Top Banner
Igandean, Artisautza Azoka Igandean, Artisautza Azoka ASTEKARIA - 2009ko urriaren 30ean - XIII. urtea - Usurbil, 384. zenbakia Ahuntza edo nor da S Ahuntza edo nor da S ilvya ilvya”, ”, antz antz ezlana S ezlana S utegin utegin www.noaua.com
20

NOAUA! 384 alea

Mar 07, 2016

Download

Documents

egunea

 
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: NOAUA! 384 alea

Igandean,

Artisautza Azoka

Igandean,

Artisautza Azoka

ASTEKARIA - 2009ko urriaren 30ean - XIII. urtea - Usurbil, 384. zenbakia

““Ahuntza edo nor da SAhuntza edo nor da Silvyailvya”,”,

antzantzezlana Sezlana Suteginutegin

ww

w.n

oaua

.com

Page 2: NOAUA! 384 alea
Page 3: NOAUA! 384 alea

3Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

ATA R I KO H A I Z E A

AurkibideaNOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.com

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Bea Alda, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola.

Tirada: 2.800 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

15. Or.USURBILDAR ASKO LASARTEKO KROSEAN

OSTIRALEAN, ANTZERKIA SUTEGIN

LANERA ITZULI DIRA INGEMARREN

5. Or.

7. Or.

13. Or.

ARTISAUTZA AZOKA

Albistea iruditan

Larunbat honetan, kantu-jira

Duela urte batzuk, euskal kantueninguruan, taldeak osatzen hasiziren herriz herri. Bide horri

jarraituz, taldetxo bat osatu zen iazUsurbilen. Udarregin hasi ziren elkartzen.Lehen entseguak egin eta berehala kalerakobidea hartu zuten. Geroztik, maiz aritu dirakantuan eta jai eta ekitaldi ezberdinetanaritu dira kantuan.

Urriaren 1ean, berriz ere entseatzen hasiziren. Iaz bezala, Susi Elosegi da euren ira-kaslea. Larunbat honetan, kantu-jiran ibili-ko dira herrian. Iluntzeko 19:00etan elkar-tuko dira frontoian. Euskal kantuak abes-tuz, kalejiran ibiliko dira. Deialdia irekiadenez, kantuan aritzeko gogoz dauden guz-tiek ateak irekiak dituzte.

URRIAREN 12AN ZUBIETAN ARITU ZIREN KANTUAN. LARUNBAT HONETAN,

KANTU-JIRA 19:00ETAN ABIATUKO DA USURBILGO FRONTOITIK.

Page 4: NOAUA! 384 alea

4 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

HE R O R R E K E S A N

LUIS ARANALDE

Nire zine zaletasunaren berri baduzue aspaldidanik.Aurreko igandean ikusi nuen Alejandro Amenabarren

“Agora” pelikula. Forotxo honetan bertan idatzi nuen lehenere bere filma “Itsas zabalerantz”-i (“Mar adentro”) buruzkogogoeta bat.

Hitz batez esanda: libertateari himnoa, oda eta fanatismoguztien aurkako salaketa da pelikula hau.

Hypatiaren biografia honako lerro hauetan laburbildu daite-ke: 370ean K.o. jaio zen Alejandrian. Bere aita matematikoa etaastronomoa zen. Heziketa zabala eman zion bere alabari.Matematika eta filosofia irakatsi zituen Alejandrian.Astronomian ere oso jantzia zen. Luzaro kontsideratua izan dalehen emakume zientifikoa.

Garai hartan, Alejandria (Egipto) jakinduri gorenaren guneazen. Aldi berean, Erromako inperioaren hirugarren hiria biztan-le kopuruari dagokionez. Biblioteka ospetsuena ere bertanzegoen. Teodosio enperadoreak debekatu egin zuen kultu paga-noa, kristau erlijioari ofizialtasuna emanez.

S. Zirilo zen Alejandriako Patriarka; gizon zorrotza eta nahi-ko fanatikoa. Sasijainkoen zantzu txikienak ere gogor salatueta erasotu zituen. Orestes Prefeta kristau bihurtu zeneanZirilok botere osoa eskuratu zuen.

Bi akats leporatzen zizkioten Hipatiari: sorginkeria etabataioari uko egitea; beraz, bertako kristau “guru” nagusiekanatema deklaratu zuten. Kristau talde integrista baten (“noba-zianoak”) buruak berotzen saiatu zen Zirilo eta lortu zuen fun-damentalista horiek gorrota zezatela Hipatia; azkenean, harri-katu, larrutu eta erre egin zuten.

Emakume libre eta jakintsu honen bizitza nahiko mitifikatuadago; baina, lerro hauetan adierazitako datu apur hau badirudihistorikoa dela. Beti gertatu ohi den bezala, manipulazio lotsa-

garri baten ondorioa izan zen kristau talde taliban haren joka-bide basatia. Oso ederki agertzen du pelikulak nola arduradunerlijioso batzuek (apaiz, gotzain…), maneiatzen zituzten zen-bait kristau ezjakin, txiro, inongo zentzu kritikorik ez zutenhaien kontzientziak! Ez da harritzekoa, beraz, gertatutakoa: per-tsona librea eta kritikoa eliminatzea.

Kristau talde konkretu horren portaeran beste datu bat aur-kitzen dut benetan lotsagarria: emakumearekiko mesprezua.Emakumearen duintasunaren eta askatasunaren paladin edodefendatzaile sutsuena Jesus nazaretarra izan zen. Ez da egiaemakumea librea izan zela antzinako Grezian eta Erroman etakristautasunak bihurtu zuela gizonaren esklabo edo menpeko.Historialari batek dioen bezala: “senarraren edo aitaren tutore-tzapean, babespean zegoen, ez zen “sui iuris”, hau da, bere esku-bideen jabe ”. Horregatik, Hypatiari zioten mesprezua daebanjelioari egin ziezaioketen traiziorik handiena.

Amenabar-ek dio: “ ez da kristauen aurkako filma, ideiabatengatik hiltzeko prest daudenen kontrakoa baizik. Hipatiaklotura handia du Jesus nazaretarrarekin: bakea eta anaitasununibertsala aldarrikatzen baitzituen”. Egiazale hark zientzian etasenidetasunean aurkitu zuen bizitzaren zentzua. Kristauen ideiaerlijiosoak guztiz errespetagarriak iruditzen zitzaizkion, nahizeta bera kristau ez bihurtu; ez zuen horren beharrik sentitzennonbait. Beraz, tolerantziaren ikono nagusia dugu.

Hypatiak ongi aski betetzen zuen Vicente Ferrer filantropohandi hark euskal politiko bati esaten ziona: “Zergatik habilegiaren bila? Ontasuna duk egia. Ekintza on batean laburbil-tzen dituk erlijio, filosofia eta teologia guztiak. Jainkoa beraere”. 1600 urte badira Hypatia martirizatu zutela.Tolerantziaren eta jakinduriaren faro horri dizdira berri bateman dio Amenabarrek . Bejondeiola!

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Hypatia

Bidezko merkataritza,Elkartasun Astean

Elkartasun Asteko lehen ekitaldia ber-tan behera geratu zen, Saharako

herriari buruzko afari-tertulia, BrahinDahane hizlaria egun batzuk lehenago atxi-lotua izan zelako Marraketxen.

Hala ere, gainontzeko ekitaldiak berehorretan mantendu zituzten. Larunbatean,bidezko merkataritzari buruzko produk-tuak jarri ziren salgai, Mundubat etaMugen Gainetik gobernuz kanpoko era-kundeen eskutik.

Page 5: NOAUA! 384 alea

5Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

PI L-P I L E A N

Igande honetan,

XIV. Artisautza Azokarekin hitzordua

Aitzagak itxita jarraitu arren,izen bera daraman kulturelkarteko kideek lanean

jarraitzen dute. Oraingoan, azaroa-ren lehenean hutsik egiten ez duenhitzordua prestatzen. Badator eta,Artisau Azokaren hamalaugarrenedizioa. Eta honenbestez baita, bitxi-gintzan, zeramika eta egur lanketan,edota metalgintzan diharduten arti-sauak. Igande honetan, goizekohamaiketatik aurrera frontoian eurenpostuak ezagutu eta produktuakerosteko aukera izango da.

