Top Banner
23

IKT ALDIZKARIA

Mar 26, 2016

Download

Documents

NAIARA IZASKUN

IKT-ei BURUZKO ALDIZKARI INTERESGARRI BAT ZUZENEAN EHU-tik.
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: IKT ALDIZKARIA
Page 2: IKT ALDIZKARIA

AURKIBIDEA

• SARRERA …………………………… 1.orria

• IKT eta HEZKUNTZA……………… 2.orria

• IRAKASLERIAREN FORMAKUNTZA-

KONPETENTZIAK …………………… 4.orria

• IKT eta HEZKUNTZA BEHAR BEREZIAK…7.or

• WEB 2.0 …………………………… 9.orria

• ESKOLA 2.0 ……………………… 12.orria

• IKASYS …………………………… 15.orria

• ESKOLA BATEN IKT-EN INGURUKO

DIAGNOSTIKOA …………………… 17.orria

- ELKARRIZKETA

• BIBLIOGRAFIA …………………… 21.orria

Page 3: IKT ALDIZKARIA

Sarrera :

Izan daiteke IKT izenak ezer ez esatea, edo nahiz eta entzuna izan gauza

handirik ez esatea, baina ziurrenik pentsatzen duguna baina gehiago

ezagutzen ditugu IKT tresnak. Gaur egun nork ez du telefono mugikor bat?

Edo telebista bat? Nork ez du autoan irratia edota musika entzuten?

Ikastetxean nork ez du arbela digitalik erabili edo nork ez du horri buruz

entzun? Eta ordenagailuak nork ez ditu erabili? Zaila da gaur egun galdera

hauei ezezkoa erantzutea,ezta?

Guzti hauek ezagutzen badituzu edota erabili badituzu IKT tresnaren bat

erabili duzunaren seinale. Orain bai,ezta? Orain ezagunagoa egingo zaizu

gai hau. Nahiz eta batzuei oraindik ere kosta egin eta agian onartu nahi ez

izan, informazioaren eta komunikazioaren gizartera iritsi gara eta

honetarako tresnak garatzen ari dira etengabe.

Funtsezkoa da informazioa eskura edukitzea momentu oron eta

informazio hau batetik bestera igarotzea. Tresna hauek informazioa ahalik

eta azkarren iristeko funtsezkoak dira,baita ahalik eta merkeen eta ahalik

eta jende gehienarengana iristeko ere. Gaur egun, teknologiaren garai

honetan, lehen baino IKT tresna gehiago dago, geroz eta jende gehiagok

erabiltzen du eta geroz eta azkarragoak dira.

1

Page 4: IKT ALDIZKARIA

IKT-ak

HEZKUNTZAN

Ikastetxean, arbela digitalik

erabiltzen duzu? Edo

ordenagailurik? Galdera hauen

erantzuna baiezkoa bada IKT

tresnaren bat erabiltzen duzu.

Nahiz eta batzuei egoera berri

hau onartzea kosta egiten zaien

eta asko kostatzen zaien onartzea

Informazioaren eta

komunikazioaren gizartera iritsi

gara eta beharrezkoa da

informazioa eskura izatea eta

informazio hori batetik bestera

mugitzea. Horretarako, etengabe,

tresnak garatzen ari dira;

informazioa ahalik eta azkarren,

merkeen iristeko, baita ere ahalik

eta jende gehiagorengana

heltzeko.

IKTak ongi ezagutzen zituen

irakasle batek, erabaki zuen

irakasleentzat gune bat sortzea,

animatzeko eta gainerako

irakasleei

irakasteko IKTak

nola erabili

hezkuntzan.

Horrela, autoblog sortu zuten.

IKTak hezkuntzan duela 6 urte

sortu zen informatika arloa gisa

lantzeko ikasmateriala, Oinarrizko

Informatika izenarekin.

Jakintzaren

gizarte berriak eta

Informazioaren

eta

Komunikazioaren

Teknologiek aldaketa handia

eragin dute

pertsonen prestakuntza-

beharretan. Eta hori hezkuntza-

prozesuan islatu behar da: IKTak

hezkuntza iraunkorreko

funtsezko tresnak dira

ikasleentzat, irakasleentzat eta

familientzat.

Informatikaren inguruko

teknologiak izan duen garapena

eta hedapena ikusirik, gaur egun

Informazio eta Komunikazio

Teknologiaz (IKT) hitz egiten da.

Hori dela eta esan daiteke, gaur

egun garai batean baino IKT

tresna gehiago dagoela eta jende

askok erabiltzen duela eta

azkarragoak direla.

Informatika informazioaren

kudeaketaren zerbitzura zegoen,

gaur egun ordea, komunikazio

azkar, askotariko eta malguen

zerbitzura dago.

IKT-ak entzun egin daitezke, ikusi

egin daitezke, aritzeko aukera

2

Page 5: IKT ALDIZKARIA

ematen dute, ikastekoa ….

egunero nahi den momentuan.

IKTak hainbat modutan

erabiltzeko aukera dago, baina

beti ikasteko helburuarekin.

IKT-en bidez Wikiak eta Blog-ak

erabiltzeko aukera dago, guztion

artean bildutako informazioarekin

apunte onak egiteko. Blog-en

bitartez, gai ezberdinei buruz

eztabaidatzeko aukera dago,

besteen iritzia jakinaz.

Bereziki garrantzitsuak dira IKT-

ak, esaterako: informazioa

ordenatzeko, tratatzeko eta

jasotzeko. Horretarako tresna

paregabeak dira: kalkulu-orriak,

simulazio-programa

informatikoak, Internet,

CDROMak, eztabaida-guneak,

bideokonferentziak, kamera

digitalak… Guzti hauetaz

gain,esan behar da, IKTak

ikasgaiak irakasteko erabiltzen

dela modu eraginkorrago batean

azaltzeko, adib; gardenkiak,

powerpointak, arbel digitalak eta

bideoak erabiliz.

