YOU ARE DOWNLOADING DOCUMENT

Please tick the box to continue:

Transcript
Page 1: NOAUA! 372 alea

ASTEKARIA - 2009ko ekainaren 26an - XIII. urtea - Usurbil, 372. zenbakia

“Ricar“Ricardordoren uren ur teatea”,”,

antzantzererki saioa Ski saioa Suteginutegin

ww

w.n

oaua

.com

Euskal Herrikoherri konpostatzaileenaEuskal Herrikoherri konpostatzaileena

Page 2: NOAUA! 372 alea
Page 3: NOAUA! 372 alea

3Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

ATA R I KO H A I Z E A

AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Bea Alda, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Olatz Rezola, Amaia Zumeta.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

13. Or.OSTIRALEAN, ANTZERKI SAIOA SUTEGIN

UDAKO AISIALDI ESKAINTZA

PROTESTA INGEMARREN 5. Or.

9. Or.

10. Or.ESKUBALOI TALDEKO FESTA, IRUDITAN

Albistea iruditan

Elkarretaratzea udaletxe aurrean

Pasa den larunbatean, eguerdiko12:00etan elkarretaratzea eginzen udaletxe aurrean,

Arrigorriagako atentatua gaitzesteko.Auto azpian itsatsitako bonba lehertueta su hartu ondoren hil zen EduardoPuelles polizi inspektorea. EuskoJaurlaritzak eta Eudelek egindako deial-diarekin bat eginez, EAJ-PNV, PSE-EE, Aralar eta EAko ordezkariak elkar-tu ziren larunbat eguerdian udaletxeaurrean, elkarretaratze isilean.

Astelehen honetan, EuskoLegebiltzarrak omenaldia egin zionEduardo Puellesi, ETAk Arrigorriaganhildako poliziaren inspektoreari.

Page 4: NOAUA! 372 alea

4 Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

HE R O R R E K E S A N

JOXE PIÑAS

Hogei urte duen txinatar honek, orain dela sei,Txinako Guiyu hirira birziklapen elektronikoan jar-

dun duen lantegi batean lan egitera joan zen. Ordura arte,berak eta bere familiak nekazal herrixka batean eta arroz-soroetan bizitza guztia igaro zuten, baina Gobernuak “TresGargantas” urtegi erraldoia eraiki zuenean beraien herrixkaeta lurrak urak estali zituen, ondorioz bizimoduz aldatzerabehartuz.

Orain bere lan ordutegia luzea da eta soldata, eskasa: hirueuro eguneko hamalau orduen truke. Lantegian mugiko-rrak, ordenagailuak, fotokopiagailuak, mikrouhinak, kotxe-ko bateriak, DVD aparatuak eta abar desmuntatzen ditu.Beruna, zilarra eta beste metalak plastikozko karkasatik etaplaka digitaletatik bereizteko, txinatar hau labe sinple batezeta azidoaz baliatzen da. Prozesu honetan erredura arriskuasaihesteko eta beroak sortzen duen ke kutsatutik babesteko,ez du betaurrekorik edo mozorrorik erabiltzen, ezta eskula-rrurik.

Azkeneko sei urte hauetan, Guiyu hirian dauden 5.500txatartegi elektronikoetara 200.000 nekazari txinatar iritsidira lan egitera. Han birziklatzen den zabor elektronikoaherri “garatuetan” sortutako zaborra da. Hemen birziklatzeabaino, Txinara bidaltzea merkeago ateratzen zaigu, diruz etabatez ere osasunez: Guiyuko biztanleek, planetan inoiz jaso-tako dioxinen portzentai handienak pairatzen dituzte.

Metalak eta plastikoak manipulatzeak dakarren gaixota-sunen zerrenda luzea da: azaleko arazoak, buruko minak,aho sabaian metalezko zaporea, ultzerak, gastritis kroni-

koa,... Bestalde, Guiyu hiriko berunaren portzentaia nazio-arteko segurtasun araudiko muga baino %190 handiagoada. Bertako ume gehienek, odolean berun portzentai han-diegiak edukitzearen ondorioz, nerbio sisteman arazoakdituzte eta beraien koefiziente intelektuala baxuagoa da.

Zein maiztasunarekin eta zergatik aldatzen dugu mugiko-rra? Ez al dabil ba daukagun telebista? Zein behar duguhortz eskubil elektroniko hori edukitzeko? Zenbat bideo-joku eduki behar dituzte gure seme-alabek? Benetan beharal dugu merkatura iritsi den ordenagailu modernoena?

Zein istorio dago erosten ditugun produktuen beste alde-an? Nola garatu daiteke herri bat umeen koefiziente intelek-tuala murrizten? Zein ondorio dakartzate gure erabakiek?Nork ateratzen du etekina gure erabakiekin? Horrela izateanahi al dugu?

Atez ateko sistemaren bidez herrian birziklatzearen por-tzentaiak igotzea lortu dugu. Zoriontzeko arrazoia bada ere,zaborraren arazoa bere osotasunean ulertzea beharrezkoa da.Hausnarketa honetarako, alferrik kontsumitzen dugun guz-tia nora doan galdetzeak laguntzen du. Gogoan izan birzi-klapena garrantzitsua bada ere, murriztea eta berrerabiltzeagarrantzitsuagoa dela. Erraustegiaren kontuarekin LasarteOriako alkateari esaten zitzaiona gogora ekarri behar dugu:zuretzako nahi ez duzuna, besteari ez opa.

Atez ateko sistemak zabor arazoari buruzko sentsibilita-tea suspertzen laguntzen du. Bide honetatik erantzukizunaeta elkartasuna ere landu ditzakegu: atez ate eta herrialdezherrialde.

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Atez ate, herrialdez herrialde

Ika-mika

Parkeak txakurrentzat?

Gutun hau idatzi dut, guraso askokduten kezka batengatik. Guraso

gehienok umeak tirolinen parkera eramatenditugunean, oso erne egon behar izatendugu, txakurrak gerturatu ez daitezen.

Bada pomedania txakur txiki bat, parke-an bere kasa dabilena, umea ukitzera hurbil-tzean txakurrak hortzekin egiten dio aurre.Txakurraren jabeek, hau ikustean, ez dutebarkamenik eskatzen.

Bada setter txuri-beltz bat, hortzak umeeta nagusiei erakusten diena. Nagusiak lane-an dira eta txakurra libre ibiltzen da.

Pitbool bat ere bada, toki guztietan dabi-lena, bere jabeak non dagoen ere ez dakiena.Tirolina handian zebilen lau urteko neskabatek, hankekin txakur hau ukitzean kozkaegin gabe markatu egin zuen, bertan geun-den guztiok susto handia hartuz.

Txakur horrek berak, haurdun den ema-kume bati salto egin dio bi aldiz.

Errekako pasealekuan, rotwailer bat askeibiltzen da. Bihotzeko arazoa sufritzen duenemakume batengana atera zen korrika,eskerrak jabeak geldiarazi egin zuela, bainaasko kostatu zitzaion txakurra geldiaraztea(jabearen ama zelakoan joan zela txakurrakorrika berarengana, esan zion txakurrarenjabeak emakumeari eta barkamena eskatuzion gero). Zure haurrarekin edo txakurra-rekin bazoaz, buelta eman ohi duzu. Gertadaiteke, txakurren artean sesioan hastea etahaurrak tartean egotea. Bestetik, ez da higie-nikoa, jabeak txakurren gainean ez egotea,txakurren kakak ez dituztelako jasotzen. Etaumeak hor ibiltzen dira.

Gutako askok txakurrak ditugu, eta ani-maliak maite ditugu, baina badakigu ezdirela denen gustukoak, haur eta nagusiaskok beldurra dietela, eta azken bateananimaliak direla. Horregatik gureak betilotuta eramaten ditugu.

Txakur denek dituzte haginak, handiaketa txikiak, haurrak hil izan dituzte, etaesan beharrik ez da, arriskutsuen arteansartzen diren txakurrak zenbat eta zenbatdiren. Badira salaketak jaso dituztenakUdaltzaingoan, baina hala ere ez du ezerta-rako balio.

Gure haurrak lasai sentitu behar zutentokietan, gaur egun arrisku gehien dutenlekuak dira. Zeinentzat daude parkeak egi-nak? Gure haurrak lotu beharko ditugutxakurrek kaka egin, pixa egin eta jolasegin dezaten?

Kulpa ez da txakurrena, inkonszienteakdiren jabe horiena baizik. Gai honekin zer-bait egitea eskatzen dugu, zerbait larriagertatu baino lehen; zerbait larria gertatzenbada, orduan ez duelako erremediorikizango.

Victoria Molina eta guraso gehiago

Page 5: NOAUA! 372 alea

5Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

PI L-P I L E A N

Langileen soldata igoera,

aplikatu gabe Ingemarren

Eraikuntzako hitzarmeneanadostua dagoen soldata igo-era ez zaie aplikatu

Ingemarreko langileei. Enpresakomitekoek zuzendaritzaren jarreragaitzesten dute, euren esanetan, lan-gileekiko elkarrizketa saiakera guz-tiei uko egin dietelako. Salaketamoduan, enpresa atarian elkarreta-ratzea burutu zuten komitekoekekainaren 20an.

Non da gure dirua? galdetzen duteIngemar SAko enpresa komitekokideek. Pasa den ekainaren 20an,enpresa atarian elkarretaratu ziren,akziodunen batzar orokorra zela eta.Modu horretan, urte honetan erai-kuntzaren alorrean Gipuzkoako

hitzarmenean adostua zegoen soldataigoera langileei ez zaiela aplikatu sala-tu nahi izan zuten.

