu zi-
tzaizkion, gainera, adarkatutako
korrikalariari.
Estafeta kalean ez zen arazo be-
rezirik izan. Zezenen erritmoak
korrikalarien arteko tentsioa are-
agotu zuen, baina arazo gehiegi-
rik gabe iritsi ziren zezen plazara.
Kalearen alboetan jende andana
pilatu zen arren, korrikaldi poli-
tak ikusteko aukera izan zen.
Diputado-k beste lau joaldune-
kin batera egin zuen entzierroak
ez zuen zerikusirik izan minutu
batzuk lehenago ikusitakoarekin.
Ibilbidean askoz ere jende gutxia-
go zegoenez, korrikalariek goza-
tzeko aukera gehiago izan zituz-
ten. Taldetik bakartutako zezen
askok sarritan egiten dute atzera
Estafetan edo Telefonican. Baina
Diputado zuzen-zuzen sartu zen
plazara. Ziurrenik asko ohartu
gabe zeuden zezen bat falta zela.
Ondorioz, plazako alboetan
ehunka lagun zeuden gertatzen
zenaz jabetu gabe geldirik, nahiz
eta bozgorailuetatik behin eta be-
rriz arrisku mezuak helarazi.
Dena den, kapadunen lan onari
esker, suziria lehertu eta lau mi-
nutu geroago sartu zen ukuiluan
Diputado.
3
4
IGANDEKO BERRIA
2016ko uztailaren 9a 39Sanferminak Udagiro
1Unea.Zezenek bere bidea egin
zuten, eta korrikalariak ezustean
harrapatu.
2 Bakarrik.Diputado zezena ba-
karrik gelditu zen, eta lau joaldu-
nen laguntza behar izan zuen.
3Albora.Erritmoa jarraitu ezinik
alboetan jarri ziren korrikalariak.
4Harrapatuta.Mercaderesko
bihurgunean zezenek ia azpian
harrapatu zituzten zenbait korrika-
lari.
ARGAZKIAK: J. P. URDIROZ- VILLAR
LOPEZ / EFE- IÑIGO URIZ -JAGOBA
MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Iker Tubia Iruñea
Gizajoa. Iruñeko kon-
partsako erraldoien
artean, hark izan du
zorterik txarrena.
Dena aurka duela iduri du: itxura,
egitura... Hala ere, oztopo guziak
gainditzen ditu urtero-urtero
sanferminetan, eta gainerakoak
bezala dantzatzen da Asiako erre-
gea —lagunen artean Sidi Abd
el-Mohame izenez ezaguna—.
Iruñeko bestetan ohatzetik jai-
kitzea ez da lan erraza izaten.
«Aurreko egunean ez nintzen
atera behar, baina...». Zenbat ho-
rrelako iruindarren buru ajez kal-
tetutakoetan. Hori gertatzen de-
nean, dutxa hartu, askorik pen-
tsatu gabe armairuko edozein
atorra zuri jantzi, bart askatu
gabe utzitako zapia lepoaren
bueltan paratu eta aurrera, bestak
oraindik hor jarraitzen du. Erral-
doien konpartsan parrandarik lu-
zeenak Sidi Abd el-Mohamek egi-
ten ditu. Izan ere, hurrengo egu-
nean ez du buruhauste handirik
janzteko tenorean. Ilargi erdia
duen turbantea burura, alfanje
ezpata eskuan, eta kalera.
Horrek ere badu alde txarrik.
Erraldoiak dantzan ari direlarik,
itzuliak ematean kapa airean
dantzan ibiltzen dute, espazioa
dotore okupatuz. Asiako errege-
ak, baina, ezin du horrelakorik
egin. Are, bera da hori egin ezin
duen bakarra. Mari Ganuza kon-
partsako zuzendariak penaz esan
du hura dela erraldoirik «zozoe-
na», itxuraz behinik behin. «Pe-
na da ez duela dotorezia handia-
goa emanen liokeen zerbait». De-
na den, aitortza bat egin du: zozoa
izanagatik ere, dantzari onak ditu.
Hankak zabalegiEgun horretan dantzariek ohiko
erraldoia hartu beharrean, beste
bat hartu zuten. Probatzeko. En-
tsegua zen, autobus geltokiko
aretoan. Gazte bat Sidi Abd el-Mo-
hameden gona zuri-gorriaren az-
pian sartu zen. Garai batean erral-
doien zurezko egiturari barnetik
heltzen zioten, baina erosoagoa
da kanpotik egitea, eta moldea al-
datu egin zuten. Asiako erregea-
rekin lehen kontaktu horretan,
gazteak ezin izan zion zurezko
egiturari heldu. Ez zen ailegatzen.
Gona azpitik etsita atera zenean,
irriz ari ziren erraldoia normalki
eramaten dutenak. Asiako errege-
ak du zurezko egiturarik zabalena,
eta horregatik ezin zaio kanpotik
heldu, Mister Fantasticen besoen
zabalerarik gabe ez, behinik
behin. Beraz, lehengo moldean
hartu behar da. Horrek zaildu egi-
ten du dantzatzeko era, eta agian
horregatik behar ditu dantzari tre-
beak. Tira, norbera den modukoa
da. Zer eginen zaio, bada.
Erraldoietan sinpleena da Asiako erregea. Ez dukaparik, eta oso elementu gutxik atontzen duteharen irudia. Gainera, zurezko egitura zabalenadu, eta horrek hura mugitzea zailtzen du.
Horrelakoa dabizitza, Sidi
ITURRIA: IRUÑEKO ERRALDOIEN KONPARTSA
ERREGE ASIARRA
Alfanjeezpata
Ikustekooihala
Larru uhala
Zuregitura
Uhalbarrubiguna
Harri kartoizko egitura
Adina
157 urte
Altuera
3,8 m
Pisua
62 kg
Izena
Sidi abdEl-Mohame
Ilargi erdia
Turbantea
sGONA AZPIKO DOKUMENTUAK
Igandea, 2017ko uztailaren 9awww.berria.eus
Zakilixut
top related