IKT planak bi helburu

orokor definituak ditu.

Lehenengoa,

derrigorrezko irakaskuntza

amaitzerakoan, Ikasleek, garatu

beharreko gaitasunen artean

oinarrizko IKT konpetentziak

barneratuak izatea eta IKTren

erabilpenaren bitartez, beste arlo

edo ikasgaien aprendizaia

hobetzea lortzea. Bigarrena, IKTak

txertatuz, ikastolen antolaketa

eta kudeaketa eredu egokiak

arakatu eta proposatzea.

Nahitaezko eskolaldian

IKTen funtzio nagusia hau

da:

ZER: Ohiko tresna eta teknika-

baliabideak trebeki erabili.

NOLA: Erantzukizunez, sormenez

eta kritikoki.

ZERTARAKO:

-Informazio mota oro ekoizteko,

biltegirazteko, berreskuratzeko,

lantzeko eta komunikatzeko.

-Norbera eta gizartea hobeto

garatzeko egokienak diren

informazioak bilatzeko,

balioesteko, hautatzeko eta

barneratzeko.

-Eta hori guztia, informazioa

ezagutza bihurtzeko.

3

Page 6: IKT ALDIZKARIA

IRAKASLERIAREN

FORMAKUNTZA ETA

KONPETENTZIAK

Lehen hezkuntzarako IKT curriculum-

proposamenean sei konpetentzia orokor

dira definituak:

-Sistema informatikoaren kontrola.

-Informazioaren kudeaketa

eraginkorra.

-Informazioaren eta ezagutzaren

komunikazioa eta elkartrukea.

-Informazioaren prozesatzea eta

edizioa.

-IKT baliabideen erabilera irekia eta

edizioa.

- Ezagutza eraikitzea eta problemak

ebaztea.

IKTak tresna eta baliabide gisa aurkezten

eta lantzen dira. Irakasle gehienek jaso

dute ordenagailuak eta ofimatika

aplikazioak zuzen erabiltzeko oinarrizko

formazioa. Irakasleak ordenagailuekin lan

egiten nahiko ohituta daude bai ikasgelan

edo informatika gelan, eta baita ikastolako

bestelako zereginetan. Eginiko

proposamena gelako irakasle-tutoreak

bere gain hartu behar du, betiere IKT

dinamizatzailearen eta taldearen

laguntzarekin.

IKT KONPETENTZIA OROKORRAK:

Nahitaezko eskolaldiaren funtzio nagusia

ikasleak bizitzarako prestatzea da;

horretarako, gai izan behar dute:

Pentsatzeko eta ikasteko.

Komunikatzeko.

Elkarrekin bizitzeko.

Norbera izateko.

Egiten eta ekiten ikasteko.

IKTak eskola-jardueretan gogoan izan

behar da honako xede hau:

KOMUNIKATZEN IKASTEKO BALIABIDE

GISA ERABILI BEHAR DA.

IKTak erabiltzeko, teknika-baliabide oso

aurreratuak eskuratu behar dituzte

ikasleek, eta baliabide horiek gauza

garrantzizkoak egiteko edo arazoak

konpontzeko baliagarri diren neurrian,

curriculumeko ikasgaiak ikasteko eta

horien ezagutza tresna eraginkor

bihurtuko dira.

4

Page 7: IKT ALDIZKARIA

DERRIGORREZKO HEZKUNTZARAKO IKT

KONPETENTZIA OROKORRAK:

- Sistema informatikoaren kontrola

(Sare.kontzeptuak bereiztea eta

hardwareko elementuak menderatzea).

- Informazioaren kudeaketa eraginkorra

(Software didaktikoetan informazioa

bilatzea eta nabigatzaileen funtzioak

baliatzen jakitea).

- Informazioaren eta ezagutzaren

komunikazioa eta elkartrukea (Posta

elektroniko eta Interneteko komunikazio-

zerbitzuen funtzioak erabiltzen jakitea).

- Informazioa prozesatzea eta edizioa

(Informazioa eraikitzeko eta editatzeko

softwareak erabiltzea).

- Datuen kudeaketa eta kalkulua (Egoerak

eta gertaerak irudikatzea txostenak

egiteko).

- IKT baliabideen erabilera irekia eta

arduratsua (jakin-minez eta arduraz

jokatzea jarrera irekia izanez).

- Ezagutza eraikitzea eta problemak

ebaztea (IKT bidez lortutako trebetasunak

eskolaz kanpo aplikatzea).

LEHEN HEZKUNTZARAKO IKT

KONPETENTZIA OROKORRAK:

- Sistema informatikoaren kontrola

(Ordenagailua eta sarea eremu gisa

ezagutzea eta bereiztea).

- Informazioaren kudeaketa eraginkorra

(Interneteko bilaketa zehatzak egiten

jakitea).

- Informazioaren eta ezagutzaren

komunikazioa eta elkartrukea

(Komunikazio zerbitzuen oinarrizko

funtzioak behar bezala erabiltzea).

- Informazioa prozesatzea eta edizioa

(Informazioa eraiki eta editatzeko

softwarea erabili eta web-orrietan

integratzen jakitea).

- IKT baliabideen erabilera irekia eta

arduratsua (jarrera irekia izatea eta

arduraz jokatzea).

- Ezagutza eraikitzea eta problemak

ebaztea (IKT bidez lortutako trebetasunak

eskolaz kanpo ere aplikatzea).

5

Page 8: IKT ALDIZKARIA

IRAKASLEGOAREN FORMAKUNTZA:

Gizarteak irakasleriari planteatzen dion

erronka hezkuntza formalean, bakarrik ez

mugatzea eskolako eremu desberdinetara,

baizik eta ikasleen heziketa ez formalean

parte hartzera bultzatzen dio, eskola eta

gizartearen harremanak sustatuz.

Irakaslearen paperak aldaketa sakona izan

du IKTen bitartez eta ikasleak pasibo

izatetik aktibo izatera pasatu dira.