Elkarrizketari, entzungor Kaleratu duten oharrean, enpresa

komitekoek Ingemarreko zuzendari-tzaren jarrera gaitzesten dute, langile-en ordezkaritzak gaiari buruz hitzegiteko egindako saiakeren aurrean,ez dutelako kasurik ere egin.

Ez hori bakarrik, enpresa komite-koek gogorarazten dutenez, eraikun-tzako hitzarmenak berak langileeisoldata igoerak ez aplikatzeko aukeraematen dio zuzendaritzari, 44. arti-kulua aintzakotzat hartuz gero. Bainazuzendaritzatik halakorik ez dutelaegin adierazi dute.

Espainiako Poliziak hiru per-tsona atxilotu zituen astearte

goizaldean. Atxilotuetako bat OlatzLasagabaster usurbildarra da,NOAUA! hamaboskarian aritu zen2000 urtera arte. Patxi Uranga orio-tarrarekin batera atxilotu zutenOlatz Usurbilen. Astigarragan,aldiz, Ainara Vazquez donostiarraatxilotu zuten.

Poliziaren esanetan, ETAko kide"legalak" dira, hau da, fitxatu gabe-koak, eta Abiadura HandikoTrenaren obren eta enpresen aurka-ko hainbat atentatutan parte hartudute.

Atxiloketa hauek ez dute zerikusi-rik Eduardo Puelles inspektorearenhilketarekin.

70 kilo lehergaiUsurbilgo atxiloketak Ugaldea

industriagunean egin ziren. Bertan,70 kilo lehergai inguru, bi ibilgailueta material ezberdina atzemanzituen poliziak.

ElkarretaratzeaAtxiloketak salatzeko, elkarretara-

tzea egin zen pasa den astearte ilun-tzean.

Olatz Lasagabaster

atxilotu zuten asteartean

UGALDEAKO PABILIOI HONETAN

ATXILOTU ZITUZTEN.INGEMARREKO LANGILEAK ENPRESA ATARIAN BILDU ZIREN AURREKO LARUNBATEAN.

Page 6: NOAUA! 372 alea

6 Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

ER R E P O R TA J E A

Autokonpostajean, aitzindari

Batzuk lehenagotik ari ziren,baina gehientsuenak lauzpa-bost hilabete daramatzate

organikoa konpostatzen. Horretarakoaukera duten seirehun sendietatik lau-rehun baino gehiago, udal ekimenarenbarruan. Atez ateko egitasmoan infor-matzaile gisa jarduten duten langileakkonpostatzen ari diren herritarraketxez etxe bisitatu eta euren esperien-tzien inguruko informazioa jasotzenari dira.

Erosotasuna eta garbitasun hitzak ageridira, konpostatzen ari diren herritarrenbaten baino gehiagoren ahotan.Erosotasuna, ez dielako hainbesteko lankarga suposatzen. Eta garbia, azkenean,etxean sortutako organikoa birziklatzekoaukera dagoelako. Konpostatu dezaketen600 sendietatik laurehunek, bi herenekalegia, etxean sortzen duten organikoaeurek birziklatu eta berrerabiltzeari esker,Usurbil Euskal Herriko herri autonpos-tatzaileenean bihurtua dugu.

Haietako askok Udalak abian jarrizuen kanpainaren bidez eskuragarri jarrizituen konpostagailuak dituzte, otsailazgeroztik. Baratza, lursail edota loretoki-ren bat duten sendi bakarreko etxebizi-tzetan organikoa tratatu eta berrerabil-tzen dute, baina badira familia bat bainogehiago bizi diren eraikinetan ere udalegitasmoarekin bat egin dutenak.Konpostaje komunitarioa deiturikoanmurgilduta daude. Egindako lanagatikzabor tasetan %40ko hobaria aplikatukozaie guztiei.

Informatzaileak, etxez etxeOrain, hilabete batzuk igarota, egitas-

moa bera baloratzeko garaia iritsi da.Atez ateko informatzaileak autokonpos-tatzen ari direnen bizilekuak bisitatzendabiltza, ekimeneko parte hartzaileenahotik zer moduz moldatzen diren jaki-teko. Gustura ari diren edo ez jakin nahidute, konpostatze prozesuaren nondiknorakoak ezagutu, argitzeko kezkarik baote duten galdetu...

Aginaga aldean ibili ziren igaro denastean. Besteak beste, Aranburu sendia-ren etxean.

ARANBURUTARREN SEMEA, ETXEKO KONPOSTAGAILUAREN ONDOAN.

NOAUA! Otsailetik autokonposta-tzen zabiltzate. Zer moduz ari zarete?

Iñaki Aranburu. Lau lagunen egune-roko jana sartzen dugu. Eta gustura, gar-bia geratzen da. Erabiltzen ikasten arigara.

N. Egunerokotasunean, zer lan eska-tzen dizue?

I. A. Lan oso gutxi, normalki sukalde-an egiten den bezala, bi egunean behinhusten da. Oso erraza da, eta ez digu ara-zorik eragin.

N. Zabor poltsan ere aldea nabaritu-ko zenuten?

I. A. Bai, egunero poltsa bila arituedota bazterrean botata utzi behar izatengenuen askotan. Usaina, ontzian etaharraskan. Oraingo sistema, askoz gar-biagoa da.

N. Zuen kasuan, zertarako zaizuebaliagarria autokonpostatzea?

I. A. Gure kasuan lurra aprobetxatze-ko. Landare batzuk ditugu eta, loretoki-rako. Gainerakoan, baratza gutxi dugu.

Konpostatutakoa landare batzuentzatbaliatzen dugu. Hartara, lurra berritzendugu, ongarri gisa.

N. 400 bat sendi gutxienez auto kon-postatzen ari zarete. Halere, herrianbadira beste batzuk aukera izan arren,oraindik konpostatzen ez dutenak. Zeresan haiei?

I. A. Zalantzarik izan gabe, segituankonpostatzen hasteko esango nieke,aldea ikaragarria baita, askoz garbiagoada. Gainera, askoz erosoagoa da, etamesedegarria ingurunearentzat eta gugeronentzat ere. Herrian uste dut denokegin behar dugula saiakera bat. Gu osogustura gaude.

N. Garrantzitsua da ezta, Usurbilekhondakinen gaian hartu duen bidea?

I. A. Guk abiatu dugun bidea, ziureredugarria izango dela eta herri askokmartxan jartzen hasiko direla. Horreksuposatuko du erraustegiak eta besteirtenbide kaxkarrak baztertzea. Gauzaktxukun eta hobeto egitea. Erraustegiasoberan dagoela erakutsi du Usurbilek.

“Erraustegia soberan

dagoela erakutsi du Usurbilek”

Page 7: NOAUA! 372 alea

7Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

ER R E P O R TA J E A

Herri galdeketarako galdera

Nekazaritza eta Ingurumen batzordean onartua izan da

Nekazaritza eta IngurumenBatzordeak hondakinenkudeaketari lotuta, herriko

eragile talde batek landu eta prestatuta-ko proposamena onartu du. Orain,ekainaren 30ean burutuko den ohikoosoko bilkurara eramango da gaia, udalordezkariek onartu dezaten.

Azken asteotan, ingurumen alorrekoherri eragileak elkarlanean aritu dira,hondakinen kudeaketari lotutako galde-keta lantzen hain zuzen ere.Proposamena Nekazaritza etaIngurumen Batzordeak aztertu zuen astehasieran, hilaren 22an. Baita onartu ere.

Eztabaida eta gerora zenbait udalordezkariren bozketa baldintzatu zuena,galdeketarako proposatu diren hiru eran-tzunak izan ziren.

EAtik Salome Portuk ilegaltzat etabidegabetzat jotzen zuen, bost mila biz-tanletik gorako udalerri bat izan etahonenbestez, gaikako bilketa egiterabehartuta egonik, martxoaren 16ra arteindarrean zegoen sistemaren aldekoaukera herri galdeketan txertatzea.Aipatu erantzuna kentzea proposatzenzuen, bestela diktamenaren aurka bozka-tuko zuela.

EAJ-PNVtik Iñaki Illarramendik eregaldeketak bi erantzun behar zituelazioen, eta diktamenean agertzen densarrerako testua kentzea ere proposatzenzuen. Bere esanetan, “alderdi bakoitzakbere kanpaina izango du. Erantzuna ezda baldintzatu behar”.

PSE-EEtik Amaya Goyaranek ahaliketa adostasun maila handiena lortzekoahalegina egitera deitzen zituen udal

ordezkariak. “Hobeto (proposamenak)osoko bilkuraren babesa badu, zati bate-na baino”, adierazi zuen.

Aralarko zinegotzi Lontxo Zubiriakherriko eragileek burutu duten lanagogorarazi nahi izan zuen, hiru erantzunposibleen alde agertuz eta “denok ados-tutako galdera izatea” egokiagoa litzate-keela gogoratuz. Alde horretatik, aipatugaiari lotuta EAko web orrialdean agertudiren adierazpenak, hitz oso gogortzat,mespretxu gisa definitu zituen.

