Top Banner
Lawrence Sterne Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar euskaratzailea: Josu Barambones Zubiria
280

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Jun 23, 2020

Download

Documents

dariahiddleston
Welcome message from author
This document is posted to help you gain knowledge. Please leave a comment to let me know what you think about it! Share it to your friends and learn new things together.
Transcript
Page 1: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Lawrence Sterne

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar

euskaratzailea: Josu Barambones Zubiria

Page 2: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Josu Barambones Zubiria.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1998Jatorrizkoaren data: 1765

Lawrence Sterne euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=161

Page 3: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

BIDAIA SENTIMENTALATristram Shandy, Sterneren lehen nobela den

arren, idatzia izan zen beste idazle askok jadanikhogeigarrena idatzi dutenean, hau da, Sternekberrogeita bost urte zituenean. Alabaina, heldu-tasuna iritsi duen lan baten seinale guztiak ageriditu. Ezein idazle hasiberri ez zen ausartukohalako lizentziak hartzen gramatika, sintaxia etazentzuarekin, arauekin eta nobela bat nola idatzibeharko litzatekeen erakusten duen tradizio luzeeta zaharrarekin. Adin erdikoak ematen duensegurantzatik dosi gogorra behar zen, bai etaadin on horrek zentsurarekiko erakusten duenaxolagabetasuna ere halako arriskuak hartzeko:letratuak norberaren estiloaren konbentzionalta-sunik ezagatik, eta jende errespetagarria norbe-raren moralaren irregularitateagatik harri eta zuruzterainokoak. Baina Sternek bere gain hartuzuen arriskua, eta arrakasta berebizikoa izanzen. Handikiak oro eta jaun estu eta zorrotz guz-tiak txunditurik geratu ziren. Sterne herriko idolobihurtu zen. Liburuari ongi etorria eman zioten

Page 4: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

algara eta txaloen artean soilik adimen laburre-ko jendearen ahotsa entzun zitekeen protestakaesanez eskandalu bat zela halako idazlan batelizgizon baten eskuetatik ateratzea, eta Yorke-ko artzapezpikuak, gutxiena jota ere, haserre-gorri egin beharko ziola. Artzapezpikuak, diru-dienez, ez zuen ezer egin. Baina kritikek, Ster-nek oso gutxi azaleratu bazuen ere, sakon hun-kitu zuten haren bihotza. Bihotz hori saminak erehartua zegoen Tristram Shandy argitara emanzenetik. Eliza Draperrek, Sterneren pasioarenarrazoia, Bonbairako untzia hartua zuen beresenarrarekin elkartzeko. Bere hurrengo liburuanSterne deliberaturik zegoen ustekabean jasanzuen aldakuntza mamitzera eta frogatzera ezbakarrik bere jeinuaren distira, baita bere senti-beratasunaren sakona ere. Bere hitz propioetan:«nire liburu honen xedea zen mundua eta gurelagun hurkoak maitatzen erakustea orain maita-tzen ditugun baino hobeto». Hain zuzen ere,arrazoi horietxek bultzatu zuten Frantzian zeharegindako txangoari buruzko narrazioa idazteraesertzera, Bidaia Sentimentala deitu zuena.

Page 5: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Baina Sternek bere jokaera zuzendu ahal izanbazuen ere, ezinezko gertatu zitzaion estiloazuzentzea. Estiloa bihurtua zuen bere izaerarenparte eta zati, bere sudur luzea edo bere begidistiratsuak bezala. Liburuko lehenengo bi hitze-kin «— Arazo hau, esan nuen nik, hobeto kon-pontzen dute Frantzian —», Tristram Shandyrenmunduan aurkitzen gara. Mundu horretan edo-zein gauza gerta daiteke. Nekez ezagutuko duguzer ateraldi, zer eztenkada, zer poesia errainuote doan halako batean begiratu bat emateraluma ikaragarriro zalu honek prosa ingelesarenhesi sendo eta trinkoan ireki duen zirritutik. Ster-ne bera ote da erantzulea? Ba ote daki Sternekhurrena esatera doana, albait zintzoena jokatze-ko oraingoan hartu duen erabakia gorabehera?Perpaus inarrosiak eta loturarik gabekoak hainazkarrak dira eta hain gutxi dirudite kontrolpeandaudela, nola hiztun bikain baten ezpainetatikerortzen diren esaldiak. Puntuazioa bera hizkun-tza mintzatuarena da, ez hizkuntza idatziarena,eta soinua eta ahots hitz egiten duenaren lotu-rak ekartzen ditu berekin. Ideien ordena, haienbat-batekotasuna eta garrantzigabetasuna leia-

Page 6: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

lago zaizkio bizitzari literaturari baino. Nolabaite-ko pribatutasuna dago hartu-eman horretan,gauzak gaitzespenik gabe itzurtzea ahalbidetzenduena, gauza horiek gustu dudazkoak izangozirelarik baldin jendaurrean esan izan balira.Berebiziko estilo honen eraginaren ondorioz,erdi-garden bilakatzen da liburua. Irakurlea etaidazlea elkarrengandik aldendurik dauzkatenohiko zeremonia eta konbentzioak desagertuegiten dira. Egon ahal garen bezain gertu gaudebizitzatik.

Sternek bere ilusioa erdietsi zuela soilik antzebikaina baliatuz eta oinaze minak pairatuzbegien bistakoa da Sternek idatziriko eskuizkri-bura jo gabe ere frogatzeko. Zeren idaztearenzeremonia eta konbentzioak nola edo hala baz-ter uztea posible izan daitekeela eta irakurleariahoz bezain zuzen hitz egin behar zaiolakousteak idazlea beti itsuturik daukan arren, hala-ko esperimentua egiten saiatu diren guztiakmutu geratu dira zailtasunagatik, edo, bestela,egundoko desordenaren eta zehaztugabetasu-naren zelatan. Sternek, ordea, nolerebait lortuzuen konbinazio miresgarri hori mamitzea. Gogo

Page 7: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

aldarteen gorabeherak adierazteko nahiz barnezirrara eta apetarik txikienari erantzuteko ezdirudi idazlan bakar bat ere dagoenik gai denikbere jarioa gizabanakoen gogoaren plegu etatolesturetan xeheago isurtzeko; eta guztiarekinere, ondorioa ezinago perfektua izateaz gain,bikain konposatua dago. Jariotasunik handienairaunkortasunik handienarekin batera existitzenda. Iduri du marea hara eta hona lasterka dabi-lela hondartzan, eta lasterka egitean bere uhineta zurrunbiloak uzten dituela hondar gaineanmarmolez ebakiak.

Jakina, inork ez zuen Sternek baino gehiagosentitu norbera izateko askatasunaren premia.Zeren dohain inpertsonala duten idazleak dau-den bitartean, modu horretan Tolstoi batek,esate baterako, pertsonaia bat sortu eta baka-rrik utzi ahal gaituelarik pertsonaia sortu-berrihorrekin, Sternek beti egon behar du presentegure arteko harremanetan laguntza emateko.Gutxi edo deus ere ez litzateke Bidaia Sentimen-talatik geratuko baldin eta Sterne bera deitzendugun guztia liburutik aterako bagenu. Sternekez dauka informazio baliotsurik eskaintzeko, ez

Page 8: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

arrazoibidezko filosofiarik irakasteko. Londrese-tik presaren presaz abiatu zelarik, diosku Ster-nek, «ez zitzaidan burutik pasa ere egin Frantzia-rekin gerran geundenik». Ez dauka ezer esatekokoadro edo elizei buruz, edo herrialdearen mise-ria edo ongi izateari buruz. Egia da Frantzianzehar bidaiatzen ari izan zela, baina sarri asko-tan bere gogoan barna zen iragaten bidea, etaharen abentura nagusiak ez ziren bidelapurrekinedo amildegietan gertatzen, haren bihotzekozirrarekin baizik.

Ikuspuntuaren aldaketa hau berrikuntzaausarta izan zen berez. Ordura arte, bidaiariekperspektiba eta proporzioaren lege jakin batzukbete izan zituzten. Katedrala beti izan zen erai-kuntza zabalegia edozein bidai liburutan etagizona figura txiki bat, benetan ñimiñoa, harenaldean. Baina Sterne erabat gai izan zen kate-drala alde guztiz saihesteko. Saten berdezko pol-tsa bat daraman neska bat Notre-Dame bainoaskoz ere inportanteagoa izan daiteke. Zeren,Sternek iradokitzen bide digunez, ez dago balo-re-eskala unibertsalik. Neska bat katedral batbaino interesgarriagoa izan daiteke; asto hil

Page 9: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

batek ikasbide gehiago eman dezake filosofo bizibatek baino. Norberaren ikuspegiaren araberakokontua baino ez da guztia. Sternek hain egoki-tuak zituen bere begiak, ezen askotan gauza txi-kiek handiek baino tamaina handiagoa hartzenbaitzuten haren begietan. Bizargin baten solasakharen pelukaren ile kizkurrari buruz gehiagoesan zion frantses jendearen izaeraz frantsesenestatu-gizonen elokuentzia handiak baino.

«Uste dut gehiago ikusi ahal ditudala nazioizaeraren marka zehatz eta bereizgarriak zen-tzugabeko minutiae hauetan Estatuko arazorikgarrantzitsuenetan baino; non nazio guztietakogizon handiek hainbeste hitz egiten eta orobatzelatatzen duten, ezen ez bainuke txakur txikibat ere emango haien artean aukeratu beharizatera.»

Era berean, baldin eta norbaitek heldu nahibaldin badio gauzen funtsari bidaiari sentimentalbatek egingo lukeen bezala, gauzen funtsa bila-tu beharko luke ez eguerdi-argitan kale zabalenerdian, baizik kalezulo ilun bateko izkina bakarti

Page 10: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

eta ezkutu batean. Norberak landu beharko luketakigrafia moduko sistema bat era askotakobegirada eta hazpegiak hitz lauetara aldatukolituzkeena. Hain zuzen ere, arte horretantxe tre-batu zen luzaroan Sterne gero antze horrenpraktikan aritzeko.

«Nire aldetik, ohitura zaharra dela medio,hain modu mekanikoan egiten dut, ezen Londre-seko kaleetan barna nabilenean, bide osoanetengabe itzuliz bainoa; eta behin baino gehia-gotan geratu izan naiz lagun talde baten ondo-an, non bi hitz ere esan ez, eta hogei autu ezber-din erabili ditudan neure artean, zintzotasunosoz idatziko eta baieztatuko nituenak.»

Horrela, gure interesa kanpoaldetik barrual-dera eramatea lortzen du Sternek. Alferrik dagida-liburura jotzea; gure gogoa kontsultatubeharrean gaude. Soilik gure gogoak esan ahaldigu zein den katedrala, astoa eta saten berdez-ko poltsa bat daraman neskaren garrantzi kon-paratiboa. Sternek nahiago dituelarik bere gogo-aren bihurguneak gida-liburua eta gida-liburuko

Page 11: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

errepide zanpatua baino, gure garai berekoa danabarmen baino nabarmenago. Solaserakobaino areago isiltasunerako interes hori delabide, modernoen aitzindari dugu Sterne. Etaarrazoi hauengatik gaur egun harreman askozere estuagoak dauzka gurekin garaikide zituenRichardson eta Fielding idazle handiekin baino.

Badago ezberdintasun bat ordea. Izan ere,psikologian ipintzen zuen interes guztia dela eta,Sterne eskola sedentario samar horretako mai-suak harrezkero bilakatu zirena baino argiagoaizan zen, ordea ez haiek bezain sakona. Azkenfinean, istorio bat kontatzen ari da, ibilbide batidarraio, bere metodoak arbitrarioak eta sigi-sagakoak badira ere. Gure dibagazio guztiakgorabehera, oso orri gutxiren barruan egitendugu Calaisen eta Modaneren arteko bidea. Inte-res handia zuelarik gauzak ikusten zituenmoduan, interes sakona erakutsi zuen gauzetanberetan ere. Hautatzen duen aukera apetakematen diona da eta gainera indibiduala, bainainongo idazle errealistak ezin dezake izan arra-kasta distiratsuagorik unean uneko inpresioaemateko garaian. Bidaia Sentimentala erretratu

Page 12: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

batzuen segida bat da — fraidea, dama, pâtésaksaltzen dituen zalduna, liburudendako neska, LaFleur bere zaragoila berriekin — eszena segidabat dugu liburua. Eta nahiz gogo alderrai honenhegaldia burruntzi batena bezain sigi-sagakoaden, inork ezin uka dezake burruntzi honekmetodoren bati jarraitzen diola, eta loreak hau-tatzen dituela ez abespeluan baizik halako har-monia dotore bat edo disonantzia bikainen batdela medio. Aldizka egiten dugu barre, negaredota burla, edo errukia erakusten dugu norbai-ten aldera. Barne-zirrara batetik zirrara horrenkontrako beste zirrara batera bihurtzen garabegi itxi-ireki batean. Ontzat hartzen den errea-litatearekiko atxikimendu arin honek, narrazioa-ren sekuentzia ordenatuarekiko zabartasunhonek, bide ematen dio Sterneri poeta batenlizentziak hartzeko ia. Hain zehatz adieraztendakien ideiak nobelagile arruntek bazter utzibeharko lituzkete hizkuntza dela kausa, izan erenobelagile arrunten orrietan arrotz iduri bailuke-te ezin eramateko punturaino, are hizkuntzamenderatuko balute ere.

Page 13: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

«Leihora hurbildu nintzen handikiro, nire lon-gain beltz, hautsez betearekin, eta kristaletikbegira jarri nintzelarik, mundu guztia ikusi nuenhoriz, urdinez eta berdez, plazerren atzetik las-terka. — Zaharrek lantza apurtuak zeuzkateneskuetan, eta biserak galduak zituzten helmetakzeramatzaten — gazteak urrearen gisara dir-diregiten zuten armadura distiratsuez apaindurikzeuden, zein bere ekialdeko luma ikusgarriezjantzia — guztiak — guztiak, zaldun liluratuakbailiran, justetan borroka eginez ospeagatik etamaitasunagatik behinolako torneotan bezalaxe.»

Halako poesia hutseko pasarte anitz dagoSternerengan. Batek ebaki ditzake eta irakurtestutik aparte, eta guztiarekin ere — zeren Ster-ne kontrastearen antzean maisu zen — bata bes-tearen ondoan harmonia guztiz ederrean daudeorri inprimatuan. Haren freskotasun eta kemena,haren betiereko indarra harritzeko eta ikaratze-ko, kontraste hauen ondorio dira. Arimaren amil-degi sakonen baten ertzeraino bertaraino eroa-ten gaitu; haren sakontasunetik begiraldi azkarbat osten diogu; hurrenik, herrestan eramaten

Page 14: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gaitu beste aldean distira egiten duten larre ber-deei so egin diezaiegun.

Baldin Sternek nahigabetzen bagaitu, bestearrazoi batengatik da. Eta puntu honetan, kulpa,neurri batean bederen, irakurlegoarena da —harri eta zur geratu zen irakurlego horrena, zei-nak Tristram Shandy argitara eman eta gero pro-testa bizia egin baitzuen esanez idazlea zinikohutsa zela, eta abitua kentzea merezi zuela.Sternek, zoritxarrez, uste izan zuen behar zuelaerantzuna eman.

«Munduak imajinatu du [Lord Shelburnerikontatzen zion] Tristram Shandy idatzi nuelako,benetan inoiz izan naizen baino shandeanoagoanaizela ... Baldin liburu hau (Bidaia Sentimenta-la) liburu kastutzat hartzen ez bada, erruki iraku-rriko duten horietaz, zeren egiaz ere irudimenberoa baitute, bai horixe!»

Horiek horrela, Bidaia Sentimentalan ez zaigusekula uzten ahantz dezagun ezen Sterne, gauzaguztien gainetik, sentibera, errukior eta bihozbe-ra dela; ezen gauza guztien gainetik giza biho-

Page 15: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tzaren gizalegezko ohiturak eta xalotasunak pre-ziatzen dituela. Eta idazle batek bere kasa hauedo hura frogatzeari ekiten dion bezain laster,susmoak sortzen zaizkigu. Zeren harengan ikus-tea nahi duen tasun bereizgarri horretan jartzenduen aparteko enfasi apurrak zakartu egiten duliburua, gehiegi hanpatzen du, eta horregatikumorearen ordez fartsa daukagu, eta sentimen-duen ordez sentimentalismoa. Hemen, Sterne-ren bihotzaren samurtasunaz konbentziturikegoteko ordez — Tristram Shandyn inoiz erezalantzan jartzen ez zena — Sterneren samurta-sunaz duda egiten hasten gara. Zeren sentituegiten dugu Sterne ari dela pentsatzen ez kontuhorretaz beraz, baizik eta berari buruz dugun iri-tzian izango duen ondorioaz. Eskaleak hareningurura biltzen dira, eta pauve honteuxari ema-ten dio zinez eman nahi ziona baino gehiago;haren gogoaren zati bat gugan dago ezarritaharen onberatasuna estimatzen dugula ikustea-rren. Eta hortaz bere konklusioa: «eta pentsatunuen beste guztiek bainoago estimatzen zidala»,kapituluaren amaieran jarrita dagoelarik enfasihandiagoa emateko asmoz, nazka ematen digu

Page 16: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bere eztitasunarekin nola azukre puruko apurbatek katilu baten hondoan. Egiaz ere, BidaiaSentimentalaren akats nagusia dator, hainzuzen, Sternek bere bihotzaren gainean iritzi onaizan dezagun ipintzen duen arduratik. Nolabaite-ko monotonia bat dario liburuari, bere distiraguztia dela medio, idazleak bere gustuetakobarietate eta bizitasun berezkoak bridatu izanbalitu bezala, min emango ote liguketen beldu-rrez. Guztiz naturala izateko beti batekoegi denjarrera adeitsu, samur eta errukiorra ageri duengogo aldarte batek menderatzen du liburu osoa.Batek faltan bilatzen ditu Tristram Shandyrenbarietatea, kemena eta gordinkeriak. Bere senti-beratasunerako ardurak kamustu egin zuen berezorroztasun naturala, eta maiz galdatzen zaiguso egin diezaiegun agian denbora luzeegiz apal-tasun, lañotasun eta bertuteari, agian geldiegidaudelarik haiei begira egoteko.

Baina hain modu harrigarrian ukitu gaituengustu-aldaketa horren adierazgarri dena hau da,hots, Sterneren sentimentalismoak mintzen gai-tuela eta ez bere moraltasunik ezak. Hemeretzi-garren mendearen begietan Sternek idatzi zuen

Page 17: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

guztia senar eta maitale bezala zuen jokaeraklausoturik zegoen. Thackeray-k larderiatu zuenbere haserre bertutetsuarekin, eta ozenki min-tzatu zen hau esanez: «Sterneren obretan ezdago orri bakar bat ere bazter batean egoteamerezi ez duenik, eta usteldura ezkutua baino ezdenik — presentzia lohi baten zantzuaren gisa-ra». Guri gaur egun nobelagile viktoriarrarenharrokeria iruditzen zaigu gutxienez hemezortzi-garren mendeko elizgizonaren desleialtasunakbezain errudun. Viktoriarrek haren gezur etaarinkeriak deitoratzen zituzten bitartean, bizitza-ko traba guztiak barregarri bihurtu zituen adoreaeta adierazpidearen distira anitzez nabarmena-goak dira orain.

Egiaz ere, Bidaia Sentimentala, bere arinke-ria eta gatza direla eta, oinarri-oinarrian filosofi-koa den zerbaitetan dago zimendaturik. Egia daviktoriar aroan modatik guztiz kanpo zegoen filo-sofia bat dela: plazerraren filosofia; gai handie-tan txikietan bezain zuzen jokatu beharra dago-ela defendatzen duen filosofia, zeinak plazerra,are beste pertsona batzuena bada ere, sofrimen-dua baino desiragarriagoa egiten duen. Lotsaga-

Page 18: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

beko gizonak ausardia izan zuen aitortzeko egonzela «ia bizitza guztian printzesa batekin edobesterekin maitemindurik», eta hau gaineratze-ko: «eta espero dut horrela jarraitzea hilko nai-zen arte, ondo baino hobeto konbentziturik bai-nago ezen, inoiz ekintza erdeinagarriren bat egi-ten badut, grina baten eta beste baten bitarteanizan beharko duela». Gaixoak ausardia izan zuenbere pertsonaietariko baten ahotik garrasi egite-ko: «Mais vive la joie! ... Vive l’amour! et vive labagatelle!». Elizgizona izanagatik ere, nekazarifrantsesak dantzan ikusi zituenean, ez zuenbegiramenik batere izan bere kautan pentsatze-ko dantzan bereiz zezakeela halako goratze izpi-ritual bat, poztasun soilaren kausa edo ondorioden goratzetik ezberdina zena. «Hitz batean,uste izan nuen Erlijioa ikusi nuela dantzarekinbatera nahasia».

Elizgizon batentzat gauza ausarta zen erlijio-aren eta plazerraren arteko hartu-eman bat hau-tematea. Halere, Sterneren kasuan zoriontasu-naren erlijioak traba eta eragozpen handiakgainditu beharrak desenkusa dezake agian.Dagoeneko gaztea ez bazara, zor handiak badi-

Page 19: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tuzu, zure emaztea ezatsegina bada, baldin eta,Frantzian barrena postako zalgurdi batean zoa-zela, edozein unetan tisiak jorik hilko bazara,orduan zoriontasuna bilatzea ez da azkeneanhain erraza. Guztiarekin ere, oraindik bilatubeharra dago. Artazika ibili beharra dago mun-duan zehar, begi ukaldiak emanez eta zelatanjarriz, maitasunezko jolasez gozatuz han, txan-pon txiki batzuk emanez hemen, eta eserlekuhartuz aurki daitekeen edozein bazter eguzkitsu-tan. Iseka egin beharra dago, are iseka guztizzuzena ez bada ere. Are eguneroko bizitzan ezda ahaztu behar oihu egitea «Agur, bizitzarendohaintxo eztiak, zeren bizitzaren ibilbidea lautuegiten duzuen!». Batek behar du ... — baina askida horrenbeste beharrekin; behar ez da Sternerierabiltzea atsegin zitzaion hitza. Soilik batekliburua uzten duenean, eta bere simetria gogo-ratzen duenean, bere jostaketak, bere alaitasunbihotz-bihotzekoa bizitzako alderdi ezberdin guz-tien aurrean, eta alderdi horiek guztiak aditzeraematen dizkigun naturaltasun eta edertasunberebizikoak, orduan batek aitortzen dio idazlea-ri konbentzimendu sendoz eginiko bizkarrezur

Page 20: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bat daukala, oinen gainean iraunarazten diona.Sterne ez zen Thackeray koldar alaen hura —hainbeste emakumerekin hain modu ez-mora-lean jolasean ibili zen gizona, amodiozko gutu-nak urrezko ertzekiko paperean idazten zituenaerientzako ohe batean etzanda edo sermoiakidazten egon beharko zuenean — bada, Sterneez al zen bere gisara izan estoiko bat, moralistabat eta irakasle bat? Idazle handi gehienak haladira, azken finean. Eta Sterne idazle bikaina izanzela ezin dudarik egin dezakegu.

Virginia Woolf, 1928(Josu Barambonesek euskaratua)

Page 21: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ITZULTZAILEAREN OHARRAIrakurleak orain esku artean duen itzulpen

hau Graham Petriek egindako edizioan oinarri-tzen da (Harmondsworth, Penguin Books, 1984.A. Alvarezen hitzaurrea), 1768ko ingelesezkolehen edizioari jarraitzen diona.

Itzulpenak alde guztiz errespetatzen dituSterneren puntuazioa eta sintaxia, salbu etaeuskarazko esaldien segidako erritmoa nolabaitgalarazita gera zitekeen kasuetan. Sternerenganesaldiek barne erritmo, xede eta zirrarei jarrai-tzen diete, eta kontzeptu edo ideia multzo batenemaitza berezko bihurtzen. Horiek horrela, Ster-nek esaldien segida mamitzen edo desegiten dupentsamendua hazi, garatu eta eten ahala, gra-matika arauez batere kezkatu gabe. Begi itxi-ireki batean esaldia dislokaturik gera daiteke,aditza galdurik eta subjektuak nahasirik. Eraaskotariko perpaus erlatibozkoek orpoz orpojarraitzen diote batak besteari; konparazioek,metaforek eta aipuek areagotu egiten dutenahaste sintaktikoa. Eta halere uste dut ezen,

Page 22: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

baldin eta irakurlea prest badago ahalegin bategiteko, dispertsio gramatikal honek gutxitaniluntzen duela esanahi orokorra.

Sterneren estiloaren bereizgarri guztietatiknabarmenen ageri dena erabiltzen duen puntua-zioa da, eta bereziki bere shandean dash edo«marra shandeanoa», testuaren zati integral etaorganikotzat jo daitekeena. Sterneren marrek ezdituzte narrazioaren gertakariak isolatzen paren-tesiek bezala: noiz etenaldi erretorikoak egitekobalio dute, noiz akzioaren erritmoa markatzeko,noiz hitz bat edo esaldi bat azpimarratzeko.Hala, marren luze-laburra aldera daiteke musi-kako isilune ezberdinen iraupenarekin. Hau guz-tiau hobeto konprenitzeko, gogoan har beza ira-kurleak Sterne predikaria zela, eta, hortaz, berepuntuazioak ikuskizun handia duela oratoriare-kin. Estilo hain bitxi eta partikular honen aitzi-nean harri eta zur geratuko da hasieran euskalirakurlea, XVIII. mendeko —eta are egungo— ira-kurle ingelesak geratu ziren moduan. Ordea ustedut liburuan sartu ahala, berehala ohituko delaSterneren estilora.

Page 23: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Orobat bere horretan utzi dira Sternek erabil-tzen dituen hitz eta esapide frantses guztiak.Halere, batzuetan, zailtasunen bat edo besteagertzen duten esapideak euskarara itzuli diraorripeko oharretan testuaren ulermena errazte-ko asmoz.

Azkenik, hitzaurrean agertzen diren oharguztiak Virginia Woolfenak dira. Liburuko oha-rrak, berriz, itzultzailearenak dira, Sternerenoharra dela adierazten dutenak salbu.

Page 24: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

LEHEN LIBURUKIA

Page 25: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

BIDAIA SENTIMENTALAetab., etab.

— Arazo hau, esan nuen nik, hobeto konpon-tzen dute Frantzian —

— Frantzian izana zara?, esan zuen gizonakniganantz azkar jiraturik munduko alaitasunikgizabidetsuenarekin. — Harrigarria!, esan nuenarazoa gora eta behera neure artean nerabilela,hogeita bat miliako txango bat itsasoz egiteak,zeren Doverretik Calaiserainoko distantzia ez dahandiagoa inondik inora ere, eskubide hauekematea gizaseme bati — Gogoan hartu beharkoditut; hortaz, auzia alde batera utziz — nire loge-lara zuzen-zuzenean joan eta dozen erdi alkan-dora eta zetazko zaragoila beltz pare bat presta-tu nituen. — «Soinean daramadan berokia, esannuen mahukara so eginez, nahikoa izango da» —Doverreko zalgurdian leku hartu nuen; eta pake-boteak hurrengo goizeko bederatzietan itsasora-tu behar zuelarik — hiruretarako jada jezarritanengoen oilasko erregosi baten aurrean, eta

Page 26: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Frantzian halako jakia hain da eztabaidaezina,non gau hartan indijestio batek jota hil banintz,inortxok ere ez baitzituzkeen Droits d’aubainebertan behera utziko — nire alkandora, zetazkozaragoila beltz parea, maleta eta gainerako guz-tia Frantziako erregearen eskuetara joangoziren, bai eta aspaldion aldean eraman dudanerretratu maitea ere, zeinez hainbestetan esanbaitizut, Eliza, nirekin eramango nuela hilobira,lepotik kenduko zidaten. — Eskergabea! —bidaiari gaixo baten hondoratzeaz baliatzeaere!, zeina berorren menpekoek deitu baituteberen itsasertzera — Jainkoarren!, Maiestate, ezdago ongi egina; eta oso atsekabetzen nau,berori jende hain ongi hezi eta adeitsuaren erre-ge izanik, ospe handia duena bere sentiberata-sunagatik eta sentimendu onengatik, eztabaidanhasi beharrak ——

Baina berorren jabetzako lurrak zapalduberria naiz —

Page 27: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

CALAIS

Bazkari-legea bukatu eta Frantziako erregea-ren osasunaren alde topa egin ondoren, horreta-ra neure buruari sinestarazteko ez niola inolakogorrotorik, baina, aitzitik, biziki ohoratzen nuelaharen aiurriaren bihozberatasunagatik, hazbeteluzeago goratu nintzen egokitzearen ondorioz.

— Ez — esan nuen — borboitarrak ez dirainola ere arraza ankerrekoak: oker ibil daitezke,guztiok bezala; baina otzantasuna dario haienodolari. Hau aitortzearekin batera, beste jariogoxoago bat sentitu nuen masailetan — Borgoi-nak (gutxienez bi liberako botila ardoa, halakoabaitzen edan nuena) gizakiei sorrarazi ahalkoziena baino epelago eta atseginagoa.

— Jainko maitea!, esan nuen maleta ostikozbaztertuz, zer ote da mundu honetako ondasu-netan adimendua zorrozten diguna, eta hainbatanai-arreba bihotz oneko elkarren aurka gogorkiliskartzera bultzatzen duena, gu ere bidenabarliskartzen garen eran?

Gizona bakeak eginda dagoenean gainerakogizakiekin, metalik astunena luma baino are ari-

Page 28: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nago bihurtzen da haren eskuetan! Bere diruzo-rroa sakelatik atera eta, arinki eta laxoki eustendiolarik, bere ingurura egiten du so, banatunahian ibiliko bailitzan. — Hori egitean nire gor-putzeko zain guztiak zabaldu egiten zirela senti-tu nuen — arteria guztiek batera taupada alaiakegiten zituzten, eta bizitzaren habe eta sostenguziren indar guztiek hain igurtzi leunekin egitenzuten beren lana, ezen Frantziako physical pre-cieuserik handiena ere nahastuko baitzuten:halako emakume bat, bere materialismoa etaguzti, nekez ausartuko zen niri makina deitzera—

Ziur naiz, esan nion neure buruari, harensinesmen guztiak irauli egingo nizkiola.

Une hartan halako ideia bururatzeak ahalbezain gora eraman zituen nire barneko jaidurak— lehenago bakean nengoen munduarekin etahorrek hautsi egiten zuen neure buruari eginda-ko zina —

— Ordea, baldin eta orain Frantziako erregeabanintz, oihukatu nuen — a zer abagunea ume-zurtz batentzat bere aitaren maleta eskatzeko!

Page 29: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

FRAIDEACALAIS

Hitz horiek esan bezain laster, San Frantzis-koren ordenako fraide behartsu bat sartu zengelara zerbait eskatzera bere komenturako.Ezein gizasemeri ez dio axola bere bertuteakgertakizunen jostailu izateak — gizon bat, nola-bait esateko, eskuzabala izan daiteke, beste batahaltsua den bezala — sed non quo ad hanc —edo nolanahi ere den — zeren ez dago arrazoiiraunkorrik gure aldarteen gorabeherak azaltzendituenik; nik dakidala, mareetan eragina dutenzio berdinen menpean egon daitezke — ez ligu-ke desohorerik ekarri beharko hala dela pentsa-tzeak: seguru nago, niri dagokidanez behintzat,gehienetan atseginago litzaidakeela munduarenahotan hau entzutea: «Inkontru bat izan nuenilargiarekin, non ez baitzen izan ez lotsarik ezbekaturik», halako egitatea eta obra niri lepora-tzea baino, noiz eta, hein handi batean, halaxebaitzen.

Page 30: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Baina dena dela. Begiak egotzi nizkionean,aldez aurretik deliberaturik nengoen bateresosik ez ematera; eta beraz diruzorroa sakelangorde nuen — botoiak lotu egin nituen — arretahandixeagoa ipini nuen niregan eta seriotasunezhurbildu nintzaion; nire begiratuan bazen, beldurnintzen, garratza zen zerbait: orain begienaurrean daukat haren irudia eta uste dut hartanbazela zer bat abegi hobea merezi zuena.

Fraidearen tontsurako soiluneei erreparatu-ta, eta lokietan ile urdin barreiatu banaka batzukbesterik ez zitzaizkiola geratzen ikusita, hiruro-geita hamar urte inguru izango zituela irudituzitzaidan — baina begietan eta begiei zeriensugar modukoari, urteek bainoago jendetasunakbaretua zirudienari, erreparatuz gero, ez zituenizango hirurogei urte baino gehiago — Hor non-bait ibiliko zen — Egiazki hirurogeita bost urtezituen; eta, oro har, fraidearen begitartearenitxura bat zetorren ateratako kontuekin, nahizeta bazirudien zerbait ari izan zitzaiola begitar-tean zimurrak landatzen ohi baino arinago.

Guidok hainbestetan margotu izan dituenburu horietako bat zen — laño, zurbil — sarkorra,

Page 31: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ezjakintasuna kontentatu eta asetzen dutenohiko ideiez gabetua, munduari goitik beherabegiratzen diona — aurrerantz begira zegoen.Ordea bazirudien mundu honetaz harago zegoenzerbaiti egiten ziola so. Jainkoak baizik ez dakinolatan heldu zen horren gisako buru bat fraidebaten sorbalden gainean egokitzera; baina eder-ki emango zion brahman bati, eta Industangolautadetan aurkitu izan banu, gur egingo nio-keen.

Fraidearen gainerako profila zertzeladagutxirekin azal daiteke: haren profilaren zirribo-rroa egiteko ardura lasai asko utz zitekeenmarraztu nahiko zuen edozeinen eskuetan, izanere ez zen liraina ez bestelakoa ere, baina izae-rak eta espresioak horren gisako bihurtua zuten:itxura mehe eta zimela zuen, batez besteko neu-rria baino handixeagoa, baldin eta ez balitzaioantzeman aurrealderantz zeukan eroria — bainaerreguzko jarrera zen, eta hari esker, orain gogo-ra datorkidan bezala, galdu bainoago irabazi egi-ten zuen.

Gelara sartu eta hiru urrats eman ondoren,geldi geratu zen, eta ezkerreko eskua bularrean

Page 32: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ipini zuen (eskuinean, berriz, ibiltzean erabiltzenzuen makila mehe eta zuri bat zeukan) — hurre-ratu nintzaionean, bere burua aurkeztu zuenkomentuak eta ordenak zituzten behar gorrieiburuzko kontuarekin — eta halako gatzarekinmintzatzen zen — eta haren begiratu eta irudia-ren tankera hain zen arranguratsua, non miretsi-rik gelditu bainintzen nola ez ninduen baterehunkitu —

— Bazegoen arrazoi pisutsuago bat: delibera-turik nengoela batere sosik ez ematera.

FRAIDEACALAIS

— Egia handia da, esan nuen, hizketa buka-tzean gorantz zuzendu zuen begiradari erantzu-nez — egia handia da zerua dela jendearenlimosna besterik ez dutenen baliabide bakarra,eta zeruak dituen hornigaiak, beldur naiz, ez dirainola ere nahikoak, bada asko dira egunero egi-ten zaizkion eskari larriak.

Page 33: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Eskari larriak esan bezain laster, erdeinuzbegiratu zuen bere tunikaren mahuketarantz —fraidearen deiaren indar guztia sentitu nuen —Aitortu beharra dut, esan nuen — aztura zakarrada, eta bai eskean ibiltzea, hiru urtean behinbada ere, nola bijilia egitea gauza hutsalak dira;eta benetan tamalgarria da ezen, eskariok mun-duan lan gutxi eginez lor badaitezke ere, zureordenak erdietsi nahiago dituela herren, itsu,adineko eta gaixoen diru-ondasunak eskuratuz;preso dagoena ere, zeinak gatibutasuna igaro-tzen baitu bere atsekabeen egunak behin etaberriz kontatzen, ondasun horietatik dagokionzatiaren irrikaz dago; eta baldin mesedeetakoordenakoa bazina, San Frantziskorenekoa izanordez, naizen bezain behartsua naizela, jarraitunuen nire maleta seinalatuz, bozkario handiare-kin irekiko nizuke dohakabeak erredimitzeko —Fraideak erreberentzia egin zidan — baina gai-nerako guztien artean, berriz ekin nion, gureherriko dohakabeak dira inork baino eskubidegehiago dauzkatenak; eta gure itsasertzeanehundaka utzi ditut behar gorrian — Fraideakkeinu maitekorra egin zidan buruarekin — esate-

Page 34: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ko moduan: egon ere nahiko premia gorria dagomundu honetako bazter guztietan, bai eta gurekomentu barruan ere — Ordea guk bereizi egitenditugu, esan nuen eskua haren janzkiaren mahu-kan jarriz, egin zidan deiaren ordain gisa — gukbereizi egiten ditugu, ene aita gaixoa!, bakarrikberen lanetik ateratzen duten ogia jan nahi dute-nak — eta Jainkoaren izenean bizitza hau nagike-rian eta ezjakintasunean iragaitea beste asmorikez dutenak.

Frantziskotar gaixoak ez zuen erantzun: unebatez zalantza islatu zitzaion aurpegian baina ezzuen luze iraun — Bazirudien naturalezak behinbetiko aienatuak zizkiola erresuminak; ez zuenerresumin izpirik erakutsi — baina makila besoartean erortzen utzi, bi eskuak bularraren kontraetsipenez estutu eta alde egin zuen.

FRAIDEACALAIS

Atea itxi zuenean, bihotzak ausiki egin zidan— Ba!, esan nuen axolagabeki hiru aldiz — baina

Page 35: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ez zitzaidan ezertarako baliatu: esan nizkion hitzzakar guztiak gainezka etorri zitzaizkidan; pen-tsatu nuen beste eskubiderik ez neukala fran-tziskotar gaixoa arbuiatzea baino, eta halakozigorra aski zitzaiola desesperatuari, hizkerabidegabekoari deus gehitu gabe — Fraidearen ileurdinak gogoratu nituen — bazirudien harenirudi adeitsua berriro sartzen zela nire gelara etagaldetzen zer irain egin zidan, eta zergatik trata-tzen nuen horrela — Hogei libera emango niz-kion abokatu batentzat — Oso gaizki jokatu dut,esan nuen neure artean; baina bideari ekin berridiot; eta aurrera egin ahala, gizamanera hobeakikasiko ditut.

DESOBLIGEANTACALAIS

Bakoitza norbere gogara ez egoteak badu,halere, abantaila bat: gogo-aldarte ezin hobeanaurkitzea tratu egiteko. Nolaz eta orain Frantzianeta Italian zehar ez baitago ibiltzerik kotxerikgabe, eta naturalezak gehienetan bulkatzen bai-

Page 36: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kaitu gaien garen gauzetara, patiora irten nin-tzen nire asmorako baliagarri izan zitekeen zer-bait erosi edo alokatzeko. Desobligeant zaharbatek, patioko bazterrik apartatuenean baitze-goen, atentzioa eman zidan lehenengo begi-kol-pean; hortaz, berehalaxe igo nintzen kotxera etanire sentimenduekin bat, hain bat ere, zetorre-nez, morroiari agindu nion Monsieur Desseini,ostatuko nagusiari, dei ziezaion — baina Mon-sieur Dessein bezperetara joana zen, eta nola eznuen gogorik frantziskotarrarekin aurrez aurreegokitzeko, zeina patioaren beste aldean ikusibainuen hitz-aspertuan ostatura iritsi berria zenemakume batekin — bion artean tafetazko korti-na zabaldu nuen; eta nire bidaiari buruz idazteradeliberaturik nengoelarik, luma eta tinta hartu,eta hitzaurrea idatzi nuen Desobligeantean.

HITZAURREADESOBLIGEANTEAN

Ziurrenik, filosofo peripatetiko asko ohartukozen ezen naturalezak, bere ahalmen ukaezina-

Page 37: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ren poderioz, hainbat muga eta hesi ezarri ditue-la gizakien nahigabea zedarriztatzeko: naturale-zak modurik isilen eta errazenean iritsi du berexedea, gizakiei beren sosegua aurkitu eta berenoinazeak etxean pairatzeko eginbide ia gaindie-zinak konpliaraziz. Hain zuzen ere, etxean ber-tan bakarrik jarri dizkie eskura hala zoriontsuizateko nola herri eta garai guztietan sorbaldapare batentzat beti astunegia izan den zamarenzati bat jasateko behar dituzten objekturik apro-posenak. Gauza jakina da indar ez-perfektubatez dohainduak garela batzuetan gure zorion-tasuna bere mugez harago hedatzeko, bainahalako moduan xedaturik dago, non hizkuntzakez jakiteagatik eta lotura nahiz harremanak ezezagutzeagatik, hala nola heziketa, ohitura etaaztura ezberdinengatik, eragozpen asko edirenohi baititugu sentimenduak gure inguru propio-tik at adierazteko garaian, sarri askotan guztizezinezko gertatzen zaigularik sentimenduokagertzea.

