Top Banner
12

Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

Jul 24, 2015

Download

Documents

IES Artaza-Romo
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 2: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

Olinpiar Jokoak edo Joko Olinpikoak kirol askotako eta nazioarteko ekitaldi handia da, lau urtean behin antolatzen dituztenak bai uda partean bai eta neguan ere. Udako eta Neguko Olinpiar Jokoen artean bi urteko tartea dago.

Page 3: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

Jatorrizkoak, Olinpian (Grezia) burutu zituzten hamabi mendetan zehar, Olinpiar Jokoen idatzizko historia K. a. 776an hasten da, baina, benetan, askoz lehenago sortu ziren.

Page 4: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

Jatorria

• Panheleniar Jokoak Antzinako Grezian ospatzen ziren, lau kirol jaialdi ezberdinen taldeari ematen zitzaion izena da. Lau kirol jaialdi hauek, honakoak ziren: Olinpiar Jokoak, Pitiar Jokoak, Nemear Jokoak eta Istmoar Jokoak Joko guzti horiek lau urtetik behin ospatzen ziren jainko edo jainkosa baten omenez. Olinpiar jokoak ziren garrantzitsu eta ospetsuenak, Olinpiako tontorraren Elisetik gertu, Zeus jainkoaren omenez.

Page 5: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

•Jokoak, Olinpiada bezala ezagutzen den lau urteko epe bakoitzean ospatzen ziren. Antzinako Grezian, olinpiada, denbora neurri bat zen. Epe honetan, ospatzen ziren lehenak, Olinpiar Jokoak ziren, lehen urtean ospatzen zirenak, bigarren urtean zehar, hilabete ezberdinetan, Nemear Jokoak eta Istmoar Jokoak ospatzen ziren, hirugarren urtean, Pitiar Jokoak, eta, laugarren urtean, berriz ospatzen ziren Istmoar eta Nemear Jokoak. Ondoren, zikloa errepikatu egiten zen, berriz Olinpiar Jokoekin hasiz. Honela, jokoak, atletak, guztietan parte hartzeko moduan antolatuta zeuden.

Page 6: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

• Parte-hartzaileak greziar kolonia guztietatik etor zitezkeen, baita Anatolia eta Espainiako greziar kolonietatik ere. Baina parte-hartzaileek oso aberatsak izan behar zuten, entrenamendua, garraioa, ostatua eta ordaindu beharreko beste kontu batzuk ordaintzeko. Gainera, emakumeek eta greziarrak ez zirenek, (azken kasu honetan, Neron erromatar enperadorea bezalako salbuespenekin), debekatuta zuten parte hartzea.

Page 7: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

• Joko bakoitzeko kirol nagusiak gurdi lasterketak, borroka olinpikoa, boxeoa, pankrationa, stadiona beste oinezko lasterketa batzuekin batera eta pentatloia ziren (hau da, borroka,luzera jauzia, xabalina jaurtiketa eta disko jaurtiketa probez osatua).

• Gurdi lasterketetan izan ezik, gainontzeko probetan parte-hartzaileak biluzik zihoazen.

• Irabazleei, olibondoaren hostoez egindako koroa bat besterik ez zitzaien ematen, baina beren izenak poeten idatzietan agertzen ziren.

Page 8: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

• 1894an Baron de Coubertin frantziarrak berpiztu zituen jokoak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordea (NOB) sortu zuen. Lehendabiziko udako Olinpiar Jokoak 1896an ospatu ziren Atenasen. Neguko Olinpiar Jokoak 1924. urtetik ospatzen dira, lehenak Chamonixen izanik. .

Joku Olinpiko Modernoak

Page 9: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

• 1992. urtera arte udako eta neguko Olinpiar Jokoak urte berean egiten ziren, baina NOBk bi urte aurreratzea eta udakoengandik bereiztea adostu zuen. Hala, 1994an neguko Olinpiar Jokoak Lillehammerren egin zituzten.

Page 10: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

• Gaur egun arte bi gerrek gelditu dituzte Olinpiar Joko Garaikideak. Aurrena Lehen Munduko Gerra izan zen, 1916ko Berlingo Olinpiar Jokoak bertan behera uztearazi zuena. Beste guda Bigarren Munduko Gerra izan zen. Gerrate honek 1940ko Tokiokoak eta 1944ko Londreskoak bertan behera uztera behartu zuen.

Page 11: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

ITURRIAK

• Wikipedia :• http://eu.wikipedia.org/wiki/Olinpiar_Jokoak• http://eu.wikipedia.org/wiki/Panheleniar_Jokoak• http://www.anakel.com/liburua/ikusi/gizartezientziak/1eso/7/articulo/3

• Argazkiak:• Google

Page 12: Olinpiar Jokuak Mikel eta Eukene 36D

Mikel Barrueta (36D)

Eukene Franco (36D)

EGILEAK