Top Banner
2010eko Uztailaren 22-koa - 22 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3066- ISSN 0767-7643 Guti aski duenak denak baditu (Boileau) Kantore egile paregabea Bere burua aitzinean emaitea ez omen zuen batere maite Alexis Etxekopar Attulik. Alta, igandean handizki ohoratua izanen da, merezimendu osoz. Fama handiko kantoreak utziak ditu Xiberuari, Xahakoa, hau ezagunena menturaz, Bedatsean, Erresiñola, Oilar zaharra eta bertze. Duela bost urte zendua da Attuli. Hunen kantore eta gaineratiko idazlanen biltzen arizan da ongi ezagutu duen Patrick Queheille Kanpo, 46 urteko barkoxtarra, Attuliren mireslea. Eta bildu baino gehiago egin du, taulen gainera ekarri bai obra, bai bizitza, kantore famatuenaren izenburua emanik pastoralari, Xahakoa. Bigarren pastorala du hor idazten Patrick Queheille Kanpok. 1998an plazaratu zuen “Herriko semeak” pastorala, orduan barkoxtar hiru seme zi- tuela ohoratzen, Pierra Topet Etxahun ko- blakaria, Beñat Mardo, hau ere koblakari handi izana, eta Leon Uthurburu, Hego Ameriketan gaindi ibilitakoa. Attuliren kantoreen bidez, hunen bizitza jastarazia izanen zaiku, bereziki gaztaroa, orduko ingurugiroan, bigarren mundu gerla garaian, alemanen okupatzealdia, erresistentzia, mugalariak, libratzea... Ge- roztikako urtetan Xiberuak ezagutu duen euskal kultur berritzeaz ere mintzo zaiku Xahakoa pastorala, Etxahun Iruri koblakari eta pastoral idazlea, Martxe Eiharzet dan- tza erakasle eta pastoral errejent izana, Germain Lechardoy errejent ohia hau ere, Attuli bera eta bertze batzu izanik berritze horren eragile suhar. Hiru emanaldi Xahakoa pastorala hirutan emana izanen da, Jean Fabien Lechardoy errejentak gidaturik, dantzak aldiz Catherine Arça- nuthurryk kudeaturik eta kantuak Sophie Larrandaburuk. Lehen emanaldia uz- tailaren 25eko da, igande arratsaldeko 3.30etan. Bigarrena uztailaren 31n, larun- bat arratseko 9etan. Eta hirugarrena ago- rrilaren 8an, igande arratsaldeko 3.30etan. Tokiak haatik 2200etara mugatuak izanen dira aldi oroz. Gisa hortan hobe txartelak aitzinetik hartzea, 13 eurotan (12 urtez pe- koentzat urririk) Atharratze eta Mauleko turismo bulegoetan bai eta Barkoxeko sal- tegietan, edo 14 eurotan interneten bidez, www.xahakoa.org gunean. Hurbiltzen ari zaio egun handia Barkoxeko herriari. Alabainan, igandean dute barkoxtarrek eskainiko Xahakoa pastoralaren lehen emanaldia. Herriko seme bat dute ohoratuko, Alexis Etxekopar Attuli idazlea (1924- 2005). Bertze herriko seme bat delarik obra horren idazlea, Patrick Queheille Kanpo. Patrick Queheille Kanpo, Xahakoa pastoralaren idazlea Kantu errepikan, Sophie Larrandabururekin Xahakoa pastoralaren errepikaldi denboran Barkoxen, igandean Alexis etxekopAr Attuli ohorAtuA
16

Herria 3066

Mar 03, 2016

Download

Documents

8Probintziak

Herria 3066
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Herria 3066

2010eko Uztailaren 22-koa -22 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3066- ISSN 0767-7643

Guti aski duenak denakbaditu

(Boileau)

Kantore egile paregabeaBere burua aitzinean emaitea ez omen zuen batere maite Alexis Etxekopar Attulik. Alta, igandean handizki ohoratua izanen da, merezimendu osoz. Fama handiko kantoreak utziak ditu Xiberuari, Xahakoa, hau ezagunena menturaz, Bedatsean, Erresiñola, Oilar zaharra eta bertze. Duela bost urte zendua da Attuli. Hunen kantore eta gaineratiko idazlanen biltzen arizan da ongi ezagutu duen Patrick Queheille Kanpo, 46 urteko barkoxtarra, Attuliren mireslea. Eta bildu baino gehiago egin du, taulen gainera ekarri bai obra, bai bizitza, kantore famatuenaren izenburua emanik pastoralari, Xahakoa. Bigarren pastorala du hor idazten Patrick Queheille Kanpok. 1998an plazaratu zuen “Herriko semeak” pastorala, orduan barkoxtar hiru seme zi­tuela ohoratzen, Pierra Topet Etxahun ko­blakaria, Beñat Mardo, hau ere koblakari handi izana, eta Leon Uthurburu, Hego Ameriketan gaindi ibilitakoa.

Attuliren kantoreen bidez, hunen bizitza jastarazia izanen zaiku, bereziki gaztaroa, orduko ingurugiroan, bigarren mundu gerla garaian, alemanen okupatzealdia,

erresistentzia, mugalariak, libratzea... Ge­roztikako urtetan Xiberuak ezagutu duen euskal kultur berritzeaz ere mintzo zaiku Xahakoa pastorala, Etxahun Iruri koblakari eta pastoral idazlea, Martxe Eiharzet dan­tza erakasle eta pastoral errejent izana, Germain Lechardoy errejent ohia hau ere, Attuli bera eta bertze batzu izanik berritze horren eragile suhar.

Hiru emanaldiXahakoa pastorala hirutan emana izanen da, Jean Fabien Lechardoy errejentak gidaturik, dantzak aldiz Catherine Arça­nuthurryk kudeaturik eta kantuak Sophie Larrandaburuk. Lehen emanaldia uz­tailaren 25eko da, igande arratsaldeko 3.30etan. Bigarrena uztailaren 31n, larun­bat arratseko 9etan. Eta hirugarrena ago­rrilaren 8an, igande arratsaldeko 3.30etan. Tokiak haatik 2200etara mugatuak izanen dira aldi oroz. Gisa hortan hobe txartelak aitzinetik hartzea, 13 eurotan (12 urtez pe­koentzat urririk) Atharratze eta Mauleko turismo bulegoetan bai eta Barkoxeko sal­tegietan, edo 14 eurotan interneten bidez, www.xahakoa.org gunean.

Hurbiltzen ari zaio egun handia Barkoxeko

herriari. Alabainan, igandean dute

barkoxtarrek eskainiko Xahakoa pastoralaren

lehen emanaldia. Herriko seme bat dute ohoratuko,

Alexis Etxekopar Attuli idazlea (1924-

2005). Bertze herriko seme bat delarik obra

horren idazlea, Patrick Queheille Kanpo.

Patrick Queheille

Kanpo, Xahakoa

pastoralaren idazlea

Kantu errepikan, Sophie Larrandabururekin

Xahakoa pastoralaren errepikaldi denboran

Barkoxen,igandean

AlexisetxekopArAttuliohorAtuA

Page 2: Herria 3066

Gure Hitza

OlagarroaAlemanian bizi da akuario edo arraindegi batean, Oberhausen hirian. Paul du izena eta oso famatua da Alemania guzian eta, hemendik goiti, mundu guzian azti zahar bat bezala jokatu delakotz.Bi ontziren gainean ezarriak ziren futbolean Alemanen kontra ari zirenen banderak eta Alemanena; erakusten zuen aitzinetik, batean pausatuz nor izanen zen irabazlea. Xuxen arizana da Alemanen alde bainan aurre­finalean Alemania Espainiaren kontra jokatzera zoalarik Espainiaren alde eman du iritzia eta finalean ere. Ez da sekulan tronpatu!Hau, bai, Espainiarekin egiazki munduko xapelduna.

Mundu zabalean

Ortziak

Ez dakit nork nundik ateratua duen hori bainan bulta huntan aditzen da uda guzia ortzitsua izan ditakeela. Egia erran, gure eskualdean, ez dugu oraino segurik hortaz biziki arranguratzerik bainan Frantzia behere hortan jadanik aldi bat baino gehiago, eta azkenik egun hotan, ukanak dituzte gaitzeko ortziak, makur asko ere ba… Bero pisu zakar batzuetarik landa… Ortziak merke beraz hor gaindi!

Ortziak aipatzearekin, gogorat laster heldu ere zauku ainitz ortzi mota izaiten dela baz-terretan, uda ala negu berdin! Eta ez bakarrik zeruko hodei beltz batzuk beroaldi handixko baten ondotik ekartzen dituzten horiek… Ortziak noiz nahi gisa hartako giro nahasia izaitearekin…

Nola ez dira izanen ortziak ikustearekin handi-mandi batzu nola dabiltzan, dena es-pantu eta larderia, beti eta gehiago botere gose eta diru gose, denak azpitik atxiki nahi, heientzat denak haizu! Beharrik badira hein batean bederen arrastaño bat ezartzen dio-tenak, denen buru izari bat atxik dezaten… Nahiz batzuetan izari bat atxikiz ere aise urrunegi joaiten ahal diren! Zernahi gisaz, jendarte batean, handiak beti handituz eta ttipiak alde bat ttipituz edo beti berdin hein xuhurrean geldituz, luzarat ez da onik izai-ten ahal!

Zonbat gisetarat ez dira ere jokatzen aitzin-dari atrebitu batzu beren nagusikeria sobe-rakinaren zama nornahiri jasanarazi beha-rrez! Ez da etsenplu baten emaiteko baizik bainan nola ez dira ortziak izanen berriz ere Euskal-Herrian gaindi, ikusten dugularik Pa-risen eta Madrilen zoin axola guti duten gure nortasunaz! Eta konparazione nola ez da sukarrik jauziko Udalbiltzaren auzi oker hori bezalako ixtorio batzuekin? Itxura guzien arabera, zinez mendekio hutsezko auzia!

Horiek hola, ez gira beti ortziak gogoan egoi-ten ahal! Aroa ortzitsua izanikan ere. Fran-tziako Itzulia ere hor da, erran daut norbaitek. Egia, itzuli hori ere hor da. Bainan hortarik hasiz geroz, aipa dezagun izaitekotz Erro-biko festibala, Itsasuko bazterrak airostuko dituen sail ederra, Gau-Argiren ondotik segi-dan heldu zaukuna. Aipa dezagun Xahakoa pastorala, Barkoxek eskain tzen daukuna helduden igande aratsaldean lehenik eta geroxago beste bi aldiz oraino... Aipagarri ere Baionako bestak, batzuen gostuko bu-rrunba handiegia balinbadute ere, euskal kolorez gero eta gehiago jaun tziak halere, ez baita guti hori bera! Eta beste hitzordu fran-go, gure nortasunaren lekuko, gure iguzki lore nolazpait, ortzi guzien artetik bada ere…

Janbattitt Dirassar

Gehexan Pontto

Kenya, Malawi, Namibia, Zinbabwe, Burun­di, Rwanda, Bahamas, Haiti... eta ikerleek ere badute orain nun berma.• Mexikan beti segitzen du droga zikin horren gudukatze hilkorrak. Orai berriz 60 hil, heietan gazteak ere, poliziakoak, ho­riek orok 9.000 heriotzetara ekartzen bai­tute trafiku ilun horren ondorioz bizia galdu dutenak.• Irakiako abrekeriak ere beti aipatuz, horra kamikaz­suizidioen beste balentria bat 43 hil eta beste hainbeste kolpatu egin dituena armadako zaintzaleetan.

• Indian, ikaragarriko errekontrua Sain­thia hiriko geltokian! Han gelditua zen trein baten kontra oldar gaitzean joan da beste trein bat, arrastak amor emanik itxura guzien arabera. Ondorioz, hirue­tan­hogoi bat hil eta zernahi kolpatu, gu­tienez ehun eta berrogoi.

• Italian, beste asko naziotako gisan, bere neurriak har­arazten ditu oraiko krisia ekonomiko hunek. Beren hautsi­mautsiak egin behar ukan dituzte han ere gobernuak eta zenatuak. Holaxet du Ber­lusconik butxetaren xuhurtze plana one­tsarazi azken horri 24,9 miliar euroko diru kontua onartaraziz deputatuen ganbarari uztail huntan. Xuhurtze horren arabera, funtzionarioek jornalak mugatuak izanen dituzte urte batez oraingo neurrian, bai eta berdin ere ministerioen butxetak eta eskualdeenak. Horien bidez dute xede 2012ko PIB­a %2,7tan gelditzea, aldiz %5,3koa zutelarik 2009koa.• Alemaniak berriz udako treinen berota­sunean ditu bere izariak zaindu beharko. Hango Siemens abiadura haundiko trei­nak ez ditu 32 gradu baino gehiago ja­saiteko eginak Deutche Bahn konpainiak bere aire kondizionatuaren segurtatze­ko, joanden asteko bero horietan pana batzuek sendiarazi dien bezala: izan di­tuzte alabaina osasuneko alditxartze ta enegu batzu, baitezpadako neurri batzu harrarazi dizkietenak.• Espainia munduko xapeldun atera da futbolean orai orok dakigun bezala. Bai­nan ez dira horrekin ere patar guziak ze­laitxoak han ere. Hala­nola Bartzelonako Barça futbol ekipa 155 miliuneko zorrekin hartu behar ukan du uztailaren 6 huntan president berriak, kluba famatu hori iza­nagatik ere Espainiako xapelduna. Zorre­tan, baina ez kobratua, diru eskas horren guziaren tapatzeko mailegu bat ardietsi dute denaden xapeldun horiek.

• Ipar-Koreak itxurak ditu hobekienik zaintzen, burua gora dabilalarik beste na­zioen aitzinean munduan gaindi. Han gain­diko inkesta batzu egin dituen Amnesty International erakundeak deitoratu du herri horrek ez duela dolar bat ere jende bakar osasun kontuentzat. Alta, gaineratekoan,

operazioneak aneztesia­rik gabe, jateko eskasia, medikuak janaz pagatuak, edo ezin ukan!...• Mandela eguna ospatu dute joan den igandean Hegoafrikako Joannes­burg hirian gizon famatu horren 92 urtekari. Beltzen eta Zurien berdintasuna bere bizi guzian oihukatu eta hein on batean ardietsi duen gizon haundi horrek ainitz urte eta sakrifizio gostarik, presondegi, eta mila afruntu, bere familia eta sort­herri tttipiko 95 haur ditu bakarrik bere

inguran nahi ukan, halere jende pobre eta xeheak zituelarik gomitatzen ospakizuneko bazkari anaikor baterat.• Greziak bere zorren ziloaren tapatzeko urrats haundi bat egin du, herrian bere alde itzultzen ari zaion herritarren konfiantxari esker. Mailegu gisa baten bonak ontsa joa­nik diruketa ederra bildu ere du, hots mi­liar bat eta 500 ehun euro bilduz, ehuneko 4,55eko intresean. Intres hori ehuneko 7 taraino joaiten ahal zen eta ministro diru­zainak ez du gorde batere bere atsegina, beraz kobratzearen beldurrak urrunduz baitoatzi herri hortan.• Portugala da orai erdi beldurti geldi­tzen dena gure Europan hunen konduak justuxago baitaude, bainan azken hunen diruzainak ere ez du etsitzen batere. Eu­ropear batasunari dagokio orai, joanden maiatzean berritu tratu orokor batzueri es­ker elgarren merkatuen plomuratzea. Horri buruz ditu azkenik mentura batzu emanak Klaus Regling Europaren aleman kudea­tzaileak Financial Times kasetan.• Sida edo hiesa gaitzaren kontrako bil­tzar nagusia egin da, hau 18garrena. Aus­triako Vienne kapitalean, ainitzen begien idekaraztekoa baduena. Badira orai 30 miliun jende munduan gaitz hortaz joak direnak eta horren artamenen alde urrats pollit batzu egin baziren behin, orai ageri da munduko krisia ekonomiko hunek diru­laguntzen xuhurtze doi bat ekarria duela. Behar litazke 25 miliar dolar dirutan bildu orotara VIH virus horren nolazpait artatzeko eta luzaran bentzutzeko, eta urrun gaude­la erakutsi da Viennean. Afrikaldeko herri pobreak dira gehienak, Bolikosta, Etiopia,

Ixtripu izigarria !