Zentroa irekia da. Irakasleria behartuta

dago momentu oro, konpetentziak medio,

gaiaren inguruan beti prestatuta eta

eguneratua egotera.

Irakasleriaren formakuntzak aspektu ugari

hartu behar ditu kontuan:

- Zientifiko eta tekniko-instrumentala.

- Pedagogiko didaktikoak.

- Morala eta Informala.

Irakasleriarengan formakuntza beharrak

kontuan izan behar dute tutoretza eta

planifikazio atalak heziketa funtzional on

emateko, horretarako behar hauek dira

aipagarrienak:

- Planifikazioa.

- Tutoretza.

- Zentroarekiko lotura.

- Autonomia.

6

Page 9: IKT ALDIZKARIA

IKT ETA

HEZKUNTZA

BEHAR

BEREZIAK Duela hamarkada batzuetatik IKT-ak hezkuntza berezi alorrean berriztapenak egiteko beharrezkoa den euskarri bihurtu dira. Edozein eskolak, dituen ikasleak dituela, esperientzia berritzaileak jarri behar ditu eta guztien artean lortu hezkuntza sistemak, pixkanaka -pixkanaka eta azkenik, aurrerakuntzek eskatzen doazen gauzei erantzun bat eman ahal izatea, batez ere hezkuntza bereziaren alorrean. Hezkuntzaren alorrean, IKT-ek gizakien ikasketak erraztu eta potentziatu egiten dituztela demostratzen duten bibliografiak eta esperientziak daude. IKT-ek irakaskuntza prozesuaren eraginkortasuna handitzen dutelarik. IKT-ek gain-gabezia duten pertsonei edo behar bereziak dituzten pertsonei zenbait funtzionaltasun eskaintzen diete, besteak beste, gauza hauek errazten: -Komunikazioa. -Informaziorako sarbide eta prozesua. -Garapen kognitiboa. -Edozein ikasketen gauzatzea. -Ingurunearen aurrean egokitzapena eta autonomia.

Hona hemen kasu zehatz batzuk:

Gaingabezi fisikoak: -Ikusmen arazoak: (osoa edo partziala). Testu irakurtzagilea, Braille irakurketarako periferikoa,Braille inpresora. Kalkulagailu hizlariak. Testu prozesagailu/ kudeatzailea eta ahotsarekin funtzionatzen duten beste programa batzuk.

Pantaila handitzen duten lupak eta ikusmen urritasuna duten beste pertsonentzako beste moldatzaile batzuk. -Entzumen arazoak : (osoa edo partziala). Testu transkripzioa egiten duten telefonoak, ahozko testu elkarrizketarako programak. Korreo elektronikorako eta txat-erako tresna estandarrak. Soinu uhin sortzaileak ( hitz egiteko entrenamendurako ). Hipoakusientzako zabalkuntza sistema elektronikoa.

7

Page 10: IKT ALDIZKARIA

-Arazo motoreak: Teklen errepikapenen abiadura moldatzen den teklatu alternatibo egokituak.

Etengailuak, punteroak, karkasak... behatzak mugi ezin dutenentzako. Ahotsa ezagutzen duten programak. Egokitutako programa estandarrak. Aulkiak mugitzeko urrutiko kontrolezko programak, argi eta beste etengailu programak. -Aho espresiorako arazoak: ( osoak edo partzialak). Ahots sintetizatzaileak.

Gaingabezi psikikoak: -Autismoa: IKT errekurtso batzuk eta zenbait programen erabilpena espresio pertsonalaren medio eta funtzio bitartekariarekin. -Hiperaktibitatea eta atentzio eza. -Beste zenbait izaera arazo. (Psikosia, gizarte moldagabezia...) Informazio sarbiderako eta orokorrean komunikaziorako tresna.

Zenbait programa eta IKT errekurtsoen erabilera errefortzu eta espresio pertsonal gisa.

Gaingabezi psikikoak: -Ikasketetan zailtasunak: Ikasketa birtualean ingurune berriak. Errefortzu programak. -Dislexia eta disgrafia: Honen diagnostikorako eta errekuperaziorako programa zehatzak. -Arazo psikomotrizak: Entrenamendu psikomotrizerako programak. -Buruko gaixotasun larriak: (Down sindromea, buruko atzerapenak, amnesia...) Komunikazio orokorrerako eta informazioaren sarbiderako programak. Zenbait urritasunen diagnostiko eta tratamendurako programa zehatzak. Errefortzurako material didaktikoa.

8

Page 11: IKT ALDIZKARIA

Zer da?

Web 2.0 gune sozial bat da, non edonork

bere lekua izan ahal duen.

Erabiltzaileen parte hartzean eta

informazio trukaketan oinarritzen diren

Interneteko web zerbitzuak definitzeko

sortu den terminoa da. “Pertsonak

konpartitu eta sortzen laguntzeko web

aplikazio errazei deritzogu”.

Termino honen erabilerarekin, Interneten

bigarren generazioa dela esna nahi da.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua

aipatzean, erabiltzaile multzo baten

inteligentzian oinarritzen den aplikazio

eta web guneez ari gara, horren bitartez

sareko zerbitzu interaktiboak

erabiltzaileari bere datuen kontrola

eskainiz.

Zertarako erabiltzen

da?

Talde honetan hainbat arlo sailkatu

daitezke, esaterako: webgune sozialak,

komunikaziorako tresnak eta

folkronomiak; erabiltzaileen artean

lankidetza eta informazioaren

elkartrukatze azkar batean oinarritzen

direlarik.

Bertan, irakurri duzun berriari buruzko

iritzia eman ahal izango da, besteena

ezagutu eta beste batek idatzi duena

osatu zure jakintza besteenari aplikatuz.

Zergatik web 2.0?

Web 2.0ri esker, komunikazioa ireki

eginda sarean askatasuna ekarriz.

