Top Banner
ASTEKARIA - 2007ko urriaren 5ean - XII. urtea - Usurbil, 294. zenbakia Ur tebetez luzatu da tebetez luzatu da H aur Eskolar aur Eskolar en hitzar en hitzar mena mena www.noaua.com Igande eguerdian, Mapilen, Oriako Lehen Trainerila Txapelketa Igande eguerdian, Mapilen, Oriako Lehen Trainerila Txapelketa
20

NOAUA!! 294 alea

Mar 07, 2016

Download

Documents

egunea

 
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: NOAUA!! 294 alea

ASTEKARIA - 2007ko urriaren 5ean - XII. urtea - Usurbil, 294. zenbakia

UUrrtebetez luzatu datebetez luzatu daHHaur Eskolaraur Eskolaren hitzaren hitzarmenamena

ww

w.n

oaua

.com

Igande eguerdian, Mapilen, Oriako Lehen Trainerila Txapelketa

Igande eguerdian, Mapilen, Oriako Lehen Trainerila Txapelketa

Page 2: NOAUA!! 294 alea
Page 3: NOAUA!! 294 alea

3Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

ATA R I KO H A I Z E A

6. Or.

Aurkibidea

15. Or.ESKUBALOI TALDEAK INDARTSU DATOZ

HAUR ESKOLAREN INGURUKO AKORDIOA

5. Or.KALEAN DA OIHANA LIZASO

8. Or.AZKEN UDALBATZA PLENOKO ERABAKIAK

10. Or.

INAXIO USARRALDEREKIN SOLASEAN 12. Or.

TRAINERILA TXAPELKETA AGINAGAN

14. Or.AISIA GIDA ARGITARATU DU UDALAK

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil943 36 03 21 - [email protected] - www.noaua.comJendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, [email protected]

Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, [email protected]

Idazkaria: Alaitz Aizpurua, [email protected]

Publizitatea: Intza Salsamendi, [email protected]

Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria AngelesArruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, AritzGorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, IñakiAgirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, KoldoHuegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello,Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, XabierArregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero,Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze,Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai.Denborapasak: LUMA, O.E.

Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti,Agurtzane Solaberrieta, Joxe Luis Arrastoa, Alaitz Aizpurua.

Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua.

Banaketa: Miren Azkonobieta, Txelo Vidal eta Kerman Errekondo.

Elektrikaria: Iñaki Salsamendi.

Tirada: 2.600 ale

Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

IKA MIKA ATALEAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, GOGOAN IZAN IDATZIAK

GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITUELA. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI

IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRIS-TEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITA-RATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. IDATZIA ARGITARATZE-DATA BAINA ASTEBETE

LEHENAGO EKARRI BEHAR DA.

NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean eta, orohar, aldizkarianadierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik.

Euskal Herrira!

Euskal presoak

Albistea argazkitan

Udazkena iritsi da eta perretxikoak etaonddoak biltzeko garaia da. Irailaren

26an jasoa izan zen aldamaneko argazkianageri den onddoa. 810 gramoko ale hori AsierMayanek topatu zuen. Mendian onddo bilaibiltzeko ohitura duela adierazi digu, bainagutxitan izaten dela horrelako bat etxeratzekoaukera. Egunean bertan jaso eta egunean ber-tan jan omen zuten. “Ederra zegoela jarri”,adierazi digu Asier Mayanek. Non hartuzuen, ordea, ez digu esan nahi izan.

Irudian bere alaba azaltzen da, onddoaeskuetan duela.

810 gramoko

onddo puska

Page 4: NOAUA!! 294 alea

4 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

HE R O R R E K E S A N

IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITA-RATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA

IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: urriak 12. Idatzia ekartzeko azken eguna: urriak 8.

JOXE PIÑAS

Afganistanen orain dela egun batzuk, eta orain delahilabete batzuk ere, hainbeste Espainiako ejertzi-

toaren soldaduak hil dira. Esaten digutenez hor dira sol-dadu gizajo hauek ejertzito humanitarioa osatzen, bake-aren alde lana egiten... eta bere bizitza ematen. Horrelaordaintzen dute mundu onerako egiten duen lana.

Intsumitua naiz, “hiltzen ikasi nahi ez nuelako” solda-duzka ez nuen egin, akaso oker nengoen eta bakea erai-kitzeko soldadua bihurtu beharko nintzen. Ideia honibueltak ematen nagoela eta esperimentu bat egitea era-baki dut: Soldadu bat egingo dut, buztinezko soldadubat.

Buztina hartu eta hankak egiten hasten naiz, separa-tuak egiten dizkiot, lurrean ondo jarrita, bota beltzekinjantzita. Gerrikoarekin jarraitzen dut, hedean balakbanan banaka jartzen dizkiot, lan fina eta ez atsegina.Eskuetan horietako metrailadore bat, behatza gatuanjarrita, tiroka hasteko prest.

Egia esanda desatsegina egiten ari zait soldadu hauirudikatzea eta forma ematea. Tira, zailena falta zait,aurpegia: espresio tentsoa dauka, ahoa itxita, ezpainakgogor elkartuaz, sudurra zabalduta, begi ilunek begira-da gogorra dute. Bukatzeko, buruan kaskoa jartzen

diot.Lehortzeko Buztin Zulo lokaletik ateratzen naiz eta

kanpoko zelaian uzten dut, eguzkitan.Beltzarana egin dut. Buztinezko soldadu honen for-

maz aparte bere pertsonalitateaz ari naiz pentsatzenorain: etorkina da, Ertamerikatik etorritakoa, pobrezia-tik ihes egin nahian Espainiara iritsi zen eta ejertzitoansartzen bazen nazionalitate espainola lortuko zuelaenteratu zen, bide batez diru pixkat ere irabaziko zuen.Hori dena azkarrago lortzeko hilabete batzuk “zona deconflicto” horietako batean igaro behar zituen.Espainiaren interesak defendatzera gatazka nola sortuzen eta zergatik Espainiak erabaki duen han egoteajakin gabe hara joan da. Nonbait bakea eraikitzeko sol-daduak lortzea zaila da.

Ordu bete pasata euria hasi duela konturatu naiz etabuztinezko soldadua kanpoan dagoela gogoratu dut.Korrika atera naiz babesean jartzeko baina berandu iri-tsi naiz, busti egin da, euriko urarekin desegin da.Belarrean ez dago soldadurik eta buztina lokatza daorain.

Berunezko soldaduak buztinezko soldaduak bihurtu-ko bagenituen...

Ainhoa Azpiroz - Ai tor Landaluze - Luis Aranalde - Ar i tz Gorr i t i - Imanol Ubeda - Nerea Zinkunegi - Idoia Torregara i - Joxe Piñas - Unai Agirre

Buztinezko soldaduak

Page 5: NOAUA!! 294 alea

5Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

PI L-P I L E A N

Etxean da berriz Oihana Lizasousurbildarra, bost urtez preso,herritik urrun igaro ondoren.

Pasa den ostiralean, irailaren 28anailegatu zen Usurbila eta ongi etorriberoa jaso zuen Lizasok. Bera iristera-ko, Oxtapeko kalearen bi aldetanherritar askok itxaroten zion.Ibilgailutik irten zenean, besarkadeneta txalo zaparraden unea izan zen.Gerora, harrera lekutik manifestaldiaabiatu zen Aitzaga pareraino. Bertan,Oihanak orain artean horman esekitaegon den bere argazkia kendu zuentxalo artean. Ongi etorri ekitaldia,Txiribogan amaitu zen lunch batekin.

Iluntzeko bederatzietarako minutudezente falta arren, dagoeneko Oxtapeingurura herritar asko bertaratu zen.

Horietako asko hilabete amaierakoostirala izanik, frontoi atzean izan ohiden presoen aldeko elkarretaratzeanparte hartzetik joana zen herri sarrerara,Lizasoren ongi etorrira.

HunkituaSenitartekoak, lagunak eta herritar

asko zain ziren 2002. urteko irailetikbost urtez herritik urrun izan den usur-bildarrari harrera egiteko. Dena prestzegoen, Oihana Lizaso ailegatzea baino

ez zen falta. Gaueko bederatzietanzeharkatu zuen herri sarrerako zubia etageratu zen Lizaso zetorren ibilgailua.Ateak ireki eta autotik irtetean, hasi zenongi etorri ekitaldia.