2

Page 3: Herria 3066

Han eta HeMen

Euskal Herriko Artxibategiak ateak zabaldu

Harrigarri da ikustea nola es­painol abertzalismoa sutan jartzen duten espainol esta­tuko futbolarien balentriek eta hori Kataluniako eta Euskal Herriko futbolari hoberenen laguntzari esker eta nola, ber denboran, Espainiako auzi­tegiek Kataluniako gehien­goak hautatu estatutua xehatu duten eta nola Euskal Herriko Udalbiltzako hautetsiak auzi­petzen dituen. Ber denboran ere Europako Espainol lehen­dakaritza bukatzen da. Nehork ez baldin badu deusik erran torturatzen den estatu baten buruzagiak holako kargu bat eskuraturik, ez da pentsako Europako herrialdetako mana­tari gorenak kezkatuko direla

Frantzian libro eta Espainian debekatua den hautetsi el­karte bat auzipetua delakotz. Berrikitan Egunkariaren alde­ko jujamenduak erakutsi du espainol estatuan podoreen nahasketa onartzen ez duen legegizon belaunaldi berri bat badagoela. ANAI ARTEAK erabaki bera gogo onez ikus lezake Udabiltzako 22 hau­tetsi auzipetuentzat. Deus ez dute egin eta behar bezalako auzirik ez daiteke egin ere lekukotasun beharrezkoenak aitzinetik baztertuak izan di­relakotz. Lehen urratsa liteke demokraziaren bidean, hark bakarrik baitu bakea Euskal Herriratuko.

Anai Artea

Udalbiltza auziperatua :Demokrazia espainol manatarien kranpoipean

Orain arte Pauen atxikiak ziren departamenduko artxibo guzi­ak, hemendik aitzina ekainean Baionan ateak ireki dituen artxi­bategian atzemaiten ahal dira Euskal Herriari dagozkionak. Baiona eta Euskal Herriko artxi­bategi honek hiru mila metro kuadroko eremua hartzen du. Artxibategia kanpotik ikusirik erdian kubo gorriska bat nagu­sitzen da, pareta eta berinezko egitura batek inguratzen duela. Erdiko kubo hori artxiboen bil­tegia da eta eraikinaren bi he­renak okupatzen ditu. Hamaika kilometro linealeko kapazitatea du eta hamalau artxibo biltegiz osatua da, bertan tenperatura eta hezetasuna zehazki atxi­kiak direlarik neurri egokian.

Biltegiak desberdinak dira do­kumentuen neurrien arabera : ttikiak apalategi mugikorretan biltzen dira, aldiz handiak apal finkoak dituzten biltegietan. Baina apalategi horietan kokatu aitzin hainbat fase pasatu behar izaiten dituzte.

Harrera gelan egiten zaie lehen kontrola dokumentu berriei. Kuarentena gela batean ezar­tzen dira eta beharrean trata­tuak dira. Ondotik sailkapen gelara pasatzen dituzte. Sail­kapena egin ondoren artxibo biltegietan biltzen dira. Manipu­lazio guziak kontu handiarekin eta eskularruz horniturik egiten dituzte. Artxibo biltegietara era­man dokumentu horiek dira edozein bisitarik ikusten ahalko dituenak. Baina horretarako bisitariak badu zer egin. Karta egiteko nortasun agiria eta argazki bat ekarri behar ditu. Horra itzulia abantxu burura­tua dugula, azken aipagaia sa­rreraren eskuin aldean erakus­keta bat paratua da, oraindik

eta azaro arte ikusgai izanen dena. Euskal Herriaren histo­ria ezagutzera eramaiten gaitu bost zentzuak landuz joko in­teraktibo bidez. Artxibategi be­rrian ari diren langiletan badira hiru euskara emaiten dutenak. Erakundearen estreina ofizi­ala beti luzatuz doa, hasieran errana zuten lehen ministroa bera etorriko zela xingolaren moztera, beraz haren agendak manatuko zuela data. Demoek iragarri dute estreinaldi egun ofizial hartan ekarriko dituztela artxibategira, Paueko artxiba­tegitik hartu zituzten frantses iraultza denborako Uztaritzeko bi liburuak.

Uztailaren 14ean

Omenaldi Larrunen eta manifestaldi Miarritzen

Larrun kaskoan, EAJ alderdikideak

EAJ alderdiak ikurriñari ome­naldia egin dio uztailaren 14ean Larrun kaskoan, Arana Goiri anaiek Bilbon 1894eko uztailaren 14ean ikurriña lehen aldikotz agertzearen oroimenez. Kari hortara, Ipar eta Hegoaldeko alderdikide multxo bat bildu da Larrun mendi gainean, batzu oinez joanik, besteak treinez.

Miarritzen aldiz, Segi gazte mugimenduak deialdia egi­nik, berrehun gazte bildu dira Frantziaren uztailaren 14eko ospakizunak salatzeko, “Hau ez da Frantzia, Euskal Herria baizik” leloarekin. Miarritzeko Herriko etxeari buruz zoatzi­larik haatik, polizak manifes­taldia geldiarazi du gas nigar­garriak erabiliz.

EEP-tik Garazi-Baigorri herri elkargorat

Bi urte doi doia iraganik Euskararen Erakunde Publikoko zu­zendari gisa, Garazi­Baigorri herri elkargoko administrazio zer­bitzuen zuzendari bilakatuko da Estebe Eyherabide datorren urriaren 15etik harat. 2008ko urriaren 16an hartu zuen EEP­ko zuzendari kargua, Jean Claude Iriart ordainduz. Zurrumurruek baitiote EEP­ren baitan dagon krisialdiaren ondorioz lekutzen dela hortik Estebe Eyherabide, hunek dio haatik ez dela batere holakorik.

300 euroko ixuna2007ko uztailan, Frantziako Itzuliaren garaian, Larraine aldeko bideetan Euskal Herriaren eta euskal presoen aldeko tindaketak egiten ari ziren hiru gazte, Haritza Galarraga, Emilie Martin eta Leire Larronde, arrastatu zituen polizak. Joan den astean iragan dira Paueko auzitegitik eta zigortzat 300 euroko ixuna, “sursis” de­lakoarekin, ukan du bakotxak.

3

Page 4: Herria 3066

BBK CajaSur bankoaz jabetu da

Bizkaiko aurrezki kutxak Ca­jaSur Kordoba aldeko aurrezki kutxaren kontrola hartu du Es­painiako bankuko batzordearen baimenarekin. Iragan maiatza­ren 22an, Unicajaren kontrol­pera pasatzeko operazioak huts egin zuen. Hastapenetik, Caja­Surren kontrola hartzeko hau­tagaiak, BBK, Unicaja, Cajasol, Banco Sabadell eta Banca Ci­vica ziren.

Cajasurren kontrolarekin, Bilbo Bizkaia Kutxa Espainiako zazpigarren bankoa bilakatuko da, 48.700 milioi eurotako akti­boekin. Horietako 29.800 kutxa bizkaitarrarenak dira eta, gaine­ratekoak, Kordobakoarenak.

Urteak badu Euskal Herriko aurrezki kutxen (BBK, Kutxa eta Caja vital) elkartzearen proiek­tua aipatua dela orain arte bu­ruratu ez dena. Carlos Aguirre Ekonomia sailburuak dionaz BBKk CajaSur eskuratzeak eus­kal aurrezkikutxen bat egitea lagundu dezake.

Etxebizitzaren prezioa beheititua

Etxebizitzaren prezioak %3,8ez egin du behera Eus­kal Autonomia Erkidegoan eta %4,4ez Nafarroan urteko bi­garren hiruhilekoan. Etxebizitza berriaren metro karratuaren pre­zioa, 1.846,70 eurotan dago, 2009ko epe berean baino %4ez merkeago.

Bigarren eskuko etxebizi­tzaren prezioari dagokionez, 1.854,90 eurotan dago metro karratua, %3,3ez merkeago.

Donostian dago metro karratuko preziorik karioena (3.680,30 euro) eta horren segi­dan daude Bartzelona (3.418,10 euro), Getxo (3.277,50 euro) eta Madril (3.275 euro).

Zapatero eta EAJ-PNVren arteko akordioa ?

Egonkortasuna bermatze­ko bere gobernuari, Zapatero lehen ministroak EAJ­PNV ren 6 deputatuen behar gorria badu, gehiengoa bermatuko liokeen 165 deputatuen sustengua lor­tzeko. Publikoki hitzarmen sen­do batetaz hitz egitearen propo­samena egin dio lehen minis­troak EAJ­PNVri.

Sekulako aldaketa eragin le­zakeen hitzarmena. Jazko mar­txoko hauteskundeen ondorioz, Euskal Herriko sozialistek Patxi Lopez lehendakari kargura he­laraztea lortu zuten, ezker aber­tzalea legez kanpo ezarriz eta PPrekin akordio politiko harri­garria eginez. Egoera aldatu da sozialisten­tzat. PPkoek mehatxua egin dute akordioa izenpetua bada

jeltzaleekin, euskal gobernua dutela sustengatuko. Iñigo Urkullu alderdi jeltzaleko buruak jakinarazi dio Zapate­rori akordioaz hitz egiteko prest dagoela bainan ezinbesteko baldintzek onartuak izan behar dutela. Hala nola euskal auto­gobernuaren sendotzea, Eu­ropan Euskal Herriaren presen­tzia onartzea eta Euskal Herriko gizartearen etorkizun politikoa errespetatzea. Egibarrek dionaz, Ibarretxeren proposamenarekin zerikusia balukeena gauzatua izaiteko. Aste hau erabakikorra izan laiteke Zapateroren gober­nuarentzat.

Milaka jende Udalbiltzako auzipetuen alde

Milaka pertsona bildu dira Bilbon Udalbiltzako 20 auzipe­tuei elkartasuna agertzeko as­moz. ETAko ustezko kide izatea eta diru publikoak bidegabeki erabiltzeagatik auzipetuak dira. “ Udalbiltza Aske ! Bai Udalbil­tzari, Bai Euskal Herriari” lelo­pean egin dute manifestaldia. Parte hartzailetan, Peio Urizar EAko idazkari nagusia, Patxi Zabaleta Aralarreko koordi­natzailea, Aintzane Ezenarro, Aralarreko bozeramailea, Tasio Erkizia eta Oskar Matute, ezker abertzaleko eta Alternatibako bozeramaileak eta Jone Goirize­laia abokatua. Auziak segituko du aste huntan.

Belauntzi portu gehiegi hegoaldean ?

Greenpeace erakundeak salatu du euskal kostaldeak pairatzen duen egoera. Green­peacek dionaz, Espainiar esta­tuko emendatze gehiena jasan du Hego Euskal Herriko kostal­deak, belauntzi portuen aldetik. 1985 tik 2006ra, hego kostal­dean 1.280 tik 4.825ra pasa dira belauntzi portuetako koka­guneak. Halaber 171 900 etxe­bizitza eraikiak izan direla itsas bazterrean salatu dute, mediter­raneo aldean bezala, hots, 515 etxebizitza itsas bazter kilome­troko.

Greenpeacek salatu du ki­mika alorreko industriaren ku­

tsagarrienetarik %12ak, euskal kostaldean kokatzen direla

Arnaldo Otegi askatzeko eskatu dio Gerry Adamsek Espainiako Gobernuari

Gerry Adams Sinn Feineko presidentak, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea aska dezan eskatu dio Espainiako Gobernuari. Zeren preso zigo­rra antidemokratikoa baita eta euskal gatazka konpontzeko oi­narrizko printzipioen kontrakoa delako. Adamsek dio Otegiren helburu nagusia, aterabide de­mokratikoa eta baketsua lortzea dela eta presondegian izaiteak Euskal Herrian bakea eraiki­tzeari zailtasuna ezartzen diola.

2009ko urritik preso dago Otegi, eta gaur Logroñoko presonde­gian aurkitzen da. Adierazpen eta galdera berak egin ditu Al­fonso Sastre idazle ospetsuak.

Itsasoaren nibela 49 zentimetroz altxatu daiteke mende azkeneko

Mende hunen bururatzean, itsasoaren nibela 49 zentimetro goitituko dela diote Azti­Tecna­liako ikertzaileen prebisioek. 1950ko urtetik 1,8 milimetro al­txatu da itsasoaren batez beste­ko maila munduan eta euskal kostaldean berriz, 2,1 milime­troz. 1993ko urtetik, itsas maila urtero 3 mm ari dela altxatzen ohartarazi dute eta heldudiren urtetan igoera hori handituko dela. Itsas maila altxatzearen ondorioen artean, uholde irris­kua ere neurtu dute, urak be­reganatu ditzakeen lekuak zein izan daitezkeen ikusiz. Hala nola hondartzak 15 eta 30 me­trotaraino desagertu daitezkeela kalkulatu dute.

Mikel Olaciregui Zinemaldiko zuzendariak irailean dimitituko du

Mikel Olacireguik Donos­tiako Zinema Jaialdiaren zuzen­dariak bere kargua utziko du aurtengo edizioaren bukaeran. Jose Luis Rebordinosek hartuko du segida. 1993. urtean iritsi zen

Mikel Olaciregui Zinemaldira eta hunen buru zen 2001az geroz.

Lau Senegaldar erasotuak Araban

Lantaron Arabako herrian, lau senegaldar erasotu eta zauritu dituzte. Horietako bat egoera larrian aurkitzen da. Lan egiten zuten Curvados Quintin enpresatik, ustezko bi eraso­tzaile kanporatuak izanak ziren jarrera «xenofoboa» agertzea­gatik. Bi kaleratuek, beste zen­bait pertsonarekin, Senegaldar langileak atera arte goaitatu dute enpresako ate aitzinean, ihes egin ez zezaten, autoaren errotak zilatuz. Kolpeka erasotu dituzte, horietako bat larriki zau­rituz.

Ertzaintzak trafiku isunak berehala eskuratuko Ertzaintzak berehala esku­ratzen ahalko ditu errepide kontrolen ondorioz ezarri isunak, informazio eta komu­nikazio sistemak hobetzeko prozesuaren ondorioz. Banko txartelaren bidez ordaintzen ahalko dira isunak. Berri ona hala ere, isunak sistema be­rri honekin berehala ordain­tzean, %50 gutiago ordaindu beharko dutela gidariek.

Milioitik gora pertsona, Kataluniako Estatusa murriztearen epaiaren kontra

Milioi bat pertsonatik gora bildu dira Bartzelonako karrike­tan, espainiar auzitegi konsti­tuzionalak, Kataluniako estatu­saren inguruan eman epaiaren kontra. Kataluniako hiriburuan bildu den manifestaldi haundie­netarik bat.

Delako epaiak dio, Kata­luniako estatusaren 14 artiku­lu Espainiar konstituzioaren kontrakoak zirela : hoietan « na­zioa gara » zion hitzaurrekoa.

Alderdi gehienetako aginta­riek manifestaldian parte hartu dute : Montilla generalitateko presidenta sozialistak, Ernest Benach parlament­eko presi­dentak eta Jordi Pujol eta Pas­qual Maragall generalitateko presidente ohiek.

Iñigo Urkullu, EAJko presi­denta eta Patxi Zabaleta Arala­rreko zuzendaria ere manifestal­dian izan dira beren alderdiaren laguntasuna adierazteko.

Kataluniako alderdi gehie­nek, salbu PPk, gutieneko hi­tzarmena sinatu dute Auzitegi Konstituzionalaren epaia kritika­tuz eta Katalunia nazio bezala definitzen duen Estatusaren hi­tzaurre «konstituzionala» oina­rritzat hartuz.

HeGOaldean

Udalbiltzaren alde elkartasunez…

4

Page 5: Herria 3066

Joanden maiatzean « No­lako Eliza, halako apezak » izenburuko artikulua idatzi on­doan, eskura erori zait 2009ko ekainean Jean­Louis Bru­guès apezpikuak (Vatikanon « Congrégation pour l’Edu­cation Catholique » erakun­dearen idazkaria) semena­rioetako errektoreeri eman hitzaldia: apezgaieri eman behar den formakuntzaren ar­datz nagusiak agertzen ditu « ahoan bilorik gabe ». Gu­tienez, argitasunaren meritua dauka ! Pondu zonbait altxatu ditut...

1/ « ...erakasle eta he­zitzaileek uko egin behar dute alderdi kritikoz markaturiko oi­narrizko formakuntzari... » dio JL Bruguès­ek ! Erran nahi baita, burua « garbi » (hutsik ?) duteno, dogmak, erritoak, sines­menak, ohidurak behar zaizkote besterik gabe buruan sartu apezgaieri, jakite haueri buruz­ko galdeketa kritikoari niholako tokirik utzi gabe.

2/ Vatikano II.az egin den « interpretazioa » (ez Vatikano II.a bera, bistan da) suntsitzen du: [Vatikanoko II. Kontzilioak desiratu « munduari idekidura » interpretatu da « sekularizazioari konbertsio» bat bezala ] dio JL Bruguès­ek. Eta erraiten du

garbiki « betiereko bizia », « az­keneko errealitateak », « beka­tua », « grazia », « bizitza teolo­gala » baztertu direla, bakearen, justiziaren eta gizatiar ekintzen zerbitzura jarriz. Aldi berean, liturgia eskuragarri eginez, « sakratuaren alderdia (edo zentzua) galdu » dela dio.

3/ Aipatzen du ere apezgai berrien « nortasun » bilaketa: sakratuaren gizonak izan behar dute, gizarte sekula­rizatuari buru eginen dutenak, beren « diferentziak » goraki ai­tortuko dutenak, bereziki etika mailan.