Herri eragileen lana, aipagaiGobernu taldetik Juanjo Olaizolak

EAko ordezkariari erantzun zion.“Bosgarren edukiontzia ere ilegala da”,zioen, euren irizpideen arabera, organi-koa jasotzeko edukiontziak gaikako bil-keta behar bezala egitea ez zuela ziurta-tzen argudiatuz. Era berean, herriko era-gileek egindako lana zakarretara ezin zelabota gaineratu zuen. Bide beretik,

Imanol Azpirotzek zehaztu zuenez, ezinda egun Gipuzkoan indarrean dagoenhondakin kudeaketa modu nagusia gal-deketatik baztertu. Gobernu taldetikherriak erabakiko duela gogorarazi zen.

Batzordetik, osoko bilkuraraHerri eragileetako ordezkariek ere

hitza hartu zuten osoko bilkuran. Atezatekoaren aurkako herri plataformakoek,galdeketaren prestaketan parte hartzekogonbitari uko egin ziotela gogoratuzuten. Parte hartzerik gabeko prozesuaizan dela esatea, herritarren aurkakoerrespetu falta gisa definitu zuten.Egindako lana merezitako ahalegina iza-nik, herritarrek hondakinekin zer eginnahi duten jakiteko beharra azpimarratuzuten. Bertaratu ziren udal ordezkarienartean, gobernu taldeko kide JuanjoOlaizolak eta Imanol Azpirotzek propo-samena babestu zuten, Aralarko LontxoZubiriarekin batera. PSE-EEko zinego-tzi Amaya Goyaran abstenitu zen. EAJ-PNVko zinegotzi Iñaki Illarramendik etaEAko Salome Portuk aurka bozkatuzuten. Aurkeztutako testuak aurrera ate-ratzeko nahikoa babes izanda, oraindatorren asteartean, ekainaren 30eanburutuko den ohiko osoko bilkuranaztertuko da gaia, berriz ere.

NEKAZARITZA ETA INGURUMEN BATZORDEA BILDU ZEN UNEKO IRUDIA.

“Herriko eragileek burutuduten lana gogorarazi etadenok adostutako galdera

izatea egokiagoa litzatekeelaaipatu zuen Lontxo Zubiriak”

ADOSTASUN BILA

“Ekainaren 30ean egingoden ohiko osoko bilkuran

aztertuko da herrikontsultako galdera”

GAIA, OSOKO BILKURAN

Page 8: NOAUA! 372 alea

8 Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

PI L-P I L E A N

Jende ugari Kalezarren

Amaitu dira, eguraldia lagunizan duten Kalezarreko SanJoanak. Jai jendetsuak eta

parte hartze handikoak. Indarrakberreskuratzeko astirik ez dago jada.Santixabelak ate joka ditugu.

Suziriek herritar bat baino gehiagoesnatuko zuten larunbat goiz edotaeguerdi partean, Kalezarren eta Kaxkoinguruetan oilasko biltzaileak zebiltzaneta. San Joanetan nagusitu den eguraldiona zuten lagun, eta festarako gogoanoski. Egun berean, arratsaldez, ikastur-tea bukatu arren herriko zein auzoetakojaietan eskaini ohi duten emanaldi sortanlehena plazaratu zuten dantza taldekoekKalezarren. Ekitaldi jendetsua izan zen.Haien atzetik buruhandiak ibili ziren,gaztetxoen gozamenerako. Eta gero hel-duak, patata tortilla onena egiten ahale-gindu ziren.

Gauez ere, Larra DJ eta OdolarenMintzoa herritarren emanaldiekin auzo-ko plaza bete zen. Bezperan ere antzeko,Trakets oholtza gainean zela. Haurrenegunarekin amaitu zen asteburua, SanJoanak ez ordea. Asteartean bertan, eske-an irten eta sua piztekoak baitziren. SanJoan egunean berriz, Txerriki antzerki tal-dekoek emanaldia eskaini zuten. Soka-dantza, sardina eta sagardo dastatzearekinbatera agurtu dituzte aurtengo jaiak. DANTZARIAK ETA PATATA TORTILLA LEHIAKETA, SAN JOANETAKO OSAGAIETAKO BI.

Judo erakustaldiarekin hasi dira Santixabelak

Azken urteotan, herriko jaieta-ko lehen ekitaldia izaten da

judo erakustaldiarena. Ohiturarijarraituz, aurten ere hala izan da.Aurreko larunbatean, SantixabelJudo Txapelketaren 24. edizioa eginzen kiroldegian. Usurbil eta inguru-ko herrietako 200 bat judoka gazteelkartu ziren erakustaldian.Txapelketan parte hartu zuten guz-tiak gogotsu aritu ziren eta borrokal-di saio politak eskaini zituzten.

Bukaeran, dominak, goxokiak etasari ugari banatu ziren partehartzai-leen artean. ARGAZKIAN, LARUNBATEAN SARITUAK IZAN ZIREN GAZTEETAKO BATZUK.

Page 9: NOAUA! 372 alea

9Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

PI L-P I L E A N

Asteburu honetan hasiko dira

Ziortzako kanpaldia prestatzen

Uste baino gazte gehiagoanimatu dira eta aspaldikojendetsuena izango da aur-

tengo kanpaldia, Ziortzak ErrioxakoPeñaloscintosen egingo duena.Larunbat honetan, kanpaldiarenmuntaia egitera joango dira guraso-ak. Kanpaldiko lehen txanda, ordea,uztailaren 6an hasiko da.

Lehen txandan, DBHko 1, 2, 3 eta4 mailako ikasleek hartuko dute parte.Uztailaren 6an hasi eta 19ra arte luza-tuko da lehen txanda.

Aurten, hiru txandaBigarren txanda uztailaren 19an hasi

eta 25ean amaituko da. Bigarrenhonetan, LH 3 eta 4 mailako ikasleakizango dira Errioxako kanpaldianelkartuko direnak.

Hirugarren eta azken txanda, uztai-

laren 25ean hasiko da eta 31n amaitu-ko da. Azken honetan, LH 5 eta 6kogazteak izango dira protagonistak.

ASTEBURU HONETAN HASIKO DIRA

KANPALDIA PRESTATZEN.

Uztailaren 1etik aurrera, Udako Txokoak Zubietan

Uztailaren 1ean hasiko daZubietako Udako Txokoa.Eskola Txikietan elkartuko

dira 9:30ean. Hori baino lehen, matri-kulazioa ordaindu behar da. UdakoTxokoetako ikasleek merkeago izangodute matrikulazioa.

Udako Txokoaren ordutegia hauxeizango da: 9:30etik 13:30era. Uztailaren1ean, beraz, 9:30ean azaldu beharkodute. Ordaindu beharreko kuota hauxeizango da.

Eskola Txikitan matrikulatuta daudenhaurrak:

Hilabete osoa 90 euroHamabostaldia 60 euro ¤

Beste eskoletan matrikulatuta daudenhaurrak:

Hilabete osoa 100 euro ¤Hamabostaldia 70 euro

Ordaindu beharrekoa kontu korrontehonetan sartu beharko da:

2101 0048 21 0004157517Kutxako ziurtagiriko azalpenean, hau-

rraren izena eta abizena jarri behar dira,

ordainketa norena den ikusteko.

Udajolas, festak eta geroUsurbilgo Udajolas, ordea, festak eta

gero hasiko da, uztailaren 6an.

TXOKOETAKO KUOTA KONTU KORRONTE BIDEZ ORDAINDU BEHAR DA EGUNOTAN.

Datorren astean

hasiko dira Aginagako

Udako Txokoak

Uztailaren 1ean hasi eta 30erabitarte luzatuko dira Udako

Txokoak Aginagan. 9:00etan elkartu-ko dira eta 13:00ak arte lagunarteanizango dira haur eta gazteak. Asteanbehin egun osoko irteerak egingodituzte.

Ekainean ere, jolas-guneaUdako Txokoak Guraso Elkarteak

antolatu ditu. Baina aurretik, ekaina-ren 24tik 30era, ludoteka irekita izan-go da, Antxomolantxaren ekimenez.Goizeko 10:00etatik 13:30era.Bazkide ez direnentzat, kuota 15 euro.

Page 10: NOAUA! 372 alea

10 Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

I Z E R D I PAT S E TA N

Aspaldiko denboraldirikonena osatu du Usurbil KEeskubaloi taldeak. Senior

mutilak mailaz igo dira, jubenil nes-kak Espaniako fase finala jokatu duteeta kadete mutilak Gipuzkoako txa-peldun izan dira. Aipatzekoa da emai-tza hauetan zerikusi zuzena izan duelataldeetan izan den giro onak, “gureustez, zenbait talde hobeak zirenbaina talde giro onari eta jarritakogogoari esker gure atzetik bukatudute”, azaldu digu Asier SalsamendiUsurbil KE taldeko kideak.

Kadete mutilakGipuzkoako txapeldun geratu dira

eta Euskal Ligako azken fasea jokatudute. Kopan oso maila polita emandute. Esan beharrik ez dago oso den-boraldi ona egin dutela. Taldea osatze-ko arazoak izan ziren hasieran, bainalehen ibilitako batzuk berreskuratuzeta futboleko eta atletismoko zenbaitjokalariri esker, taldea aurrera atera zeneta oso emaitza onak lortu dituzte, gai-nera. “Entrenatzaile eta jokalarien arte-an giro bikaina izan da eta horrela lanegiteak poza ematen du”, adierazi digu-te Usurbil KE taldeko kideek.