Hortik beti ateratzen den ondorioa da senti-menduen salerosketako balantza inoiz ez delamakurtzen menturazale atzerriratuaren aldera:

Page 38: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

erosi beharra dauka erosi beharrik ez daukana,eta, gainera, saldu nahi dioten prezioan — nekezonartuko dute haren hitzak hizpidera ekartzerikdeskontu ederrik egin gabe — eta horrek, bidebatez, aldi oro eramaten du halako hizketarakotopa ditzakeen baino tratulari askoz ere egokiagobatzuen eskuetara: ez da aztia izan behar zeinizango den egokituko zaion zatia igartzeko —

Eta honek nire harira narama, eta berez era-man ere (baldin Desobligeant honen balantzakjarraitzen uzten badit), bidaiatzera bultzatzengaituzten azken arrazoietara —

Zuek, alferrik zaudeten horiek, jaioterria utzieta atzerrira zoaztenok arrazoi bat edo bestedela medio, arrazoi horiek sorburua izan behardutelarik ondoko arrazoi orokor hauetakobatean —

Gorputzaren ahulezian,gogoaren ergelkerian, edoezinbesteko betebeharrean.

Lehenengo bien barruan sartzen dira leho-rrez nahiz itsasoz bidaiatzen duten guztiak,

Page 39: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

harrotasun, ikusmin, harropuzkeria edota gorro-toak eraginik lan egiten dutenak, in infinitumbanatu eta konbinaturik baitaude.

Hirugarren motaren barruan sartzen da mar-tiri erromesen tropa guztia; eta bereziki, apaiz-goaren oniritziarekin bideari ekiten diotenbidaiariak, delinkuente gisa bidaiatzen dutenakmagistratu batek gomendaturiko gobernadoreenagindupean — edo gizon gazteak bailiran bidaia-tzen dutenak, guraso eta zaindarien ankerkeriakhorretara bulkatu dituenak, eta Oxford, Aber-deen eta Glasgow-ek gomendaturiko gobernado-reen aginduei jarraitzen dietenak.

Badago laugarren mota bat, baina hain gutxidira ezen ez bailukete aipatzerik mereziko, bal-din eta honelako lan batean beharrezkoa ezbalitz xehetasun eta argitasunik handienak ema-tea pertsonekin nahasketarik sor ez dadin. Aho-tan darabiltzadan gizon hauek itsasoak zeharka-tu eta, asmo eta arrazoi zenbaitek hartaraturik,atzerriko lurralde batean dirua aurreratzearrengelditzen diren horietakoak dira; baina nolagizon hauek etxean dirua aurreratuz salbatuahal diren, eta aldi berean beste batzuk ere

Page 40: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

salba ditzaketen alferrikako arazoetatik — etanola bidaiatzeko dituzten arrazoiak beste edo-zein emigrante-espeziek dituenak baino are sin-pleagoak diren, jaun hauek bereiziko ditut izenhonekin:

Bidaiari arruntak.

Beraz, bidaiari-talde osoa izenburu hauetarabil daiteke:

Bidaiari alferrak,bidaiari ikusminak,bidaiari gezurtiak,bidaiari harroak,bidaiari handiustekoak,bidaiari umore txarrekoak.Gero datoz bidaiari behartuak.Bidaiari delinkuente eta traidorea,zoritxarreko bidaiari errugabea,bidaiari arrunta,eta guztietan azkena (ongi baderitzozue),

Page 41: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bidaiari sentimentala (alegia, ni neu), mun-duan zehar bidaiatu duena, zeinaren berri ema-teko eserita bainago ni orain — nahiz beharraknahiz besoin de Voyager delakoak bultzaturik,klase honen barruan sartzen den beste edozei-nen gisara.

Orobat ederki konturatzen naiz ezen, halabidaiak nola oharrak nire aitzindarienak guztiz ezbezalakoak direlarik, baneukala setatsu jarrai-tzea niretzat ez beste inorentzat izan behar zuennitxoaren kontuarekin — baina, orduan, aten-tzioa neureganatu nahirik, bidaiari handiusteko-aren mugak joko nituzke, noiz eta halako bidaia-riaren eremuan sartzeko ez baitut nire ibilgailua-ren berritasuna baino arrazoi hoberik.

Nire irakurleari aski zaio jakitea ezen, baldineta bera ere bidaiaria izan bada, eta esandakoguztia ikasten eta hausnartzen badu, bera eregai izango dela katalogoaren barruan duen lekuaeta maila zehazteko — bere burua ezagutzekoaurrerapauso bat izango da. Zailtasunak askoizan arren, oraindik ere oroimenean gordetzenditu orain arte bereganatu eta obratu duen guz-tiaren trazu eta ñabardurak.

Page 42: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Esperantza Oneko Lurmuturrean Borgoinakomahatsondo bat estraina birlandatu zuen gizo-nak (kontura zaitezte holandarra zela) ez zueninoiz amestu lurmuturrean edango zuenik Fran-tziako mendietako mahatsek ematen dutenbezalako ardorik — flematikoegia zen horretara-ko — baina zalantzarik gabe, bazuen itxaropenaardo horren antzeko edari bizirik edatekoa, ona,txarra edo hala-holakoa bazen ere — munduhonetan nahiko eskarmentu hartuta zegoen jaki-teko ez zegoela haren eskuetan, baizik etaeskuarki zori esaten zaion horretxek erabakikozuela haren arrakasta; nolanahi ere, hoberenaitxaro zuen; eta itxaropentsu zegoela eta bereburuaren sendotasunean eta bere senaren sako-nean zeukan konfidanza neurrigabekoarekin,Mynheer-ek, aidanez, biak hondatu omen zituenmahasti berrian; eta jaun holandarra bere biluz-tasunaz jabetu zenean, jende guztiaren irrigarriegina ibili zen.

Halaber gertatzen zaio bidaiari gaixoari ere,itsasoan nahiz postako zaldi gainean jakinduriaeta hobekuntza bila ibiltzen denari lurreko erre-sumarik ederrenetan zehar.

Page 43: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Asmo hori gogoan hartuz eta itsasoan nahizpostako zaldi gainean ibiliz erdietsi behar dirajakinduria eta hobekuntzak; ordea, hala jakindu-ria onuragarria nola hobekuntza egiazkoak zori-kontu hutsa dira — eta menturazaleak arrakastalortzen duenetan ere, zentzuz eta neurriz erabilibeharra dago norberak bereganatu duen onda-suna, etekin bat aterako bazaio — baina nolaondasuna lortzeko zein erabili ahal izateko auke-rek miragarriro jarraitzen baitiote beste bidebati, uste dut gizon batek zuhurtziaz jokatukolukeela, baldin eta bere burua gobernatu ahalkobalu jakinduria edo hobekuntza arrotzik gabepozik bizi izateko, batik bat bion beharrik ezduen herri batean bizi bada — eta egia esateko,maiz atsekabe handiak hartu izan ditut eta den-bora asko galdu, noiz eta ohartu bainaiz zenbatpauso alferrikako eman izan dituen bidaiari ikus-minak ikusgaiak ikusi eta aurkikuntzei so egitea-rren; horiek guztiak, Santxo Panzak On Kixoteriesan zion bezala, etxean bertan ikus zitezkeenzapatak urratu beharrik gabe. Hain argitasunhandiko garaia dugu hau, Europan nekez aurki-tzen baita herririk edo txokorik bere errainuak

Page 44: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

besteenekin gurutzatu eta aldatzen ez dituenik— Jakinduria, bere adar eta gai gehientsuenetan,Italiako kale batean musika entzutea bezala da,non edonork parte har dezakeen ezer ere ordain-du ez arren — Baina ez dago naziorik zeru azpian— eta Jainkoa lekuko (egunen batean agertubeharko dut haren tribunalaren aurrera eta lanhonen berri eman), ez dudala hitz egiten hitzegite aldera — Baina ez dago naziorik zeruazpian, non mota guztietako ikasketak oparoagoeskaintzen diren — non zientziak era egokiagoanlantzen diren, edo haietara iristea hemen bainoerrazagoa den — non arteak sustatzen diren, etaaurki gailurreraino igoko ahal dira! — non erenaturalezak deus gutxiren kontua eman beharduen — eta, errematea emateko, non ere adime-na elikatzeko agudezia handiagoa eta izakeramota ugariago dagoen — Orduan, bada, eneherritar maiteak, nora ote zoazte? —

— Karroza honi begiratu besterik ez dugu egi-ten, esan zuten haiek — Zuen zerbitzaririk leiale-na nauzue, esan nuen bertatik jauzi egin eta son-brerua kenduz — Galdezka ari ginen, esan zuenhaietako batek, zeina begitandu zitzaidan

Page 45: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bidaiari ikusmina zela — ea zerk mugiaraztenote zuen. — Hitzaurre bat idazteak sortzen duenasaldua da, esan nuen patxadaz — Ez dut egun-daino jakin, esan zuen besteak, bidaiari arruntabaitzen, hitzaurre bat Desobligeant batean idatziizanaren berri. — Hobe zatekeen, esan nuen, Visa Vis batean.

— Nolaz eta ingeles batek ez baitu bidaiatzeningelesak ikusteko, nire gelara erretiratu nin-tzen.

CALAIS

Gelara nindoala nabaritu nuen zerbaitek nikbaino errainu handiagoa egiten zuela korrido-rean; Mons. Dessein zen hain zuzen ere, ostatu-ko nagusia, bezperetatik itzuli berria baitzen,eta, sonbrerua besapean zekarrelarik, atseginhandiarekin segika zetorkidana nire beharrakgogora ekartzeko. Desobligeanta ez nuen osobegiko, eta halaxe idatzia nuen; eta Mons. Des-seinek sorbaldak jasoz bat hitz egiten zidan, esa-nez bezala ez zitzaidala oso egoki etortzen, eta

Page 46: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

berehala igaro zitzaidan burutik errugabekobidaiari batena izan behar zuela, zeinak, etxerabueltan zetorrela, Mons. Desseinen gomendioanutzi baitzuen ahalbait etekinik handienak ateraziezaizkion. Lau hilabete zeramatzan Mons. Des-seinen patioko bazter batean Europan barrenaegiten zituen lasterketei amaiera eman zienetik;eta hasiera batean handik atera zelarik konpon-keta-tratu bat egiteko xedearekin, negozioabirritan mila puska eginda geratu bazen ereCenis mendian, ez zuen probetxu askorik aterabere abenturetatik — baina inongo abenturak ezzion hain mesede gutxi egin nola Mons. Dessei-nen patioko bazterrean inoren errukia jaso gabehainbeste hilabetez emandako denborak. Egiaesan, ezer gutxi esan zitekeen haren alde —baina agian zerbait bazitekeen — eta hitz bana-ka batzuek miseria bere atsekabetik askatzekobalio badute, gorroto dut hitz-zekena den gizo-na.

— Ordea ostatuko nagusia banintz, esannuen hatzerakuslearen punta ipiniz Mons. Des-seinen bularrean, ezinbestean ahaleginak egin-go nituzke Desobligeant zoritxarreko honetatik

Page 47: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

libratzeko — zabuan bezala dabilkizu agirakaharen aurretik igarotzen zaren bakoitzean ——

Mon Dieu!, esan zuen Mons. Desseinek — Ezdaukat inolako interesik, esan nuen nik, salbueta gogo-jarrera jakin bateko gizonek beren sen-tipenengatik erakusten duten interesa, Mons.Dessein. Hala beste gizonenganako nola bereburuarenganako sentimendu berdinak agertzendituen gizon bat naizen aldetik, konbentzitutanago ezen gau euritsu guztiek, zeinahi gisazdesitxuratuko badituzu ere, gogoa hoztu behardizutela — Makinak bezainbat sofritzen duzu,Mons. Dessein —

Beti ohartu izan naiz mingotsa bezain goxoaden laudorio baten aurrean, ingeles bat zer eginez dakiela dagoela betiere, laudorioari kasu eginedo bakean utzi; frantses bat sekula ere ez dagohalako trantzean: Mons. Desseinek erreberen-tzia egin zidan.

C’est bien vrai, esan zuen — Baina kasuhonetan kezka baten truke beste bat hartukonuke bakarrik, eta galduan irten: kontu egizu,ene jaun maitea, kotxe bat ematen dizutela, milapuska eginda geratuko dena Parisera bide erdia

Page 48: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

egin baino arinago — kontu egizu zenbaterainosofritu beharko nukeen nitaz inpresio txarraemango banio gizon ohorezko bati, eta geratukobanintz, geratu behar dudan legez, d’un hommed’espriten eskuetan.

Nire errezeta propioari zehatz-mehatz jarrai-tuz prestatua zen dosia; beraz, hartzea besteerremediorik ez nuen izan — eta Mons. Desseinierreberentzia itzuliz, kasuistika gehiagorik gabe,elkarrekin abiatu ginen kotxetegira kotxeen gor-dailuari begiratu bat ematearren.

KALEANCALAIS

Mundu hau etsai eta arerio dugu noiz etaerostuna (postako zela ziztrin batena bada ere)ezin kalera irten baitaiteke saltzailearekin eurenarteko desadostasunetan elkar hartzeko, baina,aitzitik, saltzailea jotzen duen gogo-aldarte ber-dinak hitzetik hortzera hartzen du erostuna ere,eta Hyde parkeko bazter batera dueluan aritzeraelkarrekin joango balira bezalako begiez ikusten

Page 49: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

du kontrarioa. Niri dagokidanez, ezpatari kaxkarbat baizik ez naizenez gero, inola ere ez Mons.Desseinekin lehian aritzeko duin, egoera hartaraaukeran zetozen mugida guztien jira-birak senti-tu nituen neure baitan — Goitik behera begiratunion Mons. Desseini — oinez zebilela, albotikegin nion so — gero, en face — judua begitanduzitzaidan — gero, turkiarra — haren peluka ezzitzaidan batere gustatu — madarikazioak jaurti-ki nizkion — deabruetara igorri nuen ——

— Eta bihotza asaldatu behar al da hiru edolau louis d’or-en kontu hutsal batengatik, gehie-nez ere diru hori galtzera irits naitekeenean? —Grina zitala!, esan nuen beste aldera itzuliz, sen-timenduen bat-bateko mudantza baten aurreanedozeinek berez egiten duen gisara — grina doi-lor eta zitala!, zure eskua gizon ororen aurkaaltxatzen da eta gizon ororen eskuak zure aurka— Jainkoak gorde nazala!, esan zuen emaku-meak bere eskua kopeta pareraino jasoz, izanere ez dut aurrez-aurre topo egin bada, fraidea-rekin hitz-aspertuan ikusi nuen emakumearekin— gure atzetik etorri zen oharkabean — Jainkoakgorde zaitzala, eta luzaroan gorde ere!, esan

Page 50: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nion eskua eskainiz — Zetazko eskularru beltzakzeramatzan, erpuruaren eta hatzerakuslearenaldean irekiuneak zituztenak; hala, erreparorikgabe onartu zidan — eta kotxetegiko atarirainoeroan nuen.

Monsieur Desseinek berrogeita hamar biderbaino gehiagotan madarikatu zuen giltza, hariketa eskuan okerreko bat zeramala konturatu zenarte. Bera bezain artega geunden atea noiz ire-kiko zain, eta aldi berean hain adi eta erne ozto-po horren aurrean, ezen jarraitu bainuen emaku-mearen eskuari heltzen kasik konturatzeke; har-tan, Monsieur Desseinek elkarrekin utzi gintuenemakumearen eskuak nirea harturik zeukala,eta gure begitarteak kotxetegiko aterantz itzuli-rik geneuzkala; eta esan zuen bost minuturenburuan itzuliko zela.

Baina egoera horretan bost minutuko solasal-diak kalera begira mende askotan egindakosolasaldiak bezainbat balio du: azken kasuankanpoko objektu eta gertaeretara jartzen daarreta — begiak puntu zuri batean finkaturikdituzunean, zuregandik ez beste inorengandikekarri beharra dago hizpidea. Monsieur Dessei-

Page 51: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nek gugandik alde egin osteko isilunerik laburre-nak ere ezbeharren bat ekarriko zukeen egoerahartan — ziurrena emakumea bestaldera jiratu-ko zen — hortaz, hitzetik hortzera hasi nintzenhizketan. ——

—— Baina zeintzuk izan ziren jasan nituententazioak (zeren ez dut idazten barkamenaeskatzeko nire bihotzaren txango honetako fla-keziengatik — horien berri emateko baizik), adi-tzera emango dizuet sentitu nituen bezalaxekosinpletasunarekin.

KOTXETEGIKO ATEACALAIS

Irakurleari kontatu diodanean ez nuela Deso-bligeantetik irten nahi izan, fraidea hitz eta pitzikusi nuelako ostatura iritsi berria zen emakumebatekin, egia esan nion; baina ez nion egia osoaaitortu; zeren fraidearekin hizketan ari zen ema-kumearen eite eta itxurak erabat geldiarazitabainindukaten. Susmo txar batek hartu ninduen,eta neure artean esan nuen fraidea ari zitzaiola

Page 52: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kontatzen gertatutakoa: barneko mintzo batekhala hots egiten zidan — Indar guztiekin desira-tu nuen fraidea komentuan gera zedin.

Bihotza adimendua baino arinago doanean,hamaika neke eta izerdi arintzen dizkio zentzua-ri — Ez neukan inolako zalantzarik emakumeaizakirik gorenen ordenakoa zela — alabaina, eznuen harengan gehiago pentsatu, baizik aurrerajarraitu nuen eta hitzaurrea idatzi.

Lehengo inpresioa itzuli zen kalean aurrezaurre egokitu nintzenean emakumearekin; bereeskua ematean agertu zuen zintzotasun arretaz-koak erakusten zuen, halaxe uste nuen nik,haren heziketa eta zentzu ona; eta eskutik hel-duta neramala, halako eztitasun goxo bat sentia-razi zidan, nire arima erabat baretu zuena ——

— Ene Jainkoa!, nola ibil daiteke gizon batmunduan zehar hau bezalako kreatura bat lagunharturik? —

Emakumearen aurpegia ikusi gabe nengoenartean ere — ez zuen axola handiegirik; izan ere,berehala irudikatu nuen haren potreta, etakotxetegiko ateraino heldu baino askoz lehena-go, Irudimenak burua osatua zuen, eta hain pla-

Page 53: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zer handia hartzen zuen haren izate jainkozkoa-ri hain ederki ematen ziola ikusita, ezen baziru-dien Tiberreko uretan murgildua zela gisa horre-tako buru baten bila —— baina, Irudimena!, txe-rri limurkor eta limurtzailea zara; eta eguneanzazpi aldiz lilluratzen bagaituzu ere zure pinturaeta irudiekin, eta horretarako xarma anitzezbaliatzen bazara ere, eta zure erretratuak argiz-ko aingeruen edergarriz apaintzen badituzu ere,guztiarekin ere lotsagarria da zurekin ongi ezetortzea.

Kotxetegiko ateraino heldu ginenean, eskuakendu zuen bekokiaren paretik, eta orduan oriji-nala ikusteko aukera eman zidan — hogeita seiurte inguruko aurpegia zuen — beltzaran argieta gardenekoa, kolorete edo hautsik gabe laño-kiro apaindua — ez zen izugarri ederra, bainabazuen zerbait eder, zeinak, nengoen aldarteannengoela, areago erakartzen baininduen haren-gana — interesgarria zen; alargun trazako mar-kak zituela begitandu zitzaidan, eta atsekabea-ren lehenengo bi paroxismoak igaroak zituenegoera gainbeherako hartantxe aurkitzen zela,eta orain poliki-poliki ohitzen hasia zela galera

Page 54: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

hartara; baina beste hamaika nahigabek ere sei-nale berdinak utziko zituzten haren bisaian; zeinnahigabe nozitu ote zituen jakin gogo nuen —eta itauntzeko gertu nengoen (baldin elkarrizke-taren bon tonak berak utzi izan balit, Esdrasengaraietan bezala.— «Zerk zaitu atsekabetzen?Zergatik zara horren kexu? Eta zergatik asalda-tua duzu adimendua?» — Hitz batean, harenga-nako onginahia sentitu nuen, eta nolaerebaitdeliberatu nintzen nire adeitasun-pizarra eskain-tzera — nire zerbitzua ez esateagatik.

Horrelakoak ziren nire tentazioak — eta haieiamore emateko puntuan nengoelarik, hara nonbakarrik utzi nauten emakumearekin berareneskuak nireari heltzen diola, eta bion aurpegiakkotxetegiko ate aldera arrimatuak ditugula egiazbehar zena baino gehiago.

KOTXETEGIKO ATEACALAIS

Egiaz ere, andre on hori!, esan nuen hareneskua leunkiro jasoz hizketan hasi nintzaionare-

Page 55: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kin batera, Fortunaren apeta horietako batenaitzinean egon behar dugu: alde guztiz arrotzdiren bi lagun elkarren eskutik hartzea — sexuezberdinekoak eta agian lurreko bazter ezberdi-netakoak, eta istant batean biak elkarrekin jar-tzea hain egoera amultsuan, ezen Adiskidetasu-nak berak ere nekez erdietsiko baitzukeen hala-korik, hilabete batez berariaz bilbatu izan baluere —

— Eta horretaz darabilzun gogoetak erakus-ten du, Monsieur, norainoko aztoramena sortudizun Adiskidetasun horrek abentura hau delamedio. —

Egoera nahi genukeen bezalakoxea denean,ezer ez dator hain desorduan nola estatu horre-tara eraman gaituzten zirkunstantziak hitz-erdi-ka adieraztea: eskerrak ematen dizkiozu Fortu-nari, jarraitu zuen berak — hizpidean zeunden —bihotza horren jakitun egin eta gogobeterikgeratu zen; eta nork ezpada filosofo ingelesbatek bidaliko ote zion bere buruari horren berriadimendua mudaraztearren?

Page 56: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Hori esatearekin batera bere eskua soltatuzuen, ene ustez testuari argibide nahikoa emate-ko aukera-aukerakoa zen begirada bat egotziz.

Benetan koadro negargarria pintatzera noanire bihotzaren flakeziaren gainean, noiz etaaitortu behar baitut ene bihotza hain mindutageratu zela, ezen beste egokiera hobe batzueknekez lortuko baitzuten halako bihozmina sor-tzea. — Penaturik nengoen oso haren eskuagaldu izanagatik, eta galdu nuen erak ez zion ezolio ez ardo ekartzen zauriari: nire bizitzan ezdut inoiz hain barru-barrutik sentitu halako men-dekotasun lotsagarrizkoak sortzen duen mina.

Egiazko bihotz emakumezko baten garaipe-nek ez dute luzaroan irauten durduza hauenaurrean. Segundo batzuen buruan nire berokia-ren muturrean bermatu zuen eskua, erantzunarierrematea ematera balihoa bezala; nolanahi ereden, Jainkoak baizik ez daki nola itzuli nintzenlehengo egoerara.

—— Berak ez zeukan zer gaineraturik.Berehalaxe hasi nintzen elkarrizketari beste-

lako tankera bat ematen, eta, alderdi izpirituz-koa zein morala aintzat harturik, ohartu nintzen

Page 57: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

oker nengoela haren izakerarekin; baina emaku-meak bere aurpegia niganantz jiratuz bat, hala-ko erantzuna ematera bulkatu zidan izpirituaitzalia zen — giharrak laxatu ziren, eta harenga-na estraineko aldiz erakarri ninduen begiradasaminezko huraxe ikusi nuen — oi malenkonia!,halako izpiritu alaitasunez betea saminarenatzaparretan ikustea. —— Bihotz-bihotzetik erru-kitu nintzaion; eta nahiko barregarria iruditukobazaio ere bihotz lozorrotu bati, besto arteanhartu eta, gorritu gabe, txerak egingo nizkionkale erdian bertan izanagatik ere.

Haren behatzak nireen kontra tinkatzean nirebehatzetako arteriek egiten zituzten dardarekaditzera ematen zioten andreari zer ari zen ger-tatzen nire baitan: beherantz begiratu zuen —gero une batzuetako isilaldia egon zen.

Nire ahurrean sortu zitzaidan sentipen goxo-agatik susmoa dut bitarte hartan ahalegin ttikibatzuk egin behar izan nituela haren eskuaestuagotzeko asmoz — ez emakumea bereeskua apartatzera joan izan balitz legez — baizikeskua soltatu-ez soltatu egon bailitzan — etanoraezean galduko nuen bigarren aldiz emaku-

Page 58: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

mearen eskua, non eta arrazoiak bainoagosenak gidatu izan ez banindu halako estuasune-tan geratzen den azken erremedioraino —eskuari lasai-lasai eusteraino, edozein unetanneure kasa askatu beharko banu bezala; hala,emakumeak elkarren eskuek helduta jarrai zeza-ten utzi zuen, harik eta Monsieur Dessein giltza-rekin itzuli zen arte; eta bitartean pentsatzenjarri nintzen nola ezabatuko nuen fraide gaixoakkontatu zion istorioak, baldin eta fraideak konta-tu bazion, bihotzean nire kontra ezbairik gabelandatu behar izan zion inpresio txarra.

TOXACALAIS

Fraide zahar onbera gugandik sei urratsetarazegoen hari buruzko pentsamendua burutikigaro zitzaidanean; eta guganantz zetorren,bidetik apur bat aldaraturik, gure solasa hautsi-ez hautsi egon balitz bezala. — Guganaino iritsiorduko, halere, gelditu eta hitz atsegin batzukzuzendu zizkigun; eta eskuan adarrezko toxa bat

Page 59: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zeukalarik, zabaldu eta eskaini egin zidan —Nirea dastatu beharko zenuke, esan nion neureaatereaz (kareizko toxa txiki bat baitzen), etaharen eskura luzatuz — Ederra da oso, esanzuen fraideak; orduan, ihardetsi nion, arren onarezazu toxa eta gainerako guztia, eta toxatikhauts pixka bat hartzen duzun bakoitzean, gogo-ra ezazu gizon baten eskaintza bakezkoa izanzela, eta gizon horrek behin batean zakarkiroerabili zintuela, baina ez bihotz barrenetik.

Fraide gaixoa txingarra bezain gorri jarri zen.Mon Dieu!, esan zuen eskuak estutuz — inoiz eznauzu-eta zakarkiro erabili. — Ni ere sinetsitanago, esan zuen emakumeak, ez dela horretara-ko kapaz. Hartan, niri ere egokitu zitzaidan gorrijartzea; baina zer-nolako bihotz-mugidek ukituninduten argitzea, gauzak aztertzea gogokoduten banaka batzuen eskuetan uzten dut —Barkatu, Madame, ihardetsi nion, zakar bainozakarrago erabili dut; eta gainera berak akuilatugabe — Ezin liteke inondik ere, esan zuen ema-kumeak. — Ene Jainkoa!, oihu egin zuen fraideakbere-berezko ez zirudien ziurtasun suhar batekin— errua nirea zen eta nire grinaren zuhurtziarik

Page 60: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ezarena — emakumea ez zegoen ados, eta nikharekin bat egin nuen esatean ezinezkoa zelaberea bezain ondo gobernaturiko izpiritu batekinori irain egitea.

Egia esan, ez nuen pentsatzen liskartzea haingauza goxo eta atsegingarria izan zitekeeniknerbioentzat, nola sentitu bainuen nik orduan. —Mutu geratu ginen, baina halako egoeretan sen-titzen den kezka ergel hori nozitu gabe, noiz eta,halako konpainian zaudela, hamar minutu pasa-tzen baitituzu txintik atera gabe gainerakoenaurpegietara begira. Egoera horrek zirauenbitartean, fraidea toxari distira ematen ari zenbere tunikaren mahukarekin; eta igurtziei eskerdistira pixka bat atera zioenean, makurtu zen,erreberentzia egin zuen, eta esan zuen beran-duegi zela esateko gure gogo-aldarteen flakeziaedo ontasuna ote zen eztabaida horretan murgi-larazi gintuena — baina nolanahi ere den —toxak elkarri emateko erregua egin zidan. — Horiesatean, bere toxa luzatu zidan esku batekin,nirea beste eskuarekin hartu zuelarik; eta muineman ziolarik — eta haren begiei borondate

Page 61: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

oneko jario bat zeriela — golkoan gorde eta erre-tiratu zen.

Toxa hau gordetzen dut nire erlijioaren alder-di instrumentalak gordeko nituzkeen eran, niregogoari adorea eman diezaion zerbait hobeerdiets dezan; egia esatera, gutxitan joaten naizerbestera hura gabe, eta, sarri askotan hartazbaliaturik dei egin izan diot haren jabearen izpi-ritu xaloari nirea ere goberna dezan mundukogorabeheretan. Haren istorioagatik ikasi nuenez,bizitzaren aldarteek makina bat astindu emanzizkioten, harik eta berrogeita bost urte inguruzituela, hala armadan eginiko zerbitzuen alderasari eskaxak jaso izanak nola, aldi berean, grine-tan den xamurrenean hartu zuen saminak era-man zuten arte ezpata eta sexua alde baterauztera eta komentu barrura bainoago haren bai-tara aterpe bila joatera.

Gogoa hoztu egiten zait noiz eta gaineratubehar dudan ezen, Calaisera azkeneko aldiz itzu-li nintzenean, aita Lorentzoz galdetzean entzunnuela bazirela hiru bat hilabete hil zela, eta,haren nahia betez, lur eman ziotela ez berekomentuan baizik eta komentuarena zen eta bi

Page 62: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

legoatara zegoen kanposantu txiki batean. Gogobizia piztu zitzaidan ikusteko lur eman ziotenlekua — hala, hilobi ondoan eseri eta fraide gai-xoak eman zidan adarrezko toxa atera, eta hilo-biaren buruan zeuden asun-lore bat edo bikendu nituelarik, zeinek ez baitzuten han hazte-ko batere eskubiderik, halako eszenak hain bor-tizki eragin zien ene sentimenei, ezen negaranpuluak lehertu baitzitzaizkidan hitzetik hortze-ra — baina emakume bat bezain ahula naiz; etamunduari erregu egiten diot ez dezala nitazbarre egin, baizik eta nitaz gupida izan dezala.

KOTXETEGIKO ATEACALAIS

Denbora horretan guztian ez nuen behin ereandrearen eskua askatu, eta hain denbora luzeaneraman eskutik helduta, ezen erabat lotsaga-rria izango baitzen joaten uztea, non eta leheniknire ezpainen kontra estutzen ez banuen: eneodola eta gogo-aldarteak, zeinek errebultsio batjasan baitzuten emakumea zela medio, berriz

Page 63: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ere emakumearengana bihurtu ziren muin emannionarekin batera.

Baina krisi larri horretan hara non fortunatuden gure aurretik igarotzea patioan nirekin hiz-ketan aritu izan ziren bi bidaiariak, eta gurehartu-emanei erreparaturik, hara non bururatuzaien inondik ere senar-emazteak izan behardugula; horrela bada, kotxetegiko ateraino iritsizirenean gelditu ziren, eta haietako batek,bidaiari ikusmina baitzen, galdetu zigun eahurrengo goizean Pariserantz abiatu behargenuen — Nik neure aldetik bakarrik erantzundezaket, arrapostu eman nion; eta andreak gai-neratu zuen Amiensera zihoala. — Hara nonAmiensen bertan bazkaldu genuen guk atzo,esan zuen bidaiari arruntak — Amienseko herri-tik igaro beharra dago Pariserako bidea hartuzgero, gaineratu zuen besteak. Mila esker emate-ra nindoakion argitzeagatik Amiens Pariserakobidean zegoela; baina, fraide gaixoaren adarrez-ko toxa atera nuenez tabako hauts pixka bathartzeko asmoz — erreberentzia txiki bat eginnien, eta Doverrera bidaia ona izan zezatelaopatu eta bakarrik utzi gintuzten —

Page 64: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Zer kalte egiten du ordea, esan nion nireburuari, emakume nahigabetu honi eskaturiknire eserlekuaren erdia onar dezan? — eta hortikzer zorigaitz etor dakioke?

Nire barneko grina lohiak eta jaidura gaiztoakernatu ziren eskaintza egin nioneko — Horrelahiru zaldi beharko dituzu, esan zuen Zekenke-riak, eta horrek hogei libra ateraraziko dizu sake-latik. —— Ez dakizu nor den, esan zuen Zentzuak— edo zer estutasunetara eramango zaituenafera honek, xuxurlatu zuen Koldarkeriak ——

Zure esku dago, Yorick!, esan zuen Zuhur-tziak, gero esango dute emakume ezkondu bate-kin atera zinela, eta Calaisera propio etorri zine-la zita bat zela medio —

— Gero munduaren aurrean ezin aurpegiemanik egongo zara, ozenkiro egin zuen oihuHipokresiak — edo elizan ezingo zara zutitu,esan zuen Makurkeriak — edo prebendadun doi-lor bat baizik ez zara izango , esan zuen Harro-keriak.

— Baina gizalegezko egintza bat izan da,esan nuen — eta nola gehienetan jokatzen baitutlehenengo zirrarari kasu eginik, eta, beraz,

Page 65: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gutxitan egiten baitiet jaramon aieru hauei, zei-nek, nik dakidala, ez baitute ezertarako balioezpada bihotza gogortasunez janzteko — bet-betan jiratu nintzen emakumearen aldera —

— Baina oharkabean alde egina zen, ni auzi-mauzitan nenbilen bitartean, eta kalean beherahamar edo hamabi urrats eginak zituen erabakiahartu nuenerako; eta salto batean joan nintzaionatzetik nire proposamena nekienik eta erarikegokienean egiteko; baina oharturik ezen masai-la bere ahurraren kontra erdi bermaturik zera-mala — pentsakor dabilenaren urrats pausatueta laburrekin, eta urratsez urrats zihoala begiaklurrean finkaturik zituela, buruan jarri zitzaidannirea bezalako auzian murgildurik ibiliko zela. —Jainkoak lagun diezaiola!, jaulki zitzaidan, ego-kiera horretarako izango ahal du, nik bezala,amaginarreba bat edo izeba tartufo bat, edoatso ergel bat aholku eske joateko! Hala bada,prozesua oztopatu nahi ez nuenez, eta pentsa-tuz adeitsuagoa izango zela ustekabean bainojakinaren gainean egonik harrapatzea, bueltaerdia eman, eta jirabira txiki batzuk eman nituen

Page 66: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kotxetegiko ate aurrean, emakumea alde bateanhausnarrean zebilen bitartean.

KALEANCALAIS

Emakumea begien aurrean estrainekoz ager-tu zitzaidanean, nire irudimenak erakusteraeman zidalarik emakumea izakirik gorenen orde-nakoa zela — eta lehenengoa bezain ukaezinazen bigarren axioma bezala ezarri alarguna zela,eta saminez lotua zirudiela — ez nintzen haragojoan; banuen nahiko aukera hain gogoko nuenegoera hartan aurrera egiteko — eta baldin nireondoan ukondoz ukondo geratu izan balitzgauerdira arte, nire sistema egiazkoa zela froga-tuko nukeen, eta emakumea aintzakotzat hartu-ko bakarrik ideia orokor horren eredura.

Niregandik hogei urrats eskasera zegoela,barneko mintzo batek hots egin zidan itaunketazorrotzagoa egin nezan — mintzoak elkarren-gandik banandu egingo ginen ideia ekarri zidangogora — akaso ez nuen sekula berriz ikusiko —

Page 67: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bihotzak atxiki egiten du ahal duen guztia; etaahalegindu nintzen nire nahiak harengana hela-razteko bidea irekiko zidaten zantzuak bilatzen,baldin eta inoiz ere aurkituko ez banuen: hitzbatean, haren izena jakin nahi nuen — harenfamiliarena — haren estatua; eta nora zihoanbanekienez, jakin nahi izan nuen nondik zeto-rren, baina ez zegoen horien guztien berri jakite-rik: ehundaka kontu eta arretak eragozten zida-ten bidea. Hogeitaka asmo egin nituen — Munduzabalean ez zegoen gizonik halako emakumearizuzen itauntzera ausartuko zenik — halakogauza egitea ez zen posible.

Kapitain frantses debonaire txiki batek, dan-tzan bezala baitzetorren kalean behera, erakutsizidan gauza hori munduko gauzarik errazenazela; izan ere, emakumea kotxetegiko aterantzitzultzen ari zelarik, jarri ez zaigu bada, bionerdian eta bere burua aurkeztu ezagutza eginanuen emakumeari, eta ezer jakin baino lehenagoarren eskatu ez dit bada, emakumea aurkez die-zaiodan — ni neu aurkeztu gabe nengoen arteanere — Hala, emakumearenganantz jiratuz, bereburua bere kasa aurkeztu eta emakumeari gal-

Page 68: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

detu dio ea Parisetik etorri den —— Ez: Parisera-ko bidean zihoala, ihardetsi zion. — Vous n’etezpas de Londre? ——— Ezetz, arrapostu emanzuen emakumeak — Orduan Madame horrekFlandesetik etorri behar izan du. Apparemmentvous etez Flammande?, esan zuen kapitain fran-tsesak. — Baietz, flandestarra zela erantzunzion. — Peut-être, de Lisle?, gaineratu zuen — Ezzela Lislekoa esan zion. — Ez Arrasekoa? — ezCambraykoa? — ez Gantekoa? — Ez Bruselakoa?Bruselakoa zela erantzun zuen.

Kapitainak kontatu zion Bruselako bonbarda-ketan egoteko ohorea izan zuela azken gerra-tean — hiria ondo kokatua zegoela pour cela —eta jende prestuz betea frantsesek inperialistakegotzi zituztenean (emakumeak begirunezkokeinu txiki bat egin zuen) — beraz, hala kontuhorren nola aferan izan zuen partearen berrieman ziolarik, erregu egin zion arren esateko zerizen zuen — beraz, erreberentzia egin zion.

—— Et Madame a son Mari? — galdetu zionatzerantz begira jarriz bi urrats eman zituenean— eta erantzun baten peskizan geratu gabe,dantzan abiatu zen kalean behera.

Page 69: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Baldin eta nik zazpi urte enplegatu izan bani-tu heziketa oneko legeetan aprendizkoa egiten,nekez erdietsiko nukeen horrenbeste.

KOTXETEGIACALAIS

Kapitaintxo frantsesak utzi gintuenean,Mons. Dessein agertu zen eskuan kotxetegikogiltza zekarrela, eta istantera eroan gintuenkotxe-biltegiaren barruko aldera.

Mons. Desseinek kotxetegiko atea ireki zue-nean, lehenengo objetua begia jo zidana besteDesobligeant zahar eta birrindu bat izan zen; etaordu bat eskas lehenago patioan hainbeste era-karri ninduen harexen berdin-berdina bazen ere— oraingoan hobeto begiratzearekin sentsaziodesatsegina sortu zitzaidan nire barnean; etapentsatu nuen benetan piztia doilorra izan beharzuela halako makina bat egiteko burutazioaaurreneko aldiz izan zuen gizonak; eta ez nin-tzaion errukiago makina erabiltzea burutik pasa-tuko zitzaion gizonari ere.

Page 70: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Konturatu nintzen kotxeak ni bezain gutxierakartzen zuela emakumea ere; beraz Mons.Desseinek eroan gintuen aurrez aurre zeudenkotxe pare bateraino eta esan, goraipatzenzituenarekin batera, Lord A.k eta Lord B.k erosizituztela grand tourrera joatearren, baina Parise-tik baino harago iritsi ez, eta beraz on bezainberriak zeudela alde guztiz — Ondoegi zeuden —Hala, hirugarren batera igo nintzen, atzealdeanbaitzegoen, eta berehala hasi nintzen prezioare-kin tratua egiten — Barruan bi lagun ozta-oztakabitzen dira ordea, esan nuen atea ireki etabarrura sartuz — Mesedez, Madam, sar zaitezbarrura, esan zion Mons. Desseinek besoa eskai-niz — Andrea segundo batez egon zen sartu-ezsartu, eta azkenean igo egin zen; eta hartan,morroiak keinuka adierazi ziolarik Mons. Dessei-ni berarekin hitzegin nahi zuela, kotxeko ateaitxi eta barruan utzi gintuen.

Page 71: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

KOTXETEGIACALAIS

C’est bien comique, ondo bitxia da, esanzuen emakumeak irribarre eginez kontu egiteanhau zela bigarren aldia elkarrekin bakarrik utzigintuztela gorabehera zentzugabe batzuk zirelamedio — C’est bien comique, esan zuen berak —

— Ez du ezer falta hala izan dadin, esan nion,salbu eta frantses gizon baten galanteriak eman-go liokeen tratu komikoa — lehen mementoanamodioa egin, eta bere arimaren eskaintza egi-tea bigarrenean.

Haien fort da hori, ihardetsi zuen emaku-meak.

Gutxienez hala uste ohi da — eta nola gerta-tu den, jarraitu nuen, ez dakit; baina ezbairikgabe, frantsesek fama dute inork baino gehiagoulertzen dutela amodioaz, eta egin ere munduzabaleko edozein herrik baino hobeto egitendutela; baina nik neure aldetik, berriz, alderraidabiltzan lardats batzuk irizten diet, eta egiaesatera, Kupidoren egonarria inoiz ere artegatuduen tiratzaile-koadrilarik txarrena.

Page 72: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Sentimenduengatik amodioa egitea pen-tsatzea ere!

Soineko dotore bat oihal-zatiz harrapaka egi-tea bururatzea bezala da: — eta egitea ere —deblauki — begiz jotzeaz bat zure bihotza era-kusten duzularik — eskaintza eta eskaintzarekinbatera norbera ere, bere pour eta contre guztie-kin, buru hotz baten bahetik pasa daitezenamore ematea da.

Emakumea arretaz entzuten ari zen, nik zeresango zain balego bezala.