Hotz egiten bazuen ere, ezin esanhorrelakorik jaso zuen harrera ekitaldia-ren inguruan. Ordutik aurrera, emozioaeta txaloak nagusitu ziren, ongi etorriezin beroago batean. Lizasoren senitar-tekoak, lagunak... Besarkadek eta mal-koek ez zuten etenik Oxtapen bilduzirenen eta herrira iritsi berria zen usur-bildarraren artean.

Oso une hunkigarriak bizi izan ziren.Animo oihuak, trikiti piezekin nahastuziren. Ixiltasuna berriz, herriko dantzaritalde batek Oihanari eskaini zienaurreskuarekin iritsi zen.

Larunbatean omenduko duteEman zioten txapela ederra buruan

jantzita eta Usurbilgoa jada herrianzela, manifestaldia abiatu zen Oxtapetikkaxko aldera gorantz. Bordatxo aurrekoerrotondora eta handik kalean beheraAitzagaraino.

2006ko otsailean itxitako herrikotabernaren parean geratu zen Oxtapetikabiatu zen manifestaldi jendetsua.Horman zegoen argazkia Oihanak berakerretiratu zuen, bidean bezala, txalo etabesarkada artean. Herri sarreran hasi zenharrera ekitaldia, Txiribogan prest zutenlunch batekin amaitu zen. Larunbathonetan, omenaldia egingo zaioUsurbilgo frontoian.

Bost urte urrun izan ondoren,

etxean da berriz ere Oihana Lizaso

Oihana Lizasok harrera beroa jaso zuen pasa den ostiralean.Senideak, lagunak eta herritar asko zain zituen oxtapen. Irudia: Jaiki.org

Zubiaurrenea, 5Telf: 943 37 10 42

“Besarkadek eta malkoek ezzuten etenik Oxtapen bildu

zirenen eta herrira iritsi berriazen usurbildarraren artean”

HARRERA HUNKIGARRIA

ARITZ GORRITI ________________________

Page 6: NOAUA!! 294 alea

6 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

KO N T Z E J U TX I K I A

Epe erdirako konponbidea aur-kitu zaio Haur Eskolari.Bertako irakasleek eta langile-

ek osatzen duten Ibanher kooperatibakjarraituko du Haur Eskola kudeatzen.Hori bai, udalak diru ekarpen handia-goa egin beharko du. Gurasoek ere,kuota altuxeagoa ordaindu beharkodute. Beste urtebetez, halaxe jarraitukodute.

2005eko abuztuaren 5era egingodugu atzera. Egun horretan, UsurbilgoHaur Eskolaren kudeaketa Ibanher koo-peratibari esleitu zitzaion (Ibanher koo-peratiba eskolako langileek osatzendute).

2005eko urriaren 11n, Usurbilgoudalaren eta Ibanher kooperatibarenarteko hitzarmena sinatu zen.Kontratuaren iraupenari dagokionez,baldintza pleguek hauxe zioten: “kon-tratuaren iraupena bi urtekoa izango da,hitzarmena izenpetzen den egunetikkontatzen hasita. Hala ere, kontratuarenindarraldia urtez urte luzatu ahal izangoda, guztira beste bi urte gehiago, oroko-rrean lau urte bete arte, kontratazioorganoak hori erabakiko balu”.

Ibanher kooperatibak, bi urteko epe-aldia amaierara hurbiltzen ari zela kon-tuan harturik, HaurreskolakPartzuergoan sartzea eskatu zuen, ordu-rarteko baldintzetan jarraitzeko prest ezzegoela adieraziz.

Honen aurrean, 2007ko maiatzaren2an egin zen udalbatza plenoan,Haurreskolak Partzuergoan sartzekoeskaera bideratzea erabaki zuen garaihartako udal gobernuak, estatutuei etahitzarmen ereduari onespena emanez.

Partzuergoa, albo bateraUsurbilgo udalaren eskaera aztertu eta

gero, Haurreskolak Partzuergoak honelaerantzun zuen: hainbat arazo antzema-ten zituela, batetik, Ibanher kooperati-bak alokatutako langileen lan baldintze-tan; eta bestetik, Haur Eskolan lan egi-ten zutenen hizkuntza gaitasunean.

Irtenbidea bilatu nahian, Usurbilgoudala Ibanher kooperatibarekin etagurasoekin biltzen hasi zen. Abuztuanakordio honetara iritsi ziren hiru aldeak:

- Udalak diru gehiago ordainduko dioIbanher kooperatibari.

- Gurasoek kuota handiagoa ordain-duko dute.

Era honetan, HaurreskolakPartzuergoan sartzeko aukera, oraingoz,alde batera uztea erabaki zen.

%11 igo da gurasoen kuota Akordio horretara iritsi eta segidan,

Usurbilgo udalak eta Ibanher kooperati-bak 2005ean sinatutako kontratua besteurtebetez luzatzea eskatu zuenIbanherrek. Aurtengo abuztuaren 17anizan zen hori. Kooperatibaren eskaerakhonela zioen: “2007ko urtarriletik abuz-tura bitarte burutu diren bileren ondo-rioz, Usurbilgo Haur Eskola kudeatzenduen Ibanher kooperatibak urtebetekoluzapena eskatzen du”. Urriaren 11namaituko den kontratua urtebetez luza-tzea eskatzen zen, beti ere, gurasoekonartutako kuoten %11ren igoera egi-nez eta udalak usurbildar haur bakoitze-ko egiten duen aportazioa 880 eurotik1.200 eurora igoz.

Proposamen hau pasa den astekoudalbatza plenoan aztertua izan zen.Udal gobernua, Ibanher kooperatiba etagurasoen arteko akordioak EAE-ANV,Aralar eta PSE-EEren aldeko botoa jasozuen.

Datozen hilabeteetan ez bada gaiabehar bezala bideratzen, datorren urteanere antzeko egoeran izango dira aldeguztiak. EAE-ANVk zuzentzen duenudal gobernuak adierazi duenez, neguanmartxan izango da Hezkuntza Mahaiaeta organo horretan eztabaidatu etabideratu beharko dute Kalezarren dago-en Haur Eskolaren etorkizuna.

Ikasturteko egutegia 2007/2008 ikasturteko egutegiaren

eta ordutegiaren berri ere eman zen irai-

laren 25eko udalbatza plenoan. Halanola, lanerako beharrezkoa duten titula-zioa eskuratzeko konpromisoa hartudute horren premia duten langileek.

Urtebetez luzatu da udala eta Haur Eskolaren arteko hitzarmena

Gurasoen kuota %11n igoko da

ikasturte honetan.

IMANOL UBEDA ________________________

Partzuergoarenborondatea

0-3 urteko haurrak eskolatzekoEAEn eratutako ente publikoa

da Haurreskolak Partzuergoa.Partzuergoko kudeatzaileen jarrerak,hain zuzen, Usurbilgo udal agintarienharridura eragin du. HaurreskolakPartzuergoak uztailaren 19n erabakibehar zuen zein herritako eskolakonartzen zituen. Kalezarren dagoenHaur Eskolaren inguruko erabakiasuspentsoan uzten zuela jakin zuenUsurbilgo udalak; baina uztailaren23an jakin zuen, korreo arruntez jaso-tako gutun baten bidez. Hain epe jus-tuekin ibilita, gutun hori akuserikgabe eta urgentziaz ez bidaltzea deiga-rria izan zen udal agintarientzat.Gutuna uztailaren 23an jaso eta egu-nean bertan udal ordezkariekPartzuergora telefonoz deitu zuten etaerantzuna hau izan zen: gaia zeramanaoporretara joan zela abuztura arte.“Argi antzematen da PartzuergoanUsurbilgo Haur Eskola bere baitanhartzeko inolako borondaterik eztaerraztasunik emateko asmorik ez zute-la”, adierazi digu alkateak.