Eskuz landutako produktuek urteroizaten dute bere txokoa pilotalekuan.Batzuk produktuak erakusgai jartzeazgain, bere postu parera hurbiltzendirenek nola lan egiten duten ereikusteko aukera izan ohi dute.Hamalaugarrenez, azaroaren lehenegunarekin batera ospatuko daAitzaga Kultur Elkarteak antolatu ohiduen Artisau Azoka.

Edizio honetan ere 17 bat postujarriko dira pilotalekuan, EuskalHerri luze eta zabaletik gonbidatutadatozen artisauekin. Batzuk produk-tu gozoekin, esnekiekin besteak.Eskuekin material desberdinez erai-kitako artelanak egongo dira; harria,larrua edo egurra erabilita sortutakolanak.

Eta hauekin guztiekin batera, gureosasuna zaintzeko erremedioen txo-koa, ukenduekin etorri ohi diren arti-sauekin.

Tartean, herritarrak Horien artean, ez da Usurbilgo

ordezkaritzarik faltako; batetik,Alkartasuna NekazalKooperatibakoek euren tresneri etaproduktuak erakusgai jarriko dituzte.Sagardogintzako materiala eta berta-ko hainbat produktu. Bestalde,Martin Agirresaroberen eztiarekinlotutako produktuek ere bere tarteaizango dute.

Artisau azokan jan edanik ez da fal-tako. Horretarako, lanean jardungodu herritar talde batek urtean zeharherrian ospatu ohi diren beste hainbatekitaldietan bezala. Txorizo eta taloadastatzeko aukera izango da, azokanosteratxoa egiteaz gain, sabela hutsikdugula bertatik joan ez gaitezen.

Aitzaga, itxita baina martxanEgoitzak itxita jarraitu arren,

Aitzaga Kultur Elkarteko kideek urte-an zehar ekitaldiak antolatzen jarrai-tzen dute. Azkena, duela astebete kur-duen herriari buruz Sutegin burutuzen hitzaldia.

GOIZEKO 11:00ETAN HASIKO DA ARTISAUTZA AZOKA. 17 POSTUTAN BANATUKO DIRA

EUSKAL HERRI OSOTIK ETORRITAKO ARTISAUAK.

Azoka,goizetik eguerdira arteEguna: azaroak 1, igandea.Ordutegia: 11:00-14:00.Tokia: pilotalekua.Postuak: egur lanketa, bitxigintza,

zeramika, otargintza, metalgintza,larrugintza…

Beste hiru azoka begibistanAzaroak 8 igandea, XI. Erle Eguna.

Azaroak 17-22, Reziklarte.

Azaroak 25, igandea, Merka2 SanMarkos, bigarren eskuko produktuenazoka.

“17 postu jarriko dirapilotalekuan. Euskal Herriosotik datozen artisauakelkartuko dira igandean”

EUSKAL ARTISAUTZA

Page 6: NOAUA! 384 alea

6 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

PI L-P I L E A N

Lasarte-Oriako PSE-EEk atez-ateko sistema ez ezartzea erabaki du

Iazko pleno batean, ordea, ekimen honen alde azaldu zen alderdi sozialista

Oiartzun eta Hernaniko uda-lek atez ateko bilketa siste-ma ezartzeko asmoa dute.

Laster hasiko dituzte partehartze pro-zesuak. Lasarte-Orian, ordea, atez ate-koaren aurka azaldu da PSE-EE, alka-tetza duen alderdia. Iazko martxoanatez atekoaren alde azaldu bazen ere,orain alderdi sozialistak ez du atez ate-koa martxan jarri nahi. Honen ondo-rioz, PSE-EE eta Ezker Batua-Berdeakalderdiek zuten gobernu-akordioa hau-tsi egin da Lasarte-Orian.

Lasarte-Oriako Ezker BatuaBerdeakek PSE-EErekin zuen gobernuakordioa apurtu egin da. Hala adierazizuen Rikardo Ortega EB-Berdeakekozinegotziak aurreko ostegunean eskaini-tako prentsaurrekoan.

Udal akordioa atez atekoarengatikapurtu da. Ricardo Ortegaren esanetan,Lasarte-Oriako alderdi sozialistak ez duatez-ateko zabor bilketaren esperientziamartxan jartzeko konpromisoa beteko."2008ko martxoaren 13ko osoko bilku-ran, alderdi guztiek, PPk izan ezik, eki-men horren alde bozkatu genuen, bainaorain, alderdi sozialistak, gure taldearenustez funtsezkoa den akordioa baztertudu”, adierazi zuen Ortegak.

Atez ateko bilketa, zaborren gutxi-tzea, birziklatzea eta konpostajea bul-tzatzea oinarrizko neurriak dira EB-Berdeak alderdiarentzat: “horixe baita,hain zuzen ere, EAJ, EA, Hamaikabat,PSE-EE eta PPk egin nahi dutenerrauskailua zentzurik gabe utziko luke-ena,” esan zuen Ortegak.

Txintxarri Lasarte-Oriako aldizkarianjasotako adierazpenetan, Usurbilgo atezatekoa jarri zuen adibide gisa RicardoOrtega Lasarteko EB-Berdeak alderdikozinegotziak: “Usurbilen martxan jarri-tako neurri honek lortu duen birzikla-tze-tasak errauskailua ez dela beharrez-koa frogatu du eta, gure ustez, Lasarte-Oriako herritarrek ere, hala ulertzendute orain dela gutxi gure udalerrianegin den zaborrei buruzko herri ikerke-ten emaitzen arabera”.

Errauskailuaren aurka Era berean, EB-Berdeakek errauskai-

luaren kontra egingo duela azpimarratuzuen, “ez delako azpiegitura iraunkorra,baliabideak xahutzen dituelako eta emi-sio toxiko eta minbizi-sortzaileak igor-tzen dituelako. Eta, honetaz gain,zabortegien ondorengo garaiari hasieraeman beharrean, zabortegi toxiko etaarriskutsuen garaira eramaten gaitu”.

“Beraz, Ezker Batuak zaborren gutxi-tzea eta birziklapen intentsiboa ahalbi-detuko duten neurriak bultzatzenjarraituko du eta horien artean funtsez-koa da atez-ateko bilketa”, gehitu zuenSan Markos Mankomunitateko presi-dente ere den Ricardo Ortegak.

Hiritarren parte hartzea Gauzak honela, Ezker Batua

Berdeakek hiritarrei dei egin die eurenahotsa entzunarazteko ahaleginak etaekimenak bikoiztu ditzaten. “Ekitekoeta elkarrekin ekiteko garaia iritsi da,auzokideen elkarteak, gurasoen elkarte-ak, sindikatuak, alderdiak, talde ekolo-gistak, herri elkarteak…”, esan zuenOrtegak.

Eta, egoera honi begira, Lasarte-OriaBizirik taldearen papera ere azpimarratuzuen, “gure ustez, Lasarte-Oria Bizirik-ek errauskailuaren aurkako borrokarenaitzindari izan behar du eta alternatibenalde egin beharko du, hemen eta orainatez-ateko bilketa ere aldarrikatuz”.

Oposizio lasaia PSE-EE alderdiaren erabakiaren

ondorioz, "oposizioan egotera behartugaitu. Eurek ezagutzen dute gai honeki-ko daukagun sentsibilitatea”, esan zuenEB-Berdeak alderdiko zinegotziak.

“Gai askotan iritzi desberdinak izanditugu, batzuk konpontzeko gai izangara beste batzuk berriz, baztertuta utzibehar izan ditugu, baina oraingo hone-tan, gai honekin gertatutakoa gehiegiz-koa izan da”, onartu zuen Ortegak.

RICARDO ORTEGA SAN MARKOSKO

PRESIDENTEA DA ETA EZKER BATUA

BERDEAKEKO ZINEGOTZIA LASARTE-ORIAN.

Azaroaren 28an,

manifestazioa Donostian

Hondakinen Euskal Legeaosatzeko, herri ekimena

jarri zuten martxan Errausketarenaurkako plataformek. Behar ziren30.000 sinadurak lortu bazituztenere, herri ekimenaren proposamenaez du aintzat hartu EuskoLegebiltzarrak. Honen aurrean,manifestazioa deitu dute herri plata-formek: azaroaren 28an Donostian.