Kadete neskakJokalari gehienak lehen urtekoak iza-

nik, Euskal Liga nahikoa gogorra eginzitzaien eta azken postuan sailkatuziren, baina piskanaka mailaz igotzenjoan dira eta Udaberriko Txapelketaneta Kopan oso ondo aritu dira. Jokalarialdetik talde honetan ere nahiko larriibili dira eta denboraldian zehar zenbaitinfantilen laguntza jaso dute. “Infantilhauei eskerrak eman beharrean gaudebai entrenatzen eta bai partidetanemandako laguntzagatik”, hala adierazidigu Asier Salsamendik, Usurbil KEtaldeko kideak. “Giro aldetik, giro onasumatu dugu, denboraldi hasieranentrenatzaile aldaketa eta emaitza kax-karren ondorioz, zenbait zalantza izan

ziren baina jokalari eta entrenatzaileakelkar ezagutzen joan diren heinean,giroa ere hobetzen joan da”.

Jubenil mutilakDenboraldi hasiera bikaina egin

zuten, baina gero behera egin errendi-menduan eta denboraldi amaiera artenahikoa justu ibili dira. Ez zuten lortuEuskal Ligarako sailkatzea eta denbo-raldi guztia Gipuzkoako Ligan jardundute. “Giro aldetik ere ez da nahibezain ona izan, entrenatzaile eta joka-larien arteko gaizki ulertu pare bat tar-teko. Ustez konpondu da eta datorrendenboraldiari begira indartuak aterakogaren esperantza dugu, bai jokalariaketa baita entrenatzaileak ere”.

Jubenil neskakKirol ikuspegitik, oso ona izan da.

Iazko denboraldian EspainiakoTxapelketako sektorea jokatzeko sail-katu ziren, baina aurten hau ere gaindi-tu egin dute Palentzian jokatutakofasean. Honen ondorioz, EspainiakoTxapelketaren fase finala jokatu dute.Bertan presioa gainditzerik ez zutenlortu, baina hala ere goraipatu beharradago historian lehen aldiz, Usurbil KE-ko nesken talde bat EspainiakoTxapelketako azken fasea jokatzen izan

delako. Giro aldetik berriz, gehienetanbezala emaitza onek asko laguntzendute eta giro bikaina izan dute.

Senior mutilakSenior mutilak Gipuzkoako

Txapelketan bigarren sailkatu eta igoe-ra fasea jokatzeko aukera izan dute,honekin, denboraldi hasieran jarritakohelburua betez. Behin fasera iritsita,taldeak bere maila onena eman du eta2. nazionalera (Euskadiko Txapelketa)igotzea lortu du taldeko lehen postuaeskuratuz. Talde honek ere giro bikainaizan du eta hori emaitzetan ikusi da.

Jubenil neskek Espainiako Txapelketako azken fasea jokatu dute aurten.

Aspaldiko onenaEskubaloi taldeak denboraldi bikaina osatu du

Jaso duten laguntza

eskertu nahi du taldeak

Usurbil KE taldeko zuzendari-tzak eskerrak eman nahi diz-

kie denboraldi bikain hau egitenlagundu dieten guztiei: jokalari,entrenatzaile, guraso, herriko enpre-sa, taberna, denda eta nola ez; erri-fak erosi dituzten pertsona guztiei.“Emaitza hauen parte dira eta dato-rren denboraldian ere beraienlaguntzarekin gure helburuak bete-tzen jarraituko dugu”.

Page 11: NOAUA! 372 alea

11Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

I Z E R D I PAT S E TA N

Festa giroan

agurtu dute denboraldia

Pasa den larunbatean agurtu zuten denboraldia eskubaloi jokalariek.

Festan, jokalari ohiek, taldeko kideek, entrenatzaileek eta gurasoek ere

hartu zuten parte (argazkiak: Josu Aranberri).

Pilota TxapelketaFINAL - ERDIAKEKAINAK 20 LARUNBATA

JUBENILAKManterola - Alustiza 5 (AMEZKETA)Iriondo - Lukin 22 (AZPEITIA)

NAGUSIAKBarberena anaiak 16 (BAZTAN)A.Aranburu – Elola 22 (LASARTE)

EKAINAK 21 IGANDEA

JUBENILAKUrbieta - Otaegi 19 (TOLOSA)Loban – Etxamendi 22 (BURLATA)

NAGUSIAKLizaso - Loiola 22 (BILLABONA)Lansalot – Galarza 15 (BARAIBAR)

FINALAKUZTAILAK 2 OSTEGUNA, 17:30JUBENILAKIriondo – Murgiondo (AZPEITIA)Loban – Etxamendi (BURLATA)

NAGUSIAKA.Aranburu – Elola (LASARTE)Lizaso – Loiola (BILLABONA)

Pala Txapelketa,

final-erdietan

Pala txapelketako azken laurde-nak jokatu ziren aurreko igande-

an. Hauek izan ziren emaitzak. Final-erdiak datorren igandean jokatukodira, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Oidui Usabiaga – Mikel Aranburu 10Iñaki Errekondo – Jon Arruti 25

Ibon Azkonobieta – Eneko Iradi 21Xabier Errasti – Manuel Galarraga 25

Josu Errekondo – Haritz Harreguy 25 Xabier Izeta – Jon Irazustabarrena 13

Enrike Huizi – Unai Latallade 17Josu Arruti – Haritz Zubiaur 25

FINAL-ERDIAKEKAINAK 28 IGANDEA, 19:30 Iñaki Errekondo – Jon ArrutiJosu Arruti – Haritz Zubiaur

Xabier Errasti – Manuel GalarragaJosu Errekondo – Haritz Harreguy

Page 12: NOAUA! 372 alea

12 Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

IN G O A L D E U?

Page 13: NOAUA! 372 alea

13Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

INGO AL DEU?

“Rikardoren urtea”,

ostiral honetan antzerkia Sutegin

Shakespeare idazlearen RicardoIII.ean oinarritzen da

“Rikardoren urtea”, ostiral honetanSutegin ikus ahal izango den antzezla-na. Arimaren eta boterearen artekoharremanei buruzko obra honetan,aurrez aurre izango dira emozioa etaboterea, pribatua eta publikoa...

Donostiako Arte Eszenikoen taile-rrak eskainiko du obra hau Sutegin,gaueko 22:30ean.

Ana Perezen zuzendaritzapean,Iñaki Santos, Mikel Larrañaga, SaioaRoyo, Ander Alonso, Silvia Manzana,Rocio Martinez eta Gorka Zubeldiaaktoreak arituko dira.

Piraguismo ikastaroa

antolatu dute Zubietan

Piraguismoko hastapen ikasta-roa antolatu dute Puntapax

Kanoe elkartekoek: uztailaren 6tik10era. Ordutegiari dagokionez, bitxanda aukeran: 15:00-16:30 /16:30-18:00. Prezioa, 45 euro,monitoreen laguntza, materiala etaaseguru kostua barne.

Egunero, parte hartzaileakZubietako Aliri zubian elkartukodira. Ikastaroan izena ematekoigeri egiten jakitea derrigorrezkoaizango da. Taldea osatzeko gutxie-nez, hamar lagunek eman beharkodute izena, uztailaren 1a bainolehen.

Informazio gehiago: 651 701 519E-posta: [email protected]

Santixabeletako

Bertsopaper Lehiaketa

Uztailaren 1ean amaituko dapartehartzeko aukera. Bete

behar diren baldintzak: usurbilda-rra izatea, gai librean idaztea.

Aurkeztutako lanek behar dutenkalitaterik ez badute, sariak emangabe utz daitezke.

Gutxienez 8 bertso idatzi behardira eta gehienez 10.

- Lanak egilea nor den adierazdezakeen daturik gabe aurkeztukodira, izengoitiz. Lanarekin baterakartazal itxi batean partehartzaile-aren datu pertsonalak ipini.

-Lanak Udaletxera eman edo pos-taz bidali: XXXI. BertsopaperLehiaketa, Joxe Martin SagardiaEnparantza, 20170 Usurbil.

Agenda

Eguneko goardiako farmaziakEkainak 25, ostegunaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Ekainak 26, ostirala De Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte

Ekainak 27, larunbataUrbistondo, San Frantzisko 1, LasarteIturralde, Borda Berri 1, Usurbil*

Ekainak 28, igandeaUrbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte

Ekainak 29, astelehenaUrbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte

Ekainak 30, astearteaGil, Nagusia 24, Lasarte

Uztailak 1, asteazkenaAcha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte

Uztailak 2, ostegunaRodriguez, Nagusia 42 atz., Lasarte

Uztailak 3, ostirala Orue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Uztailak 4, larunbataAcha-Orbea, Hipodromoa 6, LasarteOa, Kontseju Zarra 11, Usurbil *

Uztailak 5, igandeaAcha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZCastilla Farmazia (22:00-09:00), Urbietakalea, 7 Hernani 943 552 941*Usurbilen, soilik eguerdira arte

Ekainak 26 ostirala- Angelica Liddellen “Ricardoren

urtea” obran oinarritutako antzezlana.22:30ean Sutegin. Sarrera, 3 euro.

Ekainak 28 igandea9:00etan areto futbol txapelketa,

finalak frontoian.

Ekainak 30 asteartea19:00etan pala txapelketaren finalak.

Ezinduen partida erakuskaldia, neskenpartidak eta mutilen finalak.

Uztailak 1 asteazkena- Santixabel Bertso Paper Lehiaketan

aurkezteko azken eguna (ikus oinarriakazpiko oharrean).