4/ Hitzaldia bururatzean erraiten du: «Zuen (semenarioe­tako errektoreen) egitekoa da, belaunaldi batetik ondorateko pasaia baino gehiago, Vatika­noko II. Kontzilioaren interpreta­zio batetik beste baterako pasaia harmonikoki bermatzea, eta, be­harbada, eliz eredu batetik beste baterako pasaia. »

Gauzak argi daude. Eliza mota hunek « mundua » ikusten du etsai bezala, Elizak bere na­gusitasuna baieztatuz mende­ratu behar duen etsaia. Hemen

aldarrikatzen den Eliza sekta haundi bat da, bere egiak, bere erritoak, bere ohidurak inposa­tuz bere nortasuna baieztatzen duena. « Eliza gudularia » deitu daitekeena, berarekin ados ez direnen kontra, sekularizazioa­ren kontra eta ere beste erlijioen kontra guduka ariko den Eliza.

Eta nun bilatuko dira gisa hortako apezgaiak ? Erlijio tradizionalak gizarte estatu bat eta « pribilejioak » segurtatzen dituen guneetan, erran nahi baita gune kontserbadoreetan; edo ere gure gizartean « koka­ezinen » artean, segurantzizko koadro batean kokatu beharra dutenen artean.

Hau da beraz Erromatik amesten den eta bidean jartzen ari den Eliza: arrotza egiten zai­gun Eliza, iraganari buruz itzulia, Jesu Kristotaz baino gehiago bere buruaren nortasunaz eta eraginaz axolatua. Erdi­gordeka bezala eta lañoki sarrarazi nahi daukuten Eliza.

Bestelako alternatiba...Hein huntaraz geroz, gal­

dera hauxe da guretzat: gisa

hortako ahaleginari nola buru egin ?

Jean­Louis Davant­ek (2010eko ekainaren 3ko HE­RRIAn « Nolako fededünak, halako apezak » artikuluan) es­kaintzen du bidea: « Beti ütü­rriala ützüliz, ...gure fedea nola bizi eta nola erran gure mündü hontan, gure hizkuntzan, oraiko hitz eta moldeekin » elgarrekin bilatuz.

Gauden keinkan, irriskua da egoera berri huni nolabait egokitzea, edo isolatzea, edo kritika hutsean gelditzea, edo e tsitzea. Bainan jende ainitz dago Elizan gaizki bizitzen ari dena, zerbaiten beha dagona. Dena perfektoa izan ez bada ere, eskutan dugu Vatikano II.etik sortu eta berrogoita hamar urtez landu ondarea. Nola utziko dugu hau guzia bazterrera ?

Baretasunez edo sereni­tatez jokatu beharra dago: apez eta laikoen arteko lokarriak ber­indartuz, Kontzilioak markatu bideeri leialki jarraikiz, ahal du­guna eginez eta erranez, Eliza mailan erresistentzia aktibo bat bultzatuz, esperantza atxikiz.

Hori da datozen hilabe­tetan gure artean eztabaidatu eta bidean jarri beharko gi­nukeena...

Peio Ospital

eGun eta biHar

ErrepublikaBeti bezala, uztailaren 14­ak ekarri dauku Errepublika eguna. Euskaraz hola deitzen duguna nahiz berenaz ez den baitezpada errepublikaren besta bainan Frantziarena. Usaiako ospakizunak izan dira denetan, lekuka euriak eta ortziek doi bat nahasi badituzte ere. Parisen ere euri uhar batzu jasan behar ukan dituzte eta bestalde ez da izan bestarik Eliseo jauregiko parkean, ez aro txarraren gatik bainan sosari kasu egin behar dela­eta. Aitzineko urtetan, zer­nahi jende gomitatua izaiten zen besta hortarat… Aurtengo bere­zitasuna, Parisen zirela Afrika­tik etorri lau ehun bat soldado, frantses kolonia ohietakoak, herrialde horiek beren gain ja­rriak­eta duela xuxen 50 urte. Denek ikusteko gisan nolazpait herrialde horiek Frantziaren adixkide handi daudela. Kolo­nia ohi horietako herrialdeburu gehienak ere hor ziren preseski. Egia erran, hori ere eztabada­bide izan da bainan goazen paso, ez beti minkor agertzeko!

Beti Parisen!Horiek hola, “afrikanoekin” ala gabe, asko gisetarat frango go­goetagarria ditake Pariseko os­

pakizun nagusi hori. Handizki egiten dena errepublikako presi­denta denen aitzineko. Zendako egiten da beti eta beti Parisen? Iduri Parise baizik ez den Fran­tzian, gaineratiko hiri eta bazte­rrak ez biziki konda! Zendako ez da egiten eman dezagun urte aldizka, batean Parisen eta bes­tean beste hiri batean? Zendako holako lehentasuna emaiten zaiote, gostaia gosta, armadari eta armadak dituen muntadu­reri? Frantzia indarrean dela erakusteko mundu guziari? Zen­dako ez asma izaitekotz, hori ere urte­aldizka bederen, beste gisako ospakizun zerbait?

Ez litake goizegi!Egun hotan badira berriz ere mintzatu direnak galdetuz “Mar-seillaise” frantses himnoaren hitzak zendako ez diren azke­nean kanbiatzen. Bainan lañoki mintzatzen ahal dea hortaz? Badira kantu horri hain atxikiak nun itsuski kexatzen baitira kan­biatze gisa hori aipatu orduko, norbaitek bizirik larrutzen ari ba­litu bezala! Bekatu handia omen litake kantu horren hitz bakar bat ere aldatzea, hoinbeste gizon badirela hilak Frantziaren tzat kantu hori zutela ezpainetan,

heieri denek zor diotegula gai­tzeko errespetua! Bizkitartean, nehork ezin uka kantu hori ger­lari kantua dela, jendea jazar­tzerat eta odol ixurtzerat deitzen duena! Ez litake goizegi beraz hitzak kanbiatzen balire! Kantu baketsu bat, elkartasun kantu bat, aise hobe litake.

Buruko minaEz guri sobera galda zertan di­ren untsa usain txarra hedatzen duten diru ixtorio nahasi horiek! Egun guziz zerbait berri atera­tzen da handik edo hemendik bainan egunetik egunerat, ar­gitzeko partez, gero eta ilunago agertzen dira afera horiek. Bi egunez segidan, polizak bere gomendio atxiki ditu Liliane Bettencourt andere aberats puxantaren adixkide eta lagun­tzaile ezagutuak diren lau pre­suna, zernahi galde egiten zaiz­kiotela. Bereziki andere horrek Suisan ixilka pausatu diru meta batzuen gainetik. Horien artean Patrice de Maistre ontasun ku­deatzaile famatua. Lauak libra­tuak izan dira, nehork ezin erran zer jinen den ondotik. Hainbes­tenarekin, gutien ustean zer­bait berri ateratzen ere da Eric Woerth minixtroa apaldu beha­

rrez, berak deneri ihardokitzen du haatik halako errabia samur batekin… Artetik erraiteko, joan­den igandean segurik etzuen iduri hain kexu. Frantziako Itzulian zen Tolosako alde hor­tan, untsa goxoan, bere emaz­tearekin, pena guziak ahantziz orobat, Bernard Hinault txi­rrindulari xapeldun ohia zutela segitzaile.Azkenean, diru ixtorio horiek hain dira nahasiak nun buruko mina ere emaiten baitaukute! Deusik ezin gehiago konpreni­tuz. Bainan batzu ez ote dira ari preseski saltsa nahas eta nahas, joanden astean ginion bezala, gutarteko norbaitek deus guti konprenitzeko gisan? J-B D

JainkOa bizia JendeaerrOMatar

neO-tradiziOnaliSMOari buru

Patrice de Maistre, Bettencourt andere

aberats okituaren ontasunak kudeatzen

dituen gizona…

5

Page 6: Herria 3066

kOStaldean

Urruñako “sorgin ttipiak”

Urruñako elizan, helduden igandean, uztailak 25, ara­tsaldeko 6­etan, izanen da or­gano kontzertu bat zinez arra­roa. Hor entzuten ahalko dira bi organo joile gazte fama han­dikoak, organoaren estreinal­dian, joanden udazkenean, hor zirenak eta berriz heldu direnak untsa gogotik Urruñarat, berek erranik organo berri hori pare­gabea dela berek aski untsa menperatzen dituzten musika zati batzuentzat. Urruñako or­ganoaren aldeko elkarteak ditu gomitatu eta berehala baietz erran diote. Jean-Claude Gui-darini eta Emmanuel Pelaprat biak Tolosakoak dira eta “sor­gin ttipiak” deitzen ere dituzte, organo joko guzien segeretuak errotik badazkitelakoan. Fun­tsean, aitzina egon giten sorgi­

nen munduan, besteak beste emanen dute Paul Dukas mu­sikagile handiaren “L’Apprenti sorcier” obra berezia. Bere­kin ukanen dute ere biziki boz ederra duen kantari bat , Nicole Fournié, opera askotan entzun dena eta nazioarteko lehiaketa handi batzuetan saristatua iza­na dena.

Gitarra joile handi bat…

Hendaiako Jondoni Bixintxo elizan, ortzegun huntan, joan­den astean hemen berean

erran bezala entzuten ahalko dira bi musikari guziz jeinutsu, Arimany flautarekin eta Carles Pons gitarrarekin. Eta ondoko ortzegunean, uztailak 29, te­nore berean, beste gitarra joile bat alimaleko fama duena, munduan gaindi zernahi ikus­garri eta kontzertutan partaide ibilia eta beti ibilki, Javier Gar-cia Moreno.

Alaiak beti kantuz!Hendaian bai eta inguruko he­rrietan biziki ezagutua da, eta preziatua ere, Alaiak taldea, duela 25 urte sortu zena. Euskal kantuak maite zituzten hendaiar multxo batek zuen xutik ezarri. Geroztik egin du bide beti gogo berarekin, beti kantu eta kantu! Bere hamargarren diska egun hotan ateratu du eta aski izen asurtia eman dio, “Beti Kantuz”. Hamasei kantu orotarat, batzu arrunt berriak. Lan herrikoia, artixta lana, arrakasta handia merexi duena aitzinekoen gisa. Aurkezpena untsa goxoki eta sanoki egin dute besta alegera

baten karietarat…

Gauak gau sute gaitza HendaianIzigarria izan da bestenaz joan­den gauean Hendaian gertatu dena eta egia erran oraino han­diagoa izanen zen jendetan ere makurrak izan balire. Goizeko oren bata ondoxean beraz, eta oraino mugimendu poxi bat bazelarik karriketan, Errepu­blika eguneko ospakizun batzu ez hain aspaldian bururatuak, norbaitek su eman du Maitena izeneko etxebizitza agentziari. Berina bat hautsirik, barneko alderat ixuri dute ezantzaki zerbait eta hari su eman! Sua laster azkartu da eta burrus­tan hedatu. Bulegoak itsuski fundituak, gaineko aldeko bi bizitegiak ere ba, heietako jen­deak halere aski goiz ateraturik suaren menetik, lekuko batzuk berehala abisaturik. Ka rrikan aparkatu bi auto ere fundituak izan dira. Hendaiako auzape­za, Battitt Salaberry, berehala han zen, laguntza eskaintzen ziotela gauak gau beren etxe­tik joan behar izan zuteneri. Gaitzetsiz bixtan da gertakari hits hori, bestalde ere ainitzek salatu dutena zentzugabekeria hutsa izan dela erranez, iku­siz lekukoak ez balire erne ibili aise kalte handiagoak izaiten ahalko zirela. Tokian berean, ez da kausitu aldarrikapen seinale bihi bat. Lekuko batzuen arabe­ra, bi lagun ziren su eman dute­nak, aurpegia gordea, bainan beste lekukotasun batzuen ara­bera, hiru eta beharbada lau ba omen zitazkeen, biga balin­badira ere ausartenik agertu…

Hamar kolpatu errekontru bateanDonibane Lohizunen, batere funtsik gabe gertatu da gai­tzeko ixtripua eta aski toki ede­rrean, untsalaz lanjerik batere ez den tokian, Azkaine aldetik hirirat sartze hortan. Zerbait gisaz, goizeko hamekak irian, auto bat zeiharka joan da ez­ker alde eta beste auto bat jo

Hordago erakustegian

du oldarrean. Orotarat, hamar lagun kolpatuak izan dira, batto aski handizki. Errekontru horren ondorioz, bulta batez galkadura handia ere izan da errebidean, sasoin huntan goizetik arats baita hor gaitzeko mugimen­dua.

Jostatu nahi, pausatu nahi…Donibane Lohizunen, tirabira zonbait Akotze aldean. Ingu­ruko jende batzu arranguratu dira kanpaleku batean aratsa­rekin berant arte bazela sobe­ra arrabots, musika ere biziki azkar ezarria. Gau batez, nor­baitek deiturik, kaxketadunak izan dira zer gertatzen zen ikus­ka, galdetu ere musika hein ba­tean gelditzea. Biharamunean, hango udatiar batzuk dute dei egin herriko etxeari, uda betean astean bizpahiru aldiz bederen musikak irauteko aratseko 11­ak ondoxe arte bederen. Uztail­agorriletan segurik tenore hor­tan ez dela oraino hain beranta.Denen buru, iduri du hautsi­mautsi batetarat helduak direla, denek borondate on poxi bat erakutsiz.. Lehen ere izan dira holako eztabadak. Sasoinean, batzuk berant arte besta egin nahi, jostatu nahi nolazpait, eta beste batzuk pausatu nahi, ez baitira oporretan bainan egun guzia lanean ari...

Eurixkak ez ditu lotsatu…Donibane Lohizunen, Xardi­na­Besta zuten beraz joanden larunbat aratsean eta ederki joan da! Goizean, eta aratsal­dean ere oraino, eurixka zen alta bainan eurixka horrek ez ditu lotsatu bestaren prestatzen ari zirenak, Arin elkarteari erro­tik atxikiak eta elkarte hori beti kar berarekin lagundu nahi! Eta aratsari buruz, aroak arras one­rat egin du! Jendea bildu da az­karki. Giroa ere arraroa, Alaiak eta beste han zirela bazterren harrotzeko!

« Sarako zubi zaharra­ren aitzinean », Martin­Laurent Partarrieu ar­tixta ezagutuaren margo eder bat

Donibane Lohizunen, Jondoni Jakobe karrikako Hor­dago erakustegian helduden larunbatean, uztailak 24, idekiko da erakusketa bat guziz gustagarria. Ikusten ahalko dira Martin-Laurent Partarrieu eta Bruno Lo-gan margolarien obra batzu, bai eta Sabine Cherki xixelkariarenak.

Jean­Claude Guidarini eta Emmanuel Pelaprat.

Javier Garcia Moreno

6

Page 7: Herria 3066

kOStaldean

baionako bestak beti berritzen ariDuela hogei bat urte Baionako bestak egin zituenak nekez aur-kituko ditu aurtengoetan orduko erreferentzia berdinak, hainbeste aldaketa badira metatuak urtetik urtera geroztik. Aurten ezagun da aldaera fierra Santespietako auzoa alaituko duten anima-zioetan, bete betean ageriko da bestak nola beretzen dituen pro-grama ofizial aitzineko egunak ; oparo azalduko da egunazko pro-gramaren aberastasuna.