Kontuan hartu, Madam, jarraitu nuen nireeskua haren esku gainean pausatuz —

Ezen jende benazkoak maitasuna gorrotoduela izenarengatik —

Ezen jende berekoiek gorroto dutela haienga-tik berengatik —

Hipokritek zeruarengatik —Eta guztiok, gazte nahiz zahar, hamar aldiz

izutuago gaudela aipatze hutsarekin ematenduen minarekin baino — A zer jakitaterik ezaerakusten duen gizon batek salerosien adarhonetan, noiz eta hitza bere ezpainetatik itzur-tzen uzten baitu isiltasuna tormentu bilakatzen

Page 73: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zaionetik gutxienez ordu bat edo bi iragan bainolehenago. Adeitasunezko izpi nare batzuenkateak, ez hain nabarmen nola alarma jotzekomodukoak — ez hain lauso nola gaizki ulertuakizan daitezen, — noizik behin begirada samurbatekin edo besterekin batera, eta aferaz ezergutxi edo hobe ezer ere esan gabe — naturalezaerakusten dio zure damari, eta berak bere gogo-aren eredura moldatzen du. —

Orduan handikiro aitortu behar dut, esanzuen emakumeak lotsagorrituz bat — niri amo-dioa egiten aritu zarela bitarte honetan guztian.

KOTXETEGIACALAIS

Monsieur Dessein itzuli zen emakumea etabiok kotxetik kanpo ateratzera, eta jakinarazizion emakumeari ezen L-ko kondea, haren neba,iritsi berria zela ostatura. Eta emakumearenga-nako erakusten nuen onginahia azkengabeabazen ere, ezin esan bihotza alaitu zitzaidanikgertakari horren aurrean — eta hala aitortzea

Page 74: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

beste erremediorik ez nuen izan — izan ere, orduezinago gaitzean datorkio, Madam, egin beharnizun proposamen bati, esan nion —

— Ez duzu esan beharrik zer proposamenzen, esan zuen emakumeak bere eskua nire bieskuen artean jarriz, moztu zidanarekin batera.— Gizonak, ene jaun on hori, gutxitan daukaeskaintza amultsu bat emakume bati egiteko,halere, emakumeak badu horren susmoa unebatzuk lehenago —

Naturalezak arma horretaz hornitu du babes-garri bat eskura izan dezan, esan nion — Ordeauste dut, esan zuen emakumeak nire aurpegiraso eginez, ez nukeela inolako mesfidantzarikizango — eta argi esateko, proposamena onar-tzea erabakita nengoen. — Mesfidantzarik izanbanu (une batez gelditu zen), uste dut azkeneanzure onginahiak nire ezpainetatik istorio bat ate-ratzea lortuko zukeela, eta istorio horrek errukiaegingo zuen bidaiaren gauza arriskutsu bakarra.

Hori esatean, eskuan birritan muin egitenutzi zidan, eta sentiberatasuna eta kezka naha-sian zerizkion begirada bat ageri zuela, kotxetikirten zen — eta adio esan zidan.

Page 75: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

KALEANCALAIS

Nire bizitza guztian ez dut inoiz hamabigineako mauka bat hain bizkor lortu: emakumeagaldu nuenetik, denborari luzetsita nengoen, etajakinik une bakoitza biren pareko izango zelaabian jarriko ez nintzen bitartean — zuzen-zuze-nean eskatu nuen postako zaldiak ekar zitzaten,eta ostaturantz abiatu nintzen.

Jainko maitea!, esan nuen herriko erlojuaklaurak jotzen zituela entzunik, eta Calaisen ape-nas ordu bat baino gehiago neramala kontu egi-nik —

— Bizitzaren tarte labur honetan mundu beteabentura jartzen zaizkio irispidean gauza guztie-tan arima eta gorputzeko interesa jartzen due-nari, bai eta, bidez bide dabilen bitartean, uneanuneko aukerek etengabe eskaintzen diotenaikusteko begiak izanik, onez onean eskuratzeadaukana albora uzten ez duenari ere. —

Page 76: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Honekin ezer lortuko ez badut, beste zer-baitekin izango da — ez dio axola — giza izaera-ri buruzko saiakera bat da — Nire ogibidea ate-ratzen dut nire nekeen bidez — aski da — espe-rimentuarekin hartu dudan gozatuak erne edukiditu nire sentimen guztiak eta nire odolaren par-terik onena, gainerako gorputz guztiari lo egitenuzten zion bitartean.

Erruki dut Danetik Bersaberainoko bidea egi-teko gai den eta eta deiadar egiten duen gizona:«Guztia da elkorra» — eta halaxe da; eta munduosoa ere elkor da lurrak eskaintzen dituen frui-tuak landatzen ez dituenarentzat. Aitortzen dut,esan nuen eskuak alaikiro igurtziz, ezen basa-mortu batean banintz, nire grinek edirenen luke-tela zerekin piztu — Eta gauza egokiagorik aurki-tu ezik, mitre ederren bati erakutsiko nizkioke,edo bestela altzifre goibelen bat bilatuko nukeeta haren ondora arrimatuko — Haren itzala gor-teiatuko nuke eta adeitasunez agurtuko ematendidan babesagatik — Bertan grabatuko nuke nireizena, eta basamortuko zuhaitzetan ederrenakdirela zin egingo: hostoak ihartuko balitzaizkie,neure buruari irakatsiko nioke erosta jotzen, eta

Page 77: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

berriz piztean, ni ere alaituko nintzateke haiekinbatera.

Smelfungus jakintsuak Boulognetik Parisera-ko bidea egin zuen — Parisetik Erromara — etaabar — baina bideari ekin zion behazunez etaminoriak jota, eta bidean zehar topatu zituenobjetu guztiak koloregabetuta eta desitxuratutageratu ziren — Bere bidaiei buruzko istorio batidatzi zuen, baina bere sentimendu miserableeiburuzko istorio bat besterik ez zen.

Panteoiako portiko handian egin nuen topoSmelfungusekin — une hartantxe irteten ari zen— Oilartoki izugarri handia besterik ez da, esanzuen — Espero dut aipamen iraingarriagorik eginez izana Mediciko Venusen gainean, ihardetsinion — izan ere Florentziatik igarotzean aditunuen eroaldi batek hartu zuela eta jainkosarigogor eraso ziola, eta prostituta arrunt bat bainookerrago erabili zuela, jainkosak bere aldetikinolako akuilurekin zirikatu ez zuelarik.

Berriz ere gurutzatu nintzen SmelfungusekinTurinen, etxera bueltan zihoala; eta bazuen kon-tatzeko bizi izan zituen zorigaiztoko abentureiburuzko istorio bat, «non aipatzen baitzituen

Page 78: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

lehorrez eta itsasoz igarotako ezbehar lazga-rriak, eta elkar jaten zuten gizon batzuk: antro-pofagoak» — Smelfungus bizirik larrutua izanzen, eta gorriak ikusi zituen, eta San Bartolomebaino okerrago erabili zuten egokitu zen lekuguztietan —

— Mundu guztiari kontatuko diot, oihu eginzuen Smelfungusek. Hobe zenuke, esan nuennik, zure medikuari esango bazenio.

Mundungusek, aberastasun handiak baitzi-tuen, tour osoa egin zuen: Erromatik Napolirajoan zen — Napolitik Veneziara — Veneziatik Vie-nara — Dresdenera, Berlinera, handik bueltankontatzea mereziko zuen inolako harreman opa-rorik edo pasadizo atsegingarririk gabe; bainaartez-artez egin zuen bidaia, eskuinetara edoezkerretara begiratu gabe, maitasunak edotaerrukiak liluratu eta bere bidetik apartatuko otezuen beldurrez.

Bakea dela haiekin!, bakea bilatzen baldinbadute; baina zeruak berak, halako umorearekinbakea dagoen tokiraino iristea posible izatera,seinaleak eskatuko lituzke bakea eman aitzin —izpiritu onbera guztiak maitasunaren hegoetan

Page 79: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

etorriko lirateke ongi etorria ematera — Smel-fungus eta Mundungusen arimek ez lukete jada-nik ezer entzungo, salbu eta pozezko himnoak,amodiozko zoroaldi berriak, eta haien bionzoriontasuneko konplimendu berriak — Bihotz-bihotzetik erruki ditut: ez dute lan horretarakoinolako ahalmenik garatu; eta Smelfungus etaMundungusi zeruko egoitzarik zoriontsuena ego-kituko balitzaie, hain urrun egongo liratekezoriontsu izatetik, non haien arimak penitentziaegiten egongo bailirateke eternitate guztian.

MONTRIUL

Behin nire maleta jausi zen zalgurdiarenatzealdetik, eta birritan jaitsi behar izan nueneuri artean, eta haietariko aldi batean, postakomutilari maleta zalgurdiari berriz ere lotzenlaguntzeagatik, lokatzez bete-bete egin nintzenbelaunetaraino, igarri ezinik nenbilela zer otezen falta egiten zidana — Eta ez nuen jakiteriklortu, harik eta Montriulera iritsi nintzen arte,ostalariak galdetu zidanean ea ez nuenentz

Page 80: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

morroi bat nahi, eta orduantxe erreparatu nuenhorixe zela, hain zuzen ere, falta egiten zidana.

Morroi bat!, horixe bai behar dudala, esannion — Bada, Monsieur, esan zuen ostalariak,gazte azkar bat ezagutzen dut, oso harro egon-go litzatekeena ingeles bat zerbitzatzeko ohoreaizateaz — Baina zergatik ingeles bat beste edo-zein baino areago? — Hain dira eskuzabalak,esan zuen ostalariak — Urkatuta hil nazatela horiez bazaio nire sakelari libra bat kostatzen gauhonetan bertan, esan nuen neure kautan —Ordea eskuarte handia daukate hain eskuzaba-lak izateko, Monsieur, gaineratu zuen — Horibeste libra bat kostako zaio nire sakelari, alajai-na!, esan nuen nik — Bart arratsean gertatu zen,ostalariak esan zuen, qu’un my Lord Anglois pre-sentoit un ecu a la fille de chambre — Tant pis,pour Madamoiselle Janatone, esan nuen nik.

Baina Janatone izanik ostalariaren alaba, etaostalariak uste izan zuenez frantsesean hasibe-rria nintzela, atrebentzia hartu zuen gaztigatze-ko ez nuela tant pis esan behar izan — baiziktant mieux. Tant mieux, toujours, Monsieur, esanzuen ostalariak, atarramenturen bat ateratzea

Page 81: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dagoenean — tant pis, atarramentu onik ezdagoenean. Azken finean, gauza bera da, esannuen. Pardonnez moi, esan zuen ostalariak.

Ez zait aukera aproposagorik egokituko behineta betiko kontura nadin ezen tant pis eta tantmieux frantsesezko solasaldietako giltz hitzikhandienetariko bi direnez gero, arrotz batekhobe duela bi-biak zuzen erabiltzen ikasten baduParisera heldu baino arinago.

Gure enbaxadorearen mahaian zegoen mar-kes frantses bizkor batek galdetu zion Mr. H-ri eabera H- poeta ote zen. Ez, esan zuen H-k patxa-daz — Tant pis, ihardetsi zion markesak.

H— historialaria da, esan zuen beste batek —Tant mieux, esan zuen markesak. Eta Mr. H-k,zeina oso bihotz zabaleko gizona baita, eskerrakitzuli zizkien tant pis eta tant mieux-engatik.

Ostalariak gai honen jakitun egin nindue-nean, La Fleurri deitu zion sar zedin, horixe zen-eta ostalariak aipatu berri zidan mutilaren izena— eta hasieran bakarrik kontatu zidan ezen,mutilaren abildadeei zegokienez, ez zela ausar-tuko deus ere esatera — Monsieur zen epailerikonena komeni zitzaiona erabakitzeko; baina La

Page 82: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Fleurren leialtasunari zegokionez, erantzukizunosoa hartuko zuela bere gain kosta ahala kosta.

Ostalariak hori aditzera eman zuen erakberehala jarrarazi zidan arreta esku artean nera-bilen egitekoan — eta La Fleur, zeina kanpoanzain baitzegoen Jainkoaren seme garen guztiokaukera egokitzen zaigunean sentitu dugun itxa-ropen arnasa gabeko horrexekin, barrura sartuzen.

MONTRIUL

Lehenengo begi-kolpean gertu nago jendeklase guztiekin ondo etortzeko; baina inoiz ezhain gertu nola gizakume gaixo bat datorreneanbere zerbitzua eskaintzera ni bezalako gaixobati; eta ahuldade hau ezagutzen dudanez, betiuzten diot nire zentzuari amore apur bat emandezan okasio hori egokitzez gerotan — eta gutxiedo asko, dudan umorearen arabera, eta zerkasu den — eta generoa ere gaineratuko nuke,gobernatu behar dudan pertsonarena.

Page 83: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

La Fleur gelan sartu zenean, behin eta nirearimaren alde egin ahal izan nituen deskontuguztiak egin nituenean, mutilaren begiratusamurrak eta itxura jatorrak bertatik erabakizuten auzia haren alde; hortaz, aurrena mutilaalokatu nuen — eta hurrena hasi nintzaion gal-dezka ea zer zekien egiten: baina haren abilda-deak agertuko zaizkit, esan nuen, haien beharrasortu ahala — gainera, frantses batek gauza guz-tiak egiten daki.

Ordea La Fleur gaixoak danborra jotzen bainoez zekien egiten mundu honetan, eta martxa batedo bi txirularekin. Deliberaturik nengoen harenabildadeak erabilaraztera; eta ezin esan dezaketnire jakitateak nire ahuldadea inoiz ere hainiraindu zuenik nola ahalegin hartan.

La Fleur goiz hasia zen bizitzan aurrera egi-ten, frantses gehienek izaten duten galanteriahorrexekin, urte gutxitan zehar norbaiten zerbi-tzuan lan eginez; eta zerbitzatzea bukatzean,bere sentimendua asebete zuelarik, eta aurkituzuelarik ezen, gainera, ziur asko danborrajotzearen ohorea izango zela jasoko zuen saribakarra, horretaz baino haragoko gloriarako

Page 84: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bide gehiago ireki ez zionez gero — à ses terreserretiratu zen, eta comme il plaisoit à Dieu biziizan zen — esan nahi baita, ezer gabe.

— Eta beraz, esan zuen Jakitateak, danbolin-jole bat alokatu duzu zain zaitzan Frantzia etaItalian zehar egin behar duzun txangorako! Ba!,egin nuen, eta ez al doaz gure familiarik pres-tuen eta nobleenen erdiak compagnon du voya-ge baldar batekin halako ostera berdin egitera,txirula-jolea, eta deabrua eta guzti ordaindubehar dutelarik gainera? Gizon batek halakoborroka orekagabeko batetik equivoque batekinlibratzea daukanean — ez dabil eskas — Bainaba al dakizu zerbait gehiago egiten, La Fleur?,esan nion — O qu’oui! — bazekien azpantarrakegiten, eta pixka bat bibolina jotzen — Hori dahori!, esan zuen Jakitateak — Izan ere, nik erebaxua jotzen dut, esan nuen nik — ederki kon-ponduko gara. Ba al dakizu bizarra kentzen etapeluka bat nolerebait apaintzen, La Fleur? —Munduko gaitasun guztien jabe zen — Nahikoada Jainkoaren izenean!, esan nuen moztu niona-rekin batera — eta nire izenean ere nahikoa izanbeharko — Hala, afaria ekarri zutenez, eta nire

Page 85: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

aulkiaren alde batean spaniel ingeles jostalaribat nuenez, eta zerbitzari frantses bat, zeinaribegitartean ageri baitzitzaion naturalezak begi-tarte batean inoiz pintatu duen irribarrerik zaba-lena, beste aldean — gogobeterik nengoen nirebihotzak nire inperioa ikusita ageri zuen pozare-kin; eta monarkek balekite soilik dutenarekinkonformatzen, agian ni nengoen bezain gogobe-terik egongo lirateke haiek ere.

MONTRIUL

Nolaz eta La Fleur nirekin batera joan baitzentxango Frantzia eta Italian zehar, eta maiz ager-tuko baita eszenarioan, irakurlearen interesagehixeago piztu behar dut haren mesederako,eta hortaz esan ez dudala behin ere izan arrazoigutxiago gehienetan determinatu ohi nautenzirrarez damutzeko nola mutil honi dagokionean— filosofo baten orpoei inoiz segitu zien arimarikleial, maitekor eta lañoena zuen; eta danbolinajotzeko zein azpantarrak egiteko zituen abilda-deak gorabehera, zeinek, berez oso onak izan

Page 86: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

arren, ez baitzidaten probetxu handiegirik ekar-tzen, nahiz eta orduoro jasotzen nuen harenaldarte alaitsuaren saria — halako aldarteakakats guztiak osatzen zituen — Nire zailtasun etaezbehar guztietan iturri agorrezina aurkitzennuen haren begiradetan — eta gaineratzera nin-doan: bai eta haren estuasunetan ere; baina LaFleur gauza guztien eskumenetik at zegoen;zeren nahiz eta goseak egon, edo egarriak, edohotzak, edo biluzik, edo beiletan, edo zoritxarre-ko zeinahi azoterekin topatu gure bidaldietan, ezzegoen haren fisionomian inolako seinalerikaldarte bakoitzaren berri emango zuenik — bateta bera zen betiere; beraz filosofotik zerbaitbadaukat, lantzean behin Satanek buruan sar-tzen didana — zerbait horrek beti mortifikatuegiten du kontzeptuaren hantustea, erakusteraematen didalako zenbat zor diodan gizagaixohorren gorpuzkeraren filosofiari beste ordenahobeago batena izateaz lotsa-gorritzeagatik.Honekin guztiarekin ere, La Fleurrek bazuen txo-ropito antz txiki bat — baina lehenengo begira-tuan areago zirudien berezko txoropitoa ofizio-koa baino; eta behin eta harekin Parisen hiru

Page 87: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

egun igaro nuenean, ez zirudien txoropitoa izan-go zenik inondik inora ere.

MONTRIUL

La Fleurrek bere lan berriari ekin zionekohurrengo goizean, maletako giltza eman nionnire dozen erdi alkandoraren eta zetazko zara-goila pare baten zerrendarekin batera; eta agin-du nion tinko lot zezala guztia kotxearen gainal-dean — zaldiak amarra zitzala — eta mesedezeska ziezaiola ostalariari kontuarekin etortzeko.

C’est un garçon de bonne fortune, esan zuenostalariak leihotik seinalatuz bat La Fleurreningurura bildu ziren dozen erdi neskatxa, txera-tsuki agur egiten ziotenak postako mutila zaldiakateratzen ari zen bitartean. La Fleurrek muinegin zien eskuetan behin eta berriz eta berrizere, eta hirutan xukatu zituen begiak, eta hiru-tan ere hitz eman zuen barkamen guztiak ekarri-ko zizkiela Erromatik.

Herri guztiak maite du mutila, esan zuenostalariak, eta Montriulen ez dago bazter bakar

Page 88: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bat ere non haren falta nabarituko ez den; hale-re, mundu honetan zoritxar bat besterik ez du,jarraitu zuen, «Maiteminez dago beti». — Bihotz-bihotzez pozten naiz horretaz, esan nuen nik —gauero zaragoilak buru azpian jartzearen nekeakenduko dit. Hori esatearekin, ez nintzen LaFleur hain laudatzen ari nola nire burua, ia nirebizitza guztian printzesa batekin edo besterekinmaitemindurik egon naizenez, eta espero duthorrela jarraitzea hilko naizen arte, ondo bainohobeto konbentziturik bainago ezen, inoiz ekin-tza erdeinagarriren bat egiten badut, grinabaten eta beste baten bitartean izan beharkoduela: interregno honek diraueno, beti antzema-ten dut nire bihotza gatibu dagoela — Ozta-oztaaurki dezaket nire bihotzean sei penny-ko txan-pon bat Miseriari emateko; eta beraz beti aldeegiten dut ahal dudan bezain laster, eta zuzper-tzen naizen unean, eskuzabala eta borondateonekoa naiz berriz ere; eta mundu honetan edo-zein gauza egingo nuke edozeinentzat nahizedozeinekin, baldin eta bakar-bakarrik konben-tzituko banindute egintza horretan ez dagoelabekaturik batere.

Page 89: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Hori esatearekin ordea — ziur asko grinagoraipatzen ari naiz — ez neure burua.

PASARTE BAT

— Abderako herria, nahiz eta Demokrito ber-tan bizi izan zen herria jaregin nahirik ironia etaalgararen indar guztiak erabiliz, guztiarekin ereTrazia osoko herrietan zitalena eta lizunena zen.Izan ere, pozoitze, konspirazio eta hilketak —libelo, paskin eta matxinadak zirela eta, ez zego-en egun-argitan hara joaterik — are gutxiagogauez.

Baina gauzak ezin okerrago zeudenean, ger-tatu zen ezen, Abderan Euripidesen Andromedaantzezten ari zelarik, orkestra osoa liluraturikgeratu zela obra horrekin; baina liluratu zutenpasarte guztietatik ezeinek ere ez zuen haienirudimenean eragin handiagorik izan nola natu-ralezari buruzko lerro hunkigarri, poetak idatzizituen haiek, Perseoren diskurtso patetiko har-tan,

Page 90: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

O Kupido! Jainkoaren eta gizonen prin-tzea, etab.

Hurrengo goizean jende guztiak bertso janbi-ko garbietan hitz egiten zuen ia, eta Perseo, etaharen hitzaldi patetikoa, baino ez zerabilen aho-tan — «O Kupido! Jainkoaren eta gizonen prin-tzea» — Abderako kale guztietan, etxe guztietan— «O Kupido! Kupido!» — aho guztietan, melo-dia atseginen baten nota berezkoak bailiran,zeina ahoei itzurtzen baitzaie nahi bada edo nahiez bada ere — deus ez, salbu eta «Kupido! Kupi-do! Jainkoaren eta gizonen printzea» — sua piztuzen — eta hiri osoak, gizon baten bihotzarengisara, atea ireki zion Maitasunari.

Ez zegoen botikaririk otsobaba alerik saltze-rik zeukanik — ez armaginik ere bihotzik izangozuenik heriotzako lanabes bat forjatzeko — Adis-kidetasunak eta Bertuteak elkarrekin topo egineta kalean musu eman zioten elkarri — osteraetorri zen urrezko aroa, eta zelatan jarri Abdera-ko herri gainean — abderatar guztiek zeinekbere olozko txilibituak hartu zituzten, eta ema-

Page 91: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kume abderatar guztiak beren oihal purpurazko-ak utzi eta kastoki eseri ziren kanta entzutera —

Bere inperioa, dio pasarteak, zerutik lurrerai-no eta are itsasoaren hondoraino ere hedatzenduen Jainkoaren ahalmenean zegoen bakarrikhalako obra egin izana.

MONTRIUL

Dena prest dagoenean, eta ostatuko kontuguztiak ondo eztabaidatuta eta ordainduta dau-denean, abenturagatik garraztu samurtuta ezbazaude behintzat, kotxera igo aurretik betidago auziren bat edo beste atean konpondubeharrekoa; eta hain zuzen ere pobreziarenseme-alabekin garbitu beharra dago auzi horiek,zure ingurura biltzen diren horietxekin. Inork ezdezala esan: «doazela infernura», — bada hala-ko bidaia ankerra da miserable banaka batzukharaino bidaltzeko, eta nahiko sofrimendu jasandituzte bidaia hori gabe ere: beti uste izan duthobe dela sos gutxi batzuk sakelatik atera etaeskura jartzea; eta aholku hau emango nieke

Page 92: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bidaiari onbera guztiei: berdin-berdin joka deza-tela; ez dute zertan guztiz zehatzak izan beharsosak emateko dituzten arrazoiak idaztekoorduan — beste nonbait jaso egingo dira.

Niri dagokidanez, ez dago inor nik bezaingutxi ematen duenik; ezagutzen ditudanenartean gutxi baitira emateko horren gutxi dauka-tenak: baina egintza hau zenez Frantzian jen-daurrean egiten nuen aurreneko egintza karita-tezkoa, albait arretarik handiena jarri nuen.

Ai ene!, zortzi sos besterik ez dauzkat, esannuen nire eskuan erakutsi nituenarekin batera,eta zortzi gizon behartsu eta zortzi emakumebehartsu daude haien zain.

Arima gaixo zarpailtsu, alkandorarik ez zuenbatek, berehala erretiratu zuen bere eskaria, tal-detik at bi pauso eman eta bere aldetik errebe-rentzia iraingarri bat eginik. Baldin eta teatroa-ren atzealde guztiak aho batez Place aux damesgarrasi egin balu, ez zukeen beste sexuarekikohalako sentimendu begirunezkoa adierazteriklortuko, ezta hurbilik ere.

Jainkoarren!, zein arrazoi zuhurrengatik era-baki duzu behartasunak eta gizalegeak, zeinak

Page 93: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

beste herrialde batzuetan elkarren lehian ibil-tzen diren, gurean moduren bat aurkitu beharkozutela bat etortzeko?

— Gogor tematu nintzen gutxienez sos bathar zezan soilik bere politesseagatik.

Kemen handiko nano gaixo batek, zirkulubarruan nire pare-parean jarrita zegoenak,aurrena besapean zerbait jarri, zeina behinolasonbrerua izan bide zen, bere toxa sakelatikatera eta hauts pixka bat eskaini zien eskuzabal-kiro alde bietan zituenei: munta handiko opariazen, apaltasunez baztertua izan zena — Gizon-txo gaixoak zerbait hartzera animatzen zituenburua amultsukiro makurtuz — Prenez en — pre-nez, zioen beste alde batera begira jarririk;beraz, bakoitzak pixka bat hartu zuen — Errukiinortxok ere gura ez zuen zure kutxa horretaz!,esan nion neure buruari; horrela bada, sonbrerubarruan sos pare bat jartzearekin batera, hautspixka bat hartu nuen toxatik, hartara sosenbalioa handiagotu nahian — Nanoak lehenengobetebeharraren pisua baino areago bigarrenare-na sentitu zuen — hari ohore egitea zen — bes-teak karitatea bakarrik egiten zion — eta harga-

Page 94: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tik erreberentzia bat egin zidan lur behereraino-koa.

— Hona!, esan nion soldadu zahar eta besa-motz bati, zeina kanpaina batean soldadu ibilibaitzen indar guztiak erabat ahitzeraino — honahemen sos pare bat zuretzat. Vive le Roi!, esanzuen soldadu zaharrak.

Hartan, hiru sos besterik ez zitzaidan gera-tzen; beraz, bat eman nuen soilik pour l’amourde Dieu, horixe izan baitzen eskatzeko erabilita-ko arrazoia — Emakume gaixoak mehakezurlokatu bat zeukan; beraz, ez zuen izango arrazoihoberik.

Mon cher et très charitable Monsieur — Ezdago horren kontra ezer esaterik, esan nuen nik.

My Lord Anglais — entzute hutsak zenbait sosbalio zuen — hortaz, nire azken sosa eman nionhorrexegatik. Baina emateko irrikaren irrikaz,alde batera utzia nuen pauvre honteux bat, zei-nak ez baitzuen nori eskaturik sos bakar bat ere,eta, sinetsita nengoen, hil egingo baitzen bere-tzat bat eskatu baino lehenago: kotxe ondoangeratu zen, zirkulutik apur bat aparte, eta eneirudiz egun hobeak ikusiak zituen aurpegitik

Page 95: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

malko bat isuri zuen — Ene Jainkoa!, egin nuen— eta ez zait sos bat ere geratzen hari emateko— Milaka daukazu ordea!, garrasi egin zutennaturaren indar guztiek nire barnean iratzartuzbat — beraz eman egin nion — berdin da zenbat— lotsa ematen dit orain zenbat esateak — lotsaematen zidan orduan zein gutxi zen pentsa-tzeak; beraz, irakurleak susmoren bat egiten bal-din badu nire gogo aldartearen gainean, bi puntuxehe horiek eman zaizkionez, seguraski iritzikodio libra bat edo biren inguruan ibiliko zela kopu-ru zehatza.

Gainontzekoei ezin ezer ere eman, baina,Dieu vous benisse — Et le bon Dieu vous benis-se encore — zioten soldadu zaharrak, nanoaketa abarrek. Pauvre honteuxak ezin deus esan —zapi txiki bat atera eta begitartea xukatu zuenbeste aldera begira jartzearekin batera — etapentsatu nuen beste guztiek bainoago estima-tzen zidala.

Page 96: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

BIDETA

Behin eta gorabehera ttiki horiek guztiakbideratuta utzi nituenean, postako zalgurdira igonintzen nire bizitza guztian zalgurdi batera igoanintzen baino lasaitu handiagoa harturik; eta LaFleurrek jarria zuelarik zaldiz ibiltzeko bota han-ditzar bat bidet txiki baten hango aldean, etabestea hemengoan (ezen haren hankei buruz ezdut ezer kontatuko), trostan pasatu zen nireaurretik printze bat bezain pozik eta xut. —

— Zer da zoriona ordea!, zer da handitasunabizitzako eszenaren deskripzio honetan! Legoabat egin baino lehenago, hara non asto hildakobatek geldiarazi duen La Fleurren lauhazkaldia— bidetak ez zuen aurrera jarraitu gura — moko-ka hasi ziren elkarren artean, eta gaixoa berebotetatik egotzia izan zen bidetak lehenengoostikoa ematearekin batera.

La Fleurrek erorikoa eraman zuen frantseskristau batek bezala, ez zuelarik esan Diable!baino gehiago ez gutxiago; hala, anitz denboragabe altxatu da, eta berriro ekin dio erasoari

Page 97: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bidet gainean zangalatrau jarririk, bideta jo etajo darabilelarik danborra joka ariko balitz bezala.

Bideta salto batean joan zen bidearen aldebatetik bestera, gero atzera berriz ere — gerohona — gero horra, eta, labur esateko, asto hilazegoen tokira ez beste alde guztietara. — LaFleurrek gogor eusten zion bereari — eta bidetaklurrera bota zuen.

Zer gertatzen zaio, La Fleur, zure bidet horri?,esan nion — Monsieur, esan zuen, c’est un che-val le plus opiniatré du monde — Orduan, abereegoskorra bada, derrigorrean jarraitu beharkodio bere bideari, erantzun nuen nik — orduan LaFleur zaldi gainetik jaitsi eta, zigorrarekin zarta-da galanta emanez, bidetak berba hartu zidan,eta deabruak harturik itzuli zen Montriulera. —Peste!, esan zuen La Fleurrek.

Ez dator hemen mal à propos ohartarazteaezen, La Fleur baliatu bazen ere harridurazko bihitz ezberdinez inkontru horretan — hots: Dia-ble! eta Peste!, hiru direla alabaina Frantziakohizkuntzan; hala nola positiboa, konparatiboaeta superlatiboa, horietatik bai batek bai beste

Page 98: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

biek ere balio dutelarik bizitza honek ustekabeanegin ohi duen dardo jaurtiketa bakoitzerako.

Le Diable!, aurrenekoa dena eta maila positi-boa duena, zeina erabili ohi den gogoa astintzenduten zirrara arruntekin, bakarrik gauza ttikiakzure itxaropenaz bestera gertatzen direnean,hala nola: — behin bi dado jaurtiki eta pareakateratzen direnean — La Fleur ostikoz zalditiklurrera egoztean, eta abar eta abarretan —horrexegatik, gizona adarduna denean, beti esa-ten da: — Le Diable!

Baina halabeharrak akuilagarri den zerbaitduen kasuetan, nola bidetak ihesari eman zio-nean La Fleur botak eta guzti lurrean utzita,orduan bigarren maila da.

Orduan esaten da: Peste!Eta hirugarrenari dagokionez,Baina hemen errukiak eta kidetasun senti-

menduek bihotza erdiratzen didate, noiz etapentsatzen baitut zer-nolako miseriak ezagutubehar izan zituen haien zoriak, eta halako jendefinak nolako mingostasunak nozitu behar izanzituen hirugarrena erabiltzeraino iristeko. ——

Page 99: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

O, emaizkidazu botere, ezbeharretan mingai-na hitz-jarioz ukitzen dutenak!, — zeinahi izanikere niri patua, emaizkidazu berba erazkoak deia-dar egiteko, eta nik bide egingo diot neure sena-ri.

— Baina Frantzian halako berbarik ez zutenezgero, erabaki nuen zoritxar bakoitza eramangonuela fortunatuko zitzaidan bezalaxe, inolakodeiadarrik egiteke.

La Fleurrek, zeinak ez baitzuen bere buruare-kin inolako itunik egina, begiekin jarraitu zionbidetari, harik eta bideta ikusmenetik kendu zenarte — eta orduan, imajina dezakezue, nahibaduzue, zein hitzekin eman zion bukaera aferaguztiari.

Nolaz eta ez baitzegoen zaldi izutu bat harra-patzerik postako botak jantzita, ez zen geratzenbeste aukerarik La Fleur kotxearen atzealdeanedo kotxe barruan eramatea baino. —

Azken aukera nahiago izan nuen, eta orduerdiren buruan iritsi ginen Namponteko postakoostatura.

Page 100: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

NAMPONTHILDAKO ASTOA

— Eta hau, esan zuen ogi-koskor baten hon-darrak bere zakutoan sartuz — eta hau zurezatia izango zen, zioen, nirekin banatzeko bizirikegon bazina. Azentuagatik pentsatu nuen bereumeari egiten zion apostrofe bat zela; bainabere astoari zuzentzen zion; eta, hain zuzen ere,bidean hilda ikusi genuen asto berari, La Fleu-rren zoritxarreko abentura eragin zuenari. Bazi-rudien gizonak biziki deitoratzen zuela bereastoaren heriotza; eta berehala ekarri zidangogora Santxok bereagatik egindako auhena;baina Santxok benetako eta bere-berezko ukitugehiagorekin egin zuen.

Lantu-jotzailea ate ondoan eserita zegoenharrizko eserleku batean, alde batean asto bastaeta brida zituela, noizik behin hartzen zituenak— gero lurrean uzten — haiei begira jartzen, etaburua astintzen zuen. Gero, berriz ere hartuzuen bere ogi koskorra bere zakutotik, jaterabalihoa bezala; une batez eskuan eduki — geroutzi bere astoaren bridaren ahoko ondoan —

Page 101: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

egin zuen prestaketari etsipenez begiratu — etaorduan hasperen egin zuen.

Gizonaren atsekabearen lañotasunak lagunaldra izugarria erakarri zuen haren ingurura, etagainerako guztien artean La Fleur ere, zaldiakgertatzen zituzten bitartean; postako kotxeaneserita jarraitzen nuenez gero, haien buru gaine-tik ikus eta entzun nezakeen guztia.

— Espainiatik etorri berria zela esan zuen,nora joan baitzen Frankoniako mugarik urrutie-netatik; eta ostera ere etxera bueltan zetorrela-rik, honaino iritsia zela astoa hil zitzaionean.Bazirudien guztiak irrikaz zeudela jakiteko zeraferak eraman ote zuen halako gizon zahar etagaixo bat bere etxea utzi, eta hain bide luzearilotzera.

Zeruak nahi izan zuen, esan zuen gizonak,hiru semerekin dohaindu, Alemania guztianparerik ez zutenak; baina aste batean baztangakbi zaharrenak kendu zizkiolarik, eta gazteenaere gaixotasun berak jorik geratu zelarik, semeguztiak galduko zituen beldur zen; eta zin eginzuen ezen, zeruak beste semea eramaten ez

Page 102: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bazion, Espainiako Donejakuera joango zela bereesker ona agertzera.

Lantu-jotzailea bere istorioarekin horraino iri-tsi zenean, gelditu egin zen naturalezari bereordaina ematearren — eta negar egin zuensaminki.

Gizonak esan zuen zeruak baldintzak onartuzizkiola, eta txabola utzi eta bideari ekin ziolaanimalia koitadu hau lagun hartuta, zeina eroa-pen handiko bidelaguna izan baitzen — bide guz-tian zehar ogi beretik jan zutela biek, eta adiski-de mina izan zuela.

Inguruan zeuden guztiek jakinmin handiare-kin entzuten zioten gaixoari — La Fleurrek diruaeskaini zion. — Lantu-jotzaileak esan zuen ezzuela dirurik nahi — ez zela astoaren balioa —haren galera baizik. — Ziur zegoen, esan zuengizonak, astoak maite zuela — eta orduan istorioluze bat kontatu zien Pirinioetatik igarotzeangertatu zitzaien istripu baten gainean, elkarren-gandik hiru egunez bananduta utzi zituena; den-bora horretan astoa ibili zela haren bila, beraastoaren bila ibili zen bezainbat, eta ez zutela

Page 103: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kasik jan, ez edan ere, harik eta berriz elkartuziren arte.

Bederen baduzu kontsolamendu bat, adiski-dea, esan nion, zure abere koitadua galduta ere;ziur naiz jabe errukiorra izan zaituela. — Ai ene!,egin zuen lantu-jotzaileak, halaxe uste nuen nikere bizirik zegoenean — baina orain hilda dago-enean, bestela uste dut. — Beldur naiz ni etanire atsekabeak dena batera ez ote zaizkionpisutsuegi gertatu — nire nahigabeek laburragoegin dituzte koitaduaren egunak, eta beldur naizez ote dudan horregatik erantzun beharko. —Munduaren lotsaizuna!, esan nion neure buruari— Guk ere elkar maite bagenu arima gaixohonek bere astoa maite zuen bezainbat — ezlitzateke gutxi izango.

NAMPONTPOSTAKO MUTILA

Gaixoaren istorioak nigan piztu zuen intere-sak arreta apur bat eskatzen zuen; postako muti-

Page 104: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

lak ez zion batere kasurik egin, baizik lauhazkabizian abiatu zen pavé gainean.

Arabiako basamortu hareatsueneko arimarikegarrituenak ere ez zukeen hainbat desiratukokatilu bat ur hotz, nola nireak une hartan desira-tzen baitzituen mugimendu astitsu eta isilak; etaoso juzku ona edukiko nukeen postako mutilariburuz, baldin eta nirekin alde egin izan baluhalako ibilera gogoetatsu batean. — Alabaina,lantu-jotzaileak bere auhena bukatu zuenean,mutilak abereei azote gogor, erruki gabe banaeman, eta abian jarri zen berebiziko zalapartaatereaz.

Ahal izan nuen bezain ozenki hots egin nion,Jainkoaren izenean astiroago joan zedin — etazenbat eta ozenago hots egin, orduan eta gupi-dagabekiago galopatzen zuen. — Deabruak era-man ditzala bera eta bere galopatzea ere —esan nuen — nire nerbioak behin eta berriz dan-tzan jartzen segituko du, harik eta nire barnea suero batek hartuko duen arte, eta orduan astirojoanen da, modu horretara su horren plazerrezgozatzea izan dezadan.

Page 105: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Postako mutilak miragarriro erdietsi zuenbere xedea: Nampontetik abiatu eta legoa erdibat ibili ondoren, nire onetik ateratzea lortu zuen— eta gero neure buruarekin haserretu egin nin-tzen hala jartzeagatik!

Horiek horrela, nire kasuak bestelako trata-mendua behar zuen; eta zinetan lagungarri ger-tatuko zitzaidan abaila biziko lauhazkaldi bat. —

— Orduan, arren, azkarrago ibili — azkarragoibili, ene adiskide ona, esan nuen.

Postako mutilak muinorako bidea seinalatuzuen — Ni orduan saiatu nintzen alemaniar gai-xoaren eta bere astoaren istoriora itzultzen,baina ildotik aterea nintzen — eta hain ezinezkoegiten zitzaidan niri lehengo ildora itzultzea,nola trostan ibiltzea postako mutilari. —

— Doala guztia pikutara!, esan nuen. Hemennago, eserita, okerrenetik atarramenturik onenaateratzera deliberaturik nagoela inozo baino ino-zoago, eta guztia nire kontra jartzen zait.

Badago behinik behin aringarri goxo bat zori-gaitzetarako, zeina naturalezak eskumenean jar-tzen digun; beraz, xaloki hartu nuen haren

Page 106: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

eskuetatik eta lo hartu; eta lehenengo hitza ira-tzarri ninduena Amiens izan zen.

— Ene Jainkoa!, esan nuen begiak igurtziz —herri honexetara etortzekoa da nire dama gai-xoa.

AMIENS

Hitzak nire ahotik atera ziren bezain laster,hara non L***ko kondearen postako kotxea, berearreba barruan zela, lasterka igaro den gureaurretik: andreak doi-doi izan zuen denbora erre-berentzia esker oneko bat egiteko — eta eginzidan era bereziagatik, zerbaitek ematen zidanaditzera oraindik ere nirekiko eginkizun guztiakbukatzeke zituela. Zuen itxura bezain atseginazen; zeren, nire afari-legea bukatu aurretik,haren nebaren mirabea sartu zen gelara mezubatekin, non esaten baitzuen atrebentzia izanzuela gutun baten mandatua niri emateko, etagutuna nik neuk eman beharko niola MadameR***ri Parisen egitekorik izango ez nuen lehe-nengo goizean. Horretaz gain, bakarrik esaten

Page 107: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zuen sentitzen zuela, baina kontutan hartu ezzuen penchant batek galarazi ziola bere historianiri kontatzea — artean ere zor zidala; eta nireibilbidean inoiz ere deskuiduan pasatzen banin-tzen Bruselatik, eta artean Madame de L***renizenaz gogoratzen banintzen, Madame de L***kpoz-pozik beteko zuela bere obligazioa.

Orduan Bruselan bilduko naiz zurekin, ohizpiritu leiala!, esan nuen — Italiatik bueltan, Ale-manian barrena abiatu eta, Flandeseko bidearijarraiki, Holandaraino joan besterik ez dut eginbehar — hamar bat posta eskas izanen dira nirebidetik at; hamar mila balira ere!, hau bai pozta-sun morala nire bidaia koroatzea partaide izanikhalako sofridoreak kontatzera doakidan mise-riazko istorio baten gertaera lazgarrietan?Andrea negarrez ikustea!, eta nahiz ezin dudanlehortu haren malkoen iturria, zer sentsaziogoxoak dirauen oraindik emakumeetan lehenaeta maitagarriena den horren masailetatik mal-koak xukatzean, zapia eskuan dudala, eta gauosoan haren ondoan isil-isilik jezarrita nagoenbitartean.