Horregatik, erabiltzaileak dira web 2.0ren

bihotza, parte hartzea, komunikazioa,

trukea eta kolaborazio arima. Guzti horri

gorputza emateko, beharrezkoak dira

RSSak, wikiak, bloga, … bezalako tresnak.

Web tresna hauek bidea erraztu egiten

dute eta edukien sormena eta

komunikazioa sustatzeko garrantzitsuak

dira.

Lehen informazioa soilik irentsi egin ahal

zen , orain, kontrastatu egin daiteke,

jendearen iritzia ezagutu eta nork berea

eman. Azken finean, informazioaren

demokratizazioa ekarri du Interneten

belaunaldi berriak.

9

Page 12: IKT ALDIZKARIA

Web 2.0 ren

ezaugarriak:

Web aplikazio berri hauen ezaugarriak

honako hauek dira:

- Gauza sinpleak egiten dituzte.

- Parte hartzea sustatzen dute.

- Errazak dira erabiltzeko.

Web 2.0ren adibideak:

Hainbat adibide daude Web 2.0 erako

web aplikazioei buruz; adibidez:

Markatzaile sozialak, Irudien partekatzea,

Hasierako orriak, Ofimatika aplikazioak,

Berrien sailkapena, Tokiak Mapetan

kokatzea, Blog eta berrien agregatzailea,

Musika gordailuak, Bideoen partekatzea…

Web 2.0ren teknologia:

Web 2.0ren teknologia konplexua da eta

etengabeko eboluzioan doa. Bere

barnean hauek aipatu daitezke:

zerbitzariaren softwarea, edukien

berdifusioa, mezuen protokoloak,

estandarretan oinarritutako

nabigatzaileak eta bezeroentzako

aplikazio anitzak.

Web 2.0ren historia:

Nola sortu zen Web 2.0? Web 2.0

kontzeptua Dale Doughertyk sortu zuen

hitzaldi bat antolatzeko lanetan ari zela.

Hau dela eta, esan behar da web 2.0

aurretik web 1.0 zela; baina web 1.0n

aldiro eguneratzen ez ziren HTML web

gune estatikoak ziren, non web guneak

bisitatu ahal ziren eta hauen funtzioa

informatzea zen bakarrik.

Web 2.0an aldiz interaktiboa da,

erabiltzaileak informatzeaz gain norberak

bere iritziak eman ahal ditu, informazioa

partekatu, elkarrenganako kolaborazioa

izan eta web gune interaktibo eta bisualki

erakargarriak sortu, erabiltzaile guztien

parte hartzea sustatuz.

Teknologia etengabeko eboluzioan

doanez, web 3.0 aipatzea egokia da. Web

3.0 web semantikoa dela esan behar da

eta horrekin webean publikatzen den

informazio prozesaketa pertsonek baino

makinek egin dezaten pentsatua dago eta

edozein dispositiboetatik (mugikorra,

pc,…) prozesatu ahal izango da ; hau da:

inteligentziaren teknika artifizial edo Web

Inteligentzia izenaz ezagutzen da.

10

Page 13: IKT ALDIZKARIA

WEB 2.0 EDO WEB SOZIALA

ERABILTZAILEAK ZERBITZUAK

EDUKIAK

PARTAIDETZA

INTERAKZIOA

ELAKRRIZKETA

BITARTEKOAK TRESNAK

11

Page 14: IKT ALDIZKARIA

ZER DA?

Eskola 2.0k aurrerapen handia ekarri du,

ikasteko modu berri bat da, baina zer da

zehazki Eskola 2.0?

Eskola 2.0 proiektua, eskoletan Informazio

eta Komunikazio Teknologiaren (IKT)

integraziorako proiektu bat da, hau da,

IKTak sartzen ditu hezkuntzan.

Eskoletako ikasle bakoitzak ordenagailu

baten erabilgarritasun pertsonalizatua

erabiltzea bultzatzen du.

Honen helburua zera da, XXI .mendeko

gela arruntak digitalizatzea, hau da,

azpiegitura teknologiko eta konektibitatez

osatutako gelak martxan jartzea.

2.0 eskola ez da gelak ordenagailuz

betetzea, 2.0 eskola ordenagailu horiekin

lan egiteko da, beste modu batetan lan

egiteko.

Aktuazioak Lehen hezkuntzako 3.zikloko

lehenengo fasean zentratu dira. 2009-10.

kurtsoan hasi zen eskola publikoetan,

hasieran, Lehen Hezkuntzako 5.mailan eta

ondoren Lehen hezkuntzako 6.mailan eta

DBHko lehengo bi kurtsoetan.

Helburu nagusiak:

Honako hauek dira :

• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak

bilakatzea

• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan

trebatzea

• Ikasgeletako metodologia aldaketari

laguntzea

• Eten digitala murriztea

• Lan dinamikoa, parte-hartzailea, beste

ikastetxeekin lankidetzan eta sarean

sustatzea

• Heziketa kalitatea hobetzea.

Eskola 2.0 proiektua ondorengo esku-

hartze ardatzetan oinarritzen da:

-Gela digitalak: Zentroetako ikasleei IKT

errekurtsoz hornitzea: ordenagailu

eramangarri bai ikasle bai irakasleentzako

eta gela digitalak honetarako

dotazioarekin.

Ordenagailuak miniordenagailu

eramangarriak dira.

10”ko pantaila dute eta

diskoaren edukiera 160

GBkoa, RAM memoria 2

Gb-ekoa da, eta 1.6 GHz-ko prozesatzailea,

kontsumo gutxikoa.

-Interneteko konektibitatea bermatzea

eta gela bakoitzeko ekipo bakoitzaren

interkonektibitatea bermatzea ekipo

bakoitzarentzako internetera sarrera

edukitzea ikasleen etxeetatik ordutegi

berezietan.

12

Page 15: IKT ALDIZKARIA

Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta

Ikerketa sailak eskatu dio Euskadiko

Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo

Ofizialari – Euskadiko Telekomunikazio

Ingeniarien Elkartea- ikasgeletako wifi

instalazioen neurketa irrati-elektrikoei

buruzko txosten bat.