Prentsaurrekoan adierazi zutenez,“oraingoan ez dugu bakarrik zabo-rren kudeaketa osasuntsu eta iraun-korra eskatuko edo zaborren gainekoeuskal legea errebindikatuko.Oraingoan benetako gizarte demo-kratikoa eta partehartzailea exijitukodugu”.

“Usurbilen atez atekoaklortu duen birziklatze-tasak

errauskailua ez delabeharrezkoa frogatu du”

RICARDO ORTEGA, EB-BERDEAK

Page 7: NOAUA! 384 alea

7Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

PI L-P I L E A N

Ingemarreko langileak lanera itzuli dira

Hilabeteko mobilizazio saioeneta beste hainbeste denbora,greba mugagabean egon

ostean, aste hasieratik lanean dira berrizIngemarreko langileak. Azken asteotanenpresako zuzendaritzak eta langileenbatzordeko kideek burutu duten nego-ziazio prozesuak ekarri duen ondorionagusia da. Besteak beste, kanporatuakizan diren hogei langileetatik hamasei-ren kalte-ordainak adostu eta aurrerabegira, berriz halako egoerak saihestekourratsak eman dituzte.

Hilabetez greba mugagabean egonostean, igaro den astelehenaz geroztiklanean dira berriz Ingemarreko langileak.Prozesu luze eta gogorra izan dela aitortudute langileen batzordetik, baina azkene-an, dirudienez euren eskaeretako batzukonartzeko balio izan du.

Enpresa zuzendaritzak uztaila amaie-ran kaleratutako hogei langileak ez dituz-te berriz onartuko, baina enpresakozuzendaritza eta langileen batzordearenarteko negoziazio prozesuari esker, 20tik16 langileren kalte ordainak adostealortu da. Bi aldeak duela astebete bilduzirenean, erabakia langileen gehiengoosoaren babesarekin onartu zen.

Negoziazioak nola erraztuIngemarreko lan taldeak beraz, hogei

langile gutxiago ditu egun.

Mobilizazioak iragarri zituztenetik bes-talde, enpresaren etorkizuna kolokanikusten zuten langileek. Azken asteotakobilkurak direla eta, aurrerantzeanIngemarreko langileek bizi izan dutenantzeko egoerak saihesteko hitzarmenaadostu dute, lan bermeen ingurukoplana. Oraingoz, datorren urteko mar-txora arte indarrean egongo dena.Helburua, halako gatazkak sortzen dire-nean bi aldeak negoziatzera bultzatzealitzateke, edozein erabaki hartu aurretik,negoziazio bidea erraztea. Aurre jubila-zioak edota baja boluntarioak adostekoadibidez.

Elkartasun keinu ugariEskerrak eman nahi dizkiete, asteotan

laguntza eskaini eta elkartasuna adierazidieten erakunde eta herritarrei.Negoziazio prozesu honen amaiera hone-tara, haiei guztiei esker ailegatu direladiote langileen batzordetik.

Hiru hilabete gorabeheratsu2009/7/30: Hilabete amaieran, enpre-

sako zuzendaritzak hogei langile kalera-tzen ditu.

2009/9/4: Hainbat elkarretaratze buru-tu izan dituzte langileek, tartean, senitar-tekoekin enpresa atarian egindakoa.

2009/9/5: Langileen batzordeakmobilizazioen egutegia onartu zuen.

2009/9/8, 15, 17, 22, 23, 24: grebaegunak.

2009/9/18: LAB sindikatuak deituta-ko eskualde mailako manifestazioa herri-ko kaleetan zehar, hainbat enpresatakolangileek bizi duten lan egoera salatzeko.

2009/9/25-10/25: Greba mugagabea. 2009/9/29: Enpresa zuzendaritza eta

langile batzordearen arteko bilkura,negoziatzeko norberak dituen eskaintzakaurkezteko. Bi aldeen arteko negoziazioprozesuaren hasiera.

2009/9/26: Greba mugagabearenamaiera. Langileak lantokira itzuli dira.

GREBAN IZAN DIREN EGUN HAUETAN, MOBILIZAZIO UGARI EGIN DITUZTE.

“Negoziazioari esker,kaleratutako 20 langileetatik

16ren kalte ordainak adostea lortu da”

ADOSTU DUTENA

Page 8: NOAUA! 384 alea

8 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

PI L-P I L E A N

Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak

Bordatxo tabernan jarri dituzte salgai

Bertsolari Txapelketa Nagusikolehen kanporaketak amaitudira. Azaroan, finalaurrekoak

jokatuko dira eta, final handia, abendua-ren 13an izango da, BarakaldokoBECen. Duela lau urte, jendetza elkartuzen eta sarrera denak agortu ziren.Honakoan ere, antzekoa gertatzeko trazaguztiak ditu. Sarrerak aldez aurretikeskuratzeko aukera dago, ordea. Urrutijoan gabe, Bordatxo tabernan jarri dirahainbat sarrera salgai. Abenduaren 13anizango den finalerako sarrerak eskuratunahi duenak, beraz, Bordatxon aurkitu-ko ditu. Salneurria: finalerako, sarrera 26euro. Aukeran, BECeko finaleko bazka-rirako txartela eta autobusez joatekotxartelak ere jarri dira salgai. Informaziogehiago: www.txapelketanagusia.eu

FINALA ABENDUAREN 13AN JOKATUKO DA BARAKALDOKO BECEN. SARRERAK ALDEZ

AURRETIK BORDATXO TABERNAN JARRI DITUZTE SALGAI.

Berdintasunerako

Udal Plana osatzen

Udala, Elhuyarren laguntzaz,Berdintasunaren Udal Plana

diseinatzen ari da. Herritarren parte-hartzea funtsezkotzat jotzen da. Bilerairekiak antolatu dituzte, herritarreniritzia biltzeko.

Kirol arloa- Zer egin kirol-ekintzetan emaku-

meek eta gizonek protagonismo beraizan dezaten?

Noiz: azaroak 3, asteartea,19:00etan Artzabalen.

Ongizatea, Gizarte Zerbitzuak-Zer hobetu emakume, adineko

edota bazterketa egoeran daudenenbehar eta aukerei erantzuteko?

Noiz: Azaroak 10, asteartea, 17:30ean, Artzabalen.

Hezkuntza arloa-Nola hezi neska-mutilak berdintasunean?Noiz: Azaroak 17, asteartea,18:00etan, Udarregi ikastolan.

Eskaintza zabala

Etumeta-AEK euskaltegian

Alfabetatze taldeak, euskaraez dakitenentzat ikastaroak,EGA prestatzeko saioak…

2009-2010 ikasturteari begira,eskaintza zabala prestatu duteEtumeta-AEK euskaltegikoek.Oraindik bada izena emateko aukera.

Gau Eskola: Euskara ez dakite-nentzat. Gau Eskola, 20:00-22:00.

Alfabetatze Taldea: Klaseeta-ko ordutegia, 18:00-20:00.

EGA prestatzeko taldea:Ordutegia, 18:00-20:00.

Zerbitzu osagarriak:Tutoretza klaseak, gramatika edotamintzamena indartzeko. Astean biorduz.

Matrikulazioa:Etumeta AEK Euskaltegia, Kale

Nagusia, 43 (Zumarte ondoan). Telefonoa: 943 372 001E-posta: [email protected]

IKASTURTEA HASI BADA ERE,

ORAINDIK IZENA EMATEKO AUKERA DAGO

ETUMETA-AEK EUSKALTEGIAN.

Page 9: NOAUA! 384 alea

Alameda jatetxea, Hondarribia

“Hobeto funtzionatzeko

oso baliogarria izan da Q ziurtagiria”Aiton-amonek jarri zuten martxan Alameda jatetxea. Gurasoek eman zioten jarraipena eta orain

Gorka Txapartegi da Hondarribiko jatetxe hau kudeatzen duena. Q kalitate ziurtagiria eskuratu zueniaz Alamedak. Baina ez da jaso duten aipamen bakarra izan. Duela urte batzuetatik hona,

Michelin izar bat du Txapartegi sendiaren jatetxeak. Horri, Q ziurtagiria gehitu diote.

Sektore turistikoarekin lotutakokalitate-sistemaren aldeko apustuaegin duzue. Zeintzuk izan dira pausohori emateko arrazoi nagusiak?