- Zubietako udako txokoen hasieraEskola Txikietan. 9:30etik 13:30era.

Uztailak 6 astelehena- Udajolasen hasiera. Frontoian,

9:30etik 13:30era.

Page 14: NOAUA! 372 alea

Zorionak Onditz, ekaina-ren 19an 6 urte egingodituzu. Muxu handi bat,etxeko guztien partez.

Zorionak! Carmeneta Venancio. 50 urteezkonduta. Hori poza!Larunbateansenideok ospatukodugu. Muxu handibat, familiaren partetik.

Bost urte pasa dirautzi ginduelabaina gugan bizirikda hire itzalaikurrina loreakhik merezi alaberriztatu dituguurtero bezalaez huan ba ustekoahaztuko ginala

14 Noaua! - 2009ko ekainaren 26an

GAZI, GOZO, GEZA

ETXEBIZITZA

- Orion babes ofizialeko etxe bat daukat etaUsurbilen babes ofizialeko etxeren bat dau-kan norbaitekin aldatuko nuke. Interesatuakdeitu 663600020.

- 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairukobordarekin. 6400 metro karratuko lursaile-an.Kalezarko eremu urbanoan. 665720913.

-Atxegalden 33 metro karratu dituen lokal batalokatzen da. Sarrera egokia. 943373414

-Pisu bat daukat alokairuan eta pisukide batenbila nabil. Hilean 250 euro. 615 006 390.

- Bordaberri 3 kalean etxe bat daukagu salgai.676910638.

- Pisua salgai Usurbilen (Txaramunto; 2 urte).97 m2 - erabilgarri. Egongela-sukaldea (35m2), 3 logela, 2 bainugela, balkoia, arropakesekitzeko toki itxia, garajea, trastelekua etaigogailua. Eguzkitsua. 375.000 euro.616443507.

- Etxebizitza bat alokairuan hartu nahi nuke.Mesedez deitu: 697 807 403.

- Santuenea auzoan hirugarren pisua salgai, guz-tiz amueblatua, 50m ditu. Gela bakarrekoa,sukalde, sala eta komuna oso argia da.161.000 euro. 675709914.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan,Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906.

- Pisu bat salgai Kaxkoan, 3 logela, igogailua,balkoi luzeak eta ganbara dituena. Denaberritua eta amueblatua. 45.000.000 pta.657 71 13 35.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala,komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, gan-bara. Kaxkoan. 607 924 407.

- Usurbilen etxebizitza salgai. Sukaldea, jangela,egongela, bi logela eta komuna. Dena amue-blatua eta egoera onean. Agentziarik ez.600645629

- Apartamentu-duplex rustikoa salgai. ZubietanElizaren ondoan. 197.000 euro. 678084020.

- Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai.666 539284.

- Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua,komuna,... eta trasteroarekin. 685731792.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitubatean. 671800275.

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Motorra salgai. Peugeot Speedfight 3, 50 c.c.2009ko maiatzekoa. Estrenatu gabe etamatrikulatu gabe. 1.800 euro. 655724125.

- Garaje bat alokatzen da Bizkarre kalean.Neurriak 2,5m x 5m eta 2,1 metrotakoaltuera. Interesatuak deitu 943361265.

- Peugeot 307a salgai. XS 2.0 HDI bersioa. 90cv, 5 ate. 2002ko maiatzean matrikulatua,149000 km ditu. Oso egoera onean dago.Korrea eta alternadore berriak ditu. Grismetalizatua, Parrot markako telefonorako

esku- librearekin. 6000 euro negoziagarriak.685725639.

- Usurbilgo industrialde batean 220 metro karratuko pabiloi bat alokatzen da. 616926027.-"Yamaha especial 250" motorra salgai. Egoera

onean, 700 euro. 615 006 390.- Mitsubishi Montero DI-D 3.2 GLS motza sal-

gai. 148000Km, 6 urte. Tel.: 678636965-50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera parega-

bea. 2 urte eta oso kilometro gutxi. Beti gara-jean, ondo zaindua. 622369646.

- Sotano komertzial bat alokatzen da 600 euro-tan. 650938489

- Txoko polit bat alokatzen da. 650943847- Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu

(bi solairutan) dituen lokal bat alokatzen da.658716970.

- Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzenda. Interesatuak deitu: 943 36 12 19.

LANPOSTUAKLan-eskaerak- Astebukaeratan lan egiteko, parrilarako pertso-

na bat eta beste bat zerbitzari moduan aritze-ko behar ditugu. 943 36 67 10.

- Usurbilgo Sendategiak erizaina behar du OLT-EDU (ATS-DUE). Lan baldintzak jakiteko943361124 telefonora deitu.

Lan-eskaintzak- Neska arduratsua etxeko lanak, haurrak zein

pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da.699207750

- Zerbitzari, sukaldari laguntzaile edo garbitasunlanak egiteko neska bat eskaintzen da.664048228

- Emakume bat haurrak zaindu edota ordukaetxeko lanak egiteko prest. 943 575 788.

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prestnago. 666 38 26 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduanlanean aritzeko eskaintzen da. 608835033

- Matematika eta estatistika klaseak ematenditut, edozein mailan, esperientzia handia.646717676.

-Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke.943368574.

-Emakumea adineko pertsonak zaintzeko prest,interna moduan. 608 098 941.

- Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzenda. 620185927.

-Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskal-dun bat eskaintzen da. 685716774.

-Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da.630768325.

- Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsonahelduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.620 364 176.

- Emakume gazte bat lan bila dabil, ordukaedota plantxan aritzeko: 630 438 571.

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prestnago. 654 217 752.

-Goizez haurrak zaindu edo etxeko lanak egite-ko prest nago. 616 376 591.

- Usurbilgo neska bat eskaintzen da etxeko lanakegiteko, portalak garbitzeko... Interesatuakdeitu 21:00-23:00 edo kontestagailuanmezua utzi, 943 36 44 69. Esperientziaduna.

- Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra,arratsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661626 500 // 943 371 348.

-Fisika eta matematikako klase partikularrakemateko prest, neska gazte esperientziaduna.Lehen Hezkuntzatik Batxilergo mailara arte.685 772 602 // 943 371 277.

- Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsonahelduak zaintzeko eskaintzen da pertsonabat. 671884360.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzekozein etxekolanak egiteko. 679742413.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Raclet markako denda-karroa salgai (remolkekanpina). Oso egoera onean eta garajeanegondakoa. 2 ohe 1,90x1.50, baka, ordezkogurpila, Jockey gurpila eta arkoia ohe azpian.Ekonomikoa. 628652334.

- Maiatzak 8an Kodak markako kamara digitalbat galdu genuen Kaxkoan. 678177129

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahibaduzu, deitu 665745071 (Iñaki)

- Artzabal inguruan maleta txiki bat, kotzeko biDVDrekin aurkitu dugu. Galdu duenakdeitu 656774127 telefonora.

-Frantseseko klaseak ematen ditut Usurbilen.Astelehen eta asteartetan. Klaseak maiatzeanhasita daude baina oraindik plazak daude.Informazio gehiago Laurok liburudendan.

- Belardiak behar dira belarra ontzeko: Usurbil,Lasarte edo Donostia inguruan. Danitaz gal-detu. 607 457 004 / 943 36 60 40.

- Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat sal-gai 125 euro. Kolore argia, txuri-beig kolore-koa. 655731915

-Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari liri-koa. Interesatua bazaude maketa bat entzun-gai daukat. 690784113

- Arrue markako kotxe kapota bat salgai dauka-gu 250 eurotan. 6-8 hilabete arteko umeen-tzat egokia. 616586851.

- Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zer-bitzua. Jon 672 173466.

- Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioajasotzen ari direnak beraien moxal jaioberrie-kin eta urtebeteko behorra. 626 220925

- 2. eskuko trikitixa erosiko nuke. 6567652 13.- Argazki zaharrak txukuntzen dira. Baita bide-

oak editatu ere. 617 242 660/ [email protected]

Oharra: Merkatu Txikirako mezuak, zorion agurrak, hildakoen edota jaiobe-rrien aipamenak orri honetan ikusi nahi badituzu, deitu bulego orduetan:Telefonoz: 943 360 321. E-posta: [email protected]

HILDAKOAK

Jose Mari Errasti Esnaolaekainaren 18an hil zen88 urterekin, Aginagan

HILDAKOAK

Emilio Marcos CanoEkainaren 22an hil zen 81 urterekin, Kaleberrin

Page 15: NOAUA! 372 alea
Page 16: NOAUA! 372 alea
Page 17: NOAUA! 372 alea
Page 18: NOAUA! 372 alea
Page 19: NOAUA! 372 alea

elkarrizketaßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

DENBORALDI ONENETAKOA,

USURBIL JUDO KLUBARENTZAT

Usurbil Judo Taldeaz hitzegiterakoan, kide bakoi-tzak irabazitako dominak

eta txapelketak datozkigu burura.Baina ezin ahaztu kasu honetanere, kide guztientzat garrantziagehien duena; taldearen indarra.Eta euren arteko laguntasun giroa.

Baita aurtengo denboraldian ere,proposatutako erronkak gainditu bai-tituzte. “Espero genuena baino gehia-go egin dugu. Oso urte ona izan da.Kostako zaigu halako urtea errepika-tzea”, aipatu du Aitzol Arrospidek.Aurrera begirako erronka berriz,Andoni Aizpuruaren esanetan hona-koa litzateke: “eboluzio honetanmaila mantentzea”.