Page 7: NOAUA!! 294 alea

7Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

KO N T Z E J U TX I K I A

Udalbatzan eztabaidatzekoazen Haur Eskolaren kontra-tu luzapenaren haritik, gai-

nerako alderdien artean, bi iritzi motanagusitu ziren; batetik, erabakia behinbetikoa ez izatea positibotzat jotzenzutenak eta bestetik, kontraesanakzeudela edota atzerapausoa zela ziote-nak. Gauzak horrela, planteatutakoaaurrera atera zen EAE-ANV, Aralar etaPSE-EEren aldeko bozekin. EAJ-PNVk eta EAk aurka bozkatu zuten.

EAE-ANVIkasturte honi aurre egiteko hartuta-

ko erabakitzat definitu dute kontratuluzapena. Bi aldaketa nagusi aipatuzituzten; batetik, gurasoei kuota %11gehitzea eta Udalaren ekarpena 880eurotik 1.200 eurotara igotzea.Bestetik, egutegian zenbait aldaketasartzea. Malgutasuna erakutsi nahidiete auzi honetan inplikatuta daudenaldeei eta gelditzen den urtebete hone-tan behin betiko konponbidea aurki-tu. Horren haritik, udal ordezkari,guraso eta hezitzaileekin udazken edonegu parte honetan, HezkuntzaMahaia osatzeko asmoa agertu zutenudalbatzan. Haur Eskolaren etorkizu-nari norabidea emango liokeen bilgu-nea.

Eusko AlkartasunaEAtik Josune Urkiak kontraesantzat

jotzen zuen kontratuaren luzapena.Egungo kontratua urriaren 11 arteindarren dagoela zioen. Horri eran-tzunez, kontuhartzaileak kontratuluzapena urriaren 11tik aurrera inda-rrean jarrita, hurrengo ikasturtearenzati bat hipotekatzen duela erantzunzion. Horregatik, kontratu luzapenairaila hasieran indarrean jartzeakhorrelako egoerak saihestu eta duela biurteko okerrak zuzentzeko balia daite-keela gaineratu zuen.

AralarUrtebeteko kontratu luzapena

ontzat jo zuten Aralarreko ordezka-

riek. Azpimarratu zutenez, behin behi-neko erabaki bat delako. Horregatikhaiek ematera zihoazen aldeko botoaurtebeterako izango zela adierazizuten. Bestalde, Partzuergoak aurkitu-tako irregulartasunak konpontzeaeskatu zuten.

PSE-EEAmaya Goyaranentzat, hartu beha-

rreko erabakiak kudeaketa txar batkonpontzen duela adierazi zuen.Baikortzat jotzen zuen udalbatzahorretan planteatzen zena, bere esane-tan, etorkizuneko erabakiak ez baititubaldintzatuko. Baina 2008ko ikasturteberria hasi baino hilabete batzuk lehe-nago arazoak konpondu beharko dire-la gogorarazi zuen. Berriz, horrelakoegoerak ez errepikatzeko.

EAJ-PNVAurkakotasuna adierazi zuen EAJtik

Iñaki Illarramendik. Bere esanetan,onena Partzuergoan sartzea zela zioen.Horregatik, orain bide horretan atzeraegitea ez zuen ontzat jotzen.

Hainbat guraso plenoanUdalbatza saioan arreta gehien piztu

zuen gaia izan zen, bertan baitziren

hainbat guraso eta Haur Eskolakoordezkari ere. Alaba Haur Eskolanizan duen guraso batek, bertako langi-leek egindako ahaleginen parekolaguntzarik orain artean ez dutela jasosalatu nahi izan zuen. Proiektuarenmotoreak langileak izan direla aipatueta haiek duten baliabide falta seme-alabek ordaintzen dutela adierazi zuen.0-3 urte arteko heziketak duen garran-tzia azpimarratu eta udal talde berrianjarrera aldaketa sumatu duela adierazi-ta, hausnarketarako deia egiten zuen.

Haur Eskolako ordezkariakere plenora hurbildu ziren

Azken hilabeteetan, Haur Eskolakolangileen artean zenbait ardura aldake-ta izan direla eta langileren batek eska-tutako titulazioa ez zuela zioten EAtik.Horri erantzunez, kasu batzuetanmomentuan zituzten beharrei aurreegin ahal izateko funtzio aldaketakegin zituztela adierazi zuten HaurEskolako langileek. Gainera, langileentitulazioak azken legegintzaldian urte-ro udalari entregatu zizkiotela ere jaki-narazi zuten.

Haur Eskolaren gaiak

ikusmina piztu zuen azken udalbatza plenoan

Pleno aretora Haur Eskolako ordezkari eta guraso ugari

hurbildu zen. Batzuk, hitza ere hartu zuten.

ARITZ GORRITI ________________________

Page 8: NOAUA!! 294 alea

8 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

KO N T Z E J U TX I K I A

Teleasistentzia arautzekoudal erreglamendua

Zerbitzu horren bidez autonomiaeta segurtasuna bermatzeko, era-

biltzailea larrialdi zerbitzuekin lotzendute. Hasierako onespena eman zaioplenoan. Orain, hilabetez araudia jen-daurrean erakutsiko da. Alegaziorik ezbada aurkezten, denbora tarte hori iga-rota behin betiko onartuko da.

Udalaren eta Kutxarenarteko hitzarmena

Buruntzaldeko euskara batzordeekfinantza erakundeetan euskara

sustatzeko asmoz, bost urterako hitzar-mena onetsi da. Bezeroekiko hizkuntzeskubideak bermatzeko, Kutxak zenbaitkonpromezu hartzea hitz ematen du.

Kirol Patronatuko zuzendaritza batzordea

Gehiengoz, lehendakaria LontxoZubiria eta batzarkideak,

Ainara Uribe, Ibon Beristain eta ArkaitzRezola izatea erabaki zuen udalbatzak.

Gorostitxo elkarteari lokala utziko dio udalak

Gernika Ibilbidea 13 zenbakian,Agerialde pareko lokalean

kokatuko da beraz, Gorostitxo EztiolaElkartea.

2007ko aurrekontuaren 2. kreditu aldaketa

Partida berriak sortu eta bestebatzuetan diru sarrera eranstea.

Hori da udalbatzan planteatu zena.Baina ez zen erabateko adostasunaizan. Azken bozketa: ANV eta PSE-EEk alde, EAJ-PNVk eta EAk aurkaeta Aralar abstenituta.

Lan eta kargu aldaketak

Karmele Bengoetxeak AnttoniBengoetxearen lekua hartu du,

Ongizatea, Emakumea eta GizartePolitika batzordean. Bestalde, behinbetiko onartu dira lan-saio murriztuazuten langileei lan-saio osoa ezartzea.

Iartza eremua pasa den irailaren25eko plenoan ahotan hartu zutengaietako bat izan zen. Bi erabaki

hartu ziren; batetik, jarrita zegoen erre-kurtsoa atzera botatzea eta, bestetik,Arau Subsidiarioetan eremu horretarakoplanteatzen zen aldaketa bertan beherauztea.

Kalezarren kokatua dago Iartza izenekolur eremua eta ezadostasun ugari eraginzituen bertan eraikitzeko asmoa dagoenurbanizazio proiektuak. EAE-ANVkoinarritik gaizki eginda dagoen proiektugisa definitu zuen. Ondorioz, bertanbehera uztea eskatzen zuen. Hala,Iartzako beharrei erantzuten saiatukodirela adierazi zuten, baina ez moduhorretan.

Ildo beretik, Aralartik forma akatsaketa aldaketa handiak ikusten zituen hasie-ran aurkeztutako proiektutik bukaerako-ra. Ez zela zuzen bideratu zioten.

Horiez gain, PSE-EEko ordezkariakaurkeztutako alegazioa ez zela kontuanhartu erantsi zuen. Gainera, susmagarri-tzat jo zuen Lurzoruaren Legea onartubezperatan gaiari buruz egin zen plenoberezia.

Iritzi horiek entzunda, EAtik Iartzakourbanizazioa gauzatzeko aukera galduzela zioten. Ildo beretik, EAJ-PNVkproiektuarekiko adostasuna agertu zuen.