Page 108: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Ez zegoen ezer txarrik sentipen hartan; etahala ere berehala kargu hartu nion nire bihotza-ri esapiderik garratzen eta zitalenarekin.

Irakurleari kontatu diodan bezala, ia orduoronorbaitekin txora-txora eginda egotea izan danire bizitzako dohainik partikularrenetariko bat;eta gertaturik nire azken sugarra jeloskortasu-nezko putz batek iraungitzea kale-kantoi bateansupituan bira egitean, ostera piztu nuen Elizarenkandela aratzean hiru bat hilabete lehenago —eta zin egin nuelarik, zin egin ere, bidaia osoanzehar pizturik iraun beharko zidala — zergatikezkutatu behar nuen? Zin egin nion leial izangonintzaiola betiere — nire bihotz osoaz jabetzekoeskubidea zuen — nire afektoak zatitzea afekto-ok gutxiagotzea zen — nire afektoak azaleratzeahaiek arriskuan jartzea zen; non ere arriskua bai-tago, galtzea ere egon daiteke: — eta zer eran-tzungo diozu, Yorick!, konfiantza eta seguran-tzaz mukuru beterik dagoen bihotz hain on, hainatsegin eta tatxagabea den bati?

— Ez naiz Bruselara joango, ihardetsi nuenneure buruari hitza kenduz — nire irudimenakaurrera jarraitu zuen halere — andrearen begira-

Page 109: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dak gogoratu nituen elkarrengandik bananduginen krisialdi hartan, gutako inork indarrik ezzuenean adio esateko! So egin nion lepo ingu-ruan zinta beltz batez lotu zidan erretratuari —eta gorritu egin nintzen begiratuz bat — Neureaketa bost emango nituen musukatzeagatik, bainalotsa nintzen — Eta lore samur honek, esan nuenesku artean estutuz, erroetaraino ihartu beharote du — eta zuk, Yorick!, iharrarazi behar, zurealtzoan aterpea emango zeniola hitz emanzenuen horrek?

Zoriontasunezko iturri betierekoa!, esannuen lurrean belauniko jarriz — izan zaitez enelekuko — eta dastatuko duen edozein izpirituaratz ere izan dadila ene lekuko, ez nintzatekee-la Bruselaraino joango, non eta Eliza nirekin eto-rriko ez balitz, are eta bideak zeruraino eraman-go banindu ere.

Horrelako liluraldietan bihotzak, adimenduagorabehera, lar eta gehiegi hitz egiten du beti.

Page 110: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

GUTUNAAMIENS

Fortuna beti egon zen La Fleurren kontra;izan ere, ez zuen arrakastarik izan bere zaldun-tzako balentrietan — eta ez zen ezertxo ere jazoni zerbitzatzeko zuen ardura handia erakustekoaukera emango zionik, ia hogeita lau ordu iraganbaziren ere nire zerbitzuan jarri zenetik. Ezinego-naren suak erretzen zuen arima gaixoa; etaL***ko kondearen mirabeak gutun bat zekarrela-rik, eta hori zenez gero egokitzen zitzaion lehenaukera, La Fleurrek fortuna on horretaz baliatunahi izan zuen, eta bere ugazabari ohore egitekoasmoz, mirabea eraman zuen ostatuko atzekosala batera, eta gonbidatu Pikardiako ardorikonenetik kopa bat edo bi hartzera; eta L***kokondearen mirabeak, La Fleurren gonbitarenaldera, eta adeitasunean La Fleurren baino atze-rago ez gelditzeko, ostera ere eroan zuen bera-rekin kondearen ostatura. La Fleurren preve-nancya zela medio (zeren pasaporte bat baitze-raman bere begitartean bertan), berehalakoanongi konpontzen hasi ziren La Fleurrekin sukal-

Page 111: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dean ziren zerbitzari guztiak; eta frantses batengisara, zeinahi izanik ere frantses horren abilda-deak, inolako milikeriatan ibiltzen ez delarik beretrebetasunak erakustera emateko orduan, LaFleurrek bost minutu baino lehenago atera dubere xirula, eta berak ere hasi duelarik dantzaestraineko nota jotzearekin batera, hara non jarridituen fille de chambre, maitre d’hotel, sukalda-ri, sukaldeko morroi, eta etxe guztia, txakurrakzein katuak, are tximino zahar bat ere, dantzan:suposatzen dut ez dela inoiz sukalde alaiagorikegon uholde handiaren egunetatik.

Madame de L***k, bere ganbarara bideannebarenaren aurretik igaro eta, eskailera azpianbozkario handia sumaturik, bere fille de cham-breri deitu zion horren arrazoiaz galdetzearren;eta aditurik jaun ingelesaren mirabea izan zelabere xirularekin etxe guztia pozez zoratzen jarrizuena, agindu zion igoaraz zezan.

Nola gaixoa ezin ager baitzitekeen eskuhutsik, Madame de L***rentzat hamaika konpli-menduz kargatu zen bere ugazabaren partetikeskaileretan gora zihoala — gaineratu zuen gal-deketa apokrifo luze bat Madame de L***ren

Page 112: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

osasunari buruz — esan zion ezen Monsieur,bere ugazaba, au desespoire zegoela Madamebidaiaren nekeetatik atera eta ostera bizkorzedin — eta, errematea emateko, Monsieurriohore handia egin ziola Madamek igorri gutunajasotzeak — Eta Monsieurrek ohore handia egindit niri, esan zuen Madame de L***k La Fleurmoztuz bat, mezu bat bidaltzearekin erantzungisa.

Madame de L***k halako tonu konfiantzazkobatekin esan zuen hori, non La Fleurrek ez bai-tzuen indarrik izan andrearen itxaropenakzapuzteko — eta ikara batean jarri zen nire oho-reagatik — eta ausaz bere ohoreaz ere nolabai-teko ardura izango zuen, en egards vis-à-visd’une femme desiratzen egongo zen ugazababati lotuta egoteko gai den gizaseme baten gisa-ra; hala bada, Madame de L***k La Fleurri galde-tu zionean ea gutuna ekarri zuen, O qu’oui ihar-detsi zion; beraz, bere sonbrerua lurrean jarriz,eta ezkerreko eskuarekin eskuinaldeko sakela-ren hegalari heltzen ziolarik, gutunaren bila hasizen eskuinarekin — gero alderantziz — Diable!— gero sakela guztiak arakatu zituen — banan

Page 113: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

banan, alde guztietan, faltrikera txikia ere ahaz-tu gabe — Peste! — orduan La Fleurrek lurrerahustu zituen guztiak — lepoko zikin bat aterazuen — zapi bat — orrazi bat — zigor-traila bat —lo egiteko txano bat — gero begirada azkar bategotzi zion sonbreruari — Quelle etourderie!Gutuna ahantzia zuen ostatuko mahai gainean— laster batean joango zen bila, eta hiru minutu-ren buruan ekarriko zuen.

Afaria bukatu berria nuelarik, La Fleur etorrizen bere abenturaren berri ematera: zen bezainsinple kontatu zidan pasadizo guztia; eta soilikgaineratu zuen ezen, baldin eta Monsieurri (parhazard) ahaztu bazitzaion Madamearen gutunarierantzutea, konponketak aukera ematen ziolafaux pas hura zuzentzeko — eta hala ez izatera,gauzak zirela ziren bezalakoxeak.

Halere, ez nengoen ni oso seguru neure eti-quetteaz, ea idatzi behar ote nuen ala ez; bainabehar izatera — ziur asko deabrua bera ere ezzen haserretuko: nire ohorea salbatzearrenasmo oneko gizaseme batek jartzen zuen arduraadeitasunezkoa besterik ez zen; eta gizasemehorrek bide okerra hartu ahal izan bazuen ere —

Page 114: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

edo estuasunen batean sartu izan banindu halajokatuz — haren bihotzak ez zuen kulparik — Ezneukan zertan idatzi beharrik — eta guztia bai-noago pisatzen zuena — ez zuen ematen asmotxarrez egin zuenik.

— Ongi da, La Fleur, esan nuen. — Aski izanzen. La Fleur tximista bat bezala atera zen gela-tik, eta ostera etorri eskuan luma, tinta eta pape-ra zekartzala; eta mahaira hurbilduz, aurre-aurrean jarri zizkidan, eta halako poza lerratuzitzaion aurpegian, non luma hartzea beste erre-mediorik ez bainuen izan.

Behin eta berriz eta berriz hasten nintzen;eta esatekorik ez izanagatik ere, eta dozen erdilerrotan adieraz zitekeen ezertxo ez egonagatikere, dozen erdi hasiera ezberdin egin nituen, etaezin neure burua pozik utzi.

Hitz gutxitan, ez neukan idazteko umorerik.La Fleur irten zen eta ur pixka bat ekarri zuen

edalontzi batean tinta diluitzeko — gero hareaeta lakrea eskuratu zituen — Dena alferrik izanzen: idatzi, borratu, papera urratu, sutan jarri etaberriro idatzi — Le Diable l’emporte!, esan nionhitz-erdika neure buruari — ezin idatz dezaket

Page 115: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ditxosozko gutun hau; hau esatearekin batera,etsi-etsita jaurtiki nuen luma lurrera.

Luma jaurtiki bezain laster, La Fleur mahai-raino hurbildu zen itxurarik begirunezkoenare-kin, eta segituan hartuko zuen atrebentziagatikhamaika barkamen eskatzen zidanarekin batera,esan zidan gutun bat zeramala sakelan, bereerregimentuko danborjole batek kabu batenemazteari idatzi ziona, eta, bere iritzi apalean,egoera hartan aukera-aukeran zetorrena.

Hala, buruan jarri zitzaidan mutil gaixoarenapetari amore eman behar niola — Orduan, esannuen, arren uztazu gutuna ikusten.

La Fleurrek istantera atera zuen karteratxozikin bat, oso egoera eskaxean zeuden eskutitztxiki eta amodiozko gutunez leporaino betea, etamahai gainean utzi eta gutun guztiak lotzenzituen kordela askatu zuelarik, gaingiroki begira-tu zituen banan banan, delako gutuna aurkituzuen arte — La voila!, esan zuen txalo joka; hor-taz, lehenik gutuna zabaldu zuelarik, aurreanjarri zidan, eta mahaitik hiru urratsetara erretira-tu zen nik irakurri bitartean.

Page 116: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

GUTUNA

Madame,JE suis penetré de la douleur la plus vive, et

reduit en même temps au desespoir ce retourimprevú du Corporal qui rend notre entrevue dece soir la chose du monde la plus impossible.

Mais vive la joie! et toute la mienne sera depenser à vous.

L’amour n’est rien sans sentiment.Et le sentiment est encore moins sans amour On dit qu’on en doit jamais se desesperer.On dit aussi que Monsieur le Corporal monte

la garde Mercredi: alors ce sera mon tour.Chacun a son tour.En attendant — Vive l’amour! et vive la baga-

telle!Je suis, Madame,Avec toutes les sentiments les plus respec-

teux et les plus tendres tout à vous,Jacques Roque

Page 117: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Bakarrik kondea idatzi behar zen kabuarenordez — eta ez zen tutik ere esan behar asteaz-kenean guardia egiteaz — eta gutuna ez zegoenondo ez gaizki ere — beraz mutil gaixoa saritzea-rren, zeina ikara batean egona baitzen nire oho-reagatik, bereagatik eta gutunaren ohoreagatik,emekiro atera nion zukua, eta neure gisara ira-biatu — Gutuna itxi nuen, eta La Fleurri emannion Madame de L***ri eraman ziezaion — etahurrengo goizean berriz ekin genion Parisekobideari.

PARIS

Gizon batek lekua dela medio liskarrean ari-tzea daukanean ekipajearen poderioz, eta tra-mankulu guztiak garraiatzea daukanean harenaurretik balantzaka doazela dozen erdi lekaiore-kin eta sukaldari pare batekin — bere gogaradago Paris bezalako toki batean — gogoakemango dion edozein kale bazterretaraino iritsdaiteke.

Page 118: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Zaldieria eskasa duen printze behartsubatek, zeinaren infanteria ez baita gizon bakarbatetik igarotzen, hobe luke zelaia utziko balu;eta kabinetean gailenduko balitz, baldin etakabinetean gora egiterik baleuka — kabineteangora diot — zeren ez baitago haiengana zuzeneta artez oldartzerik hau esanez «Me voici! mesenfants», — hona hemen ni — askok pentsatuahal dutenagatik ere.

Aitortzen dut hoteleko ganbaran bakarda-dean eta bakarrik geratu nintzen bezain lasterizan nituen estraineko sentsazioak ez zirela inon-dik ere izan aurretik irudikatu nituen bezain lau-sengariak. Leihora hurbildu nintzen handikiro,nire longain beltz, hautsez betearekin, eta krista-letik begira jarri nintzelarik, mundu guztia ikusinuen horiz, urdinez eta berdez, plazerren atzetiklasterka. — Zaharrek lantza apurtuak zeuzkateneskuetan, eta biserak galduak zituzten helmetakzeramatzaten — gazteak urrearen gisara dir-diregiten zuten armadura distiratsuez apainduakzeuden, zein bere ekialdeko luma ikusgarriezjantzia — guztiak — guztiak, zaldun liluratuakbailiran, justetan borroka eginez ospeagatik eta

Page 119: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

maitasunagatik behinolako torneotan bezalaxe.—

Ai, Yorick gaixoa!, oihukatu nuen, zer egitenari zara hemen? Burrunba distiratsu honen guz-tiaren estraineko erasoan atomo bihurturik gera-tu zara — bilatu — bilatu kaleaz beste aldeanlanga bat duen kalezulo bihurri bat, non gurdieiezinezko gertatuko zaien bira egitea, eta nonzuziek ezingo duten errainurik jaurti — han zurearima kontsolatu ahalko duzu bizargin batenemaztearen grisset atseginen bati hitz goxoakesanez, eta halako lagunartean onartua izatealortu! —

— Hil nadila hala egiten badut!, esan nuenMadame de R***ri entregatu behar nion gutunaatereaz. — Bisita egingo diot, horixe izanen daegingo dudan lehenengo gauza. Beraz, La Fleu-rri hots egin nion bizargin baten bila joan zedinlehenbailehen — eta itzul zedin nire longainazepilatzera.

Page 120: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

PELUKAPARIS

Bizargina etorri zenean, erabat uko egin zionnire pelukarekin inolako apaindurarik egiteari:edo bere antzearen gainetik edo azpitik zegoen:nik ez nuen zer eginik haren gomendioari jarrai-tu eta jada egina zuen bat hartzea baino.

—— Beldur naiz halere, adiskidea!, esannuen, ile kizkur honek buru gainean iraungo ezote duen. — Ozeanoan bertan murgilduta ere,ihardetsi zidan, iraun egingo du —

Zer eskala handiarekin neurtzen den guztiahiri honetan!, pentsatu nuen — Pelukero ingelesbaten ideien hedatzerik handiena ere ez zen iri-tsiko «baldekada bat uretan sartzera» bainoharago — A zer aldea!, denbora eternitatearekinberdintzea bezala da.

Aitortu beharra daukat gorroto ditudala ikus-kera hotz guztiak, sortarazten dituzten ideia ziz-trinak gorroto ditudan legez; eta gehienean hainzurturik nago naturaren obra handiekin, ezen,nire aldetik, lagundu ahalko banu, inoiz ez bainu-keen konparaziorik egingo gutxienez mendi bat

Page 121: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

baino handiagoa izango ez den ezertxorekin ere.Frantses sublimearen adibide den kasu honenaurka esan daitekeen guztia hau da: handitasu-na gehiago datzala hitzean; eta gutxiago gau-zan. Dudarik gabe, ozeanoak berebiziko ideiekinpuzten du burua; baina Paris hain barrualdeanegonik, ezinezkoa zen ni lasterka joatea ehunmiliako bidea postaz egitera esperimentua egi-tearren — paristar bizargileak ez zuen benetanezer adierazi nahi izan. —

Baldekada bat ur itsaso sakonaren aldame-nean ipintzeak zinez irudi penagarria sortzen duhizpidean — baina esan, esango dute — badau-ka abantaila bat — ondoko gelan dago, eta horile kizkurrari buruzko egia froga daiteke zaratahandiagorik atera gabe, aitaren batean.

Egi-egiaz eta arazoa tolesgabeago aztertze-kotan, frantses adierazpideak gehiago ematendu erakustera obratzen duena baino.

Uste dut gehiago ikusi ahal ditudala nazioizaeraren marka zehatz eta bereizgarriak zen-tzugabeko minutiae hauetan Estatuko arazorikgarrantzitsuenetan baino; non nazio guztietakogizon handiek hainbeste hitz egiten eta orobat

Page 122: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zelatatzen duten, ezen ez bainuke txakur txikibat ere emango haien artean aukeratu beharizatera.

Hainbeste denbora behar izan nuen bizargi-naren atzaparretatik libratzeko, ezen jada beran-duegi baitzen pentsatzeko gau hartan MadameR***ri gutuna eramatera joateaz; baina behineta gizon bat oinetatik bururaino jantzita dagoe-nean kalera irteteko, haren gogoetek axola gutxidaukate; beraz, ostatu hartuta nengoen Hotel deModeneren izena paper batean idatzi eta abianjarri nintzen, nora joan deliberatu gabe nengoe-la — Horretaz pentsatuko dut, esan nuen, bideanaurrera egin ahala.

PULTSUAPARIS

Agur, bizitzaren dohaintxo eztiak, zeren bizi-tzaren ibilbidea lautu egiten duzuen!, lehenengobegi-kolpean maitemina ernarazten duten gra-ziaren eta edertasunaren gisara; zuek zarete ate

Page 123: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

hau irekitzen duzuenak, eta arrotzari barrurasartzen uzten.

— Arren, Madame, esan nuen, esango aldidazu zer bide hartu behar dudan Opera comi-quera joateko: — Bai pozik esan ere, Monsieur,esan zidan bere lana une batez alde batera utziz—

Dozen erdi dendatan egotzi nituen begiakhorrelako etenaldiak erraz asaldatuko ez zuenaurpegi baten bila kalerik kale nenbilen bitar-tean; harik eta, azkenean, denda honek begia jozidalarik, barrura sartu nintzen arte.

Parpaila pare bat brodatzen ari zen, denda-ren beste aldean aulki baxu batean eserita etaaterantz begira jarrita —

—— Très volontiers; bai pozik esan ere, esanzuen emakumeak bere egitekoa ondoan zeukanaulki batean utziz eta eserita zegoen aulkitxotikaltxatuz, eta hain mugimendu eta halako airealaiekin, ezen berrogeita hamar louis d’or gasta-tu izan banitu emakume horrekin, esan egingonukeen — «Esker onekoa da emakume hau».

Hartu behar duzu, Monsieur, esan zidan den-dako ateraino lagunduz eta jarraitu behar nuen

Page 124: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kaleko bidea erakutsiz — aurrena ezkerretarahartu behar duzu — mais prenez garde — bi kan-toi daude; mesedez, har ezazu bigarrena —orduan ibili apur bat kalean behera eta eliza batikusiko duzu, eta eliza parean zaudenean, zure-tzat traba handia ez bada, zuzen jo eskuinetara,eta bide horrek eramango zaitu Pont Neufekooinera, iragan beharko duzuna — eta han edo-zeinek erakutsiko dizu bidea atsegin handiz —

Hiru aldiz errepikatu zizkidan instrukzioakaldarte oneko patxada berdinarekin hala hiruga-rren aldian nola lehenengoan; — eta tonuek etamoduek esanahirik badute, eta izan, zalantzarikgabe badute, ate guztiak ixten dituzten biho-tzentzat izan ezik — bazirudien emakumeakbenetan interes handia zuela ni gal ez nendin.

Ene iduriz inoiz ere ikusita nengoen grissetikpolitena izanagatik ere, ez nuke suposatu nahiemakumearen edertasunak zerikusi handirikizan zuenik haren kortesiari buruz neukan irudi-penarekin; soilik gogoan dut ezen, zenbaterainonintzaion esker-zordun esan nionean, bete-betean begiratu niola begietara, — eta eskerrak

Page 125: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

hain maiz errepikatu nizkiola nola berak bereinstrukzioak eman baitzizkidan.

Atetik irten eta hamar urrats eman gabe nen-goelarik, hara non konturatu naizen ez dudalaesan didanetik tutik ere gogoratzen — hala,atzera so eginez eta ikusiz artean ere dendakoatean dela, zuzen noanentz begiratu nahi balubezala — atzera itzuli naiz eta galdetu diot eaaurrena eskuinetara ala ezkerretara hartu behardudan — zeren erabat ahaztu dudan hori. —Posible ote da?, esan zuen emakumeak erdibarrezka. — Posible da oso, ihardetsi nion, gizonbat gehiago pentsatzen ari denean emakumeazberaren aholku onaz baino.

Hau egi-egia zenez gero — emakumeak hartuzuen emakume guztiek zuzena dena hartzenduten legez: erreberentzia ttiki bat eginez.

— Attendez!, esan zidan bere eskua nire besogainean jarriz ni geldiaraztearren, denda osteanzegoen mutiko bati hots egiten zion bitarteaneskularru sorta bat presta zezan. Oraintxe ber-tan noa mutikoa bidaltzera pardel batekin auzohorretara, esan zuen, eta, ongi baderitzozu,denda barrura sartu eta segituan egongo da

Page 126: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

prest, eta leku horretaraino lagunduko dizu. —Hortaz, emakumearekin joan nintzen dendarenbarruko alderaino, eta aulki gainean jarriakzituen parpailak nire eskuan hartuz, esertzekoasmoa banu bezala, andrea bere aulki baxuaneseri zen, eta berehalaxe eseri nintzen ni ereharen ondoan.

— Une batean prest egongo da, Monsieur,esan zuen — Eta une horretan, ihardetsi nion,poz-pozik esan nahiko nizuke zerbait adeitsukortesia hauengatik guztiengatik. Edonork egindezake ustekabeko egintza onik, baina haiekjarraian egiteak erakusten du pertsona horrenizateko moduaren parte direla; eta ezbairikgabe, gaineratu nuen, baldin eta bihotzetik dato-rren eta (haren eskumuturra ukitzen duela), gor-putzadarretara jaisten den odol bera bada, ziurnaiz munduan gutxi direla zuk baino pultsuhobea duten emakumeak — Har ezazu, bada,ene pultsua, esan zidan bere besoa luzatuz bat.Beraz, nire sonbrerua lurrean jarriz, behatzakhartu nizkion esku batekin, eta bestearen bi hatzerakusleak jarri arteria gainean. —

Page 127: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Alajainkoa, ene Eugenius maitea!, nireondotik pasatu zara, eta hara non ikusi nauzunhemen eserita nire longain beltzarekin eta nirebaitan sar-tu-e-gi-a, taupadak kontatzen, bananbanan, hain debozio egiazkoarekin nola etsami-natzen egon banintz haren sukarraren goratze-beheratze kritikoak — Nola egingo zenuen barreeta zenbat moralizatuko zenuen nire ogibideberria dela medio? — eta baliteke barre egin etamoralizatu behar izana — Sinestazu, ene Euge-nius maitea, esango nuke «mundu honetanbadaude lanbide txarragoak emakume batenpultsua hartzea baino». — Baina grisset batena!,esango zenuke — eta denda ireki batean, Yorick!—

— Hainbat hobe: zeren nire azterketak zuze-nak direnean, Eugenius, bost axola zait aremundu guztiak pultsua hartzen ikusten banauere.

Page 128: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

SENARRAPARIS

Hogei taupada kontatuak nituelarik, eta ziztubizian berrogeigarrenerantz nindoalarik, haranon senarra ustekabean azaldu den denda gibe-leko gela batetik, eta zenbaketan jarria nuenarreta galarazi. — Ez zela inor haren senarra bai-zik, esan zuen emakumeak — beraz, berriro ekinnion kontaketari — Monsieur hain ona da, esanzuen emakumeak, ezen gure aldamenetik igaro-tzen ari zela, nekea hartu baitu nire pultsua har-tzeko — Senarrak bere sonbrerua kendu, errebe-rentzia egin, eta esan zidan ohore handia egitenniola — eta hori esatean, sonbrerua jarri eta kan-pora irten zen.

Ene Jainkoa maitea!, esan nion neure buruariirten zenean — eta gizon hau emakume honensenarra izan ote daiteke?

Ez dezatela tormenturik har deiadar honenarrazoiak zeintzuk izan ziren ezagutzen dutenbanaka batzuek, baldin eta ezagutzen ez dute-nei esplikatzen badiet.

Page 129: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Londresen dendari batek eta bere emazteakhezur eta mami dirudite: gogo eta gorputzarendohain desberdinak direla eta, noiz batzuk iza-ten ditu batek, noiz beste batzuk besteak, hala-ko moduan non gehienetan elkarren pareko etabata bestearen berdinak baitira, nola senar-emazteek ia ezinbestean izan behar duten.

Parisen nekez aurkitzen da bi izaki mota des-berdinagorik: dendaren botere legislatibo etaexekutiboak gizonarengan ez dautzanez gero,gizona gutxitan joaten da dendara — gibelekogela ilun eta ospelen batean egoten da eseritamerkatari plantarik gabe eta lo egiteko txano zir-piltsu bat jantzita duela, naturak mundura ekarrizuen bezain seme basati egina.

Monarkiaz beste guztia salique ez den herribaten jeinuak oso-osorik emakumeen esku utzizuelarik arlo hau beste zenbaitekin batera — goi-zetik gauera arte maila eta tamaina guztietakobezeroekin etengabeko tratuak egin beharrez,hainbat eta hainbat legar lakarren antzera, noizeta poltsa batean guztiak batera luzaz astintzendiren, laztasunak eta ertz biziak higatu dituztekolisio adiskidetsuen bidez, eta ez bakarrik biri-

Page 130: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bil eta leun bihurtu, baita haietako batzuei dir-daia ere jarioko zaielarik harri bitxiak bailiran —Monsieur le Mari oinen azpian duzun harria bainohobexeagoa da —

— Jakina — jakina, gizona!, ez da on zuretzatbakarrik eser zaitezen — hartu-eman sozial etaagur adeitsuetarako egin zintuzten, eta gureizaeraren hobekuntza honetara jotzen dut niretestimonioaren adierazgarri gisa.

—— Eta zer iruditzen taupadak, Monsieur?,esan zidan. — Benignitate guztiarekin, esan nionharen begiei lasaikiro so eginez, halakoxeakespero nituen —— Zerbait atsegin esatera ziho-an erantzun moduan, baina orduan mutikoasartu zen dendara eskularruekin — A propos,esan nuen; bi pare behar ditut nik.

ESKULARRUAKPARIS

Grisset ederra zutitu egin zen hori esan nue-nean, eta mostradorearen atzeko aldera joanez,pardel bat hartu zuen eta askatu: ni haren alde-

Page 131: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ra hurbildu eta aurrez aurre jarri nintzaion: esku-larru guztiak luzeegiak ziren. Grisset ederrakbanan banan probatu zituen nire eskuaren luze-zabala neurtuz — Horrek ez zien tamaina aldatu-ko — Arren eskatu zidan pare bat besterik ezprobatzeko, hain justu txikiena zela ematenzuena — Irekita eusten zion — nire eskua bat-batean labaindu zen barruraino — Ez zait ongijoango, esan nuen burua apur bat astinduz — Ez,esan zidan gauza bera eginez.

Badira zenbait begirada elkarren sotiltasunezbeteak — non gutizia eta zentzua, seriotasunaeta zentzugabetasuna hain nahasian baitaude,ezen Babelgo hizkuntza guztiak batera askaturikere, ez bailirateke halako begiradak aditzeraemateko gai — hain bizkor komunikatzen etahautematen dira, ezen ozta-ozta esan ahalduzun zein alderdi den adierazlea. Letragizoneneskuetan uzten dut kontu horri buruz orriak han-patzeko lana — dagoeneko aski da berriz esatea-rekin: eskularruak ez zaizkit ongi joango; beraz,gure eskuak beso gainean gurutzaturik, goxo-goxo bermatu ginen mostradore gainean —

Page 132: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

estua zen, eta soilik pardela bion artean jartzekoadinako lekua zegoen.

Grisset ederrak noiz eskularruei begiratzenzien, noiz leihora zeharka begira jartzen zen,noiz eskularruei berriz ere — eta noiz niri ere. Eznengoen prest isiltasuna hausteko — Harenetsenpluari jarraitu nion; hortaz, eskularrueibegira jarri nintzen, gero leihora, gero eskula-rruei, eta gero berari — eta horrela jarraitu nuen,txandaka.

Ohartu nintzen dexente galtzen nuela erasobakoitzean — begi bizkor eta beltzak zituen, etabegi horiek beren betile luze eta sedazkoetatikhain begirada sarkorrak jaurtitzen zituzten, nongrissetak nire bihotza eta barrunbea ikusten bai-tzituen — Arraroa iduri luke, baina benetan sentinitzakeen haren begiradak —

— Ez dio axola, esan nuen ondoan nitueneskularru pareetatik bi hartuz eta sakelan jarriz.

Ederki konturatu nintzen Grisset ederrak ezzidala eskatu balio zutena baino libra bakar batere gehiago — Nahiago nukeen libra bat gehiagoeskatu izan balit, eta burua hausten ari nintzennola lortuko ote nuen grissetak hori eskatzea —

Page 133: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Uste al duzu, ene jaun maitea, esan zidan nireaztoramena gaizki ulertuz, gehiegizko sousbakar bat ere eskatuko niola arrotz bati — etagainera arrotz bati zeinaren adeitasunak, eskula-rruen beharrak bainoago, ohore egin baitit bereburua nire eskuko jartzearekin? — M’en croyezcapable? — Jainko maitea!, ni ez behintzat, esannuen; eta kapaz bazina, ongi hartua izango zina-teke — Beraz, dirua kontatu, eskura eman etadendari baten emazteari batek gehienetan eginohi dion erreberentzia apalago bat eginez, den-datik irten nintzen grissetaren mutikoak atzetikjarraitzen zidala bere pardelarekin.

ITZULPENAPARIS

Sartu nintzen palkoan ez zegoen inor, fran-tses ofizial zahar eta atsegin bat izan ezik. Per-tsonaia gustukoa nuen, ez bakarrik ohoratu egi-ten dudalako gizon gaiztoak gaiztoago egitendituen lanbideak bere jokabidea leuntzen diongizona, baita behin halako gizon bat ezagutu

Page 134: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nuelako ere — dagoeneko zendua baita — etazergatik ez dut orri bat profanatzetik erreskata-tuko haren izena orri horretan idatziz eta mun-duari esanez Tobias Shandy izan zela, nire laguneta adiskideen artean maitagarriena, zeinarenfilantropiaz ez baitut inoiz pentsatzen harenheriotza hain urrun dagoenez gero — baina nirebegietatik anpuluak jaisten dira. Hari zor diodanitzalarengatik, begi-begikoa dut beteranoentalde osoa; eta hortaz, atzealdeko bi ilaren gai-netik jauzi handi bat egin, eta ondoan jarri nin-tzaion.

Ofizial zaharra arreta handiz ari zen irakur-tzen planfetotxo bat antiojo handi pare batekin:operaren libretto bat izango zen. Eseri nintzenbezain laster, antiojoak kendu zituen, eta larruz-ko zorrotxo batean jarriz, berriz sartu zituen beresakelan liburuarekin batera. Erdi altxatu nintzen,eta erreberentzia egin nion.

Munduko edozein hizkuntza zibilizatutaraitzuliz gero, zentzua hau da:

«Hona hemen palkora sartu den arrotz gaixobat — iduri du ez duela inor ezagutzen; eta segu-raski ez du sekula inoren ezaupidea egingo, are

Page 135: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Parisen zazpi urte emanagatik ere, baldin etahurbiltzen zaizkion gizon guztiek antiojoak sudu-rretan dituztela jarraitzen badute — solasekoateak aurpegian bertan ixtea da — eta alema-niar bat baino okerrago tratatzea».

Orobat ofizial frantsesak ozenki esan zeza-keen hori guztia; eta hala egin izan balu, frantse-sera ere behar bezala aldatuko nukeen egin nionerreberentzia, eta esango niokeen zinez estima-tzen niola hartu zuen ardura, eta horregatik milaesker emango.

Ez dago sekreturik hainbeste laguntzen dio-nik soziabilitatearen aurrerapenari nola zeinulabur hauetaz jabetzea eta argi ibiltzea era asko-tako begirada eta hazpegiak, beren inflexio etazertzelada guztiekin, hitz lauetara aldatzekoorduan. Nire aldetik, ohitura zaharra dela medio,hain modu mekanikoan egiten dut, ezen Londre-seko kaleetan barna nabilenean, bide osoanetengabe itzuliz bainoa; eta behin baino gehia-gotan geratu izan naiz lagun talde baten ondo-an, non bi hitz ere esan ez, eta hogei autu ezber-din erabili ditudan neure artean, zintzotasunosoz idatziko eta baieztatuko nituenak.

Page 136: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Arratsalde batez Milanen Martiniren kontzer-tu batera nindoalarik, eta halleko atetik sartzenari nintzelarik, Marquesina di F*** irteten ari zenpresaka bezala — nik ikusi orduko, gain-gaineanneukan ia; hartan, salto egin nuen alde bateramarquesinari pasatzen uzteko — Berak berdinegin zuen, eta alde berera jauzi zen; hala, bionburuek elkar ukitu zuten: istantera beste alderajoan zen irteteko asmoz: bera izan zen bezainzoritxarrekoa izan nintzen ni ere; izan ere, aldehorrexetara ez dut bada jauzi egin, eta pasatzeaberriz eragotzi — Jauzi batean joan ginen biokbestaldera, eta orduan atzera ere — eta berrizeta berriz ere — txit barregarria zen; biok gorri-tu egin ginen ezin eramateraino; beraz, azke-nean egin nuen aurren-aurrena egin behar izannuena — Geldi-geldi lotu nintzen, eta Marquesi-nak jada ez zuen traba gehiagorik izan. Ez nuenkemenik gelara sartzeko, gutxienez harik eta,egin nuenaren ordaingarri gisa, emakumeariitxaron eta nire begiekin korridorearen bukaera-raino jarraituko ez nion arte — Birritan begiratuzuen atzerantz, eta nahiko zeharka-meharkazihoan, eskailerak gora joango zen edozeini

Page 137: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

aurrera pasa zedin leku egin nahi izan baliobezala — Ez, esan nuen nik, itzulpen eskasa dahori: Marquesinak eskubidea dauka nik eskainiahal diodan barkamenik zuzenena hartzeko; etatarte hori utzi dit egin dezadan — beraz, lasterbatean joan nintzaion, eta barkamena eskatueman nion enbarazuagatik, aldi berean esaneznire asmoa izan zela pasatzen uztea. Ihardetsizuen adieraziz nireganako asmo berberari jarrai-tu ziola — hala, biok elkarri eman genizkioneskerrak. Eskaileren gainaldean zegoen; etainguruetan chichesbee bakar bat ere ez ikusiz,arren eskatu nion kotxeraino laguntzen utz zie-zadan — beraz, eskailerak behera joan ginen,hiru pauso ematen genituenero geldiune bat egi-ten genuelarik kontzertuaz eta abenturaz min-tzatzeko — Zin dagizut, Madame, esan nionbehin eta kotxera igotzen lagundu nionean, ezensei ahalegin ezberdin egin nituela zuri irtetenuzteko — Eta ni ere sei aldiz saiatu nintzen, ihar-detsi zuen, zuri sartzen uzten — Jainkoak nahiizan dezala zazpigarrenez ere saia zaitezen!,esan nuen nik — Bihotz-bihotzetik, esan zidanleku egiten zidanarekin batera — Bizitza laburre-

Page 138: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gia da formekin luzamendutan ibiltzeko — beraz,hitzetik hortzera sartu nintzen kotxe barruan etabere etxera eraman ninduen — Eta zer gertatuzen kontzertuarekin, Santa Zeziliak, zeina, ustedudanez, bertan baitzegoen, nik baino gehiagojakingo du.

Soilik gaineratuko dut ezen itzulpen hartatiksortu zen erlazioak atsegin handiagoa emanzidala Italian ohore handiz egin nuen beste edo-zeinek baino.

NANOAPARIS

Ez nion sekula inori azalpen hori egitenentzun, bati izan ezik; eta zein izan zen, seguras-ki kapitulu honetan aterako da; beraz, batereerakargarria ez izanik, arrazoiren bat egon beharizan zuen parterrean begiak ipini nituenean zureta lur utzi ninduen hartarakoxe — eta kontuazen naturaren ezin neurtuzko libertimenduahainbeste nano pila egiten — Dudarik gabe, unebatzuetan natura txantxetan ibiltzen da kasik

Page 139: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

munduko txoko guztietan; baina Parisen natura-ren jostaketek ez dute azkenik — Jainkosak iajakintsua den bezain alai dirudi.

Nire gogoeta opera comiquetik at nirekinatera nuenez gero, gogoeta horren araberaneurtzen nituen kaleetan ikusten nituen guztiak— Aplikazio malenkoniatsua!, bereziki tamainatxiki baino txikiagoa zenean — aurpegiera ilunbaino ilunagoa — begiak bizkorrak — sudurraluzea — hortzak zuriak — masailezurra irtena —hainbeste miserable ikustea beren klase propio-tik beste baten ertzeraino ezbeharren poderiozegotziak, ezen idazte hutsak min ematen baitit— hiru gizonetatik bat pigmeoa da! — batzukburu errakitiko eta bizkar konkortuengatik —beste batzuk hanka okerrengatik — hirugarrentalde bat Naturaren eskuak geldiarazia haienhazkuntzako seigarren eta zazpigarren urteetan— laugarren talde batekoek, egoera perfektuaneta berezkoan, sagarrondo ñaño batzuk iduridute; haien existentziaren lehenengo errudimen-tu eta ernamuinetatik ezagun zen inoiz ere ezzirela gorago haziko.

Page 140: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Bidaiari mediku batek esan lezake: «bendajedesegokiei zor zaie» — umore txarreko bidaiaribatek, berriz, airerik ezari — eta bidaiari ikusminbatek, sistema indartzeko, haien etxeen goibe-hea neur dezake — haien kaleen estua, eta zeinoin karratu gutxiren barruan zenbat Bourgoisie-ren kidek elkarrekin jaten eta lo egiten duten sei-garren eta zazpigarren bizitzetan; halere, gogo-ra datorkit nola Mr. Shandy zaharrak, zeinak ezbaitzuen bere gain hartzen ezeren erantzukizu-na, beste edozeinek bezala, arratsalde batezhonetaz mintzo zelarik, baieztatu zuen ezen hau-rrak, beste animalia batzuen gisara, edozeintamainataraino haz zitezkeela ia, baldin eta onikmunduratzen baziren; baina zoritxarrez, Parise-ko hiritarrak hain metaturik zeuden, non, egiaesateko, ez baitzuten nahiko toki umeak egiteko— Nik ez dut uste hori zerbait egitea denik, esanzuen — ezertxo ere ez egitea da — Bai zera,jarraitu zuen bere hizpideari gogorrago eutsiz,ezer ere ez egitea baino askoz okerragoa da,bereziki behin eta hogei edo hogeita bost urtezartarik amultsuenak eta elikagairik elikagarrie-nak hartzen igarorik, erdietsi duzun guztia ez

Page 141: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bada guztiarekin ere nire hanka bezain luzea.Ordea, Mr. Shandy oso motza izanik, ez dagohorri buruz ezer gehiago esaterik.

Nolaz eta hau ez den arrazoitzeko lan bat,soluzioa uzten dut aurkitu nuen bezalaxe, etasoilik azalpenaren benetakotasunarekin poztennaiz, Pariseko kale eta txoko guztietan egiaztatuegin daitekeena. Carousaletik Palais Royaleradaraman kalean barrena nindoalarik, eta umekozkor bat erreten baten aldean estu eta larriikusi nuelarik, eskutik heldu nion eta lagunduerreten gainetik pasatzen. Aurpegia ikustekobuelta eman nionarekin batera, erreparatu nuenberrogei urte inguru zituela — Ez arduratu, esannion; edozein pertsona onberak beste horren-beste egingo du nigatik laurogeita hamar urteditudanean.

Uste dut printzipio ttiki batzuk aurkitzen dire-la nire baitan, nire espeziearen zati zapuztu etagaixo honekiko errukior izatera bultzatzen nau-tenak, zeinek munduan aurrera egiteko ez baitu-te tamainarik ez kemenik — Ezin eraman deza-ket haietako bat zapalduta ikustea; eta frantsesofizial zaharraren ondoan eseri orduko, hara non

Page 142: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nahigabea sortu zaidan ikustean hori bera arizela gertatzen jezarrita geunden palko azpian.