Besteen ikuspegiaHerritik kanpo, judo taldea errefe-

rentzia da askorentzat, bi adibide soi-lekin argi geratzen den moduan.Batetik, eskualdetik edota urrunago-tik, Elgoibar edo Gasteiztik kirolariakUsurbila datoz judoan jardutera,Andoni Aizpurua kidearen hitzetan,“badakitelako hemen zer dagoen. Ezda entrenamendu soil bat, adin etapisu guztietako jendea duzu entrena-tzeko”. Bestalde, klubaren izaeraetxetiarra ere euren lehiakideek positi-boki baloratzen dute. “Athletic-enmodukoak gara. Denok gara etxekoaketa harrobiarekin jolasten dugu beti”,diote. Taldearen berri gehiagowww.jcusurbil.com webgunean.

Ikasturte hasieran zehaztutako erronkak gaindituta, eta hain kirol urte ona izanda,berriz halako denboraldia errepikatzea kostako zaiela diote Usurbil Judo Taldetik.Udan ere entrenatzen jarraituko duten arren, Santixabelak ospatzeko prest dira.

Judo taldekoak txupinazoan parte hartuko dute.

Eskubaloi eta judo taldekoekpiztuko dute udaletxeko bal-

koitik Santixabeletako suziri nagu-sia uztailaren 1ean, gauerdian.Arratsaldean ere kalez kale ibilikodiren danbor joleei emango diotelekukoa jarraian, udaletxe aurrean.Bat baino gehiago, Askatasuna pla-zan burutuko den herri afaritikjoango da. Ordu batzuk lehenagoirekiko dira Artzabalgo zein aipatuAskatasunako txoznak eta afalau-rretik herri poteoa izango da.

TXUPINAZIOA, HERRI AFARIETA DANBOR HOTS ARTEAN

Gauerdiko txupinazoanarituko da danborrada.

Page 20: NOAUA! 372 alea

elkarrizketa

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

JAIAK OSPATZEKO

HAMAIKA ARRAZOI

Finkatutako helburu nagusiabeteta, mailaz igota, garai-pena ospatzeko moduan

dira eskubaloikoak. Aurtengotxupinazoa botatzeko ekitaldianparte hartuko dute.

Mailaz igo ostean, lortutakoa-rekin gustura, ezta?

Iker Portularrume: Bai gu, entre-natzaileok, jokalariak eta baitazuzendaritza taldea ere.

Jose Lorenzo: Duela hiru urtetikfinkatua zegoen helburua lortu da.

Hiru urte honaino ailegatzeko.Bidea nolakoa izan da?

J.L.: Oso bide gogorra izan da.Lehen urtean, espero ez genuen igo-era faserako sailkatu ginen. Bigarrenurtean porrot egin genuen. Aurten,hiru urte hauetan egindako lanarenemaitza jaso da. Etengabeko borrokaizan da. Saiatu eta lan egin ostean,ereindakoa jasotzen ari gara orain.

Arrakastarako kontuan hartze-ko faktoreak zeintzuk izan dira?

I.P.: Nagusiki, lagun arteko taldebat lortu dugula. Horrek entrena-mendu saioetara gusturago etorri etaguztia errazten du.

J.L.: Talde bezala izan dugun giroona azpimarratzeko modukoa da.Entrenamendu saioen jarraikortasunaeta jokalarien konpromisoa ere aipa-tu beharra daude. Zuzendari taldeserio bat dago. Euren helburuen arte-

an, harrobia lantzea dago. Eta den-borak aurrera egin ahala, indarra har-tzen joatea.

Kirol urte hau azken aldi hone-tako onena izan da?

I.P.: Tituluei begira, azken zazpizortzi urteetan bai. Antolakuntzaaldetik ere. Halere, denboran atzera-go joanda, lorpen gehiago izan dira.

Maila berria, erronka berriak?I.P.: Bai jokatzeko moduan, azkar-

tasunean… Beste kontu bat.Helburua, maila berrian egonkortzeaizango da.

J.L.: Oso gogorra izango da etahasierako bost partidak oso garran-tzitsuak. Baina borrokan eta korrikaez gaitu inork irabaziko.

Santixabel jaietan zer ospatuaizango dute senior mailako

eskubaloi taldekoek. Atseden har-tzeko garaia ere izango da haien-tzat. Gero, datorren aurredenboral-dia inoiz baino lehenago prestatzenhasi beharko baitute. Irailean ez,abuztutik aurrera baizik. Lorenzokargi uzten du atsedenaldiaren oste-an, eskubaloi taldekoak zer asmo-rekin itzuliko diren euren jardunera,maila berrira: “Inoiz baino langehiago egingo dugu”.

FESTAK PASATA, LANERA

BERRIZ ERE

Senior mailako eskubaloi taldeak bigarren nazional mailara igotzea lortu du.Hiru urtez egindako etengabeko ahaleginaren emaitza jaso dute.

mailaz igo diren Senior mailako eskubaloi taldeko kideak.

Page 21: NOAUA! 372 alea
Page 22: NOAUA! 372 alea

pil-pilean

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

ERRALDOIEN KALEJIRA,

ASPALDITIK DATORREN OHITURA

Gure inguruko herri asko-tan daude erraldoiak.Katalunian ere, zaletasun

handia dute. Bost bat mila erraldoiizango dituzte guztira. Erraldoigehien dituen lurraldea izango da.Baina Euskal Herrian ere askodaude.

Lehen esan bezala, jatorriz erlijioare-kin lotuta daude erraldoiak.Corpuseko prozesioetan ateratzenziren lehen. Bartzelonan aurkitu daprozesioetan erraldoien parte-hartzeaaipatzen duen dokumenturik zaharre-na, 1424koa. Euskal Herrian, lehenaztarna 1600. urte ingurukoa da.Nafarroako idatzietan jasoa. Han etahemen, errege-erreginak ziren erral-doiak, gurtu beharreko irudiak.

Debekatuak izan zirenHainbat gorabehera izan dituzte his-

torian zehar erraldoiek. EspainiakoCarlos III erregeak debekatu egin zuenerraldoiak ateratzea. 1780 urtean izanzen hori eta horregatik hondatu eginziren asko, eta bota egin zituen jende-ak, edo baita erre ere. 1860an berrizere indarra hartu zuten baina 1960aneman zen erraldoien loraldia.

Lizarra eta Garazi80ko hamarkadan gertatu zen

hurrengo aldaketa Euskal Herrian.Bere herriko historiarekin, ohiturekin,

pertsonaia xelebreekin edo tradizioe-kin zerikusi handiagoa duten erral-doiak sortzen hasi zen jendea.Txantrean, adibidez, errege-erreginakalbo batera utzi eta euskal mitologia-ko izakiekin egin zituzten erraldoiak.

Herriarekin lotura zuten irudiak hasiziren egiten. Lanbideak, pertsonaiaxelebreak, izaki mitologikoak...Pertsonaia famatuak ere badaudeerraldoien artean; Miguel Indurainenerraldoi bat dute Caparroson, etaLeitzan Lizarra eta Garazi dira bi erral-doiren izenak, 1998ko akordio harenomenean-edo.

Erraldoiak jai askotako pertsonaiak dira. Dultzaineroekin ez bada, trikitilariekin edotatxistulariekin kalejiran ibili ohi direnak. Baina nondik dator erraldoien tradizioa? EuskalHerrian, 1600 urteko idatzietan dago lehen erraldoiaren aipamena. Erlijio kutsua zuten

hasierako erraldoiek. Usurbilen lau erraldoi daude.

Uztailak 2 osteguna19:30 Erraldoiak eta buruhandiak, trikitilariekin kalejiran.

Uztailak 4 larunbataEguerdian Erraldoiak eta buruhandiak, trikitilariekin kalejiran.

ERRALDOIAK

AURTENGO JAIETAN

Page 23: NOAUA! 372 alea
Page 24: NOAUA! 372 alea

ekainak 28 igandea

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

USURBIL ETA ORIO

ARTEKO LEHIA, DEMA PLAZAN

Pasa den astean, elkarre-kin aritu ziren oriotarraketa usurbildarrak,

Tolosako San Joanetan ospatuzen Harri Festan. Harriarekinlotutako hainbat kirol ikuskizunizan ziren Tolosako zezen-pla-zan. Tartean, gizon-proba. Hirutalderen arteko desafioa jokatuzen. Alde batetik,Zumarragakoak aritu ziren, bes-tetik Orio-Usurbilgoak eta,azkenik, Tolosaldekoak.

Santixabeletan, ordea, aurka-riak izango dira. Ekainaren 28anUsurbilgo Dema plazan egingoden desafioa Orio eta Usurbilarteko lehia izango da.17:30ean hasita, nor baino norarituko dira.

San Ixidro egunekoak diraargazki hauek. Ordukoa frogamodukoa izan zen. BainaSantixabeletan, lehia plazabarruan eta plaza kanpoanjokatuko da.

Gizon-probak ugaritu egin dira azken boladan.Igande honetan, Orio eta Usurbil arteko lehia

jokatuko da Dema plazan.