Santespieta xuri eta gorrizDenboran Baionako besten ez­kina zerbait baizik ez zuen bizitzen Santespietako auzoak : egia kor­soa haraino joaiten zela, kaskoi­nek pare bat birla lehiaketa anto­latzen zutela Errepublika plazan… eta beste gauza guti, ez erraiteko deusik. Aurten Santespieta zinez bestan barne da, irekidura baino bi egun lehenago Errepublika plazak aterbetuko du braderia, orain arte Baiona zentrokoaren biharamu­nean itoa bezala izaiten zena ; os­tegun eta ostiral gauetako hamar­retan kantaldi he rrikoi eta ozenak aterbetuko ditu plaza horrek berak ; ostegunean kantari okzitandarrak, ostiralean Bosgehio eta Otxalde euskal taldeak. Santespieta dukegu ere melodia suabeen kokagune : ostiralez arratsaldeko bostetan An­doni Agirre eta Kristi Gjezi piano eta xirribikan Santespietako elizan eta igandean oren berean zinagogak dizkio euskal kantuari ateak zabal­duko, Tolosako Hodeiertz eta Ordi­ziako Oroith taldeekin. Nork erran zuen Baionako bestetan zinbunbun hutsa baizik ez dela entzuten ? Nola utzi aipatu gabe auzo horretako « Fronton du rail Bayonnais » pilota plazak biziko duela lehenbiziko em­azte pilotarien lehiaketa aurten !Besta aitzineko egunetan jada bestaPariatzen dut hainbat jende hurbil­duko dela Santespietako braderiara heldu den astelehen goizean Baio­nako bestetako jantzitan. Afera onak egin eta arratsean Mathieu Chedid­en kontzertua ; asteartean braderia nagusia zentroan eta gauean ka­tedralean Iparraldeko orkestraren kontzertu ozena, Beethovenen zaz­pigarren sinfoniarekin. Asteazke­nean lehiaketen eguna eta goizetik haste : helduen BAM­eko lasterkal­

diari txikiena gehitzen zaio aurten ; biper moleta lehiaketak gormantak tirriatuko ditu, oro xuri/gorri jantzi­rik. Arratsaldez hiru lehiaketa berri : battelekuena Errobian, herri jokoak poternako belardian, eta bost ore­netan errugbian Iparraldeko selek­zioa Euskadikoaren kontra Chrysa­lide elkartearen laguntzeko. Moder­nean Mastersak bi orenez aitzinatu dituzte ; bestak lau oren berantago baizik ez dira ofizialki irekiko baina astelehenaz geroztik, ekitaldi gu­zietan jantzi xuri gorria izanen da nagusi, jendeak bestak ireki aitzin gozatuko ditu, bi aldiz gehiago a tsegin.Egun argiko programa jaun eta jabeLaupabost urte hauetan « Karrikal­diak » euskal nortasuna ekartzen dio Baiona zentroari arratsaldez lauetatik aitzina. Aurten jantzia tti­kiegi bezala da, eta euskal anima­zioak goizetik abiatzen dira ; eus­kal museoak « Gorria museoan » eskaintzen digu goizeko hamarrak eterditik haste, eta musikaldi bat eguerdi eterdi eta oren bata eter­dia artean, hor baititugu ezagutuko, Txanbezpel edo « Hiru karakoi­lak » ; Lakarra plaza oren beretan euskal kantuen oihartzun izanen da ; Buhaminak emazte kantoreak irekitzen du zikloa ostegunez eta Paueko « Lagunt eta maitak » he­tsiko larunbatean.Nork erran zuen Baionako bestek Jainkoari lekurik ez diotela eskain­tzen ? Gutiz ez utz, besten progra­man hiru meza proposatuak dira igande goizean : besten meza kate­dralean Erro bat taldea kantari, « fa­milien meza » Santespietako eliza miragarrian, Oraibat taldearekin, eta « banden meza » presentatzen ez dena San Andreseko elizan ; go­mitek elizako lekuen erdiak hartzen dituzte, usaiako mezalariek usu ez baitute lekurik atzemaiten ahal. Hauxe fede kartsua ! Beste erlisioak ez dira kanpo egonki, zinagoga jada aipatua dugu, eta Protestanten tenploak larunbat arratsaldeko bos­tetan Maddi Oihenarten boz suabea ezagutuko du, Julie Laderach xirri­bikan lagun.

Aholku praktikoakTrankiltasunean besta egiteko molde hoberena autobusaren hartzea da : badabiltza autobusak Baionara Hendaiatik, Garazitik eta Mauletik ere. Lehenbiziko itzulerak arratseko zortzitan abiatzen dira. Ez da emana baina, jakinik kaske­tadunek isunen raketa antolatzen dutela auto partikularren artean Baionako ateragune guzietan, me­rezi du bietan pentsatzea. Hobe beraz moltsa heinean hurbil tzea Baionako bestetara ; asteazkenetik igande gaueraino ekitaldi guztiak urririk dira, salbu pilota mastersak eta zezen plazako kon tzertuak. Jan edariak ez dira merke, oihal etxolaren kanpaleku munizipalean paratzeko hiruro­gei euro atera behar da. Edozein xehetasunen ukaiteko telefono bat : 0 820 42 64 64.

Inaki Zerrada (txixtua eta zi­ganteak), baione­setan euskal­dunenaeta euskal­dunetan baione­sena.

lapurdi kostaldeko laborariak aHt-ren kontraLapurdi Kostaldeko hamarnaka laborari elgarretaratu dira Urruñako Herriko Etxe aitzinean, Paueko Laborantza Ganbarako arduradunak han bilduak zirelarik, AHT proiektuak hunkiko dituen etxaldeen diagnostikoa egiteko. Laborariak deituak ziren diagnostiko horren osatzera, bainan urrats horren betetzea errefusatu dute, haien arabera desmartxa hori AHT­ren onarpen bidean sartzen delakotz. Eta behin ta berriz goraki salatu dute AHT proiektu suntsizailea. ELB sindikatak sustengu osoa ekartzen die laborari hoieri.

Urruñako Herriko Etxe aitzinean astelehen goizean

bizi : hemengo eta lurreko arazoei heltzekoEz dute kolore bera erakusten, ez dituz­te tematika berdinak lantzen, baina hala ere BIZI mugimendu berriak badu “De­moen” zerbait. Duela urtea sortua dotzena bat presunen artean, horietan behar bada erdia “demoak”, 133 kide kondatzen ditu urtea berantago. Ez bila Bizi mugimen­duan euskal tematika­rik, munduari, hobeki e rrana planetari begira nahi dute lanean ari­zan.Klima beroketaren inguruan an­dana bat formakuntza burutu dute, ekarrarazi dituzte adituak, askotan egun bat eterdirentzat ; kontuetan agertzen da 1500 presuna hurbildu direla hama­zazpi formakuntza saio desber­dinetara ; Bizitasuna erakutsi du elkarteak hainbat eta hain­bat ekintza ezbortitz antolatuz, hiruzpalau bakarrik txirrindulak baliatuz, egunaz gehienetan baina gauaz ere, saltegietako argiak behar gabetan pizturik daudela salatzeko. Baionan,

Angelun, Miarritzen, Hiriburun, Heletan, Hendaian, Bizi mugi­menduak zerbait antolatu du. Non diren “demoak” ezagun ? BIZIk ere umorea baliatzen du­ela bere ekintzetan.Biziren hirugarren lan ildoa era­gileen hurbilketa da ; txirrindulaz ibiltzeko gora beherak aztertu dituzte, hor dira ohartu 1100 jende badabiltzala txirrindolaz BAMen, ainitzak promenada alde, baina andanatto bat lane­rako ere ; BAM­eko txirrindula karta margotu dute eta lekuz leku gune gaixto eta lanjerosak zenbatu dituzte.

Bizi mugimendukoek, larunbatean, Angeluko Crédit Agricole agentzia batean ekintza bat burutu dute, salatzeko banku horrek eta bertze batzuk munduan gaindi gure sosarekin eremaiten duten politika kaltekorra

Segur xifrek beherakada erakus­ten dutela, eta bizitegi partikular ala kolektibo gutiago eraiki dela iaz aitzineko urtearekin pareka­tuz ; doi bat eztitu da ere bastiza zahar/berritzeen lana. Geroari buruz ofizialeak arranguratsu dira debis gutiago galdatzen zaiela, froga partikularrek eraikuntza edo berritze buxeta tinkatzen dutela. Iparraldeko ofizialek beste mamu bat arra agertzen ikusten dute, alegia hegoaldeko ofizialeak gero eta usuago datozela honat eta lanbidea kentzen dietela prezio apalagoak proposatuz. Oroit gara duela hamabost urte jada horrela mintzo zirela, geroxeago boterera hupatu zen ezkerrak balore ge­hituaren zerga apaldu eta ixildu baitziren.

Xantier berri bat garapen iraun­korrarena irekitzen ari zaie ofizia­leei ; alegia deus ez behartuak dira beren lan moldeak aldatzera, dela ekaiak dela lan moldeak egokitu behar baitituzte energia kontsumo apalagora. Eraikun­tzako sektoreko Eskal Eureka mulko/klusterrak estimatzen du ofizialeak behar direla metodo berrietara moldatu.Kluster horrek berak abiatu ditu­en ikerketen kari xifre esperantza­garriak ateratzen ditu, eraikuntza sektoreak dituen langile gazte beharretaz. Dio hemendik bi ur­tetara beharko direla ordezkatu mila lanpostu Iparraldeko erai­kuntza sektorean : 325 hargin, 180 plonbero, 150 plastur/igel­tsero, 125 elektrizizta, 120 zurgin eta 60 maiasturu.

eraikuntza ahultzen eta berritzen

7

Page 8: Herria 3066

Herriz HerribidarraiLarunbatean, mendi maratoia – Uztailaren 24ean, larunbat huntan beraz, iraganen da Eus­kal Herriko III. Mendi Maratoia (42,195 km). Goizeko 7etan abia­tuko da plazatik, maratoilariek beharko dituztelarik igan ingu­

ruko kaskoak, Artzamendi (908 m), Irubela (965 m), Gorramakil (1067 m), Gorramendi (1074 m) eta Iparla (1044 m). Segur, ez da edozeinen meneko laster­kaldia ! 2008an, Jean eta Beñat Laxague ziren nagusitu (4.59’),

emaztetan aldiz Marilyn Bayol (6.57’). 2009an marka horiek hautsiak izan ziren, garaile Aritz Kortabarria Arrasatearra (4.21’) eta emaztetan Marie Pierre La­rroude (6.15’). Larunbatean iku­siko nork hartuko dien lekukoa, antolatzaileek prima berezi bat hitzemaiten dutela jazko markak hautsiak balinbadira. Animazio­nea izanen da egun osoan plaza bixkar hortan eta janaldia self moduan arratsalde osoan, las­terka ari ez direneri ere idekia.

Bestak ongi bururatu – Joan den astean baiginion bestak un­tsa hasiak zirela, oraikoan deza­gun erran arras ederki bururatu direla, gazteek programa po llita pikoan emanik. Zikiro bestak 1350 afaltiar bildu ditu, sekulan baino gehiago beraz, oihalezko aterbe nasaian. Azken eguneko Aidez Aire ikusgarrian menturaz nahiko zen baino jende gutiago da etorri, 400 bat sartze halere, xiberotar ikuskizun eder horrek plaza betexago bat mereziko zuelarik. Dena den, hor ginen guziak loriatu gira xiberotar dan­tzari eta kantari airos horiekin, eta ondotikako Niko Etxart eta Robert Larrandabururen kantal­diak ere atseginez bete gaitu. Oro har, beraz, besta guziz ede­rrak aurten !

Aritz Kortabarria, jazko irabazlea

Xiberoko Botza kanpainan hortzez eta haginezUdak bazterrak eijer emaiteare­kin, Xiberoko Botzako langile eta lagüntzaileek etxez­etxe kan­paina egiten düe. Iragan nes­kenegünean hasirik, herrietan gainti kurritzen dira herritarren lagüntzaren galtatzeko. Irrati ho­nen ibilmoldean ezinbestekoa da üda oroz biltzen düen sos zione hori. Lagüntzeko prest denak deit beza Xiberoko Botzara (05 59 28 29 87). Besteak, beren etxetik ira­gaiten direlarik ikusten dütüe, eta jenteak baliatzen dira irrati horren programazioaz ohar egiteko. Ja­kin behar da ere bestalde lagün­tzak xüxenka igorten ahal dütüela entzülek helbide hontara : 18, Victor Hugo karrika, 64130 Mau­le. Xiberoko Botzeko irratilariek eskerrik hanitx erraiten düe ai­tzinetik. Kanpaina jarraitzen dizie uztailaren hogeita bosta artino.

Enpresa berri bat XiberunArtzainak Xiberoko enpresa tal­dean sartü da berriki Lagarde, Bordelen erosi berri düan en­presa. Apirila hatsarrean hasi dira lanean 9 langile GEMA enpresa ohiaren egoitzan. “Epareuse” eta “broyeur” delakoak egiten dütü laborantxarentako ala DDEaren­tako. Lagarde markak zütüan hi­tzarmenekin jarraikiko düe Xibe­rotik, Khun edo Vicon bezalako marka ezagüner tresneria sal­tzez. Piezak kanpoan eginaraz­ten dütüe, eta Maulen muntaketa lanak egiten. Urtean berrehun eta be rrogeita hamar tresnaren sal­tzera heltü nahi lüküe, eta ahalaz laster langile berrien hartzera ere. Artzainak taldeko ASMA enpre­sak, bestalde, tresna berriak as­matü behar lütüzke eta Lagarde enpresari eginarazi.

Inkesta publikoa zabalik SarrikotapenSarrikotapeko hondarkintegi xe­dea aitzina doa, inkesta püblikoa hasi berri da arramaiatzaren 22­an. Herritarren informatzeko eta beren ikusmoldearen berri ükei­teko, hiru inkesta egilek perma­nentziak egiten dütüe Sarrikotako herriko etxean eta Maulen herri alkargoaren egoitzan. Bil ta Gar­bi sindikatak abiatü prozedürak dütüan lau ataletarik biga dira herritarrer aipatüko zaitzenak : xedea oroen interesekoa ote den eta hondarkinen tratatzeko haü­tatürik izan den sistema egokia den. Sarrikotako zentroan, eginik datekealarik, urtean 20 000 tona hondarkin tratatü behar lirateke, eta 10 bat langile enplegatü lan horren egiteko. Inkesta zabalik date bederen agorrilaren 5a arte.

La Verna oroer zabalikMündüko hamargerren leize han­diena Xiberoan da, Santa Grazin. 1953an harpe­ikerzale talde ba­tek atzaman ondoan, EDF leize

barneko ur jauziari interesatü zen elektrizitatea ekoizteko xedeare­kin. 1960an lürpeko bide bat zi­latü züan, bena azkenean ez zen elektrizitatea ekoizten hasi. Urte zonbait berantago, SHEMak züan ura gisa hortaz baliatü. Uztailaren lehenaz geroztik pübliko zabalari zabalik da La Vernako leizea. Ara­mitze, Santa Grazi eta Ereta he­rriek bat eginik ONF eta fran tses espeleologia federakuntzaren partaidetzarekin sortü da xede turistiko hau. 900 000 euro ezarri dütüe orotara leize handia güne turistiko bilakatzeko. Orotara bost langile ariko dira lanean, eta xede hontako partaideen aitzin ikus­penen arabera, egün bakotx 220 jente errezebitü behar lüküe.

Baldi, Maddi Oihenarten lan berriaMaddi Oihenartek Juantxo Ze­beriorekin batean plazaratü berri düan diskak Baldi dü izena, eta hitzaren erranahi des­bard ine ta r ik “ümil” haütatü dü barkoxtar­rak. Hitzen egile habor­oenak idazle ezagünak dira : Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Itxaro Borda, Leire Bilbao edo Joxean Artze. Ho­rietaz gain, hiru kantore xibero­tarrez dira : “Bortü Txoria” Alexis Etxekopar “Attuli” zenarena, “Pla­ñu niz” eta Maddi Oihenartek be­rak idatzi “Hitz bat” kantorea. Aldi hontan No­Cd Records argita­letxearekin plazaratzen dü diska.

Mauleko zinegelak hogei urte ospatuMauleko zinema joanarazten düan Maule Baitha alkarteak bil­tzar nagusia egin dü, hogeigar­ren urtemüga markatü aitzin. 2009ko programazioan 16 000 bat so egile bildü dira orotara, proposatürik izan diren 227 fil­men üngüruan. Alkarteak filmez gain haurrentako hainbat pro­posamen egin dütü, eta Cultura­merica hamabostaldia antolatü ere, besteak beste. Kontüen alde­tik berriz, zenbakiak ez dira hain positiboak, eta barne ikerketa bat abiatü düe geroan zoin bide jarraiki beharko düen argitzeko. Zinemaren nümerizatzea ere aipatzen da orano, nahiz eta sos ütürriak ez diren segürtaturik ; 180 000 bat euro balio lütüzke fil­mak hiru dimentsioetan ikusteko beharrezko den materialak, eta sos zione horren % 30 Akitaniak segürtatzen ahal balüke ere, ez da hain argi estatüak zonbat eka rriko lüküan... ageriko beraz. Dena den arramaiatzaren 26an Maule Baithak bere 20 gerren urtebürüa ospatü dü.

(Xiberoko Botzaren laguntzarekin

bildutako berriak)

Makea-lekorneHerriko bestakBerri hauek igortzean bestak ez dira bukatuak, bainan erranen dut ezin hobeki iragaiten ari di­rela! Ortzegunean, gure biltokia

mukurru betea ginuen eta zor dautzuet, bi antzerki emanaldiak ederki iragan direla. Beraz esker beroak gutarterat etorri direneri eta gora Makeako Jostakin tal­dea, eta guri lotu diren Mendion­doko bi haurñoak. Eta bixtan da Pantxoa Cousteau eta Pantzo Irigarai! Ortziralean, zikiroak eta Adartza taldeak mundu bat bildu dute eta jateko 800 gazte alai! Pintxo gaua, Bidegarai ostatuan, ezin hobeki iragan da ere.PilotaXitoetan, erranen dut goraki, Bastien Iribarne eta Iban Jaure­giberri xapeldun atera direla, emaitza eder batekin 30­17, B.A.C.­ekoak garaiturik. Zenba­kiek ez dute deus erran nahi,

zeren partida borrokatua eskaini daukute lau pilotariek. Beraz gora Airetik eta B.A.C. eta haien segitzaileak.Besta kari baginituen bi partida xapelgo nagusiari lotuak dire­nak. Beraz, ttarroetan: Itsasu 30 (Larzabal ­ Rosse), Senpere 21 (Suertegarai ­ Jauregi). Berdin­tzeak: 14, 15, 19 eta 20etan. Lehen mailean: Amulet ­ Lucu 30, Jauregiberri ­ St Esteben 12. Haatik, Etxebarne eta Karrikar­tek galdu dute. Bigarren mailean irabazi Bide­garai, Oxarangok. Arinek ere irabazi, Etxeverria eta Hiriartek. Beraz ongi segi! P. I.