Orkestraren gibelean eta horren eta albokolehen palkoaren artean kokaturik dago zabalde-gi bat, non, teatroa beteta dagoenean, klase etamaila orotako jendetzak aurkitzen baitu bereaterpea. Parterren bezala zutik egonagatik ere,orkestran bezainbeste ordaintzen duzu. Mailahonetako izaki defentsagabeko gaixo batek nolaedo hala aurrera egitea lortu zuen leku dohaka-be hartan — gaua beroa zen, eta bera baino bioin eta erdi altuagoko izakiez inguraturik zego-en. Nanoak ikaragarri sofritzen zuen alde guztie-tatik; baina enbarazurik gehiena egiten zionaalemaniar tantai, handikote bat zen, ia zazpi oinluze zeukana eta kokaturik zegoena nanoareneta eszenatokia nahiz aktoreak ikusteko epotxakzituen aukera guztien artean. Nano gaixoak ahalzuen guztia egiten zuen aurrean gertatzen arizenari begi emateko, eta alemaniarraren besoa-ren eta bere gorputzaren artean zirrikituren batbilatzeko, aurrena alde batetik saiatuz, hurrenabestetik; baina alemaniarra tente geldirik zego-en, imajina daitekeen jarrerarik deserosoenean

Page 143: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— nanoa berdin-berdin jar zitekeen Parisekoputzurik sakonenaren hondoan; beraz, adeitasunosoz altxatu zuen eskua alemaniarraren mahukapareraino, eta bere nahigabea azaldu zion —Alemaniarrak atzerantz jiratu zuen burua, etagoitik behera so egin zion Goliatek Davidi begira-tu zion eran — eta bihotzgabe, lehengo jarrerahartu zuen.

Orduantxe ari nintzen hartzen tabako hautspixka bat nire fraidearen adarrezko toxatxotik —Eta zure izpiritu apal eta adeitsu horrek, ene frai-de maitea!, beti prest eraman eta jasateko! —nolako samurtasunez entzungo zion arima gaixohorren kexari!

Frantses ofizial zaharrak apostrofea eginnuenarekin batera ikusi zuelarik begiak jasonituela zirrararen batek astindurik, atrebentziaizan zuen galdetzeko zer gertatzen zitzaidan —Bi hitzetan kontatu nion istorioa; eta gaineratuzer ankerra zen.

Ordurako nanoa suak harturik zegoen, etalehenbiziko asaldazioek jo zutenean, zeinakgehienetan arrazoigabeak baitira, esan zion ale-maniarrari mototsa moztuko ziola bere labanare-

Page 144: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kin — Alemaniarrak atzera begiratu zuen, hotz,eta esan zion utziko ziola atzeman ahal baldinbazuen.

Irain batek zauria areagotzen duenean, zei-nahiri ere dela, sentimenduekiko pertsona guz-tiek bat egiten dute: palkotik salto egin neza-keen iraina ordainaraztearren. — Frantses ofizialzaharrak askoz ere deskuidu gutxiagorekin eginzuen; zeren apur bat makurtuz eta zentinela batiburuarekin imintzio bat eginez, eta aldi bereanbere behatzarekin nahigabetua seinalatuz, zenti-nelak nahigabetuarengana jo zuen. — Ez zegoenaukerarik laidoa esplikatzeko — bere kabuzesplikatzen zen; beraz, berehala alemaniarraribere mosketearekin atzerantz bultza eginez,ñaño gaixoa eskutik hartu eta alemaniarrarenaurrean plantatu zuen. — Hau zoragarria da!,esan nuen bi eskuekin batera txalo eginez — Etahalere, zuek Ingalaterran ez zenukete hau onar-tuko, esan zuen ofizial zaharrak.

— Ingalaterran, ene jaun maitea, esan nion,bakoitza norbere nahierara eserita gaude.

Frantses ofizial zaharrak nire buruarekin bategin nezan lortu zuen, baldin eta nire buruarekin

Page 145: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ezin aditurik egon banintz, esanez hori bon motbat zela — eta nola Parisen bon mot batek betizerbait merezi duen, hauts pixka bat eskainizidan.

ARROSAPARIS

Hartan, txanda etorri zitzaidan frantses ofi-zial zaharrari galdetzeko «Zer gertatzen arizen?», izan ere «Haussez les mains, Monsieurl’Abbé» oihuaren oihartzuna errepikatua izanzen parterreko hamabi bat alde ezberdinetatik,eta oihu hori hain ulertezina izan zitzaidan nolafraideari egin nion apostrofea gertatu zitzaionfrantses ofizialari.

Ofizialak esan zidan goiko palkoetako bateanzegoen Abbé pobreren bat izango zela, bereustez grisset pare baten atzean perdu infiltratuzena opera ikusteko asmoarekin, eta parterrekoikusleek, Abbéren zelatan baitzeuden, behin etaberriz esaten zioten eskuak gora eduki zitzanantzeztaldiak ziraueno. — Eta inori otu dakioke,

Page 146: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

esan nuen, elizgizon bat grisseten sakeletaneskuak sartzen ibiliko dela? Frantses ofizialakirriño bat egin zuen, eta nire belarrira xuxurlatuzidalarik, batere ideiarik ez nuen jakituria batenateak ireki zizkidan ——

Jainko maitea!, esan nuen harridurak zurbil-duta — posible ote da sentimenduez hain hunki-tua dagoen jendea aldi berean hain desonestoeta bere buruaz hain bestelakoa izatea — Quellegrossierté!, gaineratu nuen.

Ofizial frantsesak esan zidan sarkasmo zar-pail bat zela, elizaren aurkakoa, teatroan hasizena Moliereren Tartuffe antzezten ari zengaraietan — baina, usadio gotikoen beste hon-dar batzuk bezala, gainbehera etorria zen —Nazio bakoitzak, jarraitu zuen, zeinek bere finta-sunak eta grossiertés dauzka, zeinetan batakbesteari hala aurrea hartzen dion nola bakoitzaktxandaka galtzen duen — herrialde askotanizana zela, baina halere inoiz ez zuela herrialde-rik batere ezagutu non aurkituko ez zituen besteherrialde batzuek falta bide zituzten fintasunbatzuk. Le pour et le contre se trouvent en cha-que nation; nonahi oreka bat dago, esan zuen,

Page 147: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ongiaren eta gaizkiaren artekoa; eta bakarrikjakiteak munduaren erdia libra dezake erdihorrek beste erdiaren aurka eginak dauzkanaurrejuzkuetatik — ezen bidaiatzearen abantai-la, sçavoir vivre delakoari dagokionez, izaki etaohitura ugari ikustean zetzala; bidaiatzeak era-kusten zigula elkarrekin toleranteak izaten; etaelkarrekiko tolerantziak, bukatu zuen erreberen-tzia eginez bat, elkar maitatzen erakusten zigu-la.

Frantses ofizial zaharrak halako lañotasuneta zentzuzkotasun aire batekin adierazi zuenhori, non bat etorri ziren haren izaera dela-etahasieratik bertatik nituen aldeko irudipenak —Uste nuen gizona begikoa nuela; baina objetua-rekin tronpatu ote nintzen beldur nintzen — nirepentsatzeko modu propioa zen — ezberdintasu-na zen ni ez nintzela kapaz izango hain ondoadierazteko ezta hurrik eman ere.

Orobat nekeza da bai zaldizkoarentzat baibere aberearentzat ere — azken honek belarriaktente badaramatza, eta bide osoan zehar lehe-nago ikusi ez dituen zer guztiei begira badabil —Edozein kreatura bizidunen antzera, era honeta-

Page 148: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ko oinaze gutxi nozitzen dut; eta halere argi etagarbi aitortzen dut gauza askok min ematenzidatela, eta lehenengo hilabetean gorritu egitennintzela hitz frankoren aurrean — eta bigarrenhilabetean hutsal eta guztiz inozo irizten niela.

Madame de Ramboulietek, sei bat astezharekiko ezaupideak egin eta gero, ohore handiaegin zidan bere kotxean herritik bi bat legoataraeramanez — Emakume guztien artean, Madamede Rambouliet zuzenena da; eta ez nuen inoizespero izan beste emakume bertute gehiagokoeta bihotz garbiagoko bat ikusterik — Atzerabueltan gentozela, Madame de Ramboulieteknahi izan zuen gorontzetik tira egin niezaion —Nik galdetu nion ea zerbait nahi zuenentz — Rienque pisser, ihardetsi zuen Madame de Rambou-lietek ——

Penarik ez hartu, bidaiari prestua zarenhorrek, Madame de Ramboulieti pixa egitenuzteagatik. Eta zuek, ninfa mistiko xarmantak!,zoazte guztiak zuen arrosei loreak kentzera etabarreia itzazue zuen zidorrean — zeren Madamede Ramboulietek ez zuen besterik egin — Mada-me de Ramboulieti lagundu nion kotxetik jaisten;

Page 149: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

eta Castalia kastuaren apaiza izan banintz, ezinzerbitzatuko nukeen haren iturrian begirunezkoahalke handiagorekin.

Page 150: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

BIGARREN LIBURUKIA

Page 151: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

BIDAIA SENTIMENTALAetab., etab.

FILLE DE CHAMBREAPARIS

Frantses ofizial zaharrak bidaiei buruz konta-tu zidanak gogora ekarri zidan Poloniok gai bera-ren inguruan bere semeari eman zion aholkua —eta horrek Hamlet-era eraman ninduen; etaHamlet-ek Shakespearren gainerako obra guz-tietara; etxerakoan, Quai de Contin gelditu nin-tzen bilduma osoa erostearren.

Liburusaltzaileak esan zidan ez zeukala bakarbat ere — Comment!, esan nuen bion erdianzegoen mostradore gaineko bilduma batetik bathartuz. — Esan zidan igorri zizkiotela soilik enko-aderna zitzan, eta biharamun goizean Versaille-sera bidali behar zituela Count de B****ri itzul-tzeko.

— Eta Count de B**** horrek Shakespear ira-kurtzen al du? C’est un Esprit fort, ihardetsi

Page 152: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zidan liburusaltzaileak. — Oso gogoko ditu liburuingelesak; eta are ohoragarriago egiten duena,Monsieur, ingelesak ere maite ditu. Halako kor-tesiarekin mintzatzen zara, esan nion, nahikoabaita ingeles bat behartzeko Louis d’or bat edobi zure dendan uztera — liburusaltzaileak erre-berentzia bat egin zuen, eta zerbait esatera ziho-anean, hara non hogei urte inguruko neskagazte prestu batek, bere planta eta janzkeraga-tik emakume modazale sutsu baten fille dechambrea zirudienak, dendara sartu eta liburu-saltzaileari galdetu dion ea baduen Les Egare-ments du Coeur E de l’Esprit: liburusaltzaileakberehalakoan eman zion liburua; neskak satenberdezko zorrotxo bat atera zuen, kolore berekozinta bat jirabueltan zeukana, eta hatz erakusleaeta erpurua zorrotxo barruan sartuz, dirua ateraeta liburua ordaindu zuen. Nola jada ezerk ere ezbaininduen dendan geratzera behartzen, biokelkarrekin irten ginen ateraino.

— Eta zer egin behar duzu, ene maitea, Biho-tzaren Galbideak-ekin, noiz eta bat ere duzu-nentz ez baitakizu?, ez behintzat harik eta lehe-nik amodioak baduzula aitortuko dizun arte, edo

Page 153: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

artzain desleialen batek bihotza minduko dizunarte, eta ziur egon zaitezke halaxe dela. — LeDieu m’en guard!, bota zuen neskak.— Arrazoiguztiarekin, esan nion nik; izan ere, zinez bihotzona bada, tamalgarria litzateke norbaitek halakobihotza lapurtzea; zure altxor preziatua da, etaitxura hobea ematen dio zure aurpegiari, areperlaz apaindurik balego ere.

Neska gaztea arreta maltso batekin ari zenentzuten, denbora guztian zehar satenezkozorrotxoa zintatik helduta zeukalarik — Osozorro txikia da, esan nuen zorroaren azpialdearihelduz — eskura luzatu zidan — eta gauza gutxidago barruan, ene maitea, esan nuen; bainaederra zaren bezain ona bazara, Jainkoak betekodizu. Koroa batzuk neramatzan eskuan Shakes-pearrena ordaintzeko; eta zorroa erabat soltatuzuenez, txanpon bat sartu nuen barruan; etazinta begizta batekin lotuz, berriz ere eman nion.

Neska gazteak egin zidan erreberentzia ger-tuago zegoen apal izatetik lurretik baino —makurtze isil eta esker onetariko bat izan zen,non izpirituak berak gur egiten duen — gorpu-tzak adierazi baino ez du egiten — Neska bati

Page 154: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

koroa bat emateak ez zidan nire bizitza guztianhorrenbeste plazer eman inondik inora ere.

Nire aholkuak, maitea, ez zuen fitsik balioko,esan nuen, aldi berean koroa hau eman ez bani-zu; baina orain, koroa ikusten duzunean, gogora-tu egingo duzu — beraz, ene laztana, ez ezazuzintetan xahutu.

Zin dagizut, Sir, esan zuen neskak serio-serio, ez naizela horretarako kapaz — eta horiesan eta, ohorezko paktu txikietan ohikoa denlegez, bere eskua luzatu zidan — En verité Mon-sieur, je mettrai cet argent apart, esan zidan.

Gizon baten eta emakume baten artean tratubertutezko bat egiten denean, haien pausoriksekretuenak santifikaturik geratzen dira; beraz,iluntzen ari bazuen ere, eta nola gure bideeknorabide bera hartu baitzuten, ez genuen inola-ko eskrupulorik izan Quai de Contin zehar elka-rrekin paseatzen joateko.

Beste gur bat egin zidan abiatu ginenarekinbatera, eta atetik hogei yardatara ez geunde-nean, lehenago egin zuena nahikoa izan ez balitzbezala, hara non halako geldiune txiki bat egitenduen berriz esateko eskertu egiten didala.

Page 155: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Tributo txiki bat zen, esan nion, ezinbesteanordaindu behar izan niona bertuteari, eta ezzitzaidan gustatuko jaso zuen pertsonak gaizki-tzat har zezala inondik inora ere — izan ere ino-zentzia ikusten dut, ene maitea, zure aurpegian— eta zoritxarrak hartuko ahal du haren ibilbi-dean lakio bat jartzen duen gizona!

Bazirudien neska nolerebait hunkituta zegoe-la esan nuenaz — zizpuru leun bat egin zuen —Ohartu nintzen ez neukala guztiarekin ere horre-taz galdetzeko inolako eskurik — beraz, ez nuenezer esan harik eta Rue de Neverseko izkinarai-no iritsi nintzen arte, non banantzekoak baiki-nen.

— Baina bide hau al da, ene maitea, esannion, Hotel de Modenera daramana?, hala zelaerantzun zidan — edo Rue de Guineygaudetikere joan nintekeela, zeina buelta eman eta ber-tan baitzegoen. — Orduan, ene maitea, esannion, Rue de Guineygandetik joango naiz bi arra-zoirengatik: aurrena, nire burua kontent utzikodudalako, eta, hurrena, nire konpainiaren babe-sa emango dizudalako behintzat zure bidearijarraitzea izango dudan arte. Neska konturatu

Page 156: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zen xeratsu nintzaiola — eta esan zuen nahiagozukeela Hotel de Modene Rue de St Pierren egonbalitz — Han bizi al zara?, esan nuen. — Esanzidan Madame R****ren fille de chambre zela —Ene Jainkoa!, bota nuen nik, hain zuzen ereAmiensetik gutun bat ekarri diodan emakumebera da — Neskak esan zidan Madame R****,aidanez, gutun bat eraman behar zion arrotzbaten zain zegoela, eta arrotza ikusteko ezine-gonak hartua zegoela — horrenbestez, neskarigaldegin nion nire konplimenduak ager ziezaz-kion Madame R****ri, eta esan ziurrenera bisitaegingo niola biharamun goizean.

Hori gertatu zenean, geldirik geunden Rue deNeverseko izkinan — Orduan, une batez geratuginen neskak bere Egarements de Coeur, etab.jar zezan eskuan baino erosoagoa izango zenbeste toki batean — bi ale ziren; hala bada, biga-rrenari heldu nion berak lehenengoa bere pol-tsan gordetzen zuen bitartean; eta orduan poltsaluzatu zidan eta bestea sartu nuen.

Atsegingarria da sentitzea zein hari finezdauden elkarrekin josita gure txerak.

Page 157: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Berriro abiatu ginen gure bidean, eta hiruga-rren pausoa eman zuenean, eskua jarri zidanbesoan — ni ere eskatzekotan nengoen — bainahain bere-beretik eta halako lañotasun delibera-tugabearekin egin zuen, non argi agertu baitzenez zitzaiola burutik pasa ere egin lehenago iku-sia ninduenik. Neure aldetik, hain gogor sentitunuen odolkidetasunaren froga, non nahitaezbuelta erdia eman bainuen neskaren aurpegiariso egin eta ikusteko ea aurpegian aurki neza-keen famili antzekotasun baten trazarik — Hara!,esan nuen, ez al gara guztiok ahaide?

Rue de Guineygandeko izkinaraino iritsi gine-nean, gelditu nintzen adio betiko esateko; nes-kak berriz ere eskerrak eman zizkidan nire kon-painia eta adeitasunagatik — Adio esan zidanbirritan — Nik ere beste horrenbeste egin nuen;eta hain amultsua izan zen gure agurra ezen,beste nonbait gertatu izan balitz, ez bainago ososeguru agurra karitatezko musu batekin itxikonuenentz apostolu batek bezain txeratsu etasantukiro.

Page 158: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Ordea nola Parisen inork ez dion batak bes-teari musu ematen gizonek salbu, hein berdine-ko ordaina eman nion —

— Jainkoari erregu egin nion bedeinka zezala.

PASAPORTEAPARIS

Ostatuz nengoen hotelera iritsi nintzenean,La Fleurrek kontatu zidan poliziako teniente batnire galdezka ibilia zela — Deabruak eramandezala berekin!, esan nuen — Badakit zergatia.Bada garaia irakurlea jakinaren gainean jardezadan, zeren fortunatu ziren gauzen ordena-ren arabera, bazter batean utzi bainuen; ez nireburutik at zegoelako, baizik eta, kontatu izanbanu, honezkero ahazturik egongo zelako — etaoraintxe nahi nuke aditzera eman.

Presaren presaz abiatu nintzelarik Londrese-tik, ez zitzaidan burutik pasa ere egin Frantziare-kin gerran geundenik; eta Doverrera iritsi etanire antiojoekin Boulognez haragoko mendiskeiso egin ez nien arte, ez zitzaidan halako ideiarik

Page 159: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

otu; eta gerran egoteak zekarren ondorioa ereez, hau da, ez zegoela pasaporterik gabe harai-no iristerik. Kale baten bukaeraraino baldinbanoa, gorroto izugarria diot abian jarri naize-nean baino jakintsuago ez itzultzeari; eta nolahau baitzen nire jakinduria emendatzeko bizi-tzan inoiz egin izan nituen ahaleginetan handie-netako bat, pentsatze hutsa ere ezin nuen era-man; beraz, Count de ****k pakebotea alokatuazuela entzunik, erregu egin nion bere suitean harnintzan. Kondeak pixka bat ezagutzen nindue-nez, eragozpen gutxi jarri zuen edo batere ez —soilik esan zuen bere lagundu-nahia ez zelaCalais baino harago helduko, izan ere Pariseraitzuli beharra baitzeukan Bruselarako bidea har-turik; haatik, behin eta Calais igarorik, Pariserairits nintekeela geldialdirik gabe; baina Parisenlagunak hartu beharko nituela eta bakar-baka-rrik moldatu. — Uztazu Pariseraino joaten, Mon-sieur le Count, esan nuen nik, eta poliki askokonponduko naiz. Horrenbestez, pakebotera igonintzen eta ez nuen gehiago gai horretaz pentsa-tu.

Page 160: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

La Fleurrek esan zidanean poliziako tenien-tea nire galdezka ibilia zela, kolpetik etorri zitzai-dan gogora atzera ere — eta La Fleurrek afera-ren jakitun jarri ninduenerako, hoteleko jabeagelara etorri zitzaidan gauza bera esatera etahau gaineratu, alegia, poliziak nire pasaporteazgaldetu zuela bereziki; hoteleko jabeak bukatuzuen esanez gutxienez espero zuela nik bat izan-go nuela — Ez, alajaina!, bota nuen.

Hori aitortzearekin batera, hoteleko jabeanigandik hiru pausotara aldendu zen, izurriak joadagoen norbaitengandik bezala — eta La Fleurgaixoak hiru urrats eman zituen niganantz arimazintzo batek dohakabe bat faboratzearren eginohi duen mugimendu horrexekin — horrela muti-lak nire bihotzean sartzea erdietsi zuen; etajokaera sinple horretatik haren izaera hain ondoezagutu nuen, eta haren izaeraren ezagutzahain oso bat erdietsi nuen, eta haren baitan hainkonfiantza sendoa ezarria nuen, nola zazpi urtezzintzo eta leialki zerbitzatu izan banindu.

Mon seigneur!, oihukatu zuen hotelekojabeak — baina sosegua ostera bereganatu zue-larik deiadarra bukatu zueneko, hitzetik hortzera

Page 161: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

aldatu zuen tonua — Baldin eta Monsieurrek,esan zuen, ez badauka pasaporterik (apparem-ment), seguruenik Parisen izango du pasaporteaeskuratu ahalko dion lagunen bat. — Ez bederennik ezagutzen dudanik , esan nion axolakabeantzean. — Orduan certes, ihardetsi zuen, Basti-lara edo Chateletera bidaliko zaituzte, au moins.— Bai zera!, esan nuen nik, Frantziako erregeabihotz oneko gizasemea da — ez lioke inori minikemango. — Cela n’empeche pas, esan zuen — ezdago dudarik batere, bihar goizean Bastilarabidaliko zaituzte.— Baina zure ostatua hartuadut hilabete baterako, erantzun nuen, eta ez dutegun bakar bat ere lehenago utziko ezta Fran-tziako errege guztiek hala eskatuta ere. La Fleu-rrek belarrira xuxurlatu zidan inor ezin zitzaiolajarki Frantziako erregeari.

Pardi!, esan zuen ostalariak, ces MessieursAnglois sont des gens très extraordinaires — etabehin esan eta juramentu egin zuenean, aldeegin zuen.

Page 162: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

PASAPORTEAPARISEKO HOTELA

Ez nuen behar adina bihotz La Fleur martiri-zatzeko nire estuasunaren zergatiari buruzkoikuspegi serio batekin, eta arrazoi horrexegatikhain arrandia handiarekin erabili izan nuen; etaLa Fleurri erakustera emateko nire buruak zerkarga arina zeraman gainean, arazoa erabatbazter utzi nuen; eta afaria mahaira ekartzenzidan bitartean, ohikoa zena baino alaitasunhandiagorekin mintzatu nintzaion Parisi buruzeta opera comiqueaz. — La Fleur bera ere izanazen han, eta kaleetan zehar niri jarraika etorriazen liburusaltzailearen dendaraino; baina ikusininduelarik kanpora irteten fille de chambre gaz-tearekin, eta elkarrekin paseoan abiatu ginelaQuai de Contin barrena, berekiko pentsatu zuenez zela beharrezkoa izango nire atzetik pausobat gehiago ematea — hala bada, gorabeherahorren gainean bere gogoeta partikularrak eginzituelarik, bide lasterrago bat hartu eta hoteleragaraiz heldu zen poliziarekin nire etorrera zela-eta izandako aferaren berri jakiteko.

Page 163: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Kreatura zintzo eta prestua mahaia jasotzenbukatu eta afaltzera jaitsi zen bezain laster,serioxeago pentsatzen hasi nintzen nire egoe-raz. ——

— Eta hemen badakit, Eugenius, barre egin-go duzula bideari lotzera nindoan unean biokeduki genuen hizketa labur hura gogoratzean —Hemen dut orain kontatu behar.

Eugeniusek, ezaguturik hala diruz nola pen-tsamenduz gainezka kargaturik egoteko gauzaez nintzela, leku apart batera eraman eta itaun-du zidan ea zenbat neraman aldean; zenbatekozehatzaren berri eman nionean, buruari eraginzion eta esan ez zela aski izango; beraz, berediruzorroa atera zuen nirean husteko xedeare-kin. — Nire kontzientziak aski du honekin, Euge-nius, esan nion. — Bai zera, Yorick, ez duzu nahi-koa, ihardetsi zuen Eugeniusek; zuk baino hobe-to ezagutzen ditut Frantzia eta Italia. — Baina ezal zara konturatzen, Eugenius, esan nion hareneskaintza errefusatuz, ezen Parisen hiru egunigaro baino lehenago, propio arduratuko naizelaBastilan ni katez lotzeko moduko zerbait esatenedo egiten, eta bertan hilabete pare batez edo

Page 164: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

biziko naizela Frantziako erregearen lepotik. —Barkamena eskatzen dizut, esan zuen lehorEugeniusek; egia esateko, kako-mako horretazerabat ahazturik nengoen.

Orduan, alaitasunez erabili izan nuen gertae-ra ate joka etorri zitzaidan serio asko.

Zentzugabekeria al da, edo axolagabekeria,edo filosofia, edo setakeria — edo zer ote dutnire barnean noiz eta, azkenean, La Fleur eskai-leretan behera joan zenean eta bakar-bakarrikgeratu nintzenean, ezin izan bainuen afera huraburutik kendu eta pentsatzen jarraitzen bainuenEugeniusekin hitz egin nuen okasio hartan beza-laxe?

— Eta nora eta ... Bastilara!, hitzak berak sor-tzen du izu-ikara — Imajina ezazu ahal duzunguztia, esan nion neure buruari, Bastila, guztia-rekin ere, dorre batentzako hitza baino ez da —eta zer ote da dorre bat, ezpada beste hitz batirteterik ez daukazun eraikuntza batentzat —Gupida izan hezueriak jota dauden horietaz!,izan ere urtean bitan bertan ematen baitituzteberen egunak — haatik, bederatzi librarekin egu-neko, luma, tinta, papera eta egonarria eduki-

Page 165: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tzez gerotan, ezein gizasemek irteterik ez izana-gatik ere, poliki asko moldatuko lirateke barruan— behintzat hilabete baterako edo sei astetara-ko; eta behin denbora hori igaro dutenean, etaogi puska bat baino hobeak badira, haien erru-gabetasuna azalduko da eta sartu zireneanbaino gizon hobeak eta jakintsuagoak irtengodira.

Halako gogoeta nire artean nerabilelarik,okasio bat edo beste izan nuen (zein ahaztu dutordea) patiora ateratzeko; eta gogora datorkitnola eskailerak jaitsi nituen nire arrazoibide han-diusteko hartan garaile baino garaileago irtenizan banintz bezala — Pintzel itzaltsu madarika-tua!, bota nuen harro antzean — izan ere ez dietbatere inbidiarik haren ahalmen, bizitzaren zori-gaitz beltzak hain kolore gordin eta latzekin pin-tatzen dituztenei: gogoa izu-ikarak hartua dagoberak goretsi eta belztu dituen objetuei begira;alda itzazu haien neurri eta kolore berezkoetara;eta gogoak ez die arretarik eskainiko — Egia da,esan nuen eskaintza zuzenduz — Bastila ez daarbuia daitekeen gaitz bat — baina ken iezaizkio-zu dorreak — bete ezazu fosséa — bota barrika-

Page 166: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dak ateetatik kanpora — konfinamendua beste-rik ez deitu, eta demagun alditxar baten tirania-ren bat dela — eta ez barruan preso atxikitzenzaituen gizonarena — gaitza itzaltzera doa, etazuk beste erdia jasaten duzu kexarik eman gabe.

Bakarrizketa horren erpinean nengoelarik,ahots, haur batena iruditu zitzaidan batek etenegin ninduen, zeina kexaka ari baitzen «ezin nai-teke irten». — Pasadizoaren alde batera eta bes-tera begiratu nuen, eta ez gizonik, ez emakume-rik, ez haurrik ere ikusi ez nuelarik, kanpora joannintzen arreta gehiagorik gabe.

Atzera ere pasadizoan barrena nindoalarik,hitz berberak aditu nituen behin eta birritanerrepikatuak; eta gora begira jarrita ikusi nuenarabazozo bat zela, zintzilik zegoena kaiolabaten barruan. — «Ezin naiteke irten — Ezin nai-teke irten», zioen arabazozoak.

Txoriari beha geratu nintzen; eta jendea non-dik hurbildu, hara jausten zitzaien hegaldakapasadizotik igarotzen ziren guztiei bere gatibuta-sunaren gaineko lantu berdinarekin. — «Ezin nai-teke irten», zioen arabazozoak —— Jainkoaklagun diezazula!, bota nuen nik, ordea nik aska-

Page 167: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tuko zaitut kosta ahala kosta; beraz, kaiola ingu-ruan buelta eman nuen ateraino iristearren; hainirmo lotuta eta birlotuta zegoen burdin hariz,non ez baitzegoen inondik ere irekitzerik kaiolajo eta txikitu gabe — Bi eskuekin heldu nion.

Txoria hegan joan zen hura libre uzteko aha-legina egiten ari nintzen lekuraino, eta buruabarretara oldartuz, bularra estutu zuen haienkontra ezinegonak hartua bailegoen —— Beldurnaiz, kreatura gaixo hori!, esan nion, ezin zaitu-dala askatu — «Ez», esan zuen arabazozoak —«Ezin naiteke irten — Ezin naiteke irten», zioenarabazozoak.

Zin dagit inoiz ez zaizkidala ene grinak hainamoltsuki iratzarri; eta ez dudala gogoratzenbeste gertaerarik, non izpiritu barreiatuak, zei-nen ustez ene arrazoia zirtzileria besterik ezbaita, hain tupustean itzuli diren nire baitara.Notak mekanikoak izan arren, halere naturareki-ko hain harmonia goxoan kantatuak ziren, ezenkolpetik deuseztu baitzituzten Bastilari buruzeginak neuzkan arrazoitze sistematiko guztiak;eta astun nituen eskailerak igo, jaistean esanda-ko hitz guztiak jan egin nituelarik.

Page 168: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Mozorro zaitez zeinahi gisaz, baina beti gati-bu!, esan nuen — oraino ere gustu garratza dau-kazu; eta garai guztietan milaka badira ere das-tatu zaituztenak, horregatik ere lehen bezaingarratza zara. — Zeu zara, hiru aldiz eztia etagraziaz betea zarenori!, Libertateari zuzendunintzaiolarik, guztiek agerian nahiz ezkutuanadoratzen dutena, zeinaren zaporea atseginabaita, eta betiko izango ahal da!, harik eta Natu-raleza bera mudatuko den arte — ezein hitzezkoorbanek ezin du zure elurrezko maindirea zikin-du, ez inongo ahalmen kimikok zure zetroaaltzairuzko bihurtu — artzain-mutil bat, zeinakondoan baitzauzka irribarre egin diezaiozun bereogi kozkorra jaten duen bitartean, kortetikerbesteratu zaituen erregea baino zoriontsuagoada — Jainkoarren!, oihukatu nuen belauniko jarri-rik nire igoerako azken-aurreko harmailan —emaidazu aski osagarri, Emaile handia zarenhorrek, eta eman ere laguntzat jainkosa ederhau — eta egotzi zure mitrak, baldin eta ongi iru-ditzen bazaio zure probidentzia jainkozkoari,haien irrikaz daudenen buru gainera!

Page 169: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

GATIBUAPARIS

Kaiolako txoriak gela barruraino jarraituzidan; nire mahaiaren hurbilean jezarri nintzen,eta burua eskuan bermatuz, imajinatzen hasinintzen giltzapetzeak zekartzan miseriak. Gogoaldarte egokian aurkitzen nintzen horretarako,eta beraz irudimenaren hegoak askatu nituen.

Esklabotasunera jaiotzea baino beste onda-rerik jaso ez duten milioika lagun hurkorekinhastera nindoan; baina oharturik ezen, irudiarenhunkigarritasuna gorabehera, ezin nuela irudianiregana hurbilarazi, eta imajinan ageri zirendohakabeen samalda izugarriak adia kendu bes-terik ez zidala egiten ——

— Gatibu bakar bat hartu eta, aurrena leo-tzean itxi nuelarik, burdinesizko atetik iraztenzen argi-izpitik so egin nuen haren irudia egitea-rren.

Haren gorputza ikusi nuen itxaropenak etakonfinamenduaren luzeak erdi ahitua, eta senti-tu nuen zer-nolako bihozmina den gerora dago-

Page 170: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

en esperantzak sortzen duena. Gertuagotik begi-ratutakoan, zurbil eta sukartsu antzeman nion:hogeita hamar urtetan behin ere ez zuen mende-baldeko brisak haren odola freskatu — denborahorretan guztian ez zuen ez eguzkirik, ez ilargi-rik ikusi — ez inongo lagunen edo senideren aho-tsak burdinesitik arnasa eman — ez bere seme-alabenak —

— Baina hemen bihotza erdiratzen hasizitzaidan — eta behartu ninduen potretarenbeste parte batekin jarraitzera.

Lurrean zegoen lasto pixka baten gaineanzegoen eserita, leotzaren bazterrik urrutienean,noiz bere aulkia, noiz bere ohea zena: burual-dean zotzezko kalendario txiki bat zegoen jarri-ta, bertan igaroak zituen egun eta gau zorigaiz-tokoen koskekin alderik alde markatua —eskuan zotz txiki horietako bat zeukan, eta iltzeherdoiltsu batekin beste egun miseriazko batgrabatzen ari zen gainerakoei gehitzeko asmoa-rekin. Nola ilundu egiten bainion zeukan argieskaxa, begirada esperantzagabeko bat egotzizuen ate alderantz, gero begiak jaitsi zituen,buruari eragin zion eta aurrera jarraitu zuen bere

Page 171: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

lan nahigabez betearekin. Oinetan zeramatzankateak entzun nituen, bere zotz txikia pila gai-nean jartzearren gorputza jiratu zuenarekinbatera — Hasperen sakona egin zuen — Burdinabere ariman sartzen ikusi nuen — Negarrarieman nion — Ezin nuen eraman nire fantasiakirudikatu zuen imajina — Aulkitik zutitu nintzeneta La Fleurri hots eginez, arren eskatu nionremise bat akura zezala eta hoteleko ateaurrean gertu eduki zezala goizeko bederatzieta-rako.

Zuzen-zuzenean joango naiz Monsieur le Ducde Choiseul ikustera, esan nuen.

Oherakoan La Fleurrek pozik asko lagundukozidan eranzten; baina nola ez bainuen nahi hala-ko gizaseme zintzo batek nire masailan ikuszezan bihotzekoak jotzeko moduko deusik ere,inoren laguntzarik gabe oheratuko nintzela esannion — eta arren eskatu nion berdin egin zezalaberak ere.

Page 172: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ARABAZOZOAVERSALLESEKO BIDEA

Nik ezarritako orduan sartu nintzen remi-sean, eta erregu egin nion karroza gidariari ahal-bait biderik lasterrenetik joan zedila Versallese-ra.

Nolaz eta ibilbide honetan zehar ez baitzego-en ezer, edo gutxienez bidaiatzean bilatzendudan ezertxo ere, zer egokiago orri zuri haubetetzeko lehen aipatu txoriaren gaineko istoriolaburra baino, zeina azken kapituluaren gaibihurtu baitzen.

Mr **** ohoragarria Doverren zen bitarteanhaizea noiz jaikiko zain, bere otseina zen mutilingeles batek labarretan harrapatu zuen txoria,hegan ondo egiten artean ez zekiela; eta mutilatxoria hiltzeko prest ez zegoenez gero, golkoangorde eta pakebotean sartu zuen — eta jatenemanez, eta behin bere magalpean hartu zue-nean, egun batean edo bitan txoriari gero etaatxikimendu handiagoa hartu zion, eta onik era-man zuen berekin Pariseraino.

Page 173: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Mutilak libra bat gastatu zuen Parisen araba-zozoarentzako kaiola txiki bat erosten, eta nolaez baitzuen beste zeregin hoberik aurkitu bereugazabak han igaro zituen bost hilabeteotan,bere ama hizkuntzan irakatsi zizkion lau hitz sin-ple horiek — (eta ez gehiago) — zeinen aitortubainuen zordun handia nintzela.

Haren ugazaba Italiarako bidean abiatu zela-rik, mutilak hoteleko nagusiari eman zion txoria— Baina askatasunaren aldeko kantu labur horiParisen ezezaguna zen hizkuntza batean zegoe-nez, hoteleko nagusiak ez zion jaramon handirikegin edo batere — beraz, La Fleurrek bai txoriabai kaiola erosi zituen niretzat Borgoinako botilabaten truke.

Italiatik bueltan nirekin ekarri nuen notakikasi zitueneko hizkuntzaren herrialdera — etaLord A-ri kontatu niolarik txoriari buruzko isto-rioa, Lord A-k erregutu zidan txoria eman nie-zaion — aste baten buruan Lord A-k Lord B-rieman zion — Lord B-k oparitu egin zion Lord C-ri— eta Lord C-ren ganbarazainak txelin bateansaldu zion Lord D-renari — Lord D-k Lord E-rieman zion — etab., etab. — alfabetoaren erdirai-

Page 174: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

no — Maila horretatik beheko Ganbarara pasatuzen, eta Komun anitzen eskuetan ibili zen —Ordea nola hauek guztiek barruan sartu nahizuten, eta nire txoriak kanpora irten gura zuen,Londresen ere ez zioten Parisen baino jaramonhandiagorik egin.

Agian nire irakurleetariko askok txoriarenberri izango zuten; eta inork deskuiduan inoizikusi badu, arren eskatzen diot aditzera emandezala txori hori nirea zela — edo nire txoria imi-tatzeko erabilitako kopia zitalen bat.

Txoriari buruz ez daukat ezer gehiago erans-teko, salbu eta ordutik hona arabazozo gaixohau hartu dudala nire armarriaren gainaldetzat.— Hots:

Eta utziezu heraldikako ofizialei lepoa bihurridiezaioten, baldin eta horretarako ausardia har-tzen badute.

Page 175: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ESKAERAVERSALLES

Ez litzaidake inola ere gustatuko nire arerio-ak nire gogoari begiratu bat egotziko balio nor-baiti bere babesa eskatzera noakionean; etaarrazoi horrexegatik gehienetan saiatzen naizneure burua babesten; baina Monsieur Le Ducde C*****rengana jotzea bortxazko egitate batizan zen — aukerako egitate bat izan balitz, sine-tsita nago, gainerako jende guztiak bezala egin-go nukeen.

Nire bidean nindoalarik, zenbat eskaera ziki-netan ez ote zituen nire mirabe-bihotzak bereasmo ezduinak mamitu! — Bastila ongi irabazianuen asmo horiengatik guztiengatik.

Versalles ikusmenean izatean deusik ere ezzitzaidan baliatuko, salbu eta hitzak zein esal-diak elkarrekin jartzea, eta Monsieur Le Duc deC*****ren fabore eta graziak iristeko modukojarrera eta tonuak asmatzea — Honek baliokodu, esan nuen — jostun abenturazale batek Mon-sieurri bere neurriak hartu gabe egindako jakakbalio duen bezalaxe, ihardetsi nuen berriz ere —

Page 176: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Ergela!, jarraitu nuen — ikusi lehenik MonsieurLe Ducen aurpegia — soizu zer-nolako izaeraageri duen — erreparatu nolako postura hartzenduen zuri entzuteko — apuntatu haren gorputzeta gorputzadarraren imintzio eta espresioak —Eta tonuagatik — haren ezpainetatik irteten denlehen hotsak emango dizu aditzera nola jokatubehar duzun — eta seinale horiei guztiei esker,hitzetik hortzera eta han bertan moldatuko duzueskaera bat, Dukea nahigabetuko ez duena —ingredienteak bere-bereak dira, eta seguraskiharrera ona izango dute.

— Ongi da, esan nuen, nahiago nuke auzi haubukaturik balego — Koldar halako hori!, lur gai-nean gizakiak oro bata bestearen aurrean berdi-nak ez bagina bezala; eta baldin eta bataila-zelaian halaxe bada — zergatik ezin egon aurrezaurre kabinetean ere? Eta sinetsidazu, Yorick,noiz ere horrela ez baita, gizona gezurretan arida bere buruarekin, eta hamar aldiz saldu egitenditu bere helpideak, Naturalezak behin bakarriksaltzen dituen bitartean. Zoaz Duc de C*****ren-gana zure begirada Bastilan finkatuta duzula —

Page 177: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

lepoa egingo nuke ordu erdi baten inguruan Pari-sera bidaliko zaituztela eskolta eta guzti.

Iritzi berekoa nauzu ni ere, esan nuen —Orduan, alafede!, dukeagana joango naiz mun-duko alaitasun eta adeitasunik handienarekin. ——

— Eta hara non berriro ere oker zauden, ihar-detsi nuen — Goxo-goxo dagoen bihotz bat,Yorick, ez da inoiz muturretaratzen — erdiandago betiere. — Ongi da! Ongi da!, oihukatunuen karroza gidariak sarrerarantz bira egin zue-narekin batera, uste dut oso ondo egingo duda-la; eta patiorantz jira egin eta ateraino eroan nin-duenean, hain ondo sentitu nintzen nire lezioa-gatik, ezen ez bainituen harmailak igo justiziarenbiktima baten moduan, zeina bizitzari harmaila-rik altuenetik agur esatera baitoa — ez igo erejauzi batez eta oinkada pare batez, zuganahegaldatu nintzenean bezala, Eliza!, bizitzarekinelkartzeko.