Page 25: NOAUA! 372 alea
Page 26: NOAUA! 372 alea

uztailak 2 osteguna

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

KALEJIRA EROA,

EZUSTEKOZ BETERIKO ZIRKUITUA

Hainbat jaialdi ezagunetanegin ohi den moduan, aur-tengo Santixabeletan ibil-

bide bat osatzea proposatzendute, besteak beste, Txerrikiantzerki taldeak edota Gazte eki-menak. Ezustekoz betetako zirkui-tua, antzerkia, musika, dantzaedota jokoak tartekatuko dituena.Kalejira eroa izenarekin bataiatudute antolatzaileek estrainekoaldiz ospatuko den ekimena.

Ospatu eta parte hartu, kalejirakoosagai nagusia, girotze lanaz ardura-tuko direnen jarraitzaile izan beharduten herritarrak baitira. Ekimen berri-tzaile honen bultzatzaileek kalejiraragerturatzeko gonbita luzatzen dute,bereziki, gazteei, ezin hobeto pasakodutela ziurtatzen baitute.

Sei gune, emanaldi anitzSantixabel egunean, 19:00etan goi-

tibehera txapelketa bukatu ostean,udaletxeko plazara hurbildu, bertanegingo baita sari banaketa. Musikarieta erraldoi zein buruhandiak gidariizango dituen kalejira gune horretatikabiatuko da frontoi atzealdera.Bigarren gunera. Handik, Artzabalaldera eta Puntapaxeko frontoiragero. Azkenik, sei geldialdi izangodituen ibilbidea Dema Plazan amaitu-ko da. Bitarte horretan guztian zehar,dantzarien emanaldiaz gozatu ahalizango da. Azken hilabeteotan herrianzeresana eman duten kontuak antzez-lanean bihurtuta eskainiko duteTxerriki antzerki taldekoek. Gazte

Ekimenekoen eskutik, euren txosnagunean, hainbat joko berezi ere pres-tatzekoak dira. Kalejira, bertsoenbidez baloratuta amaitzekoak dira.

Ekitaldi eta ekitaldi artean, gunedesberdinetan alkoholik gabeko kok-

tela dastatzeko aukera ere eskaininahi dute antolatzaileek. Lekuan leku-ko tabernariek proposatutako erreze-ta batean oinarrituta, koktela prestatueta zintzurra bustitzeko aukera izangoda beraz.

Santixabel egun ibiltaria izango dugu aurtengoan. Dantza, antzerkia edota jokoaktartekatuko diren sei guneko zirkuitua prestatu dute herriko zenbait taldek.

Txerriki antzerki taldekoek Kalejira Eroan hartuko dute parte.

Ordutegia: 19:00-21:00.1.gunea, Joxe Martin

Sagardia plaza (udaletxe pare-koa): goitibehera txapelketakosari banaketa eta kalejira eroarenaurkezpena.

2.gunea, Mikel Laboa plaza(frontoi atzealdea): dantzarienikuskizuna eta irrintzi lehiaketa.

3.gunea, Artzabal bidean:antzerkia (lehen zatia).

4.gunea, Puntapaxeko fron-toia: gazte-joko eroak, GazteEkimenaren eskutik.

5.gunea, Kaxkora bidean:antzerkia (bigarren zatia).

6.gunea, Dema-Plazan: ber-tsolariak eta kalejiraren bukaera.

*Oharra: gune guztietan “gazte-darikoktelak” dastatzeko aukera.Kalejira amaieran edari onenarenaukeraketa egingo da.

KALEJIRA EROA,SANTIXABEL EGUNEAN

Page 27: NOAUA! 372 alea
Page 28: NOAUA! 372 alea

uztailak 3 ostirala

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Oilasko biltzaileak goizean goi-zetik ibiliko dira kalejiran.

Gauean, frontoi inguruan ibiltzekoeskaintza aparta izango dute.Mendeku Itxua disko berria aurkez-ten ari da han eta hemen, “Indarrakbatuz” izenekoa. Esne Beltza ere ari-tuko da frontoian.

Artzabalen klip-saioa egingo dagauerdian eta, ordu txikitan, Dj Bullarituko da Askatasuna Plazan.

MENDEKU ITXUA,ESNE BELTZA,

DJ BULL...

OILASKO BILTZAILEEN

BAZKARIRAKO TXARTELAK SALGAI

Kalezarren aurreko aste-buruan ibili ziren oilaskobiltzaileak, gazteak zein

helduak. Santixabeletan ere,baserriz baserri eta kalez kaleibiliko dira, aspaldiko ohituraberrituz. Aurten, oilasko biltzai-leak uztailaren 3an aterako dira.Bazkarirako tiketak ekainaren19an jarri ziren salgai,Txiribogan eta Ardibeltzen.Prezioa, 15 euro. Egunean ber-tan, 20 euro.

Askatasuna plazanOilasko biltzaileen bazkaria

Askatasuna plazan egingo da, bainagogoan izan tiketak erosteko azkeneguna ekainaren 30a izango dela.

Jaietako egun luzeenetakoa izaten da oilasko biltzaileena. Pentsa, goizeko 6:00etanelkartuko dira. Gosaldu eta oilasko biltzeari ekingo diote. Eguerdirako bueltan

izango dira kaxkoan eta, ordu txikiak arte, jaiak ez du etenik izango.

Iaz eguraldia primerakoa izan zen. Iaz bezala, asko izangodira biltzaile lanetan arituko diren gazteak.

Page 29: NOAUA! 372 alea
Page 30: NOAUA! 372 alea

uztailak 4 larunbata

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Aurten herrian sortu denKantu Taldeak gogotsu ekin

dio kantuari. Hilean behin aritzendira kalejiran. Herriko jaietan ere,kantuan aritzeko aukera apartaizango dute. Uztailaren 4an larun-bata, kantujiran abiatuko dirabaina Bentazaharreko MutikoAlaiak taldearen laguntzarekin.Goizeko 11:00etan abiatuko dakantujira.

KANTUJIRA,MUTIKO ALAIAK

TALDEAREKIN

Larunbatean, goizean goizetik,umeak eta gaztetxoak izango

dira protagonistak. Kirol eskaintzazabala izango dute eskura kiroldegiaurrean, Udarregin eta frontoian.Puzgarriak eta zezen mekanikoa,aldiz, frontoi atzean. Eta nahi dute-nek, frontoian egingo den lagunar-teko bazkarian partehartu ahalizango dute. Hori bai, bazkaria nor-berak eraman beharko du.

UMEENLAGUNARTEKO

BAZKARIA

HERRIAN EZ DAUDENAK GOGOAN

Errepresaliatuak gogoan,kalejira egingo da jaietakolarunbatean. Eguerdiko

12:30ean abiatuko da“Errepresaliatu politikoakSantixabeletara” lemapean.Eguerdian, zikiro-jana izango daAskatasuna plazan. Eguerdiko14:30ean hasiko da etaBentazaharreko Mutiko Alaiakkantu-taldeak ere hartuko duparte bazkarian.

Bertsolariak frontoianLarunbat gauean, bertsolariak

izango dira protagonistak. AndoniEgaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia,Amets Arzallus, Sustrai Colina etaXabier Sukia arituko dira kantuan,22:30etik aurrera frontoian. JoxeMari Izeta arituko da, beste behinere, gai jartzaile lanetan.

Bertso-paper lehiaketaBertso saioaren amaieran,

Santixabeletako BertsopaperLehiaketako sari-banaketa egingoda. Oraindik bada partehartzekoaukerarik. Uztailaren 1ean amaitukoda bertsoak aurkezteko epea. Betebehar diren baldintzak: usurbildarraizatea, gai librean idaztea.

Gutxienez 8 bertso idatzi behardira eta gehienez 10.

Lanarekin batera kartazal itxi bate-an partehartzailearen datu pertsona-lak ipini behar dira.

Bertsoak, azkenik, Udaletxeraeman edo postaz bidali: XXXI.Bertsopaper Lehiaketa, Joxe MartinSagardia Enparantza, 20170 Usurbil.

Errepresaliatuen aldeko kalejira 12:30ean abiatuko da.

Uztailaren 4an, eguerdiko 12:30ean abiatuko da “Errepresaliatu politikoak Santixabeletara” izeneko kalejira.

Page 31: NOAUA! 372 alea
Page 32: NOAUA! 372 alea

pil-pilean

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

JAIETAKO ARGAZKIEKIN

LEHIAKETA ANTOLATU DA AURTEN

Gaur egun, inoiz bainokamara gehiago dituguinguruan. Kamara digita-

la ez bada, eskuko telefonokokamara. Izango dira ere antigua-leko eran ibiliko direnak ere.Aitzakiarik ez da, beraz.Lehiaketa ez da argazkizaleeizuzendua bakarrik, orokorrean,festazaleak diren guztiei. Eta tek-nologia berriek aukera askoeskaintzen dituztenez, ahalik etaargazki gehien bildu nahi dira,jaien inguruko ikuspegia ahaliketa zabalena izan dadin.

Udalak antolatu duen lehiaketahonetara nahi adina argazki aurkezdaitezke. Saria, ordea, bakarra izan-go da: 100 euro irabazlearentzat.

Argazki guztiak uztailaren 10eaneskainiko dira Sutegin, iluntzeko20:00etan hasiko den emanaldian.

Lehiaketa honetarako argazkiakaurkezteko bi modu daude:

1. NOAUA!ko bulegora ekarri(kamara digitalarekin bazatozte, ezahaztu USB kablea etxean).

2. E-postaz bidali, honako helbidehonetara: [email protected]

Uztailaren 7a baino lehenArgazkiak e-postaz bidali behar

badituzue, JPG formatoan bidali. Argazkiak ekarri edo bidaltzeko

azken eguna: uztailak 7 asteartea.