TxaramuntoazpiBestalde, Txaramuntoazpin kokatzen

diren etxebizitzetan izendapenekin zego-en huts egitea zuzentzea aho batez onartuzen. EAE-ANVtik etxebizitza horiekherritarren zerbitzura jartzeko asmoaagertu zuten.

Iartzan aurreikusi zen proiektua bertan behera utzi da

Iraileko ohiko plenoan hartuzen Iartza eremuko erabakia.

Datorren urterako igoeragehienak Kontsumo

Prezioen Indizea (KPI) aintzakotzathartuta erabaki ziren, bi kasutanizan ezik. Hain zuzen, Haur Eskolazerbitzuaren kasuan, %11ko igoeraaplikatuko baita. Zabor bilketa zer-bitzuan berriz, %10. Orain artekozerbitzuak mantendu eta hobetzealdera beharrezkotzat jotzen diraigoera horiek. Gaixorik daudenpinuak kentzeko herri-bideen erabi-leran tasa ordaintzetik salbu uzteaere erabaki zen.

2008ko OrdenantzaFiskalak hasieraz

onartu dira

Udalak bereganatzen dituenkonpromiso sorta bat da,

Aldunditik alorreko diru-laguntzakjaso ahal izateko. Birziklatu, berre-rabili, baina batez ere prebentzioabultzatu nahi da hondakinengaian. Hondakinak murriztu edotaez sortzea bultzatzea da asmoa.

Errauste plantari lotuta, ForuAldundiaren eta GipuzkoakoMankomunitateen arteko lankide-tza hitzarmena eta kontsortzioarenestatutuak inpugnatzea berretsizuten.

Hiri hondakinen prebentziorako plana eta

dekalogoa onartu da

Page 9: NOAUA!! 294 alea

9Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

KO N T Z E J U TX I K I A

Ekainaren amaieratik hona,Ucineko isurketek zeresanhandia eman dute

Atxegalden. Ordutik, Usurbilgoudaleko ordezkariak maiz bildu diraUcineko arduradunekin. Udalajarraipen zuzena egiten ari da eta,are gehiago, ke eta usaien arazoaberehala konpondu behar duelaazpimarratu dio Ucin lantegiari.Jaurlaritzaren IngurumenDepartamendua ere gainean da etadagoeneko hainbat neurketa egindira. Ucinekoak, bere aldetik,hamaika ahalegin egin omen dituz-

te, baina arazoak hor jarraitzen du.

Txatarraren erretzeak eragiten du arazoaAluminioa egiten da Ucinen.

Aluminio berria egiteko, aluminiozaharra eskuratzen dute. Txatarrahori erretzen dute labean, oinarrizkomateria eskuratu ahal izateko. Etaoinarrizko materia horrekin egitendute aluminio berria. Gehienetan,perfileriako txatarra erretzen daUcineko labean: aluminiozko leiho-ak, markoak... Eta horrek eragitenditu keak eta usaiak.

Ucineko isurketekin amaitzeko

lanean dabil udal gobernua

Ucinetik kea isurtzen,

duela hilabete batzutako irudian.

Lan-hitzarmenaren ingurukoeztabaida udaberritik dator.

Duela gutxi, Michelingo zuzendari-tzak azken hitzarmen-proposamenaegin du. Langileen iritzia bilduasmoz, erreferenduma egingo daaste honetan. Ostegunean eta ostira-lean euren iritzia emateko aukeraizango dute Michelingo langileek.

Michelingo zuzendariek egindakoeskaintzaren aurka azaldu diraenpresa-komiteko kideak.

LABek igorri digun prentsa-oha-rrak dioenez, kontra bozkatzea eska-tu zaie langileei. LABentzat, enpre-sak egin duen eskaintza lau urtekoada eta, sindikatu honen ustez, luze-egia da hitzarmenaren iraupena.Gainera, lanaldiaren handitzea eka-

rriko luke baina soldatak ez liratekemaila berean igoko.

Enpresak egin duen eskaintzak ez

badu langileen babesa jasotzen,LABek lanuzteak egitea proposatu-ko du.

Michelinen, aste honetan egingo da erreferenduma

Udaberrian hasi ziren langileen mobilizazioak Michelinen.

Page 10: NOAUA!! 294 alea

10 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

HE R R I KO TA L D E A K

Zein baino zein gogorragoentrenatzen. Hala aritu omendira Usurbil eta Aginagako

traineruak azken asteetan. Kontxakouretan, aginagarrak nagusitu zirenetikmende erdi geroago, usurbildarrak erre-bantxa hartzekotan dira. Aginagarrakberriz, etxeko uretan bandera eskuratze-ra irtengo dira. Igandean, urriaren 7an,argituko dira zalantza guztiak; Oriaibaiko Lehen Trainerila Txapelketan.

Asteburuan ikusiko dena ez da aspaldiikusi eta ez da berehalakoan errepikatu-ko. Zeresan handia eman du Aginaganikusiko denak, aspaldiko partez,Aginaga eta Usurbilgo traineruak aurrezaurre lehia bizian arituko baitira.

Baina etxean ez ezik, elkarren arteanika-mika ugari izan dituzten beste lautraineru topatuko dira Oria ibaian; Orioeta Ortzaika eta Pasai San Pedro PasaiDonibanerekin. Tartean, Ortzaikakoontzian Joxe Luis Korta bera arrauneraomen dator.

Binaka neurtuko dituzte indarrakMapil eta Lastola artean. Hortik lautraineru onenak hautatu eta finalerdiaketa final handia jokatuko dira.Irabazlearentzat, “ACTko bandera askobaino politagoa dena”, adierazi duAginagako Jai Batzordeko kide OskarSantamariak. Alde batean ikurriña, etabesteak, omenaldirako prestatu zituztenbanderolen itxura bera izango du.

Hasi eta bukatu, MapilenLeku estrategikoa Mapil izango da.

Arraunlariek bertan egingo dituzte ureta-rako sartu irteerak, bertan hasi eta amai-tuko da txapelketa, eta aipatutako gune-

an izango da sari banaketa. Lehia ikusgarria izango da. “Pixka bate-

an, ez da horrelakorik ikusiko Aginagan”,adierazi du Jai Batzordeko kideak.

Hitzordua, igandean, urriak 7,12:00etan Aginagako Mapil parean.Onenak irabaz dezala.

Lehen Trainerila Txapelketan aurrez aurre neurtuko dira Aginaga eta Usurbil

Entrenamenduetan jo eta su ari dira Aginagakoak.

Oria ibaian ospatuko direnestropadek duela mende erdi

Aginagak Kontxako uretan lortuzutena gogoraraziko diote askori.Hain zuzen, bost aldiz lehiarik pre-ziatuenean parte hartu eta bitanetxeratu baitzuten bandera. Urtehaietako historia eta testigantzak bil-tzen dituen liburua aurkeztuko dalarunbat honetan, urriaren 6an,19:30ean Aginagako soziedadean.“Erriotik itsasora: Aginagako arraun-

larien historia” liburua, Iñaki Iturainoriotarrak idatzia. Aginagarren nor-tasun adierazleetako bat izan dena-ren gorabeherak, garai hartakoAginagako argazki zaharrak, arraun-larien esperientziak edota estropade-tako ika-mikak biltzen ditu libu-ruak.

Jaietan zehar, eskuragai izango daAginagako denda eta tabernatan, 10euroren truke. Jai Batzordeko kideekere mahai bat jartzeko asmoa dute.

Iñaki Iturainen “Erriotik itsasora”liburua larunbatean aurkeztuko da

Urriaren 6an aurkeztuko daliburua Aginagako soziedadean.

“Ortzaikako ontzian,Joxe Luis Korta bera

arraunera omen dator”

OXKAR SANTAMARIA

ARITZ GORRITI ________________________

Trainerila TxapelketaEguna: urriak 7 igandea.Ordua: 12:00etan. Tokia: Mapilen.