Salako atetik sartu nintzenean, harrera eginzidan seguraski maitre d’hôtela izango zen gizonbatek, idazkariordeetako baten traza handiagoabazuen ere, eta aditzera eman zidan Duc de

Page 178: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

C***** lanpetua zegoela — Erabat ezjakina naiz,esan nuen, audientzia lortzeko jarraitu beharre-ko urrats eta moduetan, alde guztiz arrotza nai-zenez gero, eta are okerragoa dena aferen orain-go egoeran: ingelesa ere naizenez gero. — Eran-tzun zuen ingelesa izateak ez zuela zailtasunaareagotzen. — Erreberentziatxo bat egin etaadierazi nion banuela garrantzi handiko zerbaitMonsieur le Duci esateko. Idazkariak harmaileta-rantz begiratu zuen, aferaren berri ematera nor-baitengana jotzen uzteko prest egon balitz beza-la — Baina ez zaitut tronpatuko, esan nuen;zeren esateko dudanak ez baitauka inolakogarrantzirik Monsieur le Duc de C*****rentzat —baina bai ordea niretzat. — C’est une autre affai-re, ihardetsi zuen — Inola ere ez gizon prestubatentzat, esan nuen. — Baina otoi, ene jauna,jarraitu nuen, noiz izan dezake arrotz batekaccesse izateko itxaropena? — Bi ordu bainolehenago ez behintzat, esan zidan erlojuari begi-ratuz. Patioan zegoen ekipaje mordoak kalkuluajustifikatzen zuela zirudien, eskueran besteaukerarik ez izatekoa alegia — eta nola salanune hartan atzerantz nahiz aurrerantz eta hizke-

Page 179: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ta lagunik gabe ibiltzea Bastilan bertan egoteabezain txarra baitzen, bet-betan itzuli nintzennire remisera, eta arren eskatu nion karrozagidariari Cordon Bleuraino eraman nintzan, hura-xe baitzen hurbilen zegoen hotela.

Uste dut nolabaiteko halabeharra dagoelahonetan guztian — gutxitan joan ohi naiz abianjartzen naizeneko tokiraino.

LE PATISSERVERSALLES

Kalean barrena abiatu eta kale erdira iritsibaino arinago, ideiaz aldatu nuen: Versallesennaizenez gero, pentsatu nuen neure artean, ber-din joan naiteke hiriari begiratu bat ematera;beraz, kordeletik tiratu eta karroza gidariariagindu nion eraman nintzala kale garrantzitsue-netatik zehar paseo bat ematera — Uste duthiria ez dela oso handia, esan nion. — Gidariakbarkamena eskatu zidan nire ustea zuzentzea-gatik, eta adierazi zidan hiria berebizikoa zela,eta duke, markes eta konde handienetariko

Page 180: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

askok eta askok bertan zituztela beren egoitzak— Count de B****, zeinari buruz Quai de Contikoliburusaltzailea hain bikain mintzatu baitzenlehengo gauean, kolpetik etorri zitzaidan burura.— Eta zergatik ez naiz joango, otu zitzaidan,Count de B**** ikustera, zeinak hain iritzi onabaitauka ingeles liburuez eta jendeaz, eta nirehistoria kontatu?, horrenbestez, bigarrenez alda-tu nuen iritziz — Egia esateko hirugarrena zen;zeren egun hartan Madame de R****rekin lotutabainengoen Rue St Pierren, eta debozio handibatekin igorria bainion nire hitza haren fille dechambrearen bitartez dudarik ez izateko agur-tzera joango nintzaiola — baina zirkunstantziekgobernatzen naute — nik haiek ezin gobernaordea; beraz, gizon bat otzara batekin ikusi nue-larik kalearen beste aldean, zerbait saltzeko balubezala, arren eskatu nion La Fleurri harenganahurbil zedin eta galde ziezaion kondearen egoi-tzaz.

La Fleur zurbil samar itzuli zen; eta esanzidan Chevalier de St Louis bat zela pâtésak sal-tzen zebilena — Ezin daiteke izan, La Fleur!, botanuen. — La Fleurrek ez zion nik baino fede han-

Page 181: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

diagorik ematen halako fenomenoari; bainabehin eta berriz ekiten zion gertaera kontatzea-ri: gurutze urreztatua ikusi ziola, zinta gorrixtabere botoizuloari josia zeukala — eta otzarabarruan begiratu eta ikusi zituela Chevalier sal-tzen ari zen pâtésak; beraz, ezin zitekeela horre-tan oker ibili.

Halako nahigabe batek jakinmina baino prin-tzipio hobeago bat iratzartzen du gizonarenbitzitzan: remisean jezarrita nengoen bitartean,ezin izan nuen saihestu une batez Chevalierribegira geratzea — zenbat eta gehiago so egitennien hari, haren gurutzeari eta otzarari, orduaneta nahasiago matazatzen ziren nire buruanhaien irudiak — Remisetik jaitsi eta harenga-nantz zuzendu nintzen.

Lihozko amantal garbi batez zegoen bezti-tua, belaunetatik behera erortzen zitzaiona, etapapar pareraino iristen zitzaion lerde-zapi antze-ko batekin lotua; lerde-zapi horren goialdeanbaina azpildura baino beheraxeago zeraman zin-tzilik bere gurutzea. Pâté txikiz beteriko otzaradamasko zurizko oihal batekin estalia zegoen;otzararen hondoan antzeko beste oihal bat zego-

Page 182: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

en hedatua; eta guztiari halako propreté eta txu-kuntasun aire bat zerion, ezen edonork lasaiasko erosi ahalko baitzizkion pâtésak hala apeti-tuagatik nola sentimenduengatik.

Izan ere, bere pâtésak ez zizkion inori eskain-tzen; baina, aitzitik, geldi-geldi zegoen beregozopilekin etxe baten izkinan, eskatu gabeerosi nahiko zituztenen peskizan.

Berrogeita zortzi urte inguru zituen — trazasosegatukoa, nolabait ere grabitatera hubiltzenzitzaiona. — Ez nintzen harritu. — Harenganabaino areago otzarara hurbildu nintzen, eta oiha-la altxatu eta pâtésetariko bat eskuan hartu nue-larik, erregu egin nion arren esplika ziezadanhain hunkitu ninduen agerraldia.

Hitz gutxitan azaldu zidan ejerzituan igarozuela bere bizitzako zatirik onena, non, bereondarearen parte txiki bat gastatu ondoren, kon-painia bat eta konpainiarekin batera gurutzeaere erdietsi baitzituen; baina azken bakealdiarenhondarrean, haren errejimentua berrosatu zela-rik, eta gudaroste osoa beste zenbait errejimen-turenekin batera hornigairik gabe geratu zelarik,lagunik eta librarik gabe aurkitu zela mundu

Page 183: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zabal honetan — eta, egia aitortzeko, gurutzeazbeste ezertxo ere gabe — (hau esateaz bat,gurutzea seinalatzen zuelarik) — Zaldun gaixoaknire errukia irabazi zuen, eta eszena amaitu zue-nerako nire estimua ere bereganatua zuen.

Erregea, esan zidan, printzeetan esker one-koena zen, baina halere bere esker onak ezinzituen gizaseme guztiak libratu, ez saritu ere,eta soilik haren dohakabetasunari zor zitzaiolazoritxarrekoen artean suertatzea. Bazuen emaz-te bat, esan zuen, maite zuena eta patisserieegiten zuena; eta erantsi zuen ez zuela inolakodesohorerik sentitzen bere emaztea eta bereburua behartasunetik horrela defenditzeagatik— non eta Probidentziak beste bide hobeago bateskainiko ez zion.

Gaiztakeria handia litzateke ongiari plazerbat kenduko bagenio, eta St Louisen zaldun gai-xoari bederatzi bat hilabete lehenago gertatuzitzaiona bazter utziko bagenu.

Aidanez, bere postua jarri ohi zuen jauregirai-no zeramaten burdinazko ateetatik hurbil, etanola haren gurutzeak makina bat lagunen begiajo baitzuen, makina bat jendek ere nik egin gal-

Page 184: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dera bera egina zion — Istorio berdina kontatuzien guztiei, eta okasio guztietan hain apaltasunhandiarekin eta hain zentzu onarekin kontatuere, non azkenean erregearen belarrietara heldubaitzen — eta erregeak entzun zuen zalduna ofi-zial kementsua izan zela, eta errejimentu osoakitzal handia ziola gizon ohorezkoa eta zuzenazen aldetik — eta erregeak haren negozio txikiabertan behera uztera behartu zuen urtean milaeta bostehun librako pentsioa emanez.

Nolaz eta hau kontatu baitut irakurleari atse-gin emateko xedearekin, erregu egiten diot ira-kurleari utz diezadan orain nire gogoa asetzekoharira ez datorren beste kontu bat esaten — biistorioek argi egiten diote elkarri — eta tamalga-rria litzateke bi istoriook bata bestetik bereiztea.

EZPATARENNES

Estatuek eta erresumek beren gainbeheral-diak dituztenean, eta noiz batzuek, noiz besteekzer den atsekabea eta pobrezia nozitzen dute-

Page 185: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nean — orduan gelditu egiten naiz aditzera ezematearren zeintzuk izan ziren d’E****ren Bre-tainiako leinua hondamendira arian-arian era-man zuten arrazoiak. Marquis d’E**** irmokiborrokatu zen bere estatuaren aurka, bere arba-soak izan zirenari buruzko zertzeladatxo batzukgerora ere iraunarazi nahi zituelako, eta orainoere munduari erakutsi behar zizkiolako — bainabere arbasoek egin arinkeriek markesaren ahal-menetatik at utzi zuten haren nahia. Artean erenahikoa geratzen zitzaion iluntasunaren eskaki-zun ttipientzat — Baina bi ume zeuzkan, zeinekharengana jotzen baitzuten argi bila — marke-sak pentsatu zuen bere semeek zerbait argita-sun merezi zutela. — Ezpatarekin saiatu izan zen— baina ezpatak ezin izan zion bidea ireki — gas-tuak handiegiak ziren — eta ekonomia doia ezzitzaion aski aurrera ateratzeko — ez zegoenbeste erremediorik merkataritzari lotzea baino.

Frantziako beste edozein probintziatan, Bre-tainian izan ezik, gauzak saltzen ibiltzeak bere-kin ekarriko zuen markesaren harrotasunak etasentimenak birloratzen ikusi nahi zuten zuhaix-karen erroak behin-betiko moztea — Baina Bre-

Page 186: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tainian halako kasuetarako hitzarmen bat zego-enez, nolabaiteko abantaila atera zion hitzarmenhorri; eta Estatuak Rennesen asanbladan bildu-rik zeudela profitatuz, markesa gortera sartu zenbere bi semeekin batera; eta dukerriaren antzi-nako lege baten eskubidea aldarrikatu zuelarik,zeinak, gutxitan erreklamatzen bazen ere, esanzuen markesak, ez baitzuen guztiarekin ereindar gutxiago, gerrian lotua zeraman ezpatahartu zuen — Hona hemen, esan zuen, har eza-zue; eta izan zaitezte ene ezpataren zaindarileialak, harik eta garai hobeei esker zuei berriroeskatzeko moduan egongo naizen arte.

Asanbladako buruak markesaren ezpataonartu du — zenbait minutuz geratu da ikustekonola uzten duten haren etxeko artxiboetan, etaorduan alde egin du.

Hurrengo egunean, markesa eta bere familiaosoa Martinikarako untzira igo ziren, eta tratue-tan hemeretzi edo hogei bat urtez arrakastahandiarekin ibili eta gero, eta bere familiakoadar urruneko batzuengandik ustekabean jasozituen ondareekin batera — etxera itzuli zenbere noblezia aldarrikatu eta galtzen ez uztera.

Page 187: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Zorte oneko pasadizo bat izan zen, bidaiarisentimentalari ez beste inolako bidaiariri inoizgertatuko ez zaiona, alegia ni Rennesen egokituizana hotsandiko errekeritze hori egin zen uneanberean: hotsandiko esaten diot — halakoxeaizan zen-eta niretzat.

Markesa gortera sartu da bere familia osoa-rekin: emaztea besotik helduta darama — semezaharrenak besotik heltzen dio bere arrebari, etagazteena lerroaren beste aldean dago, amarenondoan — markesak birritan eraman du zapiaaurpegira —

— Isilune luze eta sakona egon zen. Halakobatean, markesak tribunaletik sei urratsetarahurbildu eta markesgoa eman dio bere semegazteenari, eta bere familiagandik hiru pausoaurrerago jarri delarik, ezpata erreklamatu du.Ezpata eman diote eta eskuan hartu duenmementuan, ia ezpata osoa atera ez du badazorrotik — behinola abandonatu zuen lagunbaten aurpegi distiratsua zen — alderik aldebegiratu dio, arretaz, eskulekutik hasiz, ezpatabera ote denentz ikusi nahian bezala — eta erre-paraturik puntatik hurbil herdoil apur batek joa

Page 188: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zegoela, begietaratu eta burua ezpata pareramakurtu zuelarik, uste dut ikusi nuela nolamalko bat erori zen orbanaren gainean: horrenondotik gertatu zenak ezin engaina nintzakeen.

«Aurkituko dut», esan zuen, «beste erarenbat orbana garbitzeko».

Markesak aurreko esaldia bukatu zuenean,berriz ere gorde zuen ezpata zorroan, eta erre-berentzia egin zien ezpata-zaindariei — eta,emazteak, alabak eta bi semeek atzetik jarrai-tzen ziotela, atera egin zen.

Oi nolako bekaitzez so egin nien markesarensentimenduei!

PASAPORTEAVERSALLES

Ez nuen arazorik batere izan Monsieur leCount de B****k abegi onez har nintzan. Shakes-pearsen bilduma mahai gainean zegoen jarrita,eta kondea hantxe zegoen liburuak eskuztatzen.Mahaira hurreratu nintzen, eta lehenik begiratubat egotzi nielarik liburuei, kondeari aditzera

Page 189: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

eman nahirik ezagutu ondo asko ezagutzennituela liburu haiek, esan nion ez nuela nire aur-kezpena egingo zuen inor ekarri, banekienezgero lagun batekin aurkituko nintzela harenetxean, zeinak nire ordez egingo baitzuen, edohala espero nuen bederen — Nire herrikide Sha-kespear handia da, esan nuen haren lanak seina-latuz batera — et ayez la bonté, mon cher ami,erantsi nuen haren izpirituari apostrofe eginez,de me faire cet honneur là. —

Kondeak irribarre egin zuen hain sarrerabitxiagatik; eta ikusi ninduenez zurbilxe nengoe-la eta gaixo antza nuela, behin eta berriz esatenzidan besaulki bat har nezan; horrenbestez,bada, eseri nintzen; eta kondeak susmo txarrikhar ez ziezaion bisita, arau guztietatik at zegoenbati, soilik kontatu nion liburusaltzailearen den-dan gertaturikoa, eta nola dendako pasadizohorrek bultzatu ninduen Frantziako beste edo-zein gizonengana bainoago harengana jotzeranire estuasunaren gaineko kontuarekin — Etazein da zure estuasun hori? Kontaidazu, esanzuen kondeak. Hortaz, istorioa kontatu nion ira-kurleari kontatu diodan bezalaxe —

Page 190: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

— Eta hoteleko jabeak, esan nuen istorioabukatu nuenarekin batera, noraezean behar dupasaportea, Monsieur le Count, bestela Bastilarabidaliko naute eta — ordea nik ez daukat inolakogoganbeharrik, jarraitu nuen nik — izan ere,munduan denik eta jenderik gizabidetsuenareneskuetan erortzez gerotan, eta kontziente izanikgizon zintzoa naizela eta ez naizela etorri lurral-de hau bere biluztasunean zelatatzera, nekezpentsatuko nuen nik frantsesen mendean erori-ko nintzenik. — Ez dator bat frantses populuarenjendetasunarekin, Monsieur le Count, zuen adei-tasuna elbarrituen kontra erabiltzea, esan nion.

Hau esan nueneko, lotsa gorri bizi bat lerratuzen Count de B****ren masailetan — En craignezrien — Ez izan beldurrik, esan zidan kondeak —Ez, beldurrik ez, berriz ihardetsi nion — Gainera,jarraitu nuen airoso samar, barrez etorri naizLondresetik Pariserainoko bide osoan zehar, etaez dut uste Monsieur le Duc de Choiseul algara-ren hain etsai handia izango denik nola ni atzeraere bidaltzeko nire nahigabeengatik negar egi-nez.

Page 191: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Hona hemen egiten dizudan erregua, Mon-sieur le Count de B**** (hau esateaz bat errebe-rentzia sakon bat egin nion): arren eska diezaio-zula nire hoteleko jabeari egotz ez nazan.

Kondeak xalotasun handiarekin entzun zidan;osterantzean ez nuen esango ezta erdia ere —eta behin edo birritan esan ere zuen — C’estbien dit. Hala, nire auzia bere horretan utzi nuen— eta hari buruz ezer gehiago ez esateko eraba-kia hartu nuen.

Kondeak solasaren haria zeraman; honetazeta hartaz mintzatu ginen: liburuez, politikaz etagizonez — eta gero emakumeez — Bizi luzeadiela Jaungoikoak guztiei!, esan nuen behin etaemakumeei buruz luze aritu ginenean — ez dagogizonik lurraren gainean nik bezainbat maitatu-ko dituenik; ikusi dizkiedan ahultasun guztiaketa haien kontra irakurri ditudan satira guztiakgorabehera, guztiarekin ere oraino maite ditut;izan ere ongi asko jabetzen naiz ezen emaku-mezko guztienganako nolabaiteko txera ez duengizona ez dela bere bizi guztian gauza izangoemakume bakar bat ere behar bezala maitatze-ko.

Page 192: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Heh bien! Monsieur l’Anglois, esan zuen alai-kiro kondeak — Ez zara etorri lurralde honetakobiluztasuna zelatatzera — Sinetsi egiten dizut —ni encore, ausartuko naiz esatera, gure emaku-meena ere ez — Baina uztazu igartzen ezen —baldin eta, par hazard, emakumeren bat biderairtengo balitzaizu, ikuspenak ez lizukeela zirrara-rik eragingo.

Badut zerbait nire barnean inolako intsinua-zio lizunen astindua eramaterik ez daukana,intsinuaziorik ttikiena izanik ere; autu-mautuenjolasean maiz saiatu izan naiz halako intsinuazio-ak azpiratzen, eta min ikaragarriarekin jaulkiizan dizkiet milaka gauza dozena bat emaku-mezkori batera — noiz eta ez bainintzatekegauza horietariko hutsalena ere emakume bakarbati esatera menturatuko, ezta zerua irabazikobanu ere.

Barkatu, Monsieur le Count, esan nuen nik —zure lurraldeko biluztasuna dela eta, baten batikusiko baldin banu, begiratu egingo nuke negarmalkoak isuriz — eta emakumezkoei dagokienez(halako gogoetak nigan ernarazi zuen ideiarekinlotsa-gorritu nintzen), hain ebanjelikoa naiz eta

Page 193: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

hain begi onez begiratzen diot haiengan flakoden zernahi gauzari, ezen soineko batekin esta-liko bainuke, baldin eta gainean nola jarri bane-ki — Baina seguraski nahiago nuke haien biho-tzen biluztasuna zelatatu, eta ohitura, klima etaerlijio ezberdinek hartzen dituzten mozorroenbitartez aurkitu zer den on haiengan, moduhorretan nire bihotza haienera moldatzearren —eta horretarako, hain zuzen ere, etorri naiz.

Eta arrazoi honexegatik, Monsieur le Count,jarraitu nuen, ez dut Palais Royal ikusi — ezLuxemburgekoa — ez Louvreko fatxada — ezahaleginik egin gure katalogo, pintura, estatuaeta elizei buruzkoak gehitzeko — Izaki ondraduguztiak tenplutzat hartzen ditut, eta nahiagonuke bertan sartu eta pintura jatorrizko eta zirri-borro lausoak ikusi Rafaelen beraren transfigura-zioa baino.

Eta adituaren bularra puzten duen grinabezain eraman gutxiko egarri honetxek ekarrinau nire herritik Frantziaraino — eta FrantziatikItalian barrena ere gidatuko nau — bihotzakNaturalezaren atzetik egiten duen bidaia lasaibat da, hala nola naturalezatik sortzen diren

Page 194: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

samurtasunezko sentimenen atzetik, zeinekelkar maitatzera bultzatzen baikaituzte — etamundua maitatzera orain maite dugun bainohobeto.

Kondeak gauza xeratsu franko esan zidanegokiera hartan; eta gizalegez erantsi zuennoraino zitzaion esker-zordun Shakespearri nireaurkezpena egin izanagatik — Baina, à-propos,esan zuen — Shakespear gauza ederrez beterikdago — halere xehetasun ttipi bat ahaztuzitzaion: zure izena aditzera ematea — ahaztuizanak ezinbestean behartzen zaitu zuk zeukesatera.

PASAPORTEAVERSALLES

Bizitza honetan ezerk ere ez nau hain zur etalur uzten nola jendeari nor naizen esaten hasibeharrak — izan ere, ia mundu guztiaz neureburuaz baino kontu hobea emango nuke; etamaiz desiratu izan dut hitz soil batez esan ahalizatea — eta horrela kontu honi behin betiko

Page 195: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

azkena eman. Nire bizitza guztiko aldi eta okasiobakarra zen nire desirari nolabaiteko atarramen-tua atera ahal niola — zeren mahai gainean Sha-kespear zegoenez, eta gogora etorri zitzaidanezShakespearren liburuetan agertzen nintzela,Hamlet hartu eta bet-betan orriak itzuli nituenbosgarren ekitaldiko lur-emaileen eszenarainoiritsi nintzen arte, eta behatza Yoricken gaineanpausatu eta liburua kondeari luzatu niolarik den-bora guztian zehar behatza izenaren gaineanneukala — Horra ni, Voici!, esan nion.

Halere Yorick gaixoaren buruhezurraren ideiazer dela-eta otu zitzaion kondeari, hau da, nireburuhezur propioaren errealitateaz ohartzeaga-tik izan ote zen, edo aztikeriaren bati esker zaz-piehun edo zortziehun urteko aldi bat oharka-bean bezala igaro ote zuen, ez dator auzi honenharira — Egia da frantses jendea gauzak asma-tzen eratzen baino iaioagoa dela — Mundu hone-tan ezerk ere ez nau harritzen, eta are gutxiagokontu honek; zeren eta gure elizako buruetarikobatek, zeinaren xalotasunari eta sentimenduaitazkoei begiramendurik handiena gordetzenbaitiet, oker hori bera egin baitzuen kasu horre-

Page 196: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tan berean. — «Ezin zuen jasan», esan zuen,«Danimarkako erregearen bufoiak idatziriko ser-moiak irakurtzea».— Ene Jainkoaren izenean!,bota nuen nik — baina bi Yorick daude eta! Enejaun horrek buruan darabilen Yorick hori duelazortziehun urte hil eta ehortzi zuten; Horwendi-llusen gortean loratu izan zen — beste Yorickhori ni neu naiz, zeina ez baita inoren gortetanloratu, ene jauna — Kondeak buruari eragin zion— Jainko maitea!, esan nuen nik, berdin-berdinnahastuko zenituzke Alexandro Handia eta Ale-xandro galdaragilea, ene jauna — Bat eta beraziren, ihardetsi zuen kondeak —

— Baldin eta Mazedoniako errege Alexandrokzure jabegoa aldatzeko eskurik balu, ziur naizberorrek ez lukeela halakorik esango, esan nionnik.

Count de B**** gaixoak oker berdina eginzuen ordea —

— Et, Monsieur, est il Yorick?, oihukatu zuenkondeak. — Je le suis, esan nion. — Vous? — Moi— moi qui ai l’honneur de vous parler, Monsieurle Compte — Mon Dieu!, esan zuen kondeak

Page 197: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

besarkatzen ninduenarekin batera — Vous etesYorick.

Kondeak hitzetik hortzera gorde zuen beresakelan Shakespearren liburua, eta bakarrik utzininduen bere gelan.

PASAPORTEAVERSALLES

Ezin igarri izan nuen zergatik Count de B****gelatik irten zen hain supituki, eta era bereanezin izan nuen asmatu zer dela-eta gorde otezuen Shakespearren liburua bere sakelan —Berez esplikatu behar diren misterioek ez dutemerezi haietaz aieruka aritzeak hartzen digundenbora alferrik galtzea: hobe zen Shakespearirakurtzea; beraz, Much Ado about Nothing hartunuelarik, kolpe batez aldatu nintzen eserita nen-goen aulkitik Siziliako Messinara, eta Don Pedro,Benedick eta Beatrice hain gogoan hartu nituen,non ez bainuen gehiago pentsatu ez Versallesez,ez kondeaz, ez eta pasaporteaz ere.

Page 198: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Gizakien izpirituaren malgutasunaren xaloa,berehala etsitzen dakiena ametsen aitzinean,zeinek itxaropena eta tristezia engainatzen bai-tituzte haien memento saminak arintzearren! —— Aspaldi — aspaldi du nire egunak bukatuakbehar zirela egon, baldin eta haietariko gehienakigaro ez banitu lur sorgindu honen azala zapal-tzen. Nire oinentzat bidea gogorregia denean,edo nire indarrentzat erpinegia, orduan aparta-tzen naiz bidetik eta zelai belus-antzekorenbatera joaten, zeina irudimenak arrosa-begiguriez estali baitu alde guztiz; eta xidorrareninguruan jira eta bira banaka batzuk eman etaindarberrituta eta adoretuta etortzen naiz atzera— Gaitzek minaren minez estutzen nautenean,eta mundu honetako gaitzetatik libratzerik ezdagoenean, beste ibilbide bat hartzen dut —Abandonatu egiten dut — eta nola ideia argiagoabaitaukat Eliseoko Zelaiez zeruaz baino, neureburua, Eneasek egin zuen eran, bortxatzen duthaietara sartu beharrez — Ikusi egiten dut nolaEneasek edireten duen bere Dido abandonatua-ren itzal gogoetatsua — eta desiratzen dago eza-gut dezan — Ikusten dut nola Didoren izpiritu

Page 199: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zaurituak astintzen duen bere burua, eta nolaisilpean ihes egiten duen bere miseria eta deso-horeen egileagandik — Nireganako sentimen-duak Didorenganakoetan galtzen dira, eta esko-lara joaten nintzenean harengatik negar eraginohi zidaten sentimenetan.

Ziurraski hau ez da itzal huts baten ondotikibiltzea — eta ezein gizon ere ez da alferrik arte-gatzen horregatik — Gizona maizago aztoratuohi da noiz eta bere asaldazioen ondorioa uztenbaitu arrazoiaren eskuetan bakarrik. — Konfian-tza osoarekin esan dezaket nire alde inoiz ez nai-zela gauza izan bihotzaren sentsazio txar bakarbat ere hain behin-betiko azpiratzeko nola horre-lako sentsazio baten ordez beste sentsazioamultsu eta adeitsu bat ahalik eta hurbilenajarriz, modu horretara haren zelai propioaneraso egitearren.

Hirugarren ekitaldiaren amaieraraino iritsinintzenean, Count de B**** sartu zen nire pasa-portea eskuan zekarrela. Mons. Le Duc, ausartu-ko nintzateke esatera, profeta bezain estatugi-zon bikaina da, esan zuen kondeak — Un hommequi rit, esan zuen kondeak, en sera jamais dan-

Page 200: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gereux.— Baldin eta erregearen bufoiagatik ezbeste inorengatik izan ez balitz, gaineratu zuenkondeak, ez nukeen bi ordu hauetan lortzerikizango. —— Pardonnez moi, Monsieur le Compte,esan nion — ni ez naiz erregearen bufoia. —Baina zu Yorick al zara? — Bai. — Et vous plai-santez? —— Erantzun nion baietz, irri eta burlakegiten nituela — baina ez zizkidatela ordaintzen— erabat nire lepotik ziren guztiak.

Guk, berriz, ez daukagu bufoirik gortean,Mons. le Count, esan nion nik; izan genuen azke-na Carlos II.aren erreinaldi lizentziosoan izan zen— harrezkero gure ohiturak halako moduan joandira gero eta finago bihurtuz, non egungo egu-nean gure gortea patriotaz mukuru beterik dago-en, zeinak herriaren ohoreaz eta onuraz bakarrikarduratzen diren — eta gure damak oro hain dirakasto, orbangabe, txintxo eta deboto — bufoibatek ez baitauka zerekin bufoikeriak egin —

Voila un persiflage!, oihukatu zuen kondeak.

Page 201: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

PASAPORTEAVERSALLES

Nola pasaportea zuzendurik baitzegoengobernadore eta gobernadore nagusi guztiei,hirietako komandante eta ejertzituetako jenera-lei, eta magistratu eta justiziako ofizial guztieiere, esanez utz ziezaieten Mr Yoricki, erregearenbufoiari, eta bere ekipajeari bidaia osoa bakeanegiten, aitortu behar dut pasaportea erdiestea-ren garaipena apur bat ilundurik geratu zelapasaportean ezarri nuen erretratuagatik —Baina mundu honetan ez dago ezer aratz etagarbia denik; eta gure teologoetan benazkoene-tariko zenbait hain urrun joan direnez halakoustean, baieztatu izan baitute ezen are gozame-nari berari zizpuru bat jarraitzen zitzaiola beti —eta ezagutzen zuten gozamenik gogobetekoena,oro har, konbultsio bat baino apenas zerbaitgehiago ez zen uzkurtze batez bukatzen zela.

Gogora datorkit nola Bevoriskius teologobenazko eta ikasia, bere Adamen ondorengobelaunaldien gaineko azalpenean, naturaltasunosoarekin sartzen den ohar baten erdian, mun-

Page 202: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

duari aditzera emateko bere leiho hegian pausa-turik zeuden txolarre pare baten kontua, zeinekerabat gogaitu baitzuten idazten egon zen bitar-tean, eta, azkenean, egiten ari zen genealogiankontzentratzea zeharo galarazi baitzioten.

— Arraroa da gero!, idazten du Bevoriskiu-sek; baina egitateak benetakoak dira, bada nirejakin nahiak bultzatu egin nau egitateok nirelumarekin banan banan idaztera — baina txola-rre arrak moztu egin zidan ohar honen besteerdia bukatu behar nuen unean, bere txerakhogeita hiru eta erdi bider errepikatuz.

Zer bihozbera den zerua bere kreaturekin!,erantsi zuen Bevoriskiusek.

Zorigaiztoko Yorick!, izan ere nork eta ... zureanaiarik benazkoenak halako azalpena emanbehar mundu osoari, noiz eta zuri kopiatzehutsak gorritzen baitizu aurpegia, are zure idaz-gelan bertan kopiatuta ere.

Baina kontu honek ez dauka zerikusirik nirebidaiekin — Beraz, birritan — birritan eskatzendut barkamena.

Page 203: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

IZAERAVERSALLES

Eta zer iruditzen zaizkizu frantsesak?, esanzuen Count de B****k behin eta pasaporteaeman zidanean.

Irakurleak aise igarriko du ezen, kortesiazkohain froga estimagarri baten ondoren, ezin galnezakeela inola ere zerbait atsegingarri erantzu-teko aukera.

— Mais passe, pour cela — Argi eta garbi min-tza zaitez, esan zuen kondeak; frantses jendea-rengan edireten al duzu mundu osoak ohorehandiz egozten digun gizabidea? — Aurkitu ditu-dan zer guztiek halako iritzia baieztatzen dute,esan nuen nik — Vraiment, esan zuen kondeak.— Les Français sont polis. — Neurrigabe izanere, ihardetsi nuen.

Kondeak gogoan atxiki zuen neurrigabehitza; eta, ausaz, esan nuena baino gehiagoesan nahi nuela antzeman zidan. Neure burualuzaz eta ahal izan nuen moduan defendatunuen kondearen ustearen aurka — behin etaberriz esaten zuen diskrezioz eta zuhurtzia han-

Page 204: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

diarekin mintzo nintzaiola, eta nire iritzia argi etagarbi agertu behar niola.

Uste dut, Mons. le Count, esan nion, gizonakerrejistro neurri mugatu batzuk dauzkanmoduan, hala instrumentua ere badaukala; etadei sozial eta bestelakoek aukera ematen diote-la klabe guztiak zein bere orduan jotzeko; hor-taz, nota bat altuegi edo baxuegi hasten baduzu,ezinbestean goialdean edo behealdean hutsunebat egongo da harmoniazko sistema osatzekogaraian. — Count de B****k ez zuen musikazezer ulertzen, eta beraz beste era batera esplikaniezaion nahi izan zuen. Herri jantzi batek, enekonde maitea, guztiok egiten gaitu bere zordun;eta gainera, gizabideak berak, emakumezkoekbezala, hainbeste xarma dituenez, bihotzarenaurka baitoa esatea halako jokabideak kalte eginahal dizula; eta areago, sinetsita nago badagoe-la betegintzarrera daraman halako ildo antzekobat, eta gizona, bere osotasunean hartuta,dohaindua dagoela haraino heltzeko — gizonak,ildo horretaz baino harago heltzez gerotan, kua-litateak aldatu egiten ditu bereganatu bainoareago. Esan gabe doa frantses jendearengan

Page 205: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

norainoko eragina izan duen honek mintzagaidarabilgun auziari dagokionean — baina baldineta, menturaz, ingelesen kasua balitz gero etagustu fin eta delikatuagoak izatea, harik etaingelesek frantsesak nabarmentzen dituen adei-tasun berdina erdietsiko duten arte, eta, betiere,politesse de coeur delakoa galduko ez bagenu,zeinak gizatasunezko egintzetara eramaten bai-kaitu kortesiazkoetara bainoago — orduan,gutxienez galduko genuke gure izaeraren bereiz-garri partikular eta orijinala, bereizi egiten gai-tuena ez bakarrik bata bestearengandik, baitamundu guztiarengandik ere.

Errege Gilermoren txelin, kristala bezainleun banaka batzuk neramatzan sakelan; etaaurreikusia nuelarik baliagarri gertatuko zitzaiz-kidala nire hipotesia ilustratzeko, horretarakoabagunea izan nuenean eskuan hartu nituen —

Begira, Monsieur le Count, esan nion zutikjarriz eta txanponak aurrean zuen mahai gai-nean ipiniz — hirurogeita hamar urtez mutilbaten eta beste baten sakeletan txintxin egiteneta bata bestearen aurka igurtzitzen egon ondo-

Page 206: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ren, nekez bereiziko zenuke txelin bat beste txe-lin batetik, hain peto-peto bihurtu dira.

Ingelesak, antzinako txanponen gisara, ohi-tuago daude bakardadean bizi izaten, eta jendegutxiren eskuetatik pasatu direlarik, izadiarenesku leunak eman zien lehen laztasuna atxikidute — gauzekiko ukimen eskaxa dute — bainahorren ordainez mitoa hain agerikoa da, ezenedozeinek lehenengo begiratuan ikus dezakeenzer planta duten eta beren gainean eramanbehar duten inskripzioa. — Baina frantsesak,Mons. le Count, gaineratu nuen leundu nahirikesan berri nuena, horrenbeste bikaintasunenjabe dira, non ederki asko molda daitezkeenbikaintasunik gabe ere — zerupean ez dago fran-tses jendea bezain jende leial, xalo, burutsu etaaldarte-onekorik — hutsen bat izatera — serioe-giak dira.

Mon Dieu!, oihukatu zuen kondeak aulkitikaltxatuz.

Mais vous plaisantez, esan zuen bere harridu-razko oihua zuzenduz. — Eskua bihotzera era-man nuen eta seriotasun larri batekin ziurtatunion nire iritzietan sendoena zuela hori.

Page 207: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Kondeak esan zuen biziki sentitzen zuela nirearrazoiak entzutera ezin gera zitekeelako, badaune hartan lotuta zegoen Duc de C*****rekinbazkaltzera joateko.

Baina Versalles ez bazaizu urrunegi geratzennirekin otordu bat egitera etortzeko, jakin ezazuezen, Frantziatik joan aurretik, atsegin handiahartuko nukeela baldin eta ezagutaraziko baze-nit zure iritzia zuzendu duzula — edo, nolazdefendatzen duzun. — Baina defendatu, benetandefendatzen baduzu, Mons. Anglais, esan zidan,zure indar guztiekin defendatu beharko duzu,zeren kontra izango duzun mundu osoa. — Kon-deari hitz eman nion ohore handia izango zelaniretzat harekin bazkaltzera joatea Italia alderaabiatu baino lehenago — horrenbestez, erretira-tu egin nintzen.

TENTALDIAPARIS

Hotelean suertatu nintzenean, hoteleko ate-zainak esan zidan kartoizko kutxa bat zeukan

Page 208: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

emakume gazte bat egon zela une hartan nitazgaldezka. — Ez dakit dagoeneko joan den ala ez,esan zuen atezainak. Nire gelako giltza hartunion, eta gora joan nintzen; eta ate aurrekoeskailburutik hamar urratsetara nengoela, ema-kumea topatu dut eskailerak lasai asko jaisten.

Quai de Contin barrena nirekin paseatzeraetorri zen fille de chambre liraina zen: Madamede R****k bidalia zuen mandatu batzuk egiteraHotel de Modenetik urrats batera edo bitarazegoen merchande de modes batengana; etanola, agindu nionaren kontra, ez bainintzaionbisita egitera joan, eskatu zion galde zezala eaParisetik alde egina nintzen; eta hala izatera,hari zuzenduriko gutunik utzi ote nuenentz.

Nola fille de chambre liraina hain gertu zego-en nire atetik, atzerantz jiratu eta une bateznirekin batera sartu zen gelara gutuna idaztennuen bitartean.

Arrats eder eta barea zen, maiatzeko hilarenhondar aldera — karmin koloreko kortinak (ohe-errezelen kolore berdinekoak zirenak) itxita zeu-den — eguzkia sartzera zihoan, eta kortinetanzehar halako tonu epel bat islatzen zuen fille de

Page 209: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

chambre lirainaren aurpegian — pentsatu nuengorritu egin zela — burutazio horrek ni eregorriarazi ninduen — bakar-bakarrik geunden;eta horrek bigarren aldiz gorriarazi zizkidan kolo-reak lehenengoak erabat ezabatuko ziren bainolehen.

Badago halako ahalke erdi-errudun eta atse-gingarri bat, non errua gehiago baita odolarenagizonarena baino — oldar bizian igotzen da biho-tzetik, eta bertutea ziztu bizian abiatzen daharen atzetik — ez hura itzularazteko, baizik ner-bioetan sentipen goxoagoa sortzeko — denauztarturik dago. —

Baina ez dut deskribatuko. — Hasiera bateanzerbait sentitu nuen nire barnean, aurrekogauean emana nion lezio bertutezkoarekin guz-tiz bat ez zetorrena — Bost minutuz ibili nintzengutunaren bila — banekien ez neukala bakar batere —— Luma bat hartu nuen — berriz utzi nuen— eskuak dar-dar egiten zidan — deabrua nirebarnean zen.

Edonork bezain ongi dakit deabrua gure are-rioa dela, baina, halere, gogor egiten badiogu,gugandik aldenduko dela — guztiarekin ere,

Page 210: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gutxitan jarkitzen natzaio nire indar guztiekin,hain da-eta izugarria diodan beldurra; bada,menderatu ahal dudan arren, borrokan zaurituagertatzea ere badagokit — beraz, garaipenabaino nahiago izan nuen segurantzia; eta dea-bruari nola ihes eragin pentsatzeko ordez, gehie-netan ni naiz ihes egiten duena.

Fille de chambre liraina hurbildu zen gutunabilatzen ari nintzen idazmahairaino — aurrenahartu zuen lurrera bota nuen luma, hurrena bereburua eskaini zuen tintontziari eusten laguntze-ko: eskaintza onartzera nindoan, hain modugoxo eta eztian egin zidan — baina ez nuen nahi-ko ausardia izan — Ene laztana, ez daukat zerengainean idatzirik, esan nion. — Idatz ezazu, bes-terik gabe, edozeren gainean. —

Garrasi egiteko zorian nengoen: Orduan ida-tzi egingo dut, laztana!, zure ezpainen gainean.—

— Egiten badut, esan nuen, galduko naiz —beraz, eskutik hartu nuen, ateraino lagundu nioneta erregu egin ahantz ez zezala eman berrianion lezioa — Neskak esan zuen ez zuela inolaere ahantziko — eta nola esan baitzuen suharki

Page 211: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

samar, buelta eman eta bere bi eskuak luzatuzizkidalarik, nireen kontra estutu zituen — egoe-ra hartan ezinezkoa zen elkarren eskuak ezestuagotzea — eskuak askatu nahi izan nituen;eta neska eskuetatik helduta izan nuen denboraguztian, neure buruarekin eztabaida beteanegon nintzen afera hau dela medio — eta orainoere eskuei heltzen jarraitzen nuen. — Bi minutuaski izan ziren kontura nendin bataila osoa jobeharko nuela berriz ere — eta sentitu nuen nolanire hankak eta gorputzadar guztiak dardarazjartzen ziren pentsatze hutsarekin.

Ohearen oinaldea gu geunden tokitik metrobat eta erdi eskasera zegoen — Artean ere nes-karen eskuei helduta jarraitzen nuen — eta nolagertatu zen, ezin dut inolako esplikaziorik eman,baina ez nion galdetu ere egin — ez nuen herres-tan eraman — ez eta oheaz pentsatu ere —baina gertatu, gertatu zen: biok ohe gaineaneseri ginen.