Gorka Txapartegi. Kasualitatezizan zen. Q kalitatearen ziurtagiriaezartzeko kanpaina egitekoak zirelaadierazi ziguten OstalaritzaElkartetik. Guk, aurretik, hainbatikastaro eginak genituen. Ondo eto-rriko zitzaigula pentsatu genuen etaanimatu egin ginen. Batez ere, barneantolaketa sendotu nahi genuen; horiziurtatuz gero, jatetxearen funtziona-mendua hobea izango da. Kanporabegira ere, irudi bat eskaintzen duzueta hori positiboa da. Gidatan sartzenzaituzte eta hori ona da. Baina batezere barne-antolaketan hobetu nahigenuen, oso inportantea, enpresakondo funtzionatu dezan.

Q kalitatea bezalako ziurtagiriarenjabe izateak, ze abantaila ekarri diz-kio zure enpresari?

Kalitateari lotuta, gauza asko egitengenituen, baina ez genituen errejistra-tzen. Q kalitateari esker, informazioapilatu eta, nahi dugunean, kontsulta-tzeko modua dugu. Barne-funtziona-menduan, oso lagungarri dira Q kali-tateak ezartzen dituen irizpideak.

Bezeroa gustura sentitu dadin, zernolako hobekuntzak eman dira ziur-tagiriari esker?

Orain, inkestak egiten ditugu beze-roen artean, euren iritziak bilduasmoz. Ia gustura izan diren gure jate-txean, giroa egokia izan ote den, jana-ria gustukoa izan den ala ez, prezioa-

kalitatea ona iruditu zaien ala ez...Inkesta horiek, hobetu beharrekoakhobetzen laguntzen digute. Bainaberriz diot, barne-antolaketa da gure-tzat inportanteena. Enpresa ondobadabil, gainontzekoa bakarrik iritsi-ko da.

Q ziurtagiri honen jabe izateak,zure enpresaren lehiakortasunahobetuko duela uste duzu?

Noski baietz. Hobekuntza guztiakdira onak; eta irudi hobea ematendizu. Baina irudi hobea ematekobaino, hobeto funtzionatzeko osobaliogarria da Q ziurtagiria.

Q kalitatearen kultura sustatzeko,ze aldaketak egin dituzue edo zealdaketa egiteko asmoa duzue?

Hau enpresa familiarra da. Gureaiton-amonak hasi ziren honekin.Aspaldiko ohiturak jarraitu ditugu

baina garai berrietara egokitu beharradago. Dena den, egia da dirulagun-tzak jaso ditugula lehen urtean. Bainaapostu hori sendotzeko, komenikolitzateke laguntza hori luzatzea den-boran. Azken batean, ekonomikokiere ahalegin handia eskatzen du Qziurtagiria mantentzeak. Eta gehienakenpresa txikiak gara.

GORKA TXAPARTEGI SUKALDARIA

ALAMEDA JATETXEAN, HONDARRIBIA.

Eusko JaurlaritzakBasquetour Turismoaren

Euskal Agentziarekin batera,enpresak lehiakorrago izatekobeharrezkoak diren tresnak etalaguntzak eskaintzen ditu ondo-rengo programen bidez:

Jardunbide egokiko programakKalitatearekiko sentsibilizazioa

eta konpromisoa, sektoreko profe-sionalei zuzendua.

Kalitate Turistikoko Q programakKalitatearen kudeaketa-sistema

neurtzen duen ziurtagiria.Bezeroaren gozamena ziurtatzenduen programa.

EFQM ereduko programakKalitatea goreneko mailan ziurtatzen duen programa.

Q Kalitate Turistikoaren ikurra jarri zure

establezimenduan!

94 607 75 8694 404 74 70

www.turismoa.euskadi.netwww.euskalit.net

Publierreportajea

Page 10: NOAUA! 384 alea

10 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

EL K A R R I Z K E TA

Ikasteko, beti da garai onaLaster hasiko da Esperientzia Eskola, 50 urtetik gorakoei zuzendua

Antolatzaileek guztia prestdute, Esperientzia EskolaTailerra zabaltzeko. 50 urtetik

gorako herritarren bilgunean bilakatukoda Artzabalgo egoitza, ondo pasa, arlodesberdinekiko ezagutza maila hobetueta eguneko zereginetatik aldentzeaardatz edo helburu duen eskola.Aurtengo gorabeherak tailerreko ardu-radun Aitziber Indartek dakartza.

NOAUA! Noiz hasiko da ikasturtea?Aitziber Indart. Azaroaren 10ean.

Klaseak asteartetan izango dira, 16:00-18:00 artean.

N. Dena prest duzue hirugarren ikas-turteari ekiteko?

A. I. Martxan jartzeko inauguratzeabesterik ez da falta. Bestela, programa-zioa egina dago eta ikasleek izena emandute.

N. Matrikulazio epeak ordea irekitajarraitzen du?

A. I. Irekita dago, beti uzten dugu jen-dea apuntatzea. Taldea 25 ikaslerekinosatzen dugu. Kontua da, denak beti ezdirela eskolara etortzen. Horregatik,izena eman dezaketenen kopurua igotzendugu. Oraindik plaza libre batzukbadaude. Usurbilen 27 matrikulatu dira.

N. Esperientzia Eskola Tailerra nola-tan zabaltzen da lehen aldiz?

A. I. Proiektu hau duela hiru urte jarrizen martxan. Orion hasi zen, herritarrekeskatuta. Gero usurbildarrek eskatuzuten eta segidan Urnietakoek. Beraz,urte berean lau tailerrak jarri ziren mar-txan; aipatutakoak eta Azpeitikoa.

N. Eskolak martxan jartzeko eskaeragehiago jaso al dituzue?

A. I. Zumaia, Andoain edotaHernanitik. Kontua da, ezin dugulaleku guztietara ailegatu. Orain, tailerrezgain, eskualde guztietan EsperientziaEskola bana dugu. Tailerren desberdin-tasuna da, Esperientzia Eskola asteanhirutan egunez hiru orduz direla.Tailerrena, herritarren eskaera izan da.

Aipatutako lau herrietako herritarrekdependentzia egoeraren bat bizi zuten,gurasoak edo bilobak zaintzeko ardurazuten. Ez zuten astirik beste lekuetarajoateko. Astean behin bi orduz nahizuten tailerra bere herrian, deskonekta-

tzeko, ikasteko, euren artean harremangehiago izateko.

N. Esperientzia Eskola Tailerra noladefinitu liteke?

A. I. Beste hezkuntza proiektuekinalderatuta, Esperientzia Eskola ez delahezkuntza proiektu soil bat, haratagodoa. Parte hartzea bultzatzeko hezkuntzaproiektu bat da. Helburua, helduek akti-bo izaten jarraitzea da. Ez daitezela etxeangeratu, gauzak egin behar direla, sozialkiinplikatu beharra dagoela. Modu horre-tan, askoz hobeto sentituko dira eta askozberanduago ailegatuko dira erresidentziabatera edo dependentzia egoera batera.

AITZIBER INDART, ESPERIENTZIA ESKOLAKO ARDURADUNA.

“Oraindik plaza librebatzuk badaude. Usurbilen27 ikasle matrikulatu dira”

AITZIBER INDART

“Ez daude azterketak eskola honetan” N. Beste hezkuntza eskaintzetatik

desberdindu beharra dago,Esperientzia Eskolan ikasle zein ikasle-ek betetzen duten funtzioa.

A. I. Metodologia desberdina da.Printzipioz, ikasleak u forman esertzendira. Maisuak lehen orduan bere teoriaematen du, gero galdera, iritzi eta ekar-penen tartea izaten da. Maisuak berak

dio eskolatik berak asko ikasten duela.Ez daude azterketak, ikasleei dakitenazez zaie galdetzen, nahi duenak galdetueta iritzia ematen du. Klase amaieran,ikasle bakoitzak saio bakoitza balora-tzen du, 0tik 10era: maisua, gaia, meto-dologia, materiala, lokala… Eta haienbalorazioak kontuan hartuta, hurrengoikasturteko programazioa egokitzen da.

Page 11: NOAUA! 384 alea

11Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

EL K A R R I Z K E TA

“Zerbait egin behar da

denbora librean, ezin gara etxean geratu”NOAUA. Testuinguru horretan uler-

tu behar da tailerra 50 urtetik gorakoherritarrei zuzendua egotea?