Neurketak Laborategi batean, ikastetxe

bateko ikasgela arrunt batean eta Wi-fi

publikoa duen hiri-esparru baten egin dira.

-Irakasleen formakuntza sustatzea bai

aspektu teknologikoetan, bai eta aspektu

metodologiko eta sozialetan.

Irakasleetan, Lehen Hezkuntzako 5. Mailan

ibiliko diren profesionalek jasoko dute

prestakuntza, hau da, tutoreek eta gela

horietan sartzen diren Ingeles eta

Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek.

Saio bakoitzean hiru lan ardatz jorratu

nahi dira, hots:

- IKT irakasleen prestakuntza

-Hausnarketa pedagogikoa eta

inplikazio didaktikoak

- Irakasleen lankidetza praktikoa:

praktika onak

- Material digital hezigarriei sarrera

erraztu eta sortu. Materiala diseinu

kurrikularei, irakasleei, ikasleei eta

beraien familiei egokituta egon behar da.

Materialak dakarren oinarrizko

konfigurazioak abiatze bikoitza izango du:

GNU/ Linux eta Microsoft Windows XP

Profesional.

- Bai ikasleak, irakasleak eta familiak

inplikatu errekurtso hauen eskuraketan

eta kustodian.

Gela bakoitzak edukiko duen materiala:

Armairu elektrifikatua eramangarrien

bateriak kargatzeko eta berauek

gordetzeko, 28 ekiporentzat.

Neurriak: 82 cm x 116 cm x 54 cm

(zabalera x altuera x sakonera)

Arbela digital elkarreragilea: 77”-ko

azalera aktiboduna eta altuera doigarria

duena.

Neurriak: 165,7 cm x 125,7 cm x 13,0 cm

(zabalera x altuera x sakonera)

13

Page 16: IKT ALDIZKARIA

Minieramangarri bat ikasle bakoitzeko eta

bi minieramangarri + TFT

+ teklatua irakasleentzat.

Wifiko sarbide gune bat, gelako

ordenagailuak bai intranetera bai

internetera konektatzea ahalbideratuko

duena.

Proiektuak aurrera jarraitzeko

beharrezkoa da irakasleen inplikazioa bai

eta teknikoki lan egiten duten

profesionalen inplikazioa.

Formazio honek bere edukien artean

aspektu metodologiko eta teknologikoki

dotatua dagoen gela bat kontenplatzen du

eta honelaxe, gelaren ekipamenduaren

funtzionamenduaren aspektu propioak.

Gelak, guztira, 539 dira ikastetxe

publikoetan eta 401 itunpeko ikastetxetan.

Tresnak gelako: arbel digital interaktiboa,

bideo-proiektagailua, bozgorailuak,

armairu elektrifikatu metalikoa,

miniordenagailu eramangarri bat ikasleko

eta irakaslearentzako ordenagailua.

Ikasleek erabiltzeko, guztira, 18.159

ordenagailu entregatuko dira.

14

Page 17: IKT ALDIZKARIA

I Ikasys proiektuaren helburu nagusia ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da. Ikasle bakoitzak bere erritmoa eta estiloa du ikasteko orduan, eta berezitasun horri nola erantzun behar zaion asmatzea da hezkuntzaren arazo nagusienetako bat. Eskolan ematen diren zenbait eduki ariketa bitartez trebatzeko edota memorizatuz barneratzekoak dira eta hor, ikasle batetik bestera egon daitekeen aldea nabaria da. Bakoitzaren berezitasun horri irtenbide egokia eman behar zaio, eta horri irtenbidea emateko, ikasleek ariketa batzuei erantzun behar izaten diete edo memoria ariketak egin behar izaten dituzte.

Gipuzkoako ikastolen federazioa motortzat izanda, 2007-2008 ikasturtean esperimentalki ikasys sortu zen 17 ikastoletan. Geletan ordenagailu txikien bidez, materia ezberdinen eduki kurrikularrak asimilatzen laguntzen die ikasleei.

Proiektu hau bere osotasunean ikastola ezberdinetako profesionalek garatu dute. Adibidez, ingeleseko ariketak besteak beste, Donostiako Axular Lizeoko eta Santo Tomas Lizeoko 2 irakaslek eginikoak dira. Proiektuaren lehenengo fasean edukiak sortzeko beharrezkoa den softwarraz gain Lehen Hezkuntzako 3.mailetan ikasgai ezberdinetan lan egiteko edukiak sortu dira. Ikasgaiak; euskara, gaztelania, ingelesa, gizarte zientzia eta matematika dira. Lehen Hezkuntzan, koste baxuko ordenagailu txiki batzuen bitartez aurretik aipatutako ikasgaietan ikasleek astero ordu erdi dedikatzen dute. 2008ko Urritik aurrera Proiektuko esperimentazio fase nagusia hasi zen. 2008ko apirilean hasi zen aurre-esperimentazioan 3 ikastolek hartu zuten parte: Oiartzungo Haurtzaro ikastolak, Orioko Herri ikastolak eta Donostiako Santo Tomas Lizeoa ikastolak. 2008-09 ikasturtean zehar, aldiz, 17 ikastoletan hasi ziren proiektua erabiltzen, LH 2, LH 4 eta LH 6 mailetan. Hauek dira esperimentazio fase nagusiko ikastola batzuk: Aita Larramendi (Andoain) Arizmendi (Arrasate) Axular Lizeoa (Donostia) ... 17 ikastoletan hasi ziren erabilera pilotoarekin eta gaur egun, 3 ikasturte ondoren, sistematizatua eta txertatua

15

Page 18: IKT ALDIZKARIA

dago hezkuntza proiektuan, unitate didaktikoetan, programazioetan... Ikasys proiektuan norberak bere ordenagailua du eta norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak ( hardware), aplikazio informatikoak (software) eta, estrategia kurrikularrak ( edukiak ) uztartzen dituen multzoa da.