Page 11: NOAUA!! 294 alea

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

HE R R I KO TA L D E A K 11Asteburu honetako egitaraua

URRIAK 4 OSTEGUNA, SAN PRAIXKU11:00etan, Meza Nagusia bi bertsolariz alaitua.Ondoren, ohiko hamaiketakoa Aginagako sagardo-tegian. 17:30ean, Aginagako V. Pilota txapelketako finalak.Jarraian, Sardin eta sagardo dastaketa. Egunari amaiera emateko; herriko trikitilariak.

URRIAK 5 OSTIRALA, UMEEN EGUNA10:00etan, haurren jolasei hasiera. 14:00etan bazkaria, bazkalostean, jolasak eta saribanaketa. 17:30ean, Kiki, Koko eta Moko pailazoak. Gero,txokolatada eta buruhandiak. 23:00etan, Tximeletarekin dantzaldia.

URRIAK 6 LARUNBATA16:00, XXVII. Mus txapelketa. Izen ematea15:30etatik aurrera. 19:30ean, “Erriotik itsasora” liburuaren aurkezpena,Iñaki Iturainen eskutik. Aginagako soziedadean.Gauerdian, Triki Ta Ke.

URRIAK 7 IGANDEA9:00etan, Tiro-platoa. 12:00etan, I. Trainerila txapelketa. Partehartzaileak:Aginaga, Ortzaika, Usurbil, San Pedro, San Juan.17:00etan, Aizkolariak: Olasagasti, Mindegia,Etxebeste, Txapartegi. Aizkolarien lana:Kanaerdikoa nork lehenago moztu; 2m-ko enborrazutik, bi aizkolari beste biren aurka; 4x60 eta4x70eko enborrak moztea. Bi aizkolari beste birenkontra, txanda librean.

San Praixku egunean,

Pilota Txapelketako finala

Igande arratsaldean, aizkolariak izango dira Aginagan.

Aginagako PilotaTxapelketaren finalaSan Praixku egunare-

kin jokatuko da. Ostegun hone-tan, beraz, arratsaldeko17:30ean hasiko da pilota parti-da. Finalaren ondoren, sardineta sagardo dastaketa hasiko da.

Dena den, goizeko 11:00etanhasiko dira San Praixku egune-ko ekitaldiak. Meza Nagusia etagero, herriko jubilatuei hamai-

ketako paregabea eskainiko zaieAginaga Sagardotegian.

Asteburuak ere, bestelakokontuak ere ekarriko dizkigu.Haur, gazte nahiz helduentzatekitaldi ugari prestatu dituAgingako Jai Batzordeak.Baina jaiak ez dira igandeanamaituko. Datorren astebu-ruan ere, San Praixkuak ospa-tzeko aukera gehiago izangobaita.

Arantxa Eizagirre Zaldua zubie-tarra bikain ibili zen VI

Zegama-Aizkorri mendi maratoian.Munduko Kopako azken proba pun-tuagarria zen Zegamakoa. Hori delaeta, 400 lasterkari izan ziren irteeranbildu zirenak.

Arantxa Eizagirrek 6 ordu, 7 minu-tu eta 10 segundotan osatu zuen 42kilometroko lasterketa.

Arantxa Eizagirre,Zegama-Aizkorri

maratoian

beteranoen artean hirugarren izan zen Arantxa eizagirre.

Page 12: NOAUA!! 294 alea

12 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

ER R E P O R TA J E A

Irailaren 22an hasi zenGipuzkoako BertsolariTxapelketa. Lehengo astean,

kanporaketa faseko saio bat Suteginjokatu zen. Larunbat honetan,Ataunek jasoko du kanporaketakobeste saio bat. Han izango daInaxio Usarralde, baina gai-jartzailelanetan. Aitzakia honekin, bertsotxapelketaz, bertsolaritzaz etaUsurbilgo bertsozaletasunaz galdeegin diogu.

NOAUA! Larunbatean Ataunenarituko zara gai-jartzaile. Horrelakotxapelketa batean, plazak eragitenal du zuen lanean?

Inaxio Usarralde. Neu, Ataunen,aurkezle izango naiz gai-jartzailebaino gehiago. Izan ere, batzuetangai-jartzailea bera izan ohi da aur-kezlea (jaialdietan eta…) baina txa-pelketan ez. Txapelketako saio bateketa plazako jaialdi batek ez dute ezerikustekorik, ez horixe! Hasteko, lanegiteko moldea oso desberdina da:txapelketakoa talde-lana da eta pla-zakoa, berriz, gehiago geratzen danorberaren gain. Ondorioz, taldehorrek, lanean ari denean, ez daukaburuan Ataungo saioa bakarrik, bai-zik eta beste guztiak ere.

N. Gai-jartzailea izanik ere, ber-tsolariaren tokian jarriko zaitugu.

Ze eskatuko zenioke gai-jartzailea-ri? Zein da gai-jartzaileak bertso-ikuskizunari egin behar dion ekar-pena?

I. U. Beno, nik betidanik pentsatuizan dut gai-jartzailea bitartekari batbesterik ez dela bertsolaria eta entzu-leriaren artean. Gai-jartzaileak ez dusekula ahaztu behar protagonistanagusia bertsolaria dela.

N. Bizkaian gertatu bezala,Gipuzkoan ere puntako bertsolaribatzuk uko egin diote txapelketanparte hartzeari. Pena da MaialenLujanbio bezalako kantari bat pla-zan ez ikustea.

I. U. Nik uste erabaki horiek natu-ral hartu behar ditugula. Ez dakitjuxtu zergatik Maialen Lujanbiokuko egin dion txapelketari bainadakidana zera da: une honetanMaialen erabat sorkuntzan murgil-duta dabil eta berandu baino lehenzerbaitekin liluratuko gaitu. Hordabil, esaterako, bolada honetansaxojole baten laguntzarekin ema-naldiak eskaintzen. Beraz, horrela-koen aurrean hau da nire jarrera:errespetua hartu duten erabakiarekineta falta direnengan baino daude-nengan arreta jarri. Aurten ere ziurezuste gozo bat baino gehiago eman-go digula txapelketak.

N. Txirrindularitza adituei beza-la, zuri ere galdera bera: faboritorikikusten al duzu? Nor ikusten duzutxapela eramateko moduan?

I. U. Gipuzkoan asko (dozenatikgora) daude txapela eraman dezake-tenak: dagoeneko bertsolari arituakdirenak dauzkagu (Irazu, Maia,Mendiluze…); bestetik, jada hain

Inaxio Usarralde

“Gai-jartzaileak ez du sekula ahaztu behar

protagonista nagusia bertsolaria dela”

Asteburu honetan, Ataungo

kanporaketa saioan arituko da

gai-jartzaile lanetan.

“Aurten ere, ziur ezuste gozo bat

baino gehiago emangodigula txapelketak”

FABORITO UGARI

“Gazteen labealdi gogotsu bat falta da”

N. Usurbildarrik ez BertsolariTxapelketan. Zer pentsatua ematendu.

I. U. Beno, horrekin ere ez dut ustedramatizatu beharra dagoenik. Nikdakidan neurrian, ikastolan, hezkun-tza arautuan ari dira ahozkotasunalantzen eta gero hor daukagu BotaPunttuba bertso eskola. Beraz, oina-rria jarrita dago. Orain gazteen labe-aldi gogotsu bat falta da eta hori ereetorriko da denborarekin. Eta, azke-nean, bertsolari ez bada txapelketanbeste lanetarako ere behar izaten dajendea: epaileak, gai-jartzaileak,antolatzaileak… eta entzuleak erebehar izaten dira, eh! Gainera, batekbestea ekarriko du seguruenera.

Page 13: NOAUA!! 294 alea

Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

ER R E P O R TA J E A 13

Aurreikuspen guztiak gaindituzituen Gipuzkoako

Bertsolari Txapelketako saioak.Kanporaketa saioa izanik, inorkgutxik espero zuen horrelako ikus-minarik. Izan zen, sarrera eskutan,Sutegin sartu ezinik geratu zenik.Unai Muñoak saio ona osatu zueneta argi eta garbi nagusitu zen.

Pasa den larunbatean, eserlekudenak bete ziren Sutegin. 50 batkanpoan geratu ziren lekurik gabe.Aurrera begira, antolatzaileei zerpentsatua emango die datu honek.