Aitziber Indart. Aurre jubilatuak edojubilatuak, etxeko andreak… bat bateandenbora libre asko dute. Denbora librehori, lehen ezer ez egiteko momentu gisaikusten zen, baina azterketa askok diotehori kaltegarria dela. Gaixotasunak,memoria falta eragin ditzake. Gaur egunditugun helduek pentsaera desberdinadute, gauzak egiteko gogoz daude.

N. Aurreko urteetan, ikasleen arteanemakumezkoak nagusi. Gizonezkoak ezdira ausartzen ala?

A. I. Tailer guztietan gauza bera gerta-tzen da. Egin dugun datu bilketaren ara-bera, ikasleen %70a emakumezkoakdira. Gizonezkoak pixka bat atzerago gel-ditzen dira, beldur apur bategatik, zeraurkituko duten, zer jende dagoen.Emakumeak proba egitearen aldekoakdira.

N. Eta probatzen duten guztiek espe-rientzia errepikatzen omen dute…

A. I. Pentsa, 2000. urtean ez genekienjendeak izena emango zuen edo ez, etaaurten hiru urte daramatzagu itxarotezerrendarekin eta jendea eskola errepika-tzen ari da. Eta haiek jende berria ekar-tzen dute. Eskolak ia beteta daude.Guretzat helburua ia betea dago. Eta jen-dea gustura. Guk ez ditugu azterketak, ezditugu ikasleak baloratzen. Ikasleek balo-ratzen dute guztia.

N. Ikasleek zer gai dituzte gogokoen?A. I. Gaixotasunen gaiak batere ez.

Beste gai batzuk ikasi nahi dituzte; filoso-

fia, literatura, artearen historia, EuskalHerriko historia, teknologia berriak,informatika, hedabideak, antropologia…

N. Harritu zaituzte ikasleen zaletasu-nek?

A. I. Bai. Hasieran pentsatzen genuenikasleentzat ez zirela gai gustagarriakizango. Baina bai. Maisuak dira giltza-rriak, klaseak nola ematen diren, norkematen dituen. Edonork ezin du irakatsiEsperientzia Eskolako klaseetan.Maisuak hasi, eta ikasleen gustukoak ezbadira, aldatu egiten ditugu.

N. Ikasturtea zer modutan amaitunahi zenukete?

A. I. Urtero bezala bukatzen bada, gupozik geratuko ginateke. Aurten helburubat badugu, belaunaldi arteko proiektubat gauzatzea. Orion bi urteetan lortudugu, Esperientzia Eskolako ikasleek etaikastolako 14-15 urteko ikasleek proiek-tu bat egitea. Ikastolako ikasleak bi egu-nez elkartera joan ziren. Bertan,Esperientzia Tailerreko ikasleek sukalda-ritza, josketa, plantxa… irakatsi zieten.Oso polita da, taldeka txandakatuz jar-duera desberdinak egiten joaten dira.Bukaeran sukaldean ikasitakoa denekbatera jaten dute. Beste bi egunez,Esperientzia Eskolako ikasleak ikastolarajoan ziren. Ikasleek ingelesa eta informa-

tika irakatsi zieten. Helduak oso gusturasentitzen ziren barrerik ez zegoelako,eurenganako errespetu handia baizik.Proiektu hau Usurbilen gauzatzea erenahi genuke.

N. Zalantzan dagoen ikaslearentzatazken hitzak.

A. I. Proba dezala. Hasi astebete edo bi,eta gustatuko zaio. Gustuko ez badu, utzieta kito. Probatu duten guztiek jarraitudute. Zerbait egin behar da denbora libre-arekin, ezin gara etxean geratu.

ESPERIENTZIA ESKOLA ARTZABALEN ESKAINIKO DA, ASTEARTE ARRATSALDETAN.

“Esperientzia Eskolangaiak ikasleen gustukoak ez

badira, aldatu egiten ditugu”

AITZIBER INDART

Laster amaituko damatrikulatzeko

epeaAurkezpena: azaroak 10 asteartea,

16:00-18:00. Artzabalen.Klaseak: asteartero, 16:00-18:00.

Artzabalen.Landuko diren gaiak: Euskal

Herriko historia, gorputz adierazpena,literatura, belaunaldi arteko proiektuaprestatzea…

Ikasturte amaiera: maiatza bukaera.Matrikulatzeko: 943 224 146.

Page 12: NOAUA! 384 alea

Azaroan, gurasoentzat tailer interesgarriak

12 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

NO A U A! TX I K I

Gogotsu ekin diote ikasturteberriari Hitz Aho guraso

elkartekoek. Euren ekimenak gurasodenei daude zuzenduta. Aurrekoastelehenean, adimen emozionalariburuzko hitzaldia egin zenUdarregin. Laster, gai honi lotuta,tailerrak jarriko dira martxan. Hizlarilanetan, Joxe Amiama psikopedago-goak jardungo du.

Autoezagutza, besteen harremanekinlotuta dauden enpatia, gaitasun sozialeta bizitzeko trebetasunak, adimenemozionalaren gaiarekin erlazionatuta-ko kontzeptuak dira. Hitz Ahotikgogorarazten dutenez, “adimena ingu-ruari moldatzeko gaitasuna, edo mun-

duaren eskaera eta premiei erantzutekogaitasuna da”. Gure alderdi arrazionalzein emozionalak aipatu moldaketanparte hartzen dute, guraso eskolatikgaineratzen dutenez. Horregatik aipatugaiari lotuta zenbait hitzordu deitudituzte gurasoen bilgune honetatik.Aurreko asteleheneko sarrera hitzaldiaeta gero, azaroan tailerrak jarriko diramartxan, gai honi lotuta.

Gurasoentzat tailerrakHHkoentzat: azaroak 16, 23, 30.

Arratsaldeko 17:00ean.DBHkoentzat: azaroak 16, 23, 30.

Arratsaldeko 18:30ean.LHkoentzat: azaroak 18, 25 eta aben-

duak 2. Arratsaldeko 17:00etan.

Oharra: ekitaldiek iraun artean,haurtzaindegi zerbitzua izango da.

Informazio gehiago:www.udarregi.com

Altxorraren bila

Kaixo lagunak! HH5ekoumeak gara eta joan denasteartean piratetan jolastu

ginen. Begian partxea eta buruanzapia jarri genuen, batzuk ezpata etaguzti ekarri zuten etxetik, bene-benetako piratak ematen genuen.Altxorraren bila oso oso ondo pasagenuen!

Patiora joan ginen altxorrarenmapak aurkitzera gure andereñobihurri horiek han ezkutatu baitzituz-ten. Baina gu pirata ausartak izanikberehala aurkitu genituen ja, ja, ja.Mapak kartoizko tubo batetan sartu-ta zeuden: " Hau izango da" "Bai, baihori da" esan zuen norbaitek. Gelabateko altxorraren mapa puskatutaaurkitu genuen eta oso,oso,oso hase-rre jarri ginen.

Pirata gaizto eta maltzur batzukpuskatuko zuten seguraski! Zatiakelkartuz lortu genuen gurutzea aurki-tzea. Eskerrak!

Altxorraren mapa ireki eta X ikusi

genuen. Ah, gure gelako mapa da.Goazen, goazen korrika gelara.Hemen ez, eh, hor egongo da, ez, ez.Eh lagunak, hemen dago Altxorra.

Altxorra kutxan globoak, pegatinaketa txokolatezko txanponak zeuden.

A ze sorpresa. Oso oso ondo pasagenuen.

Ea zuek ere aurkitzen duzuen altxo-rra guk prestatu dugun altxor mapahonetan. Ea ba, erraza da eta, saiatuzaitezte!

EA AURKITZEN DUZUEN ALTXORRA PRESTATU DUGUN MAPA HONETAN.

ABENDUAN JOSTAILU AZOKA

ANTOLATUKO DUTE HITZ AHOKOEK.

Page 13: NOAUA! 384 alea

13Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

PIL-PILEAN

Euskal aktore ezagunetakobatzuk igoko dira ostiralhonetan Sutegiko oholtza

gainera. Ramon Agirrek Martin ize-neko arkitekto ospetsu baten pertso-naia interpretatzen du. AneGabarain, Stevie du izena obra hone-tan, Martinen emazte maitea da.Pozik bizi dira. Bikote perfektoa,itxuraz.