Jostakin taldeko antzerkilariak

B. Iribarne eta I. Jauregiiberri xapeldunak

8

Page 9: Herria 3066

Herriz HerriHeletaPilota: Helduden larunba­tean iraganen dira Errege­lun pala­antxazko finalak, arratsaldeko 4, 5 eta 6 orenetan. Ondotik, zintzur bustitzea deneri eskainia izanen da eta afaria Age­rria ostatuan eginen da, 20 eurotan. Parte hartu nahi dutenek deitu behar dute Agerria ostaturat 05.59.37.62.90 edo 05.59.37.62.81 Ttotte Larre osta­turat.Mus : Idioineko ostatuan iragan lehiaketen irabazleak: 1. maila: Ainciart ­ Etchegoyen, galtzale

Gachen ­ Lagourgue; 2. maila: Ladebat ­ Tharrault, galtzale Bedexagar ­ Duffaud; 3. maila: Bidondo ­ Arramendy, galtzale Idiart ­ Bolazugoa. Goresmenak eta eskerrak antolatzaileen par­tez.

2garren maileko irabazdun eta galtzaleak

aiherra

Dolu: Uztailaren 12an, lagundua izan da bere azken egoi tzarat Germaine Oustrieres, 79 urte zituelarik. Zonbeit denbora hau­tan osagarriaren alde borroka ari izan ondoan, Izpurako zaha­

rretxerat erretiratua zen eta han eman du azken hatsa, Jainkoak bere ganat deitu baitu, eman diezala merezitutako betiereko pausua. Dendakiak onhar dit­zala gure doluminak. C. M.

azkarate

Beti estonatuko gitu Xipri gure erretor ohiak. Joan den igan­dean Aiherrako elizan ospatu baitu bere apeztasunean sartze­ko 50.urteburua, elizara etorria zen “Aiherrako gazteria” pesta komitekoek aurtengo pestetan eskainia zioten ator pollita soi­nean. Egia da Xiprik gazteak maite dituela eta heier keinu bat eginez hasi du eguna.Kantu alaiak hautaturik, meza bizi bizia iragan da, funtsean irratietatik zabaldua izan dena. Ahoan bilorik gabe kondatu ditu Afrikako eta hemengo eli­zaren arteko desberdintasunak, nola hango mintzairak baliatuz emaiten zituen mezak, berdin 3 mintzairetan meza bera, eta nola hunat itzultzean, hemengo min­tzaira euskara gero ta gehiago bazterrera utzia zen, tolerantzia faltaren seinalea. Meza bururatu eta parropiak deneri eskaini du preziatua izan den hurrupaldia, eta herriko 4 gazte dantzari eta 2 soinalarik dantza bat eskaini diote Xipri­ri. Aihertar ta Izturiz­tar ainitzez inguraturik, ahantzi gabe auzo herrietarik etorriak zi­renak, bururatu da 50.urteburua.Goresmenak zuri, eta ongi etorri oraino gure artean !!

Larunbat eta igandean, parti-dak Aiherrako plazanXapelketa denboran, partida ai­nitz jokatzen baita gure herriko plazan, horra beraz helduden asteondarrean, partida ederren mentura badugula, Frantziako xapelketaren kondu, finala er­diak.Larunbat arratsaldean, 3ta­rik goiti 3 partida. Xitoetan, U RRUNA­AIRETIK, gaztetxoe­tan : URRUNA 1­DENEK BAT 1, eta azkena 5tan artekoetan : DONAPALEU 1­BAIGORRI 2Igande arratsaldean, beste finala erdiak, tenore beretan. Xitoetan, 3tan, BAC 1­BAC 2, ondotik gaz­tetxoetan, AIRETIK­BAIGORRI 1, eta 5tan artekoetan, DENEK BAT 1­BAIGORRI 1. Agorrilaren 12…Orroit oraidanik, Frantziako fe­derazioneak antolatzen duen aste nagusiaren barnean, or­tzegunarekin, agorrilaren 12an, finalak Aiherrako plazan joka­tuko direla. Goizarekin, Akita­niako koparen finalak gaztetan, eta arratsaldean, Frantziako xa­pelketaren finalen aldi, xitoetan, gaztetxoetan eta artekoetan. Egun eder baten mentura du­darik gabe. Orroit beraz orain beretik !!

Xipri Arbelbide gazteen erdian joan denigandean

Duela 50 urte apeztu zen

Txiko eta Alai Oñatira

Ikusle gehixago mereziko zuen 35garren artzain xakur txapelketa hunek. Aroa beroa zen, halere, artzainek beren xakurrrekin erakutsaldi ederra eskaini daukute. Gehienek lan ona eginik, hoberenak tinko zauden sailkapenean. Azken finean, Txiko (Marcel Hualde) da lehen atera eta Alai (Michèle Acheritogaray) bigarren. Hauek dira beraz Oñatiko txapelketa haundian parte hartuko dutenak. Ondotik, hurbil hurbila sailkatu dira, Xintxo (Jean­Paul Iriquin), Umil (Jean Acheritogaray), Izar (Juan Miura), Biba (Gilles Et­chegoyen), Argi (Albert Hualde) eta Pintto (Beñat Parachu). Fer­min Mihurak talenduz kudeatu du txapelketa guzia, kanpotiar ikuslierrentzat xehetasun guziak emanez eta azpimarratuz artz­aina eta bere xakurraren arteko lotura.DoluGermieta Errekaldeko Robert Léon Mendibilek, frango gaz­terik utzi du mundu hau. Bere laborantxa ttipiarekin, han eta hemen lan egiten zuen, bainan, azken urte hauetan, osagarri a rrangura haundiak bazituen eta gaina hartu diote 54 urte zitue­larik oraino. Ehorzketak ortzirale aratsaldean iragan dira. Dolumi­nak eskaintzen ditugu bere lau anai arreberi eta familieri bai eta nahigabe hunek hunkitzen di­tuen guzieri.Bihotzez elizanGaur, Getariako kantari talde hu­nen entzuteko parada ukanen dugu elizan. Duela hamabost urte sortua, gaurregun 28 gizon kantarik osatzen dute taldea. Véronique Soulé an­derea zuzendari, ahots tek­nika hobetuz, kantu egitaraua aberastea dute helburu ; bi CD dituzte eginik eta hirugar­rena helduden urtean gra­batzekoa dute. Lehen partea Kantiruki hemengo emazte taldeak segurtatuko du. Be­raz, hitzordua ortzegun ar­ats huntan, 21.00tan elizan. Sartzea : 10 E.

Baxenabarreko trofeoaUrte guziz, sokatirako lau tal­deen arteko guduka dugu hau eta trofeoa eskuratzen du, bi urtez segidan garaile denak. Azkenik, Jutsik ereman zuen, aurten beraz berriz haste. Hor lehiatuko dira Jutsi, Banka, Do­nazaharre eta Baigorri usaiako indar jokoetako bost probetan. Artetik, aizkoran Otegi gipuz­koarra eta Recondo nafarta­rraren arteko zoin gehiagoka. Ikustekoa izanen da ere Miren Urkolaria nexkatoa, 110 kiloko harri altxan. Ikusgarria igande huntan, plaza nagusian, arra­tsaldeko 16.30tan.Pilota.Euskal Ligako finalak jokatu on­doan, huna Zaharrer Segiko pi­lotarien emaitzak : Esku huskan. Benjamin maile­an, M. Berterretche eta M. Hual­de 30 – Denek bat 28. Minimo mailean : M. Ascery eta F. Oteiza 30 – Alcasena eta X. Bascans 10. Kadet B mailean : F. Ernau­tene eta M. Labat 10 – Sara 30. Kadet A mailean : F. Berterreche eta D. Barneche 28 – Irisarri 30. Joko garbian. Benjamin maile­an : Semerena, Suzanne eta Cherbero 27 – Aviron 40. Junior mailean : Riouspeyrous, Lucu eta Cadot 40 – Amikuze : 20. Errebotean. Junior mailean : Cadot, Riouspeyrous, Lucu, Goñi eta Haristoy 9 – Aviron 13. Beraz 7 finaletarik 3 irabazle. Biba gure pilotariak eta horietaz arduratzen direnak.

baigorri

Hiru lehenak : Marcel Hualde, Michèle Acheritogaray eta Jean­Paul Iriquin beren xakurrekin

9

Page 10: Herria 3066

Herriz Herri

Herriko bestak eta ezkontze ­ Aurtengo herriko bestak eta Oihansorokoak biziki airosak eta jendetsuak izan dira eta omore onean iragan dira. Besta horien ondotik joan den astean ezkontza bat izan da Lasako

elizan. Marcel Bidart eta Etche­verry Cecilek elgarri baia eman dute. Horra Elixaldean etxeko segida gazte hauek harturik, zer etsenplu ederra. Goresmenak eta agiantza hoberenak eskain­tzen ditugu bi gazte hoieri. F. J.

SuhuskuneEtsaminak: Atseginekin jakiten dugu eskolako urtea ongi bururatu dutela, ardietsiz « Brevet des Collèges » delakoa Susperreguy Marina, Etchegoin Xalbat, Diriart Patricia, Lapegue Peio eta Oillarburu Leire­k;

« Baccalaureat » aldiz, hau « bikain » aipamenarekin, Sallaberry Stéphane­k. Biba zuek gazteak, pasatu bakantza onak, helduden sartzean aitzina segitzeko.

azkaineBataio: Gorka Rekalde eta Téo Etchegaray haurrak bataiatuak izan dira. Bizi zaitezte uros eta zorionak aitameri.Heriotze: Hiru herritar joan zaiz­kigu aste bat barne Jainkoaren etxerat. Pauline Arizaga, sortzez Goyenaga, 80 urte, 6 haurren ama, beti irriarekin bertzen la­guntzerat ekarria, azken ilabete hautan etxe horietan zagona, ondarrik Adina xahar etxean, goizean sartu eta aratsean az­ken hatsa eman, familia ingu­ruan zuela. Jean Cuesta, 76 urte, 8 haurridetarik gazteena, Aljerian ere ibilia, ilabete guti xahar etxean zela, eritasunak ereman du. Bixenta Darboure, 96 urte, zonbait urte Sarako xa­har etxean zela. Jainkoak ditzala bere lorian, zuk irakurle otoitz bat hiruentzat.Jostetak: Ortzegun huntan 22an, haur guziak gomit dira

2etarik 6ak arte eta sei urteta­rik 15 arterainokoak, urririk, ka­tiximarat joaiten edo ez joaiten, jostetak A.C.E. mugimenduak antolatuak. Igor zuen haurrak gostura.SerresLarunbatean, 10 orenetan meza kaperan Jondoni Jakoberen ohoretan, aratseko 9ak eta erdi­tan kontzertua.Abisu: Gure elizaren garbi­tzea luzatua izan da astelehen 26erat. Borondate oneko gu­ziak, zatozte! Egun hortan ere gure plazan pilota partida esku huska. Astearte 27an elizan 9ak eta erditan kantuak, Aizkoa ko­roarekin.Bakantzak: Udan ez ditzagun ahantz gure eriak zonbait etxe­tan eta eritegietan. Harat huna­tean bisita eginez edo bertze zerbait gisaz.

M. L.

SenpereSortzeGauden ilabetean izan ditugun sortzeak:­ Amotzen: Xane Lopez­Mendi­boure, Theo Frederic Barthele­my­Roche, Ibai eta Alaia Boulay biritxiak;­ Ibarrunen: Ibai Saubaber, Elaia Trichine, Timeo Coute;­ Elbarrunen: Jeanne Gullou Fougere, Lorenzo Jean Bruno Santoni;­ Artzirinen: Nadeia Berrio.Zorionak, bizi luze eta urosa sortu berrieri eta goresmenak horien aitameri.JubilauaGauden larunbatean Uztaritzeko serorategi komentuko kapera handian izan da zeremonia bat osoki ederra. 12 serorek os­patu dute beren jubilaua. Batek 70 urte serora sarturik, bertze zonbeitek 60 urte eta bertzeek 50 urte. Azken multxo huntan ginuen gure herritar Jeanine Sein. Horren kariaz bere anaia Gregoire eta hurbileko jenda­kiarekin aurkitu gare herritar eta adixkide ainitz. Gure serora mai­teari ohore ekarriz, denbora be­rean horrentzat eta horko bere lagunentzat otoitz egina izan da. Mezaren emaile J. Pierre Etche­verry Sarako jaun erretora, bere

inguruan zituela serora horien bidez hunkituak diren parropie­tako erretorak. Meza ondoan azken agur bat egin diogu gure Jeanine maiteari. Erran dauku aste huntan hegaldatzen dela Afrika zolarat, Bolikosta herrial­dean zonbeit egunentzat utziak zituen bere lagun eta baitezpa­dako laguntza beharretan diren jende gaixoen erdirat. Bihotz bi­hotzetik desiratu diogu orai duen osagarri on berarekin eta Jainko maitearen graziarekin behar duen kuraia bere lan goresga­rriaren egiten ahal izaiteko.PilotaEuskal Herriko xapelgoaren fi­naletan galtzale izan ditugu hiru andana.­ Errebotean: Michel Larrea, J. Marc Higos, Pierre Irazoqui, Di­dier Lacroix eta Stephane Za­mora.­ Esku huska: helduetan biga­rren mailean: Pantxo Valencia eta Sebastien Laurencena; gaz tetxoetan (B) mailean: Peio Fournier eta J. Pascal Jorajuria.Bainan xapeldun bat badugu, Irisarriko Guichandut lagunare­kin Xabi Bereterbide Amoztarrak kadet gazteen mailean xapela bildu dute. Ohore xapelduneri eta goresmenak bertze guzieri.

kanboAndra Mari Eskola :Ikasturtea jada bukatua dela duela 3 aste ! Behar dugu aipa­tu Andra Mari eskolako haurrek beren erakasleen laguntzarekin, muntatu dutela pesta arras pol­lita, eskola urte undar hortan, Kanboko kiroldegian. Ondotik, burraso, haur eta erakasle el­garretaratu dira eskolan ogitar­tekoen partekatzeko, denborak lagundurik, memento goxo ba­ten pasatzeko ere.Memento berezi bat izan da ere 4 erakaslendako, hauek beste eskola batetarat joanen baitira heldu den ikasturtean. Esker­tuak izan dira eta opariak eskai­niak izan zaizkiote. Azpima rratu behar da 4 horietarik batek, Pascale Brust­San Juan, uzten duela Kanboko eskola Angelu­rat joaiteko haur enbalierretaz arduratzeko. Bazuen 15 urte Kanbon zela, zonbait urtez egon da ere eskolako zuzendari. Eza­gutu dutenek erraiten ahal dute ainitz lan egin duela eskolaren­tzat eta denbora frango eman. Denak pausa ditela ongi oporre­tan, iraila ez baita hain urrun !!!

Mutxikoak dantzatu :Herriko Dantzak elkarteak biga­rren hitzordu bat proposatzen du euskal dantzak maite dituz­ten guzieri. Kiki Bordatxo talde­ko musikariekin, mutxikoak eta beste dantzatzen ahalko dira ostiral aratsean, uztailaren 23an, elizako plazan, 21tik 23ra.

Ekialdeko desbideratzea :Joanden astean estreinatua izan da Kanboko herri eta kontseilu orokorreko hautetsi eta ardu­radunekin. Termetako zubitik sartzen den Hazparneko bidea eta Marienia ondotik pasatzen den Itsasu eta Baionako bideak lotzen ditu zuzenean, Kanboko hiri barnetik pasatzerik izan gabe. Kamioi gutiago izanen dira hiri barnetik pasatuko dire­nak eta autoentzat ere lasterra­go izanen da.