Erakutsi nahi dizut, esan zuen fille de cham-bre lirainak, zure koroa gordetzeko gaur egitenaritu naizen diruzorrotxoa. Hortaz, eskua sartuzuen eskuineko sakelan, zeina nire ondoan bai-

Page 212: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tzegoen, eta tarte batez sakela haztatzen ibilizen koroaren bila — gero ezkerrekoan saiatu zen— «Koroa galdua zuen». — Ez dut egundainoezerengatik ere horren isilik itxaron behar izan— azkenean eskuineko sakelan zegoen — diru-zorrotxoa atera zuen; tafeta berdezkoa zen,barrubiguneko saten zurizko zati ttikiz forratua,eta koroa gordetzeko adinako tamaina zuena —nire eskuan jarri zuen — polita zen; eta hamarminutuz eduki nuen nire eskuaren atzealdeaharen magalean bermaturik neukala — noiz diru-zorrotxoari begira jartzen nintzela, noiz diruzo-rrotxoaren albo batera.

Hari-lits bat edo bi askatu zitzaizkion nirealkandora-lepoaren izurrari — fille de chambrelirainak, txintik atera gabe, bere jostorratzenkutxatila atera zuen, jostorratz baten begitikalbainua sartu eta pasaratu zuen — Sumatunuen egintza hori peril handian jartzera zihoalaegunaren loria; eta halako maniobra egin beha-rrez, bere eskua isil-isilik pasatu eta pasatu zebi-lelarik nire lepoaren alde batetik eta bestetik,sentitu nuen irudimenak buruan jarria zidanloriazko koroa kulunka zebilela.

Page 213: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Fille de chambreari oinetakoaren begizta bataskatu zitzaion ibiltzean, eta oinetakoaren bela-rria laxatzera zihoan — Begira, esan zidan bereoina altxatuz bat — horren aurrean oinetakoarenbelarria arima-arimatik lotzea beste aukerarik ezzitzaidan geratzen, eta begizta bat egin nion —eta bukatu nuenarekin batera beste oina eregoratu zuelarik, biak ondo lotuta zeudenentzikusi nahian bezala — eta hain azkarregi goratuere zuen, non halako maniobrak nahitaez orekagalarazi baitzion fille de chambreari — etaorduan ——

KONKISTA

Bai — eta orduan — Oi zuek, zeinen buru hotzeta bihotz epelek grinak menderatzen eta ezku-tatzen baitakite, esaidazue zer-nolako lege haus-tea da gizonak grinak izatea?, edo zer dela etagizonaren izpirituak erantzun behar dio izpirituguztien aitari grinei men eginez jokatzeagatik?

Baldin eta naturalezak halako moldez bilbatubadu bere graziazko sarea, sare horretan maita-

Page 214: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

sunezko eta desirazko hainbat hari mataza bateginda daudelarik piezarekin, sare osoa urratubehar al da bilbea askatzeko? — Bihurtzazu zureazoteak estoikoen bizkar gainera, naturalezarengobernadore handiorrek!, esan nion neureburuari — Non ere zure probidentziak ezar nazannire bertutearen frogak emateko — zeinahi ereden aurkitzen naizeneko peril handia — zein ereden nire estatua — uztazu sentitzen egoerahorretatik sortzen diren mugidak, zeinak niri bai-tagozkit gizona naizen heinean, eta ene bihotzmugidok azpiratzea lortzen baldin badut gizonon eta zintzo batek legez , uste osoa jarriko dutzure justiziaren egintzetan — zeren zeuk sortubaikaituzu, eta ez guk geure burua.

Nire eskaera bukatu nuenean, fille de cham-bre lirainaren eskua hartu nuen, ohetik altxatunuen eta gelatik at eroan — nire ondoan egonzen harik eta atea itxi eta giltza sakelan gordenuen arte — eta orduan — garaipena ia erabate-koa izanik — eta ez lehenago, orduan nire ezpai-nak hurbildu nituen haren masailara, eta osteraeskutik heldu niolarik, onik eroan nuen hotelekoateraino.

Page 215: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

MISTERIOAPARIS

Gizonak bere bihotzaren berri badaki, segu-raski ulertuko du ezinezko zitzaidala une hartannire gelara itzultzea — musika-konposizio batenkodan eskala frigia bat hiruko minor batez jotzeabezala zen, zeinak nire afektoak ernarazi baitzi-tuen — hortaz, fille de chambrearen eskua askeutzi nuenean, tarte batez geratu nintzen hotele-ko atean, ondotik igarotzen ziren guztiei so egineta haien gaineko juzkuak egiten ibili nintzelarikharik eta arreta ezarri nuen arte objetu soilbatean, objetu horrek korapilatu egin zituelarikhari buruz eginak nituen arrazoiketa mota guz-tiak.

Figura luze bat zen, itxura filosofiko, serio etazakarra zuena, eta kalean barrena behin etaberriz eta berriz ere paseatzen zebilena lasaikiroeta serio antzean, hoteleko atearen alde bateraeta bestera hirurogei bat pauso ematen zituene-ko, bira egiten zuelarik — gizonak berrogeita

Page 216: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

hamabi urte inguru zituen — galtzarbean makila-txo bat zeraman — kasaka arre iluneko bat, txa-leko bat eta zaragoila batzuk janzten zituen,gizonaren zerbitzuan urte dexente emanakzituztela ziruditenak — oraino ere txukun zeu-den, eta gizonari, oro har, propreté apal batenhalako aire bat zerion. Sonbrerua eranztekomoduagatik, eta handik pasatzen zen jendeaskotxori nola oldartzen zitzaion erreparaturik,jabetu nintzen limosna eske ari zela; beraz, sosbat edo bi atera nuen sakelatik gizonari emate-ko asmoz, nire ondotik igarotzea egokitu zitzaio-nez gero — nire ondotik pasatu zen ezer eska-tzeke — eta hara non nigandik bost urrats ereeman gabe limosna eskatu dion emakumetxobati — Argi zegoen ni gertuago nengoela limos-na emateko emakumea baino. — Emakumetxoa-rekin ia bukatu ez duelarik, hara non sonbreruaerantzi duen eta oldartu zaion bide beretik zeto-rren beste emakume bati. — Adinean sartua zenjaun bat poliki-poliki hurbiltzen ari zitzaion — etajaun horren atzetik jaun gazte eta apain bat —bioi pasatzen utzi zien ezertxo ere eskatu gabe;ordu erdiz egon nintzaion begira, bitarte horre-

Page 217: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tan hamabi buelta eman zituelarik aurrera etaatzera, eta ohartu nintzen aldi oroz jarraitzenziola metodo berari.

Misterio honetan baziren beste bi gauza osobitxiak, buruhauste franko eman zidatenak, etaalferrik eman ere — lehenbizikoa, zergatik gizo-nak soilik kontatu behar zien bere historia ema-kumezkoei — eta bigarrena, zer-nolako historiazen hura, eta zer ele eder ziren horiek, emaku-meen bihotzak samurtzen zituztenak, eta, berakzekienarengatik, gizonekin erabiltzea alferrikbaitzen.

Baziren beste bi gorabehera misterioa area-go korapilatzen zutenak — lehenbizikoa zengizonak belarrira esaten ziela emakume guztieikontatzeko zeukana, eta kontatzen zien eraktraza handiagoa zuen isilmandatu batena eskae-ra batena baino — bigarren kontua zen betierelortzen zuela arrakasta izatea — inoiz ez zuenemakumerik geldiarazten, halere emakumeekberen diruzorroak atera eta hitzetik hortzera zer-bait ematen zioten.

Ezin eratu izan nuen inolako sistemarik hala-ko fenomenoa esplikatzeko gauza zenik.

Page 218: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Banuen enigma bat libertitzeko arratsaldeabukatu artean; horrenbestez, nire gelara igo nin-tzen.

KONTZIENTZIA KASUAPARIS

Hoteleko jabeak orpoz-orpoz jarraitu zidala-rik, nire gelara sartu zen esateko beste nonbaithartu beharko nuela ostatu. — Zergatik baina,adiskidea?, esan nion. — Erantzun zidan emaku-me gazte batekin bi orduz itxita egon nintzelanire logelan arratsalde hartan, eta hori harenetxeko arauen kontra zihoala. — Ederki, esannuen, orduan abiatuko gara adiskide onak bagi-na bezala — zeren neska lehengo bera da — etani ere — eta zuk jarraituko duzu aurkitu zintuda-nean bezalaxe. — Nahikoa izan zen hotel honenizen ona zikintzeko, esan zuen. — Voyez vous,Monsieur, esan zuen neska eta biok eserita egonginen ohearen oinaldea seinalatuz. — Aitortubehar dut horrek bazuela zantzu argi baten nola-baiteko traza; baina nola nire harrotasunak ez

Page 219: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

baitzidan kasuaren inolako xehetasunetan sar-tzen uzten, erregu egin nion hoteleko jabearibere arimari bakean lo egiten utz ziezaion, nolanik neureari bake santuan lo egiten uztea eraba-ki bainuen, eta gosalorduan ordainduko niola zornion guztia.

Ez nintzatekeen batere arduratuko, Mon-sieur, hogei neskarekin itxita egon bazina — nireburutik inoiz edo behin pasatu direnak bainogehiago dira, ihardetsi nion moztu nionarekinbatera — Baina betiere goizez izan balitz, gaine-ratu zuen — Eta Parisen eguneko ordu batetikbestera den aldeak diferentziarik egiten ote dubekatu batez eta besteaz? — Diferentzia egitendu, esan zuen, eskandaluaz. — Nire bihotzakbiziki estimatzen ditu bereizketa dotoreak, etaez nuke esango gizonarekiko patxada erabatgaldu nuenik. — Ondo jabetzen naiz, ostera ekinzion hoteleko jabeak, ezen Parisera datorrenarrotz bat oihal-xerra, zetazko galtzerdi eta par-pailak, et tout cela erosteko egokitzen zaizkionaukera guztiez baliatu behar dela — eta ezdauka ezer apartekorik baldin eta emakume bathurbiltzen bazaio kartoizko kutxa batekin. —

Page 220: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Kontzientziak esaten dit kutxa bat zeukala, esannuen; ordea ez nuen behin ere barruan begiratu.—— Orduan, Monsieur, berorrek ez du ezer erosi.—— Ezta ezertxo ere, ihardetsi nion. — Zeren,esan zuen jabeak, en conscience tratatuko zai-tuen bat gomendatuko nizuke. — Baina gauhonetan bertan ikusi behar dut, esan nuen nik.— Erreberentzia sakon bat egin zidan eta eskai-leretan behera joan zen.

Baina maitre d’hotel hau azpiratuko banu,oihukatu nuen — gero zer? — Gero erakutsikonioke jakin badakidala alu zikin bat baino ezdela. — Eta gero zer? — Gero zer! — Nire baitansartuegi nengoen esateko beste batzuen onura-gatik egiten nuela hau. — Ez zitzaidan erantzunegokirik geratzen — nire asmoak gehiago azale-ratzen zituen gorrotoak printzipioak baino, etagorrotoek itsuturik nindukaten nire asmoari burueman baino lehenago.

Minutu gutxiren buruan Grisseta sartu zenbere kutxa bete oihal-xerrarekin — Ez diot ezererosiko halere, esan nuen neure kautan.

Grissetak dena erakutsi zidan — Kontentagai-tza nintzen oso: bazirudien ez zela horretaz kon-

Page 221: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

turatu; bere gordailu txikia ireki zuen, eta zera-matzan oihal-xerra guztiak bata bestearen ondo-tik nire aurrean utzi zituen — eta berriz erebanan banan zabaltzen eta biltzen zituen samur-tasunezko patxadarik patxadatsuenarekin —Banuen zerbait erostea — edo ez — gauza guz-tiak salduko zizkidan nik jarritako prezioan —bazirudien gaixoak penike bat eskuratzeko irrikabizia zeukala; eta bere burua peril handian jar-tzen zuen ni limurtu nahirik, ez hainbat arte han-diko zirudien molde bat erabiltzeagatik, nolatolesgabe eta amultsu iritzi nion modu batezbaliatzeagatik.

Gizonengan ez badago sineskortasun toles-gabearen iturririk, hainbat okerrago haientzat —ene bihotza beratu zen, eta amore eman nionnire bigarren erabakiari lehenbizikoari amoreeman nion bezalaxeko lasaitasunarekin — Zer-gatik zigortu beharko nuke bat besteak eginduen bekatuagatik? — Halako ostalari tiranobaten mendean erori bazara, gogorragoa izanenda jango duzun ogia, pentsatu nuen haren begi-tarteari so egiten nion bitartean.

Page 222: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Nire diruzorroan lau Louis d’or besterik izanez banitu ere, ez zen bidezkoa izango altxatuizan banintz eta neskari ateko bidea erakutsiizan banio, behintzat harik eta lehenik hiru Louisd’or gastatuko ez nituen arte parpaila parebatean.

— Seguraski hoteleko jabeak emakumeare-kin partituko ditu irabaziak — ez dio ardurarik —azken finean hainbat arima gaixok nire aurretikordaindu duten bezainbat ordaindu dut nik ere,egitea zuten baina ezin egin izan zuten egintzabatengatik, edo burutik pasa ere egin ez zitzaienegintza batengatik.

ENIGMAPARIS

La fleur gelara igo zenean nire afaria zerbi-tzatzera, kontatu zidan nola hoteleko jabea osopenaturik zegoen ostatuz alda nendila eskatzeanegin zidan laidoagatik.

Gau bateko atseden goxoa estimatzen duengizona ez da inondik ere oheratuko bere biho-

Page 223: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tzean gorrotoa gurutzatua daramalarik, nolabaitgalaraztea badauka behintzat — Beraz, arreneskatu nion La Fleurri esan ziezaiola hotelekojabeari nik ere neure aldetik sentitzen nuelahorretarako aukera eman izana — eta esan ereahal diozu, nahi izatera, La Fleur, gaineratu nuennik, ezen lehengo emakume gazte horrek berrizere deitzen badu, ez dudala inondik inora ikusinahi.

Horrelako sakrifizioa neure buruari egitennion, eta ez hoteleko jabeari, izan ere erabakibainuen, hain gutxigatik ihes egitea lortu ondo-ren, neure burua arrisku gehiagotan ez jartzea,eta Parisetik alde egitea, posible baldin bazen,Parisera heldu nintzen bezain bertutetsu.

C’est deroger à noblesse, Monsieur, esanzuen La Fleurrek lur behereraino iritsi zen erre-berentzia bat egin zidanarekin batera — Et enco-re Monsieur, esan zuen, berorrek sentimenduakmudatu ahalko lituzke — eta baldin (par hazard)berorrek libertitu nahi balu — Nik ez diot inolakolibertimendurik bilatzen, esan nuen moztu nio-narekin batera —

Page 224: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Mon Dieu!, esan zuen La Fleurrek — eta aldeegin zuen.

Handik ordu batera La Fleur etorri zitzaidaneranzten laguntzera, eta ohi baino arduratsuagozebilen — bazuen zerbait zintzilik mihi puntan,esan edo galdetu nahi zidana, baina kanporaezin bota zuena: ez zitzaidan burutik pasa ereegiten zer izan zitekeen; eta egia esan, txit gutxikezkatzen ninduen zer ote zen aurkitzeak, zerenburuan beste enigma askoz ere interesgarriagobat nerabilen, alegia, hoteleko atearen aurreanlimosna eske zebilen gizonarena — edozergauza emango nukeen enigmaren muin-muine-raino iristeagatik; eta ez jakinminaren jakinmi-nez — hain da arrunta ikerka ibiltzearen printzi-pioa, non, gehienetan, bi arditeko txanpon batere ez bainuke ordainsaritzat emango — baina,pentsatu nuen, hurbiltzen zaizkizun emakumeguztien bihotzak hain azkar eta hain segursamurtzen dituen sekretu batek filosofoenharriaren sekretuaren pareko izan behar zuengutxienez: bi Indiak izan banitu, pozarren eman-go nukeen bat sekretuaren jabe egitearren.

Page 225: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Ia gau osan zehar hamaika jira eta bira emannion neure buruan inolako ondoriotara iritsigabe; eta goizean esnatu nintzenean, nire izpiri-tua hauteman nuen hain laztua nire ametsekinnola Babiloniako erregea bereekin egon baitzen;eta ez dut inolako dudarik egiten noiz eta baiez-tatu behar baitut enigma honek hainbat nahasiegingo zituela Pariseko gizon zuhur guztiak nolaKaldeakoek, baldin eta interpretatu beharreanaurkitu izan balira.

LE DIMANCHEPARIS

Igandea zen; eta goizean La Fleur nire logela-ra sartu zenean, kafea, opila eta gurina zekarzki-dala, ia ezagutu ere ez nuen egin, hain dotoreeta handikiro apaindua zetorren.

Montriulen hitz eman nion ezen, Parisera hel-tzean, zilarrezko botoidun eta zinta batekikosonbreru bat erosiko niola, eta lau Louis d’oremango nizkiola pour s’adoniser; eta gaixoak,

Page 226: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

legez zor zaiona aitortzeko, gauzarik miragarrie-nak egin zituen nik eman diruarekin.

Eskarlatazko kasaka distiratsu eta garbi bat,eta itxura berdineko zaragoila pare bat erosizituen — Ez zaizkit txakur txiki bakar bat ere kos-tatu, esan zuen, erabiliaren erabiliaz hain zeu-den-eta higatuak — Urka zezatela nahi izan nuenhalako aitormena egiteagatik — Hain berriakziruditen ezen, jakin banekien arren jada ez zelaposible, halere askoz ere nahiagoko bainuen nireirudimenari sinestarazi berri-berriak erosi nizkio-la, mutilak erositako jantziak Rue de Friperietikatera zirela pentsatzea baino.

Halako detaileek ez diete bihozminik ematenparistarrei.

Gainera erosi zuen saten urdinezko txalekodotore bat, bordatu nahiko zoragarriz apaindua— egia esateko, txalekoak egoera lastimosoagoazuen maiz erabili izanagatik, baina garbi bezainzuri zegoen — urrezko edergarriak ukitu zenbaithartuta zeuden, eta, oro har, arranditsu samarrazen beste ezer baino gehiago — eta nola txale-koaren kolore urdina ez zen batere bizia, txitondo geratzen zitzaion kasaka eta zaragoilekin:

Page 227: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

diruak estu-estu enplegatu zituen, eta horretazguztiaz gain diamantezko orratz bat eta zetazkopeluka-zorro bat ere lortu zituen; eta tirabiranibili zen fripierarekin zaragoilak belaunean lotze-ko behar zuen urrezko galtzari pare bat zelamedio — Lau liberarekin muselinazko parpailabatzuk erosi zituen, bien brodées, haren berarendirutik — eta zeta zurizko galtzerdi pare bat bostlibra gehiagorekin — eta, errematea emateko,naturalezak itxura apain batez dohaindu zuensos bat ere kobratu gabe.

Gisa horretan apainduta sartu zen gelara,txukun eta azken modaren arabera jantzita,bular parean bouquet dotore bat zeukala — hitzbatean, haren inguruko gauza guztiei halako jai-giroko usaina zerien, non bat-batean pasa zitzai-dan burutik igandea zela — eta bi gauzak baterakonbinatuz, kolpetik etorri zitzaidan bururaaurreko gauean eskatu nahi izan zidan mesedeazela, hain zuzen ere, eguna pasatzea Parisenmundu guztiak pasatzen duen eran. Mesedehorri susmo txarra hartuko nion baino lehenago,La Fleurrek, apal baino apalago, baina begitartefidakorra ageri zuela, haren erregua onartzera

Page 228: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

behartuta banengo bezala, arren eskatu zidanegun osorako lizentzia eman niezaion pour fairele galant vis-à-vis de sa maitresse.

Baina horixe zen, hain justu, nik neuk ereMadame de R****rekin vis-à-vis egiteko asmoanuena — Horretarakoxe hain zuzen jarraitzennuen oraindik ere remisearekin, eta nire hantus-teak ez zuen asko sofrituko baldin eta remisea-ren atzealdean La Fleur bezain txukun apainduazegoen mirabe bat eramaten banuen: ziur askoinoiz ez nuen egokiera desegokiagorik La Fleu-rren zerbitzuari uko egiteko.

Baina enbarazu hauetan murgildurik gaude-nean, sentitu egin behar dugu, ez arrazoitu —zerbitzatzearen seme-alabek Libertatea arbuiatuzuten beren kontratuak sinatzean, ez ordeaberen Naturaleza; hezur eta haragi dira, eta gati-butasunaren etxean bizi badira ere, haiek ereberen hantuste ttiki eta gurariak dituzte, haiennagusiek bezala — ez dago dudarik nork bereprezioa jarri diola bere buruari uko egiteari — etahaien itxaropenak hain dira zentzugabeak, ezenmaiz etsiaraziko bainituzke, non eta haien kondi-zioak bide ematen ez didan hala jokatzeko.

Page 229: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Begira! — Begira!, zure mirabea naiz — Horiesan eta bet-betan geratzen naiz nagusi batenbotererik gabe —

— Joatea daukazu, La Fleur!, esan nuen nik.—

— Eta zein emakumeren maitasuna irabaziduzu, La Fleur, esan nion, Parisen hain denboragutxi badaramazu? La Fleurrek bularrera era-man zuen eskua, eta esan zidan petite demoise-lle bat zela, Monsieur le Count de B****renetxean ezagutu zuena. — La Fleur jendarteanederki moldatzen zen bihotz baten jabe zen; etazor zaiona aitortzeko, haren nagusiak bezainokasio gutxi uzten zuen bere eskuetatik ihes egi-ten — honelakoak edo bestelakoak; baina nola— Jainkoak baizik ez daki — demoisellearen eza-gutza egin zuen eskailerako eskailburuan, nineure pasaportearen kontuarekin nenbilen bitar-tean; eta nahiko denbora izan nuenez kondeanire interesen aldera makurrarazteko, hala LaFleurrek ere abilezia nahikoa izan zuen neska-mea bere interesen aldera makurrarazteko —familia, dirudienez, Parisen egotekoa zen egunhorretan, eta La Fleurrek festa bat ospatu zuen

Page 230: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

demoisellearekin eta kondearen zerbitzupeko biedo hiru gehiagorekin boulevardsetan

Gizon-emakume zoriontsuak!, gutxienezastean behin ziur baitzaudete zuen kezkak orobazter batean utziko dituzuela; eta dantza egineta kantatuko duzuela, eta kezkabideen kargaastunez trufatuko zaretela, zeinek beste naziobatzuen izpiritua makurrarazten baitute lurra joarte.

PASARTEAPARIS

La fleurrek egiaz espero nuena eta bai haribai niri inoiz burutik pasatuko zitzaiguna bainogauza askoz ere entretenigarriagoa utzia zidanegun osoan zehar liberti nendin.

La Fleurrek gurinezko opiltxoa pikuondohosto baten gainean ekarri zidan, eta goizaberoa zenez, eta bide luzea egin behar zuenezgurina mahairaino eramateko, paper zaharbaten orri bat eskatu zuen pikuondo hostoareneta bere eskuaren artean jartzeko — Nola orria

Page 231: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

plater gisa ere erabil zitekeen, eskatu nionmahai gainean utz zezan zegoen zegoenean, etanola erabakita bainengoen egun osoa barruanematea, La Fleurri agindu nion traiteurrari galde-gin ziezaiola nire bazkaria prest edukitzeko, etagosaria neure kasa hartzen uzteko.

Gurina bukatu zitzaidanean, pikuondo hostoaleihotik behera bota nuen, eta gauza bera egite-ra nindoan paper zaharrarekin — baina lehenbi-ziko orria irakurtzearren baratu nintzelarik,lehenbizikoak bigarrenera eraman ninduen etabigarrenak hirugarrenera — Eta hartan pentsatunuen uste baino balio handiagoa zutela; beraz,leiho ondora aulki bat eraman eta papera irakur-tzera eseri nintzen.

Rabelaisen garaiko frantses zaharrean zego-en, eta nekientxoarenagatik bazitekeen Rabelai-sek berak idatzia izatea — gainera, idazkeragotikoan zegoen, eta lan ikaragarria kostatuzitzaidan zentzu pixka bat hartzea, hain margul-dua eta ezabatua zegoen hezetasunagatik etadenboraren joanagatik — lurrera jaurti nuen; etaorduan gutun bat idatzi nion Eugeniusi — geroberriz ere hartu nuen papera, eta ostera hautsi

Page 232: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zuen nire barneko bakea — eta hartan, nireonera bihurtzeko, gutun bat idatzi nion Elizari. —Artean ere ezin nuen papera nire burutik kendu;eta papera ulertzeko zailtasunak nire gurariaareagotu baizik ez zuen egiten.

Bazkaria ekarri zidaten; eta behin ene izpiri-tua argitzea lortu nuenean Borgoinako botilabatekin, berriro lotu nintzaion — eta bi edo hiruorduz paperaren hausnarrean murgildu ondoren,ia hain arreta sakonarekin nola Gruterrek edoJacob Sponek jartzen baitzuten inskripzio zentzu-gabe batean, uste izan nuen nolabaiteko zen-tzua bilatu niola; baina otu zitzaidan ziur egote-ko zegoenik eta biderik onena zela ingeleseraitzultzea, eta behin itzuliz gero, nola atera zenikustea — horrenbestez, patxadaz ekin nion,gizon txoriburu batek egiten duen gisara, noizesaldi bat itzuliz — noiz paseo bat edo bi emanez— noiz leihotik begiratuz munduaren ibilbideari;hala, gaueko bederatziak jo zuten bukaturik edu-kiko nuen baino lehenago — Orduantxe ekinnion eta irakurri nuen hemen gero datorrena.

Page 233: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

PASARTEAPARIS

—— Baina nola notarioaren emazteak kontuasutsuki eztabaidatzen baitziharduen notarioare-kin — Nahiago nuke, esan zuen notarioak perga-minozko plegu bat lurrera jaurtikiz, hemen bale-go beste notario bat, soilik hau idatziz jaso etahonen guztiaren fede eman dezan —

— Eta orduan zer egingo zenuke, Monsieur,esan zuen emakumeak zutik jarriz suak hartubailuen — notarioaren emaztea erretxin samarrazen, eta notarioak ondo iritzi zion gainera zetor-kion ekaitz-erauntsia saihesteari erantzun samurbaten bitartez — Ohera joango naiz, erantzunzuen notarioak. — Antzarak ferratzera ere joanzaitezke, erantzun zion notarioaren emazteak.

Baina nola etxean ohe bat besterik ez baitze-goen, beste bi gelak altzaririk gabekoak ziren-eta, Parisen ohiko denez, eta nola notarioak ezbaitzuen inolako gogorik ohe berean etzatekoune hartan bertan antzarak ferratzera harrapakabidali zuen emakume batekin, etxetik joan zenkapelua, makilatxoa eta kapa motza berekin har-

Page 234: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

turik, gaua oso haizetsua zenez, eta guztiz azto-raturik joan zen paseatzen Pont Neuf aldera.

Egundaino eraiki izan diren zubietan, PontNeuf gainetik igaro den jende aldra guztia aitor-tu beharrean dago nobleena dela — dotoreena— bikainena — distiratsuena — luzeena — etalurbira guztiaren azal gainean bi erribera batabestearekin lotzen dituen zubirik zabalena ——

Hau irakurrita, badirudi pasartearen egilea ezzela frantsesa izan.

Sorbonako teologo eta doktoreek pasartearibilatzen dioten akatsik larriena da ezen, Parisenedo ingurumarietan are haize pittin bat badagoere, hiriko inongo bazterretan ez dela sacreDieuren kontra hainbeste blasfemia botatzennola han — eta arrazoi faltarik ez dute, ene Mes-sieurs zintzo eta sineskorrak; bada zure gaineraoldartzen da garde d’eau oihukatu gabe, etahain ustekabeko kolpeak ematen ditu, non,zubia kapelua jantzita igarotzen duten banakabatzuen artean, berrogeita hamarretik batek ereez bailuke bi libera eta erdi arriskatuko, izan erehorixe da-eta kapeluak balio duen diru guztia.

Page 235: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Notario gaixoak, zentinelaren ondotik pasa-tzen ari zen unean berean, senak edo bultzatu-rik, bere makilatxoa kapeluaren albo batean ber-matu eta irmoki eutsi zion, baina bere makilagoratzearekin batera makilaren puntak harrapa-tu ez du bada, zentinelaren sonbreruaren zinta,eta sonbrerua kareletik gora bidali Senako ureta-ra arrastorik batere utzi gabe ——

— Haize txar bat da, esan zuen txaluparibatek, zeinak sonbrerua hartu baitzuen, inori ereezer onik ekartzen ez diona.

Zentinelak, gaskoia baitzen, haserre gorrieginik, bere biboteari tira egin eta arkabuza des-tatu zuen.

Garai haietan arkabuzak metxekin piztubeharra zegoen; eta nola zubiaren beste aldeanzegoen atso bati unetxo bat lehenago berepaperezko linterna itzaltzea fortunatu zitzaion,zentinelari bere metxa eskatu behar izan zionlinterna pizteko — eta horri esker gaskoiarenodol beroak denbora nahikoa izan zuen hozteko,eta istripu horri nolabaiteko probetxua ateratze-ko — Haize txar bat da, esan zuen zentinelaknotarioaren kastorea hartzen zuenarekin batera,

Page 236: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nolabait ere harrapaketa legitimatu nahirik txa-lupariaren esaerarekin.

Notario gaixoak zubia igaro zuen, eta Rue deDauphine zeharkatu eta St Germaineko auzorasartu zelarik, bide osoan zehar auhen eta negaregiten zihoan honela:

Zorigaiztoko gizona ni!, zioen notarioak, nirebizitzako egun guztietan haize-erauntsien jostai-lua bainaiz — mundura jaio bainaiz hizkera zaka-rraren ekaitza nire eta nire ogibidearen aurkaaltxa dadin, noranahi ere noalarik — elizaren tru-moi hotsak ezkonarazi bainau ekaitz baten pare-ko den emakume batekin — etxe barruko haize-boladek nire etxe propiotik egotzi bainaute —eta pontifikatuek nire kastoreaz biluztu bainaute— hemen egokitzea tokatu baitzait, gau haizetsubatean burusoildurik eta ustekabeko gertakizu-nen gorabeheren esku — non pausatuko dut eneburua? — gizon miserablea!, haize-arrosarenhogeita hamabi puntuetatik zer haizek haize-mango du zure aldera, gainerako lagun hurkoenaldera haizematen duen bezala, o Jainkoa!

Notarioa pasadizo ilun batetik igarotzen arizelarik era horretan lantua joz, hots bat deika ari

Page 237: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zitzaion neskatxa bati, gertuen zegoen notarioa-ren bila joan zedin eskatuz — gure notarioariegokitu zitzaionez gertuen egotea, eta bere ego-eraz baliaturik, pasadizoan barrena abiatu zenateraino iritsi zen arte, eta halako sala zahar batzeharkatu zuelarik, beste sala handiago baterasartu zen, zeina gauza guztiez biluztua baitzego-en salbu eta — pika militar luze bat — bularrekobat — ezpata zahar ugertsu bat, eta bandolerabat, guztiak ere hormatik zintzilikatuak zeudeladistantzia berdinera zeuden lau toki ezberdine-tan.

Pertsonaia zahar bat, behinola zalduna izanzena, eta, gutxienez fortunaren gainbeherakberekin ekartzen ez badu odolaren zikintzea,orduan ere zalduna zena, ohean etzanda zegoenburua esku batean bermaturik zeukala; harenondo-ondoan mahaitxo bat zegoen, gaineankandela irazeki bat zuena, eta mahaitxoarenondoan aulki bat jarria zegoen — notarioa aul-kian jezarri zen; eta sakelan zeuzkan adarrezkotintontzia eta paper orri bat edo bi atereaz, agu-rearen aurrean jarri zituen, eta luma tintontzianbusti, eta bularra mahai aldera makurtu zuelarik,

Page 238: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dena prestatu zuen zaldunaren azken nahia edotestamentua egiteko.

Ai!, Monsieur le Notaire, esan zuen zaldunakapur bat goratu zenarekin batera, ez daukat ino-lako ondarerik zeinekin testamentuaren gastuakordaindu, nire bizitzaren historia salbu, eta eznaiz bakean hilko non eta lehenago munduariutziko ez diodan nire ondare gisa; eta historiakemango dituen irabaziak zuri uzten dizkizutnigandik jasotzeak emango dizkizun nekeenga-tik — historia hain da ez-ohikoa, mundu guztiakirakurri beharko bailuke — aberastasun handiaekarriko dio zure etxeari — notarioak luma bustizuen tintontzian — Nire bizitzako gertakari guz-tien gidari guztiahalduna!, esan zuen seriotasu-nez zaldun zaharrak begiak altxatuz eta eskuakzerurantz jasoz — zu, zeinaren eskuak eramanbainau pasadizo estrainio batzuen halako labirin-tuan zehar desolaziozko eszena honetaraino,lagun iezaiozu ajeek jorik dagoen eta bihotzaerdiratua duen zahar baten memoria eroriari,gida ezazu ene mihia zure egia betierekoarenizpirituaz, modu horretara arrotz honek soilikLiburu hartan idatzita dagoena jaso dezan, zei-

Page 239: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

naren agirien argitan kondenatua edo absolbituaizanen bainaiz, esan zuen zaldunak bi eskuakelkarrekin estutuz — notarioak kandelaren etabere begiaren artean jarri zuen lumaren punta ——

— Halako historiak, Monsieur le Notaire, esanzuen zaldunak, naturalezaren zirrara guztiakernarazi egingo ditu — humanitatearekin buka-tuko du, eta errukiz hunkituko du ankerkeriarenbihotza ——

— Notarioaren odola irakiten zegoen hastekogogoarekin, eta hirugarren aldiz busti zuen lumatintontzian — eta zaldun zaharra notarioarenaldera apur bat gehixeago jiratu eta bere histo-ria diktatzen hasi zitzaion hitz hauekin ——

— Eta non dago gainerako guztia, La Fleur?,esan nuen nik La Fleur gelara sartu zenarekinbatera.

Page 240: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

PASARTEAETA BOUQUETA

PARIS

La fleur mahairaino hurbildu zenean, eta niknahi nuena konpreniarazi nionean, esan zidanbeste bi orri bakarrik geratzen zirela, baina biorri horietan bildu zituela bouquet baten zurtoi-nak lore sorta ondo loturik eramateko, eta bou-queta boulevardsetan ezagutu zuen demoise-lleari oparitu ziola — Orduan, otoi, La Fleur, esannion, zoaz berriz ere haren bila Count deB****ren etxera eta ikusi ea lortzerik daukazun— Ez beza horretaz dudarik egin, esan zuen LaFleurrek — eta ziztu bizian alde egin zuen.

Luze gabe, gaixoa itzuli zen arnasestuka,pasartearen ezin erremediatuzko galera soilakeragingo zizkion baino atsekabezko marka sako-nagoak ageri zituela begitartean — Juste ciel!, biminutu eskax dira gaixoak bere demoisellearenazken adio amultsua jaso duela — eta harenmaitale desleialak eman ez dio bada, haren gaged’amour kondearen lekaioetariko bati — lekaio-ak neskatxa jostun bati — eta jostunak biolinjole

Page 241: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bati, bouquetak azpialdean zeramala nire pasar-tea — Gure zoritxarrak uztarturik zeuden — has-peren bat jaurti nuen — eta La Fleurrek nirebelarrietan errepikatu zuen oihartzun batengisara —

— Traidore alaena!, oihukatu zuen La Fleu-rrek — Hau zoritxarra!, esan nuen nik. —

— Ez nukeen hainbeste sofrituko, Monsieur,esan zuen La Fleurrek, demoiselleak galdu izanbalu — Ez nik ere, La Fleur, aurkitu izan banu.

Eta aurkitu ote nuen ala ez, aurrerago ikusi-ko da.

KARITATEZKO EGINTZAPARIS

Pasadizo ilun baten barrena ibiltzea errefusa-tzen duen edo bertara sartzeko beldur den gizo-na gizon bikaina izan daiteke, eta ehunka gauzaegiteko txit egokia; baina ez du lortuko bidaiarisentimental ona izaterik. Ardura gutxi dit eguer-di-argitan kale zabalen erdian nire begienaurrean gertatzen diren hainbat eta hainbat

Page 242: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gauza ikusteak. — Naturaleza herabeti da, etagorroto du ikusle askoren aurrean aritzea; bainahalako izkina bakarti eta ezkutu batean, batzue-tan eszena labur eta partikular bat ikustekoparada duzu, berez balio duena hamabi dramafrantsesek batera eragiten dituzten sentimenduguztiek adina — eta guztiarekin ere arras bikai-nak dira; — eta noiz ere nire eskuetan ohi bainoafera ederragoren bat daukadan, eta aukera-aukeran datorkienez hala predikari bati nolaheroi bati, nire sermoia egin ohi dut afera horre-tan oinarri harturik — eta irakurgaiari dagokio-nez — «Kapadozia, Ponto eta Asia, Frigia etaPanfilia» — Bibliako beste edozein irakurgaibezain baliagarri zaizkit.

Opera comiquetik irtetean, pasadizo luze etailun bat dago, kale estu bateraino daramana; fia-cre bat akuratzeko umilkiro itxaroten dutenedota opera bukatzean patxada osoz oinez irtennahi duten banaka batzuek zapaltzen dute dela-ko pasadizoa. Pasadizioa bukatzen den tokian,teatro alderantz zoazela, argi ematen dion kri-seilu bat dago, zeinaren argia ia galtzen denbide erdira baino lehen, baina atetik hurbil —

Page 243: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

gehiago balio du apaingarri gisa erabiltzekobaino: kriseilua ikusten duzu magnituderik txi-kieneko izar finko bat bailitzan; irazekirik dago —baina dakigunagatik, ezer gutxirako balio diomunduari.

Pasadizotik bueltan nentorrela, eta atetikbost edo sei urratsetara nengoela, erreparatunuen bi emakume elkarrekin besoz beso zeude-la, beren sorbaldez hormari eutsika, eta, imajina-tzen nuenez, fiacre baten zain zeudenak, — ateondoan zeudenez gero, lehentasuna izangozutela pentsatu nuen; beraz, haiengandik yardabatera edo apurtxo bat urrunago jarri nintzen,eta lasai-lasai geratu nintzen nire txandaren zain— beltzez jantzita nengoen, eta kasik ikusiezinanintzen.

Ondoan nuen damak hogeita hamasei urtekoemakume baten planta liraina zuen; bestea,tamaina eta eite berdina zuena, berrogei baturte ingurukoa; ez batak, ez besteak ere ezzuten inon ageri emazte baten edo alargunbaten markarik — iduri zuten bi ahizpa vestaleprestu zirela, balakuek adoretuak, baina diosaltxeratsuek ukitu gabeak: gustora saia nintekeen

Page 244: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bi emakumeak zoriontsu egiten — ordea halabe-harrak erabakita zeukan gau hartan beste auzobatean sortzea haien zoriontasunaren iturria.

Ahots apal, espresio tonu egokia eta amaie-ran kadentzia atsegina zuen bat, hamabi sosekotxanpon baten eske ari zitzaien Jainkoaren ize-nean bien erdian jarrita. Bitxia bilatu nuen eska-le batek amoinaren kuota ezartzea — eta zenba-tekoa izatea ilunbean eman ohi dena bainohogei aldiz handiagoa. Bi emakumeak ni bezainzurturik zeudela iruditu zitzaidan. — Hamabisos!, esan zuen batek — Hamabi soseko txanponbat!, esan zuen besteak — eta erantzunik ez.

Behartsuak esan zuen ez zekiela nola eskatu-ko zien diru gutxiago haien klase eta mailakodameei, eta burua lur beheraino makurtu zuela-rik, erreberentzia bat egin zien.

Ba, ba!, esan zuten emakumeek, ez daukagudirurik.

Eskalea mutu geratu zen tarte batez edo biz,eta erregua berritu zien.

Arren, ene dama gazte prestuak, ez itzazuezuen belarriak tapatu, esan zuen — Zin dagizut,gizon zintzo hori, esan zuen gazteenak, ez dau-

Page 245: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

kagula batere kanbiorik —— Orduan Jainkoakgorde zaitzatela, esan zuen behartsuak, eta ugalditzala beste batzuei kanbiorik gabe eman ahaldizkiezuen pozak! —— Erreparatu nuen ahizpazaharrenak eskua sartu zuela bere sakelan —Ikusiko dut, esan zuen, ea sosen bat ote dudan.— Sos bat!, eman hamabi, esan zuen erregutzai-leak; Naturaleza onbera izan da zurekin, izan zai-tez zu ere onbera gizon gaixo honekin.

Bihotz-bihotzez emango nizuke hamabikoa,esan zuen gazteenak, bakar bat banu.

Ene dama prestu eta karitatetsua!, esan zuenbehartsuak zaharrenari zuzenduz — Zer izanenda zure onberatasuna eta bihozberatasunabaino, zure begiei hain disdira samurra eragitendiena, ezen goiz-argiak baino gehiago distira-tzen baitute are pasadizo ilun honetan ere?, etazer izan ote zen Marquis de Santerre eta bereanaia zuen bien gainean hainbeste gauza esate-ra bultzatu zituena, oraindik orain hemendikpasatu direnean?

Bi damek oso hunkituak ziruditen; eta eskuakkolpetik eta beren kabuz aldi berean eraman

Page 246: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zituzten sakeletara, eta bakoitzak hamabi sose-ko txanpon bat atera zuen.

Emakumeen eta erregutzaile gaixoaren arte-ko ika-mika bukatu zen — emakumeek halerejarraitu zuten eztabaida betean, ea bietatik zei-nek karitatez emango hamabi soseko txanpona— eta eztabaidari azkena emateko, biek bateratxanpon bana eman zioten, eta gizonak aldeegin zuen.