Saio konpletoa izan zen Suteginjokatu zena. 8ko handitik ondo hasiziren kantari, baina lanaldiak aurrerajoan ahala hasi ziren denak ere dir-dir egiten. Halere, ofizio eta irmota-sun handiena azaldu zutenak lortuzuten puntu gehien, Unai Muñoaketa Arkaitz Oiartzabalek.

Muñoa, hasieratik indartsuMuñoa indartsu jardun zen hasie-

ratik, kantaera sendoz, eta bakarka-ko lanean ausardia handiz kantatuzuen. Zubiak ere kartzelako laneannortasun handiko bertsolaria delaerakutsi zuen. Gainontzekoak ereideia politak ibili zituzten ahotan,baina nerbioen itzala luzea izan zen.

Saio ederra, beraz, Usurbilgoa;

orain arte sailkapen fasean ikusi denmaila gorenetakoa.

Unai Muñoa Berrobin jaioa da,baina Lasarte-Orian bizi da.Bertsozale Elkarteko irakasle da hez-kuntza arautuan. Gazte sariketaaskotan izan da finalista. 2003koGipuzkoako Txapelketan azkenlaurdenetara heldu zen.

Unai Muñoak irabazi zuen Sutegiko saioa

Lasarte-Orian bizi da Unai

Muñoa bertsolari gaztea.

ezuste ez diren gazteak (Jon Martin,I. Gurrutxaga, E. Goikoetxea…) etaezustea emateko moduko gazteak (U.Alberdi edo… Gaztelumenditarrakedo oriotarrak, zergatik ez!?). Beraz,beti gertatzen den moduan, aldezaurretik finalerako ikusten ditugunbat edo beste ez da sartuko eta inorkuste ez zuten beste bizpahiru finaleanizango dira. Gero Illunben zer gerta-tuko den? Gauza bat dago ziur:oraingoan zezenplazan ez dugulaodolik ikusiko.

N. G puntua zeresanik ematen arida. Publizitate enpresa batek disei-natu duen traza hartu diogu txapel-ketari. Bertsozaleei ere berritzaileegingo zitzaien, zer dio jendeak?

I. U. Ba, ez da inongo enpresakasmatua. Nik dakidan neurrian, lan-talde batean ateratakoa da eta, egiaaitortzekotan, erdiz-erdiz asmatudute leloarekin.

G horrek bakarrik joko asko ema-ten du eta Gpuntuak zeresanik ez! Eaoraingoan despistatuenok ere zeozeraurkitzen dugun…

IMANOL UBEDA ________________________

“G horrek joko asko ematen du eta G puntuak

zeresanik ez! Ea oraingoandespistatuenok ere zeozer

aurkitzen dugun…”

KANPAINA DEIGARRIA

Sutegiko saioaren emaitza

1. Unai Muñoa 287,5

2. Arkaitz Oiartzabal 273

3. Felix Zubia 249,5

4. Karmele Mitxelena 238,5

5. Iñigo Gorostarzu 231

6. Iñaki Petxarroman 219

Page 14: NOAUA!! 294 alea

14 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

HE R R I KO TA L D E A K

1955ean jaiotakoen ospakizuna, urriaren 20an

Urriko hirugarren larunbateanelkartuko dira, aurten, urria-

ren 20an eta Antxeta jatetxean egingodute bilkura. Izena emateko: Karmele,943 364631 / Rosario, 666 916000.

1983koen kinto afaria

Urtero legez, San Praixkuetan1983an jaiotakoen afaria egin-

go da. Urriaren 13an izango da,Aginaga Sagardotegian. Ardi BeltzGaragardotegian dagoen zerrendaneman behar da izena. Izena ematenduenak soilik joan ahal izango du afa-rira. Izena emateko azken eguna urria-ren 7a. Bestela, deitu zenbaki honeta-ra: 662 056 899. Afal aurretik, poteokoxkorra egingo da. 19:30etan Irratinhasita.

Heldu zein gazteentzakoikastaroak Santuenea

Kultur Elkartean

Urritik aurrera ikastaro hauekemango dira. Helduentzat:

yoga, saloi dantzak, kostura (baserritarjantziak), sukaldaritza (Ibai Ondoelkartean urriak 24-31 eta azaroak 7-4-21 eta 28an arratsaldez), autoestimatailerra.

Haurrentzat: pintura eta plastika,antzerkia. Informazio gehiago elkarte-ra deituta 943 36 72 62 telefonoan.

Begiralea behar daAginagako ludotekan

Aginagako Antxomolantxa ludo-tekarako begirale bat behar da,

larunbat goizetan lanean aritzeko.Curriculumak urriaren 5a baino

lehenago aurkeztu behar dira bertandagoen buzoian edo e-mail honetan:

[email protected] zalantza argitzeko, deitu

honako telefono zenbakira: 650 692 458.

Emakumezkoak erdaraz egitekojoera handiagoa dute. Usurbilen

egin den azken kale neurketak hala dio.Azken bost urteotan, hala ere, euskara-ren erabilerak gora egin du. Eta inonbaino gehiago, kaxkoan egiten da eus-karaz. Aitzaga Kultur Elkarteak Suteginantolatu duen erakusketan bildu direndatuek hala diote.

Titularrean bildu dugun datua akaso ezda aipagarriena. Beste herri askotan ereematen den joera baita. Baina hori bezaindeigarri dira 2006ko kale neurketek utzi-tako beste datuak. Positiboena akaso, eus-kararen erabilerak izan duen bilakaera.Azken bost urteotako emaitzak alderatuz,erabilera 2,6 puntu igo da.

Euskara gehien erabiltzendutenak, ordea, gazteak dira

Beste datu aipagarri bat. Kaxkoa daeuskara gehien entzuten den zonaldea.Olarriondo-Galtzaragainan ere gora egin

du euskararen erabilerak. Santuenean,aldiz, behera nabarmen. Akaso, atzerri-tik etortzen diren bizilagun gehienakSantuenera hurbiltzen direlako.

Adin taldeka, gazteak dira euskaragehien erabiltzen dutenak, %83.Haurren bilakaeran, txikia bada ere,beheranzko joera eman da azken bosturteotan. 2001etik 2006ra, helduenartean ere igo egin da euskararen erabile-ra. Adinekoek, ordea, erabilera mailaberari eutsi diote.

Usurbilen, euskara erabiltzeko joera handiagoa dute gizonezkoek

Kale neurketen emaitzak ikusgai izan dira Sutegin.

Usurbilgo udalak 16 urtez behe-rakoentzako Aisiako Gida

argitaratu berri du. Gida hauBuruntzaldeko bost udalek prestatu-takoa da (Andoain, Astigarraga,Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek).

Gida hau Usurbilen 16 urtez behe-rako seme-alabak dituzten 630 fami-liek jaso dute etxean.

Aisiako eskaintzaGidaren helburua da udalerri bakoi-

tzean hamasei urtetik beherakoei eus-karaz aisiako edo denbora libreko zereskaintza dagoen jakitera ematea etazer egin nahi duten aukeratzen lagun-tzea.

Aurtengo argitalpena, 2007-2008ikasturteari dagokiona, gidaren bosga-rren edizioa da, eta bi zati nagusitan

dago antolatua gida: lehenengo parte-an, herrian herriko informazio osatuaageri da, eta bigarrenean,Buruntzaldeko gainerako herrietakoinformazio laburtua.

Buruntzaldeko udalek 2007/2008

ikasturteko Aisiako Gida plazaratu dute

Page 15: NOAUA!! 294 alea

15Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

I Z E R D I PAT S E TA N

Usurbil Kirol Elkarteko talde-ek asteburu honetan jokatu-ko dituzte lehen partidak.

2007/2008 denboraldi honetarako 6talde osatu dituzte, inoiz baino gehia-go. Neska eta mutilen talde bana izan-go dira kadete eta jubenil mailan etanagusietan, berriz, bi talde osatzea lortudute, 1. Territorial eta 2. Territorialmailan arituko direnak hain zuzen ere.