Trinketeko partidak :Uda guziez bezala Kanboko trin­ketak eskuhuskako partidak an­tolatzen ditu ortzegun aratsetan 21etan, berezkoekin. Uztaileko azken partida izanen da or­tzegun arats huntan. Agorrilean izanen dira 5, 12, 19 eta 26etan.

banka

Heriotze ­ Larrarteko Alexandre Bordagaray itzali zauku 75 urte­tan joan den aste undarrean. Berria hedatu delarik (irratien bidez bereziki), ezagutzen zu­ten guziak harriturik gelditu dira. Alabainan, ospitalean sartu ai­tzin iduri zuen usaiako osagarri onean zagola, salbu operazione serios baten ondorioz bihotzak ez dakola ukaldia atxiki. Alexandre ainitz ezagutua zen kantuaren bidez, zeren bere seme alabekin Pil­Pil taldean ari baitzen eta azken ateraldia do­zena bat egun lehenago egina zuten Aiherran aratsaldearekin eta aratsean Senperen. Berdin « Arbasoak mintzo » emanki­zunetan entzuten ahal ginuen, bere biziko orhoitzapenen kon­dairetan eta ixtorio kondatzen ere Mendibil bere herritar lagu­narekin. Maitasun eta errespetu handia zaukan erlearentzat eta ho­riekin lan egitea oso gustukoa zuen, ez zituelarik aise jasai­ten oraiko pozoinkeriek egiten

duten makurra abere balios ho­rier. Ofizioz arotza izanez, maite zuen zerbitxu egitea bere esku abilekin eta ezetz erraitea neke zitzakon, salbu urtzo sasoinean ez dut uste nehork sobera es­katzen zuen, zeren denek baza­kiten orduan zituela bere opo­rrak.Pentsatzekoa zen bezala, oste bat adixkide etorri da familiari juntatzerat ehorzketa mezarat, zointan memento biziki hunki­garriak bizi izan baititugu.Cachenaut Donapaleuko jaun erretorak biziki ederki kudeatu du zeremonia, inguruan zituela bertze zortzi apez. Hor entzun ditugu Laka, Xalbador eta Mihu­ra bertsu eder bedera emaiten eta ere kantari batzuk eskaini dituzte kantu batzu. Memento gogorrena izan ahal da, entzun dugularik Alexandre bera kantatzen « Lau sasoi­nak », azkenik atera zuten « He­galdaka » diskatik. Hor pizatzen ginuen zinez heriotzea eta ira­gan bizia, argiki ikusiz izaitearen e rrealitatea. Gero hilerrian bu­ruratzeko denek kantatu dugu « Gizon egin Jesus Jauna », « Jeiki jeiki » airean. Alexandre­ren memorioa eta harekin iragan denbora goxoak gogoan, familiari, gure dolumin bizienak eskaintzen dazkogu. P. L.

Gabadi

10

Page 11: Herria 3066

Herriz Herri

Urtero dugu hitzordua denen gogoetan sartua,

Hariztegiaren itzalean bazkari goxo, umoretsu ta alaitsua.

Antxon AMILIBIAk dauku paella prestatuko,

LUKU anaiak, Patxi IRIART eta Mizel MATEO pertsutan dira arizango, eta bazterren alaitzeko

KIKI BORDATXO ! Izanen baita kantu eta giro, gauza frango irabazteko,

OTE LOREk du komita zabaltzen berriro.

larresorro

EstreinaldiGanden larunbatean herriko enpleatuen atelier berriaren inaugurazionea zen. 9 enpleatu

badira urteko. Hor ziren Baio­nako suprefeta Laurent Nuñez, Vincent Bru kontseilari orokorra eta Peyuco Duhart herri elkar­goko lehendakari ordaina. Battit Labordek egin du mintzaldia. 510185€ gostatu da ateliera, 91.184€ estaduaren dirulagun­tza eta 400.000€ zahar etxetik. Eskerrak eman diozkate beraz Nuñez jaunak bai eta zahar etxeko lehendakariari, Isabelle Sarciart andereari, ahantzi gabe lehengo auzapeza Jean Aniotz­behere, zeren haren ideia bai­tzen. Bertze jaun horiek ere mintzatu dira hitz ederrak erra­nez. Ondotik izan da edateko eta jateko, omore onean bukatu da eguna.

Zazpiak Bat taldearen erromeria zen larunbatean. Gazteak izan pilotan edo dantzan aski ongi aritu dira, erran behar da den­bora arraroa zutela, ez beroegi, lainotsu. Jende asko izan dute afaltzen. Denak satifos ziren egun goxo bat alaitasunean pasatu dutelakotz, partikulazki lehendakaria Delphine Goyene­che. Milesker etorri diren guzieri eta lana egin duteneri.

Uztailaren 11n igandearekin, Kontseilu Orrokorrak eta Sara­ko Turismo Bulegoak antolatua zuten GR8 aren ibilaldia. 470 bat jendek parte hartu dute, arratsal­deko oren bat eterdiak inguruan bukatu dute. Beharden bezala­

ko denbora izan dute kurri ibil­tzeko, lainotsu, iduzkirik gabe. 40 bat jendek lana egin dute ibilaldi hortan. Sarako ikastolak

salgai zituen taloak eta edariak. Milesker handi bat deneri, parti­kulazki lana egin duteneri. Egun hortan bazen Lantegi eta Gastronomiaren feria. Atzeman dut presentatzaile gutti zela, usaian gehiago izaten da, jen­dea ere uzkur zagon.Elizan lan bazuek egiten dituz­te, itaitzureko zingazko tuioak saindatu eta ehaztegia berritu. Ameztoy saratar enpresak egin ditu lan horiek.

Abisu: Uztailaren 23an ortzira­lez arratseko 8ak eterditan kon­tseiluaren bilkura herriko etxean.­Uztailaren 24an, larunbata, errebotean pottok, behor eta behoken primak. Ondotik baz­karia. ­Biharamunean, igandea, ker­meza. Errebotean goizean meza, ondotik pilota, zozketa eta edatekoa egun guzian. Po­likiroltegian aperitifa eta bazka­ria, jatekoa nahi dutenek etxerat ereman eguerditan salgai iza­nen da. Egun berean arratseko 9ak eterditan elizan euskal kan­tuak Goraki taldearekin.-Uztailaren 28an, asteazkenez, Lezetan arratseko 8 orenetan Gau Eñara­ren behatzea eta hitzaldia.

Pilota: Artekoak, Riobo Imanol­Sarie Bastien, Frantziako xapel­goan galtzaile 24­30 Larresoro­ren kontra.

Ganex

Sara

Ezkerretik eskuinerat, Aniotzbehere, Bru, Laborde, Nuñez eta Duhart.

Harrizko zubiko bazkaria Uztailaren 25 ean, eguerditan

Udan kantari - Bigarren aldikotz, LagunArte konpainiak « Udan Kantari – « Chant basque d’au­jourd’hui » deitzen den saioa pro­posatzen dauku. Uda huntan, sei kontzertu izanen dira agorrilaren 19a arte, ortzegun guziz, Haz­parneko Misionesten kaperan iraganen direnak, arratsaldeko 7etarik aitzina. Hazparneko Her­riko Etxeak lagundurik, sartzea urririk izanen da.Jadanik, juanden ortzegunean, uztailaren 15 an, ikusgarri bat antolatua izan da “ Bilika” dei­tzen dena Didier Ithursarry, esku soinu joleak eta Kristof Hiriart, kantari – perkuzio joleak bat egi­nik aurkeztu dute jende alde pollit baten aurrean.Uztailaren 22 an, ortzegun huntan beraz, izanen da udako bigarren hitz­ordua :“Bapatean», bat­ba­teko musika eta dantza nahasten dituen performantzia batzuen ekoizpena da. Testuek, hitzek, dantzak eta musikak dituzten oinarri amankomunak xekatuz, garaikideak diren forma batzuen idazte eta sortze elkarlan baten eramatea da helburua. Ekintza guziak baino lehen, alde batetik esperimentazio lan bat egina da adierazpen artistiko desberdinen artean, eta bestalde, aurkezpen publikoaren lekuaren azterketa egiten da. Aitzinetik egiten den azterketa lan horrek, emanaldia elikatzen du aldi oro. Espazioak, soinuak, mugimenduak, batzue­tan hi tzek, ikusgarri bakar eta be­rezi bat sortzen dute, beti lekuari lotua. Inprobisaketak artista eta ikuslearen artean harreman be­rri bat sortzen du, ikusteko eta entzuteko manera aldatzen ditu, berriz itzuliz ikusgarrigintzaren berezitasunetara: Gauza ihes­korra, mementoa, aitzinetik jakin ezin dena. Uztailaren 29 an : « Bihauri »

ikusgarria proposatua zautzue, Maddi Oihenart kantaria eta Julie Läderach, txelo jolearen topa­ketatik sortu da Bihauri bikotea. Euskal kantuaren mugetan barna eramaiten gaitu. Urrundik datorki­gun ahotsaren graziari nahasten zaizkio txelo garaikidearen gara­siak. Kontraste eta kolore bidai hortan abia gaiten, ohikoa eta ba­patekoaren hegaletan. Agorrileko hiru emankizunak geroxago aipa­tuko dauzkizuegu. Jakitekoa da, juanden urtean Ikusgarri hauek 1000 jendez goiti bildu zutela Mi­sionesten kapera eder huntan.Aste undarreko ikusgarriakUztailaren 24 an, egun guzian Merkaldia izanen da karrike­tan. Piperada zoingehiago bat ere izan beharra da orori idekia izanen dena. « Elgarrekin » kantari taldeak kontzertu bat emanen du Haz­parneko eliza nagusian, aratseko 9 tan. Kantari talde hunek buru­zagi berria dauka.Uztailaren 25ean aratsaldeko 6tan: Behi lasterrak izanen dira karriketan.“Hegalkanta” kantari eta musi­kari taldeak kontzertu bat emanen du Hazparneko Elizan uztailaren 25an, aratseko 9 ak eta erdietan hasiko dena.

HazparneJulie Laderach ( biolontxelo) eta Maddi Oihenart (ahotsa)

lasaEzkontza ­ Uztailaren 10ean espos ginuen gure herritar Cécile Etcheverry Jauberriko alaba bere biziko lagun hartzen zuela Marzel Bidart Banka Elixaldeko semea. Ohi den bezala lehenik herriko etxean Michel Idiart auzapezak legez elgarretaratu ditu, gero segitu dute beren urratsa horientzat lorestaturik zagoen elizan. Etcheverry apezak jende oste haundi baten aitzinean ospatu du ezkontzako sakramendua meza eder batean. Aldi huntan ezteiliarrek ez dute urrun joaiterik izan, aurten altxatua dugun salak lehen aldikotz ateak zabaldu baititu horientzat. Hor egin dute besta, jan, edan, kantu, dantza gaitzeko giroan. Banka eta Lasa elkarturik, Adartza taldea soinulari, etzen nihundik bertzela izaiten ahal. Bankan biziko den bikote gazte huni desiratzen dakogu egun eder horrek ondorio onak ekar dezazkion ainitz zorion eta suerterekin. Gure goresmenak zueri Cécile eta Marzel eta ere zuen etxekoeri. M. G.

11

Page 12: Herria 3066

abiSuak

N° Commission paritaire 0514 G 84998

Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

[email protected]@wanadoo.fr

URTE­SARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :

­ Bandarekin : 97 E edo 127 $­ Gutun­azalean : 180 E edo 210 $

Hego Ameriketan : 97 E ­ Afrikan : 87 E ­ Asian : 102 E

Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA

Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.­B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR

Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG

Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai Augustin­Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10

Éditions Basques

SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats

15, rue Raoul Perpère - 64100 BAYONNE

Tel : 05.59.31.21.21 fax : 05.59.31.21.29

VAGUES ET VACANCESIMMOBILIER

Société à Responsabilité Limitée au capital de 7.622,45 euros

Siège Social : 34, Avenue du Golf - 64200 BIARRITZ

R.C.S. BAYONNE B 390 858 967

PERTE DE LA MOITIE DU CAPITAL SOCIAL

Aux termes d’un procès verbal de délibé­rations extraordinaires en date du 10 Juin 2010, l’associé unique de la société

« VAGUES ET VACANCES IMMOBILIER »,

a décidé qu’il n’y avait pas lieu à dissolu­tion anticipée de la société en application de l’article 223­42 du Nouveau Code de Commerce.

Pour avis,Le Gérant

Herriz Herri

SARL. G.I.S.S.A.R.L. au capital de 20 000 euros

Siège social : Route de Cambo64100 BAYONNE

R.C.S. : B 317 004 737

Avis dans un Journal d’annonces légales

Aux termes du procès verbal de l’assemblée générale extraordinaire du 29/06/2010, il résulte que :

Les associés ont constaté la disso­lution par arrivée du terme de la Société à compter du 30/06/2010 et sa mise en liquidation amiable.

L’assemblée générale susvisée a nommé comme liquidateur amiable Maître Jean­Pierre ABBADIE demeurant 4 Place du Château Vieux, avec les pouvoirs les plus étendus pour réaliser les opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celle­ci.

Le siège de la liquidation est fixé 4 Place du Château Vieux à BAYONNE (64100), adresse à laquelle toute corres­pondance devra être envoyée, et, actes et documents relatifs à la liquidation devront être notifiés.

Le dépôt des actes et pièces relatifs à la liquidation sera effectué au Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne.

Mention sera faite au RCS : Bayonne.Pour avis.

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 13/07/2010 à Jatxou, il a été constitué une société présentant les ca­ractéristiques suivantes :

Dénomination sociale : ZEN IMMOForme sociale : Société Civile Im­

mobilièreSiège social : Kurutzaldea

64480 JatxouObjet social : Gestion de biensDurée : 99 ans, à compter de son

immatriculation au Registre du Com­merce et des Sociétés

Capital : 100 eurosGérance : Zenou Fabrice, Kurutzal­

dea 64480 JatxouImmatriculation : la société sera

immatriculée au R.C.S. de Bayonne.Pour avis

CTI SANTE15/17 rue des Pontots

Espace Jeanpi - Le Forum64100 Bayonne

Sarl au capital de 49 000 ERCS Bayonne 452 324 411SIRET 452 324 411 00027

APE 6202 A

Aux termes de l’assemblée générale or­dinaire du 8 juin 2010 la collectivité des associés a maintenu par vote à la majo­rité Monsieur Pierre Thomas à la gérance pour une durée d’un an venant à expira­tion à l ‘issue de l’assemblée générale or­dinaire annuelle appelée à statuer sur les comptes de l’exercice clos le 31.12.2010, conformément aux statuts, Monsieur La­hitte Pierre partant.

Dépôt légal au Greffe du Tribunal de Commerce de Bayonne Pour avis

AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 21 juin 2010 à BIARRITZ (64200), il a été constitué une société présentant les caractéristiques suivantes:

FORME: Société à responsabilité limitée

DENOMINATION: SUZBESIEGE SOCIAL: 10, rue Jeanne

d’Arc ­ 64200 BIARRITZOBJET: la location de biens immobi­

liers meublés, leur gestion et leur admi­nistration

DUREE: 99 années à compter de son immatriculation au registre du com­merce et des sociétés

CAPITAL SOCIAL: 3 000 €uros di­visé en 300 parts de 10 €uros

APPORT EN NUMÉRAIRE: 3 000 €uros

GERANCE: Monsieur Jacques VIGNES demeurant au 2, place de la Haute Bielle à REBENACQ (64260)

IMMATRICULATION: au RCS de BAYONNE

Pour avis, le représentant légal

FRANTSES ENIA Lizeoak, helduden sartzeko, Gizarte ­ Kul­tura etaKomunikazioa erakasle ordezkari bat bilatzen du, 3 ilabeterentzat denbora osoz,BEP eta Baxo Profesional mailetan erakasteko.Motibazio gutuna eta CV delakoa helbide huntarat hel araz otoi lehen bai lehen :FRANTSES ENIA Lizeoa64 220 DONIBANE GARAZITél : 05 59 37 22 35

Berriz xapeldunLuzeko jokoan irabazi xapelaren ondotik horra Kapito­Harri pilota batasuna bigarren xapel baten jabe, joko garbin edo atxiki tti­pian, jokolari helduetan lehen mailean. Juanden igande ara­tsaldean Kanboko pilota plazan irabazi dute Angeluko Hardoi­tarrak taldearen kontra burutik buru aitzinean ereman duten partida baten ondotik 40 eta 28. Uztariztarrentzat ari ziren: E neko Sarratia, Eneko Pelletrat eta Bruno Irachabal. Goazen beraz segi amentsetan juanden astean nion bezala bertze xapel batzue­taz, Frantziako xapelgoan haatik oraikoan pilotaren aste handian. Uztariztar mutikoak ahalak badi­tuzue hortako, eta pretentziorik gabe xantza on zueri.

Xardina bestaOrtzirale huntan Labourdins el­karteak antolatzen du Bilgunen xardina jate bat urte oroz egiten duten bezala aratseko 8etarik goiti. Animazio bat segurtatua da apairu denboran Uztaritzeko gaiteroekin eta kantari batzue­kin. Apetitu on deneri.

uztaritze

Ahaizemendiko bestaAsteburu huntan eginen da Ahaizemendiko besta.Larunbatean, uztailaren 24­a, oinezko ibilaldi bat antolatua da herriko plazatik Ahaizemendiko erraboteraino; abiatzea eginen da 9­ak eterditan eliza ondotik. Bakotxak bere bazkaria bere­kin ekarri behar du, gainerat heltzean denak elgarregin baiz­kaiteko. Besta komiteak eskai­niko ditu jan aitzineko edariak. Ber denboran, 9­ak eterditan hasirik, mus lehiaketa bat iza­nen da Etxekoborda ostatuan, izenak tokian berean emaiten dira. Aratsaldeko 7 orenetan, Dantza Bietan taldeko dantzari gazteek ikusgarri bat emanen dute eta ondotik zikiro jatea eginen da Mizpirarrak taldeak alaiturik.Igandean, uztailaren 25­a, goizeko 10­ak eterditan, meza bat izanen da Ahaizemendiko errabotean eta ondotik prose­sionea ondoan den kartierreko kurutzerat. Jar lekuak eta, behar orduan, aterbea segurtatuak izanen dira. Eguerditan, pilota partida izanen da lehengo joko­lari hoberenekin: Aranburu eta Martiarena alde batetik, Carri­cart eta Duhau bertzetik. Gero, paella jatea izanen da Etxeko­borda ostatuan.