ENIGMA ARGITUA DAPARIS

Azkar asko joan nintzen gizonaren atzetik:hoteleko ate aurrean emakumezkoei karitateaeskatzen zien gizon hura bera zen, zeinarenarrakastak hain zur eta lur utzi baininduen — etabat-batean konprenitu nuen zein zen harensekretua, edo gutxienez sekretu horren sustraia— lausengu hutsa besterik ez zen.

Gozozko esentzia!, nolako kemenez indarbe-rritzen duzun naturaleza!, nolako indarrez jar-tzen dituen zure alde bere botere eta ahultasun

Page 247: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

guztiak!, zer eztikiro nahasten zaren odolarekin,eta nola laguntzen diozun bihotzera daramatenpasadizorik neketsuen eta bihurrienetan zehar!

Behartsua, nola denborak ez baitzuen estu-tzen, ohi baino denbora dosi luzeagoa emanazuen hemen: egia da beste modu bat ere bazue-la zeremonia gutxiagorekin egiteko, hainbesteziren-eta kaleetan bat-batean aurre egin beharzien okasioak; baina nola moldatzen ote zenbere diskurtsoa zuzendu, eztitu, kontzentratueta dohaintzeko — ez dut nire izpiritua aztoratu-ko galdera horrekin — aski da, eskaleak hamabisoseko txanpon bi eskuratu zituen — eta gaine-rako guztia ondo baino hobeto konta dezaketekontu hau dela eta, beren eskuarteak ugariago-tu dituztenek.

PARIS

Mundu honetan aitzina goaz ez hainbat zerbi-tzuak egiteagatik nola errezibitzeagatik: adaxkaihartu bat hartzen duzu eta lurrean ezartzen; eta

Page 248: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

orduan urez ihinztatzen duzu, zeren landatu bai-tuzu.

Mons. le Count de B****k, soilik fabore bategin zidalako nire pasaportearen auzia zelamedio, aurrera jarraitu zuen eta beste mesedebat egin zidan Parisen igaro zituen egun bakane-tan, noiz eta jaun printzipal batzuen ezaupideakegiten lagundu baitzidan; eta jaun horiek bestebatzuen aurrean aurkeztu ninduten, eta horrelabata bestearen ondoan.

Nire sekretuaren jabe egin nintzen ohorehauetatik probetxuren bat edo beste ateratzekogaraiz; bestela, gertatu ohi den bezala, behinedo bitan bazkaldu edota afaltzea lortukonukeen gehienez ere, eta orduan frantses begi-rada eta jarrerak ingeles erraz eta garbi bateraitzuli beharrez, berehala ohartuko nintzen gonbi-datu entretenigarriagoren baten couvertez jabe-tzen ari nintzela; eta horren ondorioz nire pos-tuak utzi beharko nituen bata bestearen ondotik,soilik postu horiek ezin mantendu nituelako. —Eta hala zenez gero, gauzak ez ziren askoz oke-rrago irten.

Page 249: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Ohorea izan nuen Marquis de B**** zaharra-ren aurrean aurkeztua izateko: behinola nabar-mendu egin zen Court d’amourren burutu zituenzalduntzako balentria txiki batzuk zirela medio,eta harrezkero jesta eta torneoen ideia gurutza-tuta geratu zitzaion buruan — Marquis de B****knahiagoko zuen pentsatzea halako aferak bereburuan ez ezik beste nonbait ere gertatzen zire-la. «Agian gustatuko zitzaiokeen Ingalaterrarai-noko bidea egitea», eta gauza asko galdetuzidan dama ingelesen gainean. Gera zaitezoraintxe zauden tokian, arren eskatzen dizut,Mons. le Marquis, esan nuen —— Egia aitortzekoles Messrs. Angloisek nekez lortzen dute begira-da samurrik haiengandik. — Markesak afaltzeragonbidatu ninduen.

Mons. P**** zerga-biltzaile nagusiak, jakin-min berdina zuen gure zergen gainean — Osohandiak zirela entzunda zegoen — Baldin etajakingo bagenu nola bildu, esan nuen erreberen-tzia sakon bat eginez.

Ez nintzatekeen inola ere Mons. P****renkontzertuetara gonbidatua izango nire hitzhoriengatik izan ez balitz.

Page 250: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Madame de Q****ren aurrean oker-aurkeztuninduten esprit bat bainintzan — Madame deQ**** bera zen esprit bat; ni ikusteko eta niri hitzegiten entzuteko irrikak zoraturik zeukan. Arteanjezarri gabe nengoelarik, ohartu nintzen bostaxola ziola talenturen bat banuen edo ez — Soi-lik hartu ninduen berak bazeukala talenturikkonbentzitzeko xedearekin. — Jainkoari dei egi-ten diot testimonio eman dezan ez nuela behinere nire ezpainetako atea ireki.

Madame de Q****k hitz ematen zien topatzenzituen gizaki guztiei «bere bizi guztian inoiz ezzuela inongo gizonekin solasaldi ereduzkoagorikizan».

Hiru aro daude emakume frantses bateninperioan — irtirina da — gero deista — eta gerodevôte: halere inperioa ez da inoiz galtzen hiruaro hauetan zehar — soilik bere mendekoakaldatzen ditu: hogeita hamabost urterekin edogehiagorekin haren jabetzako lurrak maitasuna-ren esklaborik gabe geratu direnean, berriz erebetetzen ditu desleialtasunaren esklaboez — etagero Elizaren esklaboez.

Page 251: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Madame de V**** bilintzi-balantza zebilenlehenbiziko aro hauen artean: arrosaren koloreabizkor moteltzen ari zen — jadanik deista beharzuen izan nire lehen ikustaldia egiteko ohoreaizan eta bost urte lehenagotik.

Sofa berean plantatu ninduen bere ondoan,erlijioaren auzia estuago eztabaidatzeko asmoz— Labur esateko, Madame de V****k kontatuzidan ez zuela ezertan sinesten.

Madame de V****ri esan nion bazitekeelahori haren printzipioa izatea; baina ziur nengoe-la ez zuela inolako interesik izango kanpokoharresiak botatzeko, bada harresi horiek gabeezin nuen ulertu nola harena bezalako zitadelabat defenda zitekeen — ezen dama eder baten-tzat ez zegoela mundu honetan gauza arrisku-tsuagorik deista izatea baino — nire sinesmena-rekin nuen zorra zela arrisku hori hari ez ezkuta-tzea — ezen artean bost minutu ere ez nerama-la haren ondoan sofan eserita, eta jada buruta-zio batzuk izaten hasia nintzela — eta zer izanote daiteke nire burua kontrolatzera behartu nin-duena, ezpada erlijiozko sentimenduak, eta

Page 252: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

halako sentimenduak haren bihotzean existituzirelako uste sendoa?

Ez gara diamanteak bezalakoak, esan nioneskua hartuz — eta brida guztiak erabili beharditugu, harik eta bere garaian adinak ebatsikoeta apurtuko dizkigun arte — baina, ene damamaitea, esan nion eskuan muin eginez — orain-dik ere oso — oso goiz da —

Zin dagit Paris osoan zehar hedatu zelaMadame de V*** perbertsiobideetatik libratunuelako fama. — Mons. D***ri eta Abbé M***ribaieztatu omen zien ordu erdi batean gauzagehiago kontatu niola erlijio errebelatuaren gai-nean haien Entziklopediak haren kontra jartzenduen guztia baino — Zuzen-zuzenean Madamede V***ren Coterieko zerrenda barruan sartu nin-duten — eta deismo aroa bertan behera utzizuen bi urtez.

Gogoratzen naiz haren Coterien izan zela,hitzaldi baten erdian, frogatzen ari nintzelarikhasierako kausa baten beharra, noiz eta Countde Faineant gazteak eskutik hartu eta gelakobazter batera eraman baininduen esateko niresolitaire estu-estu lotua neramala lepoan — Plus

Page 253: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

badinant egon beharko luke, esan zuen kondeakbegiak bereganantz jaitsiz — hitz gutxi, Mons.Yorick, gizon zuhurrari —

— Eta gizon zuhurrengandik badator, Mons.le Count, erantzun nion erreberentzia bat eginez— aski da.

Count de Faineantek eman zidan besarkadainork inoiz eman didan besarkadarik suharrenaizan zen.

Hiru astez jarraian, ezagutu nituen pertsonaguztien estimua irabaztea lortu nuen. — Pardi!ce Mons. Yorick a autant d’esprit que nousautres. — Il raisonne bien, esan zuen batek. ——C’est un bon enfant, esan zuen beste batek. —Eta prezio horretan nire bizitzako gainontzekoegun guztietan Parisen jaten, edaten eta liberti-tzen jarraitu ahalko nuen; baina kontuak lohikiroegitea zen — lotsa sentiarazi zidan — esklabobaten irabazia zen — kontra bihurtu ziren senti-mendu ohorezko guztiak— zenbat eta goragoheltzen nintzen, hainbat eta behartuago nengo-en eskeko sistema honetaz baliatzera — zenbateta bikainagoa izan Couteriea — orduan etagehiago ziren Arteetako gizasemeak — Naturale-

Page 254: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zaren gizasemeen irrikaz nengoen; eta gaubatez, behin eta nire burua erarik zitaleneanprostituitu nuenean dozen erdi lagunen aurrean— La Fleurri agindu nion zaldiak lor zitzalahurrengo goizean Italiako bideari ekitearren.

MARIAMOULINES

Gaur arte inoiz ez dut inola ere ezagutu nola-koa zen oparotasunaren zorigaitza — zorigaitzhorren artean bidaiatzea Bourbonnoisetik zehar,Frantziako eskualderik zoragarrienetik —mahats-biltzearen unerik gorenean, Naturalezakbere aberastasunak oro isurtzen dituenean guz-tion baitara, eta begiak oro goratuak direnean —bidaia bat non eta, ibili ahala, musikak konpasamarkatzen baitio Lanari, eta haren ume guztiekatsegin hartzen baitute beren mahats-mordoakgarraiatzen dituzten bitartean — hemen iragai-tzaz egoteaz sentimendu guztiak leher eginikditudala, nire ondotik pasatzen diren talde guz-tien aitzinean piztu egiten zaizkidalarik — eta

Page 255: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

talde horietariko bakoitzak mundu bete abentu-ra zeraman berekin.

Jainkoarren! — hogei liburuki beteko lituzke-te — eta ai!, orri bakan batzuk besterik ez zaiz-kit geratzen horiek betetzeko — eta orri haueta-tik erdiak bete behar dira Maria gaixoarekin, nireadiskide Mr Shandy-k Moulinesetik gertu topatuzuen emakumearekin.

Burutik nahasia zebilen dontzeila horri buruzkontatu zidan istorioak ez ninduen batere hunki-tu irakurri nuenean; baina bera bizi zen auzorairitsi nintzenean, hain gogorki jarri zidan berrizere buruan, ezen ezin jasan izan bainuen sentitunuen bihotz-ukaldia, bihotz-ukaldi horrek bultza-tu ninduelarik bidetik legoa erdi batera aldentze-ra eta haren gurasoak bizi ziren herrira joateradontzeilaz galdetzeko asmoarekin.

Aitortu behar dut hau dela abentura malen-koniatsuen bila joatea, Itxura Tristeko Zalduna-ren gisara — ordea ez dakit zergatik ote den,baina inoiz ez dut nire barnean dagoen arimahorren existentziaren kontzientzia hain argianola nire burua abentura horietan nahasirikdabilenean.

Page 256: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Haren ama zaharra atera zen, eta haren begi-ratuek historia kontatu zidaten berak ahoa ireki-ko zuen baino lehenago — Senarra galdu izanzuen; senarra bihozminez hil zen Mariak buruagaldu eta handik hilabetera gutxi gora-behera,esan zuen emakumeak. — Hasieran beldurraizan zuen senarraren heriotzak bere alaba gaixo-ari geratzen zitzaion zentzu apurra erabat naha-siko ote zion — baina, aitzitik, areago bildu zuenharen baitara — guztiarekin ere beti kexu zen —alaba gaixoa, zioen negarrez bere amak, norae-zean zebilen bidearen inguru-minguruetan —

— Zergatik nire pultsuak hain taupada mote-lak egiten ditu hau idazten ari naizen bitartean?,eta zer izan zen La Fleur bultzatu zuena bereeskuaren atzealdea begietatik birritan pasatzeraemakumea zutik hitz egiten ari izan zitzaidanbitartean, noiz eta La Fleurren bihotzak baitziru-dien soilik alaitzeko egina zegoela? Postakomutilari agindu nion atzera ere biderantz itzulgintezen.

Moulinesetik legoa erdi batera geundenean,itxitura bateraino zeraman bide-xidor batenparean, Maria gaixoa ediren nuen makal baten

Page 257: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

azpian eserita — ukondoa belaun gainean etaburua eskuaren aurrealdean bermaturik zeuzkan— errekatxo bat igarotzen zen zuhaitzaren oinal-dean barrena.

Arren eskatu nion postako mutilari Mouline-seraino jarrai zezala kotxearekin — eta La Fleu-rri nire afaria eska zezala — eta haren atzetikjoango nintzela.

Zuriz jantzita zegoen, eta nire lagunak des-kribatu zidan bezalatsu, adatsa izan ezik, badalehen zetazko sare batean kiribildurik bazera-man ere, orain, aldiz, sorbaldaraino erortzenzitzaion. — Era berean, zinta berde argi bat zera-man txaketari erantsia, sorbaldatik gerrirainoerortzen zitzaiona; eta zinta horren muturretikdilindan zeraman bere xirula. — Haren ahuntzamaitalea bezain desleial izan zitzaion; eta maita-learen ordez txakurtxo bat hartu zuen, berekinzeramana gerruntzeari kordel batez lotua; txa-kurrari begiratzen nion bitartean, Mariak korde-lari tira egin eta beregana erakarri zuen. — «Eznauzu utziko, Sylvio», esan zion. Mariaren begie-tara zuzendu nituen neureak, eta ikusi nuengehiago ari zela pentsatzen aitaz bere maitaleaz

Page 258: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

edo ahuntz txikiaz baino; bada hitz horiek jaulkizitzaizkiolarik, negar malkoak isuri zituen masai-letatik behera.

Haren ondoan eseri nintzen; eta Mariak utzizidan bere negar malkoak nire zapiarekin xukaniezaizkion begietatik atera ahala — Gero niremalkoez blai-blai eginik geratu zen zapia — etagero haren malkoez — eta gero nireez — etaorduan berriz ere xukatu nizkion — eta xukatzennizkionarekin batera, hain adieraezineko sentsa-zioak sentitu nituen ene baitan, ezen ziur bainaizezin esplika zitezkeela materiaren eta higidura-ren arteko inolako konbinazioren arabera.

Seguru baino seguruago nago arima batbadudala; eta materialistek mundu osoa ustelduduten liburu guztiek ere ez naute sekula kontra-koaz konbentzituko.

MARIA

Maria bere senera apur bat etorri zenean,galdetu nion ea gogoratzen zuen itxura zurbileta argaleko gizon bat, bi urte-edo lehenago

Page 259: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

haren eta ahuntzaren artean eseri izan zena.Mariak esan zuen oso urduri eta artega ibili zelagarai hartan, baina halere gogoratu egiten zuelabi konturengatik — zegoen bezain gaixorik ego-nagatik ere, ohartu zelako gizona erruki zitzaio-la; eta hurrena, ahuntzak gizonaren zapia lapur-tu zuelako, eta berak ahuntza jo egin zuela lapu-rreta horregatik — zapia errekatxoan garbituzuen, esan zidan, eta harrezkero bere sakelangorderik zeraman gizon horri itzultzeko asmoz,baldin eta inoiz ikusten bazuen, izan ere gizonak,erdizka bada ere, hitz eman zion ostera ikusterajoango zitzaiola. Hau esaten zidanarekin batera,zapia atera zuen sakelatik niri erakustearren;zapia arreta handiz bildurik zeraman txirbil bate-kin alderik alde loturik zegoen mahats-hostopare batean — zapia zabaltzean, S bat ikusinuen idatzia izkinetariko batean.

Ordu ezkero, esan zidan, alderrai ibili zenErromaraino iritsi zen arte, eta behin San Pedroelizaren inguruan ibili zen — eta atzera itzuli zen— eta Apeninoetatik zehar zihoala, ez zuela berebidean arimarik aurkitu — Lonbardia guztianbarrena dirurik gabe bide egin zuela — eta oine-

Page 260: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

takorik gabe Saboiako bide harritsuetan gaindi— nola jasan ote zuen halako egoera, eta nolalortu ote zuen bizirik irautea, ez luke kontatzenjakingo — baina Jainkoak haizea baretzen dio,esan zuen Mariak, bildots triskilatuari.

Egiaz ere ondo triskilatua dago!, eta giha-rrean ukitzeraino gainera, esan nuen nik; etanire herrian bazina, non etxalde bat daukadan,haraino eramango zintuzket eta aterpea eman-go: nik jaten dudan ogi beretik jango zenuke, etanik edaten dudan kopa beretik edango — Adei-tsu izango nintzateke zure Sylviorekin — zureahulezia eta harat-honat guztietan zure bilajoango nintzateke eta atzera ekarriko — eguzkiasartzean, nire errezoak egingo nituzke, eta erre-zoak bukatutakoan zure arratseko kantikakabestuko zenituzke zure xirularekin; eta nireintsentsuaren oparia ez litzateke gaizkiago onar-tua izango bihotz erdiratu batenarekin baterazerura sartzeagatik.

Hori esan nuenarekin batera, naturalezakhuts egin zidan; eta Mariak erreparatu zuelarikezen, zapia atera nuenean, blai-blai egindazegoela eta ezin zela, beraz, erabili, nahi izan

Page 261: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

zuen errekatxora joan zapia garbitzera. — Etanon lehortuko duzu, Maria?, esan nuen — Nirebularrean dut lehortuko, esan zuen — Horrek onegingo dit.

Eta hain bero al da dago oraindik zure biho-tza, Maria?, esan nion.

Haren samin guztiak dilindan zeuden kordelaukitu nuen — tarte batez kexuzko samintasunezbegiratu zidan aurpegira; eta orduan, hitzik esangabe, bere xirula hartu eta Ama Birjinari otoitzeta kantu egin zion — Ukitu nuen kordelak dar-daratzeari utzi zion — une baten edo biren ondo-ren Maria bere senera etorri zen — xirula eror-tzen utzi — eta goratu zen.

Eta nora zoaz, Maria?, esan nuen. — Mouline-sera, esan zuen. — Goazen elkarrekin, esannion. — Mariak nire beso gainean jarri zuenberea, eta kordela lasaitu zuelarik, modu horre-tan txakurrari gure atzetik etortzen uzteko, orde-na horretan sartu ginen Moulinesera.

Page 262: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

MARIAMOULINES

Nahiz eta gorroto ditudan merkatuko plazakodiosal eta ongietorriak, halere plazaren erdira iri-tsi ginenean, gelditu egin nintzen Mariari azkenbegirada bat eman eta nire azken adioa esateko.

Maria, altua ez izanagatik ere, guztiarekinere formarik fin eta delikatuenen jabe zen —saminak haren begitartea ukitua zuen ia munduhonetakoak ez ziruditen markak utziz — orainoemakumezko baten eitea zuen — eta orobatharengan biltzen ziren bihotzak desira dituen zerguztiak, edota begiek emakume batengan aurki-tzea espero duten guztia, halako moduan non,markak haren burutik inoiz ezabatzea lortzezgerotan, hala nola nire burutik Elizak utzitakoak,Mariak ez bailuke bakarrik jango nik jaten dudanogi beretik, ez edango nik edaten dudan kopaberetik, baita nire altzoan etzanen ere litzateke,eta nire alabatzat hartuko nuke.

Adio, zorigaiztoko emakume gaixoa! — arrotzbatek bide egiten duen bitartean, busti zaitezarrotz horren errukiak zure zaurien gainera isur-

Page 263: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

tzen duen olioaz eta ardoaz — birritan kolpatuzaituen izakiak bakarrik sendatu ahalko dizkizubetiko.

BOURBONNOISA

Jadanik ez zen ezer geratzen mahatsa biltze-ko aroan Frantziako eskualde honetan zeharegindako bidaian nire imajinazioari afektoenalgara alaitsu baten gisara agertu zitzaion irudihartatik; izan ere, atsekabeen atearen zirrikitutiksartu nintzelarik, nire sofrimenduek erabatezdeus bihurtu ninduten: bozkariozko eszenaguztietan Maria ikusten nuen ekitaldiaren atzekoplanoan, makalaren azpian pentsakor eserita;eta ia Lyoneraino iritsi behar izan nuen harenirudia behin betiko itzaltzea lortuko nuen bainolehenago —

— Sentikortasun maitea!, gure pozaldietanpreziatua eta gure atsekabeetan neketsua denguztiaren iturri ezin agortuzkoa!, zerorrek lotzenduzu katez zeure martiria bere lastozko ohean —eta zu zara Zeruraino altxatzen duena — gure

Page 264: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

sentimenduen iturri betierekoa! — hementxezaitut nik aurkitu — zure jainkotasunak ene bar-nea inarrosten du — ez une triste eta ezatseginhorietan, noiz eta nire arima uzkurtua gelditzenden, eta hondamenaren aurrean izu-ikarak har-tzen duen — hitz harro hutsak! — ordea sentituegiten dut berebiziko alaitasun eta arretak nitazbaino harago daudela — guztiak zerorrengandikdatoz, munduaren Sensorium handi eta gorenhori!, zeina dardaratzen baita gure buruetako ilebat lurrean erortzearekin zure kreazioaren basa-morturik urrutienean. — Zure eskuak gidatzennauela, Eugeniusek nire kortina zabaltzen duadoregabeturik nagoenean — nire sintomen kon-takizuna entzuten du, eta eguraldiari egoztendio errua bere nerbioen asalduagatik. Batzuetanmendi elkorrenak zeharkatzen dituen nekazari-rik zakarrenari ere ematen diozu zure asaldua-ren zati bat — beste artalde bateko bildots zau-ritua aurkitzen duenean — Une honetan ikustendut nola duen burua bere artzain-makila gaineanmakurtua, eta nolako jaidura errukiorrez begira-tzen dion! — Oh!, lehenago etorri izan banintz!— odolusten ari da hiltzeraino — haren bihotz

Page 265: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

samurra ere odolusten da bildotsarenarekinbatera ——

Bakea dela zurekin, artzain bihozbera hori! —Ikusten dut nahigabeturik zoazela — baina zurepozak berdinduko du zure nahigabea — zerenzoriontsua da zure etxola — eta zoriontsua ereda zurekin partekatzen duena — eta zoriontsudira zure inguruan jauzika dabiltzan bildotsak.

AFARIA

Ferra bat lasaitu egin zitzaiolarik gurdi-zal-diaren aurreko hankari, Taurira mendira igotzenhastean, postako mutila zalditik jaitsi zen, ferrabirarazi, kendu eta sakelan gorde zuen; bost edosei milako igoera zenez, eta zaldi horren beharranoraezeko zitzaigunez, adierazi nion postakomutilari egokiena izango zela ferra berriro jar-tzea ahal bezain ongi; eta karroza-kutxan mailubat generaman arren, halere iltzerik gabe baliogutxiko zitzaigunez, etsi nuen aurrera jarraitze-ra.

Page 266: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Artean milia erdi bat gorago igo gabe geun-dela, eta bide zati harritsu batetik igarotzen ariginela, hara non abere koitaduak beste ferra batgaldu duen, oraingoan aurreko beste hankakoa;hartan, serio asko jaitsi nintzen zalgurditik; etamilia laurden batera edo etxe bat ikusirik ezkeraldean, asko kostata baina azkenean lortu nuenpostako mutila konbentzitzea bira egin eta etxealderantz abia zedin. Gerturatu ahala, etxeareneta inguruko zer guztien eiteak eta itxurak bere-hala errekontziliarazi ninduten deskalabro hare-kin. — Etxalde txiki bat zen, hogei bat akremahastiz inguratua, artasoroz beste gutxi gora-behera — eta etxetik hurbilean, alde batean,potagerie bat zegoen, akre bat eta erdikoa,nekazari frantses baten etxea oparotasuneanbizi dadin adinakoa — eta beste aldean oihantxiki bat zegoen, etxea janzteko beharrezkoziren hornigai guztiak ematen zizkiena. Arratsal-deko zortziak inguru izango ziren etxaldera iritsinintzenean — beraz, postako mutila utzi nuenbera bakarrik molda zedin ahalko zuen bezala —eta ni nire aldetik, zuzenean sartu nintzen etxebarrura.

Page 267: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Ile urdineko gizon zahar batek eta bereemazteak osaturik zegoen familia, bost edo seiseme-alaba eta suhirekin, eta haien emazteekinbatera, bai eta haiengandik sorturiko ondorengoalaitsu batek ere.

Guztiak elkarrekin jezarrita zeuden erretilubat bete lenteja jaten ari zirela; garizko ogi-xerrahandi bat zegoen mahai erdian; eta pitxer batbete ardo mahaiko izkina bakoitzean ikusteakpoztasun handia iragartzen zuen afaldu bitarte-ko geldialdietarako — amodiozko festa bat zen.

Gizon zaharra altxatu zen niri ongi etorriaemateko, eta begirunez beteriko amultsutasuna-rekin gonbidatu ninduen mahaira esertzera;jadanik nire bihotza eserita zegoen gelara sartunintzen unetik beretik; beraz, hitzetik hortzeraeseri nintzen familiako seme bat banintz bezala;eta pertsonaiaren papera ahalik eta azkarrenanireganatzeko, kolpetik eskuratu nuen gizonzaharraren ganibeta, eta ogi-xerra hartu nuela-rik, puskatzar eder bat ebaki nuen; eta puskatza-rra ebakitzean guztien begietan ikusi nuen frogabat ez bakarrik ongi etorri zintzo batena, baitaabegi ona egingo zidatenik dudan ipini ez nuela-

Page 268: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ko esker onez nahasturiko ongi etorri batenaere.

Egin zidaten abegi samurra ote zen?, edoesaidazu, Naturaleza, zer gehiago izan ote zite-keen mokadu hau hain goxagarri egin zuena? —eta zer magiari zor diot mokaduarekin baterahaien pitxerretik hartu nuen zurrutada haingoxoa gertatzea, ezen gaurdaino ere ene ahosa-baian jarraitzen baitu?

Baldin afaria nire gustukoa izan bazen — afa-lostean niganako erakutsi zuten esker ona heinbertsukoa izan zen.

ESKER ONA

Afaria bukatzean, gizon zaharrak kolpe bateman zuen mahai gainean ganibetaren giderra-rekin — familiakoei aditzera emateko prestazitezela dantzarako: dantzarako seinalea eginzuenean, emakume eta neska guztiak elkarrekinjoan ziren korrika gibeleko gela batera ilea beharbezala apaintzera — eta gizon gazteak ateraziren aurpegia garbitzera, eta beren eskalapoi-

Page 269: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

nak aldatzera; eta hiru minuturen buruan jendeguztia prest egon zen etxe aurreko zelaigunetxiki batean dantzan hasteko — Gizon zaharraeta bere emaztea azken lekuan irten ziren, etabien artean jarri nindutelarik, ate ondoko bela-rrezko sofa batean eseri ginen.

Gizon zaharra zarrabetejole aparta izana zenberrogeita hamar bat urte lehenago — etaorduan zituen urteak gorabehera, aski ondojotzen zuen halako egokieretarako. Emazteaknoizik behin pixka bat laguntzen zion bere aho-tsarekin — gero gelditu egiten zen — eta berrizere ekiten zion senarrarekin batera, seme-alabaeta bilobak haien aurrean dantzan zebiltzanbitartean.

Ez zen izan bigarren dantzaldiaren erdira artenoiz eta, beren mugimenduetan egiten zituztengeldiune batzuk zirela medio, zeinetan baitziru-dien guztiek begiak goratzen zituztela, imajinatubainuen bereiz nezakeela halako igotze izpiritualbat, poztasun soilaren kausa edo ondorio dengoratzetik ezberdina zena — Hitz batean, usteizan nuen Erlijioa ikusi nuela dantzarekin bateranahasia — baina nola egundaino ez nuen Erlijioa

Page 270: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

hain okupatua ikusi, betiere ni tronpatzen dabi-len irudimenak sorturiko ilusio horietariko batzela pentsatuko nukeen, baldin eta gizon zaha-rrak dantza amaitu orduko esan izan ez balubetidanik dantzatu izan zirela modu horretan;eta beti arautzat hartu izan zuela bere bizi guz-tian zehar familiakoak dantzara eta libertitzeradeitzea afaria bukatutakoan; ezen gogo alaitsueta pozez beteriko bat zela nekazari eskolagabebatek zeruari eskaini ahal zion eskerrik onena —

— Bai eta prelatu eskoladun batek ere, esannuen nik.

KONTU HANDIKO KASUA

Taurira mendi gailurreraino iritsi zarenean,istantera hasten zara aldapan behera jaistenLyonerantz — akabo orduan mugimendu bizkorguztiak! Arretazko bidaia bat da; eta hobetodatorkie sentimenduei beraiekin presaka ez ibil-tzea; beraz, voiturin bat alokatu nuen mandopare batekin, beharko zuen denbora guztia era-

Page 271: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

bil zezan, eta nire kotxe propioan onik eramannintzan Turineraino Saboiatik zehar.

Jende gaixoa, eroapen handikoa, lasaia etazintzoa!, ez beldurrik izan; munduak ez dio inbi-diarik izango zuen pobreziari, zuen bertute toles-gabeen altxorra denari, ez eta munduak zuenharanak inbadituko ere — Naturaleza!, zuredesordenarik handienen erdian ere zerorreksortu duzun urritasunaren laguna zara — ingura-tzen zaituzten obra guztiak gorabehera, gutxiutzi duzu emateko hala kodainari nola igitaiari —baina utzi duzun apurrarekin segurantzia etababesa eskaintzen dituzu; eta zoriontsuak dirahalako babesean bizi diren etxeak.

Utziozu bideak ahiturik dagoen bidaiariariasaska ditzan bere kexak zure errepideetakoustekabeko bihurgune eta arriskuak direla eta —zure harkaitzak — zure amildegiak — igotzekozailtasunak — jaisteko izu-ikarak — mendi ibil-gaitzak — eta ur-jauziak, beren erpinetatik harri-tzarrak itzulika jausarazten dituztenak etabidean oztopo egiten dutenak. — Nekazariaklanean aritu ziren egun osoan harri puskatzarhorietako bat kentzen St Michael eta Madane

Page 272: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

artean; eta nire voiturina haraino iritsi zenerako,oraindik beste bi ordu bete lan behar izan zirennola edo hala igarobide bat irekitzea lortu bainolehenago: patxadaz itxarotea beste erremediorikez zegoen — gau heze eta ekaiztsua zen; etahortaz, atzerapena zela medio, eta bai aurrekoa-gatik ere, voiturina errepide ondoko halako osta-tu txiki eta txukun batean geratzeko beharreanaurkitu zen, bere postatik bost miliara zegoela.

Berehalaxe egin nintzen logelaren jabe — suhandia piztu — afaria eskatu nuen; eta Jainkoarieskerrak ematen ari nintzaiola gauza okerrago-rik gertatu ez izanagatik — zaldi-kotxe bat iritsizen, barruan dama bat eta bere neskameazekartzala.

Nola etxean ez zegoen beste logelarik, osta-lertsak nire logelaraino ekarri zituen, kontu etaarreta eskaxarekin ekarri ere, barrura sartzenlaguntzen zienarekin batera esaten zielarik loge-lan jaun ingeles bat baino ez zegoela — logelanbi ohe on zeudela, eta beste ohe bat logelabarruko kabinan — hirugarren ohe horretaz hitzegiteko erabili zuen tonuak ez zuen gauza handi-rik esaten haren alde — halere, esan zuen, hiru

Page 273: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ohe zeudela eta hiru lagun baino ez — eta gaine-ra esango zuela jaunak edozer gauza egingozukeela elkarrekin nolabait konpontzeko. — Eznion une bat ere damari utzi inolako susmorikhar zezan horretaz — beraz, istantera eman nionaditzera nire eskuetan egongo zen guztia egingonuela.

Baina horrek ez zuen adierazi nahi nire loge-lari erabat uko egiten nionik. Artean sentintzennuen hain nirea zela nola halako ohorea egitekoeskubidea izateko — hortaz, erregu egin niondamari eser zedin — eserlekurik epelenean ese-rarazi nuen — egur gehiago ekartzeko dei egin— ostalertsari agindu eskatu niona baino afarioparoagoa presta zezan, eta zuenik eta ardorikonena ekartzeko faborea egin ziezagun.

Damak sutondoan berotzen bost minutueskax zeramala, atzerantz jiratu zen, eta begira-tu bat egotzi zien oheei; eta zenbat eta maizagozuzentzen zituen begiak norabide hartarantz,hainbat eta txundituago itzultzen ziren — Errukiasentitu nuen damagatik — eta neure buruagatikere; zeren minutu batzuk geroago dama egonahal zen bezain nahasia eta asaldatua nengoen

Page 274: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ni ere hala haren begiradengatik nola kasuagatikberagatik.

Biok etzan behar genuen oheak gela bakareta berean egotea aski zen berez halako asalduaeragiteko — baina oheen kokapenak, zerenparalelo jarrita zeuden, eta bata bestetik haingertu egoteak, bada bien artean bakarrik zumez-ko aulki txiki bat jartzeko adinako tartea zegoen,are herstura handiagoan jartzen gintuen — gai-nera sutatik hurbil zeuden, eta tximiniaren islakbatetik, eta gela zeharkatzen zuen argi errainuhandi batek bestetik, halako etzaleku bat era-tzen zuten, gure sentsazioen atsegintasunaren-tzat batere aproposa ez zena inondik inora ere —eta guztiari zerbait gaineratu behar izatez gero-tan, hau gaineratu behar, alegia bi oheak haintxikiak zirenez gero, ez zitzaigula burutik pasaere egin damak eta bere neskameak elkarrekinlo egitea izango zutenik; eta bietariko edozeinenaldamenean etzatea, halakorik posible izateraeta nahiz eta desiratu behar ez zen gauza batizan, halere horretan ez zegoen imajinazioaksofrimendurik gabe gogoan ez hartzeko modukogauza ikaragarririk.

Page 275: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

Barruko kabinari zegokionez, ez zigun inola-ko kontsolamendurik ematen; kabina heze etahotza zen, kontraleihoa erdi desegina zuena, etagaueko ekaitzari sartzen ez uzteko ez kristalik ezoliozko paperik ere ez zuena. Ez nintzen saiatuere egin eztula geldiarazten damak begiratuazkar bat bota zionean kabinari; beraz, murgil-durik geundeneko okasioari aukera hau besterikez zitzaion geratzen — damak uko egitea bereosasunari bere sentimenduen aldera, eta kabi-narekin kontenta zedila, eta nire ohe ondokoohea bere neskameari uztea — edo bestela nes-kak kabina hartzea, etab. etab.

Emakumea hogeita hamar urte inguruko pie-montear bat zen, masailetan kolore gorri biziosasuntsua zuena; neskamea hogei urteko lyon-dar bat zen, inoiz ikusi dudan frantses neskarikgertuena eta biziena. — Nonahi ageri ziren zail-tasunak — eta errepideko harriaren oztopoa,estuasun larri honetan jarri gintuena, handiabazirudien arren nekazariak kentzen ari izanziren bitartean, hartxintxar bat besterik ez zenorduan gure bidean aurrez aurre topatu genueneragozpenaren aldera — soilik gaineratu behar

Page 276: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

dut halako oztopoak ez zuela gure izpirituen gai-nean generaman pisua arindu, biok oso delika-tuak ginela egoera hartan zer sentitzen genuenelkarrenganako elkarri erakustera ematekoorduan.

Afari-legea egiteko eseri ginen; eta baldin etaSaboiako ostatu txiki batek eskain zezakeenbaino ardo bizkorragorik izan ez bagenu, ezpai-nak ondo loturik izango genituzkeen, harik etapremiak mihiak askatuko zituen arte — bainadamak bere kotxean Borgoinako botila banakabatzuk zituenez gero, fille de chambrea bidalizuen botila pare bat hartzera; hala, afari-legeabukatu eta bakarrik utzi gintuztenean, biok inspi-ratuak sentitu ginen, eta gogo adore nahikoare-kin behintzat gure egoerari buruz diskreziorikgabe mintzatzeko. Buruan hamaika jira eta buel-ta eman genion gure egoerari, eta bi ordukonegoziazio batean zehar eztabaidatu eta haus-nartu genuen ikuspegi guztiak aintzat harturik;eta azkenik negoziazio horren amaieran artikulubatzuk ezarriak izan ziren gure artean, eta bakeitun baten eran eta gisaz xedatu — eta uste dut,hain zuzen ere, xedatu genituela jadanik geroa-

Page 277: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ren eskuetan utzia izateko ohorea izan duten itu-netan ez bezalako zintzotasunez eta fede onezbion aldetik.

Hona hemen artikuluok:Lehenik. Nola logelaren gaineko eskubidea

Monsieurri dagokion, eta berak pentsatzen due-larik sutondotik hurbilen dagoen ohea beroenadela, gogor ekiten dio emakumearen aldeko kon-tzesio bat egiteari, logela emakumearen eskue-tan uztekoa alegia.

Onartu egiten da emakumearen aldetik;betebehar batekin halere, alegia ohe horretakokortinak kotoi mehez eta gardenez eginak dire-nez gero, eta era berean laburregiak bide dire-nez oso-osorik itxi ahal izateko, fille de cham-break irekigunea lotu beharko duela orratzenbidez nahiz jostorratz edota harien bidez, hariketa Monsieurren aldea nahiko hesiz ingurutaturikegongo den arte.

Bigarrenik. Madamearen aldetik eskatzen daMonsieur gau osoan zehar egon dadin etxekomantala jantzita duela.

Ez da onartzen: izan ere Monsieurrek ezdauka etxeko mantalik; bada bere maletan sei

Page 278: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

alkandora eta zeta beltzezko zaragoila pare batbesterik ez dauzka.

Zaragoila parea aipatze hutsak goitik beheraaldarazi zuen artikulua — bada zaragoilak onar-tuak izan ziren etxeko mantalaren parekotzat;eta halaxe ezarri eta onartua izan zen gau osoannire zeta beltzezko zaragoilak jantzita egonbeharko nuela.

Hirugarrenik. Damak behin eta berriz ekinondoren, xedatu zuen ezen, behin eta Monsieurohera zenean, eta kandela eta sua itzalirik zeu-denean, Monsieurrek ezin txintik ere esan zeza-keela gau osoan.

Onartu egiten da; betiere baldin eta Monsieu-rrek bere errezoak egitea ituna hautsi izanarenseinaletzat hartzen ez bada.

Halere bazegoen itun honetan alde bateanutzitako puntu bat, eta hori zen, hain justu,damak eta nik derrigorrez erantzi eta oherasartu behar genuen era — bide bat besterik ezzegoen horretarako, eta zein zen, irakurlearenesku uzten dut asma dezan; protesta egitendudalarik, zinez protesta egin ere, ezen natura-lezako modurik delikatuena ez bada, irakurlea-

Page 279: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

ren imajinazioaren errua dela — eta irakurlearenimajinazioaz ez da lehenengo aldia nire kexaagertzen dudala.

Baina behin eta ohean sarturik geundenean,egoeraren berria izan ote zen edo beste zerbait,ez dakit, baina kontua da ezin nitzakeela begiakitxi; albo batean zein bestean jartzen saiatu nin-tzen, eta behin eta berriz eta berriz ere jiratunintzen batera eta bestera, harik eta gauerdiazgeroz ordu bete igaro zen arte, noiz eta, natura-leza eta egonarria, bi-biak, zeharo akiturik zeu-delarik — Oi ene Jainko maitea!, esan nuen —

— Ituna hautsi duzu, Monsieur, esan zuendamak, zeinak ez baitzuen nik baino lo gehiagoegin. — Mila barkamen eskatu nion — bainabehin eta berriz eta berriz adierazi nion jakulato-ria bat besterik ez zela izan — dama gogor tema-tu zen hori ituna alde guztiz haustea zela baiez-tera — nik neure burua defendatzeari ekitennion esanez hori aurreikusita zegoela hirugarrenartikuluko klausulan.

Damak ez zuen bere argudioari amore ema-teko inolako asmorik, hori zela medio bere hesialaxatzea lortu bazuen ere; bada eztabaidaren

Page 280: Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar › liburu-e › jaitsi?m=itz&f... · BIDAIA SENTIMENTALA Tristram Shandy, Sterneren lehen nobela den arren, idatzia izan zen beste

berotasunean entzun nuen nola bi edo hiruorratz erori ziren kortinatik lurrera.

Nire ohoreagatik zin dagizut, Madame, esannuen nik — besoa ohetik kanpora luzatzen nue-narekin batera nire baieztapena egin beharrez —

— (Gaineratzera nindoan ez nuela ituna hau-tsiko ezta ahalkeari buruzko ideiarik lausoenaga-tik ere) —

— Baina fille de chambreak entzun zuelarikgure arteko sesioa, eta beldur izanik liskarrakaurrera jarraituko zuela, bere kabinatik herres-tan atera zen ixilean, eta ilun-ilun zegoenez,hainbeste hurbildua zen gure oheetara, nonsartu baitzen bi oheok bereizten zituen hutsuneestuan, eta hain aurrera joana zenez, beredamaren eta nire arteko lerroan kokatzeraino iri-tsi zen —

Horrela bada, nire eskua luzatu nuenean, fillede chambrearena hartu nuen —

AMAIERA