Inoiz baino jokalari gehiagorekin hasi-ko du Usurbil Kirol Taldeak aurtengodenboraldia. Azken urteetan eskola kiro-lean nahiz harrobiarekin egindako lanonaren adierazgarri da aurten lehianjarriko dituzten taldeen kopurua. Seitalde osatzea lortu dute eta herriko 81jokalari izango dira asteburuz asteburukadete, jubenil eta senior mailako nor-gehiagokak jokatuko dituztenak.

Agustin Lizaso Usurbil KirolElkarteko ordezkariaren esanetan azkenurteetan egindako lanaren emaitza daaurtengoa. “Eskola kiroleko arduradu-nak oso lan ona egiten ari dira. Datuakbegiratu besterik ez dago. Infantil mai-lan neskak nahiz mutilek Gipuzkoakotxapelketako finalak jokatu dituzteazken urteetan eta alebin mailako bi tal-deak ere Gipuzkoako txapeldun izanziren pasa den ikasturtean”. Horrez gain,1. Territorial mailako taldeak iaz igoerafasea jokatu izanak ere kluba indartuduela uste du Agustinek. “2. Nazionalmailara igotzeko helburua lortu ez bazenere, herri mailan indartzea lortu genuen.Kiroldegia bi partidatan leporaino beteizana da horren lekuko”.

Denboraldi berria, orohar, lan onaegiteko asmoarekin hasiko dute.Iazkoarekin alderatuta bi talde gehiagodituzte eta lorpen hobeak izatea da hel-burua. Maila guztietan pausu bat aurre-ra egiteko asmoa agertu digu AgustinLizasok. “Territorial mailan 2. Nazionalmaila jokatu ahal izateko igoera faseajokatzeko txartela lortzea da helburua.

Badirudi aurten 3 talde izango direlafase hori jokatzeko aukera izango dute-nak eta horien artean egon nahi dugu.Ez da erraza izango, iaz jaitsitako bi tal-deak goian ibiliko baitira eta badirudiArratek ere talde ona duela”. Hala ere,aurten bi talde izango dituzte mailahonetan eta jokalari gehiago izateaz gainiazko esperientzia ere baliagarri izangozaie denboraldi hasierako helburua lor-tzeko bidean.

Beste bi mailetan Euskal Ligarakotxartela lortu nahi dute Usurbil KirolElkarteko kideek. “Nesken taldeenganitxaropen handiak ditugu jarriak.Hasteko Gipuzkoako txapelketa jokatu-ko dute bi taldeek abendua bitartean.Kadete mailan talde indartsua dugu etajubeniletan ere ondo ibiliko dira. Beraz,lehen postuak eskuratu eta urtarriletikaurrera Euskal Liga jokatzea litzatekegure ilusioa. Horretarako bi taldeenemaitzak hartzen dira kontuan”. Mutileidagokionez, goiko postuetan ibili etadatorren denboraldian Euskal Liga joka-tzeko txarteletako bat lortzeko ahaleginaegin nahi dutela dio Agustinek. “Horibili behar dugu. Kadete mailan taldeona dugu eta jubenilek ere maila onaeman dezakete denboraldian zehar”.

Asteburuan, lehen partidakAsteburu honetan izango dute helburu

horiek lortu ahal izateko lehen urratsakemateko aukera. 2. Territorial mailakotaldea ez beste guztiek ligako lehen jardu-naldiko norgehiagokak jokatuko dituzte.Horietatik hiru Oiardo kiroldegian joka-tuko dira larunbatean eta igandean. 1.

Territorial mailako taldeak Arrasate EskuBaloi taldearen aurka neurtuko dituindarrak eta jubenil mailako bi taldeekere etxeko neurketak dituzte: neskekCitroen Chapime Arrasateren aurkajokatuko dute eta La BacaladeraHondarribiaren aurka mutilek.

Kadete mailako bi taldeek, berriz,Donostia eta Irunera bidaiatu beharkodute. Egia Servi-Chap taldea izangodute aurrez aurre herriko neskek etaIrungo Gaztiak taldearen aurka jokatukodute mutilek. Bestalde, 2. Territorialmailako taldeak urriko azken asteburuanjokatuko du ligako lehen neurketa.

Inoiz baino jokalari gehiago ditu Usurbil Kirol Taldeak.

Bi futbol partida

Harane futbol zelaian

JOSU ARANBERRI ________________________

Inoiz baino indartsuago dator eskubaloia

Asteburu honetan UsurbilFutbol Taldeko 2. Errejional

eta emakumezkoen ligako taldeenpartidak ikusteko aukera izango daHarane futbol zelaian. NeskekHernani talde indartsua izango duteaurrez aurre pasa den asteburuanOriokoren aurka 1-0 galdu ostean.Errejional mailako 2. taldeak, berriz,Seguraren aurka jokatuko du. 1.Errejional eta kadete mailako taldeeketxetik kanpoko neurketak izangodituzte, biek Donostiako Berio fut-bol zelaian jokatuko dute SantoTomas Lizeoaren aurka.

“Eskola Kiroleko arduradunak oso lan ona

egiten ari dira”

AGUSTIN LIZASO

Page 16: NOAUA!! 294 alea

16 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

INGO AL DEU?

Urriak 4, ostegunaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urriak 5, ostiralaDe Miguel, Nagusia 32 Lasarte

Urriak 6, larunbataAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 LasarteIturralde, Bordaberri 1 Usurbil

Urriak 7, igandeaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Urriak 8, astelehenaOrue, Jaizkibel 2 Lasarte

Urriak 9, astearteaGil, Nagusia 24 Lasarte

Urriak 10, asteazkenaAcha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

Urriak 11, ostegunaUrbistondo, San frantzisko 1, Lasarte

Urriak 12, ostiralaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

Urriak 13, larunbataRodriguez, Nagusia 42 atz LasarteOa Kontzeju Zaharra 11 Usurbil

Urriak 14, igandeaRodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZJ. Etxebeste Farmazia Elkano 2 kalea, Hernani 943 55 20 87 (gaueko guardia 22:00etatik 09:00ak arte)

2007ko egutegia noaua.com webgunean

ASTEGUNETANZubieta-Donostia

7:55*/ 9:30(T) / 13:15(T)14:35*(T) / 19:15(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

7:15* /9:00 / 12:45(T) 13:45* /18:45

LARUNBATETANZubieta-Donostia

8:15(T) / 12:45 15:15(T) / 21:35(T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)

12:15(T) / 14:30(T) / 21:00(T)

JAI EGUNETANZubieta-Donostia

11:25(T) / 13:30(T) 15:30(T) / 21:35 (T)

Donostia-Zubieta(Gipuzkoa plazatik)11:00(T) / 13:00(T) 15:00(T) / 21:00 (T)

Zubieta-Donostia TST autobusak

T: Autobus aldaketa beharrezkoa da*: Eskola egunetan / Tf. 943 36 17 40

Eguneko goardiako farmaziak

Page 17: NOAUA!! 294 alea

17Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

INGO AL DEU?

KzGuneko ikastaroakUrriak 8 - urriak 9Irudi digitalaren tratamendua I

(gazteleraz). Ordutegia: 9:00-11:00.

Urriak 10 - urriak 11Irudi digitalaren tratamendua II

(gazteleraz). Ordutegia: 9:00-11:00.

Urriak 15 - urriak 26Internet Ikastaroa. Ordutegia: 11:00-13:00.

Urriak 18 osteguna- Fagor gida gastronomikoa. Ordutegia: 9:00-10:00.- Via Michelinekin bidaiatu.Ordutegia: 10:00-11:00.

Urriak 24 asteazkena- Adobe Acrobat Reader (gazteleraz). Ordutegia: 9:00-11:00.

Urriak 24 asteazkena- Prestatu zure ekipoa.Ordutegia: 11:00-13:00.

It Txartela azterketakurriak 9 (11:00-13:00).urriak 17, 26, 29 (9:00-11:00).

KzGunea urrian, 9:00-13:00. Kale Nagusia, 37. Tel: 943 36 14 12.

Urriak 4 - Urriak 14Aginagako San Praixku jaiak.

Urriak 6 larunbataOihana Lizasori omenaldia fron-

toian.

Urriak 7 igandeaKilometroak 2007 Bergaran.