Hiru zeregin ditu:

Trebatzea: Kalkulua, ortografia,problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa etab.. trebatzeko.

Memorizatzea: Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da.

Nork berea egitea: Nork berea egin bakoitzak bere maila eta erritmoan.

16

Page 19: IKT ALDIZKARIA

ELKARRIZKETA:

Kalitatezko Euskal Heziketa

Aranzadi Ikastola Bergaran kokatuta dagoen

Ikastola euskalduna da. Euskararekin eta

honen kulturarekin guztiz konprometitua

dagoen Ikastola. Beti ere, dauden ideia eta

portaera desberdinen elkarbizitza sustatzen,

diskriminaziorik gabekoa eta gizaki orori

aukerak berdinak eskaintzen dituen hezkuntza

zentroa.

Bertan Leire Lazkanorekin bildu gara.

Pedagogia zuzendaria eta berak erantzun

dizkigu IKT-en inguruko galderak.

Hemen duzue elkarrizketa.

IKT-a LANTZEKO ZEIN POLITIKA

ERABILTZEN DUZUE?

Ikastola Euskal Ikastolen federazio barruan

dago. Gure kabuz ezin dugu ezer landu,

lantzen ditugun IKT baliabide guztiak beraiek

aurretik diseinatuta dituzten konpetentzien

barruan lantzeko dira.

Norbaitek interneten erabilgarria den zerbait

aurkitzen badu ere, ezin du inplantatu. Ez da

horrela, zerbait txertatu behar denean,

hezkuntza konpetentzien barruan baldin

badago, beraiek txertatzen digute.

FEDERAZIOAK DITUEN PROIEKTUETATIK

ZENBAT PROIEKTU DITUZUE ORAIN

MARTXAN?

Proiektu horietatik 2 proiektu ditugu gaur

martxan:

- Ikasys proiektua: L.H1etik 6. mailararte.

Ikasle bakoitzak bere ordenagailu portatila

dauka baina ez dira Zapaterok banatzen

dituen ordenagailuak. Hauek programa

berezia daramate barnean, hau da, Ikasys

proiektua dakarte.

1go mailatik 6.mailara erabiltzen dituzte gai

ezberdinetan.

1go eta 2.mailan, euskara, ingelesa eta

matematika lantzen dute, gai bakoitzetik

astean ordu erdi. Denetara proiektua astean

ordu eta erdi lantzen da.

Batzuetan gaiarekin lotutako ariketak lantzen

dituzte, bakoitzak bere ordenagailuan,

bakoitzak bere erritmoan.

Ariketa hauek maila ezberdinetan daude

banatuta eta maila hauei “koska” deitzen zaie.

Koska hauek ikasle bakoitzari bere garapena

autonomikoki lantzeko aukera ematen die.

Nahiz eta irakaslea bertan egon, ariketak

bakoitzak bere kasa lantzen ditu.

1go zikloan, euskara, ingelesa eta

matematikari buruzko 2000 eta piku ariketa

dituzte.Hirugarren

eta 4. mailan

gaztelania gehitzen

zaie, baita ere astean

ordu erdi landuz.5.

eta 6.mailan gai

hauetaz gain,

ingurunea ere

lantzen hasten dira.Guztira, azkenean bi ordu

eta erdi aritzen dira ordenagailu hauekin.

Irakasleek beraien ordenagailua dute eta haur

guztien jarraipena egiten doaz, egun horretan

zenbat ariketa egin dituzten ikusi dezakete,

baita zeintzuk dauden ongi eta zeintzuk gaizki

ere. Irakaslearen papera beraiei laguntzearena

da.Ariketa bat gaizki egiten dutenean,

hasierara bueltatzen dira eta horrela beraien

autonomia lantzen dute.

-Txanela proiektua:L.Hko 6.mailan aurten

hasi gara Txanela IKT proiektuarekin. Haur

Hezkuntzan Urtxintxa proiektua eramaten den

bezala, Lehen Hezkuntzan Txanela proiektua

lantzen da. Txanela, federazioak sortu duen

IKT proiektu bat da. L.Hn Txanela proiektuak

funtzionatzen du.

Txanela globalizatu bat dago eta bertan

lantzen dutena euskara, ingurunea, gizarte,

gaztelania eta matematika dira.Euskara,

ingurunea eta gizarte lantzeko Txanela

proiektu globalizatua dute eta hauen barruan

proiektuari bukaera emateko IKT erabiltzen

dute.

6.mailakoek ere, blog bat sortzen dute eta

blog hau beraiek aurkitzen duten

informazioarekin betetzen joaten dira.

Adibidez: Grezia gaia lantzen ari baldin

badira, Greziari buruzko informazioa sartzen

17

Page 20: IKT ALDIZKARIA

dute, non kokatzen den Grezia, Greziako

mapa ... guzti hau baliabide informatikoak

erabiliz egiten dute. Behin bloga bukatuta

honen aurkezpena egin behar dute.

Hau izango litzateke Txanela IKT, hau aurten

sartu dugu baina hurrengo urteari begira,

hau 5.mailan sartzea ere pentsatzen ari

gara.

Gauza bera gertatzen da

“Ostadar” proiektuarekin.

Ostadar, DBH-n lantzen

duten programa da. Hemen

ere IKT-ak sortzen ari dira.

Momentu honetan ez dago

eskolan txertatua baina irakasleak formatzen

ari dira. Beraz, hurrengo urteari begira

martxan jarriko dela uste dugu. DBHko 1go

ziklorako izango litzateke. Kasu honetan,

Natur zientzietarako eta Gizarterako izango

litzateke.

TXANELA ETA OSTADAR PROIEKTUEKIN

BETI BLOGAK EGITEN AL DITUZTE?

Bai, normalean blogak egiten dituzte. Blogak

sortzeko baliabide eta tresnak ezagutuko

dituzte lehenik informatikako klaseetan.