Martin arkitektoak Pritzker sariaeskuratu berri du eta betiko lagunaduen kazetaria (Asier Hormaza) joan-

go da bere etxera elkarrizketa egitera.Martinek Silvyarekin erabat maite-minduta dagoela aitortuko dio. Silvya,ordea, ahuntza da. Hau da antzerkia-ren abiapuntua.

Sarrerak kiroldegian salgaiUrriak 30 ostirala. 19:30ean,

Sutegin. Sarrerak: aldez aurretik 8euro (kiroldegian salgai), egunean ber-tan 10 euro.

Aktoreak: Ramon Agirre, AsierHormaza, Ane Gabarain, AsierOruesagasti.

Sarrerak, aldez aurretik,

kiroldegian jarri dira salgai 8

eurotan. Takilan, berriz, 10 euro.

Azaroaren 10ean hasiko da

NOAUA! KulturaldiaUrtero, azaro partean, kultur

aste modukoa antolatu ohidugu NOAUA! Kultur Elkartetik.Aurtengoa azaroaren 10ean hasiko daeta lau ekitaldiz osatuta izango da.

AZAROAK 10 ASTEARTEA“Usurbilgo ondarea ezagutzen”,liburu aurkezpenaJosu Tellabidek eta Asier

Agirresarobek gure inguruko ondarea-ren inbentarioa osatu dute.NOAUA!k, Alkartasuna Kooperatibaketa Udalak elkarlanean plazaratukoduten liburuaren aurkezpenarekinhasiko da aurtengo Kulturaldia.

Azaroak 10, 19:30ean Artzabalen

AZAROAK 12 OSTEGUNA“Usurbilgo elkartasuna Etiopian”,diaporama proiekzioaAna Urdangarin eta Larraitz Izagirre

Etiopian izan ziren uda partean.Aurretik, elkartasun ekimen bat bide-ratu zuten herrian. Esperientzia abe-rasgarri horren berri emango duteKulturaldian.

Azaroak 12, 19:30ean Sutegin

AZAROAK 13 OSTIRALAZura taldearen kontzertuaBidasoaldeko talde honek zur eta

lur utzi zituen zaletuak eta prentsaadituak. Bossa nova eta sanba doi-nuak euskararekin ondo moldatzendirela erakutsi dute “Kiribil” izenekodiskoan.

Azaroak 13, 22:30ean Sutegin

AZAROAK 14 LARUNBATAEuskarazetamol antzezlanaMikel Martinez eta Patxo

Telleriaren eskutik, barrez lehertzekoaukera berri bat izango dugu.

Azaroak 14, 20:00ean Sutegin

“Ahuntza edo nor da Silvya?” antzezlana,

Ramon Agirre eta Ane Gabarainen eskutik

Etiopiako bidaiaz arituko dira

Ana Urdangarin eta Larraitz

Izagirre.

Ander Lipusen

hitzaldia Sutegin

FTI Antzerkiola Imaginarioak“Babiloniako loreak” antzez-

lana estreinatu berri du.Donostiako Gasteszenan eskainikodute asteburu honetan, urriaren31n eta azaroaren 1ean (Gasteszena,Egia auzoa, Donostia, 20:00etan).

Hori dela eta, obraren zuzendariaden Ander Lipus Usurbilera hurbil-duko da ostegun honetan,“Babiloniako loreak”en inguruanhainbat azalpen ematera.

Urriaren 29an osteguna, Sutegin,19:30ean. Sarrera libre.

Page 14: NOAUA! 384 alea

14 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

IZERDI PATSETAN

Pilota partidakURRIAK 29 OSTEGUNAAGINAGAN, ARRATSEKO 20:15EANPaleta Goma, 1. mailaUSURBIL - REAL SOCIEDAD(Iñigo Huegun-Haritz Urdanpilleta)

Eskuz binaka nagusiak, 3. mailaUSURBIL - LIZARDI-IGELDO(Enrike Huizi -Jon Olaizola)

Paleta goma, 3.mailaUSURBIL - ZARAUTZ(Josu-Patxi Arruti)

URRIAK 31 LARUNBATA USURBILEN, GOIZEKO 11:30EANJubenilak, banakaUSURBIL - BERGARA(Julen Gesalaga)

Eskuz binaka nagusiak, 1.mailaUSURBIL 2-LAGUNAK (Elgoibar)(Jabier Santxo-Asier Katalina)

Kirol Patronatuko abonatuen ordezkaritza

berritzeko prozedura zabaldu da

Izaera herrikoi handiagoa emanasmoz, Kirol Patronatuak abona-

tuen ordezkaritza berritzeko asmoadu. Bi urtez behin burutu ohi duenprozedura abian jarri du eta abonatueihautaketa prozesuan parte hartzeradeitzen zaie.

Hona hemen, Kirol Patronatuakprestatu eta aintzakotzat hartu behardiren egunak:

Azaroak 1 arte: 18 urtetik gorakoabonatuen behin-behineko zerrenda

ikusgai egongo da Oiardo kiroldegian,akatsak zuzentzeko.

Azaroak 7: hautagaiak aurkeztekoepea.

Azaroak 12: behin betiko abona-tuen zerrenda eta hautagaiak onartueta iragartzea.

Azaroak 18: erreklamazioak egitekoazken eguna.Azaroak 25: bozketaeguna.

Gipuzkoako Judo Txapelketan, areriorik ez

Aurreko igandean, EuskalKirolaren Eguna ospatu zenTolosan, Euskal Kirol

Federazioen Batasunak (EKFB) antola-tuta. 6.000 pertsona hurbildu zirenTolosara, euskal selekzioei sostenguaematera. Guztira, 500 bat kirolarikhartu zuten parte txapelketa, erakustal-di zein tailerretan. Tartean, UsurbilgoJudo Taldeko kirolariak. GipuzkoakoTxapelketa jokoan zen eta usurbilda-rrek emaitza onak eskuratu zituzten.

Kirol jardueren festa izateaz gain, eki-taldi ofiziala ere izan zen aurreko igan-dekoa, euskal kirol zein selekzioen alda-rrikapena egiteko baliatu zena.

Baina lehiaketarako tartea ere izan zenpasa den igandean Tolosan, EuskalKirolaren Egunean. Gipuzkoako JudoTxapelketa jokatu zen, besteak beste.14 maila ezberdinetan antolatu zenjudo txapelketa, eta 13tan nagusitu zenUsurbilgo Judo Taldea. Txapelketarenamaieran, babarrun jan batekin ospatuzituzten lortutako garaipenak.

GIZONEZKOAK-60 kg Andoni Aizpurua (urrea), Oier Lopez (brontzea).-66 kg Daoud Doua (urrea), Iñigo

Mitxelena (brontzea), Aratz Pinter (5º).-73 kg Ibai Peña (urrea), Aitzol

Arrozpide (brontzea), Abel Herrero(5º), Ion Martin (6º).

-81 kg Xabier Urkizu (urrea), Mikel Camarero (brontzea).-90 kg Egoitz Mora (urrea).-100 kg Iker Lizarribar (urrea).+100 kg Mikel Ponga (urrea).

EMAKUMEZKOAK-48 kg Aiora Arrillaga (urrea), Eneritz Agoues (zilarra).-52 kg Nerea Sanz (urrea).-57 kg Andrea Arruabarrena (brontzea).-63 kg Maier Uriarte (urrea), Maialen Zubeldia (zilarra), Ane Cazorla (brontzea).-70 kg Nerea Arruti (urrea).-78 kg Jessica Romero (urrea).+78 kg Marijo Sardon (urrea).

TOLOSAN JOKATU ZEN GIPUZKOAKO JUDO TXAPELKETA, AURREKO IGANDEAN.

Pilates ikastaroaantolatu da Aginagan

Akatsak zuzentzen

Pilates ikastaroa antolatu duteAginagan. Astean behin izango

da, astelehenetan, gaueko 20:00etatik21:00etara. Ludotekan emango daikastaroa. Prezioa, hilean 25 euro.Izena emateko, telefono zenbaki hone-tara deitu: 650 69 24 58.

Aurreko asteko NOAUA!n, Antxetaeta Saltxipira joateko errifa zozke-

tak “Usurbil FT taldekoek” egin zituztelaidatzi genuen. Usurbil KE da eskubaloierrifak egiten dituena. Lerro hauen bidez,barka sortutako eragozpenak.