Ortzaize

EzkontzaBerriki ezkondu dira David Du­rruty Gure Ametsako semea eta Cécile Elicetche Irisartarra. Bi gazte hauek geroxago auzo herrirat joanen zauzku haa­tik, Donamartirin hasia baitute egoitza berria. Goresmenak, bi­zitza goxo bat ereman dezatela!Xipriri goresmenakDuela 50 urte apeztua, urte­muga hori joan den igandean nahi izan du ospatu Aihe­rran esker onezko meza bat e manez. Elizkizun jendetsu eta hunkigarri hortan ainitz Iz­turiztarrek ere parte hartu dute merezi zuen bezala, gure apez arduradun izan baita dotzena bat urtez eta oraino ere ardura gutartean, beti zerbitzu egiteko prest. Goresmenak! Eta berriz ere milesker emaiten daukuzun guziarentzat.KermezaIrailaren 5eko kermezaren pres­tatzeko 2. bilkura ostiral huntan eginen da aratseko 8:30tan parropiako gelan. Usaiako ar­duradunak gomit dira eta berri zenbait balitz hobe.

izturitze

bunuzeDolu ­ Battitti Astabie Berrokoak mundua utzi du 70 urtetan. Familiaren doluminari juntatzen gira.

larzabaleEzkontzeDaniel Mainhagiet hargin zibiztarrak Johana Meline hartu du espos laguntzat. Goresmenak bikote gazteari. Zorionean bizi ditezela!

lan eSkaintza

12

Page 13: Herria 3066

telebixta leihotik

aSteburukO HitzOrduak

Bahituak: Artikulu hau idazten dudalarik badu 200 egun bahituak izan direla orain nasaiki aipatzen diren bi frantses kasetariak beren Afganistar lagunekin. Egia erran, bahituak bezain laster aipatu ditu « Herriak », hala nola, astero, gogoarazten dituen munduan gaindi dauden bahitu guziak.Buruz buru: Hala nahi zuen presidentak eta hautatua zuen France 2 gatean aratsetan telebixta leihoan agertzen den David Pujadas kasetaria. Tokia: Eliseoko jauregiaren terraza eta ez bulegoa, bertze presidentek hautatzen zutena.Galdegin zioten mintzatzea, beharrezkoa zela, frantsesek jakin ze­zaten egia eta zurrumurruen ixilarazteko. Oren bat pasa arizan da, beraz, David Pujadas­en galdeei erantzuten.Zer jakin dugu? Woerth ministroa gizon zuzena dela eta erretreten auzia bururatuko zela irailean eta igual zaizkiola manifestaldiak, le­gea, beharrezko legea, aurkeztua eta bozkatua izanen zela irailean, eta jadanik aipatu zuen bezala aldatuko zuela gobernua urrian.Ez ditut hemen denak aipatuko; halere, bere erranetan izan da bat harrigarria holakorik ez nuelakotz sekulan entzun. « Bouclier fis­cal » delakoaz mintzo zelarik erran du deplauki bera, president izan baino lehen, bazirela irabazten zutenaren ehuneko ehuna pagatzen zutela zergetan (?) eta hobeki ulertzeko, 1.000 euro irabaziz 1.000 euro pagatzen zutela (sic). Gaixo jendea lanean debaldetan ari! Eta nola bizi?Xumeki oroitarazten dut (diot ere) « bouclier fiscal » delakoa ez dela atzokoa, hasi zela Fabius ministro zelarik %70­etan, gero Balladur­ek %60­etan ezarri zuela eta azkenik Sarkozy­k %50­etan. Halabiz!Nor da...? Entzunik Lizarazu­k egin dituen kritikak, Anelka oldartu zaio eta galdegin du: nor da Lizarazu? Eta nik, orain, diot: nor da Anelka?Frantziako itzulia: Lance Armstrong­ek ez du zortzigarrena iraba­ziko. Frantziako itzulia bururatuko du halere. Dirudianez biga baka­rrik gelditzen dira: Andy Schlek eta Alberto Contador. Pirinioetako maldek, jujeak iduri, emanen dute erabakia, azken guduka izanen delarik bakarkako lasterkadan, Bordeletik Pauillac hiriraino. Igan­dean bukatzen da Frantziako itzulia.

J. H.

Ortziralean­Kanbon, Arnaga egoitzaren eta inguruko parkearen bisitaldia (10.30), Chantecler antzerkia gogoan. Elizaren aitzineko plazan (21.00), mutxikoak eta dantzaldia Kiki Bordatxo­rekin.­Hendaian, Kanetako portuan (18.30), xardina­jatea. Zokoburuko plazan (21.45), herriarteko orkestraren kontzertua.­Uztaritzen, Bilgunen (20.30), xardina besta.­Altzürüküko elizan (21.00), Gau Izartsü kontzertua.­Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), euskal dantzak Burgaintzi taldearekin.­Arrangoitzeko elizan (21.00), Adixkideak koroa.­Azkainen, herriko plazan (21.30), euskal dantzak Ikasleak taldearekin.

larunbatean­Bidarrain, Euskal Herriko mendi maratoia.­Angelun, Quintaou plazan, kukuso­merkatua.­Saran, pottokaren eguna.­Getarian, herriko plazan, zaharki­merkatua (09.00­13.00). Toki berean (21.00), Marmitako­gaualdia.

­Baionako katedralean, (19.15), Haizegoak taldearen kontzertua.­Hazparnen, feria eguna karriketan. Elizan (21.00), Elgarrekin koroa.­Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan, (21.00), Aquillon koroa.­Azkainen, Xurio plazan ( 21.30), indar­jokoak. ­Baionako zezen­plazan (21.30), Roberto Alagna kantuz, Luis Mariano zena gogoan.­Miarritzen, hondartza handian (21.30), Kostaldeko Big Band orkestra.

igandean-Larresoron, harrizko zubiko besta.­Barkoxen (15.30), Xahakoa pastorala.­Saran, kermeza eguna. Elizan (21.30), Goraki abesbatza.­Baigorrin, herriko plazan (16.30), indar­jokoak.­Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan (11.15) Espainiako dantzak, Katixa bere lagunekin. Erromardin (21.30), behi lasterrak.­Urruñako elizan, (18.00), organo kontzertua, Guidarini, Pelaprat eta Fournié.

­Biriatun (18.00), artzain xakur lehiaketa.­Hazparnen (18.00), behi

lasterrak karriketan. Elizan (21.30), Hegalkanta taldea.­Miarritzen, Santa Eugenia eliza aitzinean (11.15), euskal dantzak Pinpirinak taldearekin. Santa Eugenia plazan (19.15), herriko Harmoniaren kontzertua. Mazon parkean (21.15), indar­jokoak.­Bidarten, herriko plazan (21.30), euskal dantzak Xinkako taldearekin.-Senperen, jauregi xaharraren sahetsean (21.30), behi lasterrak.

asteburuan­Bidaxunen, Bastidan, Donazaharren, Arrosan, Donoztirin, Arbonan, Zuraiden eta Ozeraiñen, herriko bestak. Bai eta Urruñako Pausu auzoaldean. Eta ere Ortzaizeko Ahaizemendi auzoaldean.­Itsasun, Errobiko festibala.­Azkainen, Serres auzoaldeko bestak bai eta zaharki­feria.­Haltsuko elizan, ortziralean eta larunbatean (21.00), Udako musikaldia.­Angelun, Sable d’Or hondartzan, Beach rugby festibala.

lehuntzen, elizaren bisita

gidatua

Uztailaren 23an, ostiral arra­tsaldez (16 :30), Maritxu E tcheverry arte­historiala­riak Lehuntzeko elizaren bisita eginaraziko du inte­resaturik laitezkeen guzieri. Historia aberatseko eliza da Lehuntzeko eliza, Er­di­Aroan abadia bat izanik hor. Bederatzi mendetan barnako historia hortaz ditu bisitariak argituko Maritxu Etcheverryk. Antolatzaile, Eusko Ikaskuntza.

Segundo Olaeta bizkaitarra gaz­tetan umezurtz gelditu zen, Ger­nikako musikari batek bere etxean hartu, eta gazte gazterik murgildu zen musika eta erritmaren mun­duan. Handik urte batzutara dantza talde bat eratu zuen, Elai Alai. Baina Espainako gerla zibilak inda­rra hartzen zuela ikusirik, garaiko Eus­kal gobernuari galde­gin zion ea Elai Alai taldea izan zitekeen euskal kulturaren erakusle Europan ze­har. Eta taldea osa­tzen zuten 40 haurrek estatutik ateratzeko baimena izan zuten. Parise ondoko etxe batean egon ziren, eta abantxu gauero erakustaldi/ ikuski­zunak eskaintzen zituzten Parise eta Fran tziako hainbat lekutan. Urte horie­tan baleta ikasten hasi ziren eta euskal dantza tradizionala baletarekin nahas­ten. Baina bigarren mundu gerla lehertu zen, eta Euskal Her­rian familiek beren haurrak galdegiten

zituzten, beraz taldea desegin zen. Olaeta familia (Segundo aita, Rosario ama, eta bost seme­alabak: Jabi, Bittor, Lide, Lurdes, Miren Tere) Miarritzen gelditu zen 1939 eta 1944 artean. Urte ho­rietan hainbat dantza eskola sortu zituzten, Miarri tze, Baiona, Uz­taritze eta Donibane Lohi tzunen; hortik Be­giraleak, Xelistarrak, Orai Bat, Oldarra… taldeak sortu direla­rik. Azkenik 1945ean itzuli ziren Bilbora Olaetatarrak.Bizkaiko Foru Aldun­diak apailatu erakus­keta da, Olaeta fami­liak, bere urteetako ondarea Bizkaiko Foru Aldundiako Kul­tura sailari eskaini baitio. Estreinatu du­

baiona Olaeta-tarren erakusketa euskal Museoan

telarik erakusketa Euskal Museoan, erran daiteke bat egin dutela Mia­rriztarrek (Jakes Abeberry kontsei­lariak eta Filipe Oihanburu Olaeta taldeko dantzari izanak), bai eta Baionesek, Rafael Zulaika museoko zuzendariaren on­doan baitzen Mo­nik Larran Lange departamenduko kultur kontsei­laria ; Josune Ariztondo Bizka­iko kultur depu­tatua hor zen jina Olaeta hemengo kultur ondarea dela markatzeko. Olaeta erakusketa zabalik dago eus­kal museoan irail hasiera arte.

Estreinaldi egunean…

13

Page 14: Herria 3066

Han eta HeMen

Ikas, zerbitzu publiko saihestezina

Lau urterako elkarkidetza hitzarmen berri bat izenpetu dute joan den os­tiralean Ikas pedagogia zerbitzuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Hezkunde Nazionalak. Lehen hi­tzarmena 2002an izenpetua izan zen, Maite Erdozaintzi-Etxart Ika­seko lehendakariak oroitarazi duenaz. 2006an berritua izan zen, finkatuz be­reziki Ikasek betetzen duen zerbitzu publikoa. Eta ez nolanahiko zerbitzu publikoa ! Kalitate handikoa, bai ikas­materialgintzan, bai pedagogia mailan, bai hizkuntzan, Max Brisson EEPko buruak seinalatu duen bezala. “Etxe di­namikoa da Ikas, ekoizten duen ikasma­terialgintzan tradizionea eta modernita­tea bikainki uztartzen dituena” dio bere aldetik Jean Louis Nembrini Akade­miako errektoreak, Hezkunde Naziona­lak bi erakasle Ikasen zerbitzuko uzten dituelarik. Kalitate handiko lana egite­ko haatik, laguntzak ere araberakoak behar direla diote ohartarazi Ikaseko buruak. Botere publikoek, EEP­ren bi­

dez, 180.000 euroko lagun tza ekartzen diote 2010 huntan. “Baitezpadakoa da, haatik, are gehiago lagunt dezagun Ikas zentroa, etorkizunari buruzko desa­fio berriak bete ditzan, batetik euskaraz­ko irakaspena garatuz baitoa, bertzetik iraultza numerikoari egokituriko tresna berriak ekoitziz” du gehitu Max Brisso­nek. Aines Dufau Ikaseko zuzendariak hain zuzen diaporama baten bidez ma­terialgintza hortaz hitz egin du, eraku­tsiz zer lan handia deraman Uztari­tzeko zentroak, dela liburu, dela afitxa, diska, dvd, tresna numeriko eta bertze, sorkuntzak eta itzulpenak tartekatuz. Uztaritzeko mediateka aberatsa ere hor du Ikasek, 20.000 liburu eta ber­tze gisako altxorrez ontua, ikastetxeen zerbitzuko. Mementoko, Uztaritzeko Lota etxean dute kafira Ikaseko 7 kidek (zortzigarren langile bat badagolarik Xiberuan). 2011n haatik lekuz aldatuko da, Uztaritzeko Herriko Etxe ondora joanez, gela egokiago batzutara.

Hitzarmen berria izenpetzerakoan, Jean Louis Nem­brini errektorea, Max Brisson EEPko burua eta Maite Erdozaintzi­Etxart Ikaseko burua

Konpostela bide bat

Erakusketa Santa Eukeniako elizapean Biarritzen

uztailaren 24tik agorrilaren 15a arte

Jondoni Jakoberen urte sainduaren kari, Hargaineko Ama Birjina parropiak antolatu duen erakusketak Jondoni Jakoberen bidea garatzen du. Ez bakarrik ibilbideak bainan ere Konpostelarako bidean zehar beilariek egiten duten barneko ibilaldia. Urririk da eta idekia egun guziz, uztailaren 24etik agorrilaren 15a arte, arratsaldez (16:00­19:00) eta gauez larunbat eta igandetan (21:00­23:00). Bisitariak gauza frango atxemanen du bere ikusmina asetzeko.Taula batzuk kondatuko dute beilaren historia eta mota askotako bideena, gure deparmendua zeharkatzen dutenak azpimarratuz : Arles hiritik jiten dena eta Somport lepoa zeharkatzen duena, Olorue gaindi, beste hiruak IZURArat eta GARAZIrat heltzen direnak, eta azkena, gutxi ezagutua, itsas bazterreko xendra segitzen duena, Biarritzen gaindi. Puska anitz, bilduma pribatuenak edo Donapaleuko erakustokienak ezarriak izanen dira elizapean : taula zehazgarriak, zizelak, apostoluaren soingan, baita ere “crédential” deitu agiria, botafumeiro, kantu, olerki, lemari buruzko posta tinbre bilduma… Astean bi aldiz, beilari batzuk beren beilaren kondaira eginen dute, eta partekatuko holako esperientziek zer ekarri dien. Izanen dira ere bideo­hitzaldiak arteaz edo beilari buruz historian zehar, kontzertuak elizapean, Oldarra taldeak emanik, edo elizan, Brabant eskualdeko abesbatza batekin.Apostolu sainduaren besta ohoratzeko, uztailaren 25eko meza, goizeko 11etan, kantatua izanen da Santa Eukenia elizan, Kantariak eta Santa Teresako koralekin. Ihidoy jaun apezak segurtatuko du predikua : hura da beilarien abegi izpirituala landu duen lehena, Nabarrenkoxeko erretora zelarik. Jondoni Jakoberen bidea egin duten guziak bihotzez gomit dira. Azkenik, ROYAL zinegela elkartzen da gertakari horrekin : bere egitarauan “Saint Jacques, la Mecque” Colline Serreau­ren filma programatu du. Agerraldi guziak urririk dira, salbu filma.

Nafarroako historian berezitua da Béatrice Leroy miarriztarra, Paueko unibertsitatean Erdi­Aroko historia erakasle izana, lurralde hortaz ainitz obra jada­nik argitaraturik. Nafarroaz liburu

berri batekin heldu zaiku aldi huntan ere, Vivre en Navarre à la fin du Moyen Age, 145 o rrialde irakur errexak, Atlantica etxeak argitaratzen duena. Sail desber­din batzu jorratzen ditu, Nafartar­

rak beren ingurumenean, Eliza nafar jendartean, mauro eta judu elkargoak, bizia hirietan, bizia gortean, noblezia Nafarroan... (17 eurotan salgai).