Informatika erabiliko dute euskarri moduan

eta bertan ikasitakoa blogean erabilgarri

izaten dute.

NOLAKO MOTIBAZIOA DUTE IKASLEEK?

GOGOKO AL DUTE?

Motibazioa ikasleengan izugarrizkoa da,

ikasteko beste modu bat da. Eskola

magistralak IKT bidez lantzen dituzte.

BIGARREN HEZKUNTZAN IKASYZ

ERABILTZEN AL DUZUE?

Bigarren hezkuntzarako ere badago baina gu

ez gara oraindik horretan sartu.

Ez gara sartu, honek koste handia duelako eta

ordenagailuak eskola berak ordaindu behar

dituelako.

Pixkanaka egiten joango garela esan genuen.

LHn ongi funtzionatzen duela ikusten

dugunean, denborak aurrera egin ahala joango

gara DBHn sartzen.

DBH etapan berdina izango litzateke.

Euskara, ingelesa, matematika, gaztelania,

gizarte zientziak eta natur zientziak.

ZENBAT ORDENAGAILU EGONGO LIRATEZKE

ORAIN?

Guztira gela bakoitzeko 20ko karro bat dago

eta honetaz gain departamendutik etorri diren

ordenagailuak ere erabiltzen ditugu

honetarako.

Zapateroren ordenagailuak hutsik zetozen eta

eskola 2.0 programa baten barruan gaude.

Ordenagailuak dira baliabidea, ordenagailuak

dira materiala!

Ez zuten ezer barruan, ez hardwarra ez eta

softwarra. Guk sartu behar izan genuen guztia

eta baita Ikasys-a ere.

Guztira dauden ordenagailuak izango dira; 25

guk erositakoak, 50 etorri zirenak, denetara

75 eta 5.mailarako beste 40, ba orokorrean

115. Ordenagailu hauekin funtzionatzen du

L.H guztiak.

H.Hko HAURREK EZ AL DUTE AUKERARIK

ORDENAGAILU HAUEK ERABILTZEKO?

Ez H.Hko haurrek ez dituzte erabiltzen.

2 urteko haurrek ez dute baliabiderik eta 3

urterekin Urtxintxa proiektuarekin hasten

direnean, gelan, ordenagailu finko bat

edukitzen dute. 3

urterekin

“Ttantto”ren CD-a

dute, 4 urterekin

“Txirritx”en CD-a

eta 5 urterekin

“Xango”-ren CD-a.

Ordenagailuaren

txokoan daudenean, “Ttantto” edo

denadelakoaren CD-a egoten da barruan,

ordenagailua piztu eta momentu horretan

lantzen ari diren ipuina ikusi dezakete.

ZER EGOTEN DIRA L.H-n BEZALA BAKARKA

EDO TALDEKA?

Txokoetan daudenez taldeka egoten dira

3urteko gelan.

4 eta 5 urtetan berriz, Urtxintxa proiektuan, ez

dute ordenagailua bertan, ordenagailu gelara

joaten dira.

18

Page 21: IKT ALDIZKARIA

Ordenagailu gelan, CD-ak instalatuta egoten

dira eta bertan tokatzen zaien ipuineko gaiak

lantzendituzte, hemen bai ibiltzen direla

bakarka.

IRAKASLE FORMAKUNTZA NOLA ETA NORK

EGITEN DU?

Formakuntza ikastolen elkarteak berak

zabaltzen du. Irakasleen aurkeraketa

eskaintzen den formakuntzaren araberakoa da.

Ikastaroa nahiko zehatza bada, adibidez,

LHko 5 eta 6. mailetako irakasleentzat, ba

aukeraketa egitea erraza da, ikastolako

euskarako irakasleak izango dira. Baina

formakuntza zabalagoa bada, adibidez, LHko

irakasle guztientzako, ezin da klaustro osoa

bidali, ikastolan ere irakasleak behar baitira.

Kasu hauetan, irakasle batzuk bidaltzen dira

eta hauek bueltan, lankideei azaltzen die

jasotako informazioa.

IRAKASLEEN ARTEAN MOTIBAZIOA IKUSTEN

AL DA IKT-AK ERABILTZERAKOAN?

Hasieran beldurra da nagusi, baina emaitzak

onak direla ikustean, elkarren artean

animatzen joaten dira. Irakasleek hasieran

askotan diotena zera da: “ Ai ama! Baina gure

ikasleek guk baino gehiago dakite eta!!” eta

egia da, ikasleak, ikasle digitalak dira gaur

egun. Txikitatik dakite baliabide hauek

erabiltzen.

IRAKASLE HELDU ETA GAZTEAGOEN ARTEAN

ALDERIK IKUSTEN AL DA?

IKT baliabideen aurrean aldea handia da.

Motibazio aldetik ez dut uste horren

nabarmena denik baina erabileran argi ikusten

da. Adibidez, orain, ohar asko korreo bidez

bidaltzen dira, baina gehienetan helduagoei

esan egin behar diezu, “Ireki korreoa, mezu

bat duzu” . Dinamika horretara ohitu egin

behar dituzu, eta egia da, ez dela erraza 40

urte bertan lanean aritu den bati ohiturak

aldatzea. Baliabide hauen erabilera barneratua

izaten dute denek, baina egunero adibidez,

korreoa irekitzeko ohitura lortzea da zailena.

IRAKASLEEN ARTEKO LANA EGITERAKOAN,

ERABILTZEN AL DUZUE ADIBIDEZ DOCS

PROGRAMA EDO DENOK BILTZEN

JARRAITZEN DUZUE?

DBH eta Batxilergoan erabiltzen dituzte.

Baina LH eta HHen ez. Kontuan izanik azken

bi hauetan irakaslegoa helduagoa dela,

oraindik bileren bidez egiten ditugu

bateratzeak.

ORDENAGAILUEZ GAIN, BADUZUE

BESTELAKO BALIABIDERIK?