Page 15: NOAUA! 384 alea

15Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

IZERDI PATSETAN

Usurbildar asko “Lasarte-Oria Bai” lasterketan

Lasarte-Oriako Ostadar Kirol Fundazioak antolatzenduen “Lasarte-Oria Bai!” herri lasterketa jokatu zen

igandean. Gizonezkoen lasterketan, Andoni Etxeberria nafa-rrak (Orkoien) egin zuen denbora onena, 10 kilometroak31´56´´ osatu zituen. Emakumezkoen lasterketan, AinhoaSanz urretxuarra erraz nagusitu zen. Usurbildar asko arituziren Lasarte-Oriako krosean. Hona hemen, Ostadarrenwebgunean aurkitu ditugun usurbildarren denborak.

USURBIL18 Iñaki Gerica Juan 00:35:1921 Iñaki Añorga Unanue 00:35:3439 Koldo Manterola Aizpurua 00:36:2856 Igor Labaka Lizarazu 00:37:3464 Jon Tapia Lizarraga 00:37:54125 Jose Mari Seodane Mayoz 00:39:51144 Jon Rueda Etxeberria 00:40:27204 Gerardo Armendariz Azpiroz 00:41:45225 Iban Maritxalar Elizondo 00:42:14226 Leire Albizu Arrieta 00:42:14235 Juanjo Estevez Martin 00:42:21251 Juan Carlos Perez Lizarralde 00:42:44254 Floren Lantz Bordagarai 00:42:53308 Guillermo Rueda Etxeberria 00:43:56314 Tito Izaguirre Godinean 00:44:01337 Mikel Ibarreta Borda 00:44:23377 Juan Mari Agote Goiaran 00:45:02378 Aitor Jauregi Urdanpilleta 00:45:02382 Iker Muguruza Pikabea 00:45:05397 Mikel Arrillaga Azkarate 00:45:14410 Fco. Javier Rodriguez Cuenca 00:45:26449 Jose Manuel Iñarra Ferreira 00:45:53476 Juan Manuel Martin Diosdado 00:46:20486 Jon Alejo Toledo 00:46:25505 Josu Portu Alzaga 00:46:41589 Iñigo Alkorta Etxeberria 00:47:51594 Juan Jose Lertxundi Azkue 00:47:56595 Xabier Pagola Uranga 00:47:56596 Imanol Almandoz Odriozola 00:47:57603 Eduardo Jauregui Torrecilla 00:48:04609 Moises Andres Zubiria 00:48:08610 Iñaki Etxebarria Orbegozo 00:48:09626 Juan Galardi Mendiluze 00:48:21

636 Joxemari Portu Azpiroz 00:48:29646 Joseba Lertxundi Etxeberria 00:48:37696 Joseba Zubeldia Agirre 00:49:33697 Anartz Aizpurua Berdegue 00:49:34764 Josu Arruti Huegun 00:50:47834 Txus Iglesias Rio 00:51:55835 Pello Zumeta Beraetxe 00:51:56844 Iñaki Izagirre Sagardia 00:52:03845 Gema Olasagasti Intxausti 00:52:06865 Zuriko Lataillade Aizpurua 00:52:30922 Aitor Otamendi Lizarazu 00:53:52923 Aitor Yarza Maiz 00:53:52930 Ainara Uribe Navarro 00:54:01997 Roman Agirre Arruti 00:56:071010 Intza Makuso Iribar 00:56:211088 Imanol Zarautz Bengoetxea 00:59:481101 Miren Eceiza Iruretagoiena 01:00:241113 Michel Zugasti Soriana 01:01:371141 Martxelo Sanchez Blázquez 01:05:221142 Joxelu Zabala Amundarain 01:05:271143 Josune Estella Arranz 01:05:33

ZUBIETA190 Idoia Ezeiza Iruretagoiena 00:41:35605 Alazne Olaizola Iparragirre 00:48:05806 Tomas Imaz Izagirre 00:51:29991 Axier Munduate Zabala 00:55:58

PARTEHARTZE HANDIKO LASTERKETA IZAN ZEN. TARTEAN,USURBILDAR ASKO ARITU ZIREN.

Page 16: NOAUA! 384 alea

16 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

INGO AL DEU?

*Tren-bus zerbitzu berrituak, 2009ko irailaren 14an eguneratuak

Page 17: NOAUA! 384 alea

Agenda

Eguneko goardiako farmaziak

Urriak 29, ostegunaGil, Kale Nagusia 24, Lasarte

Urriak 30, ostiralaDe Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte

Urriak 31, launbataAcha-Orbea, Hipodromoa 6, LasarteIturralde, Borda Berri 1, Usurbil*

Azaroak 1, igandeaAcha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte

Azaroak 2, astelehenaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Azaroak 3, astearteaGil, Kale Nagusia 24, Lasarte

Azaroak 4, asteazkenaAcha-Orbea, Hipodromoa 6, Lasarte

Azaroak 5, ostegunaUrbistondo, San Francisco 1, Lasarte

Azaroak 6, ostiralaOrue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte

Azaroak 7, larunbataUrbistondo, San Francisco 1, LasarteOa, Kontseju Zarra 11, Usurbil*

Azaroak 8, igandeaUrbistondo, San Francisco 1, Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZCastilla Farmazia (22:00-09:00),Urbieta kalea, 7 Hernani (943 552 941)*Usurbilen, soilik eguerdira arte

Urriak 30 ostirala- “Ahuntza edo nor da Silvia?”,

antzezlana. 19:30ean Sutegin.

Azaroak 1 igandea- XIV. Artisautza Azoka, 11:00etatik

aurrera frontoian.

Azaroak 2 astelehena- Odol ematea, 19:00etatik

21:00etara anbulatorioan.

Azaroak 3 asteartea- Berdintasunerako Udal Plana,

kirol arlokoekin bilera irekia. 19:00eta-tik aurrera Artzabalen.

Azaroak 4 asteazkena- Kontsumo kooperatiba osatzeko

bilera irekia, 19:00etan Sutegin.

17Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

INGO AL DEU?

Kontsumo kooperatiba bat

osatzeko deialdia egin da herrian

Udalak herriko produktuaksustatzeko asmoa du.Proiektu baten bidez, kon-

tsumo kooperatiba bat zabaltzekodauden ereduak eta aukerak aztertunahi ditu, egitasmoa bera gauzatubaino lehen. Ekimena aurkeztu etaherritarren ekarpenak jasotzeko bileradeitu dute. Azaroaren 4an, 19:00etanSutegin.

Herrian ekoizten diren produktuakbultzatzeko lanean murgildua dagoUdala. Nekazaritzarako herri lurrakprestatu eta baserritar berriak erakar-tzearekin batera, Kontsumo kooperati-ba bat zabaltzea litzateke proiektuarenxedea, baina horretarako herritarrenekarpenak kontuan hartu nahi dira.

Bilkurak egiten hasiak dira herrikoelkarte, baserritar, edota hezkuntza alo-rreko eragileekin. Oro har ordea, herri-tarrekin ere bildu nahi dute, azkenean,Pedro Alberdi egitasmoko arduradunakNOAUA!ri duela astebete adierazibezala, beharrezkoa baita elkarlana,ekoizle zein kontsumitzaileen artekoa.

Horregatik, herri bilera deitu dutedatorren azaroaren 4rako. Asmoa,Udalak gauzatu nahi lukeen egitasmoaaurkeztea litzateke, eta horrekin batera,hitzordura joandakoei hitza ematea,

haien proposamenak biltzeko. Herriankontsumo kooperatiba bat zabaltzekozer nolako aukerak eta ereduak daudenaztertu nahi da. Irudian, urriaren 22anherritar talde batekin Artzabalen buru-tu zen lehen aurkezpen saioa.

Bilera irekia daEguna: azaroak 4, asteazkena.Ordua: 19:00.Tokia: Sutegi.Deitzailea: Udala.

HERRIKO HAINBAT ERAGILEEKIN

LEHEN BILERA EGIN ZEN AURREKO

OSTEGUNEAN.

Azaroaren 2an, odol ematea

Duela egun batzuk, odolaematen nabarmendu diren

herritarrei diploma bana emanzitzaien. Azaroaren 2an astelehena,odola emateko aukera berri bat izan-

go da, beti bezala, anbulatorioan,19:00etatik aurrera.