Jean Dercourt Zientzia Akademiako idazkariak kudeaturik, talde lan bat argitaratu du Atlantica etxeak Antton Abbadia zientzialari euskaltzaleaz (1810­1897), hunen sor­tzearen berrehungarren urtemuga kari. Antoine d’Abbadie, de l’Abys-sinie au Pays Basque, voyage d’une vie erdal liburuak omen handiko gizon horren ibilbidea dauku kondatzen bai eta Hendaiako Abbadia jauregiko ontasun mires­garriak. Aita Xiberotarra zuen, Urrustoi­Larrabile­koa, ama aldiz Irlandesa. Irlandan sortua balinba­zen, Hendaian zuen bere

kafira, Viollet­le­Duc arkitekto famatuari erai­karazi zion jauregian, artetik mundua kurri­turik, bereziki Etiopia, han 12 urte egonik. Jakitate handiko gi­zona zen, astronomo, geografo, kartogra­fo, hizkuntzalari (14 hizkuntza min tzatzen omen zituen), euskal­tzale, bertzeak bertze Lore Joko famatuen sortzailea. Hori gu­zia zaiku kondatua 210 orrialdeko liburu huntan, kolorezko argazki askoz apaindurik eta Jean Dercourt­en aitzin­solasa Xarles Videgainek euska­raturik (14 euro).

Antton Abbadia bizi baten bidaia

Béatrice Leroy berriz ere Nafarroaz

14

Page 15: Herria 3066

kirOlak

pilotaMadalena sariak

donapaleun

Lambert - Harismendy....... 40Bielle - Oçafrain ................. 37Amikuztarrek badaukate pilota, eta hobe. Eta ez Donapaleun bakarrik, ezagutua baita Garazi eta beste batzuetaraino segi­tzen den horgo pilotazale saldo ederra. Irrisku batzu ere hartzen dituzte beren bestetako parti­dentzat, gazteago batzuekin, hemen bezala, hor baitira ger­tatzen ustegabe batzu ere, ez dea hala Oçafrain beti zintzo habilena! Beraz Armendaritzen hala, eta Donapaleun hola, pa­rioez axolatu gabe.Jeannots ............................ 40Bonetbeltx .......................... 37Lehen partida hunekin, landes­tar beso haundikoa gutiz nau­situ makear pilotari finari, hiru tantoz hemen ere.Waltari - Etcheto ................ 40Alfaro - Kurutcharry ........... 32Ikustekoa zen beste finalerdi hau ere igandean hor berean, alta ez zelarik hola beharra. Ibarrola eta Paxkal Ezcurra zi­ren ari beharrak baina eskuak ez badira fidagarri, Waltariren

tiroen ekartzeko, orduan kasu! Horra zertako behartu diren lo­tsarik ez duten Alfaro eta Kuru­tcharry. Oraino berdin ziren par­tida erditan, baina hor izan baitira kubatarraren 10 boteak ere. Bi irabazleen finala pasatua izanen da, asteartean, kaseta hau agertu orduko.

Kanboko trinketa berriz biziTellier - R. Dermit ............... 40Goicoetchea - Heguiabehere ..39Eta bizi bizia ere, bi gazte ho­riek aitzinean, xahar horien mutil. Baina xaharra erran ditakea hein hortako pilotariendako? Ortzegun arats huntan ukanen dute Kanbo­ko finala bi lehen horiek, Ezcurra eta Heguiabeheren kontra.

Garatenean plazagizonAguirre - Benesse .............. 50Lavielle - Lazcano .............. 14Berriz erran eta ere, ikusi izan dugu 50­14, eta 50­12 ere, pilotari berezko haundienen artean, suer­teak hala emanik M. Etchegoin, R. Dufourg, F. Daguerre, G. Urrutia, eta beste hoberen batzuen den­

boran. Astelehen huntakoaz, ez dugu deusik erranen, salburik hau bakarrik, oren batez jendea kanpoan zen ondoan: lau pu­tiko horien plazagizontasuna! Egun txarra zuten, eta, halere, ez dugu tuntik entzun horien ahotik ateratzen falta egin on­doan. Hori ere da pilotaria, gi­zona, kanpotik nola nahi mintzo diren batzuek jakin behar luke­tena.Eta gu beraz, nola mintza aste­lehenekoaz? Galtzale landes­tarra mintzatu dugu doi­doia jal­gitzean eta ikusi bazuela berak aski dolu partidaz. Eta zertako mintza urruñarrarekin, jakinez egona dela luzaz ari gabe, kol­paturik, orai berriz plomuratuko delakoan. Eta publikoa? « Jo­koak adarrak makur tik » zion batek, Martikorenaren kantua. Bainan berriz hor izanen hura ere, helduden astean Garate­nean, pilotaren eta gure herria­ren maitez. Beharrik!Amotzeko bestetan, SenperenEzcurra I - Heguiabehere .. 40A. Inchauspe - X. Lambert 33Zahar­gazteak beraz Amotzeko trinket izarikoan. Ala lehenen gostukoak ote hango izariak? Urtea eman dute bai gazteek behin bainan hauk oro ikasi ar­tean, biba zaharrak eta sotoko oporra!

Aste haundian (Ligakoa)- Luzean, gazteetan, Aviron Baionesak 13 eta Hazparnek 9. Bestalde, Billabonak 13 eta Bi­daxunek 11. Xapelgoan Baione­sak 13 eta Baigorrik 9.- Esku huskan, bigarren mailean, Monce­Ondars ­ Du­cassou 30 eta Laurencena ­ Va­lencia 20. Hauk senpertarrak eta xapeldunak garaztar eta i tsasuar nahaste.

HegoaldeanTuteranApezetxea - Merino II ........ 22Idoate - Zezilio ..................... 8

Aritz Lasa - Zubieta ........... 22Titin - Beroitz ..................... 17

ArrigorriaganArretxe II - Peña ................. 22Urrutikoetxea - Zearra ....... 20

Idoate - Eulate ................... 22Apezetxea - Goñi III ........... 15Azken hau Quintanar Pierran jokatua.

AntzuolanMuguruza - Jauregi ........... 22Andreu - Irureta ................. 18

Mendizabal ........................ 22Atxotegi .............................. 14Hau laueterdian.

Bego

Laduche-Berasategui ........ 30Harotcarene-Ducassou ..... 29Udako lehen partidarentzat, uz­tailaren 14ean, jendalde ederra bildu da Ezpeletako plaza baz­terrean, aroa dudakoa izanikan ere. Partida nagusian, lau pilota­riek joko biziki ona egin daukute. Lehen batean, Harotcarene­Du­cassou parea aitzinean balinba­zen, ondarrik Laduche­Berasa­

tegui hurbildu zaizkie, berdindu ere 29tan eta garaipena ardietsi Azkaindarrek, azken kintzea marran trenkatzen zuelarik Marc Berasateguik.Uztailaren 28an, asteazkenez (17:00), Etchevers ­ Arbeletche / Harotçarene ­ Kurutcharry. Ai­tzin partidan (16.00), Ezpeletako gazteen arteko partida. F. C.

Ezpeletako plazan

Xinako mugan, Pakistan alde­tik, hiru mendi badira elga­rren ondoan, biga zortzi mila metro baino goragokoak , besteak kasik beste hain­beste, mun­duko goreneta­rik beraz! Gisa batez, mendi bakar bat et hiru kasko!

Mendigoizale bakar batzu dira jadanik hiruetarat hupatu izan direnak. Eta joanden egunean gertatu dena da hiru euskaldunek egin dutela balentria hori, horiek dira Alberto Iñurrategi, Mikel Zabal­za eta Juan Vallejo. Zazpi mila metrotan muntatu kanpalekutik gauaz abiaturik, sei oren eman ditu lehenik Alberto Iñurrategi­k gailur nagusirat heltzeko, gero lau orenez jautsi da berriz goiti joaiteko mendia zeiharkatuz bi­garren gailurrerat buruz. Hiru­garren kaskoa ere menperatu

dute azkenean, ederki gostarik eta bigarren entseguan, lehe­nean bidean gelditurik iziga­rriko haize basa bazelakotz! Az­ken hiru ehun metroen igotzeko hamar oren eman dute bainan ez etsitu, ez barkatu, denen buru partida irabazi, ez baita balentria txarra!

Hiru euskaldun horiek baino lehen, bi mendigoizale talde ziren, biga bakarrik, hiru kas­koetarat hola helduak, bat po­lonesa eta bestea japonesa!

Hiru mendigoizaleeuskaldunen balentria!

Hiru mendigoizale atrebituak

Ducassou, Harotcarene, Berasategui eta Laduche

15

Page 16: Herria 3066

inbidO

euSkal diaSPOraPiknik sasoin betean Euskal Ipar Ameriketan barna

Ugandan ere, nahasmendu handiak

Pil­pilean, gori­gori, bizi­bizi da­bil uda Estatu Batuetako eus­kaldunen tokietan. Iragan as­teburuan jende andana polita bildu zen Gooding­eko (Idaho) euskaldun bestara. Heldu den asteburuan, Renoko piknik eta bestaren tenorea da, larunba­tean gehienik. Ondarreko hamar urteetarik goitiko usaian beza­la, hiri erdian eginen da, Wing­field Park leku ede rrean. Goize­ko hamarretan abiaturik, Zaz­piak Bat dantzariak, bertsula­riak, aizkolariak, txinga­probak, irrintzi­xapelgoa, euskal janaria eta Euskal Herritik jinik Patxi eta Beloki trikitilariak arizanen dira. Gaueko dantzaldia, heiek joko dute, Sands kasinoan. Igandean, meza izanen da ka­tedralean, eta ondoren nahi dutenak, Louis Erreguible mau­letarraren Louis’ Basque Corner ostatuan bilduko dira, elgarrekin bazkaltzeko. Chino Kalifornian, bizkitartean, segitzen dute ‘Centro Basco’ ja­tetxean ospatzen Berterretche­

tarrek ostatua duela 40 urte hartu eta geroz­tik hor ari direla, lehenik aita­mak, Monique eta Peio; Peio 2001ean hil eta gero Moniquek eta haurrek ­ ­Bernadet te , Jeanne eta Jo­seph­­ segitu dute; eta egun, Monique ‘su­pervisor’ dela, haurrek kudea­tzen dute beti bezain arrakastatsu segitzen duen lekua. Chinoko ‘Centro Basco’ ostatua Chinoko eus­kaldunen biltoki nagusia izan da ondar 70 urtetan. Argenti­natik Kaliforniara pasatu ziren Jean­Baptiste eta Grace Robi­dart­ek hasi zuten 1940ean, eta zonbait euskaldunen eskuetatik pasaturik, 1970ean Berterre­tchetarrek hartu zuten. 40 urtez atxikitzea ospatzeko, helduden

ibiakoitzean ere, besta bat egi­nen dute Centro Bascon, 70. ha­markadako jantziz. Zorionak he­mendik, 40 urteendako, familiari eta, bistan da, Chino inguruko euskaldun guzieri ere, urtebe­tetzea guziena baita. Eta emeki­emeki heldu gira ahantxu hilabete ondarrera, eta ez ahantz hilabeteko ondarreko astean dela Boisen ‘Jaialdi’ ali­

maleko euskal besta handia! Mintzatuko gira hortaz, baina behar da erran, besteak beste, Hendaiako talde bat izanen dela aurten Jaialdin, Mutxiko elkartea. Euskal Herritik 23an behar dute partitu, eta heldu den astean Boisera abiatu ai­tzin, behar dute asteburu hun­tan San Frantziskotik pasatu. Izan ere, igandean, uztaila­ren 25ean, e manaldia eginen dute Basque Cultural Center­en, menbruen bazkariaren on­dotik, 2:30etan, goiti beheiti. 27 lagun dira pidaiatuko, ga­zteenak 17 urte eta ez­hain­ga­zteenak 66. Heietarik 5 musi­kariak dira eta beste 22 dant­zariak. Bidasoaz bi aldeetako kideak biltzen dituzte eta segur San Frantziskon eta Boisen es­tonatuko direla heien dantza moldeen indarra eta bizitasuna ikusirik. Zorte on pidaian, eta San Frantziskon ez ­­nihaur Re­non ibiliko bainiz­­ bainan Boi­sen segur elgar ikusiko dugula. Heldu den aste arte, irakurle!

Joseba Etxarri

Joanden hilabetean, hemen berean ari ginen Kirgizistan Asia barneko herrialdeaz, erranez ardurenean aipaldi guti zuela gure eskualdetan, nun etzen han nunbait zerbait nahasmendu handi izaiten… Gauza bera erraiten ahal da Afrikako Uganda herrialde hortaz. Uda huntan, bat­batean egunkari eta gaineratikoetan hartu du toki asko, Kanpala hirinagusian bi atentatu izigarri izanik, egun berean eta kasik tenore berean, bi lehergailu, indar handikoak, zartaturik, bat jatetxe batean eta bestea kiroldegi batean. Orotarat, 74 hil eta beste hainbeste kolpatu. Bazter guziak harrituak bixtan da eta harrituak baino gehiago ere! Hango jendea arrunt izitua, gertatu denaren gatik segur bainan ere beldurrarekin ondoko egunetan berriz ere holakoak izaiten ahal litazkeela… Nehork ez du hortaz duda mikorik, islamixta sasi­gudari batzuen lana izan da hori eta horrek erakusten du sasi­gudari horiek gero eta atrebituagoak direla… Orai arte Uganda iparraldean zuten agertzen hein bat larderia, jende frango musulmanoak diren eskualdean. Azken denbora hotan iduri du kanpotik ukaiten dutela laguntza ederra, zartagailu eta beste gerlako muntadura. Bereziki Somalia eta Sudan herrialdetako ixlamixta batzuen ganik…

Inglesak egonak nagusi…

Uganda herrialde hori bere gain jarria da 1962­an, ez du beraz oraino mende erdirik. Inglesek zuten moldatu eta kudeatu, lehengo lau erresuma batetara­turik 1892­an, arras erresuma derberdinak, mintzairaz berezi­ki. Eremuz Frantziaren erdia ez arras, jendetzez 32 miliun biz­tanle nunbait han, kondaketa duela bi urte egina.Berrikitan aipatu Ginean frantsesa den bezala, hor inglesa dute denen arteko lo­tura egiten duena. Orotarat, badira alabainan 35 mintzaira, horietarik dotzena bat segurik erabiliak eskoletan eta onar­tuak ere egun guzietako biziak manatzen ahal dituen urrats askorentzat. Konparazione,

lege guziak inglesez agertzen dira bainan itzulpenak egiten

dituzte swahili eta beste zon­bait mintzairetan. Swahili hori artetik erraiteko berrogoi bat miliun jendek mintzo dute Afrikan, Ugandan eta auzoko herrialde zonbaitetan.Erlisionez, ainitz girixtino bada, gutienez % 75. Erdiak katolikoak, beste erdiak pro­testantak. Musulmanoak %15 edo gehixago. Gaineratikoak atxikiak daude Afrika bar­neko sineste xahar batzueri. Sineste horien eragina beti sendi omen da ere haatik, gisa bat edo beste, girixtino eta musulmanoen artean Lur ona frango bada Ugan­dan. Laborantzako untsa baliatzen direnak. Kafe, ko­toin, sukre, lur sagar ezti, ba­

dute ekoizpen asko. Eskualde batzuetan abere hazkuntzari ari dira gehiago. Industria guti.

Ainitz zalaparta!Uganda bere gain jarriz ge­roz, ainitz zalaparta izana da hor gaindi. Egia erran, behin hasteko eta bat, lanak dituzte elgar untsa hartzen, leinu edo etnia desberdinen artean ezin akomeatuz. Bestalde, 1971n nagusi handi plantatu zen oraino denek gogoan duten Amin Dada famatua, larde­ria handiko diktadore bilakatu zena denbora guti barne, eta zortzi urteren buruan baztertua izan zena nahasmendu handi batzuen ondotik…Geroztik ere, bada kalapita

ederrik. Duela zazpi urte fin­katu lege­nagusiaren arabera, ez da gehiago alderdi bakar bat baizik eta, hauxe da bitxikeria urrunetik behatzen duenaren­tzat, herritar guziak alderdikide ekarriak dira. Azken urte hotan haatik, bada naski idekidura zerbaiten abiadura bat bezala, Yoweri Museveni presidenta­rekin… Bainan hau da beltza, ipa­rraldeko eskualde bat badela biziki nahasia dagoena hamar bat urte huntan. Ugandako musulmano gehienak han dira bizi eta han dute islamixta talde batzuk beren kafira muntatua. Gero eta ausartago ere dabil­tza, dena nagusikeria, hala diote harat norapait doi bat sart­zen diren berriketari bakarrek. Islamixta horiek dira nagusitzen ari, han berean lehenik bai­nan ere Uganda guzian gaindi beldurra sar­araziz, beldur bat azkarki emendatu dena, ez da harritzeko, joanden eguneko attentatu horiekin…Ugandari so dauden ainitzek herrialde horren geroa gero eta ilunagoa ikusten dute. Ondoko egunetan ageriko zeri buruz doatzin…

Muslaria

Euskal dantzen erakusle paregabe izanen dira Mutxiko elkartekoak San Frantziskon eta Boisen

16