Festak bizitzeko mila modu daude. Herritarrek nola bizi dituztenikusteko bide eman dezake Udalak antolatu duen Argazki Lehiaketak.

Erretratu denak, ondoren, Sutegin eskainiko dira, jaien amaieran. Baina argazki onenaren egileak 100 euro jasoko ditu.

Goitibehera jaitsiera ohikoaizan da jaietan. Azkenaldian,

galduta zegoen ohitura zen. Iaz,goitibehera lehiaketa berreskuratuzuten Gazte Ekimenekoek.Kalezarretik Artzabalerako errepi-dean behera egingo da lehiaketa.Jaitsieran parte hartzera gonbidatunahi dituzte herritarrak.Goitibehera jaitsiera uztailaren 2anegingo da, arratsaldeko 18:00etan.

SANTIXABEL EGUNEAN,GOITIBEHERA LEHIAKETA

Page 33: NOAUA! 372 alea
Page 34: NOAUA! 372 alea

azken ordukoak

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

NAFARROAKO JOTAK ETA

FERMIN VALENTZIAREN KANTALDIA

Egitarau ofizialean ezduzue aurkituko deialdihau. Azken orduan baiez-

tatu baitzen Fermin Valentziakantariaren ekitaldia. Jaietakoazken egunean arituko da kan-tuan. Nafarroako jotak ereentzun ahal izango diraAskatasuna plazan egingo denkantaldian.

Nafarroako kantautoreaAskatasuna plazan izango da, uztai-laren 5ean. Azken bolada honetan,Ahaztuak 1936/1977 kolektiboakantolatu dituen ekitaldi askotanhartu du parte. Nafarroako jotak ereentzun ahal izango dira igandekosaioan. 19:00etatik aurrera,Askatasuna plazan.

Azken egunean arituko da Fermin Valentzia. Askatasuna

Plazan eskainiko du kantaldia.

Santixabel egunean, Salbatoreelizako organo zaharberritua-

ren inaugurazioa egingo da. 100urte baino gehiago ditu organoak.Duela hiru urte hasi ziren zaharbe-rritze lanak (irudia ordukoa da).Inaugurazioa, ordea, Santixabeleguneko meza nagusia eta geroegingo da. Jarraian hasiko daumeen danborrada, udaletxe aurre-tik hasita. Eta horren ondoren, loreeta salda banaketa Dema plazan.

ORGANOBERRITUAREN

INAUGURAZIOA

2007an, 100 urte bete zituen elizako organoak.

Page 35: NOAUA! 372 alea
Page 36: NOAUA! 372 alea

egitaraua

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Ekainak 28 igandea09:00 Areto Futbol Txapelketakofinalak frontoian.

Ekainak 30 astelehena19:00 Pala Txapelketaren finalak.Ezinduen partida erakusketa, nes-ken partidak eta mutilen finala.

Uztailak 1asteazkena18:30 Buruhandiak.19:00 Maskota igotzea.19:00-21:00 Helduen danborrada.19:00 Askatasuna plazako etaArtzabalgo txosnak irekitzea.Ondoren, txaranga Askatasunaplazan. Jarraian, poteo herrikoia.21:30 Herri-afaria Askatasunakotxosnetan.24:00 Txupinazoa danborradare-kin batera. (Eskubaloi eta Judotaldekoek botata). 01:00 Dantzaldia Frontoian: Triki ta Ke.01:00 Berbena Artzabalen:Joxpakin.

Uztailak 2osteguna06:00 Txokolate-gosariaArtzabalen. Esnadeia txistulariekin.Egun osoz dultzaineroak.11:00 Meza Nagusia eta 100 urteondoren zaharberritutakoorganoaren inaugurazioa.12:00 Umeen danborradaUdaletxe aurretik hasita.Jarraian, lore eta salda banaketaDema plazan.15:30 XIII. Mus TxapelketaAskatasuna plazan.

17:30 XXXVII. Pilota Txapelketakofinalak.18:00 II. Goitibehera Lehiaketa.19:00 Kalejira eroa Udaletxekoplazatik abiatuta (dantzariak,irrintzi lehiaketa, antzerkia,bertsolariak, jokoak...)19:30 Erraldoi eta buruhandiak,trikitilariekin.22:00 Mazedoniako EnsembleKeramicar taldearen dantzakFrontoian.23:30 Kontzertua Askatasunaplazan: The Unsimokable Pures,Impekables. Ondoren, dantzaldiaAskatasuna plazan: Beste Bat.

Uztailak 3 ostirala06:00 Txokolate-gosaria etaoilasko-biltzaileen irteera. 10:00 Haur eta gaztetxoentzakoVII. Pintura Lehiaketa frontoian(materiala bertan banatuko da).Jarraian, sari-banaketa.14:30 Oilasko-biltzaileen itzuleraeta bazkaria. Ondoren, oilasko-biltzaileen jokoak eta sorpresaDema plazan.16:30 XVIV. Santixabel Igel JokoaGure Pakean.18:30 Buruhandiak txistulariekin.23:00 Kontzertua frontoian:Mendeku Itxua eta Esne Beltza.00:30 Klipa-saioa Artzabalen.01:30 DJ Bull Askatasuna Plazan.02:00 Platano dantza Askatasunaplazan.

Uztailak 4 larunbataEgun osoz dultzaineroak.09:00 Umeen esnadeiatxistulariekin.10:00-13:00 Puzgarriak Demaplazan eta zezen mekanikoafrontoi atzean.10:00-13:00 Kiroldegi aurrean:Bunge jumping-a.Udarregin: Zorbing eta balancebike-a.Frontoian: tailerrak.11:00 Txu-txu trena egun guztianzehar.11:00 Toka TxapelketaAskatasuna plazan.11:00 Kantujira Bentazaharreko

EKITALDIZ BETETAKO JAI-EGUNAK

Page 37: NOAUA! 372 alea

egitarauaßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Mutiko Alaiak taldearekin.12:30 Errepresaliatu politikoakSantixabeletara! kalejira.Ondoren, buruhandi etaerraldoiak txistulariekin.14:00 Artzabalen bazkaria.14:00 Umeen lagunartekobazkaria frontoian (norberak ekarrita).14:30 Kantu-zikiro-janaAskatasuna plazan,Bentazaharreko Mutiko Alaiaktaldeak lagunduta.15:00-17:00 Herri kirolakhaurrentzat frontoian (gaia: arrantza).16:00-18:00 Kiroldegian: Bunge

jumping-a.Udarregin: Zorbing eta balancebike-a.17:00 “A un toke” lehiaketaMikel Laboa plazan 18:00 Skate TxapelketaArtzabalen (euria bada,frontoian izango da).18:00 Sun magoa udaletxeaurrean (euria bada, Udarreginizango da).Ondoren, Txokolatea udaletxeaurrean. Bizikleta baten zozketaegingo da.Ondoren, buruhandi etaerraldoiak txistulariekin.18:30 Poteoa Artzabalen

Burdinklash taldearekin.20:00 Omenaldia.22:30 Bertso-saioa frontoian.Bertsolariak: A. Egaña, M.Lujanbio, J. Maia, A. Arzallus, S.Colina eta X. Sukia.Gai-jartzailea: Joxe M. Izeta.Ondoren, XXXIII. SantixabelBertsopaper Lehiaketako sari-banaketa.

00:00 Batukada Artzabaletik abiatuta.00:30 Dantzaldiafrontoian: Trikizio.Artzabalen musika taldeak:Skasti, Garabi eta Sutura.

Page 38: NOAUA! 372 alea

egitaraua

ßNOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Uztailak 5 igandeaEsnadeia dultzaineroekin.Egun osoz dultzaineroak.09:00 VI Ur-bataioa OiardoKiroldegian, Beterri-SubZubietaren eskutik.10:00 Puntapax KErenV. Kayak jaitsiera Santuenean.10:00-12:30 Santixabel BolaTxapelketa irekia.11:30 Meza Nagusia.11:30 Zanpantzarrak.12:15 Binakako AizkolariTxapelketa.13:00 Herriko dantzarienemanaldia frontoian.14:00 Jubilatuen bazkaria, Saizarren.

16:00 Zaldi-lasterketa kiroldegiaurreko belardian. Haurrentzakoponiak eta zalgurdiak.17:00-18:00 Santixabel BolaTxapelketa irekia.18:00 Euskal Herriko EmakumeHarrijasotzaileen Txapelketa.Euskal Herriko Harri HandienGizonezkoen Txapelketa.Idi-dema.18:00 Bidaia pantailan zeharantzerkia Sutegin.18:00 IV. Patata-tortilla lehiaketaArtzabalen.18:30-21:30 Gauerdi Txaranga.19:00 Buruhandiak, dultzaineroak.19:00 Piper-jatea Askatasuna plazan.

19:00 Fermin Valentzia etaNafarroako jotak, kantaldiaAskatasuna plazan.22:30-24:00 Dj Larra frontoian22:00 Musika Artzabalen: herriko talde bat.24:00 Maskota erretzea eta traka.Dj Larrarekin dantza Frontoian. Artzabalen musika: I can´t Explain. Ondoren, berbena eta globo-gerra Artzabalen.

Uztailak 10 ostirala20:00 Santixabel jaietako argazkienemanaldia Sutegin (lehiaketaraaurkeztutako argazkiekin).

Page 39: NOAUA! 372 alea
Page 40: NOAUA! 372 alea