Urriak 19 ostiralaNikaraguari buruzko hitzaldia,

arratsaldeko 19:00etan Sutegin.Antolatzaileak: UsurbilgoElkartasun Taldea eta Mundubat.Hizlaria: Maria Eugenia Delgadillo(Colectivo de Mujeres de Masayakokidea). Sarrera, doan.

Agenda

Ikasturte hasieran gaudenez, aisial-diko denbora betetzeko ikastaro

eskaintza zabala da. Eva Lizarraga, esatebaterako, pintura eta marrazki klaseakeskaintzen hasiko da laster.

Klaseak laster hasiko dira. Eta ordute-

gia zabala izango da. Goizez nahiz arra-tsaldez.

Pintura eskolak Kalezarren,Aizperrenea etxean eskainiko ditu. Izenaeman nahi duenak, telefono zenbakihonetara deitu dezala: 685 757 569.

Eva Lizarragaren pintura eta marrazki tailerra

Aurten Bergaran ospatuko denKilometroak Jaiaren zirkuituak

herriko natura gunea eta hiriguneahartzen ditu. Baina, batik bat urbanoaizango da. Luzerari dagokionez, 6.510metroko itzulia osatzen duen zirkui-tua da. Zirkuitu ia laua da bere osota-sunean.

Sei zerbitzu gune ditu ibilbideak.Gune guztiak hainbat zerbitzuz osatu-ta daude eta guztietan izango dira janeta edatekoak, baina jantokiak bitanbakarrik izango dira: Ikastolan etaLabegaraietan.

Nagusiki, bi dira aurtengo BergarakoAranzadi Ikastolaren helburuak: bate-tik, Bergaran, ikastolen proiektuarenalde jendea biltzea eta, bestetik, sosten-gu ekonomikoa lortzea.

Instalazioak berriztatzeko inbertitu-

ko da KMK 2007aren bidez lortutakodirua.

Obra hauen bidez, alde batetik,hainbat berrikuntza pedagogiko ezarriahal izateko espazio berriak egokitukodira eta, bestetik, iristagarritasunahobetu eta hainbat instalazio berrizta-tuko dituzte.

Igandean, Kilometroak Bergaran

Iazko esperientzia positiboa

izan zenez, aurten ere edalontzi

berrerabilgarriak erabiliko dira.

Gutar asko Sutegin

Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren saioak lagun asko erakarri zituen.

Iker Goenaga trikitilaria gonbidatu gisa ekarri zuten Sutegiko saiora.

Txalo zaparrada eraman zuten Durangaldera Gu ta Gutarrakeko kideek.

Page 18: NOAUA!! 294 alea

18 Noaua! - 2007ko urriaren 5ean

GAZI, GOZO, GEZA

JJAIOTZAK

Iraitz Maritxalar Arrutiirailaren 24an.

ETXEBIZITZA

- Pisua alokatuko nuke Usurbilen. Telefonozenbakia: 943 36 02 45 / 661 702 708.

- Pisua alokatu nahiko genuke. Ama-alabagara. Alokatzeko pisurik baduzu dei ieza-guzu: 616 59 11 99.

- Etxe bat salgai Nagusia kalean, 90 metrokarratu, 3 logela, 2 komun, egongelahandia, sukaldea, 9 metro karratukoganbara, dena amueblatuta.55.000.000pta. 625 702 539.

- Salgai. Kaxkoan, 3 logelako etxea traste-roarekin. Garajea aukeran. 685731792

- Bi gela edo gela bateko apartamentubaten bila nabil Usurbilen. 687 650 066(Maria).

SALEROSKETAK / GARAJEAK

- Moto bat saltzeko, Richoo RR beltza, 49cm3. 649 302 733 (David). Ondo zain-dua, “extra” asko.

- Estrenatu gabeko Aprilia Scoter SR 50motoa saltzen dut. 649 356 081.

- Garaje itxi bat alokatzen dut Artzabalen.647 120 253.

LANPOSTUAK

Lan-eskaintzak- Astean bi egunetan etxeko lanak egin eta

tarteka umea zaintzeko pertsona batenbila nabil. Irailetik aurrera hasteko.627278907.

- Benta tabernan lan egin nahi baduzudeitu: 685 757 962.

- Urte osoz, astebukaeratan lan egitekozerbitzari baten bila gabiltza.943366710.

Lan-eskaerak- Etxeko lanak egiteko emakumea eskain-

tzen da. Goizez edo arratsaldez lan egite-ko prest. Deitu: 679 79 61 01.

- Emakume euskaldun bat eskaintzen da,egunero lauzpabost ordu lan egiteko.Egun osoko disponibilitatea. 687348223.

- Fisikako ikaslea, uda honetan matemati-ka eta fisikako klaseak emateko prest.943 37 12 77 / 685 772 602 (Nerea).

- Pertsona helduak zein haurrak zaintzekoedo etxeko lanak egiteko neska bateskaintzen da. 677343326

- Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko, pertsona helduak zeinhaurrak zaintzeko. 630274906

- Emakume bat eskaintzen da umeak edopertsona helduak zaintzeko. 676221378.

- Neska bat eskaintzen da umeak zaintze-ko zein etxekolanak egiteko. Egun osokodisponibilitatea. 679742413.

- Portalak eta eskailerak garbitzeko neskabat eskaintzen da. Esperientzia horrelakolanetan. 690 784 113.

- Oporretako, ospakizunetako, edozeinmotatako bideoak montatzen dituenprofesionala eskaintzen da. 943555835/617 242 660.

- Etxeko lanak egin, pertsona helduakzaindu edo jatetxe batean lan egitekoprest nago. 610 669 335.

- Neska bat eskaintzen da etxeko lanakegiteko eta umeak zein pertsona helduakzaintzeko. 618434990.

- Etxeko lanak egiteko edo pertsona hel-duak zein haurrak zaintzeko emakumebat eskaintzen da. 620 646 769.

BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK

- Ingelera emango duen irakasle bat beharda Zubietan, astean behin edo bitan kla-seak emateko. Interesatuak deitu Pellori,943 36 07 59.

- Zilar edo urre zuriko lepoko bat topatugenuen uda partean eta udaltzailgoan utzidugu. Galdu duenak han galde dezake.

- Irailaren 17an betaurreko graduatuakgaldu genituen. Norbaitek aurkitu badi-tu, deitu: 650 947 142.

- Pottoka salgai, kalifikatua eta subentzioajasotzen ari dena. 626 220925.

- Egurrezko aulkiak salgai. Aritz egurrezeginikoak. 943 36 20 49.

- Lur zatitxo bat hartuko nuke, baratztxiki bat osatzeko. 615744076.

- Bigarren eskuko trikitixa bat erosikonuke. 656 76 52 13.

- Auñamendi enziklopediaren 80 tomodauzkat salgai: 635733984.

- Benelli repetidora salgai 600 euro. 645 735750.

- Mercedes Vito Mixta 112CDI bat sal-tzen dut. Aire egokitua, kristal tintatuak,bigarren bateria, berogailu autonomoa,aurreko eserlekuak birikariak, dena hor-nitua, ASR... 610 431 999.

- Faema markako lau besoko kafetera batdaukat salgai. 645708191.

- 5 urte dituen Renault Megane Coupebat daukat salgai. 637 760 852.

- Snow egiteko tabla bat fijazioekin salgai.Tf: 679 185 102.

- Argazki zaharrak berritzen eta txukun-tzen dira. Baita bideoak editatu ere. 617242 660/ [email protected]

Zorionak Lide!Hilaren 9an zazpiurte beteko dituzu.Zorionak eta muxupilo bat etxekoguztion partez

Zorionak guapeton!Zenbat urte betedituzu?... Benooraindik oso gazteazara... Zorionak!

Beranduberandu... Zorionak etamuxuak etxe-koen partetik!

Aupa Arantxa!Aizkorri mendimaratoian hirugarren geldituzen beterano mai-lan. Zorionak!

Zorionak Unai!Urriaren 9an egingodituzu bi urte handi.Zorionak eta muxuhandi bat Eider etagurasoen partez.

Page 19: NOAUA!! 294 alea
Page 20: NOAUA!! 294 alea