Bai, hauetaz gai, 4 informatika gela ditugu.

Arbel digitalak 5 eta 6.mailetan eta

Batxilergoan, proiektorea duten armairutxoak

ditugu ikastetxetik zabalduta eta gela

guztietan daude

proiektatutakoa

ikusteko pantaila

finkoak. Hau

DBH eta

Batxilergoan ia

egunero erabiltzen

dute eta beharrezko baliabidea dela ikusten ari

gara. Teknologia eguneroko bizitzarako

beharrezko bihurtzen ari da, batez ere gure

Ikastolan argi ikusten ari gara. Beharrezkoak

dira baliabideak gure geletan.

ZEIN DESABANTAILA IKUSTEN DIZKIOZU

IKT-AREN ERABILERARI?

Desabantailak baino gehiago Interneteko

arriskuak izutzen gaitu. Eskola ordutan

ikasleak ordenagailuekin libreki uzten

badituzu, ikasleak internetera jotzen dute eta

honek jan egiten ditu. Ikaslea informazio bila

hasten da baina haria galtzen du eta facebook-

en, chat-etan... desabantaila hori ikusten dugu.

Kontrol falta hori da desabantaila. Bestela

baliabide moduan, itzela da, bai klaseak

ematerako orduan, baita beraiek lanak aurrera

eramaterako orduan ere.

19

Page 22: IKT ALDIZKARIA

GURASOAK ANIMATZEN AL DIRA IKT-AK

ETXEAN ERABILTZERA?

Gurasoek aukera dute adibidez, HHko

Xangoren CDrom-ak erosi eta etxean

erabiltzeko. Haurren liburu eta materiala

erosten dutenean eros ditzakete hauek. Guraso

batzuk erosten dituzte haurrak txikiak

direnetik baina beste batzuk ez. LH 1.go eta

2.mailetan adibidez, ingelesean lantzen

dituzten gaiak eta ipuinak, proiektu bukaeran,

power point bidez eramaten dituzte etxera.

Ipuin hauek etxean azaltzeko eta ikasitakoak

etxean erakustea da helburua eta honela

gurasoen inplikazioa bermatzen da haurrei

azalpenak entzunez. Helduagoekin ez da

beharrezkoa teknologia erabiltzen baitute

beraien kaxa.

Bestetik, orain dela bi urtetik ona, helbide

elektronikoz komunikatzeko aukera

eskaintzen dugu eta badira hau erabiltzera

animatu den familiarik ere. Agenda 21ean

sartuta gaudenez eta ikastolan banatutako

ohar batzuk etxera iristen ez direnez, gurasoak

informatuago edukitzeko aukera dugu honela.

IKT-AK BEHAR BEREZIAK DITUZTEN

IKASLEEKIN ERABILTZEN DITUZUE?

Bai. LH eta LHrako irakasle bat dugu eta

DBHen beste bat. Biek erabiltzen dituzte

programa bereziak. Berritze gunearekin

harreman zuzena daukagu eta hauek dituzten

programak eta materialak kopiatu edo erosten

ditugu beharraren arabera. Berritze guneak

atal berezia du honetarako eta materialak

aurkezten dizkigute gu orientatu nahian.

Material sinple eta erakargarriak dira hauek.

HEZKUNTZA BERRITU EGIN DELA USTE

DUZU IKT-AK SARTU DIRENETIK?

Ez asko ez. Baliabideak badaude baina hauei

erabilpena eman behar zaie. Lan asko egin

behar da dena martxan jartzeko. Adibidez,

lehen esan dudan bezala, Zapateroren

ordenagailuak hutsik zetozen. Berritu? Berritu

baino gehiago egunerokotasunera moldatu eta

klase magistralak aldatu egin ditu. Baina

izugarrizko bueltarik ez dio eman oraindik.

Lan asko egiteko dago. Lehenik eta behin

irakasleak formatu behar dira eta hori gero

ikasgelara eraman. Poliki dijoan gauza da,

hobe poliki eta ondo.

MATERIALA NOIZ BERRITZEN DUZUE?

Diru laguntzen arabera doa dena. Aurten

murrizketa asko izan ditugu. Ordenagailuak

izorratzen doazela aldatzen ditugu, beharraren

arabera eta lehen esan bezala diru laguntzen

arabera. Premiazko zerbait denean, alde

batetik estutzen da bestetik ateratzeko baina,

dirua oztopo handia da.

20

Page 23: IKT ALDIZKARIA

BIBLIOGRAFIA ALDIZKARIA

http://www.ite.educacion.es/es/inicio/noticias-de-interes/11-escuela-20 ( 2011-04-18)

http://www.zientzia.net/teknoskopioa/2007/hezkuntzan.asp ( 2011-04-18)

http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0 (2011-04-20)

http://www.blogak.com/maalan/zer-da-web-20/ (2011-04-20)

http://www.euskaljakintza.com/web-20-baliabideak/zer-da-web-20/ (2011-04-20)

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net (2011-04-20)

http://www.eskola20.euskadi.net (2011-04-20)

http://web30websemantica.comuf.com/diferenciasweb3-0web2-0web1-0.htm (2011-04-27)

http://www.diariovasco.com/20090624/al-dia-local/sistema-ikasys-creado-ikastolas-

20090624.html (2011-04-27)

http://www.olazabalbhi.net/proiektuak.cfm?atala=proiektuak&id=47&hizkuntza=0

(2011-04-27)

http://reddigital.cnice.mec.es/6/Experiencias/pdf/Experiencias_9.pdf (2011-04-27)

http://peremarques.pangea.org/ee.htm (2011-04-29)

http://redalyc.uaemex.mx/redalyc/html/368/36802101/36802101.html (2011-04-29)

http://www.ikastola.net (2011-04-29)

http://www.cesdonbosco.com/revista/articulos2004/abril/lucas_sanchez_garcia.pdf

(2011-04-29)

21