Abenduaren 8an, urtero bezala,Odol Emaileen Eguna ospatukodute Usurbilgo odol emaileek.

Argibide gehiago,

Arreta Bulegoan

Bilera aurretik eta haren ondo-ren, zabalik jarraituko du argi-

bideetarako Udalak zabaldu duenArreta Bulegoak. Garai bateko GurePakea zahar egoitzan kokatua dago,egun ludoteka dagoen lekuan.

Asteazkenetan: 11:00-14:30.Ostegunetan: 14:30-19:30.Telefono zenbakiak: 943 371 050

edo 660 061 251.E-posta: [email protected]

“Azaroaren 4an bilera batantolatu da Sutegin, herritar guztiei irekia”

KOOPERATIBA OSATZEKO DEIA

Page 18: NOAUA! 384 alea

Zorionak Noa eta Oren!Azaroaren 1ean Noak 4 urteegingo ditu, eta azaroaren6an, Orenek 9 urte betekoditu. Zorionak bioi etxekoguztien partez eta muxuhandi bana!

Zorionak Unax!Urriaren 30ean 5urte egingo dituzu.Muxu potolo potoloasko aita, ama etaIratiren partez etaoso ondo pasa!

18 Noaua! - 2009ko urriaren 30ean

GAZI, GOZO, GEZA

JAIOTZAK

Ekhiñe Almandoz Lazkoz,

2009ko urriaren 18an.

ETXEBIZITZA

- Logela bat alokatzen da etxe konpartitu bate-an. Pisua berria da eta Usurbilgo kaxkoankokatuta dago. 610 319 405.

- Etxe bat konpartitzeko pertsona baten bilanabil. Interesatuak deitu iluntzeko 20:00eta-tik aurrera 661 56 84 71 telefonora.

- Gela bat alokairuan pertsona serio batentzat,pisu berri batean. 300 euro, gastuak aparte.Usurbil inguruan. 609 901 734 edo 943575 788.

- Muna Lurra kalea 16, 3.C salgai. Eguzkitsuaeta berritua. Interesatuak deitu: 637225620.

- Pisu bila nabil Usurbilen. Alokairuan nahinuke. 664 885 737.

- 95 metro karratuko etxebizitza salgaiKaxkoan. Erreforma behar du baina aldake-tak egiteko aukera asko. 135.500 euro.671417240.

- Orion babes ofizialeko etxe bat daukat etaUsurbilen babes ofizialeko etxeren bat dau-kan norbaitekin aldatuko nuke. Interesatuakdeitu 663600020.

- 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairukobordarekin. 2800 metro karratuko lursaile-an. Kalezarreko eremu urbanoan.665720913.

- Bordaberri 3 kalean etxe bat daukagu salgai.676910638.

- Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan,Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906.

- Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala,komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, gan-bara. Kaxkoan. 607 924 407.

- Apartamentu-duplex rustikoa salgai. ZubietanElizaren ondoan. 197.000 euro.678084020.

- Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai.666 539284.

- Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua,komuna,... eta trasteroarekin. 685731792.

- Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitubatean. 671800275.

-Lasarten apartamentu bat salgai, egoera onean.Erdigunean. Toki lasaia eta berritu berria.Bikote batentzat egokia. 657708866

SALEROSKETAK / GARAJEAK

-Karabana bat salgai. Modelo zaharra da bainaegoera oso onean dago. Prezio interesgarria.646514494

-Mitsubishi L200 bat salgai. SS-AZ eta egoeraonean. 646514494

- Mendiko terrenoak erosiko nituzke. Basoa ate-ratzeko edo basorik gabea ere bai.943362237.

-Atxegalden 33 metro karratu dituen lokal batalokatzen da. Sarrera egokia. 943373414.

280 euro hilean.- Garaje bat alokatzen da Bizkarre kalean.

Neurriak 2,5m x 5m eta 2,1 metrotakoaltuera. Interesatuak deitu 943361265.

- Usurbilgo industrialde batean 220 metrokarratuko pabiloi bat alokatzen da.616926027.

-50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera parega-bea. 2 urte eta oso kilometro gutxi. Betigarajean, ondo zaindua. 622369646.

- Sotano komertzial bat alokatzen da 600 euro-tan. 650938489

- Txoko polit bat alokatzen da. 650943847- Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu

(bi solairutan) dituen lokal bat alokatzen da.658716970.

- Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzenda. Interesatuak deitu: 943 36 12 19.

LANPOSTUAKLan-eskaerak- Astebukaeratan lan egiteko, parrilarako per-

tsona bat eta beste bat zerbitzari moduanaritzeko behar ditugu. 943 36 67 10.

Lan-eskaintzak-Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein hau-

rrak zaintzen edo garbiketa lanak egingonituzke. Interesatuak deitu 656446835

- Usurbilgo emakume bat, herritarra, eskaintzenda gaixoak zaindu edo etxeko lanak egiteko.Nahi den ordutegia, gaixoekin gaua egitekoere prest. 687348223

- Pertsona helduak zaintzeko neska bat eskain-tzen da. Esperientziduna. 606 800 837.

-Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zain-tzeko prest nago. 648 785 026.

-Emakumea interna edo goiz zein arratsaldezorduka lan egiteko prest. 648 785 026.

- Zerbitzari, sukaldari laguntzaile edo garbita-sun lanak egiteko neska bat eskaintzen da.664048228

- Emakume bat haurrak zaindu edota ordukaetxeko lanak egiteko prest. 943 575 788.

- Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prestnago. 666 38 26 97.

-Emakume bat orduka edo interna moduanlanean aritzeko eskaintzen da. 608835033

- Matematika eta estatistika klaseak ematenditut, edozein mailan, esperientzia handia.646717676.

-Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke.943368574.

- Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzenda. 620185927.

-Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskal-dun bat eskaintzen da. 685716774.

-Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da.

630768325.- Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsona

helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.620 364 176.

- Emakume gazte bat lan bila dabil, ordukaedota plantxan aritzeko: 630 438 571.

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prestnago. 654 217 752.

- Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra,arratsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661626 500 // 943 371 348.

-Fisika eta matematikako klase partikularrakemateko prest, neska gazte esperientziaduna.Lehen Hezkuntzatik Batxilergo mailara arte.685 772 602 // 943 371 277.

- Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsonahelduak zaintzeko eskaintzen da pertsonabat. 671884360.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintzekozein etxekolanak egiteko. 679742413.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

-Zazpi gazteko lagun taldea gara eta lokal batalokairuan hartuko genuke, 200 bat euro-tan. Tlf zenbakia: 606 101 980.

- Ostalaritzako makinaria, kafetegiko altzariaksalgai; aulkiak, mahaiak, kafe-makina, ontzi-teria, kaxa erregistratzailea, irabiagailua,zuku-makina, ontzi-garbigailua, harraskak,altzairu herdoiltezinezko gainekoa... 607389 570 (Mireia). E-posta: [email protected]

-Atxegalden 30 metro karratuko lokal bat alo-katzen da (lehen Truke). 943 373 414.

- Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo infor-matikari buruz edozein zerbitzu behar iza-nez gero, deitu: Oskar: 609 46 87 59 /[email protected]

- Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahibaduzu, deitu 665745071 (Iñaki)

- Belardiak behar dira belarra ontzeko: Usurbil,Lasarte edo Donostia inguruan. Danitaz gal-detu. 607 457 004 / 943 36 60 40.

- Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat sal-gai 125 euro. Kolore argia, txuri-beig kolo-rekoa. 655731915

-Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantarilirikoa. Interesatua bazaude maketa batentzungai daukat. 690784113

- Arrue markako kotxe kapota bat salgai dauka-gu 250 eurotan. 6-8 hilabete arteko umeen-tzat egokia. 616586851.

- Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zer-bitzua. Jon 672 173466.

- Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioajasotzen ari direnak beraien moxal jaiobe-rriekin eta urtebeteko behorra. 626 220925

Oharra: Jaiotzak Usurbilgo Bake Epaitegitik jasotzen ditugu. Mezuak,zorion agurrak, hildakoen edota jaioberrien aipamenak orri honetanikusi nahi badituzu, deitu bulego orduetan: 943 360 321. E-posta: [email protected]

Page 19: NOAUA! 384 alea
Page 20: NOAUA